Salobreñaseko Inward ostatua

4
SALOBREÑAS-EKO INWARD OSTATUA MIKEL

description

Gida turistikoa

Transcript of Salobreñaseko Inward ostatua

Page 1: Salobreñaseko Inward ostatua

SALOBREÑAS-EKO INWARD OSTATUA

                                                                           MIKEL 

Page 2: Salobreñaseko Inward ostatua

Lehenengo eta behin, Salobreñas-en altxatzen den Inward izeneko ostatu miragarri hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat, bertoko sukaldariek zoragarriak diren platerak eskaintzen dituztelako. Zizka-mizkek Salobreñas-ekin lotura zuzena dute. Izan ere, luzokerrez, ogi mamiz, urez eta tomatez eginiko “Porra Antequerana” deituriko krema zerbitzatzen dute. Gainera, apailatutako olibak erabiliz tapa ahaztezinak dasta daitezke.

Bestalde, lehenengo plateren artean eltzekoak oso tradizionalak dira hainbat plater zaporetsu dastatzeko, adibidez: mamiak, hots, ogi mamiz, garratzez eta urez eginiko jakia edota San Antongo lapikoa, babaz, arrozaz eta odolkiz sorturiko eltzekaria. Hauetaz gain, barazkijaleek toki honetako beste lehenengo platerekin ere gozatu ahal dute. Bai horixe! Jatetxe honetako sukaldariek patataz, laranjaz, tipulinez, bakailaoz eta olibaz prestaturiko Malagako entsalada tipikoa dastatzeko aukera eskaintzen dute

Bigarren platerei hasiera emateko, arrautzaz, barazkiz eta txorizoz eginiko aparteko “Huevos a la flamenca” izeneko eltzekaria eskaintzen dute jatetxe honetako turistek bazkari ahaztezinak izateko. Hauek eta gero, ospe handiko “Flamenquín” dastatu beharrekoa da. Hau sortzea erraza da: urdaiazpikoa erabiliz geruzak egiten dira “tutu” itxuraz;

Page 3: Salobreñaseko Inward ostatua

ondoren, ogi birrinduta eta gatza gainetik botatzen da, eta prest! Dena den, marinel izaera dutenentzat ere plater gozagarri bat prest dago: amuarraina txingarretan erreta, hots, amuarrainez, perrexilez, gatzez eta olioz apailatutako arrain platera, hain zuzen ere.

Ostatu hau leku aparta da postreak gustuko dituzten guztientzat. Haien artean aipatzekoak hauexek dira : “Poleá” izeneko esnekia, “Amarguillos” deituriko mazapanak eta, nola ez, eztiz, olioz, azukrez eta hirinez sorturiko “Pestiño” deituriko gozoki tradizionalak.

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertoko “Umbreteko muztioa” eta anisa dastatu ahal dituzte bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Page 4: Salobreñaseko Inward ostatua

Aipatutako guztiagatik Inward ostatua derrigorrezko geldiunea da plater ahaztezinak gogoko dituzten guztientzat. Bakarra da, benetan! Salobreñas bisitatzekotan... Inward zuen zain dago. Ez galdu gero, eta... ON EGIN!!