Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira...

14
Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea 1 Salud Pública Osasun Publikoa Epidemiologi Zainketa Trikinosi agerraldia Arabako 2-3 Mendialdean B hepatitisaren aurkako txertoak 3-4 duen inpaktuaren estimazioa Gripearen zainketa EAEan. 5-6 2007-2008 denboraldia ABG 2008. 1. astetik 40.era 7 Osasun Publikoko Programak EAEko kontsumo publikoko uren 8-9 zainketa eta kontroleko jokaera ildoak EAEko itsasoko zein lehorreko 9-10 bainu uren kalitatea Bizitza osasungarriko estrategia 11-12 Tribuna Irekia Infekzio gonokozikoen 13-14 eta sifilisaren berrindartzea Zaila da etorkizuna iragartzea, baina osasun publikoaren eginkizuna da, une honetan jadanik bertan dauzkagun osasun arazoentzako konponbi- dea aurkitzea ez ezik, ahalik ez azkarren detektatzea eta ulertzea zer nolako eboluzioa eta aldaketak gerta daitezkeen gure ingurune fisiko eta sozialean, bizi estilo ohikoenetan eta, azken batean, osasunaren fak- tore determinatzaileetako aldaketak estimatzea. Eta hori guztia lortzeko baliabide bakarra iraganeko esperientziak eta une honetako ezagutzak ditugula, XXI. mendeko erronkak eta berauei aurre egiteko estrategia eraginkorrenak identifikatzeko helburuaz. XIX. mendeko azken hamarkadetan Galenok zabaldutako higiene agindu ahaztuak berpiztu ziren eta hainbat neurri sanitario ezarri ziren inguru- menaren saneamenduaren bitartez osasun publikoa prebenitzeko eta ba- besteko. XX. mendeko hirugarren herenean txertoen erabilpena orokortu izanari esker, errotik erauzi ziren baztanga eta poliomielitisa Europan, bai- na aldi berean kontrolpean geneuzkala uste genuen beste hainbat gaixo- tasun berrindartu ziren, adibidez, tuberkulosia, eta berri batzuk agertu zi- ren, esate baterako hartutako immunoeskasiaren sindromea. Gainera, gero eta gehiago ari dira ugaritzen minbizia eta endekapenezko gaixota- sunak, populazioaren zahartzearen ondorioz; nabarmenki gehitu dira, era berean, trafiko istripuak eta droga kontsumoaren ondorio txarrak ere. Bestalde, eta zorionez, kontzientziatzen eta positiboki erantzuten ari gara gizakiaren duintasunaren aurkako atentatuen aurrean, hala nola etxeko biolentziaren kasuan eta, beste arlo batean, ingurumenaren narriaduratik eratorritako osasunerako arriskuen aurrean. Horregatik, XXI. mendeko osasun publikoak, gaur egungo trantsizio epi- demiologikoari arrakastaz aurre egiteko, zientzia gisa eta arte gisa, ebo- luzionatu eta erronka berri hauetara egokitu behar du, eta horrek osa- sun zerbitzuen mugak gainditzen dituzten esku hartze ereduak ezartzea exijitzen du. Hori guztia, noski, osasun publikoko betiko arazo klasikoak ahaztu gabe. Buletinaren ale honetan, hein batean paradoxa hori islatzen da. B hepa- titisaren aurkako txertaketa unibertsalaren inpaktu ukaezina aurkezten da eta, bestalde, sexu bidezko transmisioko gaixotasunen gorakadarekin egiten dugu topo. Ingurumen baldintzen aurrean esku hartzeko bi pro- grama bermatu ere sartu dira eta adi berean trikinosi agerraldi baten berri ematen da. Azkenik, osasunean eragina duten faktore batzuen, ba- tez ere faktore sozialen aurrean esku hartzeko eredu berri bat aurkezten da «Bizitza Osasungarrirako Estrategia» izenburuarekin, sektorearteko eta partaidetzazko abordatze era berritzaile batekin artikulatzen dena, euskal gizarte eta erakunde agendan osasunaren sustapena barne har- tzeko helburuaz. Margarita Viciola García Osasun Publikoko Zuzendaria Editoriala Editoriala Aurkibidea a u r k i b i d e a EHAEko Epidemiologi Aldizkaria http: //www.osanet.euskadi.net/ OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SANIDAD Salud Pública Osasun Publikoa zenbakia 23 2008 1. seihilekoa

Transcript of Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira...

Page 1: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

1

Salud PúblicaOsasun Publikoa

Epidemiologi Zainketa

Trikinosi agerraldia Arabako 2-3Mendialdean

B hepatitisaren aurkako txertoak 3-4duen inpaktuaren estimazioa

Gripearen zainketa EAEan. 5-6 2007-2008 denboraldia

ABG 2008. 1. astetik 40.era 7

Osasun Publikoko Programak

EAEko kontsumo publikoko uren 8-9zainketa eta kontroleko jokaera ildoak

EAEko itsasoko zein lehorreko 9-10bainu uren kalitatea

Bizitza osasungarriko estrategia 11-12

Tribuna Irekia

Infekzio gonokozikoen 13-14eta sifilisaren berrindartzea

Zaila da etorkizuna iragartzea, baina osasun publikoaren eginkizuna da,une honetan jadanik bertan dauzkagun osasun arazoentzako konponbi-dea aurkitzea ez ezik, ahalik ez azkarren detektatzea eta ulertzea zernolako eboluzioa eta aldaketak gerta daitezkeen gure ingurune fisikoeta sozialean, bizi estilo ohikoenetan eta, azken batean, osasunaren fak-tore determinatzaileetako aldaketak estimatzea. Eta hori guztia lortzekobaliabide bakarra iraganeko esperientziak eta une honetako ezagutzakditugula, XXI. mendeko erronkak eta berauei aurre egiteko estrategiaeraginkorrenak identifikatzeko helburuaz.

XIX. mendeko azken hamarkadetan Galenok zabaldutako higiene aginduahaztuak berpiztu ziren eta hainbat neurri sanitario ezarri ziren inguru-menaren saneamenduaren bitartez osasun publikoa prebenitzeko eta ba-besteko. XX. mendeko hirugarren herenean txertoen erabilpena orokortuizanari esker, errotik erauzi ziren baztanga eta poliomielitisa Europan, bai-na aldi berean kontrolpean geneuzkala uste genuen beste hainbat gaixo-tasun berrindartu ziren, adibidez, tuberkulosia, eta berri batzuk agertu zi-ren, esate baterako hartutako immunoeskasiaren sindromea. Gainera,gero eta gehiago ari dira ugaritzen minbizia eta endekapenezko gaixota-sunak, populazioaren zahartzearen ondorioz; nabarmenki gehitu dira, eraberean, trafiko istripuak eta droga kontsumoaren ondorio txarrak ere.Bestalde, eta zorionez, kontzientziatzen eta positiboki erantzuten ari garagizakiaren duintasunaren aurkako atentatuen aurrean, hala nola etxekobiolentziaren kasuan eta, beste arlo batean, ingurumenaren narriaduratikeratorritako osasunerako arriskuen aurrean.

Horregatik, XXI. mendeko osasun publikoak, gaur egungo trantsizio epi-demiologikoari arrakastaz aurre egiteko, zientzia gisa eta arte gisa, ebo-luzionatu eta erronka berri hauetara egokitu behar du, eta horrek osa-sun zerbitzuen mugak gainditzen dituzten esku hartze ereduak ezartzeaexijitzen du. Hori guztia, noski, osasun publikoko betiko arazo klasikoakahaztu gabe.

Buletinaren ale honetan, hein batean paradoxa hori islatzen da. B hepa-titisaren aurkako txertaketa unibertsalaren inpaktu ukaezina aurkeztenda eta, bestalde, sexu bidezko transmisioko gaixotasunen gorakadarekinegiten dugu topo. Ingurumen baldintzen aurrean esku hartzeko bi pro-grama bermatu ere sartu dira eta adi berean trikinosi agerraldi batenberri ematen da. Azkenik, osasunean eragina duten faktore batzuen, ba-tez ere faktore sozialen aurrean esku hartzeko eredu berri bat aurkeztenda «Bizitza Osasungarrirako Estrategia» izenburuarekin, sektoreartekoeta partaidetzazko abordatze era berritzaile batekin artikulatzen dena,euskal gizarte eta erakunde agendan osasunaren sustapena barne har-tzeko helburuaz.

Margarita Viciola GarcíaOsasun Publikoko Zuzendaria

EditorialaEditorialaAurkibidea

a

u

r

k

i

b

i

d

e

a

EHAEko Epidemiologi Aldizkariahttp: //www.osanet.euskadi.net/

OSASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SANIDAD

Salud PúblicaOsasun Publikoa

zenb

akia23

20081. seihilekoa

Page 2: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

SarreraTrikinosia edo trikinelosia gaixotasun parasitario bat da eta Tri-chinella izeneko hesteetako nematodoaren larbez kutsaturiko ha-ragia gordinik edo gaizki kuzinatuta jateagatik transmititzen da.Gure inguruneko gordailu nagusiak Trichinella spiralis (T. spiralis)edo Trichinella britovi (T. britovi) larbez kutsaturiko txerria etabasurdea dira, aipaturiko bi larba horiek direlarik Espainian iden-tifikatu diren espezie bakarrak.

Gizakietan eragin dezake era asintomatikoan, baina bai eta asalduneurologiko eta miokardiko larriak sorraraziz ere; gaixotasunareniraupena eta gogortasuna irentsi diren larben kopuruaren eta os-talariaren adinaren eta egoera immunitarioaren menpe daude.Gaixotasunaren adierazpen klinikoa parasitoaren bizi zikloarenmenpe dago baina normalean haragi kutsatua irentsi ondorengo8-15 egunen buruan hasten da, baina 5etik 45 egunera bitartekoaldea ere egon daiteke irentsi diren larben kopuruaren arabera.Gaixotasunaren lehenbiziko sintomak urdail-hesteetakoak izatendira, batzuetan oso arinak izan daitezke eta inoiz ez dira agertuere egiten; ondoren sugarra, betazaletako edema eta mialgiakagertzen dira. Bestalde eosinofilia da laborategian aurkitu den in-fekzioaren ezaugarri argi eta adierazgarriena.

HelburuaTrikinosi agerraldi baten existentziaren berrespena eta deskrip-zioa, bai eta bertan zerikusia izan zuten elikagaien eta animalienidentifikazioa ere, horrek ahalbidetu baitzuen gaixotasunarenkontrolerako neurri prebentibo egokiak proposatzea eta onartzea.

Materiala eta metodoakLagranen (Araba) hiru ehizalditan botatako basurdeetatik eginikoprodukturen baten (lukainka, saltxitxoia, basurdekia) arriskupeanegon den populazioari buruzko deskribapen epidemiologikoa. Ai-patu ehizaldiak egun hauetan izan ziren: 2007ko urriaren 27an(lukainkak egin ziren), azaroaren 17an (lukainkak egin ziren) etaabenduaren 1ean (saltxitxoiak egin ziren). Ikerketa egiteaz Araba-ko Osasun Publikoko Zuzendariordetzako Epidemiologiako Unita-tea arduratu da, Elikapen Sanitateko Unitatearen eta Epidemiolo-giako Zentro Nazionalaren laguntzarekin, Eremuko EpidemiologiaAplikatuko Programaren bitartez.

Definizioak:

• Arriskupeko pertsona: hiru basurde ehizaldietatik eginiko pro-dukturen bat kontsumitu zuen edozein pertsona.

• Kasuaren definizio klinikoa: 2007ko azaroaren 1etik aurrerahonako sintoma edo seinaleren bat aurkeztu zuen edozeinpertsona: beherakoa, sukarra, mialgiak, betazaleko edema edoeosinofilia laborategiko analisietan.

Kasuak honela sailkatu ziren:

• Kasu susmagarria: ehizaldietatik eginiko produkturen batenarriskupean egondako pertsona eta gainera kasuaren definizioklinikoa betetzen zuena.

• Kasu berretsia: laborategiak, (Ac-s) IgM antigorputzen pre-sentziagatik berretsiriko kasu susmagarria.

Aldagai soziodemografiko, epidemiologiko eta klinikoak jaso ziren.Analisi serologikoak egiteko, guztira 63 lagin kliniko jaso ziren,

40 kasuei zegozkien eta 23 pertsona asintomatikoei. Determinaziohauek gehienbat Karlos III.a Osasun Institutuko MikrobiologiakoZentro Nazionalean egin ziren. Zentro honek berak analizatu zi-tuen, digestio klorhidropepsikoaren bitartez, basurde ehizatuekineginiko lukainka eta saltxitxoien laginak.

Datak, lekuak eta basurde laginak analizatzera eraman zituztenehiztariak ikertu ondoren, Arabako Osasun Publikoko Zuzendarior-detzako Elikapen Sanitateko Unitateak aipatu laginak analizatzeazarduratu zen albaitaritza klinikari eskatu zion erasandakoek eman-dako informazioaren berrespena eta ea zer metodo erabili zen ana-lisia egiteko eta zer emaitza lortu ziren. Otsailaren 8an, klinikak da-tuak berretsi zituen eta adierazi zuen trikinosiaren diagnostikoaegiteko erabilitako teknika trikinoskopia izan zela eta ez zela suma-tu trikina larbarik jasotako laginetako bakar batean ere.

Hiru ehizaldietatik eratorritako haragi guztia bilatu eta bildu zen,beronen suntsipen kontrolatua egiteko.

EmaitzakGuztira 110 pertsona identifikatu ziren hiru ehizaldietakoren ba-tetik eratorritako produkturen baten arriskupean egondakoak, etahorietako 42k aurkeztu zuten trikinosiarekin bateragarria zen kli-nika. Lehenbiziko kasua 2007/12/28an hasi zen sintomak aurkez-ten eta azkenekoa 2008/02/07an. Kasu kopuru handiena 2008kourtarrilaren bigarren astean izan zen: guztira 18 kasu.

Hiru ehizaldien eta lehenbiziko kasuaren agerpenaren artekodenbora 62 egunekoa da lehenbiziko ehizaldirako, 41 egunekoabigarrenerako eta 27koa hirugarrenerako.

Probintziaka, honako erlazio hau ezarri zen kasuen eta arriskupe-koen artean: Araba (39/94), Bizkaia (0/3); Gipuzkoa (1/7), Alacant(0/1) eta Nafarroa (2/5).

Arriskupeko taldeak batez beste 48 urteko adina aurkezten zuen(tartea 3-84); eta kasuen taldeak, 42koa (tartea 3-61). Adin taldeenarabera, kasuen %42,9 45 urtetik 64ra bitartekoak ziren; ondoren,15 urtetik 24ra bitarteko taldea zetorren, kasuen %28,6rekin.

Arriskupeko populazioan ez zen erregistratu sexuen araberakodesberdintasunik: guztira 55 arriskupeko sexu bakoitzean (%50);kasuei dagokienez, ordea, 42 kasuetatik 26 (%62) emakumeakizan ziren eta 16 (%38) gizonezkoak.

Kasuek sintoma hauek aurkeztu zituzten: mialgiak (%90,5), sukarra(%73,8), betazaleko edema (%69), beherakoa (%21,4) eta eosinofilia(%26,2, datuok 16 kasuri dagozkie). Kasuetako bakar bat ospitaleratubehar izan zen; batzuek, dena dela, laneko baja behar izan zuten. In-kubazio aldiak 5-29 eguneko tartea aurkeztu zuen kontsumiturikoproduktua saltxitxoia izan zenean, eta 18-78 egunekoa lukainka izanzenean. «Sintomen iraupena» aldagaiari buruzko informazioa lortugenuen 42 kasuetako 18tan (%43), eta batez beste 10 egunekoa izanzen (tartea 4-25). Gehien iraun zuen sintoma mialgiak izan ziren.

2008/02/05ean emaitza positiboa lortu zen saltxitxoiko laginetan,eta lukainkakoak negatiboak izan ziren. Trichinella Spiralis identifi-katu zen digestio klorhidropepsikoaren bitartez, 7,6 larba/gramokokarga parasitarioarekin. 2008/02/20an lukainka, saltxitxoi eta sal-txitxoia egitean sobraturiko solomo izoztuko beste lagin batzuk bi-dali ziren Majadahondara. Oraingoan ere hirugarren ehizalditik era-torritako laginetan bakarrik identifikatu zen trikina: saltxitxoihestekietan (2 larba/gramo) eta solomo izoztuan (17 larba/gramo).

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

2

Trikinosi agerraldia Arabako Mendialdean

EpidemiologiZainketa

Page 3: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

3

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

Epid

emio

logi

Zai

nket

a

1. taulan desglosatzen dira analizaturiko lagin guztien emaitzak.Serologien %42,9k positibo eman zuten Trichinella Spiralis-erako.

Analisi estatistikoak lotura estatistikoki esanguratsua aurkeztu zuen(p<0,05) saltxitxoia jatearen (RR=3,27) eta saltxitxoia gehi lukainkajatearen (RR=14,7) eta gaixotzearen artean. Bi elikagaiak kontsumi-tu izanak sortzen zuen «nahaste efektua» izenaz ezagutzen dena,ezinezko gertatzen baitzen erabakitzea bi elikagaietako zein zen ze-

hazki erruduna. Halere, analisi estratifikatuaren bitartez argitu ahalizan zen saltxitxoia zela trikinosi agerraldiaren erantzulea, eta hori-xe berretsi zuen laborategiak ere elikagaien analisia egin ondoren.

KonklusioakLagranen, Araba, trikinosi agerraldi familiar baten existentzia be-rresten da, basurde saltxitxoia kontsumitu izanari zor zaiona. Lar-bak detektatzeko metodoaren sentikortasun falta eta elikagaiagordinik kontsumitzea izan ziren agerraldiaren eragileak. Popula-zioa informatu behar da trikinosiaren aurkako metodo profilakti-ko eraginkorrei buruz, haragiaren egosketa eta izozte egokiarenbitartez. Era berean gomendatzen da digestio entzimatikoarenbidezko analisia egitea eta ehizaldi prozesuetan zainketa sanita-rioa areagotzea.

Esker onaEskerrik asko Lehen Mailako Atentzioko profesional guztiei berenlaguntzagatik.

SS.. JJiimméénneezz--JJoorrggee11,, MM..CC.. TToobbaalliinnaa22,, EE.. UUrraarrttee33,, LL.. AArrrriioollaa22,, TT.. GGaarraattee44,, EE.. RRooddrríígguueezz44,, DD.. HHeerrrreerraa11,, FF..GG.. CCaarrrriill22

1 Landako Epidemiologia Aplikatuko Programa. EpidemiologiakoZentro Nazionala.

2 Zainketa Epidemiologikoko Unitatea. Arabako Osasun PublikokoZuzendariordetza.

3 Elikapen Sanitatea. Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza. 4 Parasitologia. Karlos III.a Osasun Institutua, Majadahonda, Madril.

Serologien eta elikagaien emaitzak

ErasanakSerologiak

Positiboak Negatiboak ZalantzazkoakGuztira

Gaixoak 27 11 2 40Osasuntsuak 0 22 1 23

Guztira 27 33 3 63

ElikagaiakDigestio klorhidropepsikoa

Positiboak Negatiboak Larbak/gr.Guztira

Lukainka 0 2 2Saltxitxoia 2 0 7,6 eta 2 2Solomoa 1 0 17 1

Guztira 3 2 5

1. taula

Aurrekariak B hepatitisa osasun publikorako mehatxurik larrienetako bat damundu mailan. B hepatitisaren birusa prebalentzia altukoa da Asian,Afrikan, Europaren hegoaldean eta Latinoamerikan. B hepatitisarenaurkako txertoaren helburu nagusia gaixotasun kronikoa eta zenbaitondorio prebenitzea da, adibidez, zirrosia eta kartzinoma hepatoze-lularra. Hamarkadak igaro beharko dute txertoaren ondorio on esan-guratsuenak igartzen hasterako eta bitarte horretan erantzuna emanbeharreko erronka bat B hepatitisaren immunizazio programen in-paktuaren monitorizazioa da. B hepatitisarentzako haurren immuni-zazio unibertsala aspaldi ezarri zuten herrialdeen artean honakohauek daude: Taiwan (1984), Israel (1989), Malasia (1990), Ganbia(1990), Italia, Espainia eta Iparramerikako Estatu Batuak (1991). Endemia altuko herrialdeetan, adibidez Taiwanen, txertaketa ezarriaurreko aldian hepatitisaren ondoriozko haurren hilkortasuna100.000 pertsonako 5,36koa zen, 1974-1984 hamarkadan, etatxertaketa masiboko programa martxan jarri ondoren, 100.000 biz-tanleko 1,71ra murriztu zen hilkortasun tasa 1985-1998 urteetan,%86-93ko estaldurarekin. Populazioaren zainketako datuek, Italiari dagokionez, beherakadanabarmen bat erakusten dute B hepatitis akutuaren intziden-tzian, hain zuzen, 1987an 100.000 biztanleko kasuak 11 izatetik,2000 urtean 100.000 biztanleko kasuak 3 besterik ez izateraino. Estatu Batuetan B hepatitisaren intzidentzia %94 jaitsi zen(100.000 biztanleko 3 kasutik 100.000 biztanleko 0,19ra) 20 urte-tik beherakoen populazioan 1990-2004 denboraldian. Katalunian 2002an eginiko azterketa seroepidemiologiko batek,B hepatitisaren zainketa sistema katalanak jasotako datuekin batdatozenak bestalde, 100.000 biztanleko eta urteko 3,5eko eta2,0ko tasak aurkeztu zituen 1990ean eta 2005ean. 70eko hamarkadaren erditik aurrera hainbat txerto garatu dira B he-patitisari aurka egiteko: lehen belaunaldikoak edo plasmatikoak de-ritzenak, giza plasmatik deribatuak dira (M.S.D., Pasteur) eta hauekesekirik dauzkate 15 mkgr HBsAg formaldehidoan inaktibatuak eta

araztuak, aluminio hidroxido zurgatzailea barne hartzen duen soluziogazi tanponatu batean; beste txerto batzuk, bigarren belaunaldikoakderitzenak ingeniaritza genetikokoak dira (ENGERIX-B – SKF, GlaxoSmithKline, gaur egun); hauek aluminio hidroxidoko gel batean zur-garurik 20 mkgr antigeno proteiko daramate, tiomertsalari gehiturikkontserbagarri gisa. Gaur egun bigarren belaunaldiko txertoak edotxerto birkonbinagarriak erabiltzen dira, bakarrik edo konbinaturik.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 206/829 Dekretuan, 1982ko aza-roaren 2koan, aitortu beharreko gaixotasunen (ABG) zerrenda ezarrizen eta horien artean sartzen zen B hepatitisa, eta 1985az gero ema-ten zitzaien txertoa gaixotasuna jarsateko arrisku altua zeukaten tal-deei. Geroago, 93-94 ikasturtean txerto egutegian sartu zen 13 urte-ko ikasleentzat, eta 2000 urtean hasi zen B hepatitisaren aurkakotxertoa ume jaioberriei ematen, horrela txertaketa unibertsala zabal-duz eta txerto egutegia gainerako Autonomia Erkidegokoarekin pa-rekatuz. Orain protokolo berri bat aplikatzen ari da (2008 urtea) hauretorkinentzat eta autoktono txertatu gabeentzat egokitua.

Zainketa epidemiologikoko sare nazionaleko (Epidemiologiako Zen-tro Nazionala) aitortu beharreko gaixotasunen protokoloan B hepa-titiseko kasuaren definizio gisa zera esaten da:

• Kasu Susmagarria/Litekeena: Irizpide klinikoak betetzen ditu(sukarra, ondoez orokorra, anorexia, botagura, sabeleko era-gozpenak, koluria eta ikterizia) eta transaminasa maila altuakaurkezten ditu (GOT, GPT), beste gaixotasun hepatikorik jasatenduelako ebidentziarik gabe eta gaixotasun honen transmisioa-rekin bateragarria den aurrekaririk gabe.

• Kasu Berretsia: Bat dator kasuaren definizio klinikoarekin etalaborategiak berretsia dago (IgM anti-HBc positiboa).

Lan honek, B hepatitisaren egoera ezagutzea ez ezik, helburutzatdauka zera ere: EAEan, B hepatitiseko birusaren aurkako 15 urtetikbeherakoen txertaketak izan duen inpaktu epidemiologikoa ezagu-tzea, 1986-1993 aldian (txertaketa aurrekoa) eta 1994-2006 aldian(txertaketa ostekoa) eta B hepatitiseko kasuen patroiaren deskripzioaegitea.

Euskadin 15 urtetik beherakoei ematen zaien B hepatitisarenaurkako txertoak duen inpaktuaren estimazioa

Page 4: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

MetodoakEAEko nerabe populazioan B hepatitisaren aurkako txertaketakanpainak izandako estaldura analizatu zen, urte akademikoka1993an hasi eta 2007 urtera arte.

Era berean analizatu ziren EDO-ABG sistemara jakinarazitako EAEkopopulazioaren B hepatitis kasuak, azterketa aldagai hauek kon-tuan hartuta: jakinarazpenaren urtea, kasuen banaketa geografi-koa, adin taldeak eta sexua, egoera klinikoa, diagnostikoa, arriskufaktoreak, txerto egoera eta kasuaren aurkezpena. B hepatitisarenintzidentzia tasak 100.000 biztanleko kalkulatu ziren.

Haur eta nerabe populazioan txertaketak izandako estaldura aztertuzen eta inpaktua kuantifikatu zen 15 urtetik beherako populazioantxertaketa masiboko programa hasi aurreko eta hasi ondorengoB hepatitisaren intzidentzia tasen aldaketaren portzentajea kalkula-tuz. Gainera, txertaketa programa ezarri ondoren 15 urtetik behera-koengan agerturiko B hepatitis kasuen deskripzioa egin zen.

Analisirako, Epidat®3.1 datu tabulatuen analisi epidemiologikokoprograma librea erabili da. Bi proportzioren konparaketa bat (testbinomiala) egin zen lagin independenteetan, %95eko konfiantzatartearekin, eta estatistikoki esanguratsutzat hartu zen p<0.05ekobalioarekin. Erabili zen populazioa Estatistikako Euskal Institutuko(EUSTAT) 1991, 2001 eta 2006ko erroldetakoa izan zen.

EmaitzakEAEko B hepatitisaren intzidentzia 15 urtetik behekoengan, 1986an100.000ko 4,71 kasu izatetik, 2006an 100.000ko 0 kasu izatera jaitsizen (1986-1993 aldia: 43 kasu, tasa 15,6; 1994-2006 aldia: 16 kasu,tasa 6,1) estatistikoki esanguratsua dena (p=0,0014, IC %95:0,0001-0,0002). Beherakada hau nabarmenagoa izaten hasi zen1993tik aurrera, 13 urteko ikasleei zuzenduriko txertaketa masibokoprograma ezarri zenean, 1993-2007 aldian %96.7ko estaldura glo-bala lortu zuena. Geroago (2000 urtean) jaioberrientzako txertaketaezarri zen.

Sexuen araberako banaketak gizonezkoen intzidentzia altuagoaerakusten du (G/E: 5.1); hau da, bost gizonezko emakume bakoi-tzeko. Heldu infektatuetan arrisku faktore garrantzitsuenak(1.918 kasu, %100) hauek izan dira: zainbarneko drogetarakoadikzioa (4,9), harreman sexualak (%2,8), kontaktu familiarra(%1,1), odolaren bidez (%0,7), iatrogenikoa (%0,2), bidaiariak(%0,1) eta zehaztu gabeak (%90,2).

B hepatitisak 15 urtetik beherakoengan izandako intzidentziarenurteko aldaketaren portzentajeak %3,1eko joera beherakorra era-kutsi du 1993-2006 aldian sexu bietan.

1999 urteaz gero EAEan B hepatitiseko 7 kasu bakarrik erregistra-tu dira 15 urtetik beherakoengan, eta horietasko 6 inportatuakizan dira (p<0,002).

1999an aldaketa bat egin zen kasuaren definizioan, kasu intzi-denteak bakarrik jasotzeko. Segur aski honek ez du eraginik izan-go 15 urtetik beherakoen kasuen multzoan, indize epidemikoenmultzoan islatzen den bezala.

KonklusioakHaurren txertaketa unibertsalaren inpaktua begi bistakoa da, izanere ezarri zenetik nabarmenki murriztu baita B hepatitisaren in-tzidentzia 15 urtetik beherakoengan.

Eskola zentroetan integraturiko txertaketaren arrakastak %97 in-guruko estaldurak bermatu ditu. Erraz ulertzen da txertaketa pro-grama honek, populazioarentzat zuzena eta erosoa baita, halakoestaldura altua edukitzea, bai eta txertaketa osteko intzidentziahainbeste murriztu izana ere.

Programak erabateko aldaketa suposatu du B hepatitis kasuenpatroi epidemiologikoan.

Prebentzio programa egokiekin saihestu daitezke B hepatitisarenagerraldiak bai bertako populazioan eta bai etorkinen populazioanere, bereziki haur populazioan, babesturik geratuko baita inportatu-riko kasuen balizko transmisio horizontal baten aurrean, B hepatiti-sa epe laburrean sustraitik erauztea lortzeko helburuarekin.

Erreferentziak1. Shepard C, et al. Hepatitis B Virus Infection: Epidemiology and Vacci-

nation. Epidemiol Rev 2006;28:112–125.2. Salleras L, et al. Declining prevalence of hepatitis B virus infection in Ca-

talonia (Spain) 12 years after the introduction of universal vaccination.3. Vaccine 25 (2007) 8726–8731.4. Gidding H, et al. The impact of a new universal infant and school-based

adolescent hepatitis B vaccination program in Australia. Vaccine 25(2007) 8637–8641.

5. Heras C A, et al. Azterketa seroepidemiologikoa: gaixotasun txertaga-rrien egoera Espainian. Karlos III.a Osasun Institutua. EpidemiologiakoZentro Nazionala (CNE) 2000. RUMAGRAF, S.A. Madril.

Carmen Esmeralda Santana PérezOsasun Publikoko Zuzendaritza

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

4

Epid

emio

logi

Zai

nket

a

0

1

2

3

4

5

1986 1988 1990 1992

Txertaketa-egutegian sartzea

1994 1996 1998 2000 2002 2004 2006

100.

000

bizt

anle

ko k

asua

k

B hepatitis akutuaren intzidentzia 15 urtetik beherakoengan EAEan

Txerto aurreko aldia Txerto ondorengo aldia

Urtea Kasuak Tasak* Urtea Kasuak Tasak Urtea Kasuak Tasak

1986 13 4,7 1994 2 0,7 2002 0 —1987 8 2,9 1995 2 0,2 2003 2 0,71988 4 1,4 1996 1 0,4 2004 1 0,31989 8 2,9 1997 1 0,4 2005 0 —1990 6 2,1 1998 3 1,2 2006 0 —1991 3 1,1 1999 1 0,41992 0 — 2000 3 1,21993 1 0,3 2001 0 —

* Tasak ¥ 100.000 biztanle.

1. taula

B Hepatitisaren eboluzioa EAEan 15 urtetik behekoengan, ABG 1986-20061. grafikoa

Page 5: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

Epid

emio

logi

Zai

nket

a

5

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

Sarrera1998az gero, Euskadiko Jagoletza Sareak bere helburuen arteanmantentzen du urtaroko gripearen zainketa. 2007-2008 denbo-raldian aipatu sarean jardun dute Osakidetzako Lehen MailakoAtentzioko 34 familiako mediku eta pediatrak, Donostia Ospitale-ko erreferentziako laborategiak eta EAEko Epidemiologiako Uni-tateek. Halaber, sarean jarduten du Lurralde bakoitzeko zaharegoitzetako mediku batek eta ospitaleko pediatriako larrialdi zer-bitzuek. Tasen izendatzaile gisa erabili den populazioa mediku de-klaratzaileen kupoen batura izan da, hain zuzen, 51.009 pertsona,Euskadiko populazioaren %2,5a suposatzen duena.

Jagoletza sareak gripearen intzidentziari buruzko datuak jasoditu, denboraldi honi dagozkionak: 2007ko 40. astetik hasita(2007ko irailaren 30ean hasi zena) 2008ko 20. astera arte bitarte-koak (maiatzaren 17an amaitu zena). Deklarazioen portzentajeaaltua izan da, %91,1era iritsi baita zainketako 33 asteetan.

EmaitzakGuztira 1.078 kasu erregistratu dira, gripe definizioaren irizpideakbetetzen zituztenak. Honek, 100.000 biztanleko 2.113,4 kasukointzidentzia metatua suposatzen du zainduriko denboraldi guzti-rako. Intzidentzia hori 2006-2007 denboraldian erregistratu zena

(1.787 kasu / 100.000) baino zertxobait altuagoa izan da. Oro har,gripearen 2007-2008 denboraldiko urtaro uhin epidemikoa, EAEkojagoletza sarearen historikoarekin alderatuta, esan dezakegu in-tentsitate ertainekoa izan zela. Gripe aktibitatea 2007ko azken bi asteetan hasi zen esangura-tsua izaten. 51. astean atalase uhin epidemikoa gainditu zen (68,36 kasu / 100.000) eta hortik aurrera erregistraturiko intziden-tzia gero eta handiagoa izan zen 2. astera arte (2008ko urtarrila-ren 7tik 13ra), hortxe izan baitzen intzidentzia handieneko gai-lurra 100.000 biztanleko 388 kasurekin, EAEko jagoletza sareguztirako. Gailur hau 2006-2007ko denboraldikoa baino zertxobaitbaxuagoa da, hura 100.000 biztanleko 400 kasutik gorakoa izanbaitzen. Bigarren astetik aurrera kasuen gutxiagotze progresibo batsumatu zen, hori ere aurreko denboraldian baino astiroago, berriro,9. astean, atalase epidemikoaren azpiko balioetara iritsi arte (1. gra-fikoa). Kurba epidemikoaren beherakada motelago honi zor izanzaio denboraldiko guztizko intzidentziaren gehikuntza.

Kasuen ezaugarriakDenboraldi honetan adin talde erasanena 5-14 urte bitartekoaizan da (4.500 kasu /100.000) eta bigarrena 5 urtetik beherakoadin taldea. Helduen artean 25-44 urte bitarteko populazioarenintzidentzia altuagoa nabarmentzen da (3. grafikoa). Intzidentziabaxuena 65 urtetik gorak populazioari dagokio. Erregistraturikokasuen %51 emakumeak izan dira eta %49 gizonezkoak. Maiztasun handienaz adierazi diren gaixotasunaren sintomak ho-nako hauek izan dira: bat batean agerturiko sukarra (kasuen%97,7), mialgiak (%86,8), arnas sintomak (%83,5) eta zefalea(%80,1). Gripez gaixotu direnen %86,5ek ez dute aipatu patolo-gia elkartuko aurrekaririk, ohikoenak arnas gaixotasuneko aurre-kariak izan direlarik (%3) eta gaixotasun metabolikoak (%2,3).Kasuen %93,7an ez dago gripe aurkako txertoaren aurrekaririk.

Datu birologikoak2007-2008 denboraldian zehar Zainketa Sareak 338 frotis larin-geo bidali ditu erreferentziako laborategira hazkuntza eta/edoPCR bidezko detekzio birala egiteko; horrek esan nahi du erregis-traturiko kasuen %31,4an hartu zirela laginak. Donostia Ospitale-ko griperako erreferentziako laborategiak 201 emaitza positiboberretsi ditu, beraz, bidaliriko laginen errendimendua %59,4koaizan da, gure sarean 1998an gripearen zainketa egiten hasi zene-tik iritsi den ratiorik altuena. Lehenbiziko isolatze positiboa, 42. astean gertatu zena, A(H1) bi-rus bat izan zen eta Araban erregistratu zen. Denboraldi honetan,

Gripearen zainketa EAEan.2007-2008 denboraldia

Gripearen 2007-2008 denboraldiko intzidentzia metatua adinaren arabera, EAEan 2. grafikoa

Gripearen asteroko intzidentziaren konparaketa,2006-07 eta 2007-08 denboraldietan. EAE1. grafikoa

Page 6: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

6

Epid

emio

logi

Zai

nket

a

Gripe birusen isolatzeen banaketa tipoaren araberaEAEan 2007-2008 denboraldian3. grafikoa

1.000

900

800

700

600

500

400

300

200

100

041 2 15 47 8 40 1 14 46 7 20 52 13 45 6 19 51 12 44 5 18 50 11 43 4 17

Urteamaiera

98-99A (H3N2)B

99-00A (H3N2)A (H1N1)

00-01A (H1N1)B

01-02A (H3N2)B

02-03AB (H1N1)

03-04A (H3N2)

04-05A (H3N2)B

05-06A B (H1N1)

06-07A (H3N2)

07-08B (H1N1)

Aste

Tasa

k 10

0.00

0 bi

ztan

leko

98-99tik 07-08rako denboraldiak

Urtaro gripearen eboluzioa eta birus tipo nagusiak.Euskadi. 1998-20084. grafikoa

oro har, ugariagoak izan dira B tipoko gripe birusen isolatzeak(%73), batez ere 4. astetik aurrera birus tipo honen zirkulazioanagusitu baita; bigarren lekuan A(H1N1) birusa, laginen %25etanisolatu dena (ikus 3. grafikoa). Anduien tipaketak antzeko anduiakdirela berresten du B/Florida/4/2006(B/ Yamagata) eta A/Solo-mondIslands/3/2006(H1N1).

Gripearen zainketa espainiar estatuan eta Europako Batasunean Jagoletza Sareen bitartez gripearen zainketan parte hartzen dutenAutonomia Erkidegoetan, denboraldi honetako ezaugarriak gureErkidegoan deskribatu direnen antzekoak izan dira, zirkulazioanegon diren birusei, adinaren araberako banaketari eta iraupen den-borari dagokienez. Sare guztietan gailur epidemikoa 2008ko 2. as-tean detektatu zen (http://vgripe.isciii.es/gripe/inicio.do).

Europan, EISS sistemak (http://www.eiss.org/index.cgi) jakinaraziduenez, 2007-2008 denboraldiko gripe aktibitate epidemikoa ur-teko lehenbiziko asteetan detektatu zen era esanguratsuan Irlan-dan, Erresuma Batuan eta Espainian; halere, Europako herrialdegehienetan intzidentzia altueneko gailurrak 2008ko 4. astetik8.era bitartean izan ziren.

Europan nagusitu den birus tipoa zalantza gabe B tipoa izan da, ja-goletzako isolatzeen %58arekin, eta jagoletzatik kanpoko isolatzeen%80arekin. Guztira karakterizatu ziren 3.504 birusetatik 10 A/NewCaledonia/20/99 (H1N1) izan ziren; 2.141, A/Solomon Island/3/2006(H1N1); 21, A/Wisconsin/67/2005 (H3N2); 23, A/Brisbane/10/2007

(H3N2); 1.293, B/Florida/4/2006 (B leinua/Yamagata/16/88,2007-2008 denboraldirako txertoan barne hartua izan ez zena.Oseltamivirraren aurrean erresistenteak diren A(H1N1) gripe birusakaurkitu dira Europako 19 herrialdetan, %23ko prebalentzia globala-rekin (586/2.533)

Laburbilduz, 2007-2008 denboraldiko urtaro gripean B tipoko biru-sa nagusitu da, batez ere denboraldiaren erditik aurrera eta, intzi-dentziari dagokionez ertain gisa kalifika daiteke aurreko gripe den-boraldietako aurrekariekin alderatzen badugu (ikus 4. grafikoa).

2008-2009 denboraldirako gripe aurkakotxertorako gomendioak Osasunaren Mundu Erakundeak 2008-09 denboraldirako gripeaurkako txertoaren konposizioari dagokionez, ipar hemisferioanhonako andui hauek barne hartzea gomendatzen du:

• A/Brisbane/59/2007 (H1N1)

• A/Brisbane/10/2007 (H3N2)

• B/Florida/4/2006

Iturria: http://www.who.int/csr/disease/influenza/recommendations2008_9north/en/index.html

Euskadiko Gripearen Jagoletza Sarea

Page 7: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

7

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

Epid

emio

logi

Zai

nket

a

(*) Behin-behineko datuak. (**) I. E. 1 (1 Indize epidemikoa) aipaturiko denboraldian gaixotasun baterako aurkezturiko kasuen eta aurreko urteko (2007) denboraldi berean gaixotasun horretara-ko aurkezturiko kasuen arteko arrazoia da. I. E. 2 (2 Indize epidemikoa) aipaturiko denboraldian gaixotasun baterako aurkezturiko kasuen eta aurreko bosturteko (2003-2007) denboraldi berean gaixotasun ho-rretarako aurkezturiko kasuen arteko arrazoia da.

EHAE guztiko aitorpenen portzentajea = %82,10

Analizaturiko denboraldian aipatu beharra dago parotiditis age-rraldiaren amaiera, nahiz eta oraindik ere erregistratzen direnkasu esporadiko batzuk. Barizela kasuak ere gutxitu egin dira;hain zuzen, azken bost urte hauetako intzidentzia baxuena izan

dugu. Eta alderantziz kukutxeztul kasuak gehitu egin dira. Ai-patzekoak dira, era berean, trikinosi kasuak ere, Arabako Men-dialdean erregistraturiko agerraldi bat, basurdea jateagatik ger-tatua.

Derrigorrez Aitortu Beharreko Gaixotasunak. 2008 urteko 1-40 asteei dagozkien datuak*

E.H.A.E. Kasu kop. Tasa I. E.** 1 I. E.** 2

Botulismoa 0 0,00 — —Kolera 0 0,00 — —Disenteria 28 1,31 2,00 2,00Sukar tifo-paratifikoa 2 0,09 0,50 0,67Trikinosia 40 1,88 13,33 0,00

Gaixotasun meningokozikoa 53 2,49 1,06 0,70Gripea 42.015 1.973,15 1,49 1,49Legionelosia 59 2,77 0,79 0,76Meningitis tuberkulosoa 6 0,28 2,00 1,00Tuberkulosia 288 13,53 0,82 0,75Barizela 5.495 258,06 0,44 0,53

Infekzio gonokozikoa 72 3,38 0,82 1,57Sifilisa 78 3,66 1,00 2,79

Difteria 0 0,00 — —Parotiditisa 363 17,05 0,20 7,56Poliomielitisa 0 0,00 — —Errubeola 0 0,00 — —Elgorria 0 0,00 — —Tetanoa 1 0,05 1,00 1,00Kukutxeztula 36 1,69 1,80 2,40

A Hepatitisa 37 1,74 1,06 0,97B Hepatitisa 33 1,55 1,32 1,32C Hepatitisa 9 0,42 1,50 1,00Bestelako hepatitis birikoak 0 0,00 — —

Bruzelosia 2 0,09 2,00 1,00Amorrua 0 0,00 — —

Sukar horia 0 0,00 — —Paludismoa 11 0,52 0,73 0,69Izurria 0 0,00 — —Tifus exantematikoa 0 0,00 — —

Lepra 0 0,00 — —Errubeola kongenitoa 0 0,00 — —Sifilis kongenitoa 0 0,00 — —Jaioberrien tetanosa 0 0,00 — —

Page 8: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

8

Ura funtsezkoa da aurrerakuntzarako eta baliabide mugatua da.Ingurumeneko arriskuen zainketa eta kontrolaren barruan, kon-tsumoko urari beti eman izan zaio lehentasuna Osasun Publikoa-ren aldetik. Herritar guztiak dira uraren kontsumitzaileak eta, ho-rrexegatik, arrisku hidrikoek populazio osoetan dute eragina,edozein dela ere gizabanakoen adina edota osasun egoera. Hala,arrisku ertainek, eta are txikiek, eduki ditzakete garrantzi handikoondorioak. Errealitate horri erantzunez, jatorri hidrikoko arriskuenzainketa informazio sanitarioko sistemetan barne hartu da eta,Europako Batasunean, uraren kalitatearen kontrolak eta baldin-tzak arau bidez erregulatuak daude.

140/2003 Errege Dekretuak, otsailaren 7koak, zeinaren bidez ego-kitu baitzen 98/83 zuzentaraua, ezartzen ditu kontsumoko uretanegin behar den gutxieneko zainketa eta urak bete behar dituenkalitate baldintzak. Beste hainbat zehaztasunen artean erabaki-tzen dira uretako kutsatzaileen gehieneko mailak 51 parametrofisikokimiko eta mikrobiologikotarako, bai eta analisiak egitekogutxieneko maiztasuna eta metodoak ere. Euskadin, 178/2002Dekretuak zehaztu zituen ur hornikuntzekin erlazionaturikoagenteen erantzukizunak, Kontrol eta Zainketa Unitatea (KZU)sortuz eta arautuz, berau delarik Osasun Sailaren aldetik kredita-tua dagoen agentea hornikuntzetako kontrol eta gestio progra-mak idazteko eta betearazteko, funtsezko elementua berauen au-tokontrolerako. Hornitegi guztiek eduki behar dute, 2004kouztailetik aurrera, beren KZU. KZUek, osasun publikoko zentroeketa analisi laborategiek osatzen dute Euskadiko Kontsumo UrenKontrol eta Zainketako Sarea, 178/2002 Dekretuan ezartzen direnfuntzioekin. Halaber, dekretu horrek berak sortu zituen EAEkokontsumoko uren informazio sistemaren (EKUIS) oinarriak, Kon-trol eta Zainketa Sarearen, udalen eta herritarren zerbitzura jarri-tako sistema ireki gisa.

Uren kontrol eta zainketa egokia egitea ez da nahikoa; hori ezezik beharrezkoa da sortzen den informazioa zabaltzea, hartzai-leenganaino iritsi dadin, hau da, planifikatzaile, erantzule politiko,profesional eta herritarrengana. Errealitate bat da gaur egun he-rritarrek agintari publikoei exijitzen dietela, ingurumeneko arris-kuak kontrolatzea ez ezik, bai eta arrisku horiei buruzko informa-zioa ere, eta eskubide hori jasoa dago 2003ko urtarrilaren 3koEuropako Parlamentu eta Kontseiliaren 2003/4/EE Zuzentarauan,publikoak ingurumenaren informaziorako daukan eskubideari bu-ruzkoan.

EKUIS 2004an jarri zen funtzionamenduan, hau da, informaziozehatza jasotzen bai hornikuntzen azpiegiturei buruzkoa eta baiuren analisien emaitzei buruzkoa. Informazioa gordea geratzenda sortu duenaren sisteman: KZUan, laborategietan eta OsasunSaileko zentroetan. Hala gaur egun EKUISen alta emanda daude455 hornikuntza gune (geografikoki definituriko guneak zeineta-tik hornitzen den uraren kalitatea homogeneotzat har daitekeen),985 (ur) bilketa, 1.300 depositu baino gehiago eta 4.600 laginke-ta puntu baino gehiago, horietan, 2007an adibidez, gutxi gorabe-

hera 19.000 lagin hartu eta 300.000 determinazio analitiko eginbaitziren.

EKUIS sistema gardena da eta ez zaio bertan langarik jartzen infor-mazioari. Hasiera-hasieratik Kontrol Sareko kide guztiek eduki zutensarbidea EAEko ur hornitegi guztietako informaziorako. Ildo horre-tatik jarraituz, sarbide libre bar zabaldu zen Osaneten (Euskal Sani-tatearen Interneteko Ataria) eta horren bidez pertsona interesatuguztiek kontsulta dezakete EAEko udal guztietako kontsumo ureiburuzko informazioa. Zehazki, profesionalentzako atzipena erabiliz(http://www.osanet.euskadi. net/r85-20415/es/), nahiz herritarren-tzakoa erabiliz (http://www.osanet.euskadi.net/r85-20458/es/) lordaiteke informazioa alderdi hauei buruz:

• Jatorria eta tratamendua. Udalerri, herri edo hornikuntzaguneka kontsulta daiteke zein bilketatatik datorren ura, zertratamendu egin zaion, non egiten den tratamendu hori, fluo-rrik gehitzen zaion ala ez eta kontsultaturiko hornikuntza gu-neko ardura daukan Kontrol eta Zainketa Unitatearen identifi-kazio datuak.

• Uraren analisia. Hor kontsulta daitezke era bereizian azkenhiru urteetako analisien buletin guztiak, kalifikazioak eta anali-zaturiko parametro guztien emaitzak barne.

• Kalifikazio sanitarioa eta estatistikak. Hor aurkezten dirahornikuntza guneen datu historikoak eta kalifikazio sanitarioa.Kalifikazio sanitarioa urte guztiko emaitzen arabera egiten dahiru kategoriatan: Ona, baldin ura kontsumorako egoki gisakalifikatua izan gutxienez analisien %95etan; Jasangarria, bal-din kontsumorako egoki gisa kalifikatua izan bada analisien%90-95 alditan; Eskasa, baldin egoki gisa kalifikatu bada ana-lisien %90 baino gutxiagotan.

Urteroko estatistikak barne hartzen ditu, analizaturiko parametrobakoitzeko, determinazioen kopurua, 140/2003 EDarekin bat ezdatozen emaitzen kopurua, gehieneko balioa, gutxienekoa eta er-diko balioa, besteak beste.

EAEan banatzen diren kontsumo urak, salbuespenak salbu, ur tra-tatu eta kontrolatuak dira. 1987an Kontsumoko Uraren Kontroleta Zainketako Sarea sortu zenetik, beren etxeetan gogobetekogisa kalifikaturiko ura hartzen duten EAEko biztanleen kopuruanabarmenki gehitu da, 80ko hamarkadaren amaieran %70 izate-tik 2007an %95 izateraino (1, grafikoa). Hala eta guztiz ere,oraindik badago zeregina uraren erabilpena hobezina izan dadinlortzeko, bai sistemen gestioari, bai azpiegitura berrien garapena-ri eta bai baliabide hidrikoen babesari dagokienez.

Hobetu daitezkeen arazoen artean, bilketen eta uraren sorburukokalitatearen babesa da, zalantzarik gabe, garrantzitsuenetako bat.Uraren Zuzentarau Markoak (UZM), plan hidrologiko berriekin,aprobetxatu beharra daukagun erronka bat eta aukera bat eskain-tzen digu, bai une honetako arazoak ebazteko eta bai etorkizuneko

EAEko kontsumo publikoko uren zainketa eta kontroleko jokaera ildoak

Osasun Publikoko Programak

Page 9: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

9

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

belaunaldiek behar besteko baliabide hidrikoak eduki ditzaten se-gurtatzeko. Noski, Uraren Euskak Agentzia (URA) da UZMarenaplikazioan erantzukizun handiena dagokiona. Halere, hornikun-tza sistemen zainketa eta kontroletik asko egin dezakegu aipatuhelburuen lorpenaren alde, kontrol eta gestioko programak horni-kuntzetako arriskuen identifikaziora eta prebentziora bideratuz.

Tradizioz, uraren kontsumotik eratorritako osasunerako arriskuenzainketa, neurri handi batean behintzat, zerean oinarritu izan da,sorturiko uraren kalitatearen analisian eta balio parametriko edogida balio multzo baten konplimenduaren zainketan. Halere, etazainketa analitikoa betiere garrantzitsua den arren, kontrol etagestio planak, lehenengo eta behin, arriskuen prebentziora bide-ratu behar dira, hau da, hornitegietan kutsapen jazoerarik gertadadin eragoztera. Analisi batek erakusten badu gune jakin bateanbanatzen den ura ez dela egokia kontsumorako, horrek esan nahidu zerbaitek huts egin duela sisteman lehenago eta kontsumi-tzaileentzako arriskua jadanik presente dagoela urean.

HACCP edo AKPKA (arriskuen eta kontrol puntu kritikoen analisia)sistema elikapen industriarako garatu zen, eta gaur egun nazioar-

te mailan aintzat edukia den sistema da elikagaien prozesamen-dutik erator litezkeen osasunerako arriskuak prebenitzeko edogutxitzeko. Kontsumo publikoko uren sisteman aplikatuta, markoegoki bat sortzen da uraren kalitatea gestionatzeko, hornitegieta-ko kontrol eta gestio programen orientazio prebentiboa sendotzenbaita. Printzipio hauetan oinarrituz, Osasun Sailak EAEko kontsu-mo uren kontrol eta gestioko programen elaboraziorako Gida ga-ratu du. Gradualki aplikatuz joatea aurreikusten da, hain zuzen,hornitegi handienetatik hastea 2010etik aurrera, eta gero EAEkohornikuntza sistema guztietara hedatzea.

Bidezkoa da espero izatea kontrol eta gestioko programak arris-kuen identifikazio eta prebentziora orientatu izanak, hornitegie-tako autokontrola erraztu eta normalizatzeaz gainera, jokabidepositiboak sustatuko dituela, ezinbestean sektoreartekoak, balia-bide hidrikoen egoera eta babesa hobetuko eta kontsumoko urensegurtasuna eta kalitatea areagotuko dutenak.

Koldo Cambra ContinOsasun Publikoko Zuzendaritza

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

EAEko kontsumo uraren kalitatearen eboluzioa 1. grafikoa

Joan den mendearen erdialdeaz gero, turismoaren eta aisialdikojardueren gorakadarekin, gizartea eta administrazio sanitarioakohartzen hasi ziren hondartzak jolasleku gisa erabiltzeak osasune-rako ekar zitzakeen arriskuez. Horrekin batera, kontzientzia sozialagaratuz joan da garapen industrialaren eta hirien hazkuntzarenondoriozko ingurumenaren narriadura progresiboaren aurrean.

Iaz, 1341/2007 Errege Dekretu berri bat argitaratu zen, bainuuren kalitatearen gestioari buruzkoa, Europako Parlamentuareneta Kontseiluaren 2006/7 Zuzentaraua egokitzen duena. Araudiberriaren lehentasuneko helburuak honako hauek dira:

• Bainu urek bete behar dituzten irizpide sanitarioak ezartzea, Osa-suneko Mundu Erakundearen gomendioak oinarritzat hartuta.

• Kalitate irizpideak betetzen ez diren kasuan, beharrezko izangoda azpian dagoen kausa aztertzea eta osasunaren babeserakoneurri zuzentzaile eta prebentiboak ahalik eta azkarren ezarri-ko direla bermatzea.

• Bainu gune bakoitzaren ezaugarrien profil deskriptiboa ezar-tzea.

• Ingurumenaren kalitatea zaintzea, babestea eta hobetzea.

• Bainu urei buruzko informazio sistema berri bat sortzea —NÁYADE (http://nayade .msc.es/Splayas/home.html)—, hirita-rren esku Estatu zein Europa mailako hondartza guztiei buruz-ko informazioa jarriko duena.

EAEko itsasoko zein lehorreko bainu uren kalitatea

Page 10: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

10

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

EAEko bainu uren programak

EAEko bainu uren programak helburutzat dauka hondartzakouren eta hondartza ingurunearen baldintza higieniko-sanitarioenZainketa eta Kontrola egitea, erabiltzaileen osasuna babesteko.Era berean, publikoarentzako informazio jarduerak egiteaz eta is-tripuak erregistratzeaz arduratzen da. Aipatu eginkizuna gauza-tzen dutenak honako hauek dira: Osasun Publikoko Eskualdeaketa Erakunde Laguntzaileak, Laborategiak, Ingurumen SanitatekoUnitateak eta Osasun Publikoko Zuzendaritza.

1. Uraren baldintza sanitarioak

EAEko bainu guneen zentsu ofizialean 58 laginketa puntu daudeerregistratuak, uren kontrolak egiteko. Honela daude banatuak:5 Araban, 30 Bizkaian eta 23 Gipuzkoan.

Kalitate oneko eta onargarriko hondartzen kopurua gehitu eginda; hori dela eta, espero dugu bete ahal izango dugula EuropakoBatasunerako ezarria dagoen helburua, zeinak horretarako esku-mena duten agintariak derrigortzen baititu beharrezko neurriguztiak hartzera 2015erako bainu ur guztien kalitatea gutxienez«onargarria» izan dadin, gaur egungo araudiak ezartzen duen ka-lifikazio berriaren arabera.

4. Bainu gune guztietako istripuen erregistroa

Bainu denboraldi guztian edukitzen da zabalik sorosleen edoasistentzia sanitario espezializatuen esku hartzea behar izan du-ten istripu guztien erregistroa.

Bainu lekuen eta uren kalitatearen gestioa optimizatzeko, OsasunSailak lankidetzan jarduten du Foru Aldundiekin eta Udalekin zeinbere eskumenen eremuan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Osasun Publikoaren Txoste-nak erabilgarri daude osaneten web gune honetan: (http://www.osanet.euskadi.net/r85-20338/es/)

María Antonia Sancho BernadOsasun Publikoko Zuzendaritza

EAEko bainu uren urteroko kalifikazioa1. grafikoa

Istripuen erregistroa3. grafikoa

Hondartza ingurunearen kalifikazioa2. grafikoa

2. Hondartza ingurunearen kalitatea

Puntu honen zehaztapena baldintza orokor multzo baten azter-ketaren eta kontrolaren bitartez egiten da (hondartzaren seina-leztapena; zainketa, salbamendu eta sorospen zerbitzuak; dutxak,zerbitzu higienikoak, ur edangarriko puntuak, jantzitegiak etadenboraldiko establezimenduak); halaber aztertzen eta kontrola-tzen dira saneamendua eta zaborren bilketa, eta hondartzan era-gin zuzena edo zeharkakoa duten hondakin uren isurketa. Era-biltzaileentzako berme sanitarioak eskaini behar ditu, eragileinfekziosoen kutsapen arriskuak eta, oro har, istripu arriskuak mi-nimizatuz.

3. Informazio jarduerak

Bainu denboraldiaren bitartean astero ematen zaie informazioahondartzen arloan eskumena daukaten instituzio eta erakundeguztiei, bai eta publiko orokorrari ere uraren unean uneko kali-tateari buruz in situ egiten diren jakinarazpenen, komunika-bideen edota (http://www.osanet.euskadi.net/r85-20338/es/) webgunearen bitartez. Bainu uraren kalifikazioaren arabera ematenda bainatzeko baldintzei buruzko informazioa: bainu librea, arre-tazko bainua, bainu ez egokia, gomendio sanitarioen adierazpe-narekin.

Page 11: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

11

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

Osasunaren faktore erabakigarriak direnetan esku hartzea, batezere faktore sozialetan (ingurune soziala, lana, etxebizitza, ga-rraioa, hezkuntza, hirigintza...) eta bizi estiloetan funtsezkoa dapopulazioaren osasuna hobetzeko.

Osasun Saila, oharturik beharrezkoa dela aipaturiko faktoreetanesku hartzea, 2000-2010 Osasun Planean jasoa geratu den beza-la, erabaki zuen aurrera egin beharra zegoela inpaktu sozial han-diko arazo batzuen abordajean sorrarazten dituzten faktoreetanesku hartuz. Bizitza Osasungarriko Estrategia (BOE) pertzepziohorren erantzun gisa sorturiko osasunaren sustapen proposamenbat da.

BOE, aipaturiko helburuekin 2008ko maiatzaren 27an antolatueta Vitoria-Gasteizen gauzatu zen Jardunaldi batean aurkeztuzen. Jardunaldi horretan parte hartu zuten, dela txostengile gisadela entzule gisa EAEko Udaletako, hiru Foru Aldundietako, Osa-kidetzako eta beste Autonomia Erkidegotako batzuetako hainbatordezkarik.

Oinarrizko premisatzat honako hauek hartzen dira: osasunarendeterminatzaile sozialen garrantzia, ingurune mesedegarrien sor-kuntza eta sektorearteko eta erakundearteko lankidetzaren susta-pena, eta 2002-2010 Osasun Planean jasotzen den ideia nuklearhonen inguruan garatzen da: erakundearteko lankidetza funtsez-ko mekanismoa da osasunaren hobekuntzarako.

BOEren helburu nagusia hauxe da: «Euskal Autonomia Erkidegokopopulazioan ohitura osasungarriak har daitezen bultzatzea etaerraztasunak ematea, euskal erakundeetatik sorturiko osasunarensustapeneko ekimenen arteko koherentziaren, eta sustapen ho-rretan inplikaturiko erakundeen arteko koordinazioaren eta lanki-detzaren bitartez, eta euskal agenda instituzional eta sozialeanosasunaren sustapena sar dadin ahaleginak eginez.

Horretarako, BOEk, organo zentral gisa, Sektorearteko BatzordeTekniko bat sortu ondoko erakunde hauetako ordezkariz osatua:Eusko Jaurlaritza; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak;Eudel, Osakidetza eta O+berri, Berrikuntza Sanitarioko Euskal Ins-titutua. Batzorde honek dauzkan eginkizunen artean daude gara-tu beharreko ekimenak definitzea eta proposatzen diren ekintzakOsasun Planeko Sektorearteko Batzordera helaraztea. Bertananalizatuko dira proposaturiko sektorearteko jardueren eboluzioaeta lortzen diren emaitzak.

LLeehheennbbiizziikkoo eesskkuu hhaarrttzzeeaa,, ddaauukkaann ggaarrrraannttzziiaaggaattiikk lleehheennttaassuunnaaeemmaatteenn zzaaiioonnaa,, hhaauurr eettaa ggaazzttee ppooppuullaazziiooaann jjaarrdduueerraa ffiissiikkooaa eettaaeelliikkaappeenn oossaassuunnggaarrrriiaa ssuussttaattzzeeaa ddaa..

Osasun Sailak 2005ean EAEko 4 urtetik 18ra bitarteko populazioarieginiko Elikapenari buruzko Inkestak erakusten zuen EAEko 4 urte-tik 18ra bitarteko populazioaren %28,1ek gehiegizko pisua zeu-kala, obesitatearen prebalentzia %12,2koa zelarik eta gainkarga-rena %15,9koa. Obesitatearen prebalentzia altuagoa zenmutikoengan eta gainkargarena neskatoengan. Era berean ikus-ten zen talde sozial behartsuenek obesitatearen prebalentziamaila altuagoak aurkezten zituztela.

Beste datu aipagarri bat zen mutikoen artean aktibitate fisikoa-ren maila altuagoa zela neskatoen artean baino eta (%28,1 vs

%14,6) eta gainera populazio aktiboa murriztu egiten zela mailasozioekonomikoa apalago bihurtzen zen neurrian.

BOEren ildo estrategikoak

EAEan, elikapen osasungarriaren eta jarduera fisikoaren sustape-neko errealitatearen analisia, eta mota honetako esku hartzeeninguruko ebidentzia onenaren azterketa abiapuntutzat hartuta,BOE garatzeko jarraituko ziren ildo estrategikoak definitu ziren.Bi ardatzen inguruan planteatu ziren ildo horiek:

Ingurunearen hobekuntzarako estrategiak

Legegintza estrategiak, adibidez, elikapen etiketatuaren ezarpe-naren segimendua eta kontrola eta elikagai ez osasungarrien pu-blizitatearen kontrola, batez ere, haur eta gaztetxoen audientziaorduetan zabaltzen denarena.

Jarduera fisikoa gauzatzeko erosotasuna eta partaidetza hobe-tzeko estrategiak, adibidez, azpiegituren mantentze eta hobetzea;eskola zentroetan eta udal instalazioetan aisia osasungarri etajarduera fisikorako zuzkidurak eta giza baliabideak areagotzea;eskola zentroetako jolas eta atseden orduetan joko aktiboak etapartaidetzakoak sustatzea, joko pasiboen aldean hobetsiz. Ikas-tetxeetako kirol instalazioak zabalik edukitzea eskola orduetatikkanpo eta jai egunetan ikasle populazioaren eta berauen fami-liartekoen gozamenerako; eskola kirolaren eskaintza aztertzea etaegokitzea.

Elikapen osasungarrirako eskuragarritasuna hobetzeko estrate-giak, adibidez, eskolako jantokietako elikagai eskaintza manten-duz eta hobetuz; hezkuntza zentroen barruan dauden denda etatabernetako elikapen produktuen eskaintza kontrolatuz, eta haureta gaztetxoen aisia eta jolaserako eremu edo auzoetan elikagaiosasungarrien eskuragarritasuna hobetuz (sustapena eta arretaberezia eremu deprimituei).

Komunitateko elementu sozialen hobekuntzarako estrategiak,adibidez, familia eta talde zaurgarrien formazioa menu osasun-garriei buruz, komunitate eta hezkuntza ingurune mailan; egoerasozioekonomiko behartsuan aurkitzen diren haur eta gaztetxopopulazioarentzat kirol instalazioetarako sarbidea errazteko eki-menak bultzatzea; familia behartsuentzako elikagai osasunga-rrien erosketa (frutak, barazkiak, arraina...) errazteko akordioakbultzatzea.

Pertsonak gaitzeko estrategiak

Komunikazio estrategiak, adibidez, osasunaren sustapenean exis-titzen diren informazio bideak sendotzea, osasunaren sustape-nean komunikazio espazio berriak sortzea, eta haur eta gazte po-pulazioarentzat kontsulta mekanismoak ezartzea.

Hezkuntzaren arloan, osasunaren sustapenerako ekitaldiak gara-tzea, hainbat osagaiz (iturri desberdinetatik) eta hainbat faktorezeratuak (hezkuntza komunitate guztia, familiak barne), haur etagazte populazioarentzat ohitura osasungarrien sustapenera bide-ratuak, bai jarduera fisikoari eta bai elikapen osasungarriari da-gokionez; eskolako curriculumak aztertzea jarduera fisikoaren etaelikapen osasungarriaren arloan, eta tresna eta metodologia be-

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

Bizitza osasungarriko estrategia

Page 12: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

rritzaileak garatzea, irakasleak zein ikasleak osasunaren sustape-nean formatzeko.

Zeharkako estrategiak, adibidez, osasunaren sustapenari buruzkoformazioa barne hartzea unibertsitateko titulazioetan, arlo horre-tan eragin potentziala izango duen eran; osasunaren sustapenariburuzko ikerketa bultzatzea; erakundearteko lankidetza hobetzea,eta sektore pribatu industrial eta komertzialarekin lankidetzanjardutea.

Osasun Sailaren BOEren aldeko ekimenak

BOEren garapena bultzatzeko helburuaz eta bere ardatzen arabe-ra definituriko bidean aurrera egiteko, Osasun Saila hainbat eki-men proposatu ditu, horien arteko aipagarrienak honako hauek:

Erakundeen arteko kohesioa, koordinazioa eta dialogo politikoaerraztuko duten egitura eta tresnen iraupena bermatzeko, BOErenegitura antolatzailea finkatuko da eta Osakidetzarekiko, Hezkun-tza, Kontsumoa eta Nekazaritzarekiko eta beste zenbait erakunde-rekiko akordio iraunkorrak bultzatuko dira.

Hezkuntza zentroetan gauzatzen diren osasunaren sustapenariburuzko ikerketa eta berrikuntza proiektuentzako diru laguntzakgehituko dira, osasunerako hezkuntzan eta sustapenean garatzendiren berrikuntza proiektuentzako laguntzei orientazio berri batemanez; irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzakemango dira; Osasun Publikoko Zuzendaritzak parte hartuko duikerketa sanitarioarentzako laguntzak esleitzeko batzordean etalaster EAEko osasunaren sustapeneko ekimen onena SaritzekoDeialdia egingo da.

Sendotu egingo Osasun Sailaren irudia osasunaren sustapenarenaldeko apustuan eta inplikazioan, ildo horretan deialdi bat egingobaitu, hori ere oso gutxi barru, haur eta gaztetxo populazioaren-tzat Bizitza Osasungarrirako Estrategiaren elementu sinboliko bataukeratzeko helburuarekin.

Arlo honi buruzko informazioaren eta ezagutzaren zabalkundeaareagotzeko, Web gune bat prestatzen ari gara www.osanet.net

helbidean. Bertan, gainera, informazioa emango da BOEan partehartzen duten erakundeek burutzen dituzten ekimenen gaineaneta segimendu periodiko bat egin ahal izango da haur eta gazte-txo populazioan gauzatzen den jarduera fisikoaren eta egitenden elikapen osasungarriaren mailei dagokienez.

Azkenik, arlo honetako praktika onen ezarpena bultzatzeko, hain-bat neurri planteatzen dira, besteak beste, Osakidetzako Hitzar-men-Programetan osasunaren sustapenaren presentzia berrazter-tzea, jarduera fisikoa sustatzen duten osasun zentroak saritzea,praktika onen gida gisa antolatuak dauden material didaktikoakbeste ingurune ez sanitario batzuetarako baliagarriak direnak ba-natzea, Lehen Mailako Atentzioan obesitatearen eta gainkargarendetekziorako protokoloak elaboratzea, edota haurrei bularra ema-tea potentziatzea.

Konklusioa

Pertsonak eta populazioak aurkitzen diren edo bizi diren eremueta egoeren aniztasuna askotarikoa eta konplexua da. Errealita-tearen ulerkuntzarako ikuspegiak eta osasunaren sustapenerakoesku hartzeen eredu teorikoak ere, modu berean, askotarikoak etairadokitzaileak dira.

Osasunaren determinatzaileen aurrean, batez ere determinatzailesozialen aurrean, esku hartzeko premia gaur egun jadanik ukaezi-neko gauza da eta, horien konplexutasuna kontuan edukirik,modu eraginkorrean aurre emango bazaie ezinbestekoa da sekto-rearteko partaidetza.

Kontuan edukirik BOE zer nolako babesa ari den jasotzen osasu-naren sustapenarekin erlazionaturiko erakundeen aldetik, aparte-ko aukera bat eskaintzen digu lankidetzarako eta berrikuntzarakoeta, azken batean, populazioaren osasunaren eta beronen deter-minatzaileen abordatze global baterantz aurrera egiteko. Ez de-zagula abagunea alferrik galdu.

Itziar Vergara Inma Zubia Yolanda Cantera Itxaso Manzano Jon Zuazagoitia Osasun Publikoko Zuzendaritza

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

12

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

Page 13: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

1. Asistentzia jarduera

1.1. Era guztietako STIen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa

STIen joeraren eta, beraz, komunitateak arlo horretan daukanpremiaren adierazle gisa pertsonek gaixotasun horietan espeziali-zaturiko zerbitzuetara egiten dituzten kontsulten kopurua har-tzen badugu, ikusten da gure unitate honetan, bertara iristekoerosotasunean etab inolako aldaketarik egin gabe ere, emandakoatentzio jazoeren kopurua %166 igo dela azken 12 urte honetan(1. grafikoa). Antzeko gorakada sumatzen da gure ingurunekobeste herrialdeetan ere, adibidez, Erresuma Batuan, han STIetanespezializaturiko kliniketan urtero atenditzen diren STIko jazoeraberrien kopurua %268 gehitu baita 1996tik 2005era bitartean.

Kontsultaren arrazoi nagusia sintomen agerpena izaten da, eta bi-garrena, sintomarik eduki gabe ere, STI jasateko arriskua daukatelauste duten pazienteek egiten dituzten azterketak. STI jasatekoarriskua daukaten kolektiboen baheketa (nerabe sexualki aktiboak,sexu bikotekide asko dituztenak, STIen aurrekariak dituztenak, se-xuko profesionalak, prostituten bezeroak eta droga ez legalenkontsumitzaileak), klinika nabarmenik ez badaukate ere, funtsezkoagertatzen da patologia hauen kontrolerako Osasun Publikoko ikus-pegitik begiratuta.

1.2 Diagnostikoa, tratamendua eta GIB infekzioaren prebentzioa

Unitatea da Bizkaiko Eremu Sanitarioko erreferentzia zentroa GIBserologiak egiteko. GIB serologia egitera joaten diren guztiei his-toria labur bat zabaltzen zaie bertan jasoz beren datu demografi-koak eta GIB jasateko eduki ditzaketen arrisku faktoreak; erapertsonalizatuan ebaluatzen da arriskua eta aurretiazko-ondo-rengo kontseilaritza bat egiten da GIBari dagokionez. Jarduerahau erizaintzako kontsultategian egiten da.

Populazio orokorrean, eta osasuneko profesional askoren arteanere bai, nahiko zabaldua dagoen iritzi baten arabera, sexu bidezkotransmisioko infekzioak (STI) herrialde garatuetan jadanik gaindi-tua dagoen arazoa dira, baina oso besterik da errealitatea, izanere gaur egun STIek Osasun Publikoko arazo gero eta larriagoasuposatzen dute gure ingurunean. Berauen diagnostiko eta tra-tamendu goiztiarreko porrotak konplikazio eta ondorio txar la-rriak ekar ditzake: pelbiseko inflamazio gaixotasuna, antzutasuna,haurdunaldi ektopikoak, uzki edota genitaletako minbiziak, etajaioberrien hilkortasuna. Gainera, oso lotura estua dago STI klasi-koen eta Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) transmisioarenartean: STIek GIBaren sexu bidezko transmisioaren arriskua area-gotu egiten dute.

STI desberdinen intzidentziak eta prebalentziak eboluzionatu egindute hainbat faktoreren ondorio gisa: populazioaren sexu jokae-retako aldaketak, tratamenduen eskuragarritasuna, transmisiokatea eteteko ezarririko neurriak eta teknologia diagnostiko ze-hatzagoak garatu izana.

Egia da infekzio gonokozikoak (IG), sifilisa eta beste STI batzukgutxitu egin zirela Europan 80ko hamarkadaren amaieran eta90ekoaren hasieran, HIESA prebenitzeko kanpainei esker, baina90eko hamarkadaren erditik aurrera infekzio hauen kopurua na-barmenki gehitu da, eta europar herrialde guztietako datuek era-kusten dute IG eta sifilis tasen gehikuntza. Euskadi ere ez da sal-buespen infekzio hauen joeraren aldaketari dagokionez.

STGen kutsapenean sexu jokaerek funtsezko garrantzia daukatelaukatu gabe ere, beste faktore batzuk ere badute eragina gaixota-suna hedatzeko posibilitatean: infekzio asintomatikoen proportzioaltua, kontaktuei buruzko ikerketa egokirik ez egotea, osasun zer-bitzuak eskura ez edukitzea, etab. Alderdi hauei guztiei aurre egi-teko, STIetako zentro espezializatuak sortu ziren, aipatu gaixota-sunak diagnostikatu eta tratatzeko eta jasaten dituztenen sexuharremanak aztertzeko helburu nagusiarekin. Kontsultategi hauekerraztasunak ematen dituzte erabiltzaile kopuru handi bat osasunsisteman barne hartu ahal izateko, pazienteari ez zaiolako exiji-tzen inolako baldintzarik edo paperik, atentzioa doakoa delako etaerabateko konfidentzialtasuna gordetzen delako. Honek bide ema-ten du azterketa periodikoak eta STIen baheketak egiteko prosti-tuzioan diharduten edota STIak jasateko arrisku egoerak aurkez-ten dituzten pertsonei. Kontsultak, bestalde, GIBaren diagnostikoaahalbidetzen du populazioan, borondstezko GIB probak eginez.Asistentzia jarduerez gainera, STIetako zerbitzuek STI/GIBari bu-ruzko ikerketa kliniko-epidemiologikoa egiten dute eta berauendiagnostiko eta tratamenduko espezialitate desberdinetako profe-sional sanitarioak formatzeaz arduratzen dira.

Osakidetzak hainbat STI kontsultategi dauzka, horietako bat Ba-surtoko Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko STGenUnitatea da. Etxaniz Suhiltzailea Plazako Osasun Zentroko lehensolairuan kokatua dago eta bertan bi medikuk, bi erizainek etaadministratibo batek lan egiten dute pertsonal finko gisa.

Unitateak Bizkaiko eremu sanitario guztiari ematen dio estalduraeta honako eginkizun hauek betetzen ditu:

13

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

Infekzio gonokozikoen eta sifilisaren berrindartzea

Tribuna Irekia

Asistentzia eskaeraren eboluzioa 1995-2007 den.

STI kontsulta (Basurtoko Ospital. G. Infek. Saila)

5.00

0

1.000

1.500

2.000

2.500

Jazo

era

berr

ien

kop

1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007

1. grafikoa

Page 14: Salud Pública 23 zenbakia Osasun Publikoa€¦ · Gaixoak 27 11 2 40 Osasuntsuak 0 22 1 23 Guztira 27 33 3 63 Elikagaiak Digestio klorhidropepsikoa Positiboak Negatiboak Larbak/gr.

Osasun Publikoa. 23. zenbakia; 1. seihilekoa. 2008. urtea

14

Estatuko STI zentro gehienetan ez bezala, gure Unitatean, pro-ban positibo ematen duten pertsonak bertan geratzen dira infek-zioaren segimendua eta kontrola egiteko eta, beharrezko gerta-tzen den kasuan, tratamendu antirretrobirala ere bai. Unitateanbertan diagnostikaturiko pertsonei ez ezik, atentzioa ematen zaiebeste atentzio zerbitzuetatik bidalitako pazienteei ere.

2. Epidemiologia

2.1. STI Erregistroa

Erregistro honetan jasotzen dira Unitatean atenditu diren STIguztien datu garrantzitsuenak. 1993an jarri zen martxan, besteakbeste, STI jazoeren eta pazienteen ezaugarriak zein diren jakiteko.

Erregistroan jasoa dagoen informazioa funtsezkoa da STIek gureingurunean nola eboluzionatu duten jakiteko, hemen sifilisa etagonorrea baitira derrigor aitortu beharreko bakarrak, eta gainerazenbakizko datu soilak jasotzen direnez, ez dago jakiterik zein di-ren jasaten dituztenen ezaugarriak, eta are gutxiago gainerakoSTIen egoera. Erregistroak Unitatera iristen diren pazienteei bu-ruzko datuak bakarrik jasotzen baditu ere, bide ematen digu gai-xotasun hauek gure ingurunean dituzten unean uneko joerakanalizatzeko eta berauen deskripzio epidemiologikoa ezagutzeko.Hala, ikus dezakegu gure artean ere, Europako gainerako herrial-deetan bezala, infekzio gonokozikoen joera gorakorra dela azkenurte hauetan (2. grafikoa). Gorakada hau ez da gertatu era uni-

formean geure inguruneko herrialdeetan bezala eta gizonezkohomosexualetan izan du intzidentziarik altuena; halere, azken biurte hauetan gorakada bat sumatu da gizonezko eta emakumeheterosexualei dagozkien kasuen kopuruan.

Sifilisari dagokionez gure datuek zera erakusten dute, kasuengehiegizko gorakada 2003tik aurrerako espero zenarekin aldera-tuta (3. Grafikoa). Pazienteen patroi soziodemografikoak gehien-goa gizonezkoak direla erakusten du (%95,6) eta horietako %89,5joera homosexualekoak. Sifilis goiztiarreko kasuen %29ak, horrezgain GIB infekzioa zeukaten.

Argi dago STIak gehitzen ari direla, eta gakoa prebentzioan datza.Ahaleginak egin beharra dago hainbat programa garatzeko po-pulazio orokorrari eta bereziki kolektibo zaurgarrienei zuzenduak,informatzeko eta ohitura eta jarrerak aldatzea lortzeko. Horrekinbatera neurri batzuk hartu beharko dira STI Zerbitzuak sustatzekoeta lankidetza estuago bat egon dadin aipatu zerbitzuen, OsasunPublikoko espezialisten eta Lehen Mailako Atentzioko medikuenartean, gure populazioaren sexu osasunean asistentzia hobe batlortzeko helburuaz.

M.M. Cámara Pérez eta J. López de Munain LópezSTI Unitatea. Basurtoko Ospitaleko Gaixotasun

Infekziosoen Unitatea. Bilbo

Trib

una

Irek

ia

Sifilis goiztiarreko kasuen 1993-2008 den. dagokion

ebol. STI Unitatea (Basurtoko Ospital. G. Infek. Saila)3. grafikoaInfekzio gonokozikoen eboluzioa 1993-2007 den.

STI Unitatea (Basurtoko Ospital. G. Infek. Saila)2. grafikoa

Salud PúblicaOsasun Publikoa

E rredakzioaSalud PúblicaOsasun Publikoa

Eusko Jaurlaritza.Osasun Saila.Donostia-San Sebastián, 201010 Vitoria-GasteizTel.: 945 01 92 03Fax: 945 01 91 92e-mail: [email protected]

Erredakzio-batzordea:

José María ArteagoitiaJavier GarcíaMiguel Ángel García CalabuigMikel BasterretxeaNerea MuniozgurenEnrique PeiróMargarita ViciolaM.ª Teresa Martínez

Edizioa:

Miguel Ángel García Calabuig

Fotokonposaketa IPAR, S. Coop.Inpresioa: Grafo, S.A.1. seihilekoa.23. zenbakia; 2008. urteaISSN: 1697-2430Lege gordailua: BI-2874-98

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco