Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen...

44

Transcript of Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen...

Page 1: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen
Page 2: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

Samina

Xabier Artola ZubillagaItzultzailea

Page 3: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Jatorrizko izenburua:La DouLeur

Liburu honen itzulpena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Itzultzai-

le, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearekin Literatur Ondare Unibertsaleko

Obra Nagusien Bilduma euskarara itzultzeko sinatutako hitzarmenaren

barruan burutu da.

© P.O.L. éditeur, 1985

Liburuaren azala eta diseinua: Antton Olariaga© Itzulpenarena: 2014, Xabier Artola Zubillaga© Argitalpen honena: 2014, EREIN eta IGELA argitaletxeak

Inprimatzailea: Itxaropena, S.A.

ISBN: 978-84-9746-899-2Legezko Gordailua: S.S. 1471/2014

Page 4: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras (1914-1996)

Page 5: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

7

HITZAURREA

Aurten, 2014, bete dira ehun urte Marguerite Donnadieu jaio zela, garai hartan Frantziaren kolonia zen Indotxinako Kotxintxinan1. Guraso frantsesak bertan bizi ziren orduan, eta irakaskuntzan aritzen ziren biak. Gerora hartuko zuen Mar-gueritek Duras deitura ezizen literariotzat, aitaren jaioterriaren izena baliatuz.

Haurtzaroa baino ez zuen eman kolonian, nerabe zela, 1932an, Frantziara alde egin baitzuen ikasketak jarraitzera, eta handik aurrera bertan bizi izan zen. Haren biografoen ara-bera, eta berak idatzitako autofikziozko literaturatik ere aise ondoriozta dezakegunez, haurtzaroak berebiziko arrastoa utzi zuen Margueriterengan, haren obraren osagaiak eta haren lite-ratur mundua eratuz nolabait. Kari horretara aipagarriak dira, besteak beste, aitaren heriotza, Margueritek zazpi urte zituela; amak etxaldea gobernatzeko zuen ezgaitasuna, eta seme-alaben artean egiten ei zituen bereizketak; neba zaharrenak Margue-riteri eta anaia gazteenari ematen zizkien jipoiak; koloniako zurien artean, “pobreenetakoak” izatea; eta L’Amant (1984)2

eleberrian kontatzen dituen txinatar gazte batekin izandako harreman goiztiarrak.

Frantzian, bada, matematika eta historia ikasketak egin zituen lehenbizi, eta politika eta zuzenbidekoak gero. Handik

1 Gia Đinh-en, Saigon-etik (egun, Ho Chi Minh Hiria, Vietnam) hurbil.2 Maitalea (Ibaizabal, 1996). Mikel Garmendiak euskaratua.

Page 6: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

8

bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta gertaera horrek ere bere isla izan zuen Durasen literaturan. Bigarren Mundu Gerran, Vichy-ko gobernuaren mende zegoen erakunde batean jardun zuen lanean, eta han ezagutu zuen Dionys Mascolo, gerora Margueriteren maitale –eta aurrera-go, senar– bihurtuko zena. Bi pertsona horiek, Robertek eta Dionysek, paper garrantzitsua jokatzen dute Samina honetako lehen narrazioetan, Margueriterekin berarekin batera; hirurek jardun zuten Erresistentzian gerra amaitu arte.

Robert Antelmerekiko harremana hautsi eta gero, Diony-sekin ezkondu eta seme bat izan zuen, 1947an: Jean Mascolo. Dionysengandik banatu, eta Gérard Jarlot kazetari eta ida-zlearekin bizi izan zen denbora batez. Harekin hautsi eta urte batzuetara, berriz, Yann Andréa-rekin elkartu zen, eta harekin bizi izan zen hamasei urtez, 1996an, Parisen, hil zen arte. Eda-riarekin osasun arazo franko izan zuen, eta ospitaleratu ere egin behar izan zuten behin baino gehiagotan horregatik.

Frantziako Alderdi Komunistaren kide izan zen, 1950eko hamarkadaren hasieran utzi zuen arte3. Borrokalari sen han-dikoa, hainbat kanpainatan hartu zuen parte gero ere: Aljeriako gerraren aurkakoan4, esaterako, abortatzeko eskubidearen alde-koan, 1968ko maiatzean eta beste zenbaitetan. Polemikazalea

3 Zuzendaritzak egindako kritika gogor batzuen ondorioz izan zenez, zenbait autorek ematen duten bertsioa da kanporatu egin zutela alderditik.

4 Manifeste des 121 (121en manifestua) delakoaren sinatzaileetako bat izan zen. Agiri horretan, gerraren aurkako intsumisioaren alde egiten zuten.

Page 7: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

9

beti, bere jarrera politikoa jendaurrean azaltzeko beldurrik ez zuen emakumea izan zen Marguerite Duras.

Durasen idazlanik garrantzitsuenak aipatzen hasita, haren izena ezagutarazi zuena aipatu behar estreina5: Un barrage contre le Pacifique (1950, Ezponda bat Pazifikoaren kontra) eleberri autobiografikoa, non egileak, amak luzaro amestutako lursail batzuk erositakoan izandako porrota aitzakia hartuta, bere nerabezaroko kontuak aletzen dizkigun, garaiko koloniaren gainbeherazko giro heze eta itogarrian txertatuta.

Eleberri horren ondoren etorri ziren beste asko; aipaga-rrienen artean, Les petits chevaux de Tarquinia (1953, Tarkiniako zalditxoak), Moderato Cantabile (1958), Le ravissement de Lol V. Stein (1964, Lol V. Stein-en eroaldia) eta Le vice-consul (1965, Kontsulordea). Marguerite Duras ez zen inoiz izan irakurle askoko idazlea, 1984an Maitalea argitaratu zuen arte.

Un barrage contre le Pacifiquerekin Goncourt saria irabazteko zorian izan bazen ere, Maitaleak ekarri zizkion Durasi frantses literaturako sari garrantzitsu hori, mundu mailako izena eta irakurleak milioika. Eleberri iniziatiko horretan (autobiografia? autofikzioa?), protagonista hamasei urte betetzeko dituen neska zuri bat da, bera baino hamahiru urte zaharragoa den txinatar gazte aberaskume batekin ezkutuko harremanetan hasten dena; koloniaren giroan txertatuta istorio hau ere, nerabezarotik ir-ten eta emakume izatear den narratzailearen ahotsaz kontatua. Idazlearen lanean behin eta berriz ageri diren gaiak agertzen

5 Horren aurretik bazituen beste bi liburu argitaratuta: Les impudents (1943, Lotsagabeak) eta La vie tranquille (1944, Bizimodu lasaia).

Page 8: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

10

dira liburu honetan: desira, amodioa, emakumetasuna…, baina baita koloniaren egoera soziopolitikoa, jendarte haren hipokri-sia, arrazismoa, ustelkeria eta abar ere. Maitalea berridatzi egin zuen handik urte batzuetara, L’Amant de la Chine du Nord (1991, Txina Iparraldeko maitalea) izenburupean, bere kontroletik at Jean-Jacques Annaud zinema zuzendariak egindako L’Amant (1992) filmean emandako bertsio-ikuspegiak ez zitzaizkiola batere gustatu eta.

Maitalearen arrakastatik urtebetera argitaratu zuen honako Samina (1985, La douleur) hau, eta, haren sona eskuratu ez badu ere, oso lan garrantzitsua da Durasen obran; bat datoz horretan adituak. Baina utz dezagun orain, berehala itzuliko gara-eta liburu txiki baina sakon honetara.

Saminaren ondoren argitaratutakoen artean, berriz, honako hauek nabarmenduko genituzke: Emily L. (1987), aipatutako L’Amant de la Chine du Nord eta Écrire (1993, Idatzi), idaztearen premiaz eta moduaz diharduen liburutto ederra.

Eleberrigintzan ez ezik, zinema munduan ere (eta antzer-kian, eta telebistan) nabarmendu zen Marguerite Duras. Hainbat filmen gidoia idatzi zuen, eta bai beste batzuk zuzendu ere. Aipa ditzagun hemen Hiroshima mon amour (1960, Hiroshima maitea), India Song (1975), Le Camion (1977, Kamioia) eta Les Enfants (1985, Haurrak).

Zauri biziak eragin zizkion gerrate hartan hasi zen idazten Marguerite Duras, eta hil arte segitu zion lan horri. Haren li-teratura erruz aztertu da mundu akademikoan. Durasen ahotsa berezia da oso. Esaldiak ez ezik, pertsonaiak ere desegituratuta aurkezten zaizkigu, nolabait, haren testuetan, ekintza-denborak bezalaxe, bestalde; anbiguotasuna ere presente da maiz. Gizakia-ren existentzia bera, amodioa, desira, itxarotea, emakumetasuna, ahanztura, sufrimendua, heriotza, betierekotasuna… darabiltza

Page 9: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

11

etengabe gaitzat, behin eta berriro; haren liburu guztiak liburu bakar bat direla pentsarazteraino, batzuetan. Emakumea da, askotan, protagonista Durasen eleberrietan.

Deskribapenak oso bisualak dira, zinematografikoak kasik, ikuspuntu aldaketak, eta enkoadratze eta foku jolasak egiten ditu behin eta berriz. Elkarrizketek garrantzi handia dute ha-ren liburuetan, eta maisutza aitortzen diote horretan adituek. Bestalde, eta liburu honetan bertan egiaztatzen ahal dugunez, esaldi luzeak salbuespen dira. Hizkuntza ez oso akademikoa erabiltzea ere kritikatu izan zaio maiz.

Durasi eta bere lanari buruzko zenbait artikulu, liburu eta ikerlanen izenburuak aztertzea ariketa interesgarria iruditu zaigu, adierazgarria, hemen zerrenda hutsa baino emango ez badugu ere. Bakar batzuk aipatzearren6, haren idazkera azpi-marratzen dutenak aurrena: L’écriture filmique; Écrire l’effacement; De l’écriture de la révolte à la révolte de l’écriture; Le ravissement de la parole; L’écriture illimitée; Un vague extrémement précis…7 Eta haren obraren tematika gogorarazten digutenak, segidan: Poétiques de l’absence; une écriture de la jouissance; l’écriture du devenir; altérité et étrangeté ou la douleur de l’écriture et de la lecture; Territoires du féminin; Écriture féminine et violence; écriture et politique; Duras ou la douleur…8

6 Zerrenda honetan ez ditugu izenburu osoak ematen. Ez bitez, bada, hartu, lanon erreferentziatzat.

7 Idazkera zinematografikoa; Ezabatzea idatzi; Iraultzari buruz iz-kiriatzetik izkiriatzearen iraultzara; Hitzaren liluramendua; Idazte mugagabea; Zehaztasun handiko zehaztugabea…

8 Absentziaren poetikak; gozamenaz idaztea; geroaz idaztea; bestetasuna eta arroztasuna, edo idaztearen eta irakurtzearen samina; Femeninoaren lurraldeak; Idazketa femeninoa eta biolentzia; idaztea eta politika; Duras edo samina…

Page 10: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

12

Idazteaz ari dela, goian aipatu Écrire horretan, honako hau irakur diezaiokegu Durasi berari: “Norbera zulo batean aurki-tzea, zulo baten hondoan, ia erabateko bakardadean, eta idazteak bakarrik salbatuko duela deskubritzea”. Bizitzan, une batean, dena jartzen omen da auzitan, zalantzan, eta zalantza hori hazi egiten omen da norberaren inguruan: bakardadea da. “Geure burua galduta eta, beraz, idaztekorik, galtzekorik batere gabe ikusten dugun unetik, idatzi egiten dugu”. Aurrerago, berriz: “Idaztea ez hitz egitea ere bada. Isiltzea. Zaratarik gabe oihu egitea. […] Idatzi, etsita egonagatik ere. Ez, hobeto: idatzi, etsita gaudelarik”. Eta idazlearen eta bere lanaren arteko aipu hauekin bukatzeko, eman dezagun liburu bereko beste hau: “Idaztea da idatziko bagenu zer idatziko genukeen jakiten ahalegintzea. Eta hori ez dakigu, idatzi ondoren baizik; aurrez, geure buruari egin geniezaiokeen galderarik arriskutsuena da”.

Gatozen, bada, amaitzeko, esku artean duzun liburu ho-netara. Ikusia dugu lehenago non kokatzen den haren literatur ibilbidean; koka dezagun orain Durasen bizitzan, eta azal de-zagun, labur-labur, zer aurkituko dugun bertan.

Bigarren Mundu Gerran gaude. Paris alemanek okupatuta dago. Robert, Dionys eta Marguerite Erresistentzian sartzen dira, gerora Frantziako presidente izango zen François Mite-rrand-en aginduetara. 1944an, segada prestatu dio Gestapok taldeari, eta Robert Antelme, Margueriteren senarra, atxilotu dute. Fresneseko espetxean hilabete batzuk eman ondoren, Alemaniara deportatzen dute, kontzentrazio esparru batera.

Egoera eta gertaera historiko horietan dute sorburua liburu honetako lehen bi narrazioek. Liburuari izenburua ematen dion

Page 11: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

13

istorio nagusian Robert L.-ren9 itxarote larrigarria kontatzen zaigu, haren emaztearen –Margueriteren beraren– ahotsaz. Alemaniako esparruak askatzen ari direla, deportatuak Parisera itzultzen hasiak dira, tantaka bezala, kondizio penagarrietan gehienak. Eta hor dago Robert L.-ren emaztea haren zain, bere bakardadean; hura oraindik bizi den ala fusilatu duten ez dakiela, ezer ez jakiteak eta itxaron beharrak sortzen dion ego-nezin saminean. Bigarrenean (Monsieur X., hemen Pierre Rabier izendatua)10, deportatu baten emaztearen –idazle eta erresisten-tearen, Margueriteren– eta Gestapoko agente baten artekoak kontatzen zaizkigu, lehen pertsonan oraingoan ere. Harreman horren nondik norakoen benetako xehetasunak alde batera utzita, narrazio honetan nabarmentzekoa da egileak nola deskribatzen digun poliziakidea, nola erretratatzen digun gestapo hori; baina baita nola barneratzen digun bere beldurra ere, harekin elkartzen denean sentitzen duen larritasuna, eta bai, zergatik ez horrela esan, hura salatu eta heriotzara bidaltzeak sortzen diokeen erru sentimendua ere. Paris okupatua dute, beraz, eszenatoki, lehen bi narraziook. Deportatuaren emaztea ez ezik, Erresistentziako militantea ageri zaigu, bada, bi testu horietan.

Eta Erresistentziako militantea ageri zaigu liburuko hi-rugarren eta laugarren narrazioetan ere, egun gutxi batzuetan eraldatutako eszenatoki batean oraingoan: Paris liberatua da dagoeneko, gerra amaitzear da, alemanek alde egin dute hiri-tik. Lehen bietan ez bezala, Thérèse izenarekin aurkezten zaigu idazle-protagonista istorio hauetan, distantzia hartuz, nolabait, hirugarren pertsonan mintzo zaigun narratzaile baten ahotsaz

9 Robert Antelme, fikzioan.10 Kronologikoki, lehen istoriokoak baino lehenago gertatzen dira bi-

garren honetan kontatzen zaizkigunak.

Page 12: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

14

baliatuz. Albert des Capitales izenekoan, salatari-kolaborazionista baten atxilotzea eta galdekatzea erakusten dizkigu egileak, errealismo krudelaz erakutsi ere. Ter, milizianoan, berriz, beste kolaborazionista baten erretratu bikaina ematen digu, Paris liberatu berriaren testuinguru-egoeretan kokatuz.

Dionys Mascolo presente da lau narrazio horietan, D. (Masse) erresistente izenaz: D. du lagun uneoro lehen narrazioan senarra berantesten duen emazteak; D. du idazleak mintzakide bakar, Gestapoko agentearekiko harreman arriskutsu eta bel-durgarriak dirauen bitartean; D. du taldeburu Thérèsek, Paris liberatu berrian gertatzen diren bi istorioetan.

Liburuaren hasieran, narrazio nagusiaren hitzaurre moduko batean, autoreak esaten digu urte luzez tiraderan gordetako lana dela hau, “Neauphle-le-Château-ko armairu urdinetan” aurkitu omen duen “egunkari” bat dela, “bi kaieretan” izkiriatua11. Gerra indarrean zela, edo, biografoen arabera behintzat, hura amaitu berritan, irudikatu behar dugu, hortaz, liburu honen sorburuan sumatzen dugun zauri bizia: Durasek ez ahanzteko idazten du, inondik ere, bizi izandakoaren latza –bere saminaren oihua– denborak leundu baino lehen entzun ahal izan dezagun, oroime-nak luzera egin ohi digun traizioa gauzatzen utzi aurretik. Hala ere, Sorcières aldizkarikoek gaztetako testuren bat eskatu arte ez

11 Cahiers de la guerre izenburupean argitaratu ziren gero kaierok, Sophie Bogaert eta Olivier Corpet-en eskutik (P.O.L. / Imec, 2006). Liburu honetako narrazio batzuen lehen bertsioak ez ezik, Durasen beste eleberri batzuen ernamuin diren kontakizunak ere ageri dira egunkari horietan. Bada, halere, egunkari horien existentzia bera zalantzan jarri izan duenik, Robert Antelmeren bigarren emazte Monique Régnier-ek, esaterako.

Page 13: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

15

omen zen arduratu kaier horietaz berriz12, halaxe aitortzen digu hitzaurre horretan; eta La douleur liburua bera 1985 arte ez zen argitaratu, kontatzen direnak gertatu eta berrogei urtera. Hitzau-rre berean esaten dizkigun beste gauza batzuk ere nabarmentzeko modukoak dira, narrazio nagusiari dagokionez, batik bat:

Samina neure bizitzako gauzarik garrantzitsuene-tako bat da. “Idatzia” hitza ez litzateke egokia. Topo egin dut bertan idazkera txiki eta laino batez ongi osatuak diren orriekin. Topo egin dut pentsamendu-sentimenduen anabasa izugarri batekin, ukitzen ere ausartu ez naizena oraindik, eta zeinekin alderatuta literaturak lotsa ematen baitit.

Lau narrazio horietan, beraz, autobiografia ez bada, auto-fikzioa aurkitzen dugu: Margueritek bere gerra kontatzen digu, bere parte hartzea, bere bakardadea, bere mina… ikuspegi pertsonaletik mintzo zaigu erabat. Narrazio horietan ageri di-ren zenbait pertsona, erakunde, aldizkari, leku, sigla eta abar liburuaren bukaeran bildu nahi izan ditugu, aurkibide berezi batean, interesa duenak informazio osagarria izan dezan.

Liburuko azken bi narrazioak, aitzitik, oso desberdinak dira. Aurrekoen kasuan ez bezala, idazleak fikzioa direla esaten digu, asmatuak, literatura. Herri xehea agertzen zaigu horietan protagonista; gerraren biktima diren herritar arruntak, edozein eta edonongo gerraren biktima diren pertsonak. Haien begira-tutik mintzatzen zaigu egilea bi narrazio horietan. Asun hautsia

12 Sorcières (Sorginak), literatur bihilabetekari feminista, 1975etik 1982ra bitartean argitaratu zena, Frantzian. Aldizkari horretan argi-taratu ziren, 1976an, lehenbizikoz, istorio hauen zati batzuk.

Page 14: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

16

izenekoan, arrotz enigmatiko bat aurkezten zaigu, Pariseko aldiri pobre batera iristen, non topo egiten baitu bertan bizi diren langile batekin eta haur batekin; gerra bukatu berria da, baina entzuten ahal dira oraindik azken frankotiratzaileen tiro hotsak Pariseko teilatuetatik. Narrazioaren denbora laburrean, gerra bertan nozitu dutenen eta zertan ibili den ez dakigunaren artekoa biziko dugu, elkarrizketa lakoniko baina esanguratsu batzuen bitartez. Irakurri arretaz ipuin honen aitzineko hitzau-rre modukoa, egileak ematen baitigu bertan arrotz enigmatiko horren nondik norakoak ulertzeko aztarnarik. Azken ipuinean (Aurélia Paris), berriz, neskatxa judu bat aurkituko dugu, emakume batekin dorre beltz batean itxita, polizia alemana noiz etorriko zaien beldurrez. Dorrearen gainetik, hegazkin eskuadri-llek zeharkatzen dute zerua, Alemaniako hiriak bonbardatzera doazela; “leihoaz bestaldean, basoa dago eta hasia da haizea”.

Ikusten duzunez, irakurle, gerraren testuinguruan kokatu-tako liburua duzu esku artean. Izenburua euskaraz nola eman pentsatzerakoan ere gogoan erabili dugu gaia: izan ere, ingele-sezko itzulpenean, esaterako, ez baita ez minik, ez oinazerik, ez saminik aipatzen liburuaren izenburuan: The War, bere horretan, Gerra, gordin, besterik gabe, horixe du izenburu; eta A memoir (Oroitzapenak) azpititulu.

Maitalean, esan bezala Samina hau baino urtebete lehenago argitaratutako eleberrian, honela laburbiltzen du gerra Durasek, neba zaharrenarekin alderatuz:

Neba zen bezalakoxea ikusten dut gerra, alde guztietara hedatzen, edonondik sartzen, ebasten,

Page 15: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

17

jendea espetxeratzen, alde guztietan, orori lotua, na-hasia, present gorputzean, pentsamenduan, esnaldian, loaldian, beti, grina hordiarazle horren gatibu, irrikaz eremu miragarri hori hartzeko, zeina den haurraren gorputza, ahulenen gorputza, herri menderatuena, hortxe baitago txarkeria, atarian, azalaren kontra.13

Ez duzu liburuan intriga handirik aurkituko. Ez dizu tra-mak berebiziko jakin-minik sortuko, beharbada. Baina ez zaitu hotz utziko, egon ziur. Liburua amaitu eta ixten duzularik, gerra eta gerrarekikoak izango dituzu buruan, gerraren zentzugabeak eta latzak orobilduta sentituko zara: gerra alde guztietan, orori lotua, nahasia; presente gorputzean, pentsamenduan… Eta Bi-garren Mundu Gerrako izugarrikeriez gogoeta egitera jartzen bazara, “krimen nazia mundu mailara zabaldu eta zer kolektibo gisa ulertu” behar ote den erabakitzeko kinkan ikusiko duzu, agian, zeure burua; “izugarrikeria horiek izaera alemaneko zerbaitzat hartu behar ote ditugun edo izaera kolektibodun zer-baitzat, krimen horiei eman dakiekeen erantzun bakarra denon krimen bihurtzea” ote denetz deliberatu beharrean.

Hitzaurre honi bukaera emateko, esan dezagun, Marguerite Durasekin batera, hil aurretik argitaratu zuen azken liburua-ren izenburukoa: C’est tout!14, horixe da dena. Liburu eder hau euskaratzen hartu dugun gozatua hartuko ahal duzu zuk ere, irakurle, irakurtzen duzunean.

Xabier Artola Zubillaga.Atharratze, 2014ko uztaila.

13 Maitalea (Ibaizabal, 1996:86).14 Éditions P.O.L., 1995.

Page 16: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen
Page 17: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

Samina

Page 18: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen
Page 19: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Nicolas Régnier eta Frédéric Antelmerentzat.

Page 20: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen
Page 21: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

i

SAMINA

Egunkari hau Neauphle-le-Château-ko armairu urdinetako bi kaieretan aurkitu dut.

Ez dut batere gogoan idatzi nuenik ere.Badakit neuk egin dudala, neu naizela idatzi duena, ezagun

ditut bai nire letra eta bai kontatzen ditudan xehetasunak, ikustatzen ahal ditut berriro ingurua, Orsay-ko geltokia, harat-honatak, baina ez dut neure burua ikusten Egunkari hau idazten.

Noiz idatzi ote nuen,

zein urtetan, eguneko zein ordutan, zein etxetan? Ez dakit batere.Ziurra, begi-bistakoa dena da ez zaidala iruditzen testu hau

Robert L.-ren zain nengoela idatzia izan daitekeenik.Nolatan idatziko nuen oraindik izendatzen ere ez dakidan,

eta irakurtzen dudan aldiro ikaratzen nauen gauza hau. Nolatan abandonatuko nuen urteetan testu hau, neguan uholdeak maiz hartzen duen landetxe honetan.

Sorcières aldizkarikoek gaztetako testu bat eskatu didatenean arduratu naiz honetaz, estreinakoz.

Samina neure bizitzako gauzarik garrantzitsuenetako bat da. “Idatzia” hitza ez litzateke egokia. Topo egin dut bertan idazkera txiki eta laino batez ongi osatuak diren orriekin. Topo egin dut pentsamendu-sentimenduen anabasa izugarri batekin, ukitzen ere ausartu ez naizena oraindik, eta zeinekin alderatuta literaturak lotsa ematen baitit.

Page 22: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen
Page 23: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

25

ApirilaBeheko suaren aurrean, telefonoa, nire ondoan. Eskuinetara,

salako atea eta korridorea. Korridorearen bukaeran, sarrerako atea. Baleukake zuzenean itzultzea, sarrerako atean joko luke: “Zein da hor”. “Ni naiz”. Baleukake, bestela, telefonoz deitzea ere, iragan-gune1 batetik: “Itzuli naiz, Lutetia hotelean nago paper kontuak konpontzen”. Horrelaxe, aurrez batere iragarri gabe. Telefonoz hots egingo luke. Iritsi egingo litzateke. Litezkeen gauzak dira. Itzuli da, besterik gabe. Ez da kasu berezia. Ez dago batere arra-zoirik itzul ez dadin. Ez dago arrazoirik itzul dadin. Litekeena da itzultzea. Atean joko luke: “Zein da hor”. “Ni naiz”. Makina bat horrelako gertatzen dira. Zeharkatu dute, azkenean, Rhin ibaia. Avranches-ko gontza lehertu da azkenean. Atzera egin dute azkenean. Gerra amaitu arte bizi izan naiz azkenean. Erne egon behar dut: ez litzateke harrigarria ere itzuliko balitz. Normala litzateke. Kontuz ibili behar da ezohikotik duen gertakizun bat ez bihurtzeko. Ezohikoa ez da itxaronkizun. Arrazoizkoa izan behar dut: Robert L.-ren zain nago, itzuli behar baitu.

Telefonoak jo du: “Bai, bai, berririk baduzu?”. Esan behar diot neure buruari telefonoa horretarako ere badela. Ez eskegi, erantzun. Ez hasi builaka bakean uzteko esanez. “Berririk ez”.

1 Iragangune (Centre de transit): Kontzentrazio esparruetarako bidean, edo esparru batetik besterako aldatzeetan, deportatuak atxikitzeko erabili ohi ziren zentroak. (Itzultzailearen Oharra)

Page 24: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

26

“Ezer ez? Batere argibiderik ez?”. “Ezer ez”. “Badakizu Belsen liberatu dutela? Bai, atzo arratsaldean…”. “Badakit”. Isiltasuna. Beste zerbait galdetu behar diot? Bai. Galdetzen diot: “Zer pentsatzen duzu? Kezkatzen hasita nago”. Isiltasuna. “Ez da etsi behar, eutsi, ez zara bakarra zoritxarrez, ezagutzen dut lau seme-alaba dituen ama bat…”. “Badakit, barkatu, alde egin beharra daukat, adio”. Telefonoa eskegi dut. Ez naiz mugitu ere egin nengoen lekutik. Ez da mugimendu gehiegi egin behar, energia galtzea besterik ez da, indarrak gorde behar dira sufrikariorako.

Emakumeak esan du: “Badakizu Belsen liberatu dutela?”. Ez nekien. Beste esparru bat, askatuta. Emakumeak esan du: “Atzo arratsaldean”. Emakumeak ez du esan, baina nik bada-kit: izen zerrendak bihar goizean iritsiko dira. Jaitsi behar da, egunkaria erosi eta zerrenda irakurri. Ez. Gero eta ozenagoa den taupada sentitzen dut lokietan. Ez, nik ez dut zerrenda hori irakurriko. Hasteko, badira hiru aste zerrenden sistema probatzen ari naizela, eta ez da egokia. Zenbat eta zerrenda gehiago egon, zenbat eta gehiago argitaratu, orduan eta izen gutxiago azalduko dira zerrenda horietan. Bukaera arte ager-tuko dira. Eta bera ez da sekula horietan azalduko ni baldin banaiz irakurtzen dituena. Mugitzeko garaia da. Altxatu, hiru pauso eman, leihora irten. Eta hortxe, beti, medikuntza eskola. Ibiltariek pasieran jarraituko dute beti, baita inoiz ez dela itzu-liko jakiten dudan unean ere. Eskela bat. Hasi dira gaztiguak, azken boladan. Atea jo dute: “Zein da hor”. “Udaleko gizarte-laguntzailea”. Lokietako taupadak hor jarraitzen du. Gerarazi beharko nituzke lokietako taupada horiek. Haren heriotza niregan dago. Lokiotan taupaka. Huts egiterik ez, horretan. Gerarazi lokietako taupadak, gerarazi bihotza, baretu; bere kasa

Page 25: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

27

Samina

ez da sekula baretuko, lagundu egin behar zaio. Gerarazi, bere onetik at, burutik ihesi doan arrazoia. Berokia jantzi eta behera noa. Atezaina hor dago: “Egun on, L. andrea”. Emakumeak ez zuen oso planta berezia gaur. Kaleak ere ez. Kanpoan, apirila.

Kalean lo nabil. Eskuak sakeletan, ondo sartuta, hankak aurrera doaz. Saihestu egunkariak saltzen dituzten kioskoak. Saihestu iraganguneak. Aliatuak aurrera egiten ari dira fronte guztietan. Horrek garrantzia zuen oraindik, duela egun gutxi batzuk. Egun, ez du batere garrantzirik. Utzi diot komunika-tuak irakurtzeari ere. Alfer-alferrik da, azken bururaino egingo dute aurrera orain. Argia, egun-argia gainezka, nazismoaren misterioaren gainean. Apirilean, apirilean izango da. Armada aliatuak Alemanian sartzen ari dira. Berlin sutan da. Armada Gorriak garaile jarraitzen du aurrera hegoaldean, Dresden gain-ditu dute dagoeneko. Fronte guztietan aurrera goaz. Alemania, bere mugetara errenditua. Behin Rhin ibaia zeharkaturik, eginda zegoen. Gerraren egun handia: Remagen2. Horren on-doren hasi da kontua. Errepideko erreten batean, burua lurrari buruz itzulia, hankak bildurik, besoak zabal, hilzorian da. Hilik dago. Buchenwald-eko eskeletoen artean, harena. Bero da Europa osoan. Errepidean, haren ondotik, aurrera egiten ari diren armada aliatuak pasatzen dira. Hilik dago duela hiru aste. Hori da, horixe da gertatu dena. Ziur naiz. Azkarrago ibiltzen hasi naiz. Ahoa erdi irekita dauka. Ilunabarra da. Nirekin go-goratu da hil aurretik. Hain da handia samina, ezen ito egiten baita, airea falta du. Saminak lekua behar du. Jende gehiegi dabil kaleetan, ordoki zabal batean barrena ibili nahiko nuke,

2 Bigarren Mundu Gerran Alemaniako hiri horretan gertatu zen ba-tailaren ondorioz, aliatuak Rhin ibaia zeharkatzeko zubi garrantzitsu batez jabetu ziren. (I. O.)

Page 26: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

28

bakar-bakarrik. Hil aurretik juxtu, nire izena esango zuen. Alemania osoko errepide guztietan dira haren tankera bertsuan daudenak, lurrean etzanda. Milaka, hamar milaka, eta bera. Bera, beste milaka horien artean, eta, aldi berean, milaka horien artean bereiz, neuretzat baino ez, erabat bera, bakarra. Ezer ez dakigunean jakin daitekeen guztia, neuk dakit. Aurrena atera egin dituzte, eta gero, azken unean, hil. Gerra zer orokor bat da, baita gerraren premiak ere, heriotza barne. Nire izena esanez hil da. Zein beste izen esango zuen, ba? Zer orokorretatik bizi direnek ez dute ezer nirekin. Inork ez du ezer nirekin. Kalea. Badira Parisen oraintxe barre egiten dutenak, gazte jendea ba-tik bat. Etsaiak baino ez ditut nik. Arratsa da, itzuli behar dut telefonora. Beste aldean ere arratsa da. Erretenean, itzala ari da gailentzen, haren ahoa ilunean da orain. Oskorria Parisen, geldo. Sei urte gerra amaitzen ari dira. Mendeko aferarik garrantzi-tsuena da. Alemania nazia zapalduta dago. Hura ere erretenean. Oro da amaitzear. Ezin diot utzi ibiltzeari. Iharra nago, harria bezain sikua. Erretenaren ondoan, Pont des Arts-eko parapetoa, Sena ibaia. Zehatz esateko, erretenaren eskuin aldera. Ilunak banatzen ditu. Ez dut beste ezer munduan, errepideko erreten horretako gorpu hori baino ez. Oskorritu du arratsa. Munduaren amaiera da. Ez naiz inoren kontra hilko. Heriotzaren xumea. Bizi izana izango naiz. Ez zait axola hori, ez zait axola hiltzen naizen unea. Hilez gero, ez naiz harekin elkartuko, haren zain egoteari utziko diot. D.-ri esango diot: “Hobe da hiltzen banaiz, zer egingo zenuke nirekin”. Trebetasunez, bizirik hilko natzaio D.-ri, eta gero, heriotza datorrenean, lasaitu ederra hartuko du. Kalkulu zikoitz hori egin dut. Itzuli beharra dago. D. zain dut. “Berririk?”. “Ez, ezer ez”. Ez didate jada galdetzen zer moduz, ez didate egunonik ematen. Esaten dute: “Berririk?”. Eta nik esaten dut: “Ez, ezer ez”. Telefono ondoan esertzera noa, diba-

Page 27: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

29

Samina

nera. Isildu egin naiz. D. artega dago. Erreparatzen ez didanean, kezkatuta dagoela ematen du. Badira zortzi egun gezurretan ari zaidala. Esaten diot: “Esadazu zerbait”. Dagoeneko ez dit esaten erotuta nagoela, ez dudala eskubiderik jende guztia gaixoaraz-teko. Orain, hauxe esaten du, juxtu: “Ez dago batere arrazoirik hura ere itzul ez dadin”. Irribarre egiten du, iharra dago bera ere, begitarte osoa atezuan jartzen zaio irribarre egiten duelarik. D. gabe ezingo nukeela eraman iruditzen zait. Egunero etortzen zait, bi aldiz ere bai zenbaitetan. Hor geratzen da. Salako argia pizten du, bada ordubete hor dagoela, iluntzeko bederatziak izango dira dagoeneko, afaltzeko gaude oraindik.

D. niregandik aparte eserita dago. Nik puntu finko batera begiratzen dut, leiho beltzetik harantzago. D.-k begiratu egiten dit. Orduan, begiratu egiten diot. Irribarre egiten dit, baina ez da benetakoa. Joan den astean, oraindik, hurbildu egiten zitzaidan, eskutik heltzen zidan, eta esaten zidan: “Robert itzuliko da, zin degizut”. Orain badakit bere buruari galde egiten diola ez ote litzatekeen hobe itxaropenari eusten ez jarraitzea. Batzuetan, esaten dut: “Barkatu”. Handik ordubetera, esaten dut: “Nolatan ez dago batere berririk”. Berak dio: “Milaka dira oraindik alia-tuak iritsi ez diren esparruetan dauden deportatuak, nola nahi duzu kasu egitea?”. Eta horrela denbora luze, harik eta galdegiten diodan arte zin egiteko Robert itzuliko dela. Orduan D.-k zin egiten du Robert L. itzuliko dela kontzentrazio esparruetatik.

Sukaldera joan naiz, patatak egosten jarri ditut. Han geratu naiz. Kopeta mahai ertzaren kontra bermatu eta begiak itxi di-tut. D.-k ez du batere zaratarik egiten apartamentuan, gasaren

Page 28: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

30

zurrumurrua baino ez da aditzen. Gau minean gaudela esango litzateke. Bistakoa dena gaineratzen zait kolpetik, informazioa: hila da, duela hamabost egun. Duela hamabost gau, duela hamabost egun, bide bazter batean abandonatua. Oin azpiak bistan. Haren gainean, euria, eguzkia, armada garaileen hau-tsa. Zabalik ditu eskuak. Neure bizia baino maiteago ditudan esku horiexek. Ezagun ditudan esku horiek. Modu honetan neuk baino ezagutzen ez ditudanak. Oihu egin dut. Oso pauso motelak salan. D. hurbildu da. Bizkarrean esku goxo batzuk sentitu ditut, sendoak, burua mahaitik jasoarazi didatenak. D.-ren kontra bermatzen naiz, eta esaten dut: “Izugarria da”. “Badakit”, dio D.-k. “Ez, zuk ezin duzu jakin”. “Badakit –dio D.-k–, baina egizu ahalegina, dena da posible”. Dagoeneko ezin dut gehiago. Besarkada bat, lasaitu egiten du horrek. Ba-tzuetan ia ematen du gauzak hobeto doazela. Arnasa hartzeko moduko minutu bat. Mahaian eseri gara. Oka egiteko gogoa berriz, segituan. Ogia hark jan ez duen berbera da, harexen ezak erail du. D.-k alde egin dezan nahi dut. Lekua behar dut ostera sufrikariorako. D.-k alde egin du. Apartamentuak krak egiten du neure oinetan. Argiak itzali ditut, gelara itzuli naiz. Mantso-mantso nabil denbora irabazte aldera, buruko kontuak ez astintzearren. Ez banaiz kontuz ibiltzen, ez dut lo egingo. Eta batere lorik egiten ez dudalarik, askoz okerrago izan ohi da biharamunean. Haren aldamenean lokartzen naiz gauero, erreten beltzean, haren hilotzaren ondoan.

ApirilaOrsayko zentrora etorri naiz. Traba dezente jarri didate

1944ko irailean sortu nuen Libres aldizkariaren Bilaketa Zer-

Page 29: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

31

Samina

bitzua onartzeko. Ez omen da zerbitzu ofiziala, halaxe esan didate. BCRA instalatuta dago bertan, eta ez dago prest lekua inori uzteko. Hasieran ezkutuka sartzen nintzen, paper eta baimen faltsuekin. Batu ahal izan dugu Libresen argitaratu den hainbat informazio, konboien eta esparru batetik besterako lekualdatzeen gainean. Mezu pertsonalak ere, ez gutxi. “Esan urliarenekoei beren semea bizi dela, atzo arte egon naizela be-rarekin”. Kanporatu egin gaituzte nire lau kideak eta bostok. Aitzakia, hauxe: “Jende guztiak egon nahi du hemen, eta ezin da. Stalagetako idazkaritzetakoak baino ez dira onartuko he-men”. Erantzun diot gure aldizkaria deportatu eta presoneren hirurogeita hamabost mila gurasok irakurtzen dutela. “Lastima da, baina arautegiaren arabera galarazita dago ofizialak ez diren zerbitzuak hemen instalatzea”. Esan diot gure aldizkaria ez dela besteak bezalakoa, izen zerrendadun argitaraldi bereziak egiten dituen bakarra dela. “Ez da nahikoa arrazoi”. Fresnayren mi-nisterioan herriratzeen ardura duen goi-ofizier bat da mintzo zaidana. Kezkatua dirudi oso, hotz eta arranguratsu. Adeitsua da. Esaten du: “Sentitzen dut”. Eta esaten diot: “Azkeneraino borrokatuko naiz”. Bulegoetarantz abiatzen naiz. “Nora zoaz?”. “Eginahalak egin behar ditut hemen gelditzeko”. Korridorea alderik alde hartzen duen gerra presoneren ilara batean sartzen saiatzen naiz. Goi-ofizierak, presonerak seinalatuz, esaten dit: “Nahi duzun bezala, baina kasu, honako hauek ez dira oraindik pasatu desinfektatze zerbitzutik. Edonola ere, iluntzean orain-dik hemen baldin bazaude, damurik baina kanporatu egin beharko zaitut”. Egur argiko mahaitxo biribil bat aurkitu dugu, eta zirkuituaren sarreran ipini dugu. Presonerak galdekatzen ditugu. Asko gureganatzen zaizkigu. Zientoka berri biltzen ditugu. Burua jasotzeke dihardut: izenak xuxen idaztea, horixe da nire pentsamendu bakarra. Tarteka-tarteka, ofizier bat, bes-

Page 30: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

32

teengandik aise nabarmentzen dena, gaztea, soina ongi marka-tzen dion kaki koloreko atorra estu-estu, etortzen zaigu nor garen galdetzera. “Zer da hau, Bilaketa Zerbitzua? Baduzue ibiltze baimenik?”. Ibiltze baimen faltsu bat erakusten diot, baleko gertatzen da. Gero, herriratze ataleko emakume batek: “Zer nahi duzue gizon hauengandik?”. Azaltzen diot berriak eskatzen dizkiegula. Galdetzen du: “Eta zer egiten duzue berri horiekin?”. Emakume gaztea da, platinozko ilehoria, traje itsas urdina, zapatak araberakoak, galtzerdi finak, azazkalak gorri. Esan diot argitaratu egiten ditugula Libres izena duen aldizka-ri batean, presoner eta deportatuen aldizkarian. Berak dio: “Libres? Orduan, ez zarete ministerioa? (sic)”. “Ez”. “Baduzue honetan aritzeko eskubiderik?”. Haren jarrera hoztu egin da. Eta esan diot: “Hartu egiten dugu”. Alde egin du, eta guk galdekatzeari ekin diogu ostera. Lana errazten digu presoneren martxa arras geldoak. Trenetik jaisten diren unetik zirkuituko lehen bulegora, nortasun kontrolekora, iristeko, bi ordu eta erdi ematen dute. Deportatuen kasuan are luzeago jotzen du; izan ere, ez dute paperik eta askoz ere nekatuago daude, erabat akituta gehienak. Ofizier bat itzuli da, berrogeita bost urte, jaka estu, lehorra oso: “Zer da hau?”. Berriro azaldu diogu. Eta berak: “Bada antzeko zerbitzu bat zentroan”. Erantzutera men-turatu naiz: “Eta nola egiten duzue berriak senideei helarazte-ko? Badakigu hiru hilabete on joango direla, denek idazteko aukera izan baino lehen”. So egiten dit eta irriz lehertzen da: “Ez duzue ulertu. Kontua ez dira berriak. Nazien izugarrikerien gaineko informazioa da kontua. Txostenak egiten ditugu he-men”. Urrundu da eta berriro etorri da: “Nola dakizue egia esaten dutela? Arriskutsua da oso, egiten ari zaretena. Jakingo duzue, noski, horien artean milizianoak ere gordetzen direla?”. Ez diot erantzuten bost axola zaidala milizianoak atxilotzen ez

Page 31: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

33

Samina

badituzte ere. Ez dut erantzuten. Alde egiten du. Handik ordu erdira, jeneral bat hurbildu da zuzenean gure mahaira, lehen ofizier bat eta traje itsas urdineko emakume gaztea atzetik di-tuela, berori ere gradudun. Flika batek nola: “Paperak”. Eraku-tsi dizkiot. “Ez da aski. Jardun zaitezkete zutik, baina ez dut mahai hori hemen ikusi nahi”. Erantzuten diot ez duela toki handirik hartzen. Eta berak: “Ministerioak berariaz debekatua du mahai bat ipintzea ohorezko aretoan (sic)”. Bi eskauti hots egin die eta mahaia kendu dute. Zutik lan egingo dugu. Noi-zik eta behin irratia entzuten da, txandaka dabil programa, oraintxe swing doinuak, oraintxe musika aberkoia. Presoneren ilara gero eta luzeagoa da. Tarteka, salaren hondoan dagoen leihatilara hurbiltzen naiz: “Deportaturik ez, oraindik?”. “De-portaturik ez”. Uniformeak nonahi, geltokian. Uniformedun emakumeak, herriratze zerbitzuak. Batek ez daki nondik ate-ratzen diren pertsona horiek, jantzi akatsgabe horiek, okupa-zioko sei urteren ondoren, oinetako larruzko horiek, esku horiek, tonu harro hori, zakarra, mespretxuzkoa beti, dela amorruan, amore ematean zein adeitasunean. D.-k esaten dit: “Erreparaie-zu ongi, ez itzazu ahatz”. Neure baitan diot nondik sortu ote diren, nolatan diren orain bat-batean gure artean, eta, batik bat, nor diren. D.-k esaten dit: “Eskuina. Horixe da Eskuina. Ikusten dituzun horiek gaullistak dira, beren postuak hartzen ari. Eskuinak bere txokoa aurkitu du gaullismoan, gerran izanik ere. Ikusiko duzu nola egongo diren gaullista-gaullista ez den erresistentzia mugimendu ororen aurka. Frantzia okupatuko dute. Sinetsita daude berak direla Frantzia zaindari eta pentsa-laria. Frantzia pozoituko dute denbora luzez, ohitu beharko dugu beroriekin bizitzen”. Emakumeek, presonerez ari direla, “mutil gaixo horiek” esaten dute. Saloi batean bezala jarduten dira. “Esadazu, maitea, esadazu…”. Gutxi batzuek salbu, fran-

Page 32: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

34

tziar aristokraziaren hizketa doinua dute. Presonerei trenen irteera orduen berri emateko daude hor. Beren nekearen handia, baina bai neke hori ezkutatzeko beren ahalegina ere, igar dakien nahi duten emakumeen irribarre berezia dute. Airea falta da hemen. Oso kezkatuta daude benetan. Noizbehinka ofizierak etortzen zaizkie bisitan, zigarreta ingelesak trukatzen dituzte: “Beti bezain bizkor, beraz?”. “Zerorrek ikusten duzu, nire ka-pitaina”. Irriak. Ohorezko aretoan, pauso hotsak, elkarrizketen marmarra, lantu eta kexuen durundia dira nagusi. Horrela da beti. Kamioiak hara eta hona. Bourget-etik datoz. Berrogeita hamar laguneko aldratan deskargatzen dituzte presonerak zen-troan. Aldra bat agertu orduko, musika hasten da, agudo: “C’est la route qui va, qui va, qui va, et qui n’en finit pas…”.3 Aldra handiagoak direlarik, Marseillesari ekiten diote. Kantuen artean isiluneak, baina laburrak oso. “Mutil gizagaixoek” ohorezko aretoari erreparatzen diote, irribarrez daude denak. Herrira-tzeetarako ofizier batzuek gidatzen dituzte: “Tira, lagunak, lerrora”. Lerroratzen dira eta irribarrez jarraitzen dute. Nortasun leihatilara iristen diren lehenek diote: “Bazen garaia”, irriba-rreari goxoki eutsiz, halere. Informazioa eskatzen dietenean, irribarreari utzi eta gogoratzen saiatzen dira. Orain hurrena, Gare de l’Est-en nengoen batean, andre horietako batek agiraka egin zion Legioko soldadu bati, galoiak erakusten zizkiola: “Zer, laguna, ez al duzu agurtu behar, ez duzu ikusten kapitaina nauzula (sic)”. Soldaduak begiratu zion, emakumea ederra eta gaztea baitzen, eta irri egin zuen. Andreak korrika alde egin zuen, esanez: “Gaizki hezitako mutila”. Zentroaren zuzenda-riarengana joan naiz, Bilaketa Zerbitzuaren kontua konpon tzera.

3 “Errepidea da, aurrera, aurrera, aurrera doana eta inoiz amaitzen ez dena”. (I. O.)

Page 33: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

35

Samina

Baimena eman digu han egoteko, baina zirkuituaren bukaeran, lerro hondarrean, bagaje zaindegiaren aldean. Deportatuen konboirik ez dagoenez, ameto ematen dut. Badira zenbait Lu-tetiaren inguruan, baina, Orsay aldean, oraingoz behintzat, banako batzuk baino ez dabiltza. Robert L. bat-batean agertuko den beldurrak nago. Deportatuak iragartzen dituztelarik, mar-txa egiten dut zentrotik, hala adostua dut kamaradekin, eta ez naiz atzera etortzen deportatuak joaten diren arte. Itzultzen naizenean, urrutitik egiten didate kasu kamaradek: “Deus ez. Inork ez du Robert L. ezagutzen”. Arratsean aldizkarira joaten naiz, zerrendak eramaten ditut. Arratsero esaten diot D.-ri: “Bihar ez naiz itzuliko Orsayra”.

Apirilak 20Gaur iritsiko da Weimar-etik deportatu politikoen estrei-

nako konboia. Zentrotik hots egin didate telefonoz goizean. Badaukadala joatea esan didate, ez direla iritsiko arratsaldea arte. Goizetik joan naiz. Han geratuko naiz egun osoan. Non jarri ere ez dakit, neure burua jasateko.

Orsay. Zentroaren kanpoaldean, gerra presoneren emazteak, ore trinko batean gatzatuak. Hesi zuri batzuek banatzen dituz-te presonerengandik. Oihu egiten dute: “Halakoren berririk baduzue?”. Zenbaitetan soldaduak geratu egiten dira, badira erantzuten dutenak. Goizeko zazpietarako badira emakumeak han. Badira goizeko hirurak arte bertan egon eta, biharamunean, ostera zazpietarako bueltan direnak. Baita gauean, hiruretatik zazpiak arte, geratzen direnak ere, ordea. Zentroan sartzea gala-razi egiten diete. Inoren zain ez dauden makina bat ere etortzen dira Orsayko geltokira, ikuskizunagatik, presonerak gerratik

Page 34: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

36

nola itzultzen diren eta beren emazteak nola dituzten zain, eta gainerako guztia, zer ikusiko, litekeena baita hau berriz sekula ez gertatzea. Sogileak aise bereizten dira besteengandik, haiek oihu egiten ez dutelako eta emazte aldretatik aparte mantentzen direlako, aldi berean ikuskatu ahal izateko presoneren iritsiera eta emazteek egiten dieten harrera. Gerra presonerak sailean iristen dira. Gauez, kamioitzar amerikarretan iristen dira, eta argitara ateratzen dituzte. Emakumeek garrasi egiten dute, esku zartadak jotzen dituzte. Presonerak geratu egiten dira, itsuturik, nahastuta. Egunean zehar, kamioiak Solferinoko zubitik agertu bezain laster hasten dira garrasika emakumeak. Gauez, berriz, abiada moteltzen dutenean hasten dira, zentrora iritsi baino pixka bat lehenago. Alemaniako hiri izenak oihukatzen dituzte: “Noyeswarda?”,4 “Kassel?”; edo stalag zenbakiak: “VII A?”, “III A-ko komandoa?”. Harritu itxura dute presonerek, Bourgetetik eta Alemaniatik zuzenean heldu dira; batzuetan erantzuten dute, gehienetan ez dute ongi ulertzen zer nahi den haiengandik, irribarre egiten dute, emakume frantsesei erreparatzen diete, ikusten dituzten estreinakoak dira.

Ez dihardut ongi lanean, gehitzen ditudan izenen artean ez dago inoiz harena. Bost minutuan behin, amaitzeko desioa: arkatza utzi, ez eskatu albiste gehiago, zentrotik irten sekulako. Arratsaldeko ordu biak aldera, galdetzera joan naiz ea Weima-rreko konboia noiz iritsiko den; zirkuitua utzi eta baten-baten bila noa horretarako. Ohorezko aretoaren txoko batean, hamar bat emakume ikusi ditut lurrean, koronel bat hizketan ari zaie.

4 Ez dut izen hori aurkitu atlasean, aditu bezala idatziko nuen segur aski. (Egilearen oharra)

Page 35: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

37

Samina

Hurreratu egin naiz. Koronela emakume handia da, traje itsas urdina, Lorrenako gurutzea papar hegalean, ile zuria kizkurgailuz kiribildua eta urdinez tindatua. Emakumeek begiratu egiten dio-te, leher eginda daudela ematen du, baina aho zabalik entzuten dute koronelak esaten diena. Inguruan, hatuak darabiltzate he-rrestan, listariz lotutako maletak; baita haur txiki bat ere, soldadu zaku baten gainean lo datzana. Zikin-zikin daude eta begitartea deseginda. Haietako bik berealdiko sabela dute. Beste emakume gradudun bat begira dago, pixka bat aparte. Harengana hurbil-du, eta galdetzen diot zer gertatzen den. Begiratzen dit, begiak apaldu, eta esaten du, lotsati: “STOko boluntarioak”. Altxatzeko eta berarekin joateko esan die koronelak. Emakumeak, lurretik altxatu eta haren atzetik abiatzen dira. Zentroaren atarian zain dauden gerra presoneren emazteek txistu egin berri dietelako dute begitarte izu hori. Duela egun batzuk ikusi nituen STOko boluntario batzuk iristen. Besteak bezalaxe zetozen, irribarrez, baina gero, poliki-poliki, ohartuz joan ziren, eta aurpegi desegin hori bera jarri zitzaien. Niri informazioa eman didan emakume gazte uniformedunari zuzentzen zaio koronela, emakumeak hatzaz seinalatuz: “Zer egin behar dugu hauekin?”. Besteak esaten du: “Ez dakit, bada”. Koronelak esana izango zien zabor hutsa direla. Batzuek negar egiten dute. Haurdun daudenek begiratua tinko dute. Berriro esertzeko esan die koronelak. Eseri egin dira. Ge-hienak beharginak dira, makina alemanen olioaz belztuta dituzte eskuak. Haietako bi prostitutak dira dudarik gabe, makillatuak daude, ilea tindaturik, baina horiek ere makinetan egingo zuten lan, eskuak berdin belztuta dituzte. Herriratzeetarako ofizier bat iritsi da: “Zer da hau?”. “STOko boluntarioak”. Koronelaren ahotsa zolia da, boluntarioengana itzuli eta mehatxu egiten die: “Eseri eta lasai egon… Aditu? Ez dezazuela pentsa hola-hola alde egiten lagako zaizuenik…”. Eskuaz egiten die mehatxu. Herri-

Page 36: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

38

ratzeetarako ofiziera hurbildu da boluntario taldera, begiratu die, eta beren aurre-aurrean, galde egin dio koronelari: “Agindurik baduzu?”. Eta koronelak: “Ez, eta zuk?”. “Sei hilabeteko atxiloal-dia aipatu didate”. Koronelak baiezkoa eman du bere buru kizkur ederraz: “Ederki merezia lukete…”. Ofizierak ke ahokada ba tzuk –Camel– bota ditu, elkarrizketari adi eta begiak izu dauden boluntarioen aldraren gainean: “Ados!”, eta urrutiratu egin da, gazte, dotore, zaldun, bere Camela eskuetan. Boluntarioak begira geratzen dira, datorkien patuaren gaineko argibideren baten zain. Argibiderik ez. Gerarazi dut koronela, alde egitera zihoan eta: “Badakizu zer ordutan iritsiko den Weimarreko konboia?”. Adi begiratzen dit: “Hiruretan”. Begira-begira geratu zait, haztatu nau, eta esaten dit, haserre puntu batez: “Ez du merezi zentroan zain egonda traba egiten ibiltzea, jeneralak eta prefetak baino ez daude hemen, zoaz etxera”. Ez nuen hori espero. Uste dut irain egin diodala. Eta esan dut: “Eta besteok?”. Mindu egin da: “Higuingarria zait pentsamolde hori! Zoaz kexatzera beste inora, politta”. Hain dago sumindurik, ezen bera bezalako uni-formedun emakume batzuengana jo baitu, koplarekin. Entzuten diote kontakizuna, sumintzen dira haiek ere, so egiten didate. Haietako batengana jo dut. Esaten diot: “Eta horrek, ez al du inor espero?”. Asaldaturik erreparatzen dit. Lasai nadin ahalegintzen da. Eta esaten du: “Hainbesteko lana du gajoak, ernegatuta dago”. Bilaketa Zerbitzura itzuli naiz, zirkuituaren bukaerara. Geroxeago, ohorezko aretora itzuli naiz. D. zain daukat, ibiltze baimen faltsu bat aldean duela.

Hirurak aldera, zurrumurru bat. “Hor dira”. Zirkuitutik irten eta korridore txiki baten sarreran jarri naiz, ohorezko aretoaren parez pare. Zain geratu naiz. Badakit Robert L. ez

Page 37: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

39

Samina

dela hor izango. D. nire ondoan dago. Deportatuak galdekatzea egokitu zaio, Robert L. ezagutu ote duten jakiteko. Zurbil dago. Ez da nitaz arduratzen. Zalaparta handia da ohorezko aretoan. Uniformedun emakumeek boluntarioen ingurura jo dute, eta bazter batean eserarazi dituzte, lurrean. Ohorezko aretoa hutsik dago. Eten bat gertatu da gerra presoneren etorreran. Herriratzeetarako ofizierak hara eta hona dabiltza. Mikroa ere isildu da. Entzuten dut: “Ministroa”. Fresnay ezagutu dut ofi-zieren artean. Leku berean jarraitzen dut, korridore txikiaren sarreran. Sarrerara begira nago. Badakit ez dagoela inolako aukerarik Robert L. hor egoteko. Baina, agian, D.-k jakin ahal izango du zerbait. Ez nago ondo. Dardaraka nago. Hotzak nago. Hormaren kontra bermatu naiz. Halako batean, zurrumurru bat: “Hor dira”. Kanpoan, emakumeek ez dute oihurik egin. Ez dute txalorik jo. Bat-batean, bi eskaut azaldu dira sarrerako korridoretik, gizon bat daramatela. Gizonak besoak haien lepo bueltan ditu. Eskautek daramate, besoak gurutze haren izterren azpian. Gizona kaleko jantzita dago, ilea arrasean moztuta, sufrimen handia duela ematen du. Kolore arraroa du. Negarrez ari da, antza. Ezin da esan meharra dagoela, beste zerbait da, ezer gutxi geratzen zaio izandakoaz; hain gutxi, ezen bizirik dagoela esateko ere, zalantzak. Baina ez, bizirik da oraino, haren begitarteak dar-dar dagi imintzio ikaragarri batez, bizi da. Ez du inora begiratzen, ez ministroari, ez ohorezko aretora, ez banderei, ezeri ere ez. Haren imintzioa, irria da beharbada. Zentrora iristen den Weimarreko lehen deportatua da. Aurre-ra egin dut oharkabean, eta ohorezko aretoaren erdian nago, bizkarra emanez mikroari. Atzetik beste bi eskaut sartu dira, beste agure bati eusten diotela. Gero beste dozena bat iritsi dira, horiek itxura hobea dute aurrenekoek baino. Eutsita, badabiltza. Aretoan instalatu dituzten lorategiko banku batzuetan eserarazi

Page 38: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

40

dituzte. Ministroa haiengana abiatzen da. Bigarren sartu dena, agurea, negarrez ari da. Ezin da jakin horren zaharra den, hogei urte izango ditu agian, ezin da adina jakin. Ministroa hurbildu da, burukoa eranzten du, agurearengana jo eta eskua luzatzen dio; agureak hartu egin dio, ez daki ministroaren eskua dela. Uniforme urdineko emakume batek garrasi egin dio: “Minis-troa duzu! Harrera egitera etorri zaizu!”. Agureak negarrez jarraitzen du, ez du burua jaso. Halako batean D. ikusi dut, agurearengandik hurbil jarrita. Hotzak nago, hortzak klaska-klaska. Baten bat hurreratzen zait: “Ez geratu hor, alferrik da, gaixotu egingo zara horrela”. Ezagutzen dut, zentroko tipo bat da. Geratu egin naiz. D. hizketan hasi zaio agureari. Errepaso azkar bat egiten dut, neure baitan. Hamar milaren artean auke-ra bakarra dago agure honek Robert L. ezagut dezan. Parisen hasi dira esaten militarrek badituztela Buchenwaldetik bizirik atera direnen zerrendak. Agurea eta erreumak jotakoak alde batera utzita, gainontzekoek ez dirudite oso egoera txarrean. Ministroa haien ondoan eserita dago, goi-ofizierak bezala. D. luze mintzatu da agurearekin. D.-ren begitarteari baino ez diot erreparatzen. Luze egiten ari zait. Orduan, bankurantz abiatzen naiz mantso-mantso, D.-ren ikuseremuaren barruan geratzearren. D.-k ikusi nau, begiratzen dit, eta buruaz keinu egiten du, “Ez, ez du ezagutzen”. Urrundu egin naiz. Oso ne-katuta nago, lurrean etzateko gogoa dut. Orduan, uniformedun emakumeek jaki ontziak eraman dizkiete deportatuei. Jaten dute, eta, jan ahala, egiten zaizkien galderak erantzuten dituz-te. Deigarria dena da ez dirudiela batere interesatzen zaienik esaten zaiena. Biharamunean jakingo dut, egunkarietan, jende hauen, agure hauen artean honako hauek zeudela: Challe jene-rala; haren seme Hubert Challe –gauean hilko zena, iritsi zen gau berean–, Saint-Cyr-eko ikaslea; Audibert jenerala; Ferrière,

Page 39: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

41

Samina

Tabako Fabrika estataleko zuzendaria; Julien Cain, Biblioteka Nazionaleko administratzailea; Heurteaux jenerala; Marcel Paul; Suard irakaslea, Angers-eko Medikuntza Fakultatekoa; Richet irakaslea; Claude Bourdet; Teitgen, Informazio Ministroaren anaia; Maurice Nègre…

Arratsaldeko bostak aldera alde egin dut zentrotik, ibai ondoko kaietan barrena joan naiz. Oso eguraldi ona dago, egun eguzkitsu eta ederra. Etxeratzeko presa daukat, telefono ondoan itxi, topo egin ostera erreten beltzarekin. Kaia utzi eta rue du Bac hartzen dudanetik, hiria urrundu egiten zait eta Orsayko zentroa desagertu egiten da. Agian itzuliko da, hala ere. Ez dakit ezertxo ere. Oso nekatuta nago. Oso zikin nago. Gauez ere zentroan egon izan naiz, tarteka. Etxeratutakoan bainu bat hartzera deliberatu beharko nintzateke, zortzi egun izango dira ez naizela garbitzen. Udaberria da eta hotzak nago, garbitu be-har naizela pentsatze hutsak dardaraz jartzen nau, joaten ez den sukar temati batek jota bezala nago. Arratsean, neure buruan pentsatzen jarri naiz. Ez dut sekula ezagutu ni baino emakume koldarragorik. Errepasoa egiten dut, eta ez, ni bezalaxe zain dauden emakumeetan, inor ez da honen koldarra. Ezagutzen ditut ondo ausartak, horien artean. Apartak. Nire koldarkeria ez du D.-k beste inork izendatzen. Bilaketa Zerbitzuko lagunek gaixotzat naukate. D.-k esaten dit: “Ez dago eskubiderik norbera horretaraino suntsitzeko”. Maiz esaten dit: “Gaixorik zaude. Erotuta zaude. Erreparaiozu zeure buruari, ezerez bat eginda zaude”. Ez naiz esaten didatena ulertzeko gauza ere. [Orain bertan ere, gaztetako kontu hauek berridazten ari naizela, ez dut esaldi horien esanahia harrapatzen]. Segundo batez ere ez dut antzematen ausardia izateko beharrik. Ausardia izatea li-tzateke, beharbada, neure koldarkeria. Suzy ausarta da semetxoa duelako. Neure kasuan, Robert L.-k eta biok izan genuen umea

Page 40: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

42

erditzean hil zen, gerra dela medio hura ere: medikuak ez ziren asko mugitzen gauez, gerra denboran, ez zeukaten aski ezantza. Bakarrik nago, beraz. Zertarako aurreztu indarrak, neure kasuan. Ez dut ezeren alde borrokatu beharrik. Neure borrokaren berri, ezin du inork jakin. Erreten beltzeko irudien kontra borroka-tzen naiz ni. Irudiak bortitzagoak dira tarteka, eta orduan oihu egiten dut, edo irten eta Parisen barrena ibiltzen naiz. D.-k esaten du: “Aurrerago, ostera honetaz pentsatzen duzunean, lotsatu egingo zara”. Jendea kalean da, ohi bezala, ilarak dau-de denden aurrean, gereziak hasi dira, horregatik daude zain emakumeak. Egunkari bat erosi dut. Errusiarrak Strausberg-en dira, urrunago beharbada, Berlin inguruetan. Gerezien zain ilaran dauden emakumeak Berlin noiz eroriko daude. Ni ere horren zain nago. “Ikasiko dute, ikusiko dute zer den ona”, dio jendeak. Mundu osoa dago horren zain. Mundu osoko gober-nuak daude ados. Alemaniaren bihotza geratzen denean, diote egunkariek, amaituko da dena. Laurogei metrotik laurogei me-trora kanoiak ezarri ditu Joukov-ek Berlin inguruetan, hirurogei kilometroko distantziatik erdialdea bonbardatzen dutenak. Berlin su-garretan da. Sustraietaraino erreko dute. Hondarren artean, aleman odola isuriko da. Batzuetan, odol horren usaina sentitzen dela ematen du. Ikusten dela. Apaiz presoner batek umezurtz aleman bat ekarri du zentrora. Eskutik zeraman, harro zegoen, erakutsi egiten zuen, nola aurkitu zuen azaltzen zuen, haur gizajo horrek ez zuela errurik zioen. Emakumeek ez zioten begiratu onik egiten. Jada barkatzeko, jada absolbitzeko eskubidearen jabe agertzen zen. Ez zetorren inongo oinazetik bueltan, inoren zain egotetik. Barkatzeko atrebentzia hartzen zuen, han bertan, berehala eta zuzenean absolbitzekoa; batere jaramonik egiteke bizi gintuen gorrotoari, Jainkoarenganako fedea bezalaxe, kontsolagarria zen gorroto on eta ikaragarriari.

Page 41: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

43

Samina

Zertaz ari zen, orduan? Inoiz ez zait apaiz bat hain desegokia iruditu. Emakumeek beste alde batera begiratzen zuten, tu egi-ten zuten errukiz eta argiz loratutako irribarre haren gainean. Ez ikusia egiten zioten haurrari. Dena banatzen zen. Alde batetik, emakumeen frontea, trinko, menderaezin. Eta bestetik, gizon hura, bakarrik, zeinek bere arrazoiak emakumeek ulertzen ez zuten hizkuntza batekoak baitzituen.

ApirilaMonty-k gainditua duke Elba, baina ez da segurua, Mon-

tyren asmoak ez dira Patton-enak bezain gardenak. Pattonek eraso egiten du. Patton iritsi da Nurenbergeraino. Monty iritsia dateke Hanburgora. David Rousset-en emazteak hots egin du: “Hanburgon dira. Egun batzuk joango dira Hamburg-Neuen-gamme-ko esparruei buruz zerbait esan arte”. Kezkatuta ibili da azken egun hauetan, eta ez da harritzekoa. David han zen, Bergen-Belsenen. Alemanek fusilatu egiten zuten. Aliatuak agudo ari dira aurreraka, eta haiek ez dute jendea garraiatzen ibiltzeko betarik, fusilatu egiten dute. Oraindik ez dakigu, fusilatzeko denborarik ez dutenean, jendea bertan uzten dutela, batzuetan. Halle garbitu egin dute. Chemnitz okupatu dute, Dresden aldera zihoazela ongi atzean utziz. Patch Nurenberg garbitzen ari da. Georges Bidault Truman presidentearekin elkarrizketatu da, San Frantziskoko Konferentziari buruz. Ka-leetan barrena nabil ni. Nekatuta gaude, oso nekatuta. Libération-Soiren diote: “Ez da sekula gehiago Vaihingen aipatuko. Mape-tan, basoen berde argia Enz ibairaino hedatuko da… Erloju-konpontzailea Estalingradon hil da, bizargilea Parisen

Page 42: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

44

jarduten zen soldadu, herriko tontolapikoak Atenas okupatu zuen. Itxaropenik gabe hutsik dago orain kale nagusia, harlau-zak tripa bistan, hildako arrainak bailiran”. Ehun eta berrogei mila gerra presoner herriratu dituzte. Oraino ez da deportatu kopururik ematen. Ministerioko zerbitzuek egindako ahalegin oro gorabehera, motz gelditu dira oraindik. Presonerek orduak ematen dituzte zain, Tuilerietako lorategietan. Iragarri dute Zinemaren Gauak distira berezia izango duela aurten. Seiehun mila judu atxilotu dituzte Frantzian. Dagoeneko esaten ari dira ehunetik bat itzuliko dela. Sei mila itzuliko dira, beraz. Sines-ten dugu oraindik. Baliteke juduekin batera itzultzea hura ere. Bazeukan bere berri ematea duela hilabetetik hona. Zergatik ez juduekin batera. Nahikoa itxaron dudala iruditzen zait. Neka-tuta gaude. Buchenwaldetiko deportatuen beste arribada bat egongo da. Okindegi bat zabalik, ogia erosi beharko nuke be-harbada, tiketak alferrik galtzen utzi gabe. Kriminala da tiketak alferrik galtzen uztea. Bada jendea ezer espero ez duena. Gehia-go espero ez duen jenderik ere bada. Herenegun arratsean, zentrotik bueltan nentorrela, rue Bonaparteko familia batenga-na joan nintzen, jakinaren gainean jartzera. Atean jo nuen, azaldu ziren, eta esan nuen: “Orsayko zentrotik nator, zuen semea itzuliko da, onik da”. Andreak bazekien, jasoa zuten semearen gutuna, duela bost egun. D. zain nuen ate atzean. Esaten diot: “Bazuten semearen berri, idatzi egin du. Badauka-te idaztea, orduan”. D.-k ez du erantzun. Hori duela bi egun gertatu zen. Egunetik egunera gutxiago espero dut. Arratsean, atezaina zelatan dut atarian, Mme. Bordes-engana joateko esan dit, eskolako atezainarengana. Esan diot bihar goizean joango naizela, egon dadila lasai, VII A stalagekoak zirela gaur itzul-tzekoak zirenak, ez oraindik III A-koak. Korrika joan zaio esa-tera. Mantso-mantso igo naiz, nekeak hatsankaturik. Utzia diot

Page 43: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

45

Samina

Mme. Bordesengana joateari, baina ahaleginduko naiz bihar goizean joaten. Hotzak nago. Dibanean eseri naiz, telefonoaren ondoan. Gerraren amaiera da. Ez dakit logale naizen. Bada denbora bat logalerik sentitzen ez dudala. Atzarri egin naiz; hortaz, badakit lo egin dudala. Jaiki naiz eta beiraren kontra ezarri dut bekokia. Behean, Saint-Benoit jatetxea, beteta, erla-tegi bat. Menu klandestino bat bada, ordain dezaketenentzat. Ez da normala horrela itxarotea. Ez dut sekula deus jakingo. Bakarrik dakit goseak egon dela hilabeteetan, eta ez duela be-rriro ogi mutur bat ikusi hil aurretik, ezta behin ere. Hildakoen azken poz horiek, hark ez ditu izan. Apirilaren zazpitik aurrera badut non aukeratu. Belsenen fusilatutako bi mila horien artean izango zen, akaso. Mittel-Glattbach-en mila eta bostehun gor-pu aurkitu dituzte hezurtegi batean. Nonahi, errepide orotan, dabiltza gizon saldo itzelak, izututa; hara eta hona eramaten dituzte, berek ez dakite nora, baina ezta kapoek5, ezta buruzagiek ere. Egun, Buchenwaldetik bizirik atera diren hogei milek agur egiten diete esparruan hildako berrogeita hamaika milei. Alia-tuak ailegatu bezperan fusilatuak. Hori gertatzeko ordu batzuk falta zirela, eraila izatea. Zergatik? Esaten da: Konta ez dezaten. Esparru batzuetan, gorpuak oraindik bero aurkitu dituzte alia-tuek. Zer egiten da azken unean, gerra galtzen ari delarik? Baxerak txikitu, kristalak harrika hautsi, txakurrak akabatu. Ez nago alemanen kontra erremindua, ezin zaio horrela esan. Bo-lada batean egon nintekeen haien kontra erremindua, sentimen-du argia zen, aratza, den-denak sarraskitzerainokoa, Alemaniako bizilagun oro lur azaletik erauzterainokoa, horrelakorik berriz gertatzea ezinezko bihurtzearren. Orain, berriz, ez dakit da-

5 Kontzentrazio esparruetako presoner bereziak, zaintze lanak eta bes-telako administrazio zereginak egiten zituztenak. (I. O.)

Page 44: Samina - erein.eus8 bost urtera, Robert Antelme ezagutu zuen Parisen, eta harekin ezkondu zen 1939an. Hilda jaio zen haur bat izan zuten, eta . gertaera horrek ere bere isla izan zuen

Marguerite Duras

46

goeneko bereizten berarenganako nire maitasunaren eta haiei diedan herraren artean. Irudi bakar bat da, bi alderekin: batean hura ageri da, bularra alemanaren aurrean, hamabi hilabetetako itxaropena itotzear begietan, eta beste aldean, berriz, alemana-ren begiak, hura miran dutela. Horra irudiaren bi aldeak. Bien artean hautatu beharra daukat: hura itzulipurdika erretenean, ala alemana, metraileta ostera bizkarrera jaso eta abian jarriz. Ez dakit zer egin, hura besoetan jasotzeaz arduratu eta alema-nari ihes egiten utzi, ala Robert L. alde batera utzi, eta haren begiak ikusi ez dituen alemanari heldu eta begiak leherrarazi. Hiru astetik hona neure buruari esaten diot inor hiltzea erago-tzi behar litzaiekeela ihesean doazelarik. Inork ez du ezer pro-posatu. Bazegoen paraxutista komandoak igortzea, aliatuak iritsi arteko hogeita lau orduetan esparruak atxikiko zituztenak. Jacques Auvray saiatu zen kontua antolatzen, 1944ko abuztutik aurrera. Ezinezkoa izan da, Fresnayk ez baitu nahi izan ekime-naren meritua Erresistentziako mugimendu batek jasotzea. Berorrek, berriz, PGen eta deportatuen ministro denak, ez zuen halakorik egiteko bitartekorik. Beraz, fusilatzen utzi die. Orain, azkena askatzen duten kontzentrazio esparruan ere fusilatuak egongo dira. Ez dago ezer egiterik galarazteko. Nire alde biko irudian, batzuetan, alemanaren atzean, Fresnay ageri da begira. Bekokia beiraren kontra izateak on egiten dit. Ezin diot gehia-go eutsi neure buruari. Besoak eta hankak astun nabari ditut, baina ez burua bezain astun. Ez da gehiago buru bat, ezpada zorne zorro bat. Beira fresko dago. Ordubete barru hemen izan-go da D. Begiak itxi ditut. Itzuliko balitz, itsasora joango gi-nateke, horrexek emango lioke plazerik handiena. Edonola ere, hil egingo naizela uste dut. Itzultzen bada ere, hil egingo naiz. Joko balu: “Zein da hor”. “Ni, Robert L.”, egin ahal izango nukeen gauza bakarra irekitzea litzateke, eta gero hil. Itzultzen