saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte....

8
OSTEGUNA 2016/09/08 4. urtea, 541. zenbakia 107.6 fm •105.0 fm www.ataria.info Ibarrako VI. Mendi Duatloia, mendi gehiagorekin Larunbatean Ibarran izango da proba eta ibilbide berria izango du; egun berean Berrobin ere herriari bira ematen dion krosa egingo dute // 5 Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo zaintzaileentzat, Laguntza Taldea Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak egindako diagnostikotik sortu zuten ‘Zaintzaileak zainduz’ programa; ikastaro bat izango dute irailak 20, 22 eta 28an // 2 Ibilbide luzearen saria, bigarren maila Areto futboleko bigarren mailarako jauzia egin dute Tolosaldeko lau jokalarik: Ainhoa Zubiria, Maria Apalategi, Lide Aranzabe eta Irati Fuentesek. Guztira, ordea, eskualdeko zortzi jokalari ariko dira // 7 Ainhoa Zubiria, Maria Apalategi eta Lide Aranzabek Ordiziako areto futboleko taldean jokatuko dute denboraldi berrian. ANE URKOLA Oriako lehen paladetatik, arraunaren olinpoan beren izena idaztera Kontxako estropadan ariko dira, Irati Larrañaga eta Myriam Aizpurua, San Juan eta Orioko koloreekin eta Iñigo Jauregi Hondarribiarekin // 6 Ordiziako Azokako sariak Tolosaldeko ekoizleentzat Sariak Abaltzisketa, Ibarra, Baliarrain, Tolosa eta Gaztelura iritsi dira; gazta lehiaketako irabazlearen zatia, Asteasuko Okeletxe enpresak erosi du // 4 Etzi, Irrintzi Elkartearen azoka berezia eta lehiaketa Villabonan XXI. Elikagaien Azoka Berezia eta XXII. Isats Gisatu Lehiaketa egingo dira, goizean zehar // 3

Transcript of saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte....

Page 1: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

OSTEGUNA2016/09/08

4. urtea, 541. zenbakia107.6 fm •105.0 fmwww.ataria.info

Ibarrako VI. MendiDuatloia,mendigehiagorekin

Larunbatean Ibarranizango da proba etaibilbide berria izango du;egun berean Berrobin ereherriari bira ematen dionkrosa egingo dute //5

Aduna, Alkiza,Larraul etaZizurkilgozaintzaileentzat,Laguntza Taldea

Aiztondo ZerbitzuenMankomunitateakegindako diagnostikotiksortu zuten ‘Zaintzaileakzainduz’ programa;ikastaro bat izango duteirailak 20, 22 eta 28an //2

Ibilbide luzearen saria, bigarren mailaAreto futboleko bigarren mailarako jauzia egin dute Tolosaldeko laujokalarik: Ainhoa Zubiria, Maria Apalategi, Lide Aranzabe eta IratiFuentesek. Guztira, ordea, eskualdeko zortzi jokalari ariko dira //7

Ainhoa Zubiria, Maria Apalategi eta Lide Aranzabek Ordiziako areto futboleko taldean jokatuko dute denboraldi berrian. ANE URKOLA

Oriako lehenpaladetatik,arraunarenolinpoan berenizena idaztera

Kontxako estropadan arikodira, Irati Larrañaga etaMyriam Aizpurua, SanJuan eta Orioko koloreekineta Iñigo JauregiHondarribiarekin //6

OrdiziakoAzokako sariakTolosaldekoekoizleentzat Sariak Abaltzisketa, Ibarra,Baliarrain, Tolosa etaGaztelura iritsi dira; gaztalehiaketako irabazlearenzatia, Asteasuko Okeletxeenpresak erosi du //4

Etzi, IrrintziElkartearenazoka bereziaeta lehiaketaVillabonan

XXI. Elikagaien AzokaBerezia eta XXII. IsatsGisatu Lehiaketa egingodira, goizean zehar //3

Page 2: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

Haur, gazte etahelduentzat2016-2017ikasturterakoeskaintza

Aduna, Alkiza etaLarraulgo herrietanantolatu ditu jarduerakAiztondo ZerbitzuenMankomunitateak

Erredakzioa

Urrian hasi eta ekaina bitarteangauzatuko dira jarduera gehie-nak hiru herrietan. Larraulgoudaletxean izen emateko orriakjaso ahal izango dira egunotan.Adunako udaletxean, joan denabuztuaren 8tik eman daitekeizena udal bulegoetan eta iraila-ren 5ean zabaldu zituzten izenemateak Alkizako udaletxean.Hala ere, Aiztondo ZerbitzuenMankomunitatean ere jaso dai-teke informazio zabalagoa, 94369 39 30 telefonoan edo [email protected].

GISA GUZTIETAKO JARDUERAKHaurrentzako, besteak, beste,antzerkia, eskulanak, euskaldantzak, skate-patinak, akroba-zia eta pilota ikastaroak eskaini-ko dira. Adunako, Larraulgo etaAlkizako gazte eta helduek be-rriz, pilates, aerobik eta zumbasaioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin

egiteko jarduerak ere izango diraaukeran. Idazkera digitala etainstrumentu bat jotzen ikastekobanakako klaseak emango diraAlkizan eta familian yoga egite-ko aukera emango dute Adunanlarunbat goizetan. Eskaintza honetaz gain, La-

rraulen, yoga –izen emateak, [email protected] hel-bidean edo 605 743 987 telefono-an– eta chi kung –izen emateko618 303 582 telefonora hots egin–ikastaroak ere eskainiko dira.

Begirale tituluaeskuratzeko ikastaroaAisiolaren eskutikZIZURKIL // Aisialdirako begiraletitulua eskuratzeko ikastaroaantolatu du Aisiola taldeak Zi-zurkilen. Titulu homologatuada, 200 orduko ikastaroa –120orduko praktika–. Ostiral arra-tsaldeetan eta asteburuetangauzatuko da iraila bukaeranhasita. Izen emateak, irailaren15a arte egin daitezke, Zizurkilgoudal bulegoetan.

Zen ikastaroa egingodute MikelasagastinANOETA // Juantxu Zabalak es-kainiko du ikastaroa eta baliaga-rria eta probetxuzkoa izateko,hiru egunetan parte hartzea be-harrezkoa izango da. Ikastaroprogresiboa denez bi maila be-reizi dituzte: lehen maila iraila-ren 16an, 17an eta 18an eskainikoda eta bigarrena, irailaren30ean, urrian 1ean eta 2an. Osti-ral eta larunbateko saioak,19:00etatik 21:00etara eskainikodira eta igandekoak, 11:00etatik13:30era. Doakoa izango da par-te hartzea eta izen emateak [email protected] beharko dira.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info OSTEGUNA, 2016ko irailaren 8a

ZaintzaileentzakoLaguntza Taldeamartxan da Aiztondon Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo zaintzaileentzat,martxoan abiatutako ekimenarekin jarraituko duteirailaren 12tik aurrera, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean

Jon Miranda

2013an zaintzaileen eta zaintza-ren inguruan Aiztondo Zerbi-tzuen Mankomunitateak egin-dako diagnostikoaren ondoriozsortu zen Zaintzaileak zainduzprograma eta gaixotasunen batduten Aduna, Alkiza, Larraul etaZizurkilgo herritarren zaintzai-leei eskaintzen die zerbitzua.Gipuzkoako Foru Aldundiak

Sendian programa du martxan2008tik. Bertatik bideratzendira, zaintzaileentzako presta-kuntza kurtsoak, laguntza psiko-logikoa eta laguntza taldeak. 2013an egindako diagnosiaren

ondorioak eta Sendian progra-mak eskaintzen dituen baliabi-deak uztartuz, Aiztondo Zerbi-tzuen Mankomunitateak azkenurteetan hainbat ekimen jarriditu martxan eskualdeko zain-tzaileen beharrei egokituta. Aur-tengo martxoan Laguntza Talde-ari hasiera eman zitzaion, «men-dekotasuna duten pertsonenfamiliako zaintzaileei biltzekogune bat eskainiz, adierazitakobeharrak asetzeko eta azalduta-ko nahiak eskuratzeko», aipatudu Lurdes Uzkudun AiztondoZerbitzuen Mankomunitatekogizarte langileak. Ikasturte be-rriari irailaren 12an, astelehene-an, emango zaio hasiera. Zizur-kilgo Atxulondo kultur etxeanbilduko dira, 16:30etik 17:45era.Hamabostean behin egingo di-tuzte bilerak, hileko bigarren etalaugarren astelehenetan.

ESPAZIO SEGURUA«Konpromisorik gabe» eta «kon-fidentzialtasun osoz» profesio-nal eta taldekideen babesa jaso-tzeko gune bezala definitu duteLaguntza Taldea Aiztondo Zer-bitzuen Mankomunitatetik. «Es-pazio seguru gisa». Abian jarrizenetik mendekotasuna dutenpertsonen zaintza, emozioen ku-deaketa, agresibitatea eta dean-bulazioa bezalako gaiak jorratudituzte eta oro har, bizipenakkonpartitu dituzte.Izan ere, laguntza taldearen

helburuetako bat zaintzaileenarteko sareak sortzea da. «Kon-fiantzazko espazio horretan,zaintzaileek jabekuntza prozesubat daramate eta auto-estimualandu dezakete. Beren burua

zaintzeko gune bat ere bada tal-dea», dio Uzkudunek. Sendianprogramako baliabideak kudea-tzeaz arduratzen den Matia fun-dazioko teknikari batek egitenditu Laguntza Taldeko dinami-zazio lanak.Ikasturte berrian, parte har-

tzaileek zaintzarekin loturikobaliabideen inguruan izan beha-rreko informazio guztia jasotze-ko aukera izango dute eta beste-ak beste, zaintza genero ikus-puntutik ere landuko dute.Aiztondo Zerbitzuen Manko-

munitateak Aduna, Alkiza, La-rraul eta Zizurkilgo zaintzaileeizabaldu die Laguntza Taldeanparte hartzeko aukera. Informa-zio gehiago nahi duenak, 943 6939 30ra hots egin dezake.

Iazko ‘Dependentzia duten pertsonen zaintza’ ikastaroko parte hartzaileak. J. M.

PORTAERA ARAZOEINOLA AURRE EGINIKASTEKO

Pertsona nagusietan izaten direnportaera arazoen inguruko teoriaketa aurre egiteko moduak aztertu-ko dituzte irailaren 20an, 22an eta28an, Adunako kultur aretoan. La-har esku-hartze psikosozialerakoelkarteak eskainiko du hiru egune-tan, 16:30etik 19:45era, Aiztondo

Zerbitzuen Mankomunitateakmartxan duen Zaintzaileak Zainduzprogramaren barruan.

Ikastaroan dementzia mota ez-berdinak aztertuko dituzte eta sin-tomak zeintzuk diren azaldu. Gizajokaera eta ikuspegi konduktualaere landuko dute eta jokaera arazozehatzen aurrean, egoera horieksaihestu eta murrizteko moduaketa protokoloak jorratuko dituzte.

Erasokortasuna, jokaera depre-siboak, agitazioa eta antsietatea,noraezeko ibilerak eta eldarnioak

izan daitezke dementzia dutenekbizi izan ditzaketen egoerak etaikastaroan horiei nola aurre eginirakatsiko dute. Suertatu daitezke-en bestelako arazo egoeren aurre-an nola jokatu ere aztertuko dute.

Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizur-kilen mendekotasuna duten per-tsonen zaintzaile guztiei zuzendutadago ikastaroa eta informaziogehiagorako Aiztondo ZerbitzuenMankomunitatera hots egin behar-ko da, 943 69 39 30 telefono zen-bakira.

Haur eta nerabeentzatkirol eta kulturjarduerakIRURA // Xake, irristaketa, alohakalkulu mentala, diziplina ani-tzeko dantza, eskulanak eta fut-bola eskainiko dira Iruran. Ikas-taro hauetan izen emateko uda-letxeko kultura bulegora joanbeharko da irailaren 15a bainolehen. Sei matrikula baino gu-txiagoko taldeak bertan beherageratuko dira. Eskaera lekuakbaino gehiago direnean intere-satuen zerrendak osatuko diraeta matrikula eskubidea zozketabidez erabakiko da.

Page 3: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

GIZARTEA VILLABONA-AIZTONDO 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm OSTEGUNA, 2016ko irailaren 8a

Bertsolaritzaikertzekoproiektuakaurkeztekoepea zabalik

Bi ikerketa proiektu etahorrekin batera, Mintzolaketa Mikel Laboa Katedrakhiru proiektu sarieskainiko dituzte aurten

Erredakzioa

Bertsolaritzaren ikerketa susta-tzeko bi ikerketa kontratu eslei-tuko dituzte Mintzola AhozkoLantegiak, UPV/EHUko MikelLaboa Katedrak eta Euskarareneta Ikerketaren arloko errektore-ordetzek. Era berean, lehen bierakundeek 2.000 euroko hiruproiektu sari eskainiko dituzte.Pasa den udaberrian zabaldu

zen bertsolaritza ikertzeko es-kaintzen diren bi ikerketa kon-tratu eta hiru proiektu sariak es-kuratzeko deialdia. Irailaren12an, datorren astelehenean,amaituko da eskariak egitekoepea.2013an esleitu zen lehen aldiz

ikerketa kontratua eta orduda-nik urtero egin da deialdia. Aur-ten, gainera, bi ikerketa kontratudira eskaintzen direnak. Proiektu sarien kasuan, hiru-

garren urtez egiten da eskaintza.Beñat Romerak –Bertsolaritza-ren eta hitzaren arteko irudia–,Jon Martinek –Bertsolaritza etahaurren sormen prozesua– etaPantxix Bidartek –Etxahun,Otxalde, nor nori nork?– eskura-tu zuten proiektu saria iaz eta hi-labete amaieran aurkeztuko di-tuzte euren emaitzak.Interesa izanez gero, prozedu-

raren inguruko informazio guz-tia www.mintzola.eusweb gune-an topa dezakete interesa dutenikerlariek.

Hernandorenaomenduko duteUrepelen,Xalbadoregunean

Urriaren 22an eta 23anomenduko dutezizurkildarra Urepelen,Emile Larrebaigorriarrarekin batera

Erredakzioa

Deiadarra elkarteak 2004tik an-tolatzen du Xalbador Eguna.Aurten, 40 urte betetzen diraFernando Aire hil zela eta egita-rau zabala prestatu dute bertso-laria gogoan hartzeko.Urriaren 22an, Aldudeko an-

tzerki taldearen emanaldia izan-go da Urepeleko eskolan eta ilun-tzean, Kepa Junkerak eta Sorgi-nak taldeak kontzertua emangodute plazan. Igandean, urriaren23an, herri bazkaria izango daeta bertan trikitilariekin batera,Amets Arzallus, Sebastian Liza-so, Juan Joxe Eizmendi Loidisa-letxe eta Jose Luis Gorrotxategibertsolariak ariko dira. Lehena-gotik aurtengo bi omenduak har-tuko dituzte gogoan: Emile Larreeta Teodoro Hernandorena.

MEDIKU ETA KULTUR GIZONATeodoro Hernandorenak (Zizur-kil, 1898 - Donibane Lohizune,1994) abertzaletasunak propa-gandarako grabatutako Euzkadifilma egin zuen 1933an eta gerra-ren ondoren, iparraldean, ber-tsolaritzaren sustapenean lanhandia egin zuen. Besteak beste,Mattin eta Xalbador plazaratuz. Hernandorena eta Larreren

biografiak bildu ditu Joxe MariIriondok Bidegileak bildumara-ko eta bien inguruko hitzaldiaemango du, urriaren 23an, goi-zez, Urepelen.

Azoka eta isats gisatua

Larunbat goizean Irrintzi Elkarteak antolatutako XXI. ElikagaienAzoka Berezia eta XXII. Isats Gisatu Lehiaketa izango diraZubimusu ikastolaren Txermingo egoitzaren jolaslekuan

Jon Miranda Amasa-Villabona

E uskal Herri osoko base-rritar eta artisauak ba-tuko dira larunbatean,irailak 10, VillabonakoZubimusu ikastolaren

Txermingo egoitzan Irrintzi el-karteak antolatu duen XXI. Eli-kagaien Azoka Berezian.09:30ean hasi eta 14:00ak arte50 postu inguru egongo dira ja-rrita ikastolaren jolaslekuan,«aurreko urteetan baino gehia-go», Irrintzi elkarteko lehenda-kari Gaizka Ezeizak nabarmen-du duenez.Azokan parte hartuko duten

postuen artean sariak banatukoditu Irrintzi elkarteak. Eskaintzazabalena eta itxura ederrenaematen duten postuak saritukodituzte. Iaz, adibidez, eztiarekinloturiko produktuekin Berrobi-ko Iñigo Erauskinek jarritakopostuak lortu zuen lehen saria.Antolatzaileek iragarri dute-

nez, gazta, ogia, txerrikiak, ba-razkiak, fruta, kontserbak eta eraguztietako jakiak izango dirapostuetan. Ardoa, cava, likoreak,txakolina eta sagardoa ere dasta-tu ahal dira eta artisau postuetankosmetika eta burdindegi lanakerakutsiko dituzte. «Guztiak erekalitate handiko produktuakizango dira, Euskal Herritik etaErrioxatik ekarritakoak», antola-tzaileen esanetan.

ELKARTEEN ARTEAN LEHIAAurreko urteetan egin izan du-ten bezala, Elkarteen arteko IsatsGisatu Lehiaketa antolatu dute

larunbaterako. 12:00etarakoaurkeztu beharko dute elkarteekisats gisatu platera.Iaz, herriko Irrintzi, Behar

Zana, Zunbeltz, Ubane eta UxoToki herriko elkarteek, Zizurkil-go Urkamendik eta AsteasukoAitzondok hartuko zuten parteeta Behar Zanako Eneko Amon-

darain eta Enrike Merinok iraba-zi zuten lehiaketa. Bigarren to-kian geratu zen Irrintzi elkarteaeta lehen aldiz aurkeztutakoUbane elkarteak hirugarren sa-ria eraman zuen.Larunbat goizean, beraz, zer

ikusi eta dastatua egongo da Eli-kagaien azoka berezian.

Iaz, jende ugari geraturatu zen azoka berezira. MIKEL IRAOLA

Behar Zana elkarteko Eneko Amondarain eta Enrike Merino, iazko irabazleak. M. I.

Hilberriak eta urteurrenak

Juanjo ArinJauregi

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,

hauts hartatikan uste gabeannoizpait giñaden gu ernai

BEASAIN, 2016ko irailak 8

2016-08-01ean joan zitzaigun

Page 4: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

Tolosaldera ere iritsi diraOrdiziako Azokatik sariak

Erredakzioa

Azoka Berezia izan zuten atzoOrdizian eta zenbait sari iritsidira Tolosaldera. Asteazkeneroazokan egoten direnen arteanbarazki eta fruitu alorrean aipa-men berezia jaso zuten IbarrakoMontes etxeak, Tolosako AldabaZahar baserriak, BaliarraingoIrabiazpi baserriko Edurne Jau-

regik eta Gazteluko Usurburubaserriko Axun Etxeberriak. Ganadu lehiaketari dagokio-

nez, Pirenaika arrazako sarike-tan, Abaltzisketako Zubeldi-erdibaserriko Lourdes Urkia Aranakhiru lehen sari lortu zituen: a 2-3urte bitarteko bigetan, 7-9 urtebitarteko behietan; eta Aberekinsaria, hau da, hazitik sortutakourrixa hoberenarentzat.

Sari nagusia Gazta Lehiaketanbanatzen da eta aurten JosebaIntsausti Mujika artzain ordizia-rrak jantzi zuen txapela. Saria ba-natu ondoren, gazta txapelduna-ren erdiaren enkantea izan zeneta Asteasun egoitza nagusiaduen Okeletxe enpresak eramanzuen, 8.000 euro ordainduz. Gi-puzkoan harategi sare bat daukaOkeletxe enpresak.

Barazki eta fruitu alorrean zein ganadu lehiaketan izan dira

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info OSTEGUNA, 2016ko irailaren 8a

Arabako Errioxarabidaia antolatu duteErredakzioa Altzo

Irailaren 17rako bidaia antolatudu Altzoko Udalak ArabakoErrioxara, Moreda eta Guardiaherrietara, hain zuzen. Adin guz-tietako pertsonentzat antolatuda, erretirodunek lehentasunaizango duten arren. Plazatik08:30ean abiatuko dira, eta lehe-nengo geldialdia Moreda herrianolioa egiten den errotan izango

da, olio dastaketarekin. OndorenEguren Ugarte upategira bisitaegingo dute eta bertan bazkaldu-ko dute. Arratsaldean Guardiaherria bisitatuko dute. Bidaiaren prezioa pertsonako

35 euro dira, eta autobusak, bisi-tak eta bazkaria barne hartzenditu. Izena emateko udaletxeko943 65 24 13 zenbakira deitu dai-teke, irailaren 13ko 13:00ak bai-no lehen.

Ikastaroakaukeratzeko deiaErredakzioa Orendain

Orendaingo Udalak orri bat ba-natu du etxeetara ikasturte berri-rako ikastaroak egiteko aukereninguruan. Orrian bertan ikusidaitezke aurreko ikasturteanegindako ikastaroak eta aurrekourteetan herritarrek proposatu-takoak. Zerrendan agertzen ezdirenen proposamenik izanezgero, horretarako ere lekua duorriak. Hainbat ohar zabaldu ditu

orriarekin batera udalak: zerren-dan egoteak ez du esan nahi ikas-taro guztiak antolatuko direnik;ikastaroa egiteko gutxienez bost-parte-hartzaile behar dira; etaorria izena emateko dela azaldu

du udalak, matrikula orria egin-go diren ikastaroak zehazten di-renean jasoko dute herritarrek. Iaz bezala, udalak herritarrei

hilean %75eko laguntza eskaini-ko die ikastaroetan parte hartze-agatik, beti ere klaseen %75ekobertaratzea badago hilabete ba-koitzean. Urte osoan herritar ba-koitzak jaso dezakeen gehienez-ko laguntza 200 eurokoa da. Ma-trikulak osorik bete behar dira,hau da, urte osokoek ekaina arteeta hiru hilabetekoek zehaztuta-ko iraupena. Matrikulan bajaemateko soilik osasun arazoaedo zaintza egin beharra onartu-ko dira salbuespen gisa. Orria be-teta udaletxera eramateko azkeneguna irailaren 12a da.

Pilates eta aerobikegiteko aukeraErredakzioa Ikaztegieta

Ikaztegietako Udalak pilates etaaerobik ikastaroak antolatu ditu,irailaren 19tik hasiko direnak.Aurreko ikasturteko proposame-nekin alderatuz, ekintzen pre-zioak jaitsi dituzte, eta izenaematen duen parte hartzaile ko-puruaren arabera aldagarriaizango da. Pilates ikastaroa astelehen eta

asteazkenetan izango da,10:45etik 11:45era. Aerobik ikas-taroa astearte eta ostegunetanizango da, 18:00etatik 19:00eta-ra. Bi ikastaroak gauzatu ahalizateko gutxienez bakoitzean sei

parte hartzaile egon behar dira.Matrikula orria betetzean ikas-turte osorako (ekainera arte)konpromisoa hartuko da, etabaja ematea soilik gaixotasunedo pisuzko arrazoiengatik onar-tuko dela azaldu dute udaletik. Bi ikastaroek prezio berdina

izango dute: sei parte hartzailekizena emanez gero 27 euro or-dainduko du bakoitzak, eta geroeta jende gehiagok eman izenamerketu egingo da; adibidez, ha-mabik emanez gero izena 13,5euro ordainduko du bakoitzak.Izena emateko orria udaletxeanjaso daiteke eta irailaren 14a bai-no lehen bete behar da.

Baliarraingo Edurne Jauregi eta Gazteluko Axun Etxeberria, Ordiziako Azokan. GOIERRIKO HITZA

Ikastaroetan izena ematekoepea zabalik datorren asteanErredakzioa Alegia

Alegiako Inaxio Begiristain Kul-tur eta Kirol Etxeak prest du2016/2017 ikasturterako ikastaroeta jarduera eskaintza. Aurten-goari begira, aerobik, gazteen-tzako zumba, hirugarren adine-koen gimnasia, gimnastika errit-mikoa, pilates eta spinningizango dira eskainiko diren jar-duerak. Horietakoren bateanizena emateko epea irailaren

12an, astelehena, irekiko da, etairailaren 16a, ostirala, izango daazken eguna. Kultur etxeaneman behar da izena 10:00etatik13:00etara eta 19:00etatik21:00etarako ordutegian. Ikasta-roetan izena ematen duenak,irauten duen epe osoa ordaindubeharko du, nahiz eta ez joan.

BIDEGORRIA GAUEZ ITXITAAlegia eta Tolosa arteko bidego-rri zatian egin beharreko artapen

lan batzuk direla eta, zati hori ix-ten ari dira aste honetan, gauekoordutegian. Hain justu, bihararte izango dute itxita bidego-rria. Baranda pintaketa egin behar

dute eta horregatik 22:00etatik06:00etara ixten dute bidego-rria. Eguneko gainontzeko or-duetan normaltasunez erabiliahal izango da eta irailaren10etik aurrera 24 orduz zabalikizango da.

Page 5: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

Korrikakosaioaaldatutadator mendiduatloiaIbarrako VI. Mendi Duatloianmendi gehiago izango dutekorrikalariek; ibilbidea ezagutunahi duenak gaur du hitzordua

Rebeka Calvo Ibarra

Ibarrako Piparra Mendi Dua-tloiaren seigarren edizioa izangoda larunbat honetan, hilak 10.Egin beharreko lana gutxi gora-behera urterokoa da, baina badaberrikuntzarik, izan ere, aurteneta beste urteetako parte hartzai-leen eskariari jarraituta, korrika-lariek asfalto gutxiago eta mendigehiago izango dutela esan duantolatzaile lanetan dabilenJuan Zubiak.

IA DENEN ESKURAIbarrako Mendi Duatloiak hiruproba ditu; haurrena, proba he-rrikoia eta proba luzea. Haurrakgoizean aterako dira eta beste biprobak arratsaldean izango dira.Duatloia ez da bereziki gogorraZubiaren esanetan, baina aurrezkirol pixka bat egina izan behardu parte hartu nahi duenak. Pro-ba herrikoiaren eta luzearen ar-teko desberdintasunez galdetutabi ezaugarri nabarmendu dituZubiak: «Herrikoia laburragoada eta bizikletaz egin beharrekozatian Zazpi Bideetatik gora jo-anda dagoen jaitsiera teknikoaez dute egin behar». Luzean zati hori da hain zu-

zen, «konplexuena». «Zazpi Bi-deetako igoera gogorra da etagoitik-beherakoan teknika pixkabat behar da. Pixka bat ibiltzendirenentzako ez da apartekoa,baina honetan ibilia izan behardu parte hartzaileak», azaldu du.Antolatzaileek, dena den, es-

kualdeko jendea animatu nahidute proba herrikoia egitera; «ki-rol pixka bat eginez geroz ez dute

arazorik izango ibilbidea egitekoeta giro polita egoten da. Amai-tutakoan, afari-merienda egingodugu plazan». Larunbata aurretik ibilbidea-

ren berri izan nahi dutenek izan-go dute aukera, gaur bertan ibil-bidea egiteko hitzordua egin bai-tute 18:00etan Ibarrako plazan.

GUSTUKO LANAMendi duatloia Sendi Ekintzaketa Ibarra Kirol Elkarteak antola-tzen dute, eta gustuko lana badaere, egitekoak asko direla dio Zu-biak. «Ibilbidea markatu eta gar-bitu, babesleak lortu, sariak lotueta prestatu, kronometratzailealotu... lana eta kostua du honek». Irabazleek sariak jasoko dituz-

te eta horretaz gain parte har-tzaileek hainbat produkturekinprestatutako poltsak jasoko di-tuzte. «Poltsetan ibarrako pipe-rrak, Mahalako esnekiak eta sa-gardoa sartzen ditugu eta betisaiatzen gara teknikoa den zer-bait sartzen, aurten kamiseta batsartuko dugu», esan du.

Egunean bertan ere eman daiteke izena Ibarrako Mendi Duatloian. MIKEL IRAOLA

Berrobira gerturatzekoaitzakia bikaina, etziR. Calvo Berrobi

Herriari bira ematen dion krosalarunbatean, hilak 10, izango da.BerroBIRA ez da hitzordu berria,aurtengoan hamalaugarren al-diz egingo baitute, nahiz eta ize-na iaz estreinatu zuten. Eta ondodagoena bere horretan utzi be-har denez, aurtengoan ere ezdute berrikuntza nabarmenikErlantz Allur antolatzaileak argi-tu duenez. Hitzordua hobetzenjarraitzen dute, hala ere: «Urtezurte hobekuntzak barneratuzjoan gara. Hala, korrikalariekemandako iritzia kontuan hartu-ta, zenbait moldaketa sartu ditu-gu, eta horiek guztiek, ibilbideaoraindik eta ederrago, tentaga-rriago eta gustagarriago egitendute. Ibilbideak ez du apartekoaldaketarik izango, baina bide-segurtasun aldetik, neurri bere-ziak zehaztu ditugu, eta gureetxe-laguntzaileei esker, sari etazozketetan ere ahalegin bereziaegin dugu», argitu du. Urtean zehar hainbat ekimen

antolatzen dituzte herritarrek«herriaren gozamenerako», etahorren barruan antolatutako

ekitaldia da BerroBIRA. «Mendi-lasterketa, korrika-saio eta bes-telako frogatan parte hartzen du-ten kirolari ugari ditu Berrobik.Eta tradizio horretatik abiatuta,herritarren artean lehia biziasortzeaz gain, kanpotik etorrita-ko beste korrikalariei ere harreraegiten diegu. Azken urteotan,benetan nabarmena izan da, las-terketa honen peskizan etorri di-ren kanpoko korrikalarien haz-kundea», esan du Allurrek. Denboraldi hasiera izaki, Be-

rrobin parte hartzaile gehiago es-pero dituzte aurten, BerroBIRA-ko ibilbidea «indarrak neurtu etalehen entrenamendu saio beza-la» baliatu ahalko dute eta.

LASTERKETAKO EZAUGARRIAKBerroBIRAk bi lasterketa ditu,haurrena eta helduena. Laster-

keta nagusian, helduenean,prestatu duten zirkuituari 5 itzu-li eman beharko dizkiete partehartzaileek, 7,5 kilometro guzti-ra. Aurten ere hiru sari banatuko

dituzte; lehen sailkatzen denak100 euro eta garaikurra jasokodu, eta bigarren zein hirugarre-nek garaikurra. Era berean, bu-kaeran zozketa egingo dute etaherriko korrikalariek ere saria ja-soko dute. Izena egunean bertaneman daiteke eta horrela eginezgero 10 euro ordaindu beharkodira. Aurretik egiteko berriz, he-rrikrosa.euswebgunera jo beharda eta 8 euro ordaindu. Korrikalariak proba aurreko

egunetan bere izena parte-har-tzaileen artean azaltzen delaziurtatu beharko du eta ordain-keta probaren aurreko egunetanegin. Korrikalariak ziurtatu be-harko du, halaber, zerrendanizenaren ondoan ordaindu izanaageri dela. Zerrendan ordaindugabe daukala ageri bada, ordain-keta agiria aurkeztu beharko dularunbatean edo bestela egunhorretako prezioa ordaindu be-harko du.

KIROLAK 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm OSTEGUNA, 2016ko irailaren 8a @TOLOSALDEAKIROL

PROBAK

Haurren proba. 7 eta 13 urte arteko-ak 11:00etan. Proba herrikoia. 14 urtetik gorakoak16:00etan. Egin beharrekoa: 2,5 ki-lometro korrika, 7 kilometro bizikle-tan eta 2,5 kilometro korrika. Izenemateak 12 euro balio du. Proba luzea. 16 urtetik gorakoak16:10ean. Egin beharrekoa: 5 kilo-metro korrika, 15 kilometro bizikle-tan eta 2,5 kilometro korrika. Izenemateak 15 euro balio du.

PROBAK

Haurren proba. 14 urtetik behera-koak 17:00etan. Helduen proba. 14 urtetik gorakoak18:00etan. 7,5 kilometro egin behar-ko dituzte.

Page 6: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

Zerkausiko uberak emanakOriako uretan lehen paladak ematen hasi, eta beren izena tostako arraunarenolinpoan idaztear dira orain; guztia alde izatea baino ez dute behar.

Itzea Urkizu Arsuaga

Haurrak zirela, pen-tsatu ere ez zutenegingo, iraileko le-hen bi asteetan, be-girada guztien erdi-gunean egongo zire-

nik; jaioterrien sententziak.Lehorrekoak baitira, bai, baina,

mendez mendeko ohorearenitzalpean, historia zati bat idazte-ar dira urteko –historiako ez esa-tearren– estropada preziatuene-an; egiazki, idazten ari dira.Irati Larrañaga (Tolosa, 1992),

Iñigo Jauregi (Tolosa, 1989) etaMyriam Aizpurua (Irura, 1996)Tolosaldeko Arraun Klubaren al-tzoan hazitakoak dira, eta tostarilotutako zilbor-hestea Oriakoakbaino ur biziagoetan eten zuten,hirurek ere, itsasoaren gozo nahizgaziak dastatuz.Haize, azpiko-itsaso, baga, hai-

ze-olatu nahiz galernatan ederkizaildu direla dirudi, gainera, da-torren igandeko eguraldi iragar-penak ez baitie kezka handiegiriksortzen: «Hasieratik hasi beharkodugu, bi segundo pasatxoko al-dea izanda ere, olatu bat, haizea,kalea eta edozein baldintzak eze-rezean utz baitezake gure altxorhori», dio Irati Larrañagak; San

Juanekin ariko da, emakumezko-en banderarako lehian. Altxorra galtzeko arriskua sor

lezakeena, berriz, aukeratzatikusten du altxorrik ez duenak.Myriam Aizpurua Orioko toste-tan joango da, eta «hiruzpalau se-gundotan edozein gauza» gertadaitekeela dio: «Kontxako estro-pada eremuan kaleen arteko des-berdintasunak berezkoak diraeta, gainera, iragarri duten beza-la, itsaso bizia baldin bada, are ze-resan handiagoa izango du zoz-ketak». Horrela, Urdaibai eta Honda-

rribiaren arteko lehia 1etik 4erakozenbakien zoriak baldintzatukoduela uste du Iñigo Jauregi AmaGuadalupekoa ontziko arraunla-riak: «Zozketa oso garrantzitsuaizango da. Kaleak bi taldeetakoinori kalterik egiten ez badigu,borroka handia izango dela ustedut. Aldiz, norbaiti mesede etabesteari kalte egiten badio, ban-dera nahiko erabakita geratukoda. Gaur-gaurkoz, hala ere, denairekita dago eta, egiari zor, horrenesperoan gaude».

PENTSAMENDUENA,ZIABOGETAN ZAILENAAquariuma edo irla gertuagoizanda ere, Kontxako estropadan

bat eta bakarra da, ezinbestekolege: arraunean egitea.Eta, arraunean ari direla ere,

erretratu idilikoenetako protago-nista izateaz oso bestelako gogo-ak dituzte, noski, eskualdekoarraunlariek: banderarako lehianizateak uretaratzeko grina eta ur-duritasuna pizten ditu. «Astea tentsio handiarekin

doa, baina horrelako hitzordu battartean denean, normala da. Aldiberean, gogotsu gaude, eta ban-dera eskuratzeko lanean, ilu-sioz», dio Jauregik: «Norberak la-sai egon nahi izaten du, zurrunbi-lo horretatik ihes egin, bainainguruko jende guztiak gaia ate-ratzen dizu, hori baitute halakohitzorduek. Dena den, banderarihorrek ematen dio izena eta ba-lioa, eta urduritasuna eramatenjakin behar da». Izan ere, «Kontxa beti da Kon-

txa», Irati Larrañagak dion beza-la: «Urduri nago bai, gehienbat,irabazteko aukerak baditugulaikusita. Azken bi urteotan irabazidu San Juanek. Aurten, berriz,erakutsi dugu estutzen gaituzte-nean hazi egiten garela, eta igan-de hau beste aukera bat izan dai-teke, hori guztia kasualitate hutsaez dela erakusteko» Iraileko lehen bi asteburuetan,

norbere pentsamenduena izatenda ziabogarik bihurriena, eta My-riam Aizpuruari ere luze egitenari zaio ikasturte hasierako astea:«Urduri nabil, egia esan, eta, gai-nera, jende askok zorionak ema-ten dizkit, ezustekoa izan baitzenOrio hain goran izatea, bandera-rako lehian. Urduritasunen pare-an dut, dena den, gogoa; galtzekoezer ez daukagu, eta irabaztekoasko».

SAREGILE BAINO, MARINELKontxaren aurretik, Orioko ema-kumeak ez ziren San Juanengan-dik bost segundora baino gutxia-gora geratu, baina Donostiako ba-dian laburtu egin zuten tartea:«Guk bagenekien, gure lana ondoeginez gero, gai ginela beraiengainean egoteko», dio Aizpuruak.Irati Larrañagak ere, eskar-

mentuaren eskarmentuz, zeha-rretik begiratu zion Txikitraineruhoriari: «Kontxan ez dute sekulahutsik egiten eta, gugandik haingertu iristea espero ez banuenere, ez zen halako ezustekoa izan.Ez daukate halako presiorik, la-saiago irteten dira, eta estropadaoso ona egin zuten, chapeau». Emakumeen tostako arrauna

bigarren mailakotzat jo zutenhaien ahotsak isiltzeko zerren-

dan, arrazoi bat gehiago da aur-tengo kontxako kolore-lehia. Iñi-go Jauregik, bere aldetik, «poza»sentitu zuen joan den igandean:«Sorpresa txiki bat hartu nuen, ezbainuen espero Oriok halako es-tropadarik egitea. Egia esan, pozaeman zidan emakumeen artean

ere horrelako lehiakortasunaikusteak, arraunarentzat nahizzaleentzat oso garrantzitsua baitamaila hori plazaratzea, ikuskizu-na eskaintzea». Eta, hortik, ikuskizunetik

edango dute, etzi-damu, Donos-tiara begiratzen duten begi guz-tiek. Ikuskizuna gustukoa izateaedo ez izatea, hori bai, meteorolo-giaren eta zoriaren arteko dan-tzak erabakiko du.

Irati Larrañaga tolosarra joan den igandean, ziabogarako arraun txikia sartuta. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

06 KIROLAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info OSTEGUNA, 2016ko irailaren 8a

«Igande hau besteaukera bat izandaiteke erakusteko,orain artekoa ez delakasualitatea»IRATI LARRAÑAGASAN JUANGO ARRAUNLARIA

«Astea tentsio handizdoa, baina horrelakohitzorduek horidakarte; eramatenjakin behar da»IÑIGO JAUREGIHONDARRIBIAKO ARRAUNLARIA

«Inork gutxik esperozuen gu banderarakolehian izatea, bainahorrek gogoa piztendu uretaratzeko»MYRIAM AIZPURUAORIOKO ARRAUNLARIA

Page 7: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

Emakume futbolariak ere lehianUrteetan egindako lanaren saria jaso dute Tolosaldeko lau emakumek, eta areto futboleko Ordiziataldean ariko dira datorren ikasturtean. Erronka handia da beraientzat, baina «gogotsu» daude.

Ane Urkola

S asoi bete-betean dau-de Tolosaldeko ema-kume futbolariak, etaargi dago harrobi ga-lanta dagoela. Gehie-

netan ezkutuan geratzen badiraere, handia da Lide Aranzabek(1997, Anoeta), Maria Apalategik(1993, Ikaztegieta), Irati Fuente-sek (1996, Tolosa) eta Ainhoa Zu-biriak (2001, Berastegi) lortu du-tena. Areto futboleko bigarrenmailan ariko dira Ordizia taldea-rekin hurrengo ikasturtean. La-nerako eta disfrutatzeko prestdaude laurak.

IBILBIDE LUZEAREN SARIAIbilbide luzeko kirolariak diralaurak. Txiki-txikitatik hasi zirenfutbolean jokatzen. Eskolarteko-an eman zituzten lehen ostika-dak, eta bertan jarraitzeko auke-ra bukatu ondoren, Futbol 11raegin zuten salto, Lide Aranzabekkasu: «Eskolartekoan hasi nin-tzen jokatzen Anoetan, eta lagun

batek esan zidan Tolosan frogakegin behar zituztela. Animatuegin nintzen eta infantil, kadeteeta jubenilen mailan jokatunuen». Maria Apalategik ere ibilbide

luzea egin du Ordiziara ailegatubaino lehen: «Ikaztegietan hasinintzen futbolean, baina herritxikia izanik, talderik ez zegoengerora. 10 urterekin Alegian hasinintzen eta DBH 3ra arte egonnintzen bertan. Momentu har-tan, ez genuen talderik osatu etaLazkaotik deitu ziguten. Urtebe-tez Lazkaon jokatu eta gero, To-losara etorri nintzen Futbol 11era;4-5 urte pasa nituen bertan».Irati Fuentes ere urte luzez ari-

tu da kirola praktikatzen: esko-lartekoan hasi zen jokatzen txiki-txikitatik, baina DBH 1. mailansaskibaloian hasi zen. TolosakoTAKE saskibaloi taldean jokatudu sei urtez.

ARETO FUTBOLERA SALTOTolosako taldea uztea erabakizuten Apalategik eta Aranzabek.

Emakumeak izanik, ez zuten au-kera handirik eta lan handia eginbehar izan zuten futbolean ja-rraitzeko: «Futbol 11 utzi genuenhainbat neska elkartu ginen, etaguk futbolean jarraitu nahi ge-nuen. Federaziora deitu genuen,eta esan ziguten ligarik ere ez ze-goela areto futbolean. Jendeugarirekin hitz egin genuen, etaazkenean areto futboleko Gipuz-koako Liga sortu genuen duela biurte». Hain justu, Gipuzkoako Ligan

egin zuten topo berriz ere lauprotagonistek. Aranzabe AnoetaFT taldean hasi zen, eta ikazte-gietarra Idiazabalen. Bigarrenurtean, talde gehiago batu zirenligara: Berastegi eta Orixe, beste-ak beste. Zubiria Berastegiko jo-kalaria izan da, eta bertan arituda zortzi urtez. Fuentesek, SofiaAgirre kidearen laguntzaz, Ori-xeko areto futboleko taldea sortuzuten iaz, eta Gipuzkoako Liganjokatu zuten otsailetik aurrera.Aurkari izatetik, taldekide izate-ra igaro dira laurak, hortaz.

Anoetako taldeaz gain, Euska-diko eta Gipuzkoako selekzioe-tan aritu da Aranzabe, baitaFuentes ere. Esperientzia «arro-tza» izan zen Euskadikoa, bainaGipuzkoan oso gustura aritu zi-ren biak. «Taldekideak ezagunakziren, eta asko ikasi eta gozatugenuen».

BIGARREN MAILAN ARITZEKO AUKERAIaz deitu zieten laurei Ordizianhasteko. Areto futboleko biga-rren mailan dagoen taldea da,eta Aragoiko, Galiziako, Errioxa-ko eta Kantabriako taldeen aur-ka jokatu beharko dute, Bizkaikobi eta Nafarroako talde batezgain. 14 neskek osatzen dute tal-dea, eta zortzi tolosaldekoakdira: Ane Cabero, Inmaira Artie-da, Irati Esteban eta Ane Izagirreere bertan ari dira jokatzen. «Al-dea nabarmena da, eta mailahandiagoa eskatuko digute. Se-kulako erronka da guretzat, bai-na aurreraupaso handia izangoda. Disfrutatzeko eta ikasteko

prest gaude», azaldu du Apalate-gik.Umil baina gogoz daude lau-

rak. Iaz «oso liga ona» egin zutenOrdiziako neskek, eta goiko pos-tuetan ibili ziren. Iazko jokalarigarrantzitsu askok utzi egin dutetaldea, eta jokalari berri ugarisartu dira. Horregatik, beren hel-burua da taldea egonkortzea etaindartzea. Horrela azaldu duAranzabek: «Entrenatzaileak erebeste proiektu baten moduanhartu du. Taldeari forma emannahi dio lehenengo eta jokala-riak motibatu; berdin dio behekopostuetan ibiltzen bagara, jokoona egitea eta ikastea nahi du». Emakumeei zabaldu diete az-

ken mezua: «Animatu daitezelafutbolean parte hartzera. Auke-rak ateratzen dira, eta taldeakbadaude». Larunbatean EuskalKopa jokatuko dute Bilbon, etahurrengo astean ekingo diote li-gari. Nesken futbolaz gozatunahi duenak, beraz, larunbate-tan du hitzordua; 18:00etan, Or-diziako Majori kiroldegian.

Irudian, ezkerretik eskuinera: Ainhoa Zubiria, Maria Apalategi eta Lide Aranzabe, Ordiziako jokalariak. ANE URKOLA

KIROLAK 07www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm OSTEGUNA, 2016ko irailaren 8a @TOLOSALDEAKIROL

Page 8: saria, bigarren maila · 2017. 3. 6. · rriz, pilates, aerobik eta zumba saioak jasoko dituzte. Ume eta helduek elkarrekin egiteko jarduerak ere izango dira aukeran. Idazkera digitala

OSTEGUNA 08AGENDA

Deialdiak

Alkiza.Festak. 12:00. Meza nagu-sia. Jarraian. Festei hasiera emate-ko txupinazoa. 14:00.Jubilatuenbazkaria. 16:00.Haur jolasak. On-doren. Txokolate jatea. Haurren-tzako diskofesta. 20:30.Barriko-tea. 22:30. Bertso jaialdia: AndoniEgaña, Sebastian Lizaso, MaialenLujanbio, Amets Arzallus, OihanaIguaran eta Agin Laburu. Gai jar-tzailea: Amaia Agirre. Jarraian. Erro-meria Iratzar taldearen eskutik.

Bedaio. Festak. 11:00. Txupinazoa.12:00. Meza Nagusia Andra MariJasokundearen elizan. Jarrain, ha-maiketakoa trikitilariekin. 14:30.Erretiratuen bazkaria Abaetxe ja-tetxean. 17:00. Alegiko Sutarridantza taldearen emanaldia. 18:00.Pilota partidak. 21:00. Afaria Artubikultur elkartean. Ondoren, trikitila-riak.

Berastegi.Odola emateko aukeraizango dute odol emaile zahar etaberriek, J.A. Muñagorri eskolan,18:30etik 20:30era.

Elduain.Festak. 11:00.Jaien hasierasuziri eta kanpai jotzearekin. 11:30.Meza nagusia Santa Katalina eli-zan. Ondoren, hamaiketakoa Kon-tseju tabernan. 17:30.Gimnastikaerritmikoko erakustaldia herrikogimnasten eskutik. 18:00. Hau-rrentzako jolasak. Ondoren, txoko-latea banatuko da. Afal ondoren,trikitia Malkogarriyak taldeareneskutik.

Lizartza.Festak. 09:30.Diana Li-zardi txistulari taldearekin. 13:30.Helduen harrera eta bazkaria.19:00.Kalejira Karobitxulo taldea-rekin. 20:00.Umeen danborrada.21:30. Herri afaria. 00:00.Txupina-zoa eta helduen danborrada. 01:00.Zesuma.

Tolosa. La Jarako kultur astearenbarruan, 17:00etatik aurrera, pata-ta tortilla, galdara, ogi apur, gazpa-txo,... lehiaketa izango da.Tolosa. Italiar zirkuak bere ikuski-zuna eskainiko du, 19:00etan, SanEsteban auzoan.

Zizurkil.Festak. Gazte Eguna.10:30.Jokulandia, goiz guztian ze-har. 14:00.Gazte bazkaria. Ondoren,Elektrotxufla elektrotxaranga he-rrian zehar. 17:30.Errebal dantzaldigidatua, Aurrera plazan. Ondoren,txokolate jatea. Jarraian, Buruhan-diak Joxe Arregi plazan. 23:00.Suz-ko zezena. 23:30.Kontzertuak: Mu-yayo Rif eta Esne Beltza.

ATARIA IRRATIAEgun osoan zehar.Euskal musika.Programazio berria irailaren 19tikaurrera.

FARMAZIAKIBARRA.Egunekoa.Lejeune, L.Euskal Herria kalea, 46. Telefonoa: 943 67 32 74.TOLOSA.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Askoz eguraldi fres-koagoa izango dugu gaur.Ipar-mendebaldeko haize-

ari esker tenperaturak atzokoa bai-no 10-12 gradu beherago geratu etamaximak 23-25 gradu atseginetanizango ditugu. Zeruari dagokionezgoizean eta eguerdira bitarte ho-deiak nagusituko dira, non tartekasirimiri pixka bat egingo duen. Halaere, oso euri gutxi espero da gaur.Arratsaldean atertu eta ostarte ge-roz eta zabalagoak irekiko dira.ihar,eguna 00

Bihar.Eguraldi ederra. Hai-zeak ipar, ipar-ekialdetikjoko du eta tenperatura

atseginak izango ditugu, nahiz oste-gunekoarekin alderatuta zertxobaitigo. Maximak 25-27 gradutan izan-go dira. Zeruari dagokionez aitzakiagutxi. Eguerdi, arratsaldeko lehenorduan goi hodeiren bat azalduko da,baina inolako trabarik egin gabeeguzkiari. Beraz, orokorrean zeruaurdin agertuko zaigu.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Klik batean, mendi,laku eta itsasoak

Erredakzioa

Uda ez da amaitu, baina ia herri-tarren gehiengoa ohiko jardune-ra itzulia da. Ikasle eta irakasleekbete dituzte ikasgelak, eta langi-leen gehiengoak ere itzuli diraberen lanpostura. Hala ere, betidaude irailean edo urteko bestesasoi batean oporrak hartzen di-tuztenak. ATARIA-k, udako argaz-kiak bildu nahi ditu. Argazki onenak epaimahaia-

ren saria jasoko du; Nekaturreneskutik bi pertsonarentzako bigaueko egonaldia. ataria.info-ko erabiltzaileen saria ere bana-tuko da (lau pertsonarentzakootordua Elketa jatetxean) etaAtarikideen saria (Aralar Kiro-lak-ek eskainitako bi opari).

Irailaren 18a da udako argazki lehiaketan parte hartzeko azkeneguna; argazkiak ‘ataria.info’ webgunera igo beharko dira

Ibon de los Asnos. «Ez genuen astorik aurkitu!». JULEN OTXOTORENA

www.ataria.infoOSTEGUNA, 2016KO IRAILAK 8Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM / 105.0FM

Magia duten kaleak. ANE JAUREGI

Brasildik, Isla Grande. IDOIA AIESTARAN