SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten...

40

Transcript of SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten...

Page 1: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei
Page 2: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

SARRERAJon Etxeberria (Proiektuaren koordinatzailea)

Kultur aldaketa eta krisi ekonomikoaren testuinguruan, hezkuntza, lana eta gizarte zerbitzuekinzerikusia duten paradigma guztien krisia gertatzen ari denean, LazosLiensLoturak mugaz gaindikoproiektua garatzen ari gara ilusio eta indarrarekin, baita nahasmen pixka batekin ere. Nerabe etaekintza sozialeko profesionalen arteko hartu-emanen esperientziaren bitartez gure lurraldeetandaukagun elkarlanaren beharrezkotasunaren ideia indartzen ari gara, adingabekoei zentzuzko arretaarrazoitua ematea beharrezkoa dela ikusten dugu eta, baita ere, jendarte bat egituratzeko lansoziohezitzailea oinarrizkoa dela. Baliabide hauekin zeharkatzen dugu beldurrez, aldaketez,zalantzez eta kezkez betetako egungo garaia, konturatu gabe bada ere, nerabezarora hurbiltzengaituena, hau da, ezegonkortasunaren, aldaketen eta larritasunen arora. Guztiok bizi gara nerabeenmoduan, zentzuaren eta erreferentzia ereduen bila.

Horretaz gainera, nerabeekin egotea gustuko dugu. Zerbait aberasgarria da eta, aldaketarako,gatazkarako eta hartu-emanetarako prest egotera behartzen gaitu, aldi berean egokitzeraderrigortzen gaitu, ezer ziurtzat ez jotzera. Mugatik hurbil bizitzeak aniztasunera ere eramatengaitu, ingurukoekin harremanetan jartzera, periferiaren gainean hausnartzera. Mugaren eremuansormena nahasketatik abiatu behar da.

Nerabezaroa eta muga, bizi dugun garaiaren metafora dira.

Proiektu honetan parte hartu dugun erakundeok une zailak bizi dituzten pertsonak edo prekarietateegoeratan daudenak laguntzen ditugu; horrek konplexutasuna ulertzera, engaiatzera eta, daudenlekuetan, garapenerako aukerak aurkitzera bultzatzen gaitu.

Orain dela ia 20 urte bidaia proiektu honetan sartu ginen pertsonetako asko urrunago joateko,inspirazioa bilatzeko, ezjakintasuna eta jakintza partekatzeko asmoarekin mugak zeharkatuz gatozheziketa ekintzarako kulturarteko esparrua saio eremu ezin hobea dela susmatzen baitugu. Prozesuhonek Europako eta beste kontinenteetako hezitzaileekin hartu-emanak edukitzera eraman gaituglobalizazio ekonomikoak elkartasun nahiz jakintzaren globalizazioak ere inplikatzen dituelapentsatzen baitugu. Gutxi gorabehera, guztiok lan bera egiten dugu, baina testuinguru ezberdinetaneta hizkuntza ezberdinekin.

Azken hiru urte hauetan hezkuntza ez-formala gazteen garapenerako eremu sendo eta beharrezkogisa aldarrikatzen saiatu gara, baita eskola garapenerako errefortzu on moduan ere. Aldi berean,erakundeak, administrazioak eta profesionalak nerabetasun berrietara eta paradigma berriekdefinitzen dituzten erronka berrietara egokitzeko berrikuntzan inplikatu behar direla babestu dugu.Askotan, egokitzapen edo malgutasunari buruzko hitzen atzean, egiaz, prekario bilakatzekoborondatea ezkutatzen da. Kasu honetan, aldaketei dagokienean adi egotearen premiak eta egitendugunarekin kritikoak izatearen beharrak indartsuagoak izatera, hezitzaileen profesionalizazioababestera eta herritarrak laguntzera bideratzen gaituzte.

Iraganeko-oraingo-etorkizuneko tentsio batean murgilduta gaude, denak eztanda egingo duelaematen duen une batean. Hainbat ibilbidetatik gatoz, lortutakoa galtzearen beldur gara, belo bateketorkizuna estaltzen du. Baina, mugaz gaindiko esperientzia honek gizarteratze handiagoa izangoduen Europa baten proiektua babesteko konfiantza eta gogoa ematen digu, Europa bat non giza etahezkuntza eremu zabalagoak eraiki ahal izango ditugun gure ezagutza eta ezjakintasunak hobetobaliatzeko, herritar bakoitzaren giza eskubideak gehiago eta hobeto sustatzeko. Geroz eta gehiago,gizarte langileak eta hezitzaileak eskubideen babesleak gara.

POCTEFA-FEDERek finantzatutako LazosLiensLoturak proiektua hiru urteko abentura izan da.

Page 3: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Abentura honetan lurralde mugakideak, eta piriniarrak, eta gizarte hezkuntzaren arlo ezberdinak(babes etxeak, nerabeentzako eguneko etxeak, kaleko hezkuntza programak, gazte dinamizazioguneak, drogamenpekotasunerako prebentzio dispositiboak, familia laguntza, eta abar) lotu nahiizan ditugu. Aniztasun honek asko aberastu du heziketa eta, aldi berean, hainbeste erritmo, logikaeta helburuen kudeaketak zaildu egin du. Baina, mota honetako proiektuetan gehien azpimarratzenduguna ehunka nerabeen parte hartzea da, ahalegin honen benetako onuradunak. Izan ere, askotanadituen arteko hartu-emana gertatzen da soilik, gutxitan hauen eta biztanleriaren artekoa, horregatik,garrantzizkoa da jardueraren alderdi garrantzitsuena nerabeek beraiek gauzatzea. Hezitzailerik gabe,ordea, ezin proiektua bere osotasunean martxan jarri, beraz, osagai hori ere ezinbestekoa izan dagurpila bira dadin.

Hiru urte hauetan 400 gaztetik gora eta giza egintzako 120 profesionalek parte hartu dute 40jarduera baino gehiagotan. Jarduera hauetan zehar 6 metodologia partekatu ditugu eta POCTEFA-FEDER programan egindakoa agerian utzi dugu (ondare barik ez dago historiarik eta, beraz, ezdago ikasterik). Ezagutzen ez genituen pertsonak ezagutu ditugu eta ezagunak ginenen artean hobeelkar ezagutzen dugu orain. Ireki ditugun leiho berrietatik aukera eta ideia berriak sartu dira. Liburuhonen helburua ikasitako guztia biltzea eta, ahal bada, mugaz bestaldeko bokazioari gure arepikorra jartzea da. Liburu hau besteen jakintza hazteko eta emankortzeko erabilgarria izatea nahidugu. Edonoren burua zalantzan jartzeko hausnarketarako eta kritika eraikitzailerako palanka bezalaerabiltzea nahi izango genuke. Aldi berean, espero dugu uzten dugun aztarna baliagarria izatea, baihezkuntza ez-formalaren balioa indartzeko, bai eta arazoetan murgildurik dauden adingabekoekinlan egiten dutenei beren lanaren balioa aitortzeko. Edozein gauza egiteko gai gara.

Argitalpen hau 3 atal ezberdinetan zatituta dago. Lehenik, eztabaidak irekitzen dituzten hausnarketaorokorrak aurkezten dira. Gero, lurraldeen arteko elkarrizketak, azterketa konparatiboak eta munduaikusteko era ezberdinei buruzko solasaldiak proposatzen ditugu. Hemen, herrialdearen mailagainditzen dugu mundu osora irekitzeko. Azkenik, LazosLiensLoturak proiektuari buruz hitz egitendugu, bere gorabeherak eta bere alde onak eta txarrak aztertzen ditugu. Proiektu honetan parte hartuduten guztiek edukietan eta idazlanetan lagundu dute. Atsegingarri izango zaizuela espero dugu,baina, batez ere, bide berriak eta loturak sortzeko baliagarri, hauexek baitira azken batean edozeinheziketa lanen helburuak.

HEZIKETA-LANAREN MUGAZ GAINDIKO HEDADURA.Stella Hermoso.

Azken bolada honetan ohikoagoa da Europa kontzeptuari buruz hitz egitea globalizazio, aukeraberdintasun, garapen, mugikortasun, hartu-eman, lankidetza, identitate komun, etab. bezala,lurralde edo kontinente gisa baino.

Guk hezkuntza ez-formalaren esparruan egiten dugun lana arazo familiarrak, ekonomikoak eta/edosozialak dituzten gazteei zuzenduta dago gehienbat, hau da, aukera murritzak dituzten gazteei(harreman, eskola, baliabide eta izango den arazoa dela eta).

Gazteentzat esperientzia garrantzitsuak izateaz gain, mugaz gaindiko proiektuek beste zerbait ereeskaintzen diete, adibidez: beren munduaren ikuspuntu zabalago bat; beren baliabide pertsonalakaurkitzea, jardutea eta indartzea; abilezia eta gaitasun sozialak garatzea; eta, azken finean, berenizaeren irudi bat eraikitzeko tresnak eskuratzea, edozein pertsona bezala erlazionatzeko, hizkuntzakikasteko, bidaiatzeko, ikasteko, lan bat lortzeko, autonomoak eta konpetenteak izateko. Horrela,helduen munduak planteatzen dituen erronken aurrean ondo moldatu ahal izango dira eta guztiokbatera eraikitzen ari garen Europaren ideia aberastu ahal izango dute.

Page 4: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Mugaz bestaldeko esperientzia hauetan heziketa lanak bakarkako, taldeko eta komunitateko planoedo dimentsio ezberdinei heltzen die.

01. BANAKO DIMENTSIOA/ PLANOA: Nork bere burua zalantzan jarri

Gazteek elkarreragin modu berriak eta beren gisakoekin eta helduekin eginkizun berriei ekitekoaukerak topatzen dituzte (lotsatiak beste hizkuntza batean hitz egitearen iniziatiba hartzen du,lotsagabea lotsatzen da, errietara ohituta dagoen gazteari konfiantza ematen zaio astebete oso bateanzehar).

02. TALDEKO DIMENTSIOA/ PLANOA: Taldekidea naiz

Talde beraren batasuna indartu egiten da esperientzia hauen bitartez (nafarrak, Iparraldekoak ...).Beste taldeekin erlazionatuz gazteek jakin dezakete zein den beren talde gustukoena eta, ondorioz,talde horren kide sentitzen dira. Lehenengo loturak “gure artean” (talde baten kidea naiz eta, beraz,beste taldeen kideekin konparatu naiteke). Nire taldekideengana daukadan arreta handitzen da.

03. LURRALDE EDO ERKATZE DIMENTSIOA/ PLANOA: Beste ingurune batezagutzen dut eta nirea aberasten dut itzultzean

Gazteek beren ohitura ezberdinak dituzten pertsonak eta lurraldeak ezagutzen dituzte (hizkuntza,ordutegi, elikadura eta gizarte kezka ezberdinak) eta, honi esker, konturatzen dira bat datozelahainbat alderditan (adina, sexua, zaletasunak etab.). Guzti honek bizitzatik ibiltzeko baliabidegehiago edukitzeko aukera eta ezberdintasunen aurrean (hizkuntza, bizimodua, moda) jakin-minaematen die gazteei, horrela, etxera itzultzean ikasitakoarekin beren lurraldeak aberasteko aukeraedukiko dute.

04. GIZARTE EDO KULTURA DIMENTSIOA/ PLANOA: Mundua ezagutzen duteta ikusitakoarekin alderatzen naiz nire buruarekin bat eginez eta nire buruadesberdinduz (garapena)

Gazteak, bizipen hauen bitartez, beraien auzoa edo hiria baino handiagoa den mundutik gertuagosentitu daitezke. Distantziak txikitzen dira eta leku, pertsona eta kultura ezberdinak ezagutzekoaukera handitzen da. Bizipen horiek beren buruekin bat egiteko eta beren buruak desberdintzekoaukera ezin hobea eskaintzen dute, horrela, gazteek beren buruen ideia zabalagoa eduki ahal izangodute.

05. PLANO/ DIMENTSIO ERAIKITZAILE OROKORRA: Aniztasuna ulertzen duteta errealitatea eta mundua ulertzeko modu zabalagoak eraikitzen ditut

Gazteek errazago ulertu dezakete aniztasuna eta mundua ikusteko eta ulertzeko modu zabalagoak,toleranteagoak eta muga estuagoekin (erlijioa, kultura, ohiturak) errazago eraiki ditzakete. Pertsonabat lagunak dauzkan tokikoa da eta ni toki askotakoa izan naiteke.

GAZTEEN TRUKEAK ETA PEDAGOGIA INTENTSIBOAIker Alustiza.

Page 5: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Pedagogia intentsiboa Alemanian sortu zen kontzeptu soziohezitzailea da, hala ere, beste lurraldebatzuetan ere antzeko metodologiak garatu dituzte, Frantziako haustura egonaldiak kasu. Askotan,gazteengan esperientzia adierazgarriak eragiteko denbora eta espazioa murriztea bilatzen dutenproposamen hauek, desintoxikazio edo epai-egitarauetan integratzen dira. Badira hamar urte bainogehiago HeziZerb Hausturak deitzen den proposamen metodologikoa, kontzeptu hauek kontuanhartzen dituena beste iturri teoriko eta praktikoak gehituz, garatzen ari dela. Horrela, testuinguruzabalago batean printzipio metodologikoak modu orokorrean eta gazteekin garatzen dira, betigaitasunetatik abiatuta, ez arazo zehatz batetik edo delitu batetik01.

Hausturak proposamena hazten ari da, epe luzerako finantziazio iturriak bilatzen ditu etaLazosLiensLoturak proiektu berritzailearen ardatz gisa aurkezten da. Programarekin saiakuntzakegiten eta honen neurriak zehazten jarraitzen dugu. Pedagogia Intentsiboaren baitan bi jardueramota ezberdintzen dira. Lehenengoa, taldeen arteko hartu-emana da, hau da, egun batzuetan zehartalde txiki ezberdinek (talde hauek beren hezitzaileekin, helburuekin eta estrategiekin datoz) bizipenbat konpartitzen dute talde zabalagoa den beste bat osatuz topaketak irauten duen bitartean.Bigarrena, talde txiki baten (aurretik aukeratutako 4-8 partaide boluntarioez osatutakoa) egonaldiada. Talde txiki honen partaideek borondatez parte hartzen dute bizipenean, ez dute elkar ezagutzeneta abenturan zehar kanpoko hezitzaile talde baten laguntza daukate. Bizipen bakoitzak badauzkabere eragin eta zailtasunak, baita hauek antolatzeko eta kudeatzeko erak ere. Mugaz gaindikoproiektu honek identitate eta kulturen arteko elementuak integratzeko aukera eman digu, hau da,intentsitate efektua bikoiztu eta esperientzia aberasgarriagoa izaten da. Abentura, isolamendu,taldeko bizimodu, soiltasun eta bidean zehar egindako ahaleginari beste hizkuntzatan komunikatzea,bizimodu ezberdinak alderatzea eta mugikortasunaren bizipena gehitzen zaizkie. BanakakoPedagogia Intentsiboaren egonaldietan oso garrantzitsua da gazteak bere egunerokotasunagandikdistantzia hartzea. Horrela, gazteak bere burua hobeto ezagutu ahal izango du bere egunerokotasunaeta bere burua bera beste perspektiba batetik ikusteko aukera baitauka. Mugaz gaindiko dimentsioakberen egunerokotasunetik kanpo dagoen abentura bat bizitzeko aukera eskaintzen die gazteei.Esperientzia bitxiak antolatzeko aukera edukitzearen zortea daukagu, aniztasun intelektualhandiarekin, etxetik kilometro gutxitara, bidaia edo baliabide gehiegi barik. Mugak zeharkatzean(herrialdeen artekoak, landa ingurunekoak, naturarenak) urrunago ailegatzen gara eta, horrela, gureidentitate, gabezi, jatorri eta kexei buruz hausnartu dezakegu. Proposamen honen bitartez gazteakbeste errealitate batzuekin harremanetan jartzen dira, errealitate bakarra dena guztientzat azkenfinean, antzeko egoera sozial, familiar eta kulturala bizi baitute. Globalizazio (zapatila eta telefonoberdinak erabiltzen dituzte) eta lokalismo (askotan gazteek ez dakite non dauden, zer den eskualde,probintzia, hiri, muga edo-eta administrazio bat, gasolindegiek eta ordainlekuek definitutakolurralde mugagabe batean bizi direla sentitzen dute) arteko nahasketa da. Egonaldi hauen bitartezaskotan izaera itxiko lokalismoa zena irekitzen hasi daiteke. Zonalde neutroa eta ez-lekua denmugan errazagoa da beste bat izatea, eginkizunez aldatzea (adibidez, gaiztoa izateari utzi besteaklaguntzeko edo lotsatia izateari utzi liderraren papera betetzeko). Egunerokotasunaren inertziagatikedo/eta beldurrengatik gizakioi zail egiten zaigu gure benetako izaera nolakoa den jakitea,horregatik egoera ezberdinak bizi behar ditugu.

Talde barneko aldaketa guztiek nahiz mugaz gaindiko banako egonaldiek, gazte bakoitzaren biziunea eta bere gizarte eta hezkuntza ibilbidea gorabehera, aukera ugari eta baliabideen aurreikuspeneraginkorra eskaintzen dituzte, etorkizuneko mugikortasuna eta gure mundu globalizatuandaukagun bizitza ahalbidetzen duena. Eliteek atzerrian ikasketak egiteko programak dauzkate.Gainontzeko gazteek zentzu horretan garatzeko hezkuntza ez-formala eskura daukate.

Helburu hau lortzeko, ordea, erakunde bezala indartu beharra daukagu, berezitasun eta baldintzakkontuan edukita urrunago heltzeko ahalmena edukiko dituzten hezkuntza esparru berri eta

01 Informazio gehiago edukitzeko ikusi www.hausturak.net eta Hausturak-Rupturas argitalpena (frantsesezko itzulpenaere). www.espaciokrea.org/lazosliensloturak.htm (dokumentuak).

Page 6: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka etamota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei behar duten arreta eskaini ordez.Historia eta egituraketa ezberdinez osatutako oinarri batetik elkarrekin zerbait egitea zaila bada ere,tresna hau badabil, horregatik mota hauetako apustuetan sakontzeko gai izan behar gara. Ez horibakarrik, apustu hauek zabaltzeko eta muga haur eta gazteentzat baliabide iturri bihurtzeko ere gaiizan behar gara.

HEZIKETAREN ERRONKAK: KONPROMISOA, IKERKETA,ZAINTZA, GIZATASUNA.Philippe Roux.

“Tunas izeneko entzungor profesionalak bide apardunak marrazten jarraitzen du harridurakdesitxuratutako aurpegia erakusten duen emakumearen parean. Emakumeari ozta-ozta leihotikerortzen den eta espaloi erdialderantz doan txanpona botatzeko denbora ematen dio. [...] Eskupekoakamioneta baten karrozeria azpialdean ezkutatua geratzen da. [...] Bitartean, Tunas-ek beregandikhurbil pasatzen diren autoak saihesten ditu [...] kamionetaren karrozeria azpialdean dagoeneskupekoa begi-bistatik galdu barik. [...] Bere besotik urrun dagoen txanponak distira egiten du,ihes-hoditik ateratzen den keak ez dio arnasa hartzen uzten, bere atzamarrek txanponaren ertzaukitzen dute eta zigarreta baten moduan hartzera ailegatzen dira – ia lortu duk!-, baina kamionetaabiatzeko prest dago, motorrak orro egiten du, iluntasuna ikaragarria da, burua atera, hankak atera,azkar, ez ezak praka urratu, eta azkenean argia, zeruak hortxe jarraitzen du, ondo, bizirik diraut!”01

Hirugarren milurtekoaren lehenengo hamarkada ostean, kaleko gizarte lanak inoiz bainogaurkotasun handiagoa duela ziurta daiteke. Aberats eta txiroen artean zegoen aldea handitu egin damerkatuen espekulazioari lotutako munduko krisiaren ondorioz. Erdiko klaseek, historikokizailtasun ekonomikoen eraginak arindu dituztenak, bazterreko fenomenoak indartzen dituen gauregungo atzeraldiaren eragina bete-betean pairatzen dute. Europako familia askok beren bizimoduaeta beren seme-alaben etorkizuna hobetuko zela pentsatuz maileguetara jo du eta, orain, gauregungo krisi ekonomikoaren ondorio bortitzak pairatzen ari dira.

Gero eta jende gehiago kale gorrian geratzen ari da eta, gainera, izengabeko pertsona hauek finantzairuzurrak sortu dituzten eskrupulurik gabeko espekulatzaileen aldetik gutxiespena besterik ez dutejasotzen. Herrialde garatu deiturikoetan garbiketa soziala oso ankerra izaten ari da,errentagarritasun eta zenbatze kulturak egoera ezegonkorrak biguntzeko aukera oro ezinezko egitendu.

Gizarte langintzaren erronka bi arazo ekiditea da: batetik, jendartearen zati baten bazterketa eta,bestetik, gainontzekoek, elkarrekin elkartasunaren gaiari ez heltzeko bazterketa honekiko erakustenduten ardura falta. Gizarte lanak01 anakronikoa ematen du bere “puntuz puntu”ko, taldeko etagizarteko presentzia arrazoituaren ikuspegiekin, teknologikoki garatuegia dagoen masa jendartebaten barruan non emaitzak eraginkor, ikusgarri, zenbakarri eta errepikakorrak izan behar diren.

Nolabait, kaleko lanak ez du bat egiten jendarteak eman arauekin eta, batzuetan, jendartea berazalantzan jarri dezake, bereziki baztertuei aplikatu ahal zaizkien dispositiboen proposamenei buruzari garenean. Gure jardueraren esparrua jendartearen pentsamendu orokorraren hausnarketarena da,biztanleri prekarioa, gure instituzioen atal ahulak agerian uzten dituen sektorea, aintzat hartzekoerari buruzko hausnarketa, hain zuzen.

01 Serra Enrique, 2000. Errege izatearekin amets egiten zuen batek. Point: Paris: 160.01 Egilearen praktikak kaleko hezkuntzarekin zerikusi handiagoa badu ere, hausnarketa hau orokortu ahal dugu etagizarte lanari buruz hitz egin ahal dugu era orokorrean.

Page 7: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

2011ko suminduak eta udaberri arabiarretako matxinadak esaten dugunaren bi adibide argi dira.Guzti horren gainetik, arlo sozial eta politikoan zalantzak planteatzen jarrai dezakegu!

Sare sozialek eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknikek (IKT) munduan zehar gertatzendiren gazteen mugimendu handietan okupatu duten lekuak informazioa garraiatu daitekeela etahonek zalantzak eta aldaketak behartu ditzakeela agerian uzten du. Baina ez gaitezen nahastu.Bazterketa digitalak helduei, sozialki baztertuak daudenei, estutasun ekonomikoa pairatzen duteneieta, noski, kalean bizi direnei eragiten die gehienbat. Beraz, kasu onenean IKTen erabilpena hazidela esan ahal bada ere, errealitateak talde sozialen arteko distantzia ez dela laburtzen, handitzendoala baizik, erakusten du. Atzipen prozesuak aztertu behar ditugu, identitate eraikuntzarenfenomenoa eta ingurumen gertakariak (taldeak, instituzioak, lurraldeak etab.) baztertu gabe. Gurebetebehar hezitzaileak IKTak ulertzera eta praktikan jartzera bideratua behar du izan, gizartelanaren esparruan kokatzen diren harremanek aurrera egiten jarraitu ahal izan dezaten, baina teknikahauek berdintasunezko jendartea lortzeko bidea baino ez direla pentsatzeari utzi behar diogu;aurrerapena alienazio fenomenoen sorburua izan daiteke! Gure mundu digital globalizatuan, nonematen duen politikariek eta norbanakoek ez daukatela eredu argirik, hezkuntzaren lehentasunaesparru birtualaren alaitasun euforikoan kokatzen da. Gure ardura da IKTen bitartez praktikanjartzen ditugun bitartekoak egokiak izatea.

Gure konpromisoa ez da nolanahikoa, gure lanak adierazteko eskubide eta onarpen eske daudenbiztanleria eta gazteen errealitate konplexuekin harreman zuzena eskatzen du. Arrazoi hauengatikpertsonei ikuspuntu panoramiko bat eman behar diegu gure laguntzaren bitartez. Gizarte langileekazaldu diren joerak jarraitzen jakin izan dute, gainera, badakite joera horiek erabiltzen harremanaketa ibilbideak eraikitzeko. Baliteke taldeko jardueretan gure ikuslegoari zalantza zailak proposatuizana, baina zalantza hauek, pedagogikoak izanda, pertsonek beren izaera osatzeko eta ezaguna dennahiz kontrolpean dagoen inguru batean erabakiak era askean hartzen ikasteko baliagarriak dira.Gure lanak harreman zuzenari eta pertsonek beren aldetik jartzen dutenari garrantzi handia ematendie. Gure ikuspegitik, pertsona bati eskaini ahal diogun zati txiki bat besterik irudikatzen ez duena,defendatu behar dugu pertsona horrekin daukagun harremana mantendu eta instituzio edo esparruadministratibora zabal dadin. Ez dugu gaztearen tutoretza egin behar, pertsonok berezkoa duguberdintasunez komunikatzeko hitzaren aberastasuna. Gure lanaren alderdi guztiak konfiantzazkoharremanetan oinarritzen dira. Gazteek eta helduek gizarte hezitzaileek egin ekintzen helburuonetan beren konfiantza erakutsi behar dute.

Gizarte hezitzailea leku mugikorrak okupatzen dituzten bere ikuslego eta ingurunearekinharremanetan dago. Behartsuekin harremanak, “Topaketaren aldeko apustua” deiturikoarekinlaguntzen dena, bereziki malgua izan behar du. Eredu pedagogiko egonkor bat mantendu daitekeelapentsatzeak ez luke zentzurik edukiko eta, gainera, arriskutsua izango litzateke. Gure konpromisopertsonalean oinarritzen diren etengabeko ikerketak hastea da gure erronka. Gure konpromisoataldearen bidez garatzen da, trukaketa eta lanaren ikerketa amaigabearen bitartez, komenientziazkoprofesionaltasuna saihestuz funtsezkoa den humanismo osagaia baztertzeko arriskurik ezedukitzeko. Kaleko gizarte lanaren beraren funtzioa ez da protagonisten estatistika-azterketaobjektiboa eta azterketa subjektiboa bata bestearen kontra jartzea, hau da, ezin da inolaz kalekogizarte hezitzaileen lana soilik subjektibotzat hartu pentsatzen delako objektiboak izan daitezkeenbakarrak kalkulu estatistikoen emaitzak direla. Beharrezkoa da balio objektiboak eta baliabidesubjektiboak egoera beretik abiatuta antolatzea.

Bigarren pertsonak bideratzearen auzia, gazteriaren etorkizunaren gaia, baztertuen bizimoduarenberri edukitzea eta gure ekintzek jarraitu beharko luketen etika humanitarioa, kasu guzti hauek gureetengabeko hausnarketa eskatzen dute. Mundu osoan zehar ematen diren gizarte lanari buruzkoprestakuntza ezberdinak, funtsezko izanik ere, ez dira aski gaur egungo aldaketa sozialak ulertzeko.Beraz, gizarte langintza etengabeko prestakuntza prozesu batekin lotzen da ohitura finko eta

Page 8: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

immobilismoan ez trabatzeko. Berrikuntza da gizarte lanaren gakoa, gure instituzio eta politikarienaurrean babestu behar da. Gaur, inoiz baino gehiago, malgutasunak kaleko gizarte langileeneskuetan egon behar du. Haiek biztanleriari zorroztasun eta ulerkortasunetik bizirauteko baliabideakhelaraziko dizkiote. Haiei ere hirugarren milurtekoaren jendarteetan ohikotzat hartu diren hainbatgiza bazterketa ekiditea dagokie. Ez ari gara bakarrik hiri handietako kaleetan bizi behar denjendeari buruz (The Mole people)02, abizenik edo egoera zibilik ez daukatenei buruz ere baizik.

Jacques Ellul-ek03 honako hau zioen: “zereginak dauzkan jendarte batean bizi gara eta zereginakedukitze honek ordena dakar”. Beraz, giza eskubideak aldarrikatu behar ditugu eta instituzioaknahiz herriak ahulenak babesteko politikak garatu ditzaten behartzeko ahalmena eduki behar dugu.Gaur egun, humanismoa merkatuaren interesen gainetik egon behar da. Asis (Italia)04 herrian eginkonferentzia batean Julia Kristevak esan zuenez: “[...] humanismoa kulturen arteko ezberdintasunentopagunea da [...] Gizon eta emakumeek bat eginik sinesteko eta jakiteko dugun gaitasunarenetengabeko berrikuntzaren alde egitera ausartu behar gara”. Gure lanbideak ezjakintasunari etaparadoxei aurre egitera behartzen gaitu. Ondo eta gaizki dagoenarekin harreman subjektiboaedukitzera behartzen gaitu ere. Gure etika eta gure lanbidearen deontologia, sentimenduekikoharremana eta gizagabetzen ari diren ingurune ezberdinak ahalik eta hoberen ulertzeko nahizneurtzeko baliabideak dira. Gaur egungo giza jokoak eskatzen dituen itunak eta hitzarmenakneurtzeko, kritikatzeko edo onartzeko gaitasun osoa eduki behar dugu. Bizimoduak uniformebihurtzeari ukazioa eta ebazpenen kontrako borroka kontzienteki onartu beharreko kostua da. Guregaur egungo erronka besteekiko onarpenari eta kontrajartze kritikoari heltzea da. Agerikoadenarekin ez gara konformatzen, gure jendarte europarren konbentzionalismoak astintzen ditugu.Askatasunen elkarrenganako izaerak berak aurkitzen ditugun gizarte egoera konplexuetan eraginadauka. Irmotasunez, gizarte ekintza gure lanbidearen zabaltzea ziurtatuko duen ikuspuntu batenpean mantenduko dugu, bide horretatik, gure lanbidea asmamen dinamikari esker sormeneanoinarrituko da. Hitzen gardentasun, zentzu estrategiko eta konpromisoak politikariekin lan egitekoaukera emango digu, horrela, ez dugu utziko politikariek arazoak sartze edo baztertze dispositiboaksoilik erabiliz konpondu ditzaten. Gure jarduerak, konfiantzaz begiratuz gero eta zenbakietatikharago, gobernatzaileen eta legegileen arreta bereganatu beharko luke txirotasuna eta eskasiarenkontra borrokatzeko. Akats larria izango litzateke ekonomia orokorra errealitatetik aldendutaegotea. Ildo horretatik, herrialde ezberdinetan ematen den kaleko gizarte lanaren zeharkakoanalisiak bultzatzeak errealitate soziokulturaletatik urrun dauden eredu zurrunen eraikuntza ekiditendu. Helburua da hiriko aldaketak eta kaleko biztanlerien aukera inplizituak errespetatzea. Ez garabakarrik larrialdiak gertatzen direnean jarduten, aurreikuspen eta alarmen detektagailu gisa ereegiten dugu lan. Aldaketak eragiten dituzten seinaleen eta eskasia egoeren aurrean erakusten dugunsentsibilitatea da gure lanaren iparrorratza. Lurralde bakoitzaren aldaketak aurreikusteko eta haueierantzuna emateko iniziatiba hartzen denean, arazoak lurralde hauetatik harago zabaltzea ekiditenda. Politika publikoak eta gizarte arazoak kontuan hartuko dituzten beharrezko finantziazioakbultzatzeko baliabide positibo eta sinesgarria zera da: eskasia egoeran dauden biztanlerien jarduera-boterean oinarritzen diren garapen sozialeko ekintzen aplikazioa.

Gure erantzukizun profesionala da kontzeptualizazio gabeziek eragin kontraesan faltsuetan ezerortzea. Biztanleriaren arazo errealak konpondu ahal izateko politikariengan eragiteko tresnakaurkitu behar ditugu, horretarako, egoeren kalitatezko analisi kliniko eta soziala ezinbestekoa da.

Erraza ez bada ere, gure lanbideak zehaztasun praktiko eta etengabe kontsultatua den gaitasunanalitikoaren bidea jarraitu beharko luke, horrela, gaur egungo gizarte ekintzaren datuakobjektibotzat izango genituzke. Gizarte aldaketek mundializazioa aldarazi duten garai honetan,

02I kusi: Jennifer Toth, 1993. The Mode people: life in The Tunnels beneath NY City, Copyrighted Material.03 Jacques Ellul (1912-1994): zuzenbidearen historialaria, soziologoa, modernitate eta jendarte teknikoaren pentsalaria,askatasuna eta itxaropenaren teologoa eta Action Jeunesse Pessac-en sortzailea.04 Julia Kristeva, Bulgarian jaioa, 1966tik Frantzian bizi da eta bertan egiten du lan. Idazlea, psikoanalista, Paris 7-Diderot unibertsitateko irakasle emeritua eta Pariseko Elkarte Psikoanalitikoaren kide titularra da.

Page 9: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

hauexek dira bereziki indartu behar ditugun erronkak : beharrak dituzten pertsonekiko zuhurtasunaeta isilpekotasuna mantentzea; bortxaketa publikoa eta pribatua salatzea; politikariak, instituzioaketa lankidetza sareak mugiaraztea, ahultasun fisiko eta psikologiko egoeran kalean bizi direnpertsonen oinarrizko eskubideak berma ditzaten. Beren ingurua menderatzeko eta aurrera egitekogai ez diren pertsona baztertuak laguntzeko tresnen garapena etengabeko lana da. Bazterketenesparruan parte hartu dutenek beren jarduera eta beren ekintzen zentzua zalantzan jarri behar dute.Gizarte lana merkaturatzeko dagoen tendentziaren aurrean adi egon behar dira.

Ekimen publiko edo pribatu gehienek biztanleri ahulei laguntzak ematen dizkietenean “babesabehar duten pertsonak”05 edo “babestu beharreko objektuak” direla pentsatzen dutelako egiten dute.Baztertutako biztanleriei buruz jendartean dauden aurreiritzi okerrek egoera ezberdinenkonplexutasuna ulertzea eta bazterketa prozesuei buruz hausnartzea ekiditen dute. Gure lana dakalean bizi den jendeari buruz dauden aurreiritziak desegitea. Batzuetan, ondo datorkigu gureburuari galdetzea, gure asmoaren kontra bada ere, ea laguntzeko gogoak ez ote duen babestu nahidugun kaleko jendea gutxiesten. Gure jendarteen “bazterketa” jarreren aurrean, pertsona, eta ez honiburuz eduki ahal den iritzia, kontuan hartuko duten baliabideak jarri behar ditugu heziketa ekintzaarrazoitua lortu ahal izateko.

Arrazoi hauengatik, gure jarduera eguneratu behar da etengabe, horrela, gure jakintza deontologiaeta etikak markatutako parametro pean kokatuko dela ziurtatuko baitugu. Desberdintasunarenkontrako borrokan pedagogia, terapeutika eta errehabilitazioarekin zerikusia daukaten ereduakzalantzan jartzea ezinbesteko tresna da. Garrantzitsua da jakitea erronkak zeintzuk diren, pertsonakez estigmatizatzeko. Helburu hau ez dugu lortuko erregistro orokor batean egokiak ez direnmetodologiak aplikatuz edo/eta dialektika subjektiboa baztertuz. Esparru publikoan gerta litezkeenegoerak direnak direla ere, gizarte lanak arriskuan dagoen pertsona oro lagundu behar du alarmaaktibatuz eta jendartearen garapenera moldatuko diren politika publikoak aplikatuz. Kalean gizarteekintzaileak bere autonomia, inpartzialtasuna eta gertutasun nahikoa mantendu behar du jendarteakahazte, eskasia eta bereizketa egoera baten pean dauzkan pertsonei protagonismoa itzultzeko.

Gure gaur egungo jendartean, non intolerantzia ohikoa den, agertu diren segurtasun erreformakpertsona eta familien intimitatearen esparruan sartzen dira. Garrantzitsua da bazterketaidentifikatzeko tresnak ez erabiltzea zer gertatuko den iragarri nahi duten estatistiken bitartez.Hezitzaileek aurrera daramaten lan eskerga ez da produktibitate edo “gizarte antolaketa” indizeenarabera neurtzen, ekoitzitako “giza kapitala"ren arabera baizik, beraz, bazterketa eta zuzendutakoglobalizazioa baztertzen dira. Gaur egun mundu mailan bizi dugun krisi ekonomiko eta sozialakelkartasun baliabideak kolokan jartzen ditu. Errealitate honek gehiengo erredukzionista batenpartaide izatea ekiditera bultzatu behar gaitu, ez konformatzera. Kontzientzia askatasunakbultzatzen duen izpiritu konstruktiboaren barnean kokatzen den erresistentzia posiblearen oinarriakjartzean indibidualismo garaikidearen kontrako borrokan parte hartzen dugu eta gure zerbitzupubliko demokratikoak osasuntsu mantentzen ditugu.

Gizarte lanak hartzen duen posizionamendu bereziak iniziatiba hartzea eta tokian tokiko garapenarizabaltzen zaizkion eta hiriko bizitzan parte hatzen duten taldeko proiektu handiak egitea posibleegiten du.

Gizarte hezkuntza politikaren demokratizazio, hiritartasunaren jardute eta garapen ekonomiko,sozial eta kulturalaren oinarria da.

Gaur egun, heziketak gazteekin elkarrizketatzeko diren gune kolektiboak irekitzea erraztu behar du,

05 Ikusi Juan Martin Perez-en lanak: “La discriminación tutelar es una categoría de análisis sociológico desarrollada en2007 por El Caracol AC”- Derechos de las poblaciones cal. Capítulo 31 del diagnóstico de Derechos Humanos deldistrito Federal. 2008. Comité Coordinador para la elaboración del Diagnóstico y Programa de Derechos Humanos delDistrito Federal. El Caracol AC, México.

Page 10: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

horrela, gure gaur egungo jendarteak dauzkan aurreiritziak agerian geratu eta desegin ahalko dira.Instituzioetako partaide ezberdinen arteko jakintzen bilketak, esku-hartze berezia eta gazteekinnahiz beren familiekin egiten diren taldeko proiektuak orekatzen ditu.

Gazteek beren bizitzaren aniztasuna aldaketa sozialetara lotuko duen identitate eraikuntza lanariekiteko nahiko bitarteko dauzkate. Gaur egungo gazteek munduari aurre egiteko gaitasunezberdinak dauzkate. Gazteei beren jatorri kulturalei buruz egin dugun ideiatik datorren etaaurreiritzietan oinarritzen den ikuspuntu bat emateak demokraziatik urrunduko gintuzke.

EBALUAZIOAREN AUZIAAmparo Echeberria.

“Modu batera edo bestera egiten dugun hori jakinaraziz, gure burua zuzendu eta hobetu dezakegu[...] Honi praktika pentsatzea deitzen diot, eta praktika pentsatuz pentsatzen eta hobeto praktikatzenikasten dut”.(Paulo Freire. Cartas a quien pretende enseñar, 1993)

PROGRAMAZIO ETA EBALUAZIO SISTEMATIKOA HEZKUNTZA BALIABIDE BIHURTUA

Jarduera, proiektu eta erakundeen etengabeko ebaluazio sistematikoa beti da beharrezkoa hainbatarrazoiengatik: emandako diruaren erabilera egokia “justifikatu” behar dugu; baliabide hauek“funtzio sozialerako” erabiltzen ditugula frogatu behar dugu; proiektuaren edukia eta beregauzatzea etengabeko hobekuntza mekanismo gisa berraztertu behar dugu; gure eskarmentua gureetorriaren iturria izan behar da; elkarrekin komunikatzeko helburu eta metodologiei buruz daukagunjakintza aberasteko gure “jarduera hausnartua” erabili behar dugu01.

Gizarte hezkuntzaren munduan ohikoa da (inposatzen zaigulako) ebaluazioa emaitzen identifikazioeta justifikazio hutsera murriztea. Azken urteetan, jardute baliagarria baino gehiago diskurtsoonargarria edukitzeagatik, kalitate eta bikaintasunaren bilaketarekin lotzen da baita ere. Bi alderdihoriek beharrezkoak dira eta haiekiko hurbilpena gauzatu daiteke hezkuntza praktiko zorrotzarenmuina den ebaluazio praktikaren emaitza gisa.

Taldeko edo banakako (gazte edo pertsona helduenak izanda) proiektu bakoitzaren ardatz bezalaebaluazio engaiatua, sistematikoa eta iraunkorra babesten dugu, elkartze bizitzaren ardatz gisa, hainzuzen. Zentzu honetan, ohiko ebaluazio ereduekiko aukera ezberdin bat da.

Ebaluazioa- honekin batera programazioa eta plangintza- hezkuntza tresna bihurtzen da, hezkuntzaikuspuntu konkretu batetik eta printzipio eta gako metodologiko batzuen aldetik (hazkunde etaaskatasunerako heziketa) pentsatua eta berriz planteatua dagoen tresna bat. Honengatik, ebaluazioaezin da ulertu ebaluatzeko eta programatzeko tresna multzo baten moduan, zentzuzko alormetodologiko baten pean teknikak sartzen dituen metodo gisa baizik.

Kontuan hartu beharra dago tankera honetako proposamen bat ezin litekeela hari buruz irakurriazikasi, praktikaren bitartez barneratu baizik. Berez, oinarrizko planteamendu erraza bada ere,badauzka bere zailtasunak (taldekoak, pertsonalak edo/eta instituzionalak).

Desmitifikatzeko, berreraikitzeko eta Ebaluazio eta Plangintzaren hizkuntza elkorra berrizeraikitzeko proiektatzea (proiektu) hitza da gakoa . Gizakia aukerak kontuan hartuz, proiektatuz,

01 Egileak Gasteizko Jardunaldi Ireki batzuetan (2012ko azaroan) bere ikuspuntua ezagutarazi zuen. Jardunaldi beretanMaite Lizarazuk (Service Prévention Insertion Autonomie-Direction Jeunesse Education Citoyenneté-ConseilGénéral de la Gironde) Prebentzio Espezializatua aztertzen duen prozesu baten berri eman zuen.

Page 11: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

bizi da etengabe. Plangintza egin eta programatzea bi kontzeptu trukagarri dira eta ebaluatzeabeste pertsonei etorkizuneko erabakiak hartzeko erabilgarria gertatu ahal zaien informazioamugarriztatzeko, lortzeko eta eskaintzeko bidea da.

Proiektatu- gauzatu- ebaluatu, eta ebaluazio honek ematen digun informazioarekin berriz proiektatu,eta horrela behin eta berriz. Hazkundearen espirala da. Gure bizitzan eta gure hezkuntza jardueraneragin- hausnartu- eragiteko ohitura ezartzea da.

Plangintza- Programazio- Ebaluazio sistema, sistema betearazlea da. Euskarria emateko eta, aldiberean, adimen betearazlearen osagai guztiak bultzatzeko etengabeko sistema bezala agertzenzaigu. Antonio Marinaren hitzetan sistema honen helburu nagusia hauxe izango litzateke: “ekintzafisiko eta mentala ondo zuzentzea, gure jakintza eta emozioa aprobetxatuz”.

Sistema honek zazpi osagai dauzka:1. Modu iraunkor eta jarraian finkatu behar da, ZIKLO integratuak (programaziorakodenbora, ebaluaziorako beste bat, bateratze-lan eta ondorioetarako “uneak”).2. Ebaluazio praktikarekin zerikusia duen “GUZTIARI” SISTEMATIZATZE lana aplikatu beharzaio.3. Sistematizazioak ondo bereizitako eta hesitutako EMAITZA ARLOAK finkatzen laguntzengaitu.4. Arlo bakoitzean ERREFERENTZIA EZIN HOBEAK eta ADIERAZLEAK zehaztuak etaidentifikatuak egon behar dira (zer lortu dugun eta zer ez adieraziko diguten zantzuak).5. Guzti honek HIZKUNTZA partekatu bat- Kontzeptualizazioa Komunikazioa- erabiltzerabehartzen gaitu, ezagutza eskarmentutik sortzea eragingo duena.6. Sistemak PROZEDURA zehatz bat eskatzen du: nork programatzen eta ebaluatzen du(programazio unitateak)- gailu teknikoak- sintesi eta ondorioak- euskarri teknikoak.7. Sistema honek beti emaitza moduan PRODUKTU bat emango du: materialak eta jakintzaiturriak, barnealdera eta kanpoaldera (txostenak, memoriak, galdeketak eta abar).

Agerikoa da aritzeko modu honek ez diola erantzuten lortutako emaitza edo emandako zerbitzuarenkalitatea bermatuko lituzkeen kanpoko “kontrola"ri (dirua ematen digun administraziokoa edo gureproiektuan parte hartzen duten erakundekoa izanda); gurea “autokontrola” da, guk geuk daukaguhelburuen, plangintzaren, egite malguaren, prozesu osoan zehar informazioaren kudeaketaren etaemaitzen azterketaren ardura.

Modu honetara ulertuz, plangintza (eta programazioa) eta ebaluazioa ez dizkigu inork inposatu;gure bakarkako, taldeko eta elkartze bizitzen erronka moduan ulertzen ditugu.

Behin erronka hau onartuta, eragin-hausnartu zikloa beti presente egongo da maila eta testuinguruguztietan ( ikasleak, bost eguneko aktibitatea, kurtso bateko programa, finantzatutako proiektua,erakunde baten jarduera orokorra eta abar.), alde bakoitza eta “guzti”az arduratuko da (hezkuntzaalde zehatz guztiak elkarbizitzarako irizpideak bezala; finantziazioa eta gastuak; hezitzaile,erakunde edo proiektu osoaren prestakuntza), eta administraziotik edo beste erakunde batetik etordaitezkeen proposamenak kontuan hartuko badira ere, ziklo hau bera beti bere iniziatiba, egite etaegiletzatik beteko da.

Esperientziatik jaso dugunaren berrazterketaz baliatzen den jarduteko modu hau barneratuz adimenahezi egiten dugu autogobernu bezala, autonomia eta demokraziara bideratzen dugu heziketa.

Are gehiago, jardute modu hau ohitura kolektiboa bihurtzen dugu, lantalde eta elkarbizitzarenardatz. Gure ahalmenak eta mugak ezagututa, sendo eta askeagoak egiten gara. Etengabe hobetzenari den sormenezko dinamika batek aurrera bultzatzen gaitu.

Page 12: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

GIZARTE-EGOERAREN AURKAKO KRISIAIñigo Lamarca.

2009. urtean nazioarteko finantza sistemak egin gehiegikeria eta zentzugabekeriaren erruagatik erahain bortitzean sortu zen krisi sozioekonomikoak familia eta pertsona askorentzat ondorio osolarriak ekarri ditu. Pertsona hauetako asko langabezia, pobrezia, baliabide eskasia, kaleratze etaetorkizunak sor diezazkien beldurren biktima izaten ari dira. Arartekok egin berri duen ikerketabatek (begiratu www.ararteko.net) 15 urte baino gehiago dituzten haurren %6,2ak txirotasun egoeralarria bizi duela gerian uzten du (zifra hau %77a hazi da lau urtetan). Termino absolututan 15 urtebaino gutxiago dituzten 35.000 haur baino gehiago beren beharrak ase ahal izango ez dituztenfamiliekin bizi dira eta beste 66.000 baino gehiago euskal jendartean espero den gutxienekobizimodua mantentzeko diru-iturri eskasak dituzten familiekin bizi da.

Arartekoaren (pertsonen babeserako Eusko Legebiltzarreko mandataria) bulegoetatik herritargoarenkexa, kontsulta eta aholku eskaeren igoera kezkaz bizi izan dugu. 2012an Arartekoak 11.700herritarren arreta ekintza egin ditu (2011. urtetik %42,60ko igoera egon da), hauetako 3.012 kexakizan dira (aurreko urtean baino %24,40 gehiago) eta 8.758 herritarren informazio eta aholkularitzazerbitzuaren arlokoak izan dira (%50,60ko igoera). Herritarren informazio eta aholkularitzazerbitzu hauetatik %60k gizarte zerbitzu ekonomikoekin zerikusia izan dute. 2012. urteanbazterketa sozialaren aurkako borroka baliabideekin zerikusia zuten kexak bereziki igo dira,iazkoekin alderatuta hirukoiztu egin dira eta azken bi urteetan %3.056 igo (aurten 1.010 kexa, iaz329 eta 2010ean 32). 1.010 kexa hauetatik 875ek (ia %90a) Lanbide erakundearen funtzionamendukaskarrarekin eta honek egindako Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta EtxebizitzarakoPrestazio Osagarria (EPO) diru-laguntzen kudeaketatik sortu ahal diren arazoekin zerikusia daukate.

Gizarte-zerbitzu ekonomikoen harira egondako 1.010 kexak arrazoien arabera atal ezberdinetanbanatu ahal dira: a) Gizarte zerbitzu ekonomikoak jasotzeko, berritzeko edo aldatzeko eskaereierantzuteko atzerapenagatik 487 kexa; b) Gizarte zerbitzu ekonomikoak eteteagatik 261 kexa; c)Gizarte zerbitzu ekonomikoak jasotzeko, berritzeko edo aldatzeko eskaerei uko egiteagatik 122kexa; d) Gizarte zerbitzu ekonomikoak kudeatzen dituen administrazioaren jarduera kaskarragatik57 kexa.

Gizarte bazterketaren aurkako borrokan erabiltzen den gizarte babeserako sistemaren zerbitzugarrantzitsuena Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) da. Diru-laguntza hau, EtxebizitzarakoPrestazio Osagarria (EPO) diru-laguntza bezala, udal zerbitzuetan eskatzen zen 2011ko abenduaarte, baina Foru Aldundiak ziren diru laguntza hauek deliberatu eta kudeatzen zituztenak. 2012.urtearen hasieratik Eusko Jaurlaritzak, Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua) erakundearen bitartez,Foru Aldundien eskumena bereganatu du. Kudeaketa eredu berriaren funtzionamenduan eman direnanomaliek eta praktika okerrek informazio, aholkularitza nahiz erreklamazioen eskari igoeraikusgarria ekarri dute, ikusi dugunez.

Krisi ekonomikoak gure Autonomia Erkidegoko pertsona asko gizarte zerbitzu ekonomikoeneskatzaile potentzial bihurtu ditzake, horregatik, komeni da Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaegoera egokian mantentzea. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jaso ahal izateko baldintzabatzuk bete behar dira, adibidez, hiru urtez erroldan sartua egotea. Baldintza hauek betetzekoeskakizunak txirotasunaren mugatik gertu dagoen baliabide gabeko pertsona asko diru laguntzahauek jasotzeko aukerarik gabe uzten ditu. Hala ere, pertsona hauek beste diru laguntza batzukjasotzeko aukera eduki dezakete, foru aldundikoarenak edo Gizarte Larrialdiko Laguntzarenabesteak beste, Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) eman dezaketen laguntza ahaztu gabe. Azkenerakunde hauen boluntarioei inoiz ezin izango diegu nahiko eskertu baliabide gabeko pertsonei

Page 13: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

eskaintzen dieten laguntza. Demokrazia sozialaren oinarrizko printzipio etiko eta juridikoakbetetzeko (gizarteratzea, gizarte-justizia, bizitza duin bat edukitzeari eskubidea, behartsuen laguntzaetab.) ezinbestekoa dute administrazio publikoek sistemaren funtzionamendu perfektua eta lana edodiru-laguntzen bila joaten diren pertsonei arreta egokia ematea. Laguntza eske datozen pertsoneiarreta egokia, zehatza eta azkarra emateko giza baliabide kualifikatu eta beharrezko bitartekarimaterialen beharra dago. Ezin da ahaztu familia behartsuek diru laguntza hauek beren etxeetakoalokairuak, janaria eta arropa (hau da, Nazio Batuen Erakundeak bizimodu duin bat eduki ahalizateko finkatu oinarrizko beharrak) ordaintzeko erabiltzen dituztela.

2013. urtea gogorra izango da, batez ere krisi ekonomikoak indarrez kaltetuko dituen milaka etamilaka pertsonentzat. Langabezian edo eskasia egoeran egongo diren langile beregainak,merkatariak, enpresari txikiak edo beste edozein profesional. Ahalegin eta taldeko lanari eskerelkartasunezko gizarte baloreak indartzea eta krisi ekonomiko madarikatu honetatik ateratzea esperodugu. Gure ustez, krisia leuntzeko hurrengo bi politika publikoak ezinbestekoak izango dira:enplegua; pertsona eta familia behartsuenentzat laguntza ekonomikoen sistema. Bi tresna hauektxanpon bereko bi aldeak dira eta ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtzionatu behar dute.

FRANTZIAN ESPEZIALIZATUTAKO HEZITZAILE LANBIDEARENHISTORIABernard Denimal.

Hezitzaile espezializatuari buruz hitz egiten dugunean hezkuntza espezializatuaren esparruanaritzen den hezitzaileari buruz ari gara, hau da, izango den arrazoiagatik (portaera-asaldura,ezintasuna, gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko arazoak etab.) gizarteratzea lortzeko arazoakdituzten haur eta helduei zuzendutakoa.

Hezitzaile espezializatuen kopurua 50.000 bat pertsonek osatzen dutela estimatzen da. Pertsonahauek Prestatutako Elkarteetako Sektorean01 (SAH, frantsesezko siglen arabera) eta lurraldeezberdinetako instituzioetan (Kontseilu Nagusiak: Haurtzarorako Gizarte Laguntzan edo JustiziaMinisterioaren menpe dauden adin gutxieneko gaizkileak laguntzeko Estatuaren zerbitzuetan) lanegiten dute. Langile hauen jarduera eremua zabala da eta alor ezberdinak hartzen ditu: inguruneirekia, prebentzioa, eguneko ospitaleak (desoreka psikiko garrantzitsuak dituzten haur etanerabeak), haurren eta helduen ezintasun fisiko eta mentala, gizarteratzea eta txertatze profesionala,hezkuntza eta medikuntza institutuak, adin gutxieneko gaizkileen harrera-etxeak, kartzelak etab.Esan daiteke jarduera sektore hauetako bakoitzean “hezitzaile espezializatua” terminoaren peandauden profesional ezberdinak aritzen direla.

Hezitzaile espezializatua gizarte-laguntzailearekin batera hezkuntza eta gizarte lanbideen zutabe batda. Bi lanbide hauek ez dira arloko bakarrak, badira beste batzuk, adibidez: monitore-hezitzaile,gazteen hezitzaile, gizarte eta familia ekonomian aholkulari, familia eta gizarte langile etab.Lanbide guzti hauek gizarte arautze agente bezala aritzen dira eta zailtasunak dituzten pertsonaklaguntzen dituzte.

NOLA SORTU ZEN HEZITZAILE ESPEZIALIZATUAREN LANBIDEA?

Profesional eta historialari gehienak bat datoz esatean lanbidearen sorkuntza Bigarren MunduGerrarekin batera gertatu zela. Halere, beste batzuek esaten dute hezitzailearen lanbidea nekazaritzaeta presondegi-koloniekin (Metray, haur gaizkileentzako presondegiko adibidea ematen da, 1839)batera jaio zela. 1930ean, ordea, leku hauek haur eta nerabeek tratu txarrak pairatzen zituzten

01 Elkarteak prestatuak daude, hau da, interes orokorra edo publikoa dituzten helburuak (adibidez, haurtzaroarenbabesa) lortzeko lan egiten dituzten elkarteek aginte publikoen oniritzia daukate.

Page 14: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

presondegientzat hartzen dira. 1938an nekazaritza eta presondegi-kolonia hauek itxi egin ziren.

Beste profesional batzuek hezitzaile lanbidearen sorrera 1912an haurrak epaitzeko sortutribunalekin lotzen dute. Baina, garai horietako aipagarriena gizarte laguntzailearen agerpena izanzen. Garai hartan profesional horiek haurrentzako auzitegi penalak agindutako gizarte ikerketakegiteaz arduratzen ziren. Gizarte laguntzailearen lanbidea gizarte lanaren arloko lehengo lanbidetzathartzen da. Gizarte laguntzailearen Estatuko diploma 1938koa da, hezitzaile espezializatuarena1967koa!

Laburbilduz, Frantzian adingabekoei aplikatzen zaien justizia eta haur psikiatria XIX. mendekobukaera eta Bigarren Mundu Gerraren hasiera artean garatzen dira. Bi arlo hauetan ematen direnaurrerapenak bat datoz giza nahiz gizarte zientzietan eta medikuntzan ematen diren aurrerapenekin,aldi berean, industrializazioaren gizartearekin gizarte bazterketa mota berriak agertu ziren.Haurtzaroari buruzko begirada sozial, judizial eta zientifiko hau bi gerra handien artean luzatu zeneta 40ko hamarkadan zabaldu egin zen psikiatrek bereganatu egin zutenean urritasunak edopertsonalitate desorekak pairatzen zituzten haurrak eta haur gaizkileak laguntzeko “haurtzaro ez-egokitu” terminoa asmatuz. Garai horietan delinkuentzia gizarte patologiatzat zeukaten.

Profesional gehienek hezitzaile espezializatuaren jaiotza Vichy erregimenaren garaia (1940-1944)eta gerraondoko hasiera (1945-1947) artean finkatzen dute. Momentu hartan “Scouts de France” eta“Éclaireurs de France” erakundeak gazte mugimenduen abangoardia bihurtu ziren, epaileek etapsikiatrek erakunde hauek gerra eta gerraondoko garaian sortu gaizkile eta eskale etxeetan haur etanerabeei arreta emateko erabili zituzten. Horrela, lehenengo heziketa eskolak martxan jarriko zituen(1942-1943) lehenengo talde profesionala jaio zen.

1947ko uztailean haurtzaroaren esparruan lan egiten zuten profesional gehienek biltzar batean partehartu zuten. Hezitzaileak eta gizarte laguntzaileak “haur eta nerabeentzako harrera-etxeen” aldekomugimenduan parte hartzen hasi ziren. Profesional hauek arlo publiko (Justizia MinisterioarenZaindutako Hezkuntza ) eta pribatuan lan egiten zuten. Beren lana profesionalizatu nahi zuten,beren lana eta saria parekatu nahi zuten, agintariek beren lana ofizialki onar zezaten nahi zuten.1947ko uztailaren 15ean Egokitu gabeko Gazte Hezitzaileen Nazio-Elkartea (ANEJI, frantsesezkosiglen arabera) jaio zen, erakunde honen bitartez lanbidea profesionalizatu zen, honen adibidea da1947ko urrian Haurtzaroko eta Nerabezaroko Babeserako Eskualde Elkarteak (ARSEA,frantsesezko siglen arabera) jaio zirela epaile baten laguntzarekin eta, gerora, elkarte hauekHaurtzaroko eta Nerabezaroko Babeserako Eskualde Elkarteen Batasun Nazionalean elkartu zirela.ANEJIren lehenetariko erabaki bat hezitzaile izateko bete behar ziren baldintzak finkatzea izan zen.Garai haietan lanbide hau emakumetua zegoen (langileen %66a emakumeak ziren) eta, aldi berean,hauetako langile askori onarpen ofiziala falta zitzaien. Egoera honekin bukatzeko ANEJIk etaARSEAk elkarrekin lan egin zuten eta 1958an osasun eta justizia ministerioekin eta enpresarielkarteekin lan arlo honen langileei onarpen ofiziala emango zien lan akordio batzuk lortu ziren.Beste alde batetik, 1958ko abenduaren 23an heziketa-laguntzarako prozedura (hau da, arriskuegoeran egon zitekeen haur bat laguntzeko epaile batek zeuzkan baliabideak) finkatzen zuenordenantza sinatu zen.

Garai haietan tokiko eta eskualdeko heziketa eskolak etengabe zabaldu ziren, baina 1967an egokitugabeko haurtzaroaren arloa guztiz garatu eta 1966ko lan hitzarmen kolektibo nazionala sinatu zenarte, hezitzaile espezializatuaren lanbideak ez zuen Estatuko diploma ofizial bat lortu.

Hezitzaile espezializatuaren diplomak III. maila dauka, hau da, hiru urteko prestakuntza egin osteanlortzen da. Prestakuntza honek badauka aldi teoriko bat (eskolak berak ematen dituen klaseakhamabost hilabetez) eta beste bat praktikoa (praktika profesionalak beste hamabost hilabetez).

Page 15: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Begirale-hezitzaile lanbidea ere sortu zen gaitasun ziurtagiri baten bitartez. IV. mailako diploma batda bi urteko prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso ostean lortzen dena. Begirale-hezitzaileoposizioetarako aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa da V. mailako diploma bat edukitzea.

Hezitzaile espezializatuaren prestakuntza egin ahal izateko oposizio baten bitartez, gutxienezbatxilergoa edo antzeko ikasketak eduki behar dira. Oposizioak ondokoan datza:

- Idatzizko froga bat hezkuntza edo gizarte gai bati buruz;- Elkarrizketa bat profesional batekin;- Elkarrizketa bat psikologo batekin;- Taldeko eztabaida bat hautagaia inguru honetan nola moldatzen den ikusteko;- Batzuetan, froga psikologikoak eta psikoteknikoak.

2007ko ekainean Estatuko diplomaren erreforma berri batek lanbidearen oinarriak finkatu zituenberriz. Erreforma honek profesionalen eskumenak berrantolatu eta indartu egin ditu eta koherenteada, egun berean, 2007ko martxoaren 5an, onartuak izan ziren “haurtzaroaren babesaren”berrantolaketa legea eta “delinkuentziaren prebentzioaren” berrantolaketa legearekin.

Egiaztapen Profesionalen Nazio-Errepertorioaren arabera hezitzaile espezializatuaren definizioa etaitxaropen ofizialak hauexek dira:“ Hezitzaile espezializatuak, prebentzio, babes eta gizarteratze politiken bitartez, pertsonak berenpertsonalitatea garatzen eta beren burua gauzatzen laguntzen ditu. Aldi berean, hezitzaileespezializatuak taldeko eta lurraldeko ekintza praktika kolektiboak bultzatzen ditu.

Jakintza adar anitzeko taldeen arloan, hezitzaile espezializatuaren jarduera bat dator alderdiezberdinek erakutsi gizarte eta hezkuntza beharrari erantzuten dion proiektu instituzionalarekin .

Hezitzaile espezializatua iraupen konkretu bat duten gertuko hezkuntza eta gizarte harremanetanaritzen da. Autonomia, gizartekotze edo gizarteratze arazoak dituzten pertsonak, taldeak edofamiliak laguntzen ditu. Hezitzaile espezializatuak hurrengo betekizun hauek dauzka:

- Harreman bat sortzen du, hezkuntza diagnostiko bat- Pertsona edo taldearen hezkuntza aholkularitza bermatzen du- Talde baterako ekintza soziohezitzaile bat sortu eta zuzendu egiten du- Hezkuntza eta gizarte praktikak aztertu eta hausnarketarako inguru aproposa eraikitzen du.

Betekizunen eremua 1- Gizarte eta hezkuntza aholkularitza espezializatuakBetekizunen eremua 2- Hezkuntza proiektu espezializatu baten sortze eta zuzenketaBetekizunen eremua 3- Komunikazio profesionalaBetekizunen eremua 4- Taldeko, instituzio eta instituzioen arteko dinamiketan parte hartzea”.

ZERBITZUEN ETA ELKARTEEN ERALDAKETA. 50 URTEZTESTUINGURURA EGOKITZEN.Carlos Arguilea.

Gure lurraldean dispositibo, zerbitzu eta gure esparruko erakundeek betetzen duten gizarte funtzionahiz egituren aldetik aldaketa azkarregia bizi izan dugu. Antolakuntza aldaketa sakon hauek,tokikoak eta globalak izan direnak, zerikusia daukate aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoekin .“Globalizazioa” deitu denak gure sektoreko elkarteek jendartean betetzen duten eginkizunari eragindio01.

01 Egileak Gipuzkoako lurraldearen ikuspuntutik ekiten dio gaiari, baina lurralde honek eduki duen bilakaera

Page 16: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Transformazio honek maila guztiei eragin die eta bere isla izan du herrialdeen beharrak definitzekoikuspuntuetan, elkarte eta erakunde publikoen arteko harremanetan, jarduera ardatz nagusietan,metodologietan eta arrakastatsuak izan diren garatu programak ebaluatzeko irizpideetan.

Laburpen moduan, aldaketa gakoak aipatuko ditugu kronologikoki.

70eko HAMARKADA ARTE

Europan, hamarkada arrakastatsu baten osteko desilusio sozialak mugimendu baten sorrera ekarrizuen, sindikatuek nahiz hippy eta underground mugimenduek bultzatua: 68ko maiatza.

Aldiz, Espainiak diktaduraren pean jarraitzen zuen. Boluntarioak elkarte bakar batzuen arteanbanatzen ziren eta, elkarte horiek boterearen aldeko beste elkarte batzuen menpe zeuden, Elizaadibidez. Garaiko elkarteak laguntza ematen zuten “ongileek” osatzen zituzten. Parametro hauenarabera aritzen ez ziren erakundeak klandestinoak ziren.

70eko HAMARKADAKO URTEAK

Demokraziaren hasiera. Mugimendu soziala klandestinitatean jaio eta eragin politikoa izan zuen.Hasierako elkartze ehunak gizarte jarduera oso aktiboa eduki zuen, erakunde publikoek utzigabeziak estaltzen zituen. Hamarkada honen amaieran mota guztietako erakundeak sortu ziren:auzokide elkarteak, auzoetako asanbladak, elkarte sozialak, politikoak eta kulturalak(ANTOLAKUNTZA HERRIKOIA). Pertsonak mobilizatzen zituena gizarte jarduera zen, aldaketasoziala. Pertsona hauek beharrak, nahiak eta ekintzak partekatzen zituzten eta guztiek denetarikegiten zuten: pentsatu, antolatu, garatu etab. Erabateko autogestioari buruz hitz egin ahal da, elkartehaiek barneko parte-hartze demokratikoaren arabera funtzionatzen zuten eta, aldi berean, baliabideeskasak zituzten.

80ko HAMARKADAKO URTEAK

Langabeziak eta birmoldatzeak gogor jotzen zuten. Drogen kontsumoaren igoera ageriko gizartearazoa zen: heroina kontsumo handiaren urteak ziren. Gizarte mugimenduaren eragina nabaria zen sistema instituzionalean. Gizarte ekintza etasalaketa indartzen ziren. Gizarte eskakizuna handitzen zihoan.

Instituzioek sail gehiago sortu zituzten politika publikoak hobeto gara zitezen.

Paraleloki erakundeen dibertsifikatze eta espezifikazio prozesua indartu zen: ideologia eta jardueraeremuen arabera. Honek, modu argian eta mugak marraztuz, behar berdinei erantzuteko ikuspegiendibertsifikazioa ekarri zuen.

Erakundeek errepresentazio eta eragiteko gaitasuna zeukaten eta, horietako askok, beren jardueraeta proiektuak aurrera eramateko diru laguntzak jasotzen zituzten.

80ko hamarkadako bigarren erdian ohiko bilakatzen hasi zen erakundeen aldetik lanaprofesionalizatzeko eta egonkortzeko pertsonal liberatzea. Hasiera batean pertsona hauekprestakuntza eskasa eta bokazio handia zeukaten.

90eko HAMARKADAKO URTEAK

Espainiako estatua osatzen duten beste lurraldeei aplikatu ahal zaie, lurralde bakoitzaren berezitasunak errespetatuz.

Page 17: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Erakunde publikoetan sail gehiago sortu ziren eta, honekin batera, funtzionarioen kopurua handituzen.

Instituzioek beharrezko zuten erakundeek proiektuak gara zitzaten beren politika instituzionalak(tokikoak, lurraldekoak eta autonomikoak) garatzeko.

Proiektu eta programa profesionalek gora egin zuten, beraz, antolakuntzak ere gora egin zuen.90eko hamarkadako lehenengo erdian, batez ere, erakundeen kopuru eta tamaina hazi ziren. Urtehaietan Gobernuz Kanpoko Erakunde asko sortu ziren. 90eko hamarkadako azken urteetan finantziazio publikoak gora egin zuen, normalean gizarteproiektuak lehiaketa publikoaren bitartez adjudikatzen ziren. Urte haietan diru laguntza edolankidetza hitzarmenaren formulek gainbehera egin zuten erakunde publikoen eta gizarteerakundeen arteko harreman modu gisa.

Elkarteen arteko lehia estua hasi zen. Beraien arteko lankidetza zaila egiten zen.

Nabaria zen instituzio eta erakundeen arteko harreman mota aldatzen ari zela . Ordutik, instituzioakizan ziren beharrak definitu eta erantzunak lehenesten zituztenak.

Horrela, kanpoko eskakizuna igo zen, egitura eta antolakuntza gehiago eskatzen zuena.

Arduragabeki bazen ere, Ozeano gorri-ren estrategiak eragin handia izan zuen erakundeen artekolehiaketan.

Erakundeen barnean rolen bereizketa sakona hasi zen: bazkideak, kudeaketa taldeak, langileak etakolaboratzaileak. Momentu hartaraino zuzeneko ekintzan inplikatuak zeuden pertsonak antolaketa,diru eta giza baliabideen kudeaketa mailan ardurak hartzen hasi ziren. Enpresaren kultura jatorrizuen hainbat alderdi elkartze kulturan eragina edukitzen hasi zen.

Lehenengo barneko gatazkak sortu ziren. Laneko harremanek (“ugazaba-langileak”) elkarte haienbarneko funtzionamendua kutsatu zuten.

2000-2007 URTEAK

"Ongizate Estatua" indartzen hasi zen. Immigrazioaren fenomenoak gora egiten zuen. Sistemakberen zergak ordainduko zituzten pertsonen kopurua igotzea behar zuen eskulan ez-espezializatuaeta zahartutako populazioaren pentsioak ziurtatzeko.

Gazteen prestakuntza maila handitu zen. Garai honetan, lan-merkatuan sartu baino lehen master,graduondoko edo bi unibertsitate ezberdineko ikasketak egiten ziren.

Elkarteetan sartzeko prestakuntza eskaera ere handitu zen.

Elkarte eta enpresek kudeatzen zituzten sustapen, prebentzio eta babes programak zerbitzu publikobezala ulertzen ziren.

Erakundeen hazkunde handia eta nolabaiteko orientazio-galera egon zen. Merkatu libreak sektoreairentsi zuen. Elkarteen burujabetza eta politika sozialaren garapenean eragiteko zuten ahalmenagero eta eskasagoa zen.

Elkarteen koordinatzaileak agertu ziren, baina instituzioek kontrol tresnak jarri zituzten. Zerbitzuenkudeaketa epe laburrera egiten zen (urteroko, bi urteroko edo gehienez lau urteroko eskaintzak).

Page 18: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Gizarte eragileen eta erakunde publikoen arteko eztabaida lan erregulazioan eta sektorearenfinantziazioan oinarritzen zen (elkarte profesionalak, ugazaba, lan hitzarmena).

Elkarteetako bazkideen kopurua jaitsi zen. Elkarteen sortzaileek elkarteak utzi zituzten eta beraienordezkoak profesionalak ziren. Elkarteek ez zuten jakin erantzukizunaren eta parte-hartzearenkultura sustatzen.

Lanaren teknikotzea eta espezifikazioa handitu zen. Enpresa kulturaren alderdiek gero eta pisuhandiagoa zeukaten elkartze kulturan (kalitate-sistemak; Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzarakosailak; giza baliabide sailak; etab.).

2007an "Ongizate-Estatua" agortzen ari zen. Modernotasun likidoak bereizten gintuen: etengabekoizaera igarokorra, aldaketa azkarrak, irregulartasun soziala, lotura sozialen ahultasuna, muturrekoindibidualismoa eta atomizazio soziala.

2008-2012 URTEAK

Krisia lehertu zen. Gastu publikoa, gastu sozialarekin hasita, gutxitu. Gero eta jende gehiagopobrezian murgiltzen ari da. Politikariekin zerikusia zeukan guztia zalantzan jarri da. Eskasiarenmehatxuak herritarrak beldurtzen ditu, jendea psikosi kolektiboan bizi da. Inork ezin du arriskutikkanpo geratu. Indibidualismotik kosta ahala kosta bakoitzak bere burua salbatzera pasatu gara.Gizarte eskaera areagotzen ari da, baina instituzioek eskaera hauei erantzuna emateko zeukatenahalmena blokeatuta dago. Instituzio horiek, kasu askotan diru kutxa publikoak hamarkadetarakozorrekin utzi dituzten berberak, betiko moduan jarraitzen dute, beren exijentzia maila mantentzenduten, eskaintzen dutena baino gehiago jaso nahi izaten dute.

Urte hauetan ez da gehiago espezializazioari buruz hitz egiten, orokortzeari buruz baizik.Profesional gutxiren artean behar gehiagori erantzun behar zaie. Zerbitzuak zentralizatu dira, beraz,dagoeneko ez dago hainbeste zerbitzu hainbeste elkartetzat. Elkarte askoren etorkizuna zalantzandago.

Guzti honengatik, hain zuzen ere, gaurkotasunean da LazosLiensLoturak proiektuak zentzu etabalore gehien duen unea. Beren jakintza eta bizipenak konpartitzeko eta, mota guztietako mugakgaindituz, iraupen luzeko proiektu bat garatzeko elkarteen arteko batasuna gaur egungoerrealitateari erantzuna emateko estrategia aproposa da.

Etorkizunak ezinbestekoa du erakundeak osatzen ditugun pertsona ezberdinen arteko berritze,inplikazio, konektatze eta egokitzea gerta dadin. Esaten dugun hau ez da erakunde bakoitzarentzatbaliagarria bakarrik, gizarte arloan lan egiten duten erakunde guztientzat ere bada, azken hauekberen artean elkar ulertzen jakin behar izango dute-eta. Proiektu berriak pentsatu beharko ditugu,buru-belarri lan egin beharko dugu eta, batez ere, loturak ezarri beharko ditugu, elkarloturikmantendu indartsuagoak izanik bakoitzak finkatu duen zeregina, garena egiten gaituena, lortu ahalizateko.

FRANTZIAKO ETA PIRINIO ATLANTIKOETAKO HAURREN GIZARTE-SEKTOREAREN TESTUINGURU INSTITUZIONALA.Jannine Guillemin.

I. HISTORIA PIXKA BAT ...

▪ Laguntzaren antolaketa:

Page 19: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Haurtzarorako gizarte-laguntzaren historian haur utzien biziraupena ziurtatzea buruhaustehandienetako bat izan da. 1789ko Iraultzarekin aro berri bat hasi zen, lehenengo aldiz laguntzajasotzearen eskubidea justiziazko kontu gisa ulertu zen eta ez karitatezko kontu bat bezala. 1793anlege batek nazioari agindu zion haur utziez arduratzeko eta umezurztegiak sortzeko.

▪ Babesaren logika:

1889ko uztailaren 24ko legea, tratu txarrak pairatu zituzten haurrei babes judiziala ematen ziena,beste funtsezko pausu bat izan zen laguntzaren logikatik babesaren logikara igarotze prozesuan.Lege hark tribunalari aukera eman zion haurra bere aitaren autoritate mugagabeagandik babesteko.XIX. mendeko bukaeran Estatua haurraren eskubideez arduratzen hasi zen.

▪ Frantziako haurtzaroaren babeserako sistemaren eraikuntza:

Bigarren Mundu Gerraren ostean haurtzarorako gizarte laguntzaren politikek progresiboki haurrarenegoera familiarra kontuan hartzen zuten.

1945ean Frantziako haurtzaroa babesten zuen sistemaren eraikuntzan muturreko aldaketa bat egonzen haurtzarorako gizarte laguntza sortu zenean:

- 1945eko otsailaren 2ko ordenantzak, gazte delinkuentziari buruz, adingabeko delinkuenteentzatjustizia espezifiko bat sortu zuen (magistratu espezializatuak, adingabetarako neurri bereziak etab.).Lege hura delitu egiten zuten haurrak babesteko ideiarekin sortu zen.- 1945eko irailaren 1eko ordenantzak aitarengandik jasotako tratu txar fisikoen harira KodeZibilak zeuzkan xedapenak aldatu zituen.

Etapa garrantzitsuak:

Bigarren Mundu Gerra eta petrolioaren krisiaren artean eman zen hedatze ekonomikoan zeharEstatuak ekonomia kontrolatu zuen eta gizarte babeserako politika eraginkorrak (asegurua etalaguntza) martxan jarri zituen. Progresiboki, gizarte babesa antolatu zen eta profesionalizatu zen:

- 1953an: Haurtzarorako gizarte laguntza (ASE) zerbitzua sortu zen. Zerbitzu honek haurreibabesa eta tutoretza eman zien.- 1958ko abenduaren 23ko ordenantzak, arriskuan zegoen haurtzarorako babes judizialariburuzkoa, heziketa laguntza finkatu zuen.- 1959ko urtarrilaren 7ko dekretuak, arriskuan zegoen haurtzarorako gizarte babesari buruzkoa,ingurune irekiko heziketa laguntza (AEMO) finkatu zuen ofizialki. Dekretu haren eraginezinstituzioen diru sarrerak jaitsi ziren.- 70eko hamarkadako urteetan 1968ko maiatzaren gertaeren ondorioz gizarte lanaren oinarriakzalantzan jarri ziren: garai haietan aukera ezberdinak bilatu ziren eta gizarte lanari buruz hausnartuzen. Ikerketak zabaldu ziren01.- Sektorearen profesionalizazioa indartu zen. Prebentzio Espezializatua- bere bidezkotasuna izatenziren dispositiboen zurruntasunari egindako kritikatik zetorrena, konkretuki barnetegiari etaingurune irekiko heziketa laguntzari- 1972ko Ministerioren dekretuarekin osasun eta gizartezerbitzuen ardura pean sartu zen.

Aldaketa haiek malguagoak eta ez hain segregazionistak ziren esku hartzeko eren garapena ekarrizuten.

01 Françoise Dolto, Danielle Rapoport eta Bernard This: “Enfants en souffrance”-Stock-1981.

Page 20: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

- 1975eko ekainaren 30eko Gizarte legeak gizarte sektorea autonomoa eta homogeneoa egin zuen.Baina, segidan agertu ziren jendartearen aldaketek gizarte lanari eragin zioten, beraz, lege hauberehala zaharkitua geratu zen.- 80ko hamarkadako hasierako urteetatik aurrera jendartearen krisiak gizarte politikenberrantolaketa ezarri zuen gero eta heterogeneoagoa zen jendarteari eta gero eta desberdinagoakziren egoerei erantzuteko. Gizarte eremua sektore berriengana (hiriko politika, gizarte garapenaetab.) eta metodo berriengana (sareko lana, gizarteratzeari lehentasuna eman zitzaion, etab.) zabalduzen. Gizarte lanaren zereginen dibertsifikatzearen ondorioz betekizun berriak agertu ziren.- 1982tik 1986ra Deszentralizazio prozesu bat eman zen. Estatuak gizarte gai arrunten kudeaketatokiko erakundeen eskuetan utzi zuen. Haurtzarorako gizarte laguntza departamendueneskuetan geratu zen. Prebentzio Espezializatua Kontseilu Nagusiaren eskumena izaten hasi zen. - 2002ko urtarrilaren 2ko legeak gizarte sektoreari koherentzia eta zentzua eman zion. Batez ere,hurrengo gaiei eragin zien: erabiltzaileen eskubideei, kokaguneen eskubide eta betebeharrei, etagizarte eta gizarte medikuntza antolaketaren eskemei.

II. HAURTZAROAREN BABESA ABIARAZTEA GAUR EGUN:

▪ Gaur egun, gazteriaren babeserako jarduera haurrak, gazteak eta bere familiak dituztenarazoen arabera aktibatzen den bi aldeko sistema batean oinarritzen da:- Gizarte saileko zerbitzuek (Saileko Elkartasun Etxeak) eta 1901eko legearen erakundeek(Haurtzarorako gizarte laguntzaren zereginak- ASE, Amentzat eta Haurrentzat Babesa- PMI)Kontseilu Nagusiko presidentearen autoritatearen pean dagoen babes administratiboa aplikatzendute. Bere helburua haur edo gaztearen bilakaerari eragin ahal dioten eta aplikatzeko berengurasoen oniritzia eskatzen duten arrisku egoerak aurreikustea da.

Haurtzarorako gizarte laguntzaren zeregin orokorra haurrei eta adingabekoei babesa ematea da,baina babes hori 21 urte arteko gazteei ere aplikatu ahal zaie beren oreka etxeko, gizarte edohezkuntza arazoak direla-eta arriskuan ikusiko bazen.

- Kontseilu Nagusiaren sektore publikoen kokaguneek, egokitutako elkarteen sektoreak eta JustiziaMinisterioko Gazteriarako Babes Judizialaren (PJJ) zerbitzuek adingabekoen justiziaren menpeandagoen babes judiziala aplikatzen dute. Justizia erabakietan parte hartzen du eta derrigorrean betebehar da.

Gazteriarako Babes Judizialaren helburu nagusiak arriskuan dauden edo gaizkileak direnadingabekoen hezkuntza ziurtatzeaz datza. Adingabeko presoen jarraipena ere ziurtatzen du.

▪ 2007ko martxoaren 5eko legeak prebentzioa haurtzaroaren babesaren ardatz nagusietakobat bihurtu zuen. Lege hark haurra egokitutako eta dibertsifikatutako gainbegiratze bati eskerbabes prozedura baten erdian jarri zuen. Ez hori bakarrik, zereginak argitzea eta itunaren bidezprozedura ezberdinen arteko koherentzia indartzea ere baziren bere beste helburu batzuk.

Lege hark saila bakoitzean haurtzaroaren babeserako saileko behatoki bat eta haurrentzat etaneraberentzat arriskutsuak izan ahal ziren egoerak erroldatzeko, tratatzeko eta ebaluatzekosaileko zelula bat jarri zituen. Aldi berean, profesionalen artean informazioa partekatzeko etahaurtzaroaren babeserako saileko prozedurari argitasun, koherentzia eta fidagarritasun gehiagoemateko arauak jarri zituen.

Kontseilu Nagusiko presidenteari koordinatzaile funtzioa eman zion. Bere helburua kontrolarenkoherentzia eta jarraipena ziurtatzea zen, aginte judizialak neurri bat hartzen zuenena ere. Arriskuanzeuden edo egon ahal ziren haurrei lotuta jasotzen zen “informazio kezkagarria” erroldatzeaz etaebaluatzeaz arduratzen zen. Ikusiko bazuen haurraren larritasuna ez zela kontuan hartzen

Page 21: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Errepublikaren prokuradorearekin harremanetan jarri behar izango zen.

Haurren epaileak hezkuntzarako laguntza neurriak hartzeko ardura dauka. Neurri hauek hirugarrenbatek haur baten zaintza arina hartzeaz (maiz hezitzaile edo gizarte laguntzaile batekin hitzorduakedukitzeko obligazioa) edo/eta harrera-familia edo instituzio batean sartzeaz dautza.

Gaur egun, kasu larrienetan arazo handirik gabe gurasoei haurraren zaintza kentzen zaie (tratutxarrak emateagatik, intzestuagatik etab.), baina epaile batzuek ezartzen duten insertziosistematikoak auziak sortzen ditu.

III. HAURTZARORAKO GIZARTE LAGUNTZA PIRINIO ATLANTI KOKODEPARTAMENDUAN:

▪ Pirinio Atlantikoetako haurtzarorako eta familiara ko departamenduko eskema:

2012ko ekainaren 1eko departamenduko batzarrak 2012 eta 2016 arteko aldirako hirugarren eskemaonartu zuen02. Eskema honek jarduera fitxetan banatu hamabost orientabideak dauzka.Erabiltzaileen, kokaguneen eta elkarteari eta sektore publikoari dagokionez zerbitzuen ordezkarienartean hamabost orientabideak onartu zituzten.

Orientabide horietako hiruk prebentzio espezializatuaren aktoreekin zerikusi handiadaukate:- Gazteek “hiriko periferiako” eta “herriko” ingurune ak kontuan har ditzaten bultzatuzprebentzio kolektiboaren aktoreen koordinazioa antolatzea.- Eskola uztearen prebentzioan parte hartzea- Prebentzio (Prebentzio espezializatua horienartean) eta alternatiben esperimentazioen aktoreen hausnarketa laguntzeko konponbideintegratzaileak aurkitzea.- Arazo gehien dituzten gazteei zuzendu konpainiazko tresnak garatuz 16 eta 25 urte artekogazteen autonomia bultzatzea.

▪ Hiruko helburuen kontratuak:

2010etik Pirinio Atlantikoetako departamenduan prebentzio espezializatuaren zereginak helburukontratuen arabera finkatzen dira. Helburu hauek Kontseilu Nagusia, elkarte eta udalerrien arteanfinkatzen dira. Hiru urtetarako onartzen dira, baina urtero tarteko ebaluazio bat pasatu behar dute.Prebentzio espezializatuaren departamenduko kontseiluak barnean landu, egin eta ebaluatu kontratuhauek balioztatzen ditu03.

IV. PROFESIONALEK AURRE EGITEN DIETEN ERRONKAK:

▪ Justizia adingabekoentzat:1945eko ordenantzak aginduz 13 urte baino gutxiago dauzkan adingabeko bat ezin da poliziarenzaintza pean utzi, baina kasu konkretu batzuetan 10 eta 13 urte arteko adingabekoa atxilotu ahaldute. 13 eta 16 urte arteko adingabeak atxiloketan egon ahal dira bete dituzten delituak oso larriakbadira. 18 urte baino gutxiago dauzkaten gazteak adingabekoentzat bereziak diren jurisdikzioetanepaitzen dituzte.

Bere sorreratik 1945eko ordenantza bereziki konplexua izan da, horregatik, behin baino gehiagotanberraztertu da. Azken urtetan, ordenantza honi adingabekoentzat den justizia helduentzat denarekin

02 www.cg64.fr/dossiers/schema-departemental-lenfance-et-famille-2012-2016.html03 www.cnlaps.fr/CNLAPS/intervention-de-jean-françois-maison – La Prévention Spécialisée dans le cadre de la

Protection de lénfance – Journée regionale de la PS – 16/09/2011 à Pau.

Page 22: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

lerrokatzeko asmoz lege artikulu batzuk gehitu zaizkio. 2011n ordenantza honen oinarrizkoprintzipioak zalantzan jartzen zituen lege proiektu batek erreakzio ugari eta eztabaidari bide emanzien04. Gaur egungo gobernuak errepresioa baino hezkuntza balioak lehenesten ditu.

Adingabekoentzako justizia oso konplikatua da bere filosofia “hezkuntza” eta “errepresioa”penduluen mugimenduaren eraginaren artean dabilelako.

▪ “Gazte helduaren kontratua” edo kontratuaren logika eta babesaren zeregina nola antolatu: Prozedura 1974an adin nagusitasunaren aldaketarekin, 21 urtetatik 18 urtetara, eman zen hutsunelegalaren ondorioz bat-batean babesik gabe geratu ziren gazteentzat sortu zen.

Gaur egun, aurrekontuen murrizketek kontratua zalantzan jartzen dute, beraz, arazoak dituztengazteen hezkuntza kudeaketak gero eta zalantza gehiago sortzen ditu.

Ikuspuntu soziologiko batetik, gaur egungo gazteek gero eta denbora gehiago behar duteheldutasunera ailegatzeko, beraz, adin nagusitasuna ez dator bat gizartean sartzearekin eta lan-munduan sartzearekin.

Gazte helduen kontratuak eskatzen du mingarria eta kaotikoa izan ahal den ibilbide baten ondoriozbereziki ahulak eta babesik gabe diren gazteek,inork baino gehiago, beren burua babesteko etabizitza helburuak finkatzeko kapazak direla erakusteko.

Paradoxa honen aurrean profesionalek babeserako eginbidea (gutxiengoaren pribilegioa) etasartzearen eginbidearen (gehiengoarekin lotua) artean banatuak jarraitzen dute05.

▪ Hezkuntza prebentzioa eta delinkuentziaren prebentzioa:

80ko hamarkadako hasierako urteetatik lurraldeko gizarte lanak segurtasun logikekin agertu zirenhurrenez hurrengo tresnei aurre egiten die: delinkuentziaren departamenduko eta udalerrikokontseiluak (1882), segurtasun tokiko diagnostikoak (1988), delinkuentzia prebentziorako etasegurtasunerako tokiko kontratuak (2002), eskola uzteari aurre hartzeko hezkuntza zaintzarakozelulak (2001), etab.

Gizarte lana finantzatzen dutenen presioaren menpe dago. Gizarte lana finantzatzen dutenekemaitza argiak eskatzen dituzte. Beraz, gizarte lanak diseinatu eta balioztatu interbentzio proiektuaketa balioeste tresnak gizarte lanaren beraren ekintza printzipioekin bat etorri behar dira.

Gure gaur egungo jendartean, non gazteen jarrerak beren deserrotze sintomatzat baino herriordenaren nahasmenduarentzat hartzen diren, delinkuentziari aurre hartzeko politikek lurraldekogizarte lanaren baloreak zalantzan jarri ahal dituzte.

EUSKADIKO ETA GASTEIZKO HAURREI ZUZENDUTAKOGIZARTE ZERBITZUEN TESTUINGURU INSTITUZIONALALorenzo Martinez.

Euskal Autonomi Erkidegoaren bereizgarri izan da betidanik bere biztanleriaren zati batek bizidituen gizarte arazoekiko sentsibilitateak. Ezinegon honek elkarkidetza sare bat josi du integrazioa

04 Http://criminocorpus.cnrs.fr : 45-174 haurraren delinkuentziari buruzko ordenantzaren kontsulta- 2012/05/24aneguneratu basea.

05 “Le contrat jeune majeur” Nathalie Guimard & Juliette Petit-Gats -Ed. L´Harmattan, 2011.

Page 23: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

nahiz bazterketa sozialaren prebentzioarekin lotutako iniziatiba ugari bultzatu dituena; hori jarduteinstituzionalean islatu da, oso maiz aitzindaria izan dena Estatu mailan.

Gainera, azken urteotan, biztanleriaren zahartzea, beste herrialdeetako jendearen etorrera,emakumea lan merkatuan sartzearen etengabeko hazkundea eta familia ereduen dibertsifikatzeadirela-eta aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari dira euskal gizartean. Guzti honek gertuko familiakeskaini ohi zuen zaintza ez-formalaren sarearen ahultzea ekarri du eta, ondorioz, arrisku eta erronkaberrien agerpena etengabeko bilakabidean dagoen gizarte errealitate batean.

Erronka hauek hartzea bereziki garrantzitsua da haurtzaroaren babesarekin lotutako arazoenesparruan, ez soilik haurrekiko tratu txar, axolagabekeria eta babes faltaren murrizketa eta haueneraginak txikitzearen ikuspegitik, baizik eta gure seme-alaben zaintza, arreta eta hezkuntzaridagokionean jardute egokiaren sustapenarenetik.

Ikuspegi instituzionalari dagokionez, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko 3/2005 legeakezartzen du haurtzaro eta nerabezaroaren eskubide eta ongizatearen sustapena aurrera eramatekomarkoa, administrazio parte hartzaile ezberdinen konpetentziak antolatuz eta hauen artekokoordinazioa sustatuz, baita ardura publikoko zerbitzuak ematen parte hartzen duen gizarteiniziatibarekin eduki lezaketena ere.

Marko honek Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Gizarte Zerbitzuenzuzendaritzaren ardurapean ipintzen ditu arretarako sare publiko baten garapen eta sendotzea,helburutzat izango duena pertsona, familia eta talde ororen gizarte integrazio, autonomia eta gizarteongizatea laguntzea, funtzio sustatzaile, prebentibo, babesle nahiz asistentziala beteaz eta, baita ere,foru administrazioen nahiz lokalen elkarlan eta koordinazioan aurrerapenak egitea, eurenplangintza, osaera eta egituran hobekuntzak egitea. Azken urteotako ekintzarik garrantzitsuenafamiliaren baitan gertatzen diren arrisku eta babesgabeko egoerak baloratzeko tresna bat(BALORA01) egitea izan da, administrazio ezberdinen esku hartzearen lerroak ezartzen dituenahauen konpetentziaren nahiz antzemandako egoeraren larritasunaren arabera.

Tresna hau ondoko ideietatik abiatzen da:

▪ Euskal Autonomi Erkidegoko Gizarte Udal Zerbitzuek nahiz Haurtzaro eta NerabezaroarekikoArreta eta Babesaren Gizarte Lurralde Zerbitzuek erabil dezaten eraikia izan da arrisku etababesgabetasun egoeren azterketa eta balorazioarekin zerikusia daukaten Haurtzaro etaNerabezaroarekiko Arreta eta otsailaren 18ko Babesaren 3/2005 Legearen barneko 49, 53 eta 54.artikuluek ezarritako konpetentziak aurrera eramateko. Tresna honek egoera hauen larritasuna nahizdagokion erabaki hartzea baloratzeko irizpideak ematen ditu.▪ Arrisku eta babesgabetasun egoeretako esku-hartze prozedura jakin baten barnean sartzen da, fasebereizietan egituratua (esku hartze planaren harrera, ikerketa, balorazio, diseinu eta gauzatzea,planaren etengabeko berrebaluazioa, esku hartzearen amaiera), horietariko bakoitzak bere helburu,metodologia eta denbora epeak dauzka.

▪ Tresna ez da arrisku eta babesgabetasun egoeren prozesuen une bakar batean erabiltzeko,prozesuaren fase ezberdin guztietan zehar baizik, babesgabetasun balizko egoeran aurkitzen denhaur edo nerabe baten jakinarazpena jasotzetik Gizarte Zerbitzuen esku hartzearen amaiera etaespedientearen itxiera arte.

Babes egoerekin lotutako esku hartzeen ikuspegitik garrantzi berezia dute zenbait programek, haureta nerabeen norbanako nahiz gizarte garapenarentzako zailtasunak sor litzaketen faktore sozial,familiar eta pertsonalen prebentzio eta identifikazioaz arduratzen direnek, hain zuzen.

01 BALORA: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/bopv2/datos/2011/12/1105937a.pdf

Page 24: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Gasteizko Udaletxeko Komunitate Ekintzako Zerbitzuaren Kaleko Hezkuntzaren ProgramakEsku hartze soziohezitzailea artikulatzen du Ingurune Irekian, jardute espezializatu bat“bitartekotza” ezberdin nahiz komunitateak eskura dauzkan baliabideetara jotzen duena, helburunagusia delarik nerabea garatzen ari den gizarte eta harreman sisteman eragitea, bere inguruhurbilenean eta lehen jardute gisa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen antolaketa testuinguruan.

Esku hartze honen helburu nagusia da, beraz, nerabeen garapen pertsonalaren prozesuak sustengatu,bermatu eta optimizatzea beraien eguneroko bizitzaren ohiko eszenatokiengan eraginez, beraiengertuko gizarte ingurunearengan, egoera pertsonalarengan, bere interakzioengan, etab., arriskuandiren edo euren garapen psiko-sozialean zailtasunak dituzten gazteak hautemanez, beraiengarapenaren zailtasunak gaindi ditzaten euren sozializatze prozesuan lagunduz eta baliabide nahizsare sozialetan beren integrazioa bultzatuz.

Haurtzaroaren babesari zuzendutako esku hartzean erronka nagusietariko bat da oreka mantentzeaadin txikikoek jaso beharreko babesa eta beraien garapenerako familiak eta bertan ezartzen direnlotura afektiboek duten garrantziaren artean. Zentzu honetan, erraza gertatzen da babesgabekoegoera baten desagerpena lortzea. Nahikoa da haurra behar bezalako atentzioa eman ez dion familiatestuingurutik urruntzea eta horiek eskaintzea. Neurri hau, ordea, beste batzuez lagundurik ezbadator ez du errespetatzen haur eta gazteen eskubidea, batetik, garapen pertsonala beren familiarenbarruan gauzatzeko eta, bestetik, euren gurasoek laguntza jaso dezaten. Zenbaitetan arazoakdenboraldi baterako banaketa saihestezina egiten badu ere, esku-hartzearen helburuak izan behar dubere familiak egoki zainduko duenaren bermea ematea haurrari.

Hatsarre hauetatik abiatuta “familiaren mantentze programak” gaur egungo erronkekikoerantzunetariko bat da, bere helburuak hiru ardatzen arabera egituratzen baititu:

▪ Umeari bere garapen kognitibo, emozional eta familiarra bultzatuko duen elkarbizitza inguru bateskaintzea, bere adinari dagokion autonomia sozial nahiz pertsonala bereganatu dezan.

▪ Umearen moldatzea, integrazioa eta parte hartzea bultzatzea inguratzen duten testuinguruezberdinetan: familia, eskola, komunitatea…, bere sozializatze prozesuan oinarri osagarri bat izandaitezen.

▪ Gurasoak gai egitea, arlo pertsonalean, hezkuntzarenean nahiz sozialean beharrezko sostenguaeskainiz, beraien guraso rolak guztiz hartuak izan daitezen.

Ikuspegi honek malgutasun nahikoa eskaintzen du laguntzen ditugun familien errealitate nahiz gauregun jaiotzen ari diren familia eredu berrietara moldatzeko.

Laguntza eta Garapen Konpasatuaren Programak, Gasteizko Udaletxeko Haurtzaro eta FamiliaZerbitzuak 2004an abian jarritakoa, familiei arreta osoa eskaintzen die hauen beharrei erreparatuz.Hori lortzeko heziketa laguntza, terapia familiar nahiz indibidual (guraso zein seme-alabei),gurasoentzako talde hezitzaile, autolaguntza talde, gizarte laguntza eta krisi esku hartzea bezalakobaliabideak ditu.

Eguneko Etxeak, familiakoaren osagarri den elkarbizitza gune gisa definituak, haur eta/edonerabeez arduratzen dira eskolaz kanpoko ordutegietan; hauen helburua da, gurasoen laguntzaz,haur edo/eta nerabe horien beharrak ase eta euren garapen osatuaren alde egitea.

Haur eta nerabeek euren hezkuntza eta asistentzia beharrak familia naturalean bertan ase ezindituzten kasuetan aukera dute Etxe Funtzionaletara jotzeko. Baliabide honek baimentzen die Talde

Page 25: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Hezitzailearekin elkarbizitza iraunkor eta oso bat eramatea beraien garapen integrala laguntzeko.Espazio hauetan egiten den esku hartzearen zutabe garrantzitsuenetarikoa da adin txikikoenfamiliekiko esku hartzea sustatzea ahal bezain laster euren familia biologikoekin itzul daitezen.

Bibliografia eta Araudi autonomikoa

12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema..............................................................................................................................................3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa..............................................................................................................................................PLINA (Plan local de infancia y adolescencia). Gasteizko Udala..............................................................................................................................................MEMORIA INTERVENCIÓN SOCIAL 2011. Gasteizko Udala..............................................................................................................................................Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea 1985-2010. Arabako Foru Diputazoia 2011..............................................................................................................................................Arabako Lurralde Historikoko Haurrei zuzendutako Gizarte Zerbitzuentzako jarduera gida-Arabako Foru Aldundia VI-563-2004..............................................................................................................................................

PRINTZIPIO ETIKOAK ETA HEZKUNTZAKOAK: GIZARTEHEZITZAILEA BERE JARDUNAREN AURREANJuan Martín Pérez García.

Eskema hau autoreak tailer eta prestakuntzarako topaketa ezberdinetan eskainitako materialetatikabiatuta osatua dago. Juan Martín Pérez-ek egindako artikulu ugari aurki daitezke kalekobiztanleriaren buruzkoak (kaleko hezkuntza eta gehien baztertutako taldeekin egiten den lanketarenparadigma aldatzen ari den kontzeptua; ikusi ere El Caracol elkartea). Eraikitze bidean dagoeneskema hau hemen sartzeak argitalpen honen elkartruke eta hausnarketa kolektibo izpirituarekin bategiten zuela iruditu zitzaigun.

Etika

- Moralaren filosofia eta gizakiaren eginbeharrekin du zerikusia.

- Gizakien arteko ongizate harremana definitzen du.

- Guztion onura bilatzeko jarrera da.

- Giza duintasuna hartzen da balore nagusi gisa.

Praxi-a

- Hezitzaileok gure ekintzen erantzule gara.

- Jarduera hezitzailea da hausnarketa batetik igaro denean.

- Etika eta praxi-a Hezitzailearen barne munduko osagai dira.

Praxi-a

Page 26: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

- IKUSI Behatu.

- PENTSATU Aztertu - Plangintza egin.

- EKIN Lagundu – Hausnartu

Lanaren ikuspegia

Jardute hezitzaileak giza eskubideen plangintza eta sustapenaren sinonimo behar du izan.

Hezkuntza Jardutetik kalera

- Ez atera kalera jarduera plangintza bat gabe.

- Hezitzaile taldearen segurtasuna da lan on batentzako bermea.

- Protagonismoak saihestea.

- Gaztea kalean atxikitzen duten eskemekin apurtzea.

- Ardatz tematikoen erabilera.

- Bizipen osoa nahiz giza eskubideen urraketa oro dokumentatzea.

Taldeekiko interakzioaz

- Denboraren antolaketa arrazionala.

- Taldeko arriskuen murrizketa: interakzio indibidualerako aitzakia bat.

- Lehentasuna du kalitateak kantitatearen aurrean.

- Beste hezitzaileekiko koordinazioa.

- Sostengu izan litezkeen instituzio/autoritate publikoak identifikatzea.

- Omisioak badaude, dokumentatzea.

Esku hartzearen alderdi etikoak

- Gazteen arteko eskubide berdintasuna aintzat hartzea.

- Ezberdin pentsatzen dugula onartzea.

- Gazteen ezagutza ikusten jakitea.

- Elkarrekiko ardurak zehaztea.

- Elkarrekiko muga eta arauak garbi ezartzea.

Page 27: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

- Xantaia emozionala saihestea.

- Gazteen segurtasun emozionala ziurtatzea.

- Kaleko taldearekin duten lotura areagotuko duen jarduerarik ez sustatzea.

Gazteentzako ostatuko hezkuntza jarduteaz

- Instituzioak haur/gazteen giza eskubideekiko erabateko errespetua bermatzea.

- Eredu instituzionalak haur/gazteari garapenerako onurak eskainiko dizkiola ziurtatzea.

- Borondatezko (indarkeriarik gabeko) sarrera eta egonaldia.

- Profilaren araberako arreta ezberdindua.

- Momentu oro espazio pedagogiko gisa erabiltzea.

- Oztopoen aurrean ahalegin, errespetu eta jarraikitasunaren baloreei lehentasuna ematea,baita ekintzen ardura hartzea ere.

- Zentzuzko ekintzak.

Gazteentzako ostatuan…

- Parte hartze esparruak sortzea non euren bizi proiektuaren gaineko erabakiak moduerrealean hartuko dituzten.

- Egunerokotasunean heziketa lorpen txikiak eskuratzea arreta pertsonalizatuaren bitartez.

- Ahaleginaren kultura sustatzea.

- Aldaketaren oinarri ekonomikoak aintzat hartzea.

- Beraien inguruko sormen eta eraldatze lana.

- Autogestioaren prozesuak sustatzea.

- Kalteen konponketa sustatzea.

Haur eta gazteekiko interakzioaz

- Genero ezberdintasunak aintzat hartzea.

- Hezkuntza harremana ez galtzea.

- Muga fisiko nahiz portaerazkoak ezartzea.

- Prozesua dokumentatu eta ebaluatzea.

- Arreta pertsonalizatua.

Page 28: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

- Berehalakotasunarekin apurtzea, utopia elikatzea.

- Ironia eta umorearen errespetuzko erabilera.

- Taldeak sortzen duen presioa sostengu gisa erabiltzea.

Esku-hartzearen alderdi etikoak

- Giza eskubideen sustatzea eta hauekiko errespetua.

- Genero ikuspegia sartzea.

- Konponbide errealak.

- Denborazkotasuna.

- Beraien gaitasunetatik abiatzea.

- Instituzionalizazioa saihestea.

- Gure esku hartzearen aldeko harremanak ezartzea.

Instituziotik harago … etika dago.

- Mugako biztanleriarekin lan egitea oso nekeza da.

- Tentazioa, porrotaren aurrean, itxura egitea da.

- Gomendagarria da instituzioaren barnean jardueraz aldatzea bi edo hiru urteren buruan.

- “Etorkizunari begira egindako plangintzak esku hartze hobeagoa eta kalitatezko emaitzakziurtatzen dizkigu”.

Kaleko gizarte hezitzaileen kode etikoa

- Prozesu hezitzaileak harreman horizontal eta parte hartzailea suposatzen du.

- Kaleko pertsonarekin finkatuko den harremanak hezkuntza begiradatik eraikia behar duizan.

- Gure esku hartzearen asmoak argia izan behar du, proposatuko dugun ororen gisara.

- Hezitzailearen ekintza orok kaleko pertsonaren integritatea bermatzea bilatzen du, baitahezitzailea den pertsonarena ere.

- Esan, egin eta pentsatzen (izan eta egin) ditugunen arteko koherentzia bilatzen dugu.

- Beti egongo da kaleko pertsonaren heziketa prozesua gure interes pertsonalen gainetik.

- Profesional gisa, garrantzitsua da nire lana aurrera eramatean emozionalki eragiten didana

Page 29: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

zer den jakitea.

- Gure jardute profesionala dela-eta, ezinbestekoa izango da entzuteko espazio bat edukitzea,urduritzen gaituen eta esku hartzea arriskuan jar lezakeen horren lanketa emozionalaegiteko.

- Gure hezkuntza jarduera inguru teoriko eta metodologiko batean oinarrituko da, gurejardutearen gaineko erreferentziak edukitzea bermatuko diguna.

- Gure egitekoaren konplexutasunak gure prestakuntza etengabekoa izan dadin eskatzen du.

KALEKO GIZARTE-LANAREN BILAKAERA BAI EUROPAN ETA BA IMUNDU OSOAN EREEdwin de Boevé.

I. KALEKO GIZARTE LANA POLITIKARIEN EGITARAUETAN

Kaleko lana gizarte ekintza mota berri eta, esan beharra dago, bazterreko gisa sortu zen, gizarte etahezkuntzaren gizagabetze nahiz hiper-instituzionalizazioari erantzunez, batez ere. Instituzioengizagabetzearen fenomenoa ez dagokio soilik gizarte arloari.

Pixkanaka funtzionariotza eta harresi barneko giltzaperantz doan gizarte ekintza apurka-apurkaherritarrengandik aldendu da eta, azken hauei, euren bizi baldintzen etengabeko okertzea azkartuzaie. Hazten ari den eten hau gainditzeko kaleko gizarte lanak harresiez kanpoko gizarte eskuhartzea proposatzen du, herritar eta hauen arazoekiko hurbilagoa; aipatutako gizarte errealitateetaraegokitzeko gai den gizarte ekintza. Beste hitz batzuetan, egitekoa da gizarte ekintzaren ikuskeragizatiar eta errealistagoa berreraikitzea, non gizabanakoa lehentasun izatera itzuliko litzatekeen, ezbitarteko bat.

Zoritxarrez, kaleko gizarte lanaren itxurazko koherentziak politikoak konbentzitzen dituela dirudienarren, ez dituzte beti bere osagai guztiak kontuan hartzen. Zenbait herrialdeetako finantziaziobaliabide garrantzitsuen agerrera arrazionalizazio batez lagunduta etorri da eta epe laburrerakohelburuak ezarri dituzte segurtasun aukeretan zentratuak, segurtasun kontratuak, besteak beste.Kaleko gizarte lanaren forma eta, beraz, metodologiak sustapen paregabea jasotzen duten bitartean,muina guztiz alboratua izan da eta beste helburu batzuk ordezkatu dute.

Ezin izan zitekeen aurreikusi kaleko gizarte lanak izan duen bilakabidea, izan ere metodologia soilbat izaten segi zezakeen, beste askoren artean.

Testuinguruak kontrako erabakia hartu du.

Gaur egun, kaleko gizarte lanaren bereizgarria honek esnarazten dituen galdera eta erronkak dira.Ekintza mota hau ezin liteke maila tekniko edo metodologiko huts gisa ulertu, bere interesak mailaetiko eta politikoan datza, jendartearen ingurune eta bilakaerarekin etengabeko elkarreraginean.

Testuinguru honetan sortu zen gizarte hezitzaile belaunaldi berri bat eta kaleko gizarte lanarenjatorria munduan zehar.

Kaleko hezitzaileen nazioarteko sarearen sortzea ez da nolanahiko gertakaria.

Batetik, kaleko lanari lotutako proiektuek izan ohi duten baliabide eskasiak ez du norabide honetan

Page 30: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

zuzendutako inbertsio kolektiborik bultzatzen.

Bestetik, langileak lanpetuegi daude tankera honetako gizarte lana ezaugarritzen duten zailtasunekinnahiz lan kantitatearekin.

Gainera, sarea egungo erronka jakinen aurrean posizionatzeko sortua izan zen. Erronka horieneragina ez da soilik herrialde batetara murrizten. Herrialde latinoetatik hasi etaeskandinaviarretaraino, kaleko gizarte langileak maiz aurkitzen dira bikoiztasun eta errealitateberdinen aurrean.

II. TESTUINGURU EUROPARRA

Salerosketa ereduaren nagusitasunaren globalizazioak krisi politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalbat sortzen du, Europako Ipar zein Hegoaldean. Merkatu berriak konkistatzeko lehiarenintentsitatea, zorduntzea, Europako nahiz nazioarteko instituzioek inposatutako austeritate etabirmoldatze politikek, ezberdintasunen eta gizarte bazterketaren areagotzea dakarte mailaezberdinetan. Estatuak gizarte politikengandik banandu dela nabari da, hezkuntza eta osasunetikhasita. Baina, azken finean, banaketa hau ez al da kontrol terminoetan forma estatal, liberal,teknokrata eta merkantilista berri baten, denon berdintasun eta ongizatea sustatu ordez ezinbesteanbazterketa dakarrena, berrinbertsioaren adibidea?

Garapen politika eta portaeren berdintzeak norbanakoa kontsumitzaile huts gisa ikustea etaidentitate kulturalen zapaltzea dakar.

Gainera, txirotze, baztertze eta identitatearen urraketa fenomeno hauek, mugimendu sozialekikointeres galtze batekin batera gertatu da Europan. Gizartearen indibidualizazio prozesuak apatiapolitiko egoera areagotzen du, gai publikoetan hiritarrek duten parte hartzearen beherakadadakarrena.

Orduan, honako galdera sortzen da: Nola sustatu berriz ere hiritarren parte hartze eta elkartasuna?Zer egin liteke gizarte mugimenduen transformazioa nahiz oinarrizko elkarte berrien sorrerasustatzeko, gazteen aldaketa kulturalak aintzat hartu eta gizartearen ikuskera indibidualista etamerkantilista nahiz gaur egungo ekonomia eta gizarte politiken aurrean alternatibak proposatzeko?

III. IKUSMOLDE POLITIKO ETA EBOLUTIBOA

Gizarte lana gizarte mugimenduekin nahastea hanka-sartzea litzateke. Bere historia etaespezializazioagatik, gizarte ekintzak gehiago balio izan du sistemen iraupenerako haueneraldaketarako baino.

Horregatik zera esan zuen Robert Castel-ek:

“… hein handi batean, gizarteratze politikek XIX. mendean ugaritu ziren langile klasearenmoralizatzeko estrategien antza dute.”01

Gizarte lanak laguntza eskaini duen arren, kanalizatu eta erreprimitu ere egin du:“Gizarte lana bi klaseren arteko liskarretik sortu zen. Burgesia dominanteak langileriarekin zuenharremanetik sortutako produktua da. Ideologia humanista eta erlijiosoen bidez transmititua,baimendu egin zuen burgesiak langileriaren klasearen aldarrikapen legitimoak desbideratzeakaritate eta benefizentzia ekintzaren aitzakiarekin...” 02

01 Magazine littéraire-n – 1995eko Uztaila – Abuztua – 21. or. – L’avénement d’un individualisme négatif.02J.M. COURTOIS – Histoire et developpément du travail social – 1976ko Urtarrila.

Page 31: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Horrek arduradun politikoek gizarte ekintzarekiko azaltzen duten interesa ulertzera eramaten gaitu,izan ere, ekintza sozial mota jakin baten erabilera kontrolatu eta sistematikoak gaur egungainbeheran den sistema baten autoerregulazioa baimenduko luke.

Baina historiak, baita ere, gizarte langileen arteko korronte politiko baten izana erakusten digu,kaleko gizarte langileriaren gehiengoak jarraitzen duena. Noski, 1968ko maiatzaren mugimenduaaipatu beharra dago, gaiaren gaineko ekintza ikusgarriak gauzatzea baimendu zuena, eta aztarnagarrantzitsuak utzi zituena kaleko gizarte lanaren etorkizunerako.

Kaleko gizarte lanaren historiak erakusten du lehenagoko garaietan ere mota honetako ikusmoldeaikuspegi politiko batean txertatzeko borondatea egon zela. Hogeiko hamarkadaren erdialdeanChicagoko M. SHAW eta Mc KAY soziologoek baztertutako gazte taldeen kriminalitatea etadelinkuentziaren inguruan aztertzen hasi ziren.

Ikerketa horietan lanerako metodologia berrien sorrera plazaratu zen eta talde baztertuekin egindakogizarte lana beraien eremuan bertan aurrera eramateko ikusmoldea garatu zuten. Asmogarrantzitsuenetariko bat izan zen tratatzeko zailen ziren gazteekin elkartasunean oinarritutakoharreman eraikitzaileak ezartzea. Hortik ondorioztatzen den ideia zentrala da helburu hori soiliklortu litekeela baldin eta ekintza, egitarau eta bultzadak dagokien pertsonek edo/eta eureninguruneak zuzenean aurrera eramaten badituzte03.

Urte batzuk beranduago, A. ALINSKIk04 tesi hori baieztatu zuen bere “Le manuel de l’animateur”lan ezagunean, gaur egun ere kaleko gizarte langile guztientzat erreferentzia izaten jarraitzen duena.

Europan kaleko gizarte lana 60ko hamarkadaren bukaera eta 70ekoaren hasiera bitartean garatu zenbatez ere. Lehenengo proiektuak Britainia Handia, Frantzia, Holanda, Alemania, Norvegia etaSuitzan agertu ziren gehienbat.

Garai hartan oraindik ere oso zaila zen kaleko gizarte lanak bizi izan zuen garapena aztertzea, izanere, salbuespen gutxi batzuk ezik, “komunitate arduradunik gabeko pertsona isolatu”en ekintzetanlaburbiltzen baitzen.

Zentzu horretan askoz interesgarriagoa da gaur egun gertatzen ari dena, izan ere, artikulatu egitenbaitira, batetik, kaleko gizarte lanaren ekintza kolektiboa eta, bestetik, gizarte lana lokalkiberrinbestitzeko borondate politiko bat. Zoritxarrez, maila horretan handiak dira interes eta ikuspegiezberdinen arteko aldeak. Izan ere, ez da batere arraroa gizarte langile eta arduradun politikoenartean gatazka sortzea; kontuan izanda ikuspegi bakoitzak bestea alboratzen duela, gatazkak,zenbaitetan, zailak izaten dira kudeatzen.

Liskar hauen funtsa estilo kontu edo gizarte aktoreek euren pribilegioak babesteko dauzkateninteres korporatibistengandik harago doa. Ekintza sozialaren gaineko bi ikuspuntu ezberdin daude,bi egoera mental leku guztietan erabilera zabala duen kontzeptu baten inguruan lehiatzen direnak:“prebentzioa”.

Parte hartzaile guztiek, beraien partaidetzaren eredu kontzeptuala dena delakoa delarik ere (poliziaeta jendarmeen ordezkariak barne), “hori egiteko” nahia eduki nahi dute, gai ez direnean prebentziohorrek benetan estaltzen duena hitzez adierazteko. Prebentzioaren esparrua bereziki zabala da etaforma anitzak barne hartzen ditu mugatik mugara, prebentzio defentsibo eta erasotzaile, adibidez.

03 “Tout va bien” – Travail de rue en Suisse – 1981-1991 – Renato Maurer – INFOPUB 1992.04 ALINSKI A. – Le manuel de l’animateur – Paris – Ed. Du Seuil 1976.

Page 32: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Lehenengoak, segurtasun pertsonala edukitzeko hiritarrek duten eskubidearen izenean, gizarteababesten du talde aurre-estigmatizatuek sor diezazkioketen aurreiritziengandik. Honela, aldezaurretik determinatutako gizarte ordena baten erreprodukzio eta kontrolarekiko interesa berrestenda. Interes horien arabera epe laburrean eragin ikusgarriak sortzeko balio duten iniziatibek dutesoilik hiritartasun eskubidea, gizarte arazoen eraginei aurre egiten dietenak hauen kausa objektiboeiordez.

Bigarrenak, gizarte bizimoduaren ikuspegi zeharo desberdina eskaintzen du eta norbanakoarengarapena bultzatzen du defentsaren ordez, azken honek gizarteari ekar lekizkiokeen arazoengatik.Beste ikuspegi honetatik lehentasuna ematen zaie edozein bazterketa motaren aurkako borrokari etaaukera berdintasunari, asistentzia orokor eta espezializatuan oinarritutako benetako politika batenbitartez.

IV. BI EGOERA MENTAL

“Lehenengoaren kezka nagusia da zalantzan jartzen ez den gizarte ordena jakin batarrazionalizatu, kontrolatu eta erreproduzitzea. Hiritarren segurtasun pertsonalaren izenean,gizarte defentsan oinarritutako ikuspegiak errepresio penala, prebentzio poliziala gizarteprebentzioa elkar lotzen dituen elkarlan zuzendu bati ematen dio garrantzia, kontrol formal etainformalaren forma ezberdinetan aurkitzen diren gabeziak konpontzeko. Norbanakoa eta bereetorkizuneko ibilbidea subsidiarioak dira proiektu honetan, non helburu nagusia arrisku faktoreezberdinak pilatzen dituzten lurralde eremuen gaineko kontrol puntuala den. Gizarte politika batekbaino politika kriminalaren baliabideek dute lehentasuna jarduteko garaian, ekintzetan gizartedesbideratzearen eremu ezberdinetako aktore espezializatuek parte hartzen dute, epe laburrean etamodu ikusgarrian. Gizarte asistentziaren barneko prebentziozko kontrolari lotutako zigorrarenbitartez bilatzen dena da kontrolik gabeko irristatzeak gertatzea. Gizarte prebentzioaren nahizpenal eta polizialaren gaiak ikuspegi utilitario funtzional bat eskaintzen du.”

“Bigarrenak bizitza sozialaren oso bestelako irakurketa bat proposatzen du, pertsona ezberdinekbizi izandako egoera prekarioak kontuan hartzen dituena. Bigarren alderdi honen abiapuntua dagaur egungo gizarte desbideratzeak sortutako arazoak izaera soziala duela. Horregatik berelehentasuna bazterketaren kontrako borroka da, asistentzia orokor eta espezializatuko politikenbitartez, gizarte harremanetarako baliabide naturalen sendotzea kontuan edukiz. Ondorioz, politikakriminalak ez du lehentasunik tresna gisa, aldiz, atzealdean geratu beharko da, ahal bezainbeste.”05

Hortik abiatuta autoreak honako galdera gauzatzen du: “Eta kontu demokratiko guzti honen gakoaberen legitimitatea duten bi logika horien arteko dialektika baten bermea izango balitz?”.

Kaleko gizarte langileentzako “eginkizuna da bere erreferentziak galdu dituen, “hausturan”dagoen, norbanakoari norabide bat eraikitzen, gizartearekin “birkonektatzen” laguntzea, epeluzerako emantzipazio prozesu batean aktore autonomo eta arduratsuaren jokamoldea bere eginez.Zentzu honetan, subjektibazioa lehentasuna da, gizarte kontrolaren dimentsioa laguntza bilakatzenda, sozializazio prozesu positiboaren zeharkako eragin batetara murriztua, aktorearenganpentsatuaz beti, ez honek izan lezakeen arriskuarengan”.06

V. EREDU EUROPARRAREN GIZARTE DEFIZITA KONPONTZEKO BEHARRA

Bi egoera mental hauek garbiki loturik daude Europako eraikuntzaren erronka nagusiei eta bere

05 Aide à la jeunesse et Contrats de sécurité – Aurretiazko gogoetak. Yves CARTUYVELS, Misioaren txostena, 1994koazaroa.06 ib.

Page 33: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

norabide nagusien ezagutzari.

Geroz eta ahots gehiagok salatzen dute gailentzen den norabidea: eredu merkantilista etapentsamendu bakarrean oinarritutakoa, eredu sozialago baten ordez. Europa ekonomikoa eta Europasozialaren arteko norgehiagoka da.

Azken batean, mundu guztia izango da galtzaile une batean edo bestean. Argi eta garbi, kalekogizarte langileak kokaleku hoberenean daude merkatuaren legeetan sustengatutako sistema batenhondamendiaren berri emateko.

“Kapitalismo merkantilista eta eskulangiletik kapitalismo industriala jaio zen, bere ondasunmaterial eta fabrikekin; kapitalismo industrial horretatik jaiotzen ari da, gaur egun, zuzenean edozeharka edozein jarduera industrial eta nekazari menderatzeko joera duena eta, baita ere,hirugarren sektorea deiturikoa, ezagutzaren esparrua (hezkuntza barne), gizartearena,zientziarena, sormenarena…”07

Giza faktorearen errekonozimendurik kontuan hartzen ez duen eta, bere oinarri merkantilistengatik,geroz eta nabariagoak diren ezberdintasunak eragiten dituen sistema batek modu absolutuankontrolatua behar du izan, jarraipen maila bat ziurtatu nahi bada, behintzat.

Aktoreen bizkarretara gauzatzen diren tankera guztietako jardueren “inposaketa” hau eta sistemaberaren erreprodukzioa beste helbururik ez duena, totalitarismoaren bertsio bat da edo, beste hitzez,norabide zuzenetik doana besterik ez onartzea, normaltasunaren bidetik, alegia.

Ugariak izan dira gai honen inguruan adostasun batera iristeko egin diren deiak, batez ere“elkarlaneko politika” edo “kontratuzko politika” deiturikoen bitartez.

Haatik, logika honen barnean nabarmen ageri dena da adostasuna nola edo hala bilatze horrekeztabaidarik eza ekar lezakeenaren arrisku erreala ageri dela eta, horrek, defizit kontzeptual bateneskutik, hau da, ekintza kolektibo bat sortzeko ezintasunetik, defizit demokratikoa ekarriko luke.

“Gaur egun, ideiarik gabe, berrikuntza intelektualik gabe, ez dago ekintza kolektiborik, politiko,sozial nahiz sindikalik (hezkuntzarena…).”08

Beraz, komenigarria izango litzateke gizarte aktoreek jarduera berrien garapenaren bitartez eurenburuari gizarte loturak eraikitzeko aukera ematea, ezarritako ordenaren zama murriztuz.

“Egia da zaila dela norbanakoa bere baitatik ateraraztea, momentuko kezkengandik askatzea etamunduaren oraina zein etorkizunaren gainean pentsatzera eramatea. Hori lortzeko bultzadakolektiboak behar ditugu. Hori bai, garai bateko komunikazio, hausnarketa eta ituntze instantziengehiengoa desegin egin da, zenbaitetan larritasun eta urduritasunaren sinonimo direnindibidualtasun eta bakardadearen onuran. Zentzu horretan, defendatzen dut –ingurune, gizartenahiz gogoaren ekologien artikulazio berri baten babespean- bikote, familia, eskola eta abarrengaineko enuntziaziorako jarrera kolektibo berrien asmakuntza.”09

VI. IKUSPEGIAK: ERRESISTENTZIA EDO MOBILIZAZIOA

Maiz, kaleko gizarte lana jorratzerakoan dimentsio lokalera mugatu izan gara, non, hain zuzen ere,

07 BEAUD Michel, “Koka dezagun ekonomia gizarteen zerbitzari gisa dagokion tokian” eztabaida, Le Monde, Paris,1994ko iraila, 2. or.08 DELORS Michel, L’unité d’un homme, Entretiens avec Dominique WOLTON – Paris, Ed. Jacob, 1994, 76. or.09 GUATTARI Félix, “Pour une refundation des pratiques sociales”, Le Monde Diplomatique, Paris, 1992ko urria.

Page 34: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

bere asistentzia indibidualagatik definitzen den. Dena den, hiru ekintza mota desberdinen bidezdefini genezake: ekintza indibidualak, komunitateenak eta kolektiboak.

Asistentzia indibidualaren bidez kaleko gizarte lanak esparru indibidual eta pribatuko arazo ugaririegiten dio aurre, ekintza komunitario eta kolektiboen kasuan arazo horiek esparru publikoaridagozkion bitartean. Errealitatean, behin eta berriz azaltzen diren arazoak problematika bihurtzea dabilatzen dena, jendartearen benetako kezkak haren benetako eguneko ordenaren arabera antolatuta.Egiaztatu daitekeen bezala, bere egunerokotasunaren esparru murritzera mugatzen den gizartelangileak, bere jardueran buru-belarri, ez luke etorkizunerako berrikuntza ikuspegi errealik izango.

Berritzulpenaren kezka hori da kaleko gizarte langileen nazioarteko sarean lehentasuna duena.

Dynamo International-ek koordinatzen du kalean aurkitzen diren pertsonekin (haur, gazte, helduak)lan egiten duten kaleko gizarte langileen nazioarteko Sarea. Gaurkotasunean, kide gisa Hegoalde etaIparraldeko kaleko gizarte langileak dituzten 50 plataforma nazional inguruk osatzen dute Sarea.Elkartasunezko benetako Sare hau pobreziaren kontrako Sare europar gisa izendatua izan da.Bultzatu egiten ditu praktiken elkartrukea, eremuko aktoreek hitza hartzea, autoritate politiko nahizbazterketa eta ezberdintasunen aurkako beste instantzia batzuekin harremanetan sartzea.

Tamaina honetako mobilizazio baten desafioak anitzak dira. Hausnarketa, ikasketa, elkartruke,kaleko gizarte langileen sostengu eta kalitatezko kaleko gizarte lan baten sustapenerako espaziobat sortzea da egiteko nagusia. Baina zehazkiago, Europa eta mundu osoa dominatzen duen eredumerkantilistaren gaineko galdera ezin da plazaratu ez bada maila europar eta internazionalberberean gorpuztuz. Gakoa da argia eta hizkuntza partikular bat eskaintzea, orain arte kontuanhartu ez direnak, bazterketa beharrezko gaitz gisa ulertua izatearen ondorioz.

HIRU URTEKO PROIEKTUA: NONDIK GATOZEN ETA NORAGOAZEN.Veronique Larre.

LazosLiensLoturak proiektuaren ebaluazioa POCTEFAren aholkuen arabera osatu da.LazosLiensLoturak-i dagokionean konkretuki, “bidean den ebaluazioa”z mintzatuko gara. Hori biarrazoi nagusi direla-eta; lehenengoa, ebaluatzailea kooptazioaren bidez hautatua izan dela,elkarrekin jardundako elkarteen artean. Ebaluatzaile hori gizarte langintzako lanbideetan aritua daeta ANESMek Frantzian martxan jarritako organismo batek kanpo ebaluatzaile gisa kualifikatua erebada. Dagoeneko elkarrekin jardundakoak gara, ARIT eta HeziZerb elkartearekin konkretuki.Bigarren arrazoia da “bidean den ebaluazioa” berrikuntza gizarte hezitzailearen politikan sartzendela. Erabilitako ebaluazio tresnak ANESMen erreferentzietan dute inspirazioa, jardute profesionalegokiari dagokionean, partikularki: erabiltzaileen adierazpen eta parte hartzea, pertsonarenaurreikuspenak eta proiektu pertsonalizatua.

LazosLiensLoturak proiektuak berrikuntza gizarte hezitzailerako gune berriak bere gain hartzeaeskaintzen die gazte eta hezitzaileei 3 urtetan zehar eta lau ekintza ardatzekin, gertuko eta urrunekoebaluazioen nahiz parte hartzaileen arteko nahiz gazteekin izandako hartu-emanen bidez bilakatuzdoazen ardatzak. Gazteekin izandako elkarrizketak hartu-emanerako uneak izan dira, egonaldiekgazte eta helduen arteko harremanetan izandako eragina neurtzea baimendu digutenak.

Beste kulturekiko irekitzearen jakin-mina, beste toki eta bizimoduen aurkikuntza, lagungarriak izandira gazteek poza eta adorea berreskuratzeko, izan ere, maiz haien egunerokotasuna oztopoz beterikegon ohi da emantzipazio eta gizarteratzearen ibilbidean. Aukera ezberdinak dituzten bestegazteekin izandako bilerek jositako loturak oraindik ere mantentzen dira Facebook edo Twitterbezalako komunikazio tresnei esker.

Page 35: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

“Hausturak” haustura egonaldia oraindik bere lehen urratsak ematen ari den hezkuntza alternatibada. HeziZerb elkarteak bere baliagarritasuna erakutsi duen eredu metodologiko honen eremukometodologia babestu du. Ingurune aldaketak hausnartu, hitz egin, eta ingurune ezezagun bateanbeste era batera bizitzera bultzatzen du gaztea. Haustura egonaldiak palanka funtzioa bete lezakegazteak bere burua behartuta ikus dezan ingurune ezezagun horretara moldatzera. Ingurune ezberdinbatean gazteak bere egiten du egunerokotasunaren unibertsoan daukanarengandik ezberdina denbeste portaera bat. Gainontzeko gazte, heldu eta hezitzaileei transmititzen dien irudiak erakusten duportaera hori ez dela onartezina. Honek ikuspegi berriak eskain litzake, gaztearen erreferentzia denhezitzailearekin aholkularitza pertsonalizatuaren bidez landu beharko direnak.

Urte batzuetatik hona Europak bizi duen testuinguru sozioekonomikoaren ondorioz segurtasun faltaeta barnebiltze egoera bat sortu da, une batean non, hain zuzen, Europako estatu ezberdinen artekoelkartasuna azaleratu ahal izango litzatekeen. Errealitate honetan jarduten dira eremu sozialekoaktoreak, esparru guztietan (pertsonala, gizarteratzea, soziala) sufrimendua areagotzen ari zaionikuslegoarekin jarduten dira. Elkarteek aurre egin behar diete gizarte politiken eta araudienbilakaerei.

Beraz, krisiak, normalean ezagutzen den moduan, ikuspegi eta ideia berriak sortzeko bidea irekitzendu, hau da, berrikuntzak egiteko axola zaigun eremuan, giza harremanena eta gazteengizarteratzearena etengabe bilakatzen ari den munduan.

Berrikuntzarako egokia den une honetan, LazosLiensLoturak proiektua kulturen gerturatzeareneremuan sartzen da, dela pertsonen dela profesionalen artekoa. 6 elkarteen elkarrekin jarduteakloturak indartu eta epe luzerako elkarlanerako perspektibak irekitzen ditu.

Berrikuntzarako politika honek perspektibak irekitzen dizkie hezitzaileei gazteekin erabiltzendituzten interbentzio metodoei dagokienean. Profesionalen artean sortutako loturek elkartasunprofesionala indartzen dute. Hezitzaileen testigantzak agerian uzten du LazosLiensLoturakproiektuaren izenak bi era ezberdinetan erakusten duela bere izana. Batetik, arlo pertsonalean gizatopaketen bitartez eta, bestetik, arlo profesionalean ardurapean dituzten gazteekiko ikuspegiarekikokonbentzimenduaren bitartez. Jardueren, kulturen gaineko ezagutzaren eta tresneria metodologikoenesparruetan egindako loturek biderkatzen dute hezkuntza eta pedagogia proiektuen pluraltasuna.

Mugaz gaindiko esparrua eremu egokia da lotura eta topaketen garapenera bideratutako azterketasoziologiko oso bat gauzatzeko. Kasu honetan, proiektua lurralde batean gauzatzen da, nonmugaren eremuko norbanakoaren kultur aniztasuna berezko identitate kultural eta linguistikosendoaren baitan gertatzen da, gazteen jatorrien eragin kulturalengan oihartzun efektua gauzatuz.Mugaz gaindiko esperientzia desestabilizatzailea izan daiteke baina, aldi berean, motibazioaareagotu dezake gure balore, ohitura eta gizarte nahiz kultur erreferentzietan eragiten duenastinaldiagatik.

LazosLiensLoturak mugaz gaindiko proiektuaren barneko ebaluazioaren helburua da gardentasunakuantitatibo nahiz kualitatiboa transmititzea gauzatutako jarduera, geure egindako proiektu etaBidasoaren bi aldeetan erabilitako tresna metodologikoei dagokienean. Egonaldiak amaitu dituztengazteen testigantzak batetik, neurgailu dira, erakusten baitigute euren ibilbide pertsonaleanjarduerek izandako eragina zein den, bestetik, beste gazteekin sortutako harremanen berri ematendigute, euren belaunaldiak berezko dituen komunikabideen bidez mantentzen direnak. Facebook etaTwitter eskura izateak profesionalei ere baimendu die sare sozialen komunikatzeko era hauekikokontaktua mantentzea. Norberarekiko eta gainontzekoekiko errespetua eta konfidentzialtasunaaintzat hartzen dituzten gazteekin erabili beharreko hurbiltze pedagogikoaren inguruko hausnarketasortu da. Teknologia berrietan oinarritutako komunikatzeko erak, ikaspen bat eta helduengandik

Page 36: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

laguntza hezitzaile bat eskatzen dutenak, izugarrizko abiadan garatzen ari dira.

Mugaz gaindiko proiektuaren ikusgarritasuna ikuslego profesional zein ez profesionalarekikokomunikazioaren bidez nahiz ate irekien jardunaldien bitartez gauzatzen da. Proiektua bi urtetanzehar aurkeztu da delinkuentzia nahiz kanpo ebaluazioari lotutako seminarioetan, osasun sektorekozuzendaritza eta gizarte medikuntzarekin lotutako masterretan. Osasun, gizarte eta gizartemedikuntzako sektoreko zuzendariei lurraldeetan proiektu bateratuak gauzatzearen ikuspegiahelarazteak baimentzen du elkarlanaren eskutik datozen perspektiba berriak irekitzea, galderaberdinak eta antzeko bizi ibilbideak partekatzen dituen ikuslego batekin.

KreaRadio bezalako tresnen sorkuntza gazteen arteko tresna pedagogiko bat da, aldi berean: batetik,beraien belaunaldi, ingurune nahiz kulturaren gainean dituzten kezkak plazaratzeko gailua eta,bestetik, mugaz gaindiko proiektuaren komunikabidea, ikuslego zabalaren eta instituzioaren artean.2012ko azaroan LazosLiensLoturak proiektuan konstelazio antolatzaileen eredutik hasita hiruurteetan zehar parte hartu duten profesionalekin egindako amaiera ebaluazioak indartu egin duproiektu bateratu baten partaide garenaren sentimendua. Elkarte ezberdinak beraien bizitzarenaraberako erritmo eta inplikazio ezberdinei jarraituz murgildu dira proiektuan. Horrek ez du eraginnegatiborik izan proiektuaren zuzendariaren gidaritzaren laguntzaz mantendu den profesionalguztien arteko kohesio eta konpromisoari dagokienean. Profesionalen arteko loturak sortu edoindartu egin dira eta, horien bitartez, gazteen laguntza eta praktiken partekatzearen gainekoproiektuen inguruan elkartasun bat sortu da. Gazteen pozak erakusten digu gauzatutako jarduerekperspektiba berriak ireki dizkietela, zenbaitentzat oxigeno apur bat, topaketetan zehar bizitakobelaunaldi arteko harremanen edo ingurugiroaren mantentzearekin lotutako jardueren irudi positibobat.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gazteei, euren testigantza eta berezkotasunagatik, eta elkarte etaaktoreei, hiru urte hauetan zehar abentura hau nahiz “bidean den ebaluazioa”ren ikaspenapartekatzeagatik.

GAZTEEKIN MUGAS GAINDIKO PROIEKTUAK ANTOLATZEKOGAKO BATZUKJon Etxeberria eta Françoise Laxague.

Hamarkada batean zehar batzuk eta besteek, baliabide gehiago ala gutxiagorekin, arrakastaaldakorrez, gazteekin nahiz gazteei buruzko elkartrukeak egin ditugu. Asko izan dira informazioa,gakoak eta zenbait ondorio eskaini dizkiguten jarduerak. Orokorrean, jende guztiari iruditzen zaioegokia honelako jarduerak aurrera eramatea, politikoki zuzena baita gure garaian, baina aurrera eginahala ikusi dugu, praktikan, pentsatu baino erresistentzia handiagoa dagoela, oztopo gehiago, etakontutan hartu gabeko ñabardurak eta sotiltasunak azaleratzen dira. Izan ere, elkar topatu etabizitzaren zati bat pertsona ezezagunekin konpartitzea bezain gauza erraz eta naturala dirudiena ezda kontu erraza. Hori erraz eta naturala bihurtzea arte bat da edo, gutxienez, ezagutza mota bat,lanbide hezitzaile bat. Hau ez da dekalogo bat, trukeen gaineko legearen taula ez den bezala,honelako abentura batean parte hartzeko asmoa duenarentzako iradokizun eta hausnarketak dira.Arrisku eta abenturarik gabe hezkuntza emantzipatzailerik ezin egon daitekeela jakinda…

Ideia solte hauek gazteek egonaldietan egindako trukeetan oinarritzen dira batez ere, baina bestemotatako mugaz gaindiko jardueretarako ere baliagarriak dira (profesionalekin, erakundeekin…).Logika antzekoa da, bestearekin topatzeaz ari gara beti…

▪ Deskubritu, ezagutu, arnastu eta kontaktatzeko hasierako desioari beti eustea. Beste helburu edoteknizismorik gabe, hastapenean. Desira zabal bat eta ez zehatza derrigor, intuizio bat, bulkada

Page 37: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

bat… aurrerago gehituko zaizkio oxigeno eta irekitze desira horri zentzua eta teknikak. Batzuetankontrakoa gertatzen da, zentzua edo estrategia lehenago azaltzen dira, denak dirudi oso koherentepaperean idatzita, baina protagonisten desira oso ahula da eta bidean abiatzea bera ere nekez lortzenda.

▪ Gazteez osaturiko taldeen elkartrukeek hezitzaileen eguneroko lanean txertaturik egon behar dute,lan horren zentzua indartuz, osatuz, aktibatuz. Sostengu izan behar dute eguneroko harremanean.

▪ Elkartruke batek, bidaia batek (Amazoniara ez bada ere), “arrisku” bat dakar, irekitzea, norbereburua agerian uztea, dena kontrolpean ez edukitzea. Askotan ziurgabetasuna arazo gisa bizi ohi da,haatik, jarduera honen osagai zentrala da. Dena kontrolpean izanez gero ez litzateke interesgarriaizango. Ziurgabetasun gune baten sorrera ezinbesteko baldintza da lotura bat, bizipen esanguratsubat gerta dadin.01

▪ Garrantzitsua da jarduerak, segurtasuna, kalitatea, ordutegiak, janaria, eta abar oso ongiantolatzea. Ziurgabetasuna positiboa izan dadin ingurune seguru batean bizi behar da.

▪ Jakintza pilatzen doan arren, elkartruke bakoitza bizipen berezia da eta, ondorioz, nekezsistematizatu genezake parte hartzaileentzat esanguratsua izatea nahi badugu.

▪ Elkartrukea oso intentsitate handiko unea da gazteentzat, baita hezitzaileentzat ere. Horri buruz erehitz egin beharra dago eta antolakuntzan kontuan hartu beharreko zerbait da.

▪ Emaitza interesgarriak ziurtatze bidean, ezinbestekoa da taldea handiegia ez izatea. 25 pertsonekosatua gehienez.

▪ Jarduera gehiegi egotea ez da positiboa. Horretara jo ohi da elkar ezagutu gabe elkar topatzeko.Hutsunea betetzen da, kontsumoa eskaintzen da… Bultzatu beharrekoa, ordea, elkarrekin sortu ahalizateko espazioak dira, “hutsune” emankorrak non posible izango den zerbait haztea. Hortaz,jarduera gutxi baina ongi definituak, segurtasuna ematen duen helduleku gisa. Errutinak, nondik-norako garbiak, antsietatea lasaitzeko gauzak.

▪ Pentsatzen denaren kontra, hizkuntza ezberdintasunak, ez dira arazo bat! Noski, bitartekaritzalanak egiteko pertsonak beharrezkoak dira, gaizki-ulertuak argituko dituztenak, baina osointeresgarria da ikustea nola gazteek elkarren artean komunikatzeko topatzen dituzten.Hizkuntzaren ikaskuntza sustatu beharra dago eta elkartrukeak horretarako motibazio iturri dira.

▪ Taldeak denboraldi bat elkarrekin pasatzeko topatzen direnean, bere bizitza propioa izango duentalde bakar bat jaiotzen da. Ez da interesgarria topaketa collage gisa ulertzea, talde txikiz edodelegazioz osatua. Interesgarriagoa da talde handia bere osotasunean aintzat hartzea, etahezitzaileak talde osoarenak izan daitezen, diren lurraldekoak direla. Honek eskatzen dukonfiantzan, estiloen paktuan eta arau gutxi baino argietan oinarritutako hezitzaile talde bat osatzea.

▪ Topaketak helburu batzuk izan behar ditu (talde handiak) eta talde txiki bakoitzak bere helburuakere izan behar ditu. Antolakuntzarako lagungarri gertatzen da helburu hauek gainontzekoekinpartekatzea, batzuen eta besteen aurreikuspenak ulergarriak izan daitezen guztientzat.

▪ Eskema klasikoa: Prestatu – Garatu – Ebaluatu eta itzultzerakoan bizipena Zabaldu. Itxiera etaaurkezpen erritualak. Elkartrukeak prestakuntzatik argazki erakusketa arte iraun beharko luke,

01 Arrisku eta ziurgabetasunez ari garenean ez gara segurtasun kontuez ari, jakina denez, ziurtatuak egon behardirenak. Kontrolatzen ez dugun toki batean ezagutzen ez ditugun pertsonekin topatzen garen uneko ziurgabetasunezari gara. Dimentsio emozional edo psikologiko bat da.

Page 38: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

adibide bat ipintzearren. Ahal den neurrian, elkartrukeak gazteen proiektu bat behar du izan, nonahaleginak egiten dituzten eta hitza nahiz bozka dauzkaten.

▪ Garrantzitsua da elkartrukeak harremanak sortzea baino haragoko helburuak izatea. Argi dagohezitzaileen lanaren helburua loturak egitea eta aukerak zabaltzea dela, baina hori ondorio gisaulertzea komeni da, gazteek gauza nabariagoetan parte hartzen dute: komunitateari zerbitzu bat,hausnarketa kolektibo bat sortzea, eta abar.

▪ Ezinbestekoa da hezitzaileen bultzada eta energia, baita horrelako bizipenetan parte hartzekoaukera izatea (ordu berreskurapena, malgutasuna, eta abar oso jarduera errentagarriak diragizarte hezkuntzaren ikuspegitik). Beraiek gabe ez legoke elkartrukerik.

LAZOSLIENSLOTURAK PROIEKTUAREN HIRU URTEKOKRONIKA

Elkarte kide ezberdinek erakutsitako interesa erakutsi zuten 90eko hamarkadaren hasieratik modudesberdinetan garatutako mugaz gaindiko harremanetan sakontzeko eta, hain zuzen, hortik jaio zenLazosLiensLoturak proiektua. POCTEFA-FEDERek eskaintzen zuen aukerari etekina atera behargeniola pentsatu genuen mugaz gaindiko sareak josten jarraitzeko, laguntzen ditugun haur etagazteei bizipen esanguratsuak eskaintzeko eta praktika nahiz ikuspegi elkartrukearen bidez gure langizarte hezitzailea hobetzeko. Pentsatu ohi dugu proiektu hauek aditu edo zuzendaritza taldeentzatdirela soilik aberasgarriak, gure apustua ordea onuradun zuzenak gazteak izatea da, hezitzaileekinbatera. Sortu genuen sare ez-formaletik (harreman pertsonal eta alde biko bizipen bateratuen bidez)aukera suertatu zen, egitarau handinahiagoa sortzeko denbora eta baliabide gehiago eskainizizkiguna. Uste dugu aniztasuna eta konplexutasuna aukera gutxien duten gazte eta haurrekin lanegiteko funtsezkoak direla, horregatik, lurraldeak harremanetan ipintzeaz gain, testuinguru gizartehezitzaile desberdinen artean ere eraiki ditugu harremanak (besarkada etxeak, kaleko heziketaegitarauak, gazteentzako zerbitzuak, nerabeentzako eguneko zentroak, familia interbentzioa, etaabar). 6 elkarteek euren arteko ezberdintasunak, historia eta errealitatearen zentzua eskaini zituzten,guztion artean gizarte hezkuntzaren eremu bateratu bat eraikitzeko.

Jarraian datozen lerroak bizi izandakoaren arrasto dira, hezitzaile eta adin txikikoak denbora,espazio, zalantza, alaitasuna, laguntasun, hasierako mesfidantza, sotiltasun, pazientzia, pazientziaeza, frustrazioa, komunikazioa, interferentziak, geldiuneak, azelerazioak eta abar partekatzen.Familiaren argazki bilduma baten gisara momentu jakinak jaso ditugu, baina ohikoa denez, energia,sentimenduak, ikusten ez dena da proiektu partekatu ororen oinarria. Sail osoa eskuragarri dagohemen: www.espaciokrea.org/lazosliensloturak.htm

LAZOSLIENSLOTURAK-EN 3 JARDUERA MOTAK:

▪ Pedagogia intentsiboa: denboraldi batez elkarrekin bizi diren taldeen arteko elkartrukeproposamenak (25 pertsona) eta ”kanpoko” hezitzaile talde batekin “abentura” bat bizitzen dutenlurralde ezberdinetako mikro-taldeen egonaldiak (4 eta 8 pertsona artean).01

Bideko segurtasuna ikasten dugu eta zirkuitu batean mobylette praktikatu, piragua eta surfeanaritzen gara, bilerak egiten ditugu, hiri eta herriak bisitatzen ditugu, ibiltzen gara, azalpenak ematenditugu, elkar begiratzen dugu, euskal herri kiroletan aritzen gara, mendira igotzen gara, itsasoabegiratzen dugu, ibai eta errekak garbitzen ditugu, atzamarrekin harea ukitzen dugu, margotu eta

01 Taldeekin lan egitearen inguruan dauzkagun ideiekin Dynamo International Street Workers Network argitalpeneanparte hartu dugu: Ekintza kolektiboaren tokia kaleko heziketan (2012).

Page 39: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

sortzen dugu, bideoak grabatu eta editatzen ditugu, alkimista baten gaztelua bisitatzen dugu,patinatu eta dantzatzen dugu, bizikletaz ibiltzen gara, zuhaitzak apaintzen ditugu, furgoneta etaautobusetan bidaiatzen dugu elkarrekin, bainua hartzen dugu, arroilak jaisten ditugu, ibili eta ibili,erromes eta mendizaleak ezagutzen ditugu, babesleku eta bideak konpontzen ditugu, elkar topoegiten dugu eta elkarri agur esaten diogu, elkar gogoratzen dugu. Areago, batzuek kontaktuanjarraitzen dute…

Jaizkibel 1- 2010/05 ▪ Jaizkibel 2- 2010/11 ▪ Santiago 1- 2011/05 ▪ Jaizkibel 3- 2011/06 ▪ Santiago2- 2012/05 ▪ Lizarra 2010/07 ▪ Pau 2010/07 ▪ Miarritze-Hendaia 2011/05 ▪ Aldudes-ak 2011/07 ▪Donostia 2011/07 ▪ Txingudi 2012/02 ▪ Bidart 2012/07 ▪ Gasteiz 2012/06 ▪ Hondarribia 2011/09 ▪Donostia 2011/11 ▪ Iruña 2012/09 ▪ Orereta 2012/11.

▪ Jardute egokien transferentzia: Elkarte kide bakoitzak jardute egoki bat eskaintzen du taldebakoitzak bere inguru eta taldeen arabera moldatu eta bere lurraldean garatu dezan.Egiteko modu bat jaso eta osatzen dugu, honela, Pau-en motorrekin izandako bizipenetik abiatuta,patinatzaileentzako bideko segurtasun proiektu bat egiten dute Gasteizen, Huarteko irratitik abiatutaaudioblog bat sortzen dute, eta abar. Irrati eta bideoak sortzen ditugu, familiekin lan egiteko dugunerari buruz hausnartzen dugu, kontsumo arazotsuetan pentsatzen dugu eta pertsona ikustekodaukagun moduan, bere menpekotasunarekin obsesionatu gabe, boluntariotza gazteekin egiten denlanaren euskarri gisa txertatzen dugu, fitxak betetzen ditugu, hizkerak adostu…

- Mecadétente-Ruedas metodologia (APSAP-Pau)- Krearadio-Irrati hezitzailea metodologia(ANNF-Huarte-Iruña)- Familiak metodologia (SEAPB-Angelu)- Gazteforum metodologia (HEZIZERB-Donostia)- Arriskuen murrizketa metodologia (ARIT-Miarritze)- Begiraleen laguntzaileak metodologia (IRSE Araba-Gasteiz)

▪ Ezagutza ekoizpena: hezitzaileentzako prestakuntza egonaldiak antolatzen ditugu, jardunaldiirekiak, eremu ezagutzak, eta testuak sortzen ditugu pixkanaka-pixkanaka proposamen gizartehezitzaile ezberdinen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak aurkitu eta ikuspegi nahiz erantzunberriak eskaintzeko.

Lan talde tematikoak garatzen ditugu, jarduerak ebaluatzen ditugu, eguneroko lan zehatzari buruzmintzatzen gara, eredu eta begiradak partekatzen ditugu, dinamikak egiten ditugu, jolasen bat, ikus-entzunezkoak ikusten ditugu, testuak sortu, historiaz, hezkuntzaz, soziologiaz, politikaz etapolitikez mintzatzen gara. Konklusio eta galderak aurkezten ditugu, erantzule politiko etaautoritateak mahai eta ponentzietan inplikatzen ditugu, profesional eta entitateak gonbidatzenditugu eta, pixkanaka, elkar gurutzatzen eta ezagutzen dugu, harresiak deseginez…02

- Prestakuntza egonaldia Biarritzen (antolatzaileak ANNF eta SEAPB) 2010- Jardunaldi Irekia Hendaian (antolatzaileak ANNF eta SEAPB) 2010- Prestakuntza egonaldia eta Jardunaldi Irekia Gasteizen (antolatzaileak IRSE Araba eta

ARIT) 2011- Prestakuntza egonaldia eta Jardunaldi Irekia Donostian (antolatzaileak HEZIZERB eta

ASPSAP) 2012

3 urtetan zehar 350 gaztek eta 60 hezitzailek parte hartu dute era zuzenean, intentsitateezberdinekin. Jarduera irekietako batzuetan 200 pertsonek parte hartu dute.

02 Proiektu hau Dynamo International Street Workers Network-en dinamika eta jarduerei lotuta dago (48herrialdeetako hezitzaileak) www.travailderue.org .

Page 40: SARRERA - espaciokrea...egonkorrak sortzeko gai izan behar gara. Maiz, ideia onak baztertu egiten dira egituren oreka eta mota guztietako araudiei lehentasuna emateagatik, hartzaileei

Itzulpena: Alex URIARTE