Sevillako Ranki ostatua

4

Click here to load reader

description

Gida turistikoa

Transcript of Sevillako Ranki ostatua

Page 1: Sevillako Ranki ostatua

SEVILLAKO RANKI OSTATUA

ONDO PASA GUZTIOK!!!

Iker

Page 2: Sevillako Ranki ostatua

Sevillan altxatzen den Ranki izeneko ostatu miragarri hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat.

Hasteko, esan beharra dago arrainak zizka-mizkekin lotura zuzena duela. Izan ere, bakailao sudurrez, limoiz, baratxuriz, oliba olioz, piperrez, azafraiz, babarrunez eta patataz eginiko ``Soldadito de pavía´´ izenez ezagutzen den mokadua ospe handikoa da Sevillan.

Lehenengo plateren artean, tomatez, piperrez, tipulaz eta baratxuriz osatutako gazpatxoak aipamen berezia merezi du.

Are gehiago, ospe handiko ``Papas aliñás´´ izenez ezagutzen den platera ostatu honetatik banaezina den sinboloa da.

Page 3: Sevillako Ranki ostatua

Bigarren platerak kontuan hartuz, arraina erabiliz, sukaldariek platerik zaporetsuenak prestatzen dituzte, ahozuri guztiek atseginez dastatzeko. Haien artean kontuan hartzekoak dira bakailaoa tomatearekin eta arraintxo frijituak.

Arrautzak eta barazkiak erabiliz ospe handiko ``Huevos a la Flamenca´´ izeneko platera ere dasta daiteke.

Okela aintzat hartuz, zezen edo behi okelez apailatutako ``Zezen buztana´´ deituriko jakia ere ezin da frogatu gabe utzi. Bestalde, jatetxe hau leku paregabea da postre goxoak gustuko dituzten guztientzat. Bai horixe! Ugariak eta ospe handikoak dira. Haien artean aipatzekoak hauexek dira: San Leandroren gorringoak eta olioz eta anisez eginiko opilak.

Page 4: Sevillako Ranki ostatua

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertako Rebujitoa eta Fino ardoak dastatu ahal dituzte bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Aipatutako guztiagatik, Ranki izeneko ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Ez galdu gero!