SINTESIA

3
ESKOLA ETA IKT-ak, KONPETENTZIA DIGITALAK LANKIDETZA IKASKUNTZA GELA ETA IKT-ak LAUKOTEA 32.2 UXOA PEREZ IÑIGO SABATIE YOANA VILAR AIDA ZABALEGI IRAKASGAIAREN SINTESIA

description

Ikt-en sintesia

Transcript of SINTESIA

Page 1: SINTESIA

1

ESKOLA ETA IKT-ak, KONPETENTZIA DIGITALAK LANKIDETZA IKASKUNTZA GELA ETA IKT-ak

LAUKOTEA 32.2

UXOA PEREZ

IÑIGO SABATIE

YOANA VILAR

AIDA ZABALEGI

IRAKASGAIAREN SINTESIA

Page 2: SINTESIA

IRAKASGAIAREN SINTESIA

2

Ikasgai honen edukia ikusi ondoren, bada ordua ia da , ikusi dugun guztiaren

inguruko gogoeta bat egiteko, gure lanari eman nahi diogun amaiera eman ahal

izateko. Beraz, 1., 2., 3., eta 4. gaien inguruko sintesi global bat eraikiko dugu, nahiez

eta atal bakoitzaren laburpen bat egin behar zela jakin. Hau da, gure ustez, gai guztien

inguruko sintesi bakar bat eraikitzea zentzu gehiago dauka, kontzeptu guztiak lotzeko.

Honezkero, argi gelditu da gure eskolako testuinguruan Informazio eta

Komunikazio Teknologiek erabilera ugari dituztela. Alde batetik, badakigu gure lanari

laguntzeko eta klaseak dinamikoagoak egiteko tresna erabilgarriak direla oso. Izan ere,

multimedia edukiak bilatzeko, aurkitzeko eta erreproduzitzeko aukera bikaina ematen

digute eta arbel digitalak oraindik ere aukera gehiago zabaltzen ditu; horrela, edukia

modu erakargarri batean aurkezten delarik. Bestetik, bakarkako zein taldeko parte

hartzea eta partaidetza sustatzeko lanabes bikainak dira. Azalpenetan, umeek parte

hartu dezakete eta talde lanaren bitartez bakarkako interesak zein taldekoak landu

daitezke, beti ere umeen interesak kontutan hartuz. Horrez gain, informazioaren

gizartea deritzon honetan informazioaren hautaketa egokia egiten ikastea oso

garrantzitsua da, kuantitatibo zein kualitatiboki. Beraz, IKT-ak gaitasun hauek lantzeko

oso egokiak dira.

Esandako guztia aurrera eramateko, irakasleek prestakuntza minimo bat izan

behar dutela argi eta garbi gelditu behar da. Prestakuntza teknologiko horren inguruan

zerbait aipatu beharrean, zera aipatuko genuke: irakasleen eta ikasleen artean dagoen

bretxa teknologikoa. Gaur egungo umeek natibo digitalak dira eta horrek esan nahi du

berezko ahalmena dutela teknologiaren erabileran, irakasleen berritze iraunkor bat

eskatuz. Izan ere, irakasleek, eraberritze iraunkor bateko mundu teknologiko honen

inguruko aukera berriak ikasi, ulertu eta erabilera egokiena aztertzea dute helburu

alderdi honetan.

Horrez gain, irakasleak teknologia berrien erabilera egokia sustatzea oso

erabakigarria da IKT-en erabilera arrakastatsua izateko. Gainera, informazioaren

selekzio egokia sustatzea ere, prozesuaren arrakasta segurtatzeko beste gako bat da.

Lankidetzari dagokionez, WEB 2.0 eskaintzen dizkigun aukerak oso zabalak dira.

Web aplikazio desberdinen bitartez, informazioa (informazioa zein multimedia edukia)

Page 3: SINTESIA

IRAKASGAIAREN SINTESIA

3

bilatu, jaso, pilatu, argitaratu eta konpartitzeko aukera ematen digu. Halaber,

besteekin komunikatzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei.

Horrez gain, taldean arazoei konponbidea emateko, internet-ek aukera ugari

ematen dizkigu horren inguruan informazioa aurkitzeko. Beti ere, irakasleak

proposatutako ariketak irakatsitako edukien ingurukoak direnean, eta informazioaren

bilaketan eta selekzioan irakasleak laguntza eskaintzen duenean (umeak irizpideak

ezartzeko irakaslea dute eredu). Vigotsky-ren garapen errealaren eta potentzialaren

teoriaren arabera. Irakasleak ikasleei askatasun handia emateko aukera dauka eta

hauen gidari izango da prozesuan. Proposamen hauen inguruko metodologiak ugariak

dira ere.

Bukatzeko, ikaskuntza prozesuaren gidariak garen heinean, irakaskuntza-

ikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatu behar ditugu IKT-en laguntzarekin. Lan

horretarako badira metodologia zein egile tresna ugari. Azken hauen bitartez, nahi

ditugun ariketak digitalizatu ditzakegu eta era horretan, eduki digitala gure

beharretara egokitzen da. Egile tresna hauen artean, “hot potatoes” edo “Edilim”

ditugu baino badira beste tresna gehiago. Hauen erabilera oso sinplea da, ezagutza

minimo batekin eta aplikazioan esperimentatu ezkero. Beraz, eduki edo ariketa

digitalizatuak erraz eraiki daitezke.

Gaiari amaiera emateko, gure iritziari dagokionez, IKT-en erabilera oso

aberasgarria izan daiteke ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Hala ere, metodologia

tradizionalen zein berrien arteko tartekatze bat proposatzen dugu, izan ere, osagarriak

dira. Hau da, ideia hau erantzuna berdinera bideratzen gaitu: ikasleek

multialfabetizazioa (komunikazio digitala, informazionala eta audiobisuala) barneratu

behar dute.