Sintesia(2)

10
“INVESTIGANDO NUESTRO MUNDO” PROIEKTUA IKERTZEN. Curriculum-proiektua ez da bakarrik ikerketa eta esperimentazioa bultzatzen duen proiektu bat, irakasleriaren hasierako formazioa zein den adierazten du. Proiektu desberdin asko egon dira hezkuntzan eragina izan dutenak, adibidez, Humanities Curriculum Project, History 13-16 Project eta “la main a la pâte”. Artikulu honen egileek, curriculum-proiektuak hazkuntzaren erdigune bihurtu dute. INM proiektua zer den azaltzen hasten dira. Honen ezaugarriak hauek dira: eskoletan ezagutza progresibo bat eraiki nahi du arazoen ikerkuntzaren bidez, inguru sozionaturalarekin lotura duelarik. Proiektu honetan, hainbat maila desberdindu daitezke: Lehenengo mailan, marko teorikoak osatzen du. Konstruktibismoan, konplexutasunean, sistematizazioan eta ikuspegi kritikoan oinarritzen da. Bigarren mailan, derrigorrezko hezkuntzarako egokiak diren proposamen didaktikoak sartzen dira. Azkenik, hirugarren mailan, unitate didaktikoan aurkitzen dira. Hauek irakasleria eta ikasleak ebaluatzen dituzte. Hala ere, gaur egun INM diseinua amaiarazten ari da. Gaur egungo eta garaiko gizarteak ikastean, ikasle bakoitzaren kokapen geografikoa zein den, ingurugiro fisikoa eta honen transformazioa, fenomeno kulturalak eta ekonomikoak jakitea suposatzen du. Gai hauek errealitatearen azpisistema bat direla esan daiteke, hauen barruan integraturik daudelako gai politiko, ekonomiko eta kulturalak. Honekin lortu nahi dena ez da umeek historia kronologikoki ikastea, baizik eta gaur egungo egoera nondik datorren jakitea eta historia bat egon dela jakiteko gaitasuna garatzea. Zer erakutsi behar den pentsatzerakoan, bi perspektiba desberdin ikusi ditzakegu edukietan. Alde batetik, akademikoa, diziplinan oinarritzen dena. Perspektiba honek, historia eta fenomeno kultural eta sozialen informazioa murriztu egiten du ikasleei ematerako orduan. Beste perspektibak aldiz, edukiak irizpide jakin batzuen arabera aukeratu behar direla defendatzen du. Perspektiba hau eklektizismoan oinarritzen dela esan daiteke, hau da, ikuspegi desberdinen aldekoak direnak.

Transcript of Sintesia(2)

Page 1: Sintesia(2)

“INVESTIGANDO NUESTRO MUNDO” PROIEKTUA IKERTZEN.

Curriculum-proiektua ez da bakarrik ikerketa eta esperimentazioa bultzatzen duen

proiektu bat, irakasleriaren hasierako formazioa zein den adierazten du. Proiektu

desberdin asko egon dira hezkuntzan eragina izan dutenak, adibidez, Humanities

Curriculum Project, History 13-16 Project eta “la main a la pâte”.

Artikulu honen egileek, curriculum-proiektuak hazkuntzaren erdigune bihurtu dute. INM

proiektua zer den azaltzen hasten dira. Honen ezaugarriak hauek dira: eskoletan

ezagutza progresibo bat eraiki nahi du arazoen ikerkuntzaren bidez, inguru

sozionaturalarekin lotura duelarik.

Proiektu honetan, hainbat maila desberdindu daitezke: Lehenengo mailan, marko

teorikoak osatzen du. Konstruktibismoan, konplexutasunean, sistematizazioan eta

ikuspegi kritikoan oinarritzen da. Bigarren mailan, derrigorrezko hezkuntzarako egokiak

diren proposamen didaktikoak sartzen dira. Azkenik, hirugarren mailan, unitate

didaktikoan aurkitzen dira. Hauek irakasleria eta ikasleak ebaluatzen dituzte.

Hala ere, gaur egun INM diseinua amaiarazten ari da.

Gaur egungo eta garaiko gizarteak ikastean, ikasle bakoitzaren kokapen geografikoa

zein den, ingurugiro fisikoa eta honen transformazioa, fenomeno kulturalak eta

ekonomikoak jakitea suposatzen du. Gai hauek errealitatearen azpisistema bat direla

esan daiteke, hauen barruan integraturik daudelako gai politiko, ekonomiko eta

kulturalak.

Honekin lortu nahi dena ez da umeek historia kronologikoki ikastea, baizik eta gaur

egungo egoera nondik datorren jakitea eta historia bat egon dela jakiteko gaitasuna

garatzea.

Zer erakutsi behar den pentsatzerakoan, bi perspektiba desberdin ikusi ditzakegu

edukietan. Alde batetik, akademikoa, diziplinan oinarritzen dena. Perspektiba honek,

historia eta fenomeno kultural eta sozialen informazioa murriztu egiten du ikasleei

ematerako orduan.

Beste perspektibak aldiz, edukiak irizpide jakin batzuen arabera aukeratu behar direla

defendatzen du. Perspektiba hau eklektizismoan oinarritzen dela esan daiteke, hau da,

ikuspegi desberdinen aldekoak direnak.

Page 2: Sintesia(2)

Lehen aurkeztutako INM proiektua bat dator perspektiba ez akademikoekin, izan ere,

edukiak ikuspegi kultural eta sozial bati erantzun behar dutela defendatzen dute.

BIDEOA: AMARA BERRI-EGUNKARIA

Bideo honek, Amara Berriko telebista, prentsa eta webari buruzko informazioa ematen

digu. Helburu nagusia hau da: ikasleen komunika bideen munduan sartzea, bai

inprimagailuak, kamerak edota magnetoskopioak maneiatzen, bai aldizkari edo web

orrialde bat maneiatzen. Bigarren zikloko ikasleak dira irratia aurrera eramaten

dutenak. Denbora guztiak ari da irratia zerbait emititzen, izan ere, auzoko irratian

entzuten da.

Parte hartzaileen izenak idazten dituzte. Ordu laurdenero egin behar da programa bat

bestela beti musika entzungo zen. Irratian erdaraz eta euskaraz emititzen da. Ipuinak,

poesiak, aho-korapiloak etab. irakurtzen dira.

Koordinatzaileek, emisioak antolatzen dituzte ikasle guztien izena ezarriz. Gela

orduetan prestatzen da irratian esango dena.

Irratian irakurtzen den guztia garbatu egiten da eta azkenik, Txiki Webean ezartzen da.

Eskolaren Gramatika

1.-IKT-en onurak.

IKT-ek hainbat onura dituzte. Lehenik eta behin, ikaslearen ikasketak ez dira

ikasgelara mugatzen. Gainera, zenbait inkesten arabera IKT-ek ikaskuntza

kolaboratiboa, pentsamolde kritikoa, gizarte zein komunitate eraikuntza eta ikasketa

eta irakaskuntza interdisziplinarioa bultzatzen dituzte, estrategia eta abileziez gain,

zeintzuk bizi-bitarteko ikasketan laguntzen diguten. Azkenik, IKT-ek konpetentzia

Page 3: Sintesia(2)

interkulturala lantzeko ere baliagarriak dira zergatik ikasgelaz kanpoko interakzioak

ahalbidetzen dituzte, hauei feedback-a emateko aukera emateaz gain.

2.-IKT-en oztopoak.

Hiru motatakoak dira IKT-ak oztopatzen dituzten “harresi” edo oztopoak: irakasle

mailakoak, eskola mailakoak eta estatu mailakoak.

Irakasle mailakoetan bi dira arazo nagusiak; irakasleek ez dituztela ez beharrezko

abileziak, ezta motibazio eta konfiantza nahikoa IKT-ak erabiltzeko. Eskola mailakoak,

ordea, IKT-en sarearen infraestruktura maila baxua edo eza da. Azkenik, Estatu

mailakoak ebaluazio irizpideei daude loturik, irizpideek ez baitute IKT sare aberatsak

dituzten eskolen IKT-en garapena jarraitzen.

3.-“The Grammar of the Schooling”.

Irakasle, guraso eta ikasleek badute subkontzienteki eskola denaren ideia bat, eta

ondorioz eredu horretatik aldentzen diren ereduak gutxitan dute arrakasta. Tyack eta

Tobin-ek “the grammar of schooling” kontzeptuaren bitartez horren zergatia azaltzen

digute. Eskolari buruzko ideia nagusia konferentzia edo hitzaldi moduko klaseak,

azterketak, sujetuen arteko banaketa… da, eta honetatik kanpo dagoen guztia

baztertzean IKT-en integrazioa oztopatzen da. Eta ez bakarrik irakasle mailan, baizik

eta eskola eta estatu mailan ere ematen da arazo hau. Lengoaia ikusteko era honek

Chomskyren kutsu garbia du, baina gaur egun ikuspegi hau aldatzen ari da eta jada

lengoaia sozialki legitimatua dagoen hitz egiteko era bat bezala ikusten da(Chomsky,

2007, p.1).

4.-Eskolaz kanpoko esperientziak eta “the gramar of schooling”.

Alexander eta Wadeek eskolaz kanpoko jarduerak aztertzean, nabaritzen dute ikasleen

parte hartzea gutxitan ikus daitekeela klase orduetan, eta hori ikasleen faktore

motibatzaileei atxikitzen diete(autodeterminazioa, kolaboratze aukerak, iniziatiba…).

Beraz, dirudi boluntario parte hartzea oinarritzat duten programek motibatu besterik

ezin dutela eredu tradizionalarekin alderatuz gero, non the gramar of schooling oso

integraturik dagoen. Horregatik, eskolaz kanpoko eredu honetan ez dago IKT-entzako

oztoporik.

Berrilen, hamar urte baino gehiagoko esperientzia dute IKT-etan oinarrituriko

proiektuetan, eta bi dira eskolaz kanpoko proiektu hoberenak: “Pincel y Ratón” eta

“Menosca”.

Page 4: Sintesia(2)

Pincel y Ratón arte tailer bat da, non boluntario joan zaitezkeen eta zeinek umeengan

sormena garatzea duen helburu. Menosca, ordea, learning oinarritzat duen proiektu

bat da, zeinean asistentzia nahitaezkoa den.

Bi proiektuak aztertzean lortutako datuei esker esan daiteke IKT-ek irakasteko era

tradizionala aldatu dutela.

Pincel y Ratón sormen errekurtsoen laborategia kultura eta hezkuntza erakunde bat da

zeinek umeengan artea eta IKT-ak elkarlotuz sormena garatzea duen xede, lehen esan

bezala, ikasleak 12-17 urte bitarteko umeak eta heldu ezinduak diren. Tailerra

Logroñon dago. Honetan ikasleek buztinarekin, margoekin, plastilinarekin,

ordenagailuko diseinu programekin… jolas daitezke, beraiek direlarik ariketaren

gidariak. Proiektu honek IKT-en erabilera eta sormena sustatzea du helburu, eta honek

ikasleen gurasoengan mesfidantza sortarazi zuen IKT-en erabilera okerrak dituen

arriskuak direla eta. Pincel y Ratónen ikastaldia errealitate konplexuen behaketa eta

ikasketan oinarritzen da, honela ikasleei hipotesi onak egiteko gaitasuna landuz.

Menosca proiektua, aldiz, Arazi hezkuntza enpresa pribatuak sorturiko iniziatiba bat da

Euskal Herri fisiko eta erromatarren aztarnen behaketan eta ikasketan laguntzeko.

LurQuest programaren bidez(WebQuest programaren bariante bat) Euskal Herrian

orientatzen eta bertako naturarekin lotura izaten ikasten dute. Bertan hizkuntza

ezberdinen erabilera ematen da, ikus entzunezkoak edo testuzkoak, errealitatea

irudikatzeko, ikaskideekin komunikatzeko eta, honela ikasteko erabilitako dispositiboak

ikasketan bitartekaritza tresna bezala ikusteko. Gainera, jarduera hauek produkzioa,

elkarrizketa, hausnarketa, eta sormena garatzen duten irteeren eta hauen ondorengo

txostenen eraketaren bidez. LurQuestek hiru gai nagusi ditu; erromanizazioa

Gipuzkoan, arte garaikidea eta bere presentzia publikoa, eta auto-orientazioa zelaian

eta teknologia mugikorren ikasketa. Gainera, bere “ibilbideak” hiru fasetan burutzeko

izan dira diseinatuak: lehenean DBHko ikalsleak zenbait programa informatikoren eta

interneten bidez LurQuest erabiltzen hasten dira. Bigarren fasean zelairako bisitan,

teknologien laguntzaz ikasleek zenbait jarduera antolatzen eta datu bilketak egiten

dituzte beren lurraldearen ezagutzak handitzeko. Azkenik, klasean daudelarik datuen

antolatzen dituzte eta bere klase kideen aurrean hauek azaltzen dituzte, gero

webgunean jartzen dituztelarik. Proiektu honetako ikasleek esan zuten IKT-en

erabilerak eta jarduerek erakargarriagoa egiten zutela ikastaldia, eta beraz,

ikasleentzat IKT-ak pizgarri direla eta ez dutela arazo bat suposatzen frogatzen du

honek.

5.-Eskolaz kanpoko esperientziak eta “the gramar of schooling”.

Page 5: Sintesia(2)

Oraintxe ikusitako bi proiektuak ikaslearengan daude zentraturik eta IKT-en erabilera

dute ezaugarri komuntzat. Hala ere, Pincel y Ratón proiektua eskolaz kanpo da,

Menosca klase orduetan ere lantzen den bitartean. Beraz, esan daiteke ingurugiro

formala eta informala bata bestearengan eragina dutela, nahiz eta ingurugiro informala

egokiagoa izan IKT-ek lantzeko.

6.-Konklusioa.

Esan dugun bezala, IKT-ak erakargarriak dira eta ikasteko modua aldatzeko

potentziala dute baina eredu formalean “the grammar of schooloing” deritzogunera

moldatu behar dira eta oztopatuak gertatzen dira, berritzeko modu bat izatetik

liburuetan aurkitzen den informazio bera emateko beste modu bat bilakatuz. Baina

Chomskyren iritziz hau alda daiteke lengoaiak aldatzen diren bezala, hots, irakasleek,

gurasoek eta ikasleek eskolari buruz duten ideia aldatuz, eta hor lagun dezakete

irakasleek ikasteko eta ikastaldia ikusteko beste modu batzuk irakatsiz.

TXIKIWEB

Bideo honetan, web orriak nola egiten dituzten azaltzen da. Edukien fitxa bat betetzen

dute, bertan, ea Amara Berriko telebistaren zerbait agertzen den beraien web orrian

idazten dute.

Beraiek sortutako web orrietan, txikiek egindako marrazkiak jartzen dituzte eta jendeak

hauek ikusi nahi baditu, web orrian sartu eta bertan ikusteko aukera izango du.

Koordinatzaileak, umeei arazo teknikoak nola konpontzen diren erakusten die. Honez

gain, ikasleek egindako akatsak zuzendu eta lana egin ahal izateko, orientatu egiten

ditu haurrak.

Egunero, ikasleek sortutako egunkaria argitaratzen dute web orrian. Bertan, irratian

emititutako gauzak ere jartzen dira.

Web orriak 5. Eta 6.mailako ikasleek egiten dituzte.

Page 6: Sintesia(2)

PRAKTIKEN ZAILTASUNA

Hezkuntza berritzaile baten aurrean jardun behar du didaktikaren ikerkuntzak.

Hezkuntza berritzailea eta ikerkuntza bateratzen saiatu behar da horretarako, praktika

eta hauetan sor daitezken arazoetatik abiatuz.

Hezkuntza berritzaile moduan ulertzen dena zera da, prozesu baten planifikazio eta

hobekuntza dakarren eraldaketa bat. Berrikuntza horrek, borondatezko aldaketa,

planifikatua eta sortzaile bat dakarren prozesu bat izan beharko du. Halaber, aldaketa

horiek denbora bat daramate, eskolak duen egituraren konplexutasuna dela eta.

Bertan azaltzen zaizkigu hainbat proposamen hezkuntza eraberritze horretan lagun

dezaketenak, hala nola, nola planteatu eraldaketa hori gauza berri bat egin nahi

denean; taldekako proiektuak era berri batean nola planteatu…

Beste alde batetik, beste gauza bat planteatzen da: Berrikuntzan eta ikerkuntza

eskaintzen duten irakasleekiko primak ezartzea. Honetan ere, praktika ere arlo

zientifikora eraman beharra dago, horretarako kalitatea eskatuko da, inoiz ere praktika

eta hezkuntzaren hobekuntzaren ardatza galdu gabe.

Fernando Hernández

El trabajo por proyectos comenzó en 1983 en la escuela, como alternativa de los

centros de interés del momento, es decir, buscaba cambiar la posición del docente

respecto a la escucha de los alumnos, con el objetivo de convertir la clase en un

espacio de diálogo. Esta concepción de la educación tiene tres ideas; pensar en los

alumnos como sujetos portadores del saber, pensar que el aprendizaje es recíproco y

que la clase es un centro de investigación.

Al hacer seguimientos de procesos en escuelas, destacan principalmente dos cosas:

que los docentes se percatan de que tienen que cambiar el vínculo con sus alumnos,

es decir, hay que establecer un vínculo, y segundo, la noción de experiencia, es decir,

que lo que se hace en clase son experiencias de aprendizaje. Por último hay una

tercera idea que es promover la imaginación pedagógica, porque esta se ha perdido

en favor de los libros de texto.

En cuanto a los consejos para los docentes que tomen esta vía, en primer lugar que

estén dispuestos a aprender, tienen que saber además que se van a enfrentar a sus

miedos y que surgirán imprevistos. Además, conviene no estar sólo, por lo que se

Page 7: Sintesia(2)

crean redes. Aun así, llo que más visible resulta es que los docentes se vuelven

apasionados de sus trabajos.

Por último, al hablar sobre aprender como forma de relación, porque se establecen

relaciones entre personas, conceptos y sujetos, convirtiéndose así el aula en una

relación de proyectos, estableciéndose relaciones entre temas, proyectos…

AMARA BERRI: TELEBISTA

Amara Berrin telebistaren txoko bat daukate ikasleentzat. Horretarako gela berezi bat

dute beharrezko tresnekin: Kamara bat, mikrofonoak, musika kontrolatzeko aparatua,

programazioa, kamaren eta erreportajeen fitxak…

Programazioaren bidez, ikasleek badakite noiz eta zeinekin egin behar duten

telebistako saio hori. Irakasleak lagundu egiten die honetan denoi argi geratzeko.

Kamaren eta musikaren kontrola beste ikasle batzuek daukate; dena beraien eskutan

dago. Kamara bakar bat egon arren, grabatutako guztia eskolan zehar klase

bakoitzean dagoen telebistetan ikus daiteke.

Grabatzen hasteko, lana antolatu beharra izaten dute; eguna, zeintzuk diren, zer egin

behar duten… Grabazioa bukatu ondoren, edizio tailerra izaten dute arratsaldean.

Ordenagailu batzuen bidez, heurek lana editatu, aldatu eta hobetu behar izaten dute.

Batak bestearengandik ikasten du.

Grabatutako guztia Txikiweb izeneko orrialde batera igotzen dute nahi duenak ikusi

ahal izateko. Grabazioa hasi baina lehen, umeek antolatu egiten dute grabatu

beharrekoa. Azpimarratzekoa da umeek duten autonomia antolatzerako orduan,

saiakera mordoa egiten dituzte gauzak ondo atera daitezen.

Bukatutakoan, kritikoak izaten dira eta beraien lana ebaluatzen dute, zer atera den

ondo eta zer den hobeto beharrekoa azalduz. Hala ere, ondorioa positiboa izaten da,

izan ere, ostegun eta ostiral goizetan ordu beteko saioa botatzen dute eskola osoko

telebistetatik haien lana erakutsiz.

Albisteak, zinema, irakasleei elkarrizketak, egungo berriak…denetatik azaltzen da

programazioan. Saioa bukatzerakoan emandako informazioaz galderak egiten dituzte

ikasleek hausnarketa egin ahal izateko. Egindako lan hau astero ebaluatzen da

mediatekan egindako gainerako lanekin batera. Hala ere, ebaluaketa denen artean

egiten dela azpimarratzekoa da; umeak kritiko izateko oso era egokia.

Page 8: Sintesia(2)

HEZKUNTZAREN IKUSPEGIA. FERNANDO HERNANDEZ

Hace 15 años, en uno de los lugares de referencia mundial para el desarrollo de las

tic(en MIT) en un congreso se planteaba precisamente cual sería o cuales podrían ser

las contribuciones de las tic al pensar en otro tipo de escuela; otro tipo de educación.

Entonces, se planteó que, desde finales del siglo XIX cada nueva innovación en el

campo de la cultura se había vivido como que sería la profecía que lograría cambiar la

escuela. Si hacemos un repaso, por ejemplo desde el momento que se crearon en

Estados Unidos la figura de las bibliotecas públicas, se comenzó a decir que a partir

de ellas, ya no serían necesarias las escuelas, porque la gente podría escoger lo que

quisieran. Luego vino la radio y se dijo que desde casa podrían formarse. Con la

televisión, los ordenadores y el internet pasó lo mismo. La inversión que se a hecho en

los últimos 25 años tanto en formación docente como en dotar de aparatos a las

escuelas, no ha tenido una repercusión, no ha influido en el cambio, en la manera de

enseñar y aprender en las escuelas.

La gramática de la escuela, fue conformada tal y como lo tenemos hoy a finales del

siglo pasado y que esa forma, esa gramática esta enormemente relacionada con la

identidad de los docentes. Lo cual significa que si la forma de articular la escuela

cambia, la identidad de los docentes tiene que cambiar. Pero además tiene que

cambiar la industria escolar. Es decir, para que funcione otro tipo de escuela se

modifiquen las formas de las relaciones pedagógicas, se necesita modificar el papel de

la industria escolar. La principal industria escolar en nuestro país son los libros de

texto que quedaron revalorizados con la reforma del año 90. Estas industrias están en

manos muy poderosas, es muy difícil modificar los modelos y las formas de enseñanza

y aprendizaje porque la industria escolar no quiere ser modificada.

La visión del curriculum sigue siendo de la base disciplinar que se orientan únicamente

a mantener el estatus del profesorado sin poner atención, por ejemplo en otros países

que están orientando lo qué se puede y se debe aprender en las escuelas (nuevos

alfabetismos). Lo que supone un planteamiento educativo en el que se transmite o se

construye a partir de experiencias de indagación, modos de aprender que favorecen

los alfabetismos digitales, aurales, visuales, mediales…

La consecuencia de esto es el problema real, que está en ese 30% de los niños que

no acaban la educación secundaria y en ese 20% de niños y niñas que acaban la

Page 9: Sintesia(2)

educación secundaria con éxito pero que dicen que no tiene ningún significado para

ellos terminar ese ciclo.

Con estos puntos se puede dar un cambio cultural en relación con la escuela, algo que

no se logra si no se cree de verdad.

CULTURA ESCOLAR Y RESISTENCIAS AL CAMBIO

Serafin Antunezen esanetan, aldaketa gertatzeko beharrezkoak dira ikastetxeak eta

bertakoek autonomia eta boterea izatea. Lege erreformek eragina dutela ezin uka

genezake baina Antunezen ustez, are eragin handiagoa du irakasleen iniziatibak, indar

handia hartu baitezake jarrera honek. Esate baterako, erreforma batzuk jasan ditugu

azken urteotan hezkuntzaren esparruan. Hala ere, hauek ez dute eragin berbera izan

eskola guztietan.

Ematen diren aldaketak, hezkuntza komunitatearen baloreetan zentratzen da eta

horrela irakasleen egonkortasuna arriskuan jartzen du. Horregatik, garrantzitsua da

eskolakoa arauak eta aldaketek izan ditzaketen eraginak ondo ulertzea. Honekin

lotuta, esan beharra dago aldaketa bat gertatzea oso zaila dela ikastetxeko

gehiengoak nahi ez badu.

Bidean sortzen diren gatazken kudeaketa okerrak porrota eragiten du erreforman.

Esan beharra dago, irakasleek babes gutxi jasotzen dutela batzuetan eta hori gutxi ez

balitz presupuestoen murrizketa ere gertatu ohi izan da. Azken ekintza hauek prozesua

zailtzen dute.

Beraz, argi ikusi ahal izan dugu irakasleen parte hartzea eta motibazioa ezinbestekoa

dela baina honek lana errazten duen arren ez da nahikoa izango. Ikastetxearen

laguntza beharko dute hauek materialak errazterako orduan, arazoak ebazterako

orduan, talde dinamikarako prestakuntzan etab.

Ondorioztatu dezakegu beraz, aldaketarako beharrezkoak egingo zaizkigun

elementuak izango direla, jarrera ireki bat edukitzea, hausnartzeko gaitasuna, arazoen

ebazpenerako jarrera, helburu komunak hartzea eta berrikuntzarako ideiak beste

askoren artean.

Argi geratu zaigu beraz, legeak aldatzeak ez duela bat batean eta zuzenean eragiten

eskolako aldaketan. Presioa egiteko modu bat dela iruditu zaigu baina irakasleak eta

ikastetxeak berak zeresan handia duela ikusi ahal izan dugu testu honen bidez. Denon

parte hartzea eta hitza beharrezkoa da eta denon arteko indarrek, aldaketa

“desatsegina” dela baderitzote, aldaketa hori geldiarazi dezakegu.

Page 10: Sintesia(2)