TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren...

6
AI LAKET!! ELKARTEA “TESTING” PROGRAMAREN AURKEZPENA

Transcript of TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren...

Page 1: TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen

AI LAKET!! ELKARTEA

“TESTING” PROGRAMAREN AURKEZPENA

Page 2: TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen

Dibertsio guneetako droga ilegalen kontsumoarekin lotutako arriskuen

murrizketarako programa. Testing

Ai Laket!!-ek Testing programa du abian. Bere oinarriak substantzia ilegalen testa

eta analisia, hala nola informazio orokor zein pertsonalizatua dira, balizko

kontsumitzaileei eta drogen erabilerarekin lotutako edozein arlotan interesa duen

edozein pertsonari zuzendua.

Zer dela eta testatze eta informazio programa bat?

Substantzien aizunketa, osasun kontrol ezaren ondorio, droga ilegalen

kontsumoarekin lotutako osasun arrisku nagusietakoa eta erabiltzaileen kezka

handienetakoa da. Programa mota honek eraginkortasun handia frogatu du

erabiltzaileekin kontaktuan jartzeko, bereziki gazteekin. Honela, bestelako osasun

errekurtsoetara nekez hurbilduko liraketeen pertsonek, kontsumituko dutenaren

edukia ezagutzeaz gain, gainontzeko informazio osagarriak jaso, era guztietako

kontsultak egin, atseden hartzeko aukera dute, besteak beste.

Testatze programek substantzia berrien agerpena zein kontsumo moldeen

aldaketari buruzko datuak biltzeko tresna paregabea direla ere frogatua dute.

Programaren helburuak

Page 3: TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen

Gazteen gehiegizko substantzia kontsumoaren prebentzioa, informazio zehatz eta

objetiboa eskainiz, droga erabiltzaileei kontsumoarekin lotutako arriskuak hobeto

kudeatzea ahalbidetu asmoz.

Programan parte hartzen duten pertsonengan droga kontsumoak dituen arriskuez

ohartu, hala nola kontsumo horren arrazoiak, harekin bilatzen dituzten helburuak

eta substantziak erabiltzeko duten moduari buruzko hausnarketa piztu.

Erabiltzailea substantzia ilegalen inguruko osasun control ezaz ohartarazi, hauen

aizunketaz abisua emanez.

Droga erabiltzaileen artean arrisku murrizketa kontzeptuak zabaldu. Hauen barnean

sexu harreman seguruagoak, elikadura ekanduen hobekuntza eta droga ilegalen

kontsumoa, edukitzea eta trafikoak dituen ondorio legalen ezagutza daudelarik.

Substantzia eta kontsumo molde berrien inguruko informazio kuantitatibo nahiz

kualitatiboa lortu.

Programaren hartzaileak

Testing programa, batez ere, beren aisialdian substantzia ilegalak kontsumitzen

dituzten edota kontsumitzeko asmoa duten pertsonengana zuzentzen da, bereziki

lehenengo aldiz kontsumitzekotan direnengana. Honez gainera, aipatutako

pertsonen ingurukoak-koadrila edo lagun taldea batik bat, zein droga ilegaletan

interesa duen edozein pertsona ere, kontsumoak dituen edo izan ditzakeen

arriskuez kontzientziatzea bilatzen da, bereziki egun nagusi diren ezlegaltasun eta

informazio eza kontuan izanik.

Page 4: TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen

Testing programak aisialdian kontsumitzen duten era guztietako pertsonengana

heldu nahi du. Honetarako, kontsumoa egiten den leku garrantzitsuenak bisitatuko

dira, hau da, jai herrikoiak, diskotekak, kontzertuak,…

Aktibitateak

Substantzien testa programaren ekintza nagusia eta balizko erabiltzaileak

erakartzeko faktore nagusia izan arren, proiektuak prebentzio zein arrisku

murrizketarako bestelako aktibitateak ere hartzen ditu bere baitan:

Substantzien testa: Beste toki batzuetan testak síntesis-drogetara mugatzen badira

ere, Testing programan jai giroko esparruetan egun kontsumitzen diren substantzia

arruntenen testak egiten dira: kalamua, anfetamina edo speeda, kokaina, MDMA

edo estasi, ketamina etab. Horretarako mikroskopioa, test kolorimetrikoak, eta

kromatografia erabiltzen dira. Laginak hartzen dira laborategira bidaltzeko, han

analisi kimiko estandarra eginez dosi zehatza eta adulteratzaileen presentzia

egiaztatzeko, hala nola laginaren benetako izaera. Emaitzak interneten argitaratzen

dira erabiltzaileek jakin ditzaten.

Page 5: TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen

Hitzaldi informatiboak: Iraupen aldakorreko solasaldiak dira, zeinetan, eskatzaileen

behar eta zalantzen arabera, substantzien eta haien propietateak , arrisku legalak,

erabilera seguruagorako aholkuak, ekandu eta menpekotasuna, sexu segurua eta

abarreko gaiak ukitzen diren.

Drogei eta sexu seguruari buruzko era guztietako material informatiboaren

banaketa.

Zerbitzuaren erabiltzaileei egindako inkesta eta itaunketa bidez, kontsumoaren

errealitateari buruzko datu bilketa.

Testing programaren ezaugarriak

Programa tokian tokiko kontsumo guneetara hurbiltzen den aktibitate ibiltaria da.

Autokarabana-bulegoa erabiltzen da, ondean karpa bat itsatsita duela. Erabiltzaileei

aurreko propagandaren bidez ematen zaie zerbitzuaren berri baina, batez ere,

outreach delakoaren bidez, alegia, aktibitatea burutzen den tokian bertan haien bila

joan eta harreman zuzenean jarriz.

Karpan informazio material guztiak eta material suntsigarriak banatzen dira. Bertan

Ai LAket!!-eko partaideek balizko erabiltzaileei harrera egiten diete, azaltzeko

galdetegia egin, dauden aktibitateen berri eman, zalantzak argitu eta, beharrezkoa

izatekotan, autokarabanara zuzentzen ditu testa edo informazio pertsonalizatua

emateko. Beharrezkoa denean, premia duten pertsonak bestelako osasun edo

asistentzia zerbitzuetara birzuzentzen dira.

Page 6: TESTING” PROGRAMAREN ELKARTEA AURKEZPENA · 1. Informazio gunea Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen

Hiru orduko lana honako ekintzak hauek barne ditu:

1. Informazio gunea

Material informatiboaren banaketa: sustantzia desberdinen komikiak eta

liburuxkak, arrisku murrizketaren jarraibideen libuxka,…

Material suntsigarrien banaketa: gizonentzako zein emakumeentzako

preservatiboak, turutoak, kotoizko filtroak, seruma, erabilpen bakarreko

alkoholimetroak

Banan-banako informazioa

2. Analisi gunea

Furgonetaren barrruan egokitutako laborategi mugikorra, analisiak eta

informazio eman ahal izateko. Analisi kuantitatiboak egiteko aukera.

3. Esku-hartzearen txostena non jasotako datu guztiak eta balorazio orokorra

izango dira.

Nortzuk gara Ai Laket!! Ai Laket!! 1998an jaio zen kolektibo bezala eta 2002. urtean irabazi-asmorik

gabeko elkarte legez eratzen da. Taldea droga ilegalen kontsumitzailez eta

kontsumitzaile ohiz osatzen da, ezagutza arlo eta lanbide askotatik etorriak.

Ai Laket!! erabiltzaile elkartea den arren, kontsumoarekiko dugun jarrera neutro

eta ez-morala da. Drogak hartzea ala ez pertsona helduek era libre eta informatuan

hartu behar duten erabaki pertsonal librea izan behar dela uste dugu. Ai Laket!!-ek

erabaki kontsumoa gertatzekotan ahalik eta burubide elementu gehienez baliatuz

egindako hausnarketaren emaitza izan dadin nahi dugu.

Argibide gahiago eta kontratazioa: [email protected] / 945 231560