The story of stuff Mayi-Maider IKASBERRI
-
Upload
mayizelarain -
Category
Documents
-
view
127 -
download
5
Transcript of The story of stuff Mayi-Maider IKASBERRI
The Story of stuff
Lehengaien lorpena:
Lehengaiak lortzeko, basoak ustiatu, mendiak eraitsi, ur guztia erabili eta
animaliak hiltzen ditugu. Bertako habitata suntsitzen dugu eta hori arazo larria da.
Horretaz aparte, lehengai guztiak agortzen ditugu. AEB, adibidez, munduko
populazioaren %5a du eta munduko lehengaiaren %30a erabiltzen du. Mundu
guztiak AEB bezala kontsumituko balu, 5 mundu beharko genituzke. Eta bakarra
dugu.
Lehengaiak agortzen ari diren heinean, 3. mundura jotzen dugu gehiagoren
bila. Berdina gertatzen da han. Basoak ustiatu, mendiak eraitsi, ur guztia erabili eta
animaliak hiltzen ditugu.
Bertako habitata suntsitzen dugu eta hori arazo larria da. Hango lehengai guztiak ere
xahutu egiten ditugu.
Eta zer gertatzen da hango tribuetako biztanleekin? Ez dira beren lurren jabe,
nahiz eta hainbat urtetan han bizitzen egon diren.
<< Lehengaiak lortu ondoren, tentu handiagoz kontrolatu beharko genuke guztia gure ustez. Hau
da, lehengai horri, erabilpen bakarra ateratzeaz gain, beste zerbaitetarako aprobetxatu. Horrela,
gehiago iraungo digute lehengai horiek eta ez dugu berriro ere basoak ustiatu beharrik, mendiak
eraitsi beharrik, ur guztia erabili beharrik eta animaliak hil beharrik. Irauteaz ari garela, birziklatu
egin genezake. Horrela, naturari kalte gutxiago egingo genioke. >>
Ekoizpena:
Lortutako lehengai horiek substantzia kimikoekin nahastean hasten da
produkzioaren etapa. Badakigu kimiko horiek kaltegarriak direla
ingurumenarentzako eta gure
osasunarentzako, baina hala ere, egunero
ditugu gure artean: etxean, ikastolan,
kalean, gure gorputzean... Gure
inguruan dagoen guztia, kimiko
kaltegarriz egina dago. Umeari esnea
eman behar dion amak pentsa dezake bere esnea izan daitekeen esnerik osasuntsuena
dela, baina bitartean, janaririk toxikoena da amak eguneroko bizitzan dituen gauza
toxikoengatik.
Hala ere, kalterik handiena jasaten duten pertsonak, toxikoak erabiltzen
dituzten lantegietan lan egiten dutenak dira, gehienak emakumezkoak. Eta nolatan
egin dezake emakume batek hor lan? Lehengaiak ateratzen kalteturiko lur haietan bizi
diren emakumeak izan ohi dira, ez bait dute beste irtenbiderik. Herri txiroetatik hiri
handietako auzoetara joaten dira bizitzera, lan bila eta ez zaie axola lor dezaketen
lanak duen arriskua.
Produktuetan irteten diren toxikoez aparte, gure airea eta gure ura kutsatzen
dugu. Inork ez du nahi hirietan horrenbeste kutsadura egoterik. Zer gertatzen da
orduan? Besteen lurretara joaten dira lantegiak eta besteen lurrak kutsatzen dituzte.
Baina berdina da, hango kutsadura aire bitartez edo itsasoz guregana iristen delako.
<< Gure ingurumena erabat kutsatzen dugu zerbait ekoizteko garaian, eta aldi berean gu ere
kutsatu egiten gara. Hori, ez dela zilegi deritzogu, nahiz eta jakin, produzitzeko garaian kutsatzea
ezin dela ebitatu. Eta gainera, enpresetako buruek beren enpresak gure ingurua asko kutsatzen
dutelako 3. mundura eramatea onartezina delakoan gaude. >>
Banaketa:
Eginiko produktu horiek preziorik baxuenean, ahalik eta gehien saldu behar
dira. Guk, ordea, ez dugu behar bezain
beste ordaintzen. Produktuak jasaten duen
prozesu guztia, produktuen lorpenetik,
dendetan jartzerainokoa, ez dago
baloraturik bere balioan. Eta guk gutxi
ordaintzen dugulako, prozesuan zehar lan egiten dutenek ez dute behar adineko
soldata izaten.
<< Alde batetik, prezioak handiagoak izan beharko lirateezkeela uste dugu; hori horrela izan
ezean, prozesuan parte hartzen duten guztiek soldata baxuagoa izango luketelako eta gutxi
baloraturik izango liratekeelako. Bestalde, produktuen balioak areagotuz gero, guk ere gehiago
ordaindu beharko genuke eta hori ere ez dugu nahi. Tartean dagoen zerbait nahiko genuke, nahiz
eta ez jakin zein den puntu hori >>
Kontsumoa:
AEBn, Irailaren 11an izan zen atentatuaren ondoren, presidente zen Bush-ek
erosketei ekiteko agindu zien hiritarrei; itxaropena izateko esan beharrean. Guztiok
kontsumitzaile bihurtu gara, erosi besterik ez dugu egiten. Ipar Amerikan, esate
baterako, erosten den gauzen %99ak, 6 hilabete barru, zaborrean amaitzen du. Ez da
hori bakarrik, gaur egun Estatu Batuetan bizi den hiritar batek, duela 50 urte
kontsumitzen zenaren bikoitza kontsumitzen du.
Aldaketa hau, ez zen kasualitate hutsa izan. Aurreikusirik zegoen. Bigarren
Gerra Mundialaren ondoren, Eisenhowerrek eta bere langile taldeak esan zuenez,
kontsumitu egin behar zela, hori zela amerikar ekonomia altxako zuena. Bi estrategia
zituzten gehiago kontsumitzeko:
1. Azkar zaharkitzeko programatuak:
Produzitzen diren ia produktu guztiak, epe laburrerako eginak dira.
Hau da, lehenago hausteko edo errazago matxuratu daitezen eginak dira. Modu
honetara produktuak erabili ezin daitezkenean kontsumitzaileak beste produktu bat
erosiko du. Pentsatzen dugu, produktu horiek
balio handirik gabekoak direla, baina ez da
horrela. Gaur egun, balio ekonomiko handia
duten gauzekin ere gertatzen da. Hala nola,
argazki kamerak, hozkailuak, arropak... guztia!
Ordenagailuak, adibidez, teknologia aurreratzen ari den heinean, zaharrak gelditzen
dira. Ez dutelako zuk aspaldi erosi zenuen ordena gailuar entzako
2. Modazko zaharkitzea:
Oraindik erabiltzeko moduan dauden produktuak, arropak adibidez,
bota egiten ditugu, modaz pasatuak daudelako. Modak aldatu egiten dira urtero,
honek, gehiago kontsumitzera bultzatzen digu.
Emakume batek, etxean zenbat takoidun oinetako ezberdin ote ditu? Asko. Izan ere,
urte batean, estilo desberdinetakoak egiten dituzte, eta urte hori pasatzean, dagoeneko
ez daude modan! Eta berriro, modan daudenak erosiko ditu. Honek, zirkulu amaigabe
baten barnean sartzen gaitu, inoiz amaituko ez den zirkulu batetan.
Baina hau ez da arropekin bakarrik gertatzen, ordenagailuekin,
mugikorrekin, autoekin...
Hauetan, papel ikaragarria jorratzen dute iragarkiek. AEBtan, adibidez,
amerikar batek egunero 3000 iragarki baino gehiago ikusten ditu. Duela 50 urte,
pertsona batek bere bizitza guztian ikusten zituen iragarki kopurua ikusten dugu guk
urte soil batean. Horietan, guztia gaizki, zaharkiturik, modaz pasata dugula besterik
ez digute esaten; eta horrek, berriro ere, kontsumitzera bultzatzen gaitu. Zin egiten
digute, pozik eta hobetoago biziko garela gauza berriekin. Baina, egia dena zera da:
kontsumismoa hasi aurretiko garaiekin konparaturik, tristeago, eta estresatuago bizi
garela. Batez ere, zirkulu honetan aurrera egin nahi badugu, lanera joan behar dugu
gauza berriak erosteko, sinetsiz alaitasun berezi bat emango digutela. Azkenean,
sentipen hori ez da gauzatuko, lanetik irten, telebista aurrean jarri... zirkulu berean
bira eta bira ibiltzea besterik ez dugu lortuko.
<< Lehen, ez zen kontsumitzeko gogoagatik kontsumitzen; baizik eta beharra zegoelako soilik
kontsumitzen zen. Ondoren, ordea, zoriontsu egingo gintuen kontsumitzeak, krisi ekonomikoari
buelta ematen lagunduko zion... Azken hori guztia iruzurra da, beraiek gehiago irabazteko esan
zuten hori gure aburuz. Eta horretarako espreski sortu zituzten hainbat taktika, iragarkiak besteak
beste. Dirua gehiegi xahutzea iruditzen zaigu, beste zerbaitetan inbertitzeari uko eginez. >>
Hondakinak zaborretara botatzea:
Horrenbeste gauza erosten ditugu, erosten dugunaren %1a bakarrik
gelditzen da gure etxean, beste guztia zaborretara botatzen dugu birziklatzera
joango delakoan. Baina ez da birziklatzera joaten, baizik eta erraustegira edota
horrelako beste lekuren batera. Eta zer gertatzen da han? Guztia kutsatzen dugula:
lurra, airea, ura...Gainera,
erraustegiek kutsagarrienan
izan daitekeen toxikoa isurtzen
dute zerurantz kearen bidez.
Geuk sortutako elementua, gu
gure mundua kutsatzen. Horiek aldaketa klimatikoan parte hartzen dute, eta
ondorioz, gu gara, beste behin ere, horren erantzule.
Enpresa batzuk, ordea, erruduntasuna gainetik kendu nahi izaten dute, eta
horretaz aparte, inguruko lurrak kutsatu beharrean, askoz hobe dela uste dute
besteena kutsatzea. Beraz, berriro ere, hirugarren mundura jotzen dute . Horrela uste
dute beraien lurra garbi gelditu dela, baina finean, herrialde txiroetako kutsadura
berdin iristen da gugana aire bidez.
<< Guk pentsatzen dugu, erositako gauzak berrerabiltzen saiatu behar garela, horrela, zabor
gutxiago sortuko dugulako eta ingurumena gutxiago kutsatuko dugulako. >>