Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los...

21
3 Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz aritzeari buruz d b a n a

Transcript of Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los...

Page 1: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

3

Tiroa kontzertuaren erdianEleberrietan politikaz aritzeari buruz

d ban a

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 12:44 Página 3

Page 2: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

4

Belen Gopegui | (Madril, 1963), espainiar eleberrigileeta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapas berelehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del NuevoExtremo sariak irabazi zituen. Geroztik, ez dioargitaratzeari utzi eta Espainiako idazlerik handienenartean kokatu dute kritikak zein irakurleek. Bere obrenartean nabarmentzekoak dira Tocarnos la cara, Lo real,El lado frío de la almohada, El padre de Blancanieves,Deseo de ser punk eta La conquista del aire. 2000.urtean, azken liburu hori zinemarako egokitu, eta Lasrazones de mis amigos filma egin zuten.

© C

orin

a A

rranz

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 4

Page 3: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

5

Belen Gopegui

Tiroakontzertuaren erdian

Eleberrietanpolitikaz aritzeari buruz

Hitzaurrea

Eider Rodriguez

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 5

Page 4: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

6

lehen edizioa

Un pistoletazo en medio de unconcierto. Acerca de escribir depolítica en una novela. EditorialComplutense, Madril, 2008

txalapartaren lehenengo edizioa

Tafalla, 2011ko maiatza

© Txalapartak edizio honena

© Belen Gopeguik obrarena

© Ainhoa Caballerok© itzulpenarena

© Eider Rodriguezek© hitzaurrearena

editorial txalaparta e.m.l.

San Isidro, 35-1A78. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroa

Tel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]

azala eta bildumaren diseinua

Esteban Montorio

maketazioa

Monti

inprimaketa

RGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

isbn

978-84-8136-616-7lege gordailua

bi. 1.353-11

txalaparta[amaiur]

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 6

Page 5: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

7

hitzaurrea

Bazterrak

idazten duen emakume batek emakume literaturaegiten du, idazten duen beltz batek beltz literatu-ra, idazten duen homosexual batek gay literaturaeta idazten duen ezkertiar batek literatura politi-koa. Izan ere, idazten dutenak, stablishmentarenedozein sofatan kabitzen diren gizonezko zuri he-terosexualen ipurdiak dira. Emakumeek emaku-me izatera dedikatu beharko lukete, beltzek beltzizatera, homosexualek homosexual izatera eta ez-kertiarrek militante izatera. Munduak bitan par-titua behar du aurrera jarraitzeko, desorekekematen diote oreka: garaileak eta garaituak, gi-zonezkoak eta emakumezkoak, zuriak eta bel-tzak, eta bai, denok dakigu hori ez dela bidezkoa,eta gure kontzientziak baretzeko eta gauzak zeu-

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 7

Page 6: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

den bezala iraunarazteko trikimailu bat bainogehiago asmatu izan dugu.

Beti sortzen da oreka kolokan jartzen duen ten-tsio bat edo beste. Egun batean, beltzek, beste ba-tean homosexualek, biharamunean emakumez-koek, gizakien mailara igotzeko ahalegina eginzuten. Zaputza pasatu arte, behintzat, utzi eginbeharko zitzaien parekidetasunaren oasian atse-den hartzen, eta sakeatzera goazen etxeko zakurzaratatsuari nola, txuleta puska ederra eman zi-tzaien, zer karraskatua izan zezaten. Lapurretaegin bitartean iraungo zuen oturuntzak, oasiarenilusioak. Gauzak bere onera (bere txarrera) itzulibezain pronto, munduaren mekanikak puntuansegi zezan piezak berregokitu beharko ziren, etaemakumeei, homosexualei zein beltzei biktimapapera jokatzeko lizentzia eman zitzaien. Bazter-tua izatea baino hobea zen, nolanahi ere. Horrela,oreka berri bat ezarri zen, aurrekoaren aldaera so-til bat: aurrerantzean, zapalduei, kexatzeko bai-mena emango zitzaien, baldintza batekin: bikti-ma papera onartu behar zuten eta inolaz ere ezziren ahaleginduko ez zegokien beste paper batjokatzen. Horrela, aulki bat erreserbatzen zaie, ze-rrendetan portzentaje bat eta gobernuetan ba-tzordetxo bat. Ordenan integratu nahi izango di-ra, ordena irauli behar ez izateko.

8

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 8

Page 7: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

Horregatik, jende horrek, liburu bat idaztenduenean, ez du inoiz literatura egiten, bazterre-ko zerbait baizik, osotasuna erdiesteagatik bo-rrokan ari den zerbait, betiere. Etiketek horreta-rako balio dute: «Zu ez zara gutarra, baina zatoz,atera gaitzazu gure errutinatik, liberti gaitzazupixka batean, gonbidatua zaude!».

Emakumezko baten literatur lanetan emaku-mezkoak direnean protagonista, emakume litera-tura egiten du. Gizonezko baten obra literarioan,gizonezkoak direnean protagonista, literatura da.Ala, beste hau da ekuazioa? Emakumezko batekidazten duenean emakume literatura egiten du.Gizonezko batek idazten duenean literatura egi-ten du. Coetzeek, Elizabeth Costelloren ahotikhitz eginagatik, ez du emakume literatura egiten,Nobel saria merezi duen literatura baizik. Ga-rrantzitsua da ñabardura, nire ustez.

Tiroa kontzertuaren erdian lanean, eleberrie-tan politikaz aritzeari buruz hitz egiten du BelenGopeguik. Ohi duen originaltasunez, literaturaeta iraultza binomioaren harreman gatazkatsuaaztertzen du, eleberrietan politikaz jarduteko da-goen debeku eta autodebekuaren jatorria bilatuzeta aurkituz, gainera. «Zenbaitetan galdetzendiot neure buruari zer gertatuko ote litzatekeeneleberrigile iraultzaileek agertu izan balute ele-berrigile arruntek, iraultzaileak ez diren eleberri-

9

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 9

Page 8: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

gileek, eleberrigile kontserbadoreek politikaz ari-tzean duten jokabide bera». Erantzunekin bateragalderak plazaratzen ditu Gopeguik, irakurlea be-ra, erantzunak ematera ez ezik, galderak egiteraere gonbidatuz, dialogoaren ohitura zaharra be-rreskuratuz: ezkertiar batek literatura egitenduenean, zergatik egiten du literatura politikoa?Pertsonaiak ezkertiarrak direlako ala idazlea ez-kertiarra delako? Pertsonaiak ezarritako ordenapolitiko baten kontrako borrokan ari direlako alaidazlearen izena euskal presoen eskubideenerrespetua eskatzen duen agiri bati atxikita argi-taratu delako?

Erdigunea

1993an, Iñaki Aldekoa Beitiak Antología de la poe-sía vasca. Euskal Poesiaren antologia liburua emanzuen argitara Madrilgo Visor argitaletxean. Bertan,Jon Mirande, Gabriel Aresti, Mikel Lasa, Juan Ma-ri Lekuona, Ibon Sarasola, Xabier Montoia, IñigoAranbarri, Xabier Lete, Koldo Izagirre eta JosebaSarrionandiaren poemez gain, idazle horietarikobakoitza euskal poesiaren tradizioan kokatu, etamunduko korronte poetikoekin ere lotzen duenhitzaurrea aurki daiteke, Aldekoarena berarena.Lehen lerrotik antzematen da poesiaren maitaleeta ezagule handi batek egina dela hitzaurrea,

10

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 10

Page 9: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

baina orrialdeak pasatu, eta ordura arteko senti-beratasuna bat-batean desagertzen da: Koldo Iza-girreren eta Joseba Sarrionandiaren lana, «poesiamilitantea» izenburupean biltzen ditu hitzaurre-gileak, eta Omar Nabarroren eta Joxe AustinArrietaren ahotsak «konprometitu» izenondoarilotuak aurkezten dizkigu. Ezaguna da Sarrionan-diak etako kide izanda espetxetik ihes egin zuela,eta Joxe Austin Arrieta Herri Batasunako mahai-kide izan zela, baina, orrialde batzuk atzeragoegin eta Xabier Leteren poesiari «intimista» eta«esperientzia pertsonaletik eratorritako fresku-raz josia» iritzi dio Aldekoak, nahiz eta oiartzua-rrak, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailetik ja-soa zuen jornala aurreko hamarkadan.

Arazoa, etiketa, «utopia»ren alde, aldatu nahia-ren alde, borrokaren alde idaztea baita. Utopia-ren kontra, kontserbazioaren eta etsipenaren al-de idaztea, aldiz, intimista eta freskoa da, edokasurik txarrenean, neutrala:

heriotza utopi izendatu dutenei

Zergaitik oraindik ereitxaropenaz mintza?Zergatik eta zertarakosolas zaharkituak berriztatu?Hain azkar ahaztu ote zaizkiguerenegun guztietakoerailketen ohiartzunak?

11

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 11

Page 10: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

Gure denbora etsipenarena da,lagunok,eta trolebus zikinetan biajatzen dugusuburbioetako kanposantuetara.

Eta utopiaren etzidamuekflajelazio berri bat dakartebaikortasunaren muin-muineanukazio latzagoen munstroak ezarriz.

Gure aroatelefono meatxugarrienabesterik ez baita,susmoa izenperazi nahiko liguketenparanoiko madarikatuena.

Zergaitik, beraz, itxaropenaz mintza?Zergatik eta zertarakobidegurutze bakoitzeanheriotza girnaldez apaindu?

Bakarrik eta berez hilko geragaraia etortzean,ez bitzate alferrik beren buruakfunerarietako arduradun izendatu,,kanposantu gehiegi baitago suburbioetan,lagunok,historiaren bidetxigorrak hilobiz ornitzen ibiltzeko.

Xabier Leteren  «Heriotza utopi izendatudutenei» poema Joseba Sarrionandiaren «Li-

12

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 12

Page 11: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

teratura eta iraultza» poema baino apolitikoagoaal da?

literatura eta iraultza

Angel Martinez komisarioak bere errebolberrarenkainoiadetenitu biluziaren uzkira sartu eta mirila zikindua,odoldua, patetikoa ateratzen dueneanzer axola zaio mutil torturatuari poetaum fingidor den?G.K. Chestertonek La Salve bisitatu ote duinoiz?Intxaurrondoko kalabozoetan nork ezagutzen duHermann Broch?Zelan adieraziko du gero mutil torturatuak

epailearen aurrera suntsiturik iristeanobjetive correlative kontzeptuaren esanahizehatza?Zer da Molly Bloomentzat Carabanchelgo egunsentijostorratzez betea?

Nor da Michel Foucault zigor zeldetan hamar hilabetezhigatzen denarentzat?Bost minutuko bisita bat? Enkontru lirikoa?Euskal presoekJean Duvoisinen Biblia estudiatu behar duteberen gutun debekatuetanhatxeak eta komak leku egokian jartzeko?Zein da literaturarentzaterrebeldiaren, iraultzaren, abenturaren

13

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 13

Page 12: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

balio etiko ahortezina?Zer izkiriatzen da Voprosi Literaturi edo Tel Quelaldizkarien ertzeaneuskal presoen gose greba amaigabeez?Zer axola zaio konpromezuapolizien tiro artetik —erreboluzioaren bandera lezezkutarik gabe— ihes doan mutilari...

Garaitsu hartan, 1992an, eman zuen argitaraLetek Biziaren ikurrak poema liburua. Urtebetegeroago egindako kritikan, honela dio Felipe Jua-ristik: «Iraganarekiko begirada malenkoniaz jan-tzirik dago; eta orainarekikoa estoikoa da, gehie-netan. Baina ez du Xabier Letek gizakia ahazten,bizi den gizartearekiko kezkei ez die muzin egiten.Bere ahotsa altxatzen du indarkeriaren aurrean,odol-isurtzearen aurrean. Baina ez da profetarenhitza, bere bidetik joan nahian dabilenarena bai-zik». Sarrionandiak eta Letek, bi poetek salatzendute indarkeria. Bata politikoa da eta bestea inti-mista. Bata ezkertiarra da eta bestea gizartearekikokezkez arduratzen den norbait. Bata militantea daeta bestea bere bidetik joan nahian dabilena.

Halitosia bezalakoa baita ideologia: hurkoarenabakarrik antzematen da1. Ezkertiar kiratsa baizikez da antzematen, kanonikoa freskagarria da.

14

1. Eagleton, Terry: Después de la teoría, Debate, Madril, 1995.

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 14

Page 13: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

Arrazoia edo erraia

Bitxia da ikustea zer den kanonarentzat politiko,ideologiko edo militante izatea. Joxe Austin Arrie-tak Abuztuaren 15eko bazkalondoa idatzi zuene-tik, ugaldu egin dira Espainiako Gerra Zibilaz ar-duratzen diren liburuak: Joan Mari IrigoienenPoliedroaren hostoak, Koldo Izagirreren Euzkadimerezi zuten, Inazio Mujika Iraolaren Azukrea be-lazeetan, Luis Mari Mujikaren Loitzu herrian uda-partean, Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Ge-rrako kronikak eta Gorde nazazu lurpean, JosebaSarrionandiaren Kolosala izango da, Edorta Jime-nezen Kilkerren hotsak, Uxue Alberdiren Aulki jo-koa, Jose Inazio Basterretxearen Azken tranbiarenitzala eta Mandatariaren gerra edota Jokin Mu-ñozen Antzararen bidea dira, besteak beste, pro-san idatzitako adibideetako batzuk. EspainiakoGerra Zibilaren horroreak bistaratzea, aldiz, poli-tikoki zuzena, neutrala, legala bide da; izen batere badaukala uste dut: «oroimen historikoaz ar-duratzea». Gerra hori jorratzen duten liburuakideologizatu edo politiko izatetik libre gelditzendira, baita liburu berean gerra hori gaur egungogatazkarekin nahastuta azaltzen den liburuetanere.

Nola ulertu bestela Javier Rojo poeta eta litera-tur kritikariak idatzitakoa Jokin Muñozen Antza-

15

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 15

Page 14: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

raren bideaz? «Nobela honekin azken urte haueta-ko gai interesgarri eta batzuetan polemiko batekinbat egiten jakin du idazleak, besteak beste, oroi-men historikoaz ari baita». Besteak beste? Badiru-di Rojok ez duela irakurri nobelaren erdia, leher-gailu bat jartzekotan zebilela hiltzen den etakomilitantearen amaren partea, alegia. Bista arazoberbera antzematen zaio Rojori Ramon Saizarbi-toriaren Hamaika pausoren kritika egiterakoan:«Errealitatea eta fikzioa nahasiz belaunaldi batenkronika egiten digu, desilusiora daraman bidaian.Oroimena du horretarako lagun». Antzera min-tzatzen da Felipe Juaristi: «Ramon Saizarbitoria-ren liburu hau oroimenaren inguruan eraikita da-go. Protagonista eta idazlea, biak batera, atzeangelditutako oroitzapenen bila dabiltza, baina hau-xe galdera: zer dago horien atzean ezkutaturik?Seguruaski, oroimen herri bat, nork aurkitukozain». Oroimena da gakoa. Gogora dezagun, elebe-rriak bi plano nagusi dituela: plano batean AngelOtaegiren fusilamendua kontatzen da, eta bestean,etako militante batekin harremanetan sartzen denhiztegigile baten nora ez existentziala. Hala ere,orainak ez omen presentziarik eleberrian.

Oroimena iraganarekin lotzen da, garunare-kin, gertakari objektiboak norberaren subjekti-botasunaren iragazkitik pasatzearekin. etaz aridirenean ere, Muñoz eta Saizarbitoria oroitzen

16

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 16

Page 15: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

ari baitira, beraz, iragana egunera ekartzen, arra-zoia erabilita, betiere. Nahiz eta badakigun zeinkapritxosoa den memoria, zein intimo eta per-tsonala, zein esperientzia pertsonaletatik abia-tua... (ez justizia edo utopia bezala! horiek bai,horiek politikoak dira, eta erraietan dute habia,gorputzeko humoreetan).

Bestelakoa da Javier Rojo eta Felipe Juaristirenzorroztasuna Koldo Izagirre epaitzeko orduan Suanahi, Mr. Churchill?-ez arduratzen direnean. Rojok:«Eta gaien aldetik, behin eta berriro bueltatzen dabere ohiko mamuetara: gerra zibila eta frankis-moa. Iraultza estetikoak eta iraultza politikoak bategin nahi dute Izagirreren literaturan, xx. mende-ko 20ko hamarkadan bezala» eta Vladimirez: «Norarraio da Vladimir? (...) agian testuak gordetzenduena idazlearen mamuekin antzaldatutako pan-fleto bitxi bat besterik ez dela izan ikusi ahal izan-go dugu». Felipe Juaristik, honako hau idatzi zuenAgirre zaharraren kartzelaldi berriak eleberriariburuz: «Nobela polita da, baina Koldo Izagirrerengehienek bezala, mezua du barnean gorderik. No-bela politikoa da, nobela euskalduna, hemengo no-bela, euskalduntasunaren eta aberriaren ideia da-karrena» eta antzeko zerbait Nik ere Germinal!egin gura nuen aldarriri buruz: «Eta liburu mezu-dunak gustuko dituen irakurlea ere pozik geratu-ko da Koldo Izagirreren hau itxi ondoren».

17

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 17

Page 16: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

Bigarren Karlistaldi osteko garaiaz, Gerra Zibi-laz edo Frankismoaz idatzi, Izagirreri ez baitzaiomemoriarik, iraganik, intimotasunik aitortzen. Be-re kasuan, mamuak eta mezuak dira nagusi; para-noiak eta politika; erraiak eta panfletoak. Horre-gatik, kritikarien ustez, horrelako liburuak gustukodituen irakurleak (irakurle oligofrenikoa, trauski-la) soilik du estimatuko Izagirreren literatura.Beste irakurleei (irakurle libreak, kosmopolitak)panfleto eta mezuetan sinesten ez duten horiei,eskuetatik eroriko zaizkie, sinestezin izateagatik.Finean, sinesgarritasuna baita arazoa.

Egiaren aurpegia

Horixe da fikzioaren magia. Eta trukuak iraunbitartean ikusleak sinetsi egiten du magia existi-tzen dela, eta sorginduta behatuko dio magoarenesku-mugimendu orori. Magoaren eta ikuslea-ren artean egindako ituna da: «Nik egia balitz be-zala biziko dut kartaren desagerpena, baldin etakarta egiaz desagertu dela badirudi». Eta guztiokdakigu egiak zein lurralde ilun eta malkartsuahartzen duen errealitate deituriko dimentsio ho-rretan, bere jabetzagatik zenbat jende borroka-tzen eta hiltzen den. Bada, errealitatean egiakduen lekua betetzen du fikzioan egiantzak.

18

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 18

Page 17: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

«Diskurtso menperatzailearen jabeek egiantzabahitu dute» dio Gopeguik eta esku irmoz ale-tzen ditu eleberri kanonikoaren (kapitalistaren,neutroaren, erdigunekoaren) sinesgarritasun edoegiantzaren baldintzak. Zer ezaugarrik egiten du-te posible eleberri kanonikoaren magia-trukua si-nesgarri gertatzea? Nola egin behar du idazle-magoak politikaz idatzita sinesgarri gertatzeko?Nola eraiki ezkerreko pertsonaia zintzo bat itunaurratu eta magoa barregarri utzi gabe?

Egiantzaren parametroetan bada tokirik (etazabala) ezkerreko pertsonaia ezkorrentzat, eta zi-legi da horiei buruz idaztea iraintzeko edo irriga-rri uzteko bada. Ezkerreko pertsonaia baikorrasortzea bururatzen zaion idazle zuhurgabeari, or-dea, karta mugitzen duen haria seinalatuko dio-te, hauts magikoak ideologikoak direla leporatuz.Gurean, koska pare bat gehiago bihurritzen daarazoa: ez da bakarrik literatura ezkerretik egi-tea zaila dela, baizik eta hemen, gauza batzuk,ideia batzuk, ezin direla esan. Ez zailtasunagatik,baizik eta legez zigortuta egoteagatik. Eta esangabe, adierazi gabe, eztabaidatu gabe, kontatu ga-be geratzen diren gaiek, arazoek, iritziek lekuagaltzen dute ez bakarrik errealitatean, ez baka-rrik talde-irudimenean, baita errealitatearen etairudimenaren arteko koktela den fikzioan ere.Eta esatea lortzen denean, zer hizkuntzetan egi-

19

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 19

Page 18: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

ten den eta zer hiztegi erabiltzen den ideiak, per-tsonak eta ekintzak izendatzeko orduan, egian-tzaren zaindariak atezuan jarriko dira, egile horieta obra hori gezurraren lurraldetik irten ez dai-tezen. Hizkuntza, bere zentzu zabalean hartuta,bahiketaren parte baita.

Ezkerreko eta sinesgarri

Euskal gatazka deiturikoa maiz eraman da fik-zioaren erresumara. Ezkerreko pertsonaiak, si-nesgarri izateko, etako behar du izan. Ezkerrekopertsonaiak ez dira ez kirolari, ez filosofo, ez es-kultore, ez maisu, ez postari, ez kamioilari, ez ta-xidermista, ez ikasle, ez langabe, ezta politikariere. Ezkerreko pertsonaiak sinesgarri izateko be-te beharreko lehen baldintza etakide izatea da,eta ez edonolakoa, gainera.

1983an martxan jarri zen arren, atzo goizeanidatzia dirudi zen planak. Kulturaren eta artea-ren munduko jendeari zuzendutako atalean, eta-

ko kideen karakterizazioa eta profil psikologikoaontzeko ideiak ematen ditu: «Provocar más des-precio que miedo» edo «Dar información sobreconflictos entre los terroristas, sus ideologías ex-trañas, sus negocios, sus costumbres criticables,etc. Basta que la información sea creíble paraque pueda ser explotada» edo beste hau «Difu-

20

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 20

Page 19: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

sión de noticias falsas, empleo de una semánticaque no favorezca al grupo terrorista». Bitxia dazinemagile aske, mundutar eta independenteeketari buruz egindako lanak militar batek disei-natutako estrategiarekin hain ongi ezkontzea.Urteen poderioz, guztien artean, modu sublime-ki koherentean bilbatzen joan den irudia eraikidute: etakidea nortasun arazoak dituen norbaitda, maitale hoberik ez duelako aberria izenekolur zatia zoroki besarkatzen duen zonbi mitoma-noa, inoiz existitu ez den paradisu menditsu etalanbrotsu batekin egiten duena amets, zeinarengailurrean, ikurrina handi bat kulunkatzen den.Identitate bat eskuratzearren pairatutako bur-muin garbiketen ondorioz, etakide guztiek estilis-mo berbera partekatzen dute, eta lobotomiak gai-tasun estetikoaren arlo guztiei kalte egin dienez,rrv edota kantu herrikoiak soilik dituzte estima-tzen. Etakideak, existitzen ez den hori ezin lor-tuak sortutako frustrazioa alkohola edaten estalinahi du, eta horretarako, armak, lehergailuak etakoktelak gordetzen diren taberna ilunetan gotor-tzen da. Bertan, bere tribukoekin batzen da: hitzgutxiko jendea, kontsignak erabilita komunika-tzen dena. Izan ere, zertarako gehiago hitz egin?Ez daukaten zer pentsamendu edo zer sentimen-du adierazteko? Hartutako bideaz damutzen di-renean, orduan bai, autismoaren oskola apurtu

21

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 21

Page 20: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

eta arrazoitzen eta sentitzen hasiko dira, munduabost zentzumenen bidez antzematen, normaltzen.Horretaz gain, etakidea gizonezkoa da, eta ez no-lanahikoa, emakumezkoak zapaldu eta homose-xualak baztertzen plazer hartzen duen machoabaizik. Etakidea emakumezkoa den kasu bakane-tan, frigidoa edo sexu tsunamia, edozein mutu-rrek, edozein bazterrek balio du, normaltasunetikedota erdigunetik urrun dagoen bitartean2. Zori-txarrekoa estereotipo horrekin ezkontzen ez denpertsonaia! Bereak egin du. Politikoa, ideologiza-tua, mezuduna, militantea... ugariak dira jar da-kizkiokeen mozalak. Irakurlearen begietara si-nesgarri ez gertatzea baita pertsonaia bati gertadakiokeen tragediarik handiena, eta atzetik, fil-ma, dokumentala, liburua osorik amilduko da,baita egilea bera ere... Egiaren jabe izateak adinabalio baitu egiantzaren jabe izateak. Edo zen pla-nak zioen moduak, egiak adina balio du gezu-rrak sinesgarri gertatzea.

«Kontuan hartu behar dugu batetik kontzer-tua norena den eta, bestetik, zer motatako musi-ka ari diren jotzen», gaztigatzen gaitu Gopeguik.

22

2. A ciegas, Clandestinos, Días contados, La casa de mi padre, Ellobo, La muerte de Mikel, Todos estamos invitados, El viaje deArian, Yoyes eta Matar al rey filmak aztertuta eratorritako es-tereotipoa.

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 22

Page 21: Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz ... · eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapasbere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi

Eta ñabardura gehienek bezala, osotasunak adi-na balio dauka. Arazoa ez baita politikaz hitz egi-tea, ezta kontzertuaren erdian tiroa jotzea ere. Ti-roa nork jo eta zer norabidetan jaurti, horrek dubenetan inporta. Bazterrak eta erdigunea:

«Gaur egun sinesgaitza iruditzen hasia zaigu-na da erreakzionatzeko gaitasunik ez duten per-tsonez beteriko mundu galdua. Eta oraindik si-nesgaitza ez bada, ni eta nire moduan beste askosaiatuko gara mundua sinesgaitz bihurtzen».

Ezer ez baita benetan erdiguneko. Erdiguneakbazterrak behar dituelako erdigune izateko3.Egiak gezurra eta sinesgarritasunak sinesgaizta-suna.

eider rodriguez

23

3. Spivak, Gayatri: The Post-Colonial Critic: Interviews, Strategies,Dialogues, Routledge, New York, 1988.

Tiro bat barrukoa-(6):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 12/05/11 11:26 Página 23