Topaldia: Esti Amorrortu
-
Upload
euskaltzaleen-topagunea -
Category
Education
-
view
842 -
download
0
description
Transcript of Topaldia: Esti Amorrortu
![Page 1: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/1.jpg)
Euskaldunberrien auto-pertzepzioa: hiztun legitimoa
naiz?
Esti Amorrortu Jone Goirigolzarri
Ane Ortega Belen UrangaJaqueline Urla
Topagunea XI. TopaldiaDurango, 2014ko urtarrilak
30
![Page 2: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/2.jpg)
Euskal hiztun berrien jarrerak, motibazioak eta identitatea proiektua:
Euskaldunberrien argazki orokorra
Helburua: Euskaldunberrien deskripzioa: profil
ezberdinak, jarrerak, bizipenak, hizkuntza-erabilera eta hizkuntza-identitatea.
![Page 3: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/3.jpg)
Helburuak jarrerak, esperientziak eta
motibazioak: zer egiteko prest daude? identitatearen konfigurazioan euskara
ikasteak zer ekarpen egin die? erabilera eta transmisioari begira
zeintzuk dira gakoak? hiztun legitimo bezala hautematea
norberak eta besteek. Aldaeraren garrantzia.
hiztun berrien eta jatorrizko hiztunen inguruko eztabaida akademikoa.
![Page 4: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/4.jpg)
MetodologiaKualitatiboaDatu-bilketa: 9 eztabaida-talde eta 9 elkarrizketa erdi-bideratu + 2 eztabaida-talde euskaldun zaharrekin.
Datu-analisia: Edukiaren Analisia(NVivo 9.0)
![Page 5: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/5.jpg)
Nongo datuak:
![Page 6: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/6.jpg)
Edukiaren Analisia induktiboa Partaideen gaiak aztertzen dira eta
sailkatzen dira Kategoriak datubasetik atera dira Analisiaren amaieran hiru gai nagusi:
Ikaskuntza Erabilera Hizkuntza-ideologiak
![Page 7: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/7.jpg)
Hiztun berrien profilak
Ikasketa-esperientziaEuskara erabiltzeko aukeraHizkuntza-aldaera
![Page 8: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/8.jpg)
Ikasketa-esperientzia, adinari lotuta +35-40 urte: euskaldunberrien profil
historikoa Motibazio ideologikoak, identitatearekin
lotutakoak - 35-40 urte: haurtzaroan, murgiltzean
![Page 9: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/9.jpg)
Euskara erabiltzeko aukera:
Eskualdeko euskal-hiztun ehunekoaren arabera
Norberak dituen sareen arabera
![Page 10: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/10.jpg)
Hizkuntza-aldaera Ahozko egoera ez formaletan
euskaldunberrien batua: “artifizial”, “ez jator”, ezegoki
Autopertzepzioan erabilitako aldaerak, tokian tokikoa ala batua, garrantzi handia
Baina, zein da kontua: tokian tokikoa ez izatea ALA erregistro ez-formala ez izatea?
![Page 11: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/11.jpg)
“Zein motatako euskal hiztuna naiz?”
“Ez naiz euskaldun zaharra”
“Euskaldunberria naiz”
“Euskalduna naiz”
![Page 12: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/12.jpg)
“Ez naiz euskaldun zaharra”
Ezinezkoa “ama-hizkuntzaren ideologia” (Skutnabb-Kangas eta Phillipson 1989) dela eta:
Ez dudanez familian ikasi, ezin
![Page 13: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/13.jpg)
“Euskaldunberria naiz”
Gazteek (murgiltzean ikasitakoek) aipatzen dituzten arrazoiak: H1 gaztelania Euskara eskolan Erabileran hizkuntza nagusia gaztelania;
askotan bakarra. “Buruko eskemak” gaztelaniaz
![Page 14: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/14.jpg)
“Euskaldunberria naiz”Eguneroko bizitzan gaztelania erabiltzen
dudalako gehienetan, eta gañera, ba hori, etxean txikitatik gaztelania ikasi nebalako, gero ikastolan sartzerakoan hasi nintzen euskera ikasten. Baña, zelan da, lengua madre, edo hori, ama hizkuntza gaztelania izan da, beraz, horregatik hartzen dut neure burua euskaldunberri / Nik askotan pentsatu behar dodaz lehenengo gauzak gaztelaniaz gero euskeraz botateko, adibidez, (…) gaztelaniaz pentsetan dot. Bueno, hasten banaz euskaraz berbetan, ba bueno, automatikoki irtetzen zait ere, baña printzipioz nire pentsamoldeak antolatzeko hizkuntza gaztelania da. Niretzako hor egongo litzateke beharbada ezbardintasuna, euskaldunbarri baten kasua edo euskaldun zahar batena. (B1-D, 164/188)
![Page 15: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/15.jpg)
“Euskaldunberria naiz”
[Niri gustatuko litzaidake] leku bateko euskeraz egitea, lagunekin egunero euskeraz egitea, ba lotsarik gabe euskeraz egitea. (Gazte-BI-E, 317)
![Page 16: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/16.jpg)
“Euskalduna naiz”
Arrazoiak:
Gaitasun maila altua eta etorri handia Sare euskaldunetan integratuta daude Eguneroko bizitzan asko erabiltzen dute Tokian tokiko aldaera edota erregistro-
aldakortasuna
![Page 17: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/17.jpg)
“Euskalduna naiz”–Urte asko emon dodaz, esan bezala, Gernika,
Gernika inguruan, eta gero Lea-Artibaitik, eta lana dela-eta, eta nik ikusi dot be bai hangoen erreakzinoa, eta hainbatetan harritu egiten dira jakitean euskaldun barrixa nazela. (…) igual berba eitxeko era, edo ez dakit, ez dakit (…) Izan leike doinua, izan leike hiztegia... (BI1-C, 166, 170, 172)
–Batueraz ez duzulako egiten. (BI1-A, 173)–Gernikeraz egiten, edo... (…) ni pozik, pozik eta
harro. (BI-C, 176)–Eta zuk zure burua euskaldunberritzat daukazu edo
etapa hori ja...? (BI1-M1)–Euskalduntzat, ez barrixe, ez zaharra, ez. (BI1-C,
180)
![Page 18: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/18.jpg)
Legitimotasun continuum
(Ortega et al, argitara bidean)
euskaldunberri < ------- euskaldun -------- > euskaldun zahar
![Page 19: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/19.jpg)
Hizkuntza-identitatea gazteen artean “ez naiz euskaldun zaharra”: ama-
hizkuntzaren ideologia “Euskaldun” / “euskaldunberri”
–Nola ikusten duzue zuen burua? (Gazte-Do- M, 446)
–Euskaldunak. (Gazte-Do-E, 447)–Berria ez ze hiru urtekin ikasi genun,
baino zaharra ere ez. (Gazte-Do-B, 449)
![Page 20: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/20.jpg)
Gazteak: euskaraz jakin ala euskalduna izan
–Eske ez dakit, ez dakit. Aber, nik gehiau erderaz hitz egiten det, baino, eske, euskeraz dakit ta euskeraz hitz egin dezaket, eske ez dakit, euskalduna ez da ze ez da nere ama hizkuntza eta ez det ordu guztitan ta momentu guztitan euskeraz hitz egiten, ordun ezin det euskaldun, euskaldun naizela esatea. / [Zer da euskalduna izatea?] Euskaraz pentsatzea, nere ustez hori euskalduna izatea dela, bueno, nik adibidez ezin det hori esan. Ta gero euskaldun izatea naizela hori ez eukita, osea, nire lehenengo hizkuntza erdera izanda, ba ezin det, ezin det esan. (Gazte-Do-C, 453/455)
![Page 21: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/21.jpg)
Gazteak: euskal identitatea–Hizkuntza bakarrik baldin bada, ez, baino
orokorrean zu nola sentitzen zean, ba bai, euskalduna, hemengoa, baino euskerarekiko ez. (Gazte-Do-E, 469)
–Bai, bai nik adibidez lotzen dut euskaldun izatea lehenengo ideia da Euskal Herrian bizitzea, baina gero hizkuntzarekin lotzen dut gehiago adibidez euskaldun berria deitzea edo. Nik adibidez ez dakit euskaldun berria naiz edo ez, ze euskara ez dut ama hizkuntza bezala eta euskalduna sentitzen naiz Euskal Herrian bizitzen naizelako bakarrik, baino..., hizkuntzarekiko ez dut lotura handia. (Gazte-Do-A, 477)
![Page 22: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/22.jpg)
Gazteentzat, euskaldun adieran, Euskaraz hitz egitea eta euskalduna
izatea ez da bat.
Hitz egite hutsarekin ez dator hiztun legitimoa, benetakoa, izatea
![Page 23: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/23.jpg)
Orduan, euskaldun sentitzeko legitimotasuna zerk ematen du?
Atxikimendua Gaitasuna eta aldaera, edota Erabilera
–Euskera erabiltzea. Ba jakitea, baina baita ere erabiltzea, euskeraz erabiltzen dezunen ba zure hizkuntza bihurtzen da. (Gazte-Do-F, 486)
![Page 24: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/24.jpg)
Ondorioak eta galderak: Jokoan dagoena: euskaldunberria ala
euskalduna. Zer dela eta? Legitimotasuna: benetako euskalduna
naiz ala zerbaiten faltan dagoen hiztuna? Legitimo sentitzen direnek: erabiltzeko
aukerak, gaitasun handia, atxikimendu handia.
Zer egin benetako euskaldun sentitzen ez direnen auto-pertzepzio hori aldatzeko?
Nola eragiten du erabileran legitimotasun faltak?
![Page 25: Topaldia: Esti Amorrortu](https://reader036.fdocuments.es/reader036/viewer/2022081504/558a49f9d8b42a05698b45b9/html5/thumbnails/25.jpg)
ESKERRIK ASKO ZUEN ARRETAGATIK