Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza...

30
Tradizioaren ugetua bidetu guran Iñaki Gaminde Olaia Laka Maider Arevalo 1. Sarrera Nori berea ei da jaungoiko askoren legea eta lehen-lehenik esan behar dugu ezen, hau izenpetzen dugunok, beste askoren lanaren ordezkari gatozela plaza honetara. Ez da aitorpen hau desenkusa hu- tsa, egiaren izenean agertzen ez direnei zor zaiena baino. Nahi geni- tuzke haien iritziak, usteak eta lanak ondo plazatu honen bidez, hala balitz ondo eta ez balitz akatsak geure-geureak dira 1 . 81 1 Adán de la Horra, Itziar; Agirre Zipitria, Laida; Alberdi Perez, Oihane; Anto- lin Orrantia, Alazne; Aranburu Laka, Irati; Arantzeta Marquez, Estibalitz; Arevalo Otxandategi, Maider; Arrese Rey, Laura; Astobieta Lakuntza, Irati; Barreras Valdi- vieso, Jara; De la Iglesia Del Molino, Aida; Dorado Zubizarreta, Ainhoa; Eskalza Alcala, Zaloa; Etxebarria Lekue, Iratxe; Etxebarria Lekue, Josune; Etxebarria-zarra- ga Otazua, Gotzon; Gomez Arrieta, Zaloa; Gonzalez Cuetara, Ziortza; Gonzalez Resa, Mailen; Laka Zaballa, Olaia; Lopez Perez, Janire; Marko Oqueranza, Irati; Martinez Espinosa, Iker; Mendiola Olazar, Julene; Morillo Sanchez, Janire; Olaba- rri Ordeñana, Irune; Otaegi Iñurrieta, Markel; Panero Delgado, Sheila; Prieto Gabari, Silvia; Quintano Sainz de la Maza, Bea; Ruiz de la Puente, Erika; Yurreba- so Aguirre, Zuriñe eta Zubizarreta Gonzalez-Rua, Mikel Ander.

Transcript of Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza...

Page 1: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Iñaki GamindeOlaia Laka

Maider Arevalo

1. Sarrera

Nori berea ei da jaungoiko askoren legea eta lehen-lehenik esanbehar dugu ezen, hau izenpetzen dugunok, beste askoren lanarenordezkari gatozela plaza honetara. Ez da aitorpen hau desenkusa hu-tsa, egiaren izenean agertzen ez direnei zor zaiena baino. Nahi geni-tuzke haien iritziak, usteak eta lanak ondo plazatu honen bidez, halabalitz ondo eta ez balitz akatsak geure-geureak dira1.

81

1 Adán de la Horra, Itziar; Agirre Zipitria, Laida; Alberdi Perez, Oihane; Anto-lin Orrantia, Alazne; Aranburu Laka, Irati; Arantzeta Marquez, Estibalitz; ArevaloOtxandategi, Maider; Arrese Rey, Laura; Astobieta Lakuntza, Irati; Barreras Valdi-vieso, Jara; De la Iglesia Del Molino, Aida; Dorado Zubizarreta, Ainhoa; EskalzaAlcala, Zaloa; Etxebarria Lekue, Iratxe; Etxebarria Lekue, Josune; Etxebarria-zarra-ga Otazua, Gotzon; Gomez Arrieta, Zaloa; Gonzalez Cuetara, Ziortza; GonzalezResa, Mailen; Laka Zaballa, Olaia; Lopez Perez, Janire; Marko Oqueranza, Irati;Martinez Espinosa, Iker; Mendiola Olazar, Julene; Morillo Sanchez, Janire; Olaba-rri Ordeñana, Irune; Otaegi Iñurrieta, Markel; Panero Delgado, Sheila; PrietoGabari, Silvia; Quintano Sainz de la Maza, Bea; Ruiz de la Puente, Erika; Yurreba-so Aguirre, Zuriñe eta Zubizarreta Gonzalez-Rua, Mikel Ander.

Page 2: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Hori esanda, gakizkion lanari. Bitzuk dira beronen helburuak,batzuk hatsarretan funtsatuak, tradizioaren ekarria eta rolak aztertze-ko; besteak, ordea, “Eskolarako material lantegia” (2007) izenekolanaren ezaugarriak deskribatzeari dagozkio.

Esaten da hizkuntzaren bilakaeraren gainean ze, aldatzen ez denhizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez oteden gauza bera gertatzen tradizioarekin, sortzen eta birsortzen ez dentradizioa, museoetako apaletan jaten du hautsak edo sitsak, kasurikonenean noizean behin kaleratzen da haren gomuta ez galtzeko.Gaurko munduaren zurrunbiloan zein da hain aberatsa ei den tradi-zioaren rola? Are gehiago, umezaroaren tradizioari dagokionez, zelantxertatzen da hori Eskolako jardueretan?

Horiek itaun makalak ez direna jakinik ere, dagitzagun ahaleginbatzuk erantzunak bilatu guran gaurko saio honetan; nahiz eta eran-tzunak osoak eta betirakoak ezin izan.

Gure lan hau zazpi zatitan banatuta aurkezten dugu. Bigarrenzatian tradizioa berrikusten ahaleginduko gara, honezaz gure usteaketa iritziak irudikatzen ditugula. Hirugarren zatian Bilboko IrakasleEskolan 2006-07 ikasturtean burutu zen “Eskolarako Material Lan-tegia” izeneko lanaren ezaugarriak aurkeztuko dira. Laugarren zatianlan horren edukiak gainbegiratuko dira. Bosgarren zatian teknologia-ren erabilera eta rola aztertuko dira. Jarduerak izango dira seigarrenzatian ikusiko ditugunak. Azkenik, zazpigarren zatian ondorioak etahurrengo lanetarako proposamenak jorratuko dira.

2. Tradizioa berrikusten

Asko entzun eta irakurtzen da euskal tradizio kulturalaren aberas-tasunaren gainean, bibliografia aztertzen bada alta, izen batzuk baizikez dira etengabe aipatzen. Izen horiek XIX. mendearen amaierakoikerkuntza tradizioan eta XX. mendearen hasieran kokatu behar dira.

82

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 3: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Ordurik gora tradiziorik ez da garatu edo behintzat, Azkoitian esatenden moduan, kaka esplikatzen segitzen dugu. Mundu erreferentzialhura non den gaur egun da asaldatzen gaituen lehen itauna. Aregehiago, badakigu jakin, lan horietariko batzuk ez direna deskribatunahi zuten errealitatearekin guztiz zehatzak, ikertzailearen ideologiakezin onar zezakeelako herritar haiek atxikitzen zutena eta askotangugana heldu da aldatuta eta desitxuratuta. Gaur egun lan hauekatzera ere modan paratu direnean, ber arazoekin egiten dugu topo.Ideologia fundamentalista batzuek bere patrimonioko egiten dutetradizioa eta molde bat baizik ez dute erakusten. Kurios da zinez ikus-tea, “Egiak aske eginen gaitu” esan zuen ideologia horietako batzuenaitzindariaren esaldiaren edukia bera zelan baztertzen den.

Egia da garrantzitsua tradizioa jasotzean eta ematean, esaterako,gaur egun Olentzerok hain ezagun eta tradiziozko dirudien honetan,esan behar da ze, urte asko ez direla, zokoratuta irauten zuen ekanduazela. Arrakasta izugarria eduki, zabaldu eta egonkortu egin da; aldiberean, baina, Bizkaian egiten zen “urte barri” ohiturak zahar batzuenmemorioan baino ez dirau. Ez dugu esan gura Olentzero baztertubehar denik, ezpadaze ohitura berria izanagatik, behin honezkero tra-dizioa dela.

Tradizioan edireten den orok ez du balio gaurko munduan etabeharbada, bere izaera ukatu barik, museoetarako utzi beharko da(matxismoa, andrazkoen kontrako bortizkeria, umeen erabilpenalanetarako, analfabetismoa, e.a.; oso tradizionalak izan dira, bainahorrek ez du esan nahi iraunarazi behar ditugunik)

Galdera bat dator gogotara bat-batean eta guk hemen zintzilikutziko dugu irakurleak, hala nahi izanez gero, erabil dezan. Zelandefinitzen da tradizioa? Edo, zer da tradizioa?

Ez dira tradiziozkoak honezkero “Txirri, Mirri eta Txiribiton”?Edo berriagoak diren “Pirritx eta Porrotx” pailazoek ez dute tradizio-

83

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 4: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

rik sortuko? Erantzuna baiezkoa da ezinbestean. Zerk iraunen duenjakitea da gakoa, baina honezaz geroak erranen.

Eman ditzagun honen guztiaren adibidetzat aurten Eskolako ikas-leekin burutu den esperimentu txiki baten emaitzak. Esperimentuhonetan ikasleei eskatu zitzaien minutu baten, gai baten ingurukohitz gehienak idazteko burutara etorri ahala; ahalik eta hitz gehienidatzi behar zirela esan zitzaien. Gaia eguraldia izan zen. Aldez aurre-tik, norberaren erlazio semantikoen arabera, berba zehatz batzukespero zitezkeen; bada, erreferentzia kultural eta erlazio semantikodesberdinen adierazgarri hona hemen ikasleek erabili zituzten hitzbatzuk:

euritakoa (aterkina), hondartza, antizikloia, tornadoa, telebis-ta, txamarra, egunkaria, berogailua, oporrak, mapa, irratia,bainujantzia, jaia, satelitea, e.a.

Euren erreferentzia munduan eguraldia komunikabideetan ema-ten den informazioarekin argiro lotzen da, zerrenda horretako berbabatzuek adierazten duten bezala. Nekazal munduan kanpoko lanekinlotzen den moduan, gure ikasleen munduan, berriz, egiten dituzteneguneroko ekintzekin eta ekintza horien helburuekin lotzen da lexi-koa. Hortaz, tradizioa, are linguistikoa ere, bizimoduarekin bateradoa garatuz. Horri galga eman nahi izatea, itsasoari hesiak ipini nahiizatea bezalakoa da.

Guri bide askotatik heldu zaizkigu umezaroaren tradizioaren gai-neko altxor horren zertzelada batzuk eta geuri dagokigu erabakitzeazer gorde nahi dugun eta zer bide bazterrean utzi. Esan dezagun,bidenabar, tradizioaren erabilpena ez dela eskolaren curriculumazipriztintzea paraxutista antzeko unitate didaktiko bakartuez. Tradi-zioa bertan curriculumean egon behar da txertatuta eta bertara jobehar da, aukera dagoen guztietan, zernahi eduki landu nahi deneaneta zernahi helburu erdietsi nahi denean.

84

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 5: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

3. Gure lanaren ezaugarriak

Aurreko atalean irudikatu nahi izan den testuinguruan kokatzendugu egin dugun eta gaur hemen aurkezten dugun “EskolarakoMaterial Lantegia” proiektua. Materiala hiru zurkaitz nagusitan sos-tengatzen da. Lehena, oinarri psikopedagogikoek osatzen dute; biga-rrena, ondare kulturalaren transmisioaren beharrari dagokio eta hiru-garrena teknologiak berak sortarazi duen esparruarena da.

Oinarri psikopedagogikoak jarraian zehazten diren ardatzen ingu-ruan biltzen dira. Lehenengo ardatza eskola denbora bera da, aurkez-ten ditugun materialak egokiak direlako Haur Hezkuntzan dagoenume txikiarentzat zein Lehen Hezkuntzako ertainarentzat. Irakaslea-ren esku geratuko da, jakina, ikastaldearentzat egokitzea eta uneanuneko beharrizanen arabera atal bat edo beste aukeratzea. Bigarrenardatza curriculuma da, hainbat eduki erabili baititugu IngurunearenEzaguera deritzan arloa jorratzeko. Eduki hauek ikaslearen inguruhurbilari egiten diote erreferentzia, alegia, bere ingurune natural,sozial eta kulturalari.

Haur Hezkuntza 0tik 6 urtera doan etapa da, umea hezkuntza sis-teman abiarazten duena. Derrigorrezkoa ez den arren, mailaka badaere, gure artean adin honetako ume guztiak eskolaratuta daudelabaiezta genezake. Haur Hezkuntza funtsezkoa da adin honetakoumearen garapenean. Horrexegatik, esperientzia globalizatzaileakantolatzea eta proposatzea ezinbestekoa da, euren interesa piztekobalio izateaz gain, aktiboki parte hartzeko bidea zabaltzen dutelako.Horrela bideratutako eskola jarduerak neska-mutilek modu esangu-ratsuan ikastea segurtatzen du. Umearen nortasunaren eraikuntzan,bestalde, garrantzizkoak dira auto-kontzeptua eta auto-estimazioa,dependentzia eta autonomiazko harremanen bidez garatuko direnak.Horrez gain, ezin dira ahaztu hazten dagoen umearen motrizitateagaratzeko balio duten olgetak; guztiz aproposak dira alde fisiko-motrizeak eta pertzepzio-motrizeak eraikitzen laguntzeko. Haur Hez-

85

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 6: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

kuntzan umearen garapena era guztietako olgetei lotuta dago; bereautonomia garatzeko balio dio, eta ekintza bidez, bere ezagutzareneraikuntzarako ezinbestekoa, inplikazio aktiboa sustatzen duen neu-rrian. Eguneroko bizitzan garrantzizkoa den autonomia, zein harre-manetarako, beharrezkoak diren arau sozialak jolasean ikasiko ditu;etapa honetan umearen garapenaren dimentsio guztiak jolasari lotu-ta daude.

Hizkuntza haurrarentzat komunikatzeko ez eze pentsatzeko erebadela jakinik, gure materialaren helburua entzunaren poderioz ikas-tea eta barruratzea da, ikasgelan jardueretarako erabil dezan eta bizi-tza pertsonalean komunikatzeaz gain, bere buruaz bakarrean kantari,hausnarketari ibil dadin.

Prozesu naturala hau da, eta beronen garrantziaz jabetu beharreanegoten gara. Badakigu umezaro euskalduna bizi izan duena, adineanerdaldun bilaka daitekeela edo erdalduna euskaraz bizitzera etorri.Hala ere, prozesu naturala dioguna da. Hizkuntzaren jabe egitea,garrantzitsua eta harrigarria izateaz gainera, oinarrizko prozesu kog-nitiboko parte ere bada, zeren haren hazkundeak eragina baitu besteprozesu ebolutibo batzuen garapenean: intelektualak, afektiboak,sozialak...

Hizkuntzaz jabetu arte, hainbat fasetatik igarotzen dela jakinik,esan dezagun hizkuntzaz jabekuntza goiztiarra oinarrizko prozesuadela, zeren horrexen gainean eraikitzen baitira osteko aprendizaiaguztiak. Hizkuntzaz jabetze hori umearen garapen komunikatiboantxertatutako prozesu legez ulertu behar da eta bitarteko moduanpentsamenduaren adierazpenerako eta portaeraren arautzeko.

Inguru edo Ingurune kontzeptua beste errealitate ez akademikobaten adierazlea da, pertsonaren bizileku hurbilarena. Bertan biziduen kulturarekin solasean eraikitzen du bere ezagutza eta nortasuna,ikaste gaitasunari esker (Apalategi, 2001, 133). Kasu honetan, kultu-

86

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 7: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

ra besteengandik ikasitakoa da, norberak norberaren erara ikasitako-tik desberdinduz. Oinarrian ikasketa badago ere, ezberdintasuna ikas-keta hori burutzeko moduan datza: bata norberak norberaren eraraikasitakoa da eta bestea kultura bidetik, hau da, besteen esperientzia-tik ikasitakoa.

Kultura kontzeptu honek ez du islatzen sistema itxi eta osoa, dina-mikoa baizik, berritze lan iraunkorrean dabilena eta etengabe sortzendiharduena, baina, beti ere, arbasoengandik bizirik irauteko behardituen aztarnetan oinarritua etengabeko komunikazioan eta birdefi-nitzean (Hernández, 1999, 20-44). Haurra bizi den inguru hurbile-ko harremana - familian, auzoan, kalean, lagunen artean - kulturajakinean txertatua dagoen hizkuntza bidez egiten da, herri eta klasekultura zehatzean eta historia jakinean. Hau horrela, material honekikaslearen kultura-ingurunea aberasteko balio dezake.

Egin dugun materialak parte bi dauzka; batetik DVD bat presta-tu dugu eta bestetik berau erabiltzeko gida. Hizkuntzaren erabilpe-nari dagokionez, esan behar da eze, hiru eredu nagusi agertzen dire-la. Entzuten dena herri hizkera izaten da kasu askotan, baina idatzizeredu normalizatuak erabili dira, dela bizkaiera literarioa dela euska-ra batua.

DVDa Internet Explorer programarekin erabiltzeko hobeto pres-tatuta dago. Bertan material guztiak 18 orritan banatuta agertzendira. DVDa martxan abiatzeko “index” izeneko artxiboan sakatubehar da. Honen moduko pantaila bat agertuko zaigu:

87

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 8: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Bertatik hiru lekutara abia gaitezke; egileen izenak agertzen direnorrira, aurkibide nagusira eta jardueren aurkibide orokorrera.

Aurkibide nagusira joanez gero, materialak aurkezten dituzten laumultzo nagusitara abiatu gintezke, horretarako honen moduko pan-taila daukagu:

88

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Edozein aukeratuta, hurrengo aurkibide zehatzagoetara edo mate-rial orrietara joango ginateke. Material orrietan hainbat eratakoobjektuak aurki ditzakegu:

Alde batetik testuak dauzkagu eta bestetik era askotako ikonoaketa irudiak. Ikono batzuk funtzio zehatzekin erabiltzen dira; esatebaterako zerrendan agertzen diren ondokook:

Page 9: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Bideoa estekatzeko; gehienetan bertsio berriak ikustekoerabiltzen da.

Audio artxiboa estekatzeko; gehienetan kanten bertsiooriginalak entzuteko erabiltzen da

Kanten bertsio berriak estekatzeko erabiltzen da.

Jarduerekin estekatzeko erabiltzen da

Orrian gora egiteko erabiltzen da

Aurreko orrira joateko erabiltzen da.

Hurrengo orrira joateko erabiltzen da.

Aurkibidearekin estekatzeko erabiltzen da

Irudietan mota nagusi bi bereiz daitezke; apaingarriak direnak etainformatiboak direnak. Informatiboetan, mota nagusi bi bereiztubehar dira; alde batetik bertsio klasikoekin batera informatzaileenirudiak paratu ditugu. Irudi horiekin batera informazioa jaso zenekoherriaren ikuspegiren batekin botoiak egin ditugu estekak egin ahalizateko. Azkenik, egin diren bertsio berrietatik irudi batzuk ateraditugu. Hona hemen adibide batzuk:

89

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Leioa Igorre Abadiño Ereño

Page 10: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Botoiekin batera estekatuta ipini ditugun materialak audio artxi-boak edo bideo artxiboak dira. Botoiaren gainean kurtsorea ipinita,pantailaren beheko aldean, ezkerrean, agertuko da zein den estekatu-ta dagoen artxibo mota. Audioa denean *.wav agertzen da eta bideoadenean, ostera, *.wm. Era honetara irudi hutsak eta esteka daukate-nak errez bereizten dira.

4. Edukiak

Atal honetan DVDan biltzen ditugun material mota guztien adi-bide batzuk aurkezten dira. Materialak lau multzo nagusitan banatu-ta agertzen dira: Olgetak, Errezitatuak, Kantak eta Ipuinak. Kasuguztietan bertsio originalak non jaso diren adieraziko da; era berean,bertsio berria egokitu denean, berria deitura erabiliko dugu. Erabile-rarako oharrak eta jaso ditugun aldaerak oharren bidez adierazikoditugu.

Olgetak bederatzi ataletan multzokatu ditugu erabilera esparruenarabera: Zotz egitekoak, Ezkutatzekoak, Trebeziazkoak, Salto etakarra egitekoak, Harrapatzekoak, Jaurtitzekoak, Zabukatzekoak, Hiz-kuntz olgetak eta Imitatzekoak

Olgeta askoren kasuan, ekin orduko zortean egiten da nor izangoden zer edo zer burutu behar duena, esate baterako, lagunen bilajoan, lo egiten, edo taldea osatzeko lagunak aukeratzen. Zortean egi-teko formula batzuk erabiltzen dira, nahiz sano arrunta den zenba-kien bidez egitea. Hemen landu dugun era bat aurkezten dugu.

ATXIA-PITXIAAtxia-pitxia komunikan

zure semea errotanerrotara ninoian

topa neban asto bat

90

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 11: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

kendu neuntsan buztan batipini neuntsan beste baterrota txikiko txakurrak

krist kraust !(Bermeo)

Atal honetan olgeta bakarra batu dugu. Olgeta honetan lehenen-go, aurreko ataltxoan aurkeztu dugun eraren bat erabilita, zozketaegingo da “lo” nor izango den jakiteko. Hemen Bermeon olgetahonetarako erabiltzen izan dena paratu dugu. Lo izatea egokitu zaio-nak, “etxea” deitzen den leku zehatz batean, begiak estalita, hamararte zenbatuko du. Gainontzeko umeak, bitartean, ezkutatu egitendira. Kontaketa amaituta, lagunen bila joango dela adierazteko, “kui”esango du, honen ostean ostendu diren gainerako lagunen bila joanbeharko du. Bila dabilen lagunak baten bat topatzen duenean, “altzala mantza” ikusi duen pertsonaren izenarekin batera esango du. Nor-beraren burua libratzeko “libre” esango da. Olgeta honek bariazio edoaldagai batzuk edukitzen ditu. Kasu honetan geroagokoetan bezalabatu ditugun hitz guztiak ematen dira. Olgetaren izenekin batera,olgeta burutzeko behar den lexiko osagarria ere batu da.

Trebeziazko olgeten eredu gisa tradizio modernokoa den moldebat aukeratu dugu hona ekartzeko. Izatez kanta batekin egiten denolgeta da, elkarren arteko txaloak egiten diren artean, ondoko testuakantatzen da; ahapaldi bakoitzeko gorputz atal bat adierazten da:

Horrela jolasten da ahoarekinHorrela jolasten da ahoarekinSubi dubi dubi dubi dubi du

Aaaaaaaah!!Horrela jolasten da sudurrarekinHorrela jolasten da sudurrarekin

91

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 12: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Subi dubi dubi dubi dubi du.Aaaaaaaah!!Tilin tilin!!

Horrela jolasten da belarriekinHorrela jolasten da belarriekinSubi dubi dubi dubi dubi du.

Aaaaaaaah!!Tilin tilin!!

Tolon tolon!!Horrela jolasten da begiekinHorrela jolasten da begiekin

Subi dubi dubi dubi dubi du.Aaaaaaaah!!Tilin tilin!!

Tolon tolon!!Tik-tak!!

Horrela jolasten da ilearekinHorrela jolasten da ilearekin

Subi dubi dubi dubi dubi du.Aaaaaaaah!!Tilin tilin !!

Tolon tolon!!Tik-tak!!

Oooooooooh!!

Salto eta karra egiteko olgetetan hiru aurkezten ditugu: “truka-meraka”, “soka saltoa” eta “korroa”. Interesgarri iritzi diogu olgete-tan erabiltzen diren gorputz egoera batzuen izenak emateari. Korroaedo kurriloa eginda dantzan egiten da. Gure ondoko hau Elantxo-ben soka dantzarako erabiltzen zen arren, hemen korrorako erabilidugu:

92

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 13: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Andrakila mardotxorta luzeagazbegi ederrakinondo apainduaerabiliko dogudingili dangoan

zure amak erabiltennaben moduan

(Elantxobe)

Elkar harrapatzeko egiten diren olgeta gehienetan ez da gauzahandirik behar. Sarritan umeek karraka egiten dute elkarren atzeaneta bat harrapatzen dutenean berorrek besteak harrapatu behar izatenditu. Hiru mota aurkezten dira hemen: “itsu-itsuka”, “zapiarena” eta“txopinka”. Itsu-itsuka egiteko lagun baten begiak estaltzen dira etagainerakoak harrapatu behar izaten ditu. Lagun bat harrapatu ondo-ren, dendatu behar izaten da igartzeko nor den, bien bitartean ondo-ko kanta egin daiteke:

Oilo zahar, oilo zahartxirinbonba mokokaOilo zahar, oilo zahar

hemen naukazu txaloka

Zer edo zer jaurti behar den olgeten artean, mota eta era askodagoenez gero, sailkapena jaurtigaien arabera egingo dugu, harriak,paloak, txapak, iturriak, kanikak, intxaurrak, e.a. Jaurtigaietan ingu-ruan topatzen direnetatik erosten direnetara daude. Jaurtitzeko erakere mota askotakoak dira; batzuetan gorputz atal hutsak erabiltzendira eta beste batzuetan jaurtigailuak egoten dira. Hemen hiru olgetaaurkezten dira: kanikaka, pilotaka eta tronpaketan.

93

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 14: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Zabuka ibiltzeko mota nagusi bi heldu dira gugana. Batean, sokabat edo bi eskegi eta zakuz edo mantakiz egiten da jarleku bat umeahara eta hona erabiltzeko. Olgeta adierazteko izenekin batera eurendeskripzioak ere paratu ditugu

Hizkuntza bera olgagai daukaten batzuk ikusiko ditugu. Aukera-tu ditugunak “ikusi-makusi”, “ahuntz erdara” eta igarkizunak izandira. Ikusi-makusi hizkuntz olgetatzat har dezakegu; inguruan dago-en gauza bat pentsatu eta berorren izenaren lehen letra edo silabaesanda, olgeta lagunek igarri egin behar dute.

Ikusi-makusiZer ikusi?

Gauzatxo batZegaz hasten da?

i-gaz

Txikerretan ostuko mezuak elkarri pasatzeko, txikerragoen aldeannabarmentzeko edo, beste barik, hizkuntzarekin berarekin libertitze-kotzat berba eta esaldi arruntak beste era batera silabifikatzen dira;erdian “p”, “t” edo beste silaba oso bat tartekatzen da.

Nagusien jarduerak imitatuz egiten den olgeta baten, latorri,harritxo eta landareak erabilita, etxea edo denda irudikatzen da etasalerosketak egiten dira. Hona hemen, aurreko ereduen erakusgarriere, beronek dituen izenak:

AFARIKA, AFARIKETAN: afarike (Nabarniz, Zeanuri); aparike(Amoroto); apariketan (Etxebarria) afariketan (Ermua)

BIZITZAKA: bixitzeka (Dima)DENDAKA: dendaka (Bermeo); dendatxoka (Otxandio); denda-

tara (Zamudio)ETXE-ETXEKA, ETXEKANDRAKA: etze-etzeka (Arrieta,

Arteaga, Bakio, Erandio, Fika, Fruiz, Gatika, Jatabe, Lemoiz,

94

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 15: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Meñaka, Mungia, Ubide), etxe-etxeka (Otxandio); etxeka(Elantxobe); etxekandraka (Abadiño, Zornotza); etzekandraka(Lemoa) etzetxuke (Ubide); etxeka eiñ (Arteaga, Elantxobe)

HARRI LORAZKOETARA: arri loraskoatara (Larrabetzu)MAISTRA-MAISTRAKA: maistre-maistreka (Arrieta)SALTSA-SALTSAKA: saltza-saltzaka (Mungia)

Errezitatuen kategoria honetan musika barik erabiltzen direnakaurkezten ditugu. Batzuk olgetetan erabiltzen dira edo eurok olgeta-tzat har daitezke. Hala ere, arteko olgetetatik bereiz aurkezten ditugu(DVDan bertsio berriak ere ematen dira).

Bat Matxin barrabasBi Matxin ipurdi

Hiru kolko bete diruLau ikomelau

Bost hanka motzSei hanka seiZazpi azpi

Zortzi neskiaren kortxiBederatzi jo eta eratsi

Hamar katuaren mamarHamaika txakurraren buztena tenteHamabi txakurraren buztana kalabi

(Ondarroa)

Kanten atalean 27 kanta aurkezten ditugu euren bertsioekin bate-ra. Kantak hiru atal nagusitan banatuta agertzen dira. Lehen ataleanlo kantak daude, 10 denetara; bigarren atalean olga kantak, 13 dene-tara eta, azkenik, hirugarren atalean jai kantak, 4 denetara. Herrietanjaso diren bertsioen ondoan egin diren egokitzapenak ematen dira.

95

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 16: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Ipuinen gaineko atal honetan 19 ipuin aurkezten ditugu. Herriangrabatutako bertsioarekin batera, kasu batzuetan, egin diren egoki-tzapenak ere ematen dira. Egokitzapenok egiteko txotxongiloak etaantzezpenak egin dira. Jarraian ematen dugun kontu labur honenbertsio originala Ubiden batukoa da. Ipuintzat baino ohituratzat edosineskeratzat jotzen da. Bertsio berrian txotxongiloak erabili ziren.

- Ohiturea egoan.

- Izarren bat ikusten genduanean gauean, zeruan ikustengenduanean.

- Han doa Anbotoko señorea.

- Eta Anbotoko señorea, oraintxe, Anbototik Gorbeiara.

Materiala Ubiden jasotako bideoa

Gauean, izarlokaren bat zeruan ikusten zutenean, ohiturazegoen esateko ze:

Han doa Anbotoko Señorea Anbototik Gorbeiara

Materiala Bertsio honen bideoa

5. Teknologiaren erabilera

Teknologiaren garapenean, euskarri digitalen bitartez, informati-kak eta telematikak gizartearen hedabide tradizionalak uztartu dituz-te. Izugarrizko arrakasta eta zabalkundea eduki dute sarearen bidezerabiltzen hasi direnik gora.

Teknologia multimedia tresna didaktiko ez eze, curriculumarenzati ere bihurtu dira eta ikasle zein irakasleentzat ezinbesteko bihurtudira; horregatik saihestu ezinekoak dira Irakasleen UnibertsitateEskoletako ikasleen formazioan. Ezin ahatz dezakegu, kultura mino-

96

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 17: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

rizatuen egoeretan, gurean kasu, tresna hauek egoerari aurre egitenlagun dezaketela.

Teknologia berriak erabiltzeak onura asko eta handiak ekar die-zazkioke gaurko ikaslearen formazioari, baina ez dugu ahaztu beharbiharko irakasleak gogotan eduki behar duela ez direla eurotan xede,ezpere bitarteko helburu batzuk lortzeko, edukiak lantzeko eta betiere ebaluatu egin beharko direla emaitzak.

Ikasmasterialek, oro har, edozein euskarritan agertzen direla,honako prozesuak bultzatu behar dituzte: ikasten ikastea, ezagutzaeraikitzea, ezagutzen arteko erlazioak ezartzea, autoebaluazioaren etaaprendizaiaren kontrola erraztea, aztertzen emanak datozen ezagutzakaztertzen eta erabiltzen irakastea, eta ikaslearen motibazioa berpiztea.Ikasmaterialen balio pedagogikoa egileek edukiak egituratzeko abile-zian datza, ikaskuntzaren bitartez lortu nahi diren helburuak egokiburutu daitezen. Baina euskarri digitalaren kasuan, aipatutako gaita-sun horiek bultzatzen badira ere, zerbait ekidin beharra dago, eta dahain zuzen, ikus-entzunezkoak ikaslea motibatzeko duen berezko iza-era gainbaloratzea, hots, gehiegizko erabilera horren ondorioz gaines-timulazioan jaustea eta ezagutza eraikitzeko eskaintzen dituen auke-rak bertan behera uztea.

Gure lantegira etorriz, horregatik, ez dugu ahaztu ikasmaterialbaten sorkuntzak zein oinarrizko eginkizun bultzatzen lagundubeharko lukeen. Batetik, ikaslearengan jarduera intelektuala bultzatubeharko luke eta, aldi berean, horrek hainbat euskarri erabiltzerabultzatu (motibatu) beharko luke ikaslea. Ikasmaterial horien sor-kuntzak ez du mugatu behar gogoeta, ezta sorkuntza baztertu ere,alderantziz baizik, egoera berriei aurre egiteko soluziobideak ematekoaukera eskaini beharko luke horrek. Material horren sorkuntzak bul-tzatu behar du ikaslearen parte hartze dinamiko eta sortzailea, ikasle-aren garapen kognitibo eta afektibo-soziala sustatzen direlarik. Beste-tik, errealitatean abstraktuki agertzen den horixe ikasmaterial hauen

97

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 18: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

bidez zehazteko edo konkretatzeko aukera eskaini behar da, irakaslea-rentzat ikasgelan azaltzeko zail samarrak diren zenbait egoera azaltzeaerraztuz. Eta azkenik, ikasmateriala zuzendurik dagoen ikaslearen ingu-rune afektibo, sozial eta kulturalean integratu behar da. Materiala ikasbaliabidea den neurrian testuinguru hirukoitz batean integratu beharda: sozio-afektiboan, hezkuntzazkoan eta bere bizitza errealean.

Guk gure lantegiko ikasmaterial horiek diseinatzeko eta sortzekotresna digitalak hautatu ditugu. Informazioa jasotzeko zein ezagutzasortzeko euskarri digitala erabiltzearen arrazoiak honako hauek izandira, besteak beste: erabiltzailearen askatasuna eta autonomia idatziz-koarekiko; hartzeko, sortzeko zein birmoldatzeko informazioaren era-bilera azkar eta arina, gaurkotzeko aukerak erraztuz; malgutasuna;prozedura kognitiboak garatzeko aniztasuna; kode-aberastasuna etazenbait kanpoko tresna elektronikorekin lotzeko aukera. Ikasmaterialhoriei, horregatik, kalitate teknikoa eta pedagogikoa izatea eskatzendiegu; lortu nahi den ikaskuntzarako egokia izatea. Azkenik, ikusle-goaren testuinguru fisiko eta sozialari loturik egotea esperientziaesanguratsuak areagotu daitezen.

Irakaskuntzan kalitatea bultzatu nahi bada, hainbat arlotan alda-keta sakonak egin behar dira. Epe laburrean, honako berriztapenakaurreikusten ditugu:

1) Eduki egokituagoak, gaurkotuak, aplikagarriak, kalitategehiagokoak eta erabilgarriagoak

2) Ikasketa mikrokomunitateak ugaritzea, ezagutzareneraikuntza sozial eta kulturala, ezagutza partekatzeko,eta horietan, teknikak eta prozedura teknologikoenprotagonismoa handia izango da

3) Talde-lanaren sustapena aurrera eramateko gune tekno-logiko berriak sortuz, proiektu edo taldearen arazoarierantzuten dioten aprendizaia guneak eraikiz

98

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 19: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

4) Aprendizaiarako talde egonkorrak sortzea, ikasle eta ira-kaslearen arteko muga klasikoak gaindituz aprendizaia-rako komunitate egonkorrak sortzeko aukeraz eta hez-kuntza-komunitatearen zentzua zabalduz.

Hezkuntzaren marko berri honetan kokatzen dugu ikasmaterialasortzeko lantegi hau. Proiektu honen helburua da ikaslearen formazioasustatzea ikuspegi kolaboratibo batetik ikusita, eta IKTek eskaintzendituzten ezagutza berreraikitzeko espazio berriak erabiliz. Gure arbaso-engandik, gure inguru hurbiletik jasotako edukiak bildu eta ezagutzagai bihurtu ditugu. Horrela, euskal ezagutza tradizionalak ikas-prakti-ka batean testuinguratu ditugu proiektu osoari zentzua emanez.

Ikusi dugunez, teknologia berrietara hurbiltzeko asmoz, ikastetxe-etan zabaltzen eta erabiltzen diren multimedia gehienetan produktuestandarrak agertzen dira, baina honetariko produktu gehienetan ezda euskal sentsibilitaterik edo euskal munduarekiko loturarik ager-tzen, ez gaietan ez adierazpen moduetan, eta horrela, Euskal Herrikoingurune hurbileko testuinguru partikularrak alboratuta daudelaikusten dugu (Perez, 2006: 119). Hala ere, gu baikor agertzen garaeuskarri digitalen bidez gure hizkuntza eta kultura agertzeko aukerakegon badaudelako. Euskararen normalizaziorako zein memorio histo-rikoaren sustapenerako herri ondasun hauek multimedia euskarrietanbiltzeak eta irakaskuntzan erabiliak izateko prestatzeak tokian tokikoeskola curriculuma gauzatzeko ezinbesteko baliabideak izan daitezke.Modu honetan, gaiak aukeratzean Euskal Herriko perspektiba erabi-li beharko litzatekeela uste dugu, euskarri horiek bertan, bertatik etabertakoentzat sortuak edo eginak diren kasuetan. Uste dugu, horre-gatik, euskaldunen eskola-curriculuma gauzatzeko teknologia berriekekarri dizkiguten ekarpenak erabiltzeak onurak ekar ditzakeela, mai-la pertsonal zein kolektiboan.

Horregatik guztiagatik, aurrerantzean euskarri digital berri horiekikasgeletako ikaskuntza-irakaskuntza jarduera batzuk erabat aldatuko

99

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 20: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

dituztela eta, kognitiboki, ezagutzaren jasokuntzan, sakoneko aldake-tak suertatuko direlakoan gaude. Unibertsitate Eskoletan alor hone-tan hasitako heziketak guztiz eraginkorra eta beharrezkoa egingo zaiegarapen pertsonal, profesional eta kulturalari begira etorkizuna direnirakasle berriei. Euskarri horietan bai sartzeko, biltzeko eta baitainformazio guztia jasotzeko euskara erabiltzea oinarrizkotzat jotzendugu. Irakasle euskaldunen hezkuntzaren eta prestakuntzaren zatihandi bat Unibertsitate Eskolari badagokio, gure hizkuntza eta patroikulturaletik abiatu beharra dago, hizkuntza eta kultura gutxiagotueiglobalizazioak sor diezaiekeen bazterketa sozialari eta kulturalari eutsinahi badiogu, behintzat.

6. Jarduerak

Edukiak landu ahal izateko, DVDan 137 jarduera eredu aurkez-ten dira. Jarduera horiek guztiak, egin daitezkeenen adibidetzat har-tu behar dira; erabiltzaileak beste batzuk egin ditzake beti ere.

Jardueretan 113 Ardora2 izeneko programarekin egin dira; eurakerabilita, olgetak, errezitatuak eta kantak izeneko ataletako edukiaklantzen dira. Ipuinak lantzeko 24 jarduera posible ematen dira “Ipui-nen gaineko jarduerak” atalean eta aparteko orri baten aurkezten dirazortzi multzotan banatuta. Jarraian DVDan sartu diren jarduera motakemango ditugu bertan egin ditugun hamabi multzoetan banatuta:

Puzzleak Kolorea eman Letra-zopak

Berbak eta irudiak lotu Ordenatu berbak Ordenatu esaldiak

Osatu berbak Osatu testuak Neurriak

Zenbaki puzzleak Zenbakien sugea Ipuinen gaineko jarduerak

100

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

2 Bouzán Matanza, José Manuel (2007) Ardora. http://webardora.net/index_cas.htm

Page 21: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Puzzleak 23 dira denetara eta hainbat eduki lantzeko erabili dira.Programak berak zatitzen ditu aukeratu diren argazkiak eta erabil-tzaileak osatu behar du:

101

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Koloreztatzeko marrazkiak 6 dira: Kuika, Trukameraka, Zapiare-na, Txopinka, Arrautza eta Lilili lo lueta. Hona hemen adibide bi:

Zortzi dira ematen ditugun letra zopak: Kuika, Tronpaketan, Era-giozu eskutxuari, Horra hor goiko, Katalamixon, Txirintxanketan,Behin joan nintzan eta Lehenengotxu hori:

Page 22: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Irudi baten zatiekin aurkezten diren berbak lotzeko jarduerakzortzi dira denetara: Gorputza, Zenbat hatz?, Kanikaka, Pilotaka,Artaziak, Kukurruku, Arrautza eta Bat, bi, hiru eta lau

102

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Berbak ordenatuta ipintzeko jarduerak bi dira: Ponponape etaBaga, biga. Testuak ondoko hauek dira:

PonponatePutepe

PonponapePote

PonponatePutepe

PonponapePote

Baga, biga, hiruga, laga,boga, sega, sapa, zotza,

behatza, tronpa,erreala, korotza

Page 23: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

35 jardueretan testuen esaldiak ordenatzeko eskatzen da: Saguza-rra, Unin dolin, Atxia-pitxia, Ron ron kandel, e.a. Programak beraksortzen ditu sekuentziak desordenatuta eta laguntza ematen du:

103

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Berbak irudiekin batera agertzen dira silaba bat falta dela. Erabil-tzaileak ematen diren hiru aukeren artean bati sakatu behar dio.Denetara hiru jarduera aurkezten dira: Ikusi-makusi, Ahuntz erdaraeta Urtebarri.

20 jarduera ematen ditugu testuak osatzeko: Saguzarra, Atxia-pi-txia, Baga, biga, Ron ron kandel, Dron-dron kikilikon, e.a. Testuanberba batzuk ezabatu dira eta erabiltzaileak egokiena idatzi behar duhutsunean:

Page 24: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Txanponak eta billeteak kontatzeko bost jarduera ematen ditugu.Irudian agertzen den kopurua kontatu behar da eta bertan kopuruosoa idatzi behar da:

104

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Zenbaki puzzleetan bi baino ez ditugu egin “Bat Patxi parrat” ize-neko errezitatua lantzeko balio dezaketenak:

Bat Patxi parrat izeneko errezitatua lantzeko zenbakien suge bategin dugu, olgetak ondoko itxura hartzen du:

Page 25: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Ipuinen gaineko jarduerak 24 dira zortzi multzotan banatuta:Itaun-erantzunak, Entzun eta kontatu, Entzun eta idatzi, Ikusi etakontatu, Irakurri eta kontatu, Amaiera eman, Sinonimoak eman etaBerbak aukeratu.

Ipuina entzun ondoren, galdera zehatz bati erantzun behar dioerabiltzaileak; hemen adibide bat ematen dugu:

Anbotoko MariNoiz esaten zen “han doa Anbotoko Señora”?

__________________________

Ipuina entzun eta gero, norberak kontatu behar du bere erara. Ari-keta honen aldakia izan daiteke testua ematea zati batzuk falta direla.DVDan hiru adibide ematen dira:

Laminaren orrazia (I) Peru eta Jentila Laminaren orrazia (III)

Entzun ezazu ipuina eta ostean idatzi, jardueretan agertzen direnhutsuneak betez. Anbotoko Mari, Hamalau Lapur eta Peru eta Mari(I) entzun daitezke:

Anbotoko Mari

– Ohiturea egoan.– ___________________________, zeruan ikusten genduanean.– ________________________.– Eta Anbotoko señorea, oraintxe, ________________________.

105

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 26: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

Ipuinaren bideoa ikusi eta gero, norberak kontatu behar du bereerara. DVDan hiru adibide ematen dira:

Laminaren orrazia (III) Lukito eta Otsoto Azeria, Ardia eta Azea

Ipuinen testua irakurri eta gero ahoz kontatu. Era honetakoakhiru ipini ditugu: Peru eta Mari (II), Azeria, Ardia eta Azea eta Lukiaeta Otsoa. Hona hemen euretariko bat:

Peru eta Mari (II)

Peruk eukan gatzezko etxea, eta Mariak eukan oholezkoa, eta,hori, oholezko etxeduna, Maria joan jakon Peruri eskatuten gatzpiska bat emoteko ze gatzezko etxea eukan, esan eutsan ze:

- Ezetz - Eta esan eutsan harek Mariak nahiago neuke ekarri eurizaparrada bat, eta dana urtu, madarikazinoa bota eutsan, etaorduan harek Peruk esan eutsan ze:

- Baita neuk barriz nahiago neuke zuon etxea suak hartu etadana erre.

Ekarri eban euri zaparrada handi bat eta dana urtu, ekarri ebansu handi bat eta dana erre, eta gero zer egin eben joan ziran biak,eta arbola handi bat ikusi ei eben eta hantxe arbola ganean, igo ebeneta hantxe egozan biak eta gero Peru txizazia zan, eta lapurrak egineben, hainenbeste gauza ostu hainbeste diru zaku bete diru eta ego-zan bananduten behean lapurrak, eta gero egin eban txiza eta:

- Ai! Anisak dira, hara ederra zerutik datorrena.

Eta dana edan lapurrak eta gero kakazi hori Maria, eta egin ebankaka moltzoa pastela dalakoan jan eben eta gero danak hil. Horigeure aitak kontaunekoa hori ene! Ehunda piku urte eukazan aitaketa begitu. Haorixe kontetan euskun beti, eta hori ahaztu be ez hain

106

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 27: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

asko entzun dogu ze. Eta gero danak hil, eta orduan Peru eta Mariabajatu ziran, hartu ebezan diru guztiak, joan ziran eta egin ebenjauregi handi bat eta hantxe bizi ziran.

Amaiera emateko jardueretako testuek amaiera falta dute eta ipuinaentzun ondoren amaiera osatu behar da norberaren berbak erabilita.

Peru eta Mari (I)

Mariak esan eutsala Peruri ba, herrira joan behar dabela aldea-tik ba errekaduak egiten, eta euki ei eben upela, sagardauagaz, upe-la handia, laban ogiak egiten, eta txakurrak Listo izena, eta horra!Peruri etorri jakon gogoa sagardaua edateko, eta zer egin deutsu?Kendu tapoia eta edan sagardaua, eta gero tapoia ezin topau, tapoiaezin topau ebanean, Listori deitu eta Listoren buztana sartu, han,zarratuteko, baina hareri ahaztu jakon ha non itxi dauan, eta gerozer edo zetarako:

- Listo hona - Esan eutsanean, Listok urten eban handik etasagardau guztia korriduta, Maria etorri eta, berak zer egin ei eban?Ogiak laban egon diranak danak, bertan putzuetan bota, etaMariak esan eutsala:

- Ai Peru! Zu ez zara inon itxiteko gero, e? Ikusten dozu zertzukbeharrak egin deustazuzan? Sagardau upela hutsitu, ogiak guztiakhor - Egin eutsan - Beno, orain ez dakit zer egingo dogun, orduangoazen hemendik, goazen hemendik nonora joan behar dogu eta,eta ekarri hori ateori honantz

Besteak zer egin deutsu? Atara atea eta ipini lepoan atea, etakorridu, Maria aurretik eta Peru atzetik, halako baten:

- Peru, bazatoz? - Eta, begiratu:

- Nora zatoz zu atea lepoan hartuta ba?

- Zuk ez deustazu esan honantz ekarteko?

- Bai, atea honantz itxiteko ez lepoan ekarteko.

107

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 28: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Testu batzuetako berba batzuk gorririk markatu ditugu euronordezko sinonimo bat erabiltzeko:

Laminaren orrazia (II)

Inpernu erreka bai, bai, bai, hor jentilak, jentilak laminak ego-ten ei ziran bai, muna ganean orraztuten eta, urregorrizko ______orraziagaz orraztuten, egoten ziran hor, eta inor datorrenean putzu-ra jausten ______ei ziran, putzura, eta gero, ha gizona, pasau______ ei zan handik eta urregorrizko orrazia topau ei eban, eta haurregorrizko orrazia topau ______ ebanean etxera eroan eban, bai-na gauetan urteten ei eutsan, ai zelan da?

- Hori orrazitxua, han itxiten ez badozu gortako behitxua, one-na eroango deutsut - Nik, zer edo zer holan da, eta ez ei ______eutsan egin kasurik eta gero ostera bere bigarrenean bere, eta hiru-garrenean, hirugarren gauean ja itxi egin ei eutsan orrazia eta bada-go! Han akabau zan.

Testu batzuetan berba batzuk ezabatu dira eta taula baten bakoi-tzeko hiru agertzen dira ondoen datorrena aukeratzeko.

Laminaren orrazia (II)

Inpernu erreka bai, bai, bai, hor jentilak, jentilak ___1___ ego-ten ei ziran bai, muna ganean orraztuten eta, urregorrizko orrazia-gaz ___2___, egoten ziran hor, eta inor datorrenean putzura jaus-ten ei ziran, ___3___, eta gero, ha gizona, pasau ei zan handik eta

108

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo

Page 29: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

urregorrizko orrazia topau ei eban, eta ha urregorrizko orraziatopau ebanean etxera eroan eban, baina gauetan urteten ei eutsan,ai zelan da?

- Hori orrazitxua, han itxiten ez badozu gortako behitxua, one-na ___4___deutsut - Nik, zer edo zer holan da, eta ez ei eutsan eginkasurik eta gero ostera bere bigarrenean bere, eta hirugarrenean,hirugarren gauean ja itxi egin ei eutsan orrazia eta badago! Han___5___zan.

1 2 3 4 5

jentilak irakurtzen etxera eroango animaulaminak jolasten putzura entzungo amatausorginak orraztuten basora ostuko akabau

7. Ondorioak eta hurrengo lanak

Orain, hau aurkezten dugunean, badakigu berau proposamendidaktikotzat baino ezin har daitekeena. Alta, uste dugu ze, bide era-kusgarria izan daitekeela aurrerantzean etorriko direnentzat; asmohorrekin eta ez besterekin dakargu hona, hau da, baliagarri izan daki-gun ber.

Garrantzitsu deritzagu unean uneko tradizioaren birsortzeari;denoi dagokigu aurrekoen zuzia ondokoei iziotuta pasatzea; baina,utzi behar diegu hurrengoei euren begiz tradizioa interpretatzen.

Ez da nahikoa, gure iritziz, adabaki dorpe gisa txertatzea han-hor-hemenetan gure kulturaren zertzelada batzuk, kontzientziaren zimi-koa isilarazi gurako bagenu bezala. Ezpere uste dugu ezen, tradizioa-ren bidez guganaino heldu den euskal sena gure ikasketen oinarri izanbehar dela beti.

Munduko hiritarrak garenok munduak eskaintzen digun onabaliatu eta integratu behar dugu gurean, baina ber denboran geu gara

109

Tradizioaren ugetua bidetu guran

Page 30: Tradizioaren ugetua bidetu guranmendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Tradizioaren... · hizkuntza galdua dela eta harik gora gehiago ez dela. Gaude ez ote den gauza bera gertatzen tradizioarekin,

honen jagoleak geuretzat eta garaitekoentzat. Hauxe dateke euskal-dunok munduari eman diezazkiokegun gauzetan garrantzitsuenetari-koa.

Bibliografía

APALATEGI, J. (2001): La idea de nación en los niños vascos. Adquisi-ción y desarrollo del concepto de nación en la infancia. El sistemaidentitario. Utriusque Vasconiae. Donostia.

GAMINDE, I., BILBAO, B.; EZKURDIA, G. eta PEREZ, K. (2007) “Esko-larako material lantegia” (agertzeko)

HERNÁNDEZ, F. (1999): “Estudios culturales y lo emergente en edu-cación”. Cuadernos de Pedagogía, 285.

MERRILL, M. D. (2002): “First Principles of Instruction”. ETR&D,Vol 50, No 3, 43-59. [firstprinciplesbymerrill[1].pdf ]

PEREZ, K. (2006): “Teknologia multimediak hezkuntzaren arloanegungo sare-gizartean”, in: Larrinaga, A. eta Amurrio, M. (biltzai-leak): Hezkuntza Euskal Herrian aztergai. Hurbilketa soziologikoa,Donostia: Utriusque Vasconiae, 93-121.

110

Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arevalo