Transkripzioa

22
Transkripzioa DNA nukleoan aurkitzen da eta proteinen sintesia zitoplasman burutzen da. Horregatik DNA sekuentzian dagoen informazioa RNA molekula batera transkribitu egin behar da RNAm(mezularia) Ondorengo faseetarako beharrezkoak diren RNAr eta RNAt nukleoan sintetizatzen dira baita. Transkripzioan DNA-ren informazio genetikoak RNA itxura hartzen du.

Transcript of Transkripzioa

Page 1: Transkripzioa

Transkripzioa

• DNA nukleoan aurkitzen da eta proteinen sintesia zitoplasman burutzen da. Horregatik DNA sekuentzian dagoen informazioa RNA molekula batera transkribitu egin behar da RNAm(mezularia)

• Ondorengo faseetarako beharrezkoak diren RNAr eta RNAt nukleoan sintetizatzen dira baita.

• Transkripzioan DNA-ren informazio genetikoak RNA itxura hartzen du.

Page 2: Transkripzioa
Page 3: Transkripzioa

Transkripzioa:RNA-ren sintesia

Page 4: Transkripzioa

1.- Hasiera: RNA polimerasak promotore izeneko DNA nukleotido-sekuentzia ezagutzen du eta bertan itsasten da

Page 5: Transkripzioa

2.- Luzapena: RNA polimerasak DNA kate moldean zehar mugitu 3´ 5´norantzan eta erribonukleotidoak gehituko ditu, osatzen ari den RNA 5´ 3´norantzan. Nukleotidoen sekuentzia kate moldearen osagarria da. Sintetizatutako RNA babesteko 5´muturrean metil GTP molekula bat gehitzen zaio.

Page 6: Transkripzioa

3.-Amaiera: RNA polimerasa amaierako seinale batera heldu, bereizi eta transkribatutako RNA askatuko da. Ondoren isats baten eransketa: 3´muturrean 100-200 adenina nukleotido bitarteko katea poli-A isatza.

Page 7: Transkripzioa

4.- Heltzea: transkribatutako RNAm-ak introiak ( sekuentzia ez-kodifikatzaileak) eta exoiak (sekuentzia a.a. kodifikatzaileak) ditu eta egokitu behar da moztuz eta introiak ezabatuz, zatiak ligasek lotuko dituzte.

Page 8: Transkripzioa

Prokarioten eta eukarioten arteko diferentzia:a) Prokariotoetan RNAm-ak ez du ez txanorik ez isatsik.

b) Era berean ez dago introiarik, beraz ez dago heltzeko prozesurik

c) Prozesu arinagoa da, transkribitzen den bitartean, itzultzen baita.

Page 9: Transkripzioa

Itzulpena Kode genetikoaren bidez RNAm katean elkarren segidan dauden hiru

nukleotidoko talde bakoitzaren eta aminoazidoaren arteko korrespondentzia ezartzen da. Nukleotido hirukotea = kodon

Kode genetikoaren ezaugarriak:

a) Unibertsala da , kodon bakoitzak aminoazido bera kodetzen du bizidun guztietan.

b) Endekatua da, 64 kodon posible dira eta 20 a.a desberdin daudenez aminoazido bakoitzak kodon bat baino gehiago dute.

c) Badaude hiru esanahigabeko kodonak edo stop seinaleak.

d) AUG kodona itzulpenaren hasiera seinalea da eta metionina aminoazidoari dagokio.

Page 10: Transkripzioa

RNAm erribosomari lotuta eta eratzen ari den proteina

Page 11: Transkripzioa

1.Fasea: Aminoazido bakoitzari tRNA bat lotzen zaio.

Aminoazil- tRNA sintetasak dagokion aminoazidoa lotzen du tRNA-ri,antikodonaren sekuentzia jarraituz ATP gastuarekin.

Page 12: Transkripzioa

2.- Itzulpenaren hasiera:

-Erribosomaren azpiunitaterik txikiena metioninarekin kargaturik dagoen tRNA-rekin lotzen da. mRNA-ren AUG kodona erribosomaren azpiunitate txikiari lotzen zaio (5´ 3´norantzan irakurriko da).Ondoren erribosomako azpiunitate handiak bere lekua hartu.Une horretan hasiera konplexua eraturik dago.

Konplexu honen eraketan proteina-multzo baten ekintzaren laguntzaz gauzatzen da: hasiera faktoreak.

Page 13: Transkripzioa

Erribosomaren azpiegitura :

-Bi azpiunitate : handia eta txikia

-tRNA lotzeko bi puntu : P zentroa peptidil-tRNAren lotunea eta A zentroa edo aminoazil-tRNAren lotunea. Azken honetan aminoazidoa dakarren tRNA jarriko da

Page 14: Transkripzioa

3.- Luzapena:

-Hurrengo kodona ezagutuko duen aminoazil-tRNA erribosomaren A zentroan sartuko da, antikodona eta kodona parekatuz.Prozesu osoa energia gastuarekin gertatzen da.

-P zentruan dagoen tRNAk daraman aminoazidoaren eta A zentrora heldu berriaren artean lotura peptidikoa eratzen da eta osatzen hasia den kate polipeptiko berria A zentroari lotuta geratzen da.

Page 15: Transkripzioa

Erribosoma lekuz aldatzen da, mRNAren 3´muturrerantz hiru nukleotidoko jauzia eginez. Aminoazidorik gabe geratu den tRNA askatuko da, peptidil-tRNA P zentrua okupatuko da eta tRNA berria sartuko da A zentroan.Prozesua behin eta berriro errepikatuz kate polipeptidikoa luzatzen da.

Page 16: Transkripzioa

4.- Amaiera:

Erribosoma amaiera kodonari heltzen da eta ez dagoenez kodoi horretarako aminoazil-tRNArik faktore askatzailea hutsik dagoen A zentroari lotzen zaio.Ondoren:

-tRNA eta kate polipeptidikoaren arteko lotura hidrolizatzen da proteina aske geratuz.

-erribosomaren azpiunitateak bereizi egiten dira.

Minutu batzuk ondoren hialoplasmaren entzimek mRNA digerituko dute.

Kate polipeptidikoa sintetizatu ondoren tolestuko da dagokion egitura espaziala lortu arte.

Page 17: Transkripzioa

Oso ohikoa da katean zehar posizio desberdinetan kokatutako hainbat erribosomak mRNA bera aldi berean itzultzea. Egitura horiek polirribosoma edo polisoma deritzo. Honek itzulpenaren abiadura askartu egiten du.

Page 18: Transkripzioa

Gene espresioaren kontrolaProkariotoetanOperon modeloa: modu koordinatuan adierazten duen egituraketa-gene multzoa da.

Operonaren partaideak:

-sekuentzia promotorea: sintesirako hasgunea.

-operadorea: proteina errepresora batek blokea dezakeen sekuentzia

-gene estrukturalak: proteinen sintesia kodetzen duten geneak.

-gene erregulatzailea: proteina errepresorearen sintesia zehazten duena

Page 19: Transkripzioa

Laktosa Operona: lac operonaLaktosaren degradazioa kontrolatzen duen entzimen sintesia arautzen du.

E.coli-k glukosa erabiltzen du bereziki karbono iturri bezala, baina glukosa nahikorik ez dagoenean laktosa erabil dezake. Laktosaren erabilera noizbehinkakoa denez zelularentzat aurrezpen handia da laktosaren makineria degradatzailea beharrezkoa denean baino martxan ez jartzea.

Laktosa ez dagoenean: gene erregulatzailea transkribatu egiten da eta beraz proteina errepresorea sintetizatu ere. Proteina errepresorea operadoreari lotzen zaio,modu horretan RNApolimerasak ezin du operadorearengana iritsi eta gene estrukturalak ez dira transkribituko, bidea blokeatuta geratzen baita.

Page 20: Transkripzioa

Laktosa badago: laktosa proteina errepresorari lotzen zaio eta horren konformazioa aldatzea eragiten du eta ondorioz ezin zaio operadoreari lotu.Operadorea ez dago blokeatuta eta mRNA-ren sintesia hasten da gene estrukturaletatik abiatuta.

Lac operona aktibatua. Operon honen funtzionamenduak indukzio entzimatikoaren bidez jarduten du.Histidinaren operona aldiz errepresio entzimatikoaren bidez aritzen da.

Page 21: Transkripzioa

Laktosarik gabe

Laktosarekin

Page 22: Transkripzioa

Erregulazioa eukariotoetanOso sistema dibertsifikatuak dira, organismoaren zelulak zenbat eta espezializazio handiagoa lortu, gero eta konplexuak dira.

-Erregulazio une bat transkribatutako mRNA heltze prozesua izan daiteke; honela, gene bat zelula guztietan transkribatu arren batzuetan soilik espresatuko da edo bi proteina ezberdin sortaraz dezake.

-Badaude sekuentzia erregulatzaileak, gene batzuk isilarazten dutenak eta beste batzuk indartzaileak gene batzuen transkripzioa bultzatzen dutenak.