Udako ikastaroak JARDUTEKO JARRAIBIDEAK · Udako ikastaroak JARDUTEKO JARRAIBIDEAK 1....
Transcript of Udako ikastaroak JARDUTEKO JARRAIBIDEAK · Udako ikastaroak JARDUTEKO JARRAIBIDEAK 1....
-
1
Udako ikastaroak
JARDUTEKO JARRAIBIDEAK
1. Unibertsitatearen udako ikastaroak garatzeko prozedurak eta iritziak bildu nahi ditugu
hemen, unibertsitateko komunitateak edukitzen ahal dituen ekimenak errazteko, alde
batetik, eta Errektoreordetzak eta Zabalpenerako Atalak kudeaketa hobeki egiteko,
bestetik.
2. Udako ikastaroak zabalpen eta hedapenerako jarduera interesgarriak dira, gizarteari
zuzentzen zaizkionak -nahiz eta batzuetan multzo profesional zehatzei zuzenduak izan-,
eta ohiko lan akademikoaren giroa bezalakoa ez den giro batean egitekoak. Interesgarria
da, halaber, Nafarroako herri eta eskualdeetara iristea.
I. ESPARRU OROKORRA
Unibertsitateak dauka, 2016. urtetik, berariazko aurrekontu bat ikastaro hauek egiteko,
baina aurrekontu hori mugatua da, eta beraz, lehentasunezkoa da ikastarook finantzazio
bere-berea edukitzea. Finantzazio hori hainbat bidetatik etor daiteke.
Ikastaro bat (edo batzuk) finantzatzen duen erakunde bakoitzarekin lankidetza
hitzarmen bat izenpetzen da, aldeen konpromisoak ezartzeko. Hitzarmen bakoitzak bere
aurrekontu zehatza behar du, alde bakoitzak bere gain hartzen duena adierazi behar du,
eta ikastaroa egin baino lehen izenpetuta egon behar du.
- Hitzarmen bakoitza izenpetzeko zenbait tramite egin behar dira, eta komeni da
hitzarmena garatzeko gutxienez HIRU aste beharko direla kalkulatzea.
- Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin
- Nafarroako Gobernuak "Nafarroako Unibertsitateak" (Hezkuntza
Departamentua) izena duen programako kontusail jakin bat eskaintzen
ahal die udako ikastaroei. Unibertsitateak (horretaz ahalmena duen
errektoreordetzak) esaten du zer ikastaro sartzen dituen programazio
jakin horretan, Gobernuaren eskariei erantzuten saiatuz. Gobernuaren
eskariak hauek dira: hezkuntza-osagaia edukitzea, jakin-arlo batzuei
buruzkoak izatea, eta ahal den neurrian, dibulgatzaileak izatea.
- Hitzarmenak udalekin edo antzeko erakundeekin (mankomunitateak,
ibarreko batzarrak edo tokiko erakunde antzekoekin).
- Hitzarmen espezifikoak egiten ahal dira, ikastaroak finantzatzeko,
udalekin edo tokiko erakundeekin. 2014ko urtarriletik aurrera, lehen
aldiz, harremana bideratu zen hainbat udalekin, Iruñekoaz aparte,
Nafarroako beste eskualde batzuetara iristeko.
-
2
- Unibertsitatean norbaitek proposatzen badu udako ikastaro bat egitea,
mahai gainean jartzen ahal du lehen aldeko kontaktua udal edo tokiko
erakunde batekin, edo iradokitzen ahal du Unibertsitateak kontaktuei
hasiera ematea.
Prozedura laburtua hitzarmenetarako:
o Oro har, Errektoreordetzak lehen harreman bat egingo du, aurreko
udazkenean (bere aurrekontuetan aurreikusi ahal izateko) beste edizio
batzuetan lagundu duten udalekin, edo interesa eduki dezaketen beste
batzuekin.
o Orduan gutxi gorabeherako aurrekontu malgu bat proposatuko zaie,
orientabide gisa.
o Udalek egiten ahal dituzten eskaerak balioetsiko dira. Kasu honetan,
eta eskatzen dutenaren arabera, kontaktua egiten da Unibertsitateko
irakasleekin edo sailekin, jakiteko ea eskaerari erantzuna ematen ahal
zaion.
o Unibertsitateak udako ikastaro batzuk egiteko proposamen bat
daukanean, otsailaren erdialdean, eta dauzkan proposamenen arabera,
udalei eskaintzen ahal dizkiegun ikastaroen zerrenda osoa aurkezten
da.
o Unibertsitateak aurkezten ahal ditu, halaber, udaletara eta inguruko
erakundeetara hurbiltzeko asmoz, Errektoreordetzatik zuzenean sortu
diren proposamenak.
- Finantzazioa beste bide batzuetatik bermatzen da (hitzarmenak
erakundeekin, enpresa laguntzaileekin, instituzioekin, fundazioekin,
elkarteekin, institutuekin, katedrekin, ikerketa proiektuekin eta abarrekin,
ikastaroa proposatu duenak berak ekartzen dituenak).
- Autofinantzazioa, izen-emate edo matrikularen bidez. Baliteke izen-
emateek osatzea beste bide horietako baten bidezko finantzazioa.
- Beste instituzio batzuen finantzazioa, zeinekin lankidetza hitzarmenak
baititugu. Kasu honetan, instituzio horiek ez dute azpiegiturarik, eta
ikastaroak gure programan sartzen dituzte; edo azpiegiturarik edukirik
ere, uste dute lankidetza aukera interesgarria dela (Nafarroako
Ateneoaren edo Nafarroako Gobernuaren beste udako programa batzuen
kasua da). Gure programan babesten dira, gure txartelean agertzen dira, gure
web-orrialdearen bidez egin daiteke matrikula, baina ez dugu beste ezertan
parte hartzen. Unibertsitateak ez ditu kudeatzen.
-
3
II. IKASTAROEN PROPOSAMENETARAKO PROZEDURA
(Ikus EGUTEGIA AURRERAGO)
1. Proposamenak jasotzea:
1. Errektoreordea bukatu berri den udako ikastaroko zuzendariekin biltzen da, hurrengo
udazkenean (urria-azaroa). Bileraren helburua da ikastaroen balantzea egitea, hobetzeko
bideak atzematea, eta hurrengo udarako aurreikuspenak ezagutaraztea.
2. Errektoreordetza harremanetan jarriko da Nafarroako udal hautatu batzuekin urtero,
udazkenean, herri horietan udako ikastaroak eskaintzeko interesa erakusteko eta
emateko baldintzak zein diren jakinarazteko. Udalak eta erakundeak Unibertsitatearekin
zuzenean harremanetan jartzen badira, dauzkagun aurrekontu-ereduak emango zaizkie.
3. Urtero, URTARRILEAN Errektoreordetzak deialdia irekiko du udako ikastaroko
proposamenak aurkezteko, eta OTSAILAREN ERDIALDEAN amaituko da.
Unibertsitateko edozein irakaslek edo Administrazio eta Zerbitzuetako kidek
proposatzen ahal du ikastaroren bat. Ikasleen proposamenak ere, batez ere graduondoko
ikasleenak, balioesten ahal dira. Proposamenek udalekin edo beste erakunde batzuekin,
edo interesa duten beste instituzio batzuekin izandako aldez aurretiko harremanen berri
ematea balioetsiko da.
Epea irekitzen denean proposamenak prestatzeko dokumentazio behinena
unibertsitateko komunitatearen eskura jarriko da.
- Udako ikastaroak antolatzeko irizpideak
- Proposamen egileak prestatu behar dituen fitxak
- Laguntzeko interesa daukatela adierazi duten erakundeen zerrenda,
halakorik badago.
4. OTSAILAREN bigarren hamabostaldian jakinaraziko zaie udalei eta interesa
duten erakundeei proposamen zerrenda, zer aukera duten jakin dezaten.
Udalen batek erakusten badu interesa gai zehatz bati buruzko udako ikastaro bat
egiteko, eta udako ikastaro hori EZ badago zerrendan, Errektoreordetzak
unibertsitatearen barruan bilatuko du balizko zuzendari bat ikastaroari forma emateko.
Eskaerari ezin bazaio erantzunik eman, udalari jakinaraziko zaio.
2. Proposamenen baldintzak:
2.1. Ikastaroaren ZUZENDARITZAN Unibertsitateko zuendari bat egongo da,
gutxienez, kanpotarren batekin zuzendaritza elkarbanatzea litekeena bada ere.
-
4
2.2. Proposamenean egon behar duen edukia (1. FITXA, Ikus 1. Eranskina):
- Izenburua, helburuak eta balizko publikoaren profila.
- Zuzendariaren, kozuzendariaren eta hizlarien izena eta datuak, baita zer
instituzio edo erakundetakoak diren ere. Hizlarien kasuan, eta proposamenaren
une honetan, ulertzen da litekeena dela behin betikoak ez izatea.
- Ikastaroa emateko egunen behin-behineko proposamena.
- Kalkulatzen den aurrekontua, gastuak eta balizko sarrerak zehaztuz.
- Zenbat ECTS kreditu emango diren proposatzea, hala badagokio. Edonola ere,
hau Errektoreordetzak ezarriko du.
- Izena emateko eskubideen proposamena, egoki jotzen bada, nahiz eta azkenik,
hauek Errektoreordetzarekin finkatu. (Izen-emateko eskubide batzuk ezarri eta
web-orrialdean argitaratzen direnean, ez dira aldatuko).
- Kanpoko erakundeek edo ikerketa proiektuek ikastaroa finantzatzeko aukera
dagoen, esanez aldez aurretiko harremanik izan ote den, eta izan bada, zertan
dauden harreman horiek.
2.3. Ikastaroko irakasleak unibertsitatekoak izango dira, edo ez, nahiz eta, edozein
kasutan, ordaintzen ahal diren gastuak aurrerago zehaztuko diren irizpideekin bat etorri
behar izan.
2.4. Ikastaroak zenbait motatakoak izan daitezke: dibulgazio orokorra, prestakuntza
osagarria, espezializatuak eta profesionalei zuzenduak, edo aukera hauen nahasketa bat.
3. Onesteko eta martxan jartzeko prozesua
3.1. Martxoaren lehen astean onetsitako ikastaroen behin-behineko zerrenda aterako
da.
3.2. Ikastaro bat onesten denean, Errektoreordetzak onetsiko ditu, baita ere.
aurrekontuan ezartzen diren gorabeherak (edo bestela aldaketak proposatuko ditu).
3.3. Une horretan, zuzendariei eskatuko zaie behin betiko programak, aurrekontuak
eta gainerako eginbeharrak osatzeko
3.4. Orduan, errektoreordetzak emango dio ikastaroko zuzendariari:
- Unibertsitatekoa ez den hizlari guztiek bete eta izenpetu behar duten
administrazio kontratuaren inprimakia (ikus 3. eranskina).
-
5
- Kontabilitate kontrola bermatzeko, hizlari bakoitzak bete eta izenpetu behar
duen norbanakoen fitxa (bai unibertsitatekoa bada, baita kanpokoa bada ere; ikus
4. eranskina).
- Aurreikusten bada ikastaroa, osorik edo partez, adinez txikiak direnei zuzenduko
zaiela, zuzendaria arduratuko da hizlari, monitore eta/edo prestakuntza horretan
sartuta dagoen jende guztiek Sexu Deliturik egin ez izanaren Ziurtagiria eduki
dezaten. Ziurtagiri hori norberak eskatu behar du Justiziako Lurralde
Kudeatzailetzan (Puiko Amabirjina kalea 1, Iruñean), eta horretarako beharrezkoa
da NANa aurkeztea. Dokumentua tramitatzeko denbora bi egun izaten da eta
Unibertsitatean aurkeztu behar da ikastaroa hasi baino lehen.
* 2017ko martxotik aurrera udako ikastaroek web-orrialde berria edukiko dute,
zaluagoa eta eskuragarriagoa. Uste izatekoa da inprimaki horien parte bat online
garatzen ahalko dela, eta dokumetu erantsiak handik jaisten ahalko direla.
3.5. Udal batek finantzatzen duen ikastaroa herri horretan bertan egingo da, edo udal
horrek egoki jotzen duen tokian. Kasu guztietan kanpoko jarduerak egon daitezke
(txangoak, eta abar).
3.6. Unibertsitateak izen-emateak, bidaiak, ostalaritza eta ordainketak kudeatuko ditu,
aldez aurretik ezarritako aurrekontuek diotenaren arabera. Udalen hitzarmenek
aldaketak ekar ditzakete kudeatzeko moduei dagokienez.
3.7. Apirileko lehen astean Unibertsitateak finkatuko du udako ikastaroen behin betiko
zerrenda.
3.8. Maiatzeko lehen astean hitzarmenen izenpetzea martxan jarriko da.
Une horretan ikastaro guztiek hauek edukiko dituzte:
- Programa, hizlari eta egutegi guztiak finkatuak.
- Aurreikusitako sarreren eta gastuen aurrekontu behin betikoa eta zehaztua.
- Egutegia erabakitzeko, eta eraginkortasun arrazoiak direla medio, irizpidea da ez
egitea aldi berean BI ikastaro baino gehiago, eta egun berean BAT baino gehiago
martxan ez jartzea.
- Material bereziren bat behar duten ikastaroek (eramangarriak, atrilak, edo edozein
motatako tresnak), FITXAN adieraziko dute, eta ondoren berariaz eskatuko dute
gutxienez BI ASTE lehenago. Materialak mugitzeko beharrezkoa bada aldaketa
zerbitzu bat erabiltzea, edo garraio berezi bat, aurrekontuan sartu beharko da.
- Ikastaroko ZUZENDARIAREN ARDURA IZANGO DA NUPekoak ez diren
hizlariek, baita kanpoko kozuzendariek ere, halakorik balego, beren administrazio
-
6
kontratua jasoa eta izenpetua edukitzea, gehienez ere ikastaroa hasten denean
ekarriko dutena.
- Ikastaroko ZUZENDARIAREN ARDURA IZANGO DA bere ikastaroan arituko
direnek ekartzea, hala badagokio, Sexu Deliturik egin ez izanaren Ziurtagiria.
9. Unibertsitateak maiatzaren lehen astean egingo du udako ikastaroen behin betiko
eskaintza.
Ordurako ikastaroen programek itxita egon behar dute, eta nork hartuko duen parte
zehaztuta egongo da, informazio hori sarera igoko delako.
Laburpen koadroa:
URR-AZA: Errektoreordetza harremanetan
sartuko da udalekin.
Aurreko udako ikastaroetako
zuzendarien bilera.
Aurrekontu-eredu bat emango
da, baita gai-arloak ere.
URTARRILAREN 15-31 Proposamenak Unibertsitatean
egiteko epea.
Dekanoei eta Ikastegietako
zuzendariei jakinaraztea.
Hauek banatuko dira::
- Fitxa eredua
- Irizpideak
- Parte hartzeko asmoka adierazi
duten udalen zerrenda.
OTSAILAREN 15ean Proposamenak egiteko epearen
amaiera
OTSAILAREN 20-28 Laguntzen duten udalei gaien
proposamena jakinaraztea
MARTXOAREN 1-5 Aurreikusitako ikastaroen behin-
behineko zerrenda
- Zuzendariei eskatuko zaie
programak, aurrekontuak eta
aurreikuspenak betetzeko.
MARTXOAREN 15ean BEHIN BETIKO
PROPOSAMENAK
AURKEZTEA
WEB-ORRIALDEAN
tramitatuko da
APIRILAREN 1-5 Behin betiko zerrenda, eta
hitzarmenak izenpetzeko
tramiteei hasiera ematea
Une horretan:
- Beharrezkoa izango da behin
betiko programa eta azken
aurrekontua izatea
- Zuzendariei administrazio
kontratuak emango zaizkie
hizlariek izenpetzeko.
- Bidaien eta ostatu erreserba,
materialaren prestaketa
(kartelak, eta abar) hasiko da
egiten.
MAIATZAREN 1-5 Programaren publizitatea hasiko
da
Egun horretatik informazioa
sarera igotzen da.
-
7
4. Udako ikastaroetarako materiala:
1. Unibertsitateak karpeta batzuk emango ditu, ikastaro bakoitzean parte hartzen dutenei
banatzeko.
2. Kartelaren oinarrizko eredu bat jarriko da Unibertsitatearen ikastaroentzat, udako
ikastaro guztiek modu homogeneoan erabiltzeko, hala nahi badute, bai modu digitalean
(webguneak, sareak), bai paperean ere, hala badagokio. Prestatzen den edozein
materialek (programa, liburuxkak, eta abar), eredu hau errespetatuko dute.
3. Unibertsitateak izena eman dutenen zerrendak prestatuko ditu, izenpeak
kontrolatzeko, baita beste hauek denak ere: hizlariei eskatzen zaizkien kontratuak,
joaten direnei pasatuko zaizkien inkestak, baita zuzendaritza, bertataratze edo ikastaroak
eman direlako ziurtagiriak ere.
5. Zuzendariaren konpromisoa IKASTAROA AMAITZEN DENEAN
1. Udako ikastaroa amaitu eta gero, zuzendariak txosten labur bat aurkeztu beharko
du, hauek bilduko dituena:
- Ustekabeak eta gorabeherak
- Egoki ikusten badu, balioespen pertsonala.
- Bertaratutakoen kopurua (ikastarora joatea doakoa bada eta izenpe-kontrolik ez
badago, balioespen kuantitatibo ahalik eta zehatzen egiten saiatu behar da).
- GASTUEKIN lotutako beste hauek:
- Hizlari bakoitzak zer nolako hitzaldia egin duen (ordainketak egin ahal
izateko): emandako saioak, eztabaidarako mahai-ingurua, eta abar.
- Ea hizlariren batek enpresari egindako fakturaren bidez kobratzeko asmoa ote
duen. Halakoetan faktura ikastaroa amaitzen denean aurkeztu behar da.
Horretarako, inprimaki berezi bat egongo da (ikus 5. eranskina)
5. Irizpide orokorrak, eskaintzen diren ikastaro guztiak eman ezin direnean.
1. Ikastaro hauek aurrera egingo dute:
- Udalekin eta erakundeekin hitzartutakoak.
- Beren finantzazioa daukatenak, lehen esandako edozein bidetatik.
2. Udalen batek erabakitzen badu ikastaro-aukeraketa gure irizpidearen arabera egin
dezagun, edo eskaera guztiei erantzuteko aski aurrekonturik ez badago, ukituta dauden
zuzendari guztien bilera egingo da, erabaki bat hartzeko.
OHARRAK: Unibertsitateak (eskumena daukan errektoreordetzak) beretzat
gordetzen du zer ikastaro emango den erabakitzeko ahalmena, adostasun
batera iristea ezinezkoa baldin bada. Hala gertatzen bada, irizpide
-
8
estrategikoak hartuko dira aintzat, alde batetik, baita ikastaroa egiteko
dagoen eskaeraren irizpidea ere, beste alde batetik. Halaber, horri buruzko
aholkua eskatzen ahalko du, baita ere.
Oro har, lehentasuna edukiko dute finantzazio osoa ez izan arren,
finantziazioaren zati bat beste erakunde batzuen kontura daukaten
ikastaroek.
3. Kasu hauetan onetsita dagoen ikastaro bat bertan behera uztea eskatuko da:
- Programa betetzea bideraezina denean.
- Aurreikusitako finantzazio-bideak aldatu, eta kostuei aurre egitea
ezinezkoa denean.
- Izen-ematea txikia izan denean. Hori errektoreordetzak eta ikastaroaren
zuzendaritzak balioetsi behar dute ikastaroa hasi baino lehenagoko
egunetan.
-
9
1. ERANSKINA:
Udako ikastaroetako matrikula epea
IKASTAROAREN IZENBURUA
Ordu presentzialak Noiz
1. IKASTAROAREN ZUZENDARIA
Udako ikastaroa zuzenduko du(t)en pertsona(k), adibidez:
Ramo Barrena Figueroa andrea (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen
Kudeaketako Saileko irakaslea)
2. ANTOLATZAILEAK
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Erakunde antolatzaileak gehitu, gehiago badira
3. FINANTZAKETA
Finantzaketari dagokionez, entitate espezifiko, ikerketa-proiektu eta abarrekin
dagoeneko konpromisorik edo unibertsitatetik kanpoko aldez aurreko harremanik
aurreikusten den adierazi.
4. EDUKIAK
Udako ikastaroaren helburuak eta deskribapen labur bat zehaztu. Esaterako:
Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileek oinarrizko ezagutzak eskuratzea
proteinak eta geneak eskala handian analizatzeko teknologiei eta aplikatzen diren
esparruetan dituzten aplikazioei buruz. Helburu espezifikoak izango dira parte-
hartzaileak adar omiko bakoitzean erabilitako egungo teknologia eta
metodologietan trebatzea, bai eta adar horietako bakoitzean lortutako informazio
-
10
mota ezagutzea ere. Halaber, parte-hartzaileek nazioarteko ekimenei buruzko
ezagutzak bereganatuko dituzte, esaterako, egun prestatzen ari diren Giza Proteoma
proiektuari buruz: helburuak, metodologiak, nazioarte mailako antolaketa eta
etorkizunean hainbat esparrutan izango dituen ondorioak.
5. NORENTZAT DEN
Zehaztu ikastaroa norentzat izango den.
6. IKASTAROAREN PROGRAMA
Ikastaroaren programa zehaztu, ahal den neurrian. Hasierako proposamenean, hauek
adierazi beharko dira gutxienez:
- Gaiak eta horien antolaketa aipatzen dituen oinarrizko programa, parte hartuko duten pertsonak oraindik zehaztu ezin badira ere.
- Proposatutako egutegia (lehentasunezko datak, egun kopurua, ordutegia, saio motak).
- Instalazio eta material berezien beharra. - Mota honetako ikastaroetan edo hitzaldietan ohikoz kanpokotzat jotzen den
edozer gertaera.
7. MATRIKULA
Egon daitezkeen matrikula-gastuen proposamena.
8. NON EGINGO DEN
Ikastarorako hobesten den tokia. Iruñetik kanpo izan behar duela iritzi bada, aldez
aurretiko harremanak izan diren adierazi.
9. ZENBATETSITAKO AURREKONTUA
Behin-behineko aurrekontua da oraindik, eta geroago zehaztu beharko da, behin
ikastaroa onartu eta behin betiko programa prestatzean.
-
11
2. ERANSKINA: UDAKO IKASTAROEN
aurrekontua egiteko irizpideak
Kudeaketa oro (parte-hartzaileen lineako matrikulak; bertaratze-kontrola, norbaitek
bertaratze-ziurtagiria eskatzen badu, e.a.) unibertsitatean bertan egingo da.
Ikastaroa “NUPeko udako ikastaroak” izeneko kartel orokorrean azalduko da.
Gastu hauek baimenduko dira:
-Ordainsariak:
Ikastaroaren zuzendaritza (partekatua izan daiteke): 400 €
Hitzaldiak, 1,00-1,50 ordukoak gutxi gorabehera 150 €
Hizlari batek ikastaro batean 4 saiotik gora eskaintzen badu, ordua 75 €-an
kalkulatuko da
Mahai-inguruak, eztabaidak edo solasaldiak 50 €
-Bidaiak:
-Unibertsitateak kudeatuko ditu erreserba guztiak, kontratupean duen
agentziaren bitartez.
-Nafarroaz kanpotik datozen hizlariek beti garraio publikoaren bidez egingo dute
bidaia (trenez zein autobusez), ordutegi-zailtasunak edo hurbiltasuna direla-eta
bestelakorik komeni denean izan ezik. Halakoetan, kilometro kopurua ordaindu
ahalko da.
-Bidesariak ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jatorrizko tiketak aurkeztea.
-Salbuespen gisa baino ez da aintzat hartuko hegazkinez bidaiatzeko aukera.
-Ostatua:
-Hizlariak gaua igaro behar badu, Unibertsitateak erreserbatuko du ostatua.
-Protokolo-gastuak, otorduak eta dietak:
-Behar izanez gero, ikastaroak hizlarien eta zuzendarien otordu-gastuak
ordainduko ditu, baina ez ikastaroko gainerako parte-hartzaileenak. Horien
fakturetan, ikastaroaren eta jaten duten pertsonen izenak agertu behar dute.
-Pertsona bakoitzarentzako batez besteko kostua ez da 20 €-tik gorakoa izango
bazkari edo afari bakoitzeko.
-Norbaitek bazkariari edo afariari uko egitea nahiago badu, ez zaio dietarik
ordainduko.
-Oro har, ez da kafeentzako edo janaurrekoentzako aurrekonturik emango.
Ezohiko kasuak aintzakotzat har daitezke, esaterako, hizlariek doan jarduten
dutenean, eta halakoetan protokolozko ordaintzat joko da.
-
12
3. eranskina. UDAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEN DUTEN
UNIBERTSITATETIK KANPOKO LANGILEENTZAKO administrazio
kontratua
-
13
CONTRATO ADMINISTRATIVO SERVICIOS EDUCATIVOS
(Art. 74.6 Ley Foral 6/2006, de 9 de junio, de Contratos Públicos)
HEZKUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO ADMINISTRAZIO KONTRATUA
(Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeko 74.6 artikulua).
Don/Dña.………………………………………………………
………………………………………………………….………
Director/a del Curso de Verano ……………………………
…………………………………………………………………
del año………………….. designa a don/dña……………...
…………………………………………………………………
como profesional experto en la materia al amparo del
artículo 74.6 de la Ley Foral 6/2006, de 9 de junio, de
Contratos Públicos, para prestar su colaboración en esta
actividad docente como:
Ponente
Otros………………………………………………….……
.……………………………………………………………………
………………………………………………….jaunak/andreak
…………...urteko………………………………………………..
…………………………………………………………………….
Udako Ikastaroko zuzendariak………...................................
…………………………………………………………………….
jauna/andrea izendatzen du gaian aditua delako, eta
Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru
Legeko 74.6 artikuluak ezartzen duenaren babesean,
irakaskuntza jarduera honetan bere laguntza eman dezan:
Hizlari bezala
Besterik………………………………………………………
Fecha/Eguna Firma/Sinadura:
DATOS PERSONALES / DATU PERTSONALAK
Apellidos y nombre / Deiturak eta izena: NIF/ IFZ:
Domicilio/Helbidea:
C.P. – Localidad / P.K. – Herria Teléfono fijo/móvil / Telefono finkoa / sakelakoa:
Correo electrónico / Helbide elektronikoa
Nº cuenta bancaria / Banku kontuaren zk.:
ACTIVIDAD PROFESIONAL PRINCIPAL
JARDUERA PROFESIONAL NAGUSIA
PREVISIÓN SOCIAL
GIZARTE AURREIKUSPENA
Funcionario / Funtzionarioa
Profesional cuenta ajena en / Profesionala beste
baten kontura, hemen: …………………………………….
Profesional cuenta propia en /Profesionala bere
kontura, hemen: …………………………………………….
Otro / Besterik……………………………………..……
Acogido al régimen de / Zer erregimenetakoa den:
General Seguridad Social / Gizarte Segurantzaren
Erregimen Orokorra
MUFACE
Especial trabajadores autónomos / Berezia, langile
autonomoena
Especificar puesto de trabajo / Edificio de Administración / Empresa Zehaztu lanpostua / Administrazio eraikina / Enpresa
En Pamplona, a de de Iruñean, (e)ko aren (e)(a)n
Firma/Sinadura:
-
14
4. eranskina. IRAKASLEEN FITXA
-
15
CURSO EN EL QUE INTERVIENE / ZER IKASTAROTAN PARTE HARTUKO DUEN:
DATOS PERSONALES (Imprescindible adjuntar fotocopia del D.N.I. o pasaporte) NORBERAREN DATUAK (Ezinbestekoa da NANaren edo pasaportearen fotokopia eranstea)
APELLIDOS/ DEITURAK:
NOMBRE/IZENA: NIF/PASAPORTE / IFZ/PASAPORTEA:
DOMICILIO PARTICULAR / NORBERAREN HELBIDEA:
POBLACIÓN/HIRIA/HERRIA: PROVINCIA/PROBINTZIA PAÍS/HERRIALDEA
CÓDIGO POSTAL / POSTA KODEA: e-mail/e-maila:
TELÉFONOS DE CONTACTO / HARREMANETARAKO TELEFONOAK:
DATOS PROFESIONALES / DATUPROFESIONALAK:
OCUPACIÓN PROFESIONAL / JARDUN PROFESIONALA:
CENTRO DE TRABAJO / LAN LEKUA:
PARA PAGO DE DIETAS Y HONORARIOS: (Importante:
consultar el dorso de la ficha)
INGRESO PERSONAL
BANCO Y DIRECCIÓN DEL MISMO:
CÓDIGO IBAN (24 dígitos)
INGRESO EMPRESA (Únicamente a través de
factura emitida por la empresa o entidad)
DIETAK ETA ORDAINSARIAK ORDAINTZEKO:
(Garrantzizkoa: fitxaren atzeko aldea kontsultatu)
DIRU-SARRERA NORBERARENTZAT
BANKUA ETA HELBIDEA:
IBAN KODEA (24 digitu)
DIRU-SARRERA ENPRESARENTZAT (Enpresak edo
entitateak jaulkitako fakturaren bidez bakarrik)
DESPLAZAMIENTO: (deberá acordarse con la organización el modo de transporte, primando el uso de transporte público, especialmente tren. La organización seleccionará el itinerario y horario más convenientes para realizar el desplazamiento gestionando la compra de los billetes correspondientes)
JOAN-ETORRIAK: (antolatzaileekin hitzartu beharko da garraio-modua, lehentasuna emanda garraio publikoari, trena batez ere. Antolatzaileek ibilbide eta ordutegi egokienak aukeratuko dituzte joan-etorria egiteko, eta dagozkion txartelen erosketa kudeatuko dute)
MEDIO DE LOCOMOCIÓN / LOKOMOZIO BIDEA:
Tren Trena Autobús Autobusa
Avión Hegazkina Coche propio Norberarena autoa
FECHAS PREVISTAS / AURREIKUSITAKO EGUNAK:
SALIDA /IRTEERA: REGRESO/ITZULERA:
CIUDAD DE ORIGEN / JATORRIZKO HIRIA:
HORARIO SUGERIDO POR USTED / ZERORREK IRADOKITZEN DUZUN ORDUTEGIA:
SALIDA/ IRTEERA: REGRESO/ ITZULERA:
CURSOS DE VERANO DE LA UNIVERSIDAD PÚBLICA DE NAVARRA
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN UDAKO IKASTAROAK
FICHA DE PROFESORES
IRAKASLEEN FITXA
-
16
DATOS PARA EL DESPLAZAMIENTO EN VEHÍCULO PARTICULAR: DATUAK JOAN-ETORRIA EGITEKO NORBERAREN IBILGAILUEKIN: MATRÍCULA/ MATRIKULA: CIUDAD DE ORIGEN / JATORRIZKO HIRIA:
ALOJAMIENTO: (Importante: consultar el dorso de la ficha) OSTATUA: (Garrantzizkoa: fitxaren atzeko aldea kontsultatu)
SOLICITA RESERVA DE HOTEL / HOTEL ERRESERBA ESKATZEA: SI BAI NO EZ
FECHAS PREVISTAS / AURREIKUSITAKO EGUNAK
ENTRADA/SARRERA: SALIDA/IRTEERA:
OCUPACIÓN/RÉGIMEN:
BETETZEA/ERREGIMENA:
HABITACIÓN USO INDIVIDUAL ALOJAMIENTO Y DESAYUNO PERTSONA BAKARRAK ERABILTZEKO GELA, OSTATUA ETA GOSARIA
-
17
ARAU OROKORRAK
Parte-hartzaileen ordainketak
Ikastaroa zuzentzeagatik 400 euro ordainduko dira. Bi zuzendari edo gehiago badira, dirua elkarbanatu egingo dute.
Saio teoriko edo praktiko bat emateagatik 150 euro ordainduko dira. Mahai-inguru batean parte-hartzeagatik, parte-hartzaile bakoitzari 50 euro ordainduko zaizkio.
Ordainsariak banku transferentziaren bidez ordainduko dira. Bertan bizi diren hizlariei eta zuzendariei
% 15eko deskontua egingo zaie, PFEZ dela-eta, eta atzerrian bizi direnei % 24,75ekoa.
Joan-etorriak
"Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaroek" irakasleen joan-etorrien gastuen ardura hartuko
dute. Zerga-egoitzetik ikastaroa ematen den egoitzara edo tokira egiten direnak dira "NUPen udako
ikastaroen" ardurapeko joan-etorriak. Parte hartzaile bakoitzaren joan-etorrien egunak ohiko joan-etorrien
beharrekin bat etorrarazten saiatuko dira. "NUPen udako ikastaroek" ez dituzte bere gain hartuko,
inoiz ere ez, hizlariari laguntzen dioten pertsonen joan-etorriak.
Lehentasuna edukiko dute eta aldeztuko dira garraio publikoan egiten diren joan-etorriak (batez ere trenez
egiten direnak). "NUPen udako ikastaroek" kudeatuko dituzte txartelak, ez beste inork. Parte-hartzaileek
zuzenean erositako txartelak ez dira ordainduko. Parte-hartzaileek ordainduko dituzte arrazoirik
gabe txarteletan egindako aldaketen gastuak. "NUPen udako ikastaroek" ordainduko dizkiete, beren
joan-etorriak garraio publikoan egin dituzten parte hartzaileei, Nafarroako Foru Erkidegoaren barruan
egoitzen, hotelen eta geltoki/aireportuen arteko joan-etorrietarako taxiak.
Norberaren ibilgailuan egiten diren joan-etorriak 0,30 euro/km-ko kopuruarekin ordainduko dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikokoaren plantillakoak ez direnentzako ordainsarietan, dagokien zerga-
deskontua egingo da, PFEZ dela-eta.
Ostatua eta mantenua
"NUPen udako ikastaroek" hala eskatzen duten hizlarien ostatu-gastuen ardura hartuko dute.
Egonaldiaren gastuak parte-hartzaileen ostatu eta mantenu-gastuei dagozkie, jardueraren programa
ofizialaren arabera eta barne arauak kontuan hartuz. Barne arauak hauek dira:
1. Antolatzaileek kudeatuko dituzte parte-hartzaile guztien ostatuak "NUPen udako ikastaroek"
hitzartutako establezimenduetan.
2. Egonaldien iraupena ikastaroaren programa ofizialak ezartzen duenari lotuko zaio. Oro har,
hizlarien ostatua egun batekoa izango da, eta ikastaro bakoitzeko egonaldi bat egingo da.
Gehieneko egonaldi honetatik aparte geratuko dira bereziki joan-etorri zaila daukatenen kasua,
baita ikastaroko eskola-egun bateko denbora baino parte-hartze handiagoa daukaten irakasleak
ere, aldez aurretik antolatzaileekin adostu eta gero.
3. Kontrakoa esaten ez den artean, egonaldia pertsona bakarreko gelan egingo da, ostatua eta
gosaria hartzen dituen erregimenean. "NUPen udako ikastaroek" onartu egingo dituzte gela
bikoitzean eta lagun batekin egoteko eskaerak, baldin eta bakarreko gelaren eta gela bikoitzaren
prezioen arteko diferentzia parte-hartzaileak ordaintzen badu.
4. Ikastaro bakoitzeko zuzendariak egingo du parte-hartzaileen mantenuaren gaineko txostena.
Edonola ere, eguneko mantenua ez da 37,40 euro/eguneko dieta baino handiagoa izango.
-
18
5. eranskina. UDAKO IKASTAROAREN GARAPENARI BURUZKO AZKEN
TXOSTENA
“IKASTAROAREN IZENA”
- Ustekabeak eta gorabeherak
- Egoki ikusten badu, balioespen pertsonala.
- Bertaratutakoen kopurua (ikastarora joatea doakoa bada eta izenpe-kontrolik ez
badago, balioespen kuantitatibo ahalik eta zehatzen egiten saiatu behar da).
- GASTUEKIN lotutako beste hauek:
- Hizlari bakoitzak zer nolako hitzaldia egin duen (ordainketak egin ahal
izateko): emandako saioak, eztabaidarako mahai-ingurua, eta abar.
- Ea hizlariren batek enpresari egindako fakturaren bidez kobratzeko asmoa ote
duen. Halakoetan faktura ahalik eta azkarren aurkeztu behar da.
1. Jardueraren laburpena. Ustekabeak eta gorabeherak
2. Balioespen pertsonala
3. Bertaratutakoen kopurua
Izenpe-orririk bada, komenigarria da esatea izena eman ez zuenik ere joan ote
zen. Ikastaroak doakoak badira, bertaratutakoen kopuruari buruzko balioespena
egin beharko da, gutxi gorabeherakoa bada ere.
4. Gastuak betetzea
Ordainketak Kultura Jardueren Bulegoak egiten baditu ere, ordainketa hauek ongi
egiteko oso garrantzizkoa da zuzendariek argi ezartzea pertsona bakoitzari zer
ordaindu behar zaion, eta zergatik. Horrela, ezinbestekoa da zuzendariak hauek
adieraztea:
- Hizlari bakoitzak zer nolako hitzaldia egin duen (ordainketak egin ahal
izateko, pate-hartzea motaren arabera): emandako saioak, eztabaidarako
mahaia, eta abar.
- Ea hizlariren batek enpresari egindako fakturaren bidez kobratzeko asmoa ote
duen. Halakoetan, hasieratik adierazi beharko da eta faktura ikastaroa amaitzen
denean aurkeztu behar da.
-
19
- Mota honetako fakturetan, nork bazkaldu edo afaldu duen, adieraziz
pertsonak, ikastaroa eta zergatia. Faktura unibertsitatera iristen denean, datu
horiek eduki behar ditugu.
- Datuen oinarrizko eskema eta adibide bat eransten dira. Honelako taula batean
erantsi behar da, eta Kultura Jardueren Bulegoari bidali:
Hizlariaren
edo parte-
hartzailearen
izena
Kontzeptua Kopurua Bidaia eta hotela Bazkaria
edo
afaria
Pertsonari
ordaindu
beharrekoa,
guztira
X Zuzendaria/hizlaria/mahai-
ingurua/aretoaren euskarri
teknikoa/publizitatea/txartelak
edo liburuxkak/ eta abar...
Euro Zenbat
gau/kilometrajea/txartelak
Non eta
norekin,
bidezkoa
bada.
GUZTIRA