Urriko Ahoz Aho

4
2012ko urria Ahoz aho GONBIDAPENA Horixe da Emun Kooperatibatik jaso dugun gonbidapena. Emunek 15 urte betetzen dituela eta, euskara planetako bezeroekin batera, ur- teotan metatutako ezagutza, esperientzia eta bizipenak konparti- tzeko helburuz, urriaren 4an jardunaldia egingo dute Arrasateko Garaia berrikuntza gunean. Enpresa eta erakunde ezberdinetako praktika onak ezagutzeko aukera paregabea izango da eta guztia arratsalde bateko topaketa arin eta praktiko batean. Duela 12 urte hasi zen Copreci eta Emunen arteko lankidetza hi- tzarmena eta guri ere bertan egoteko gonbidapena luzatu digute. Sa- rrera orokor baten ondoren, 4 tailer antolatuko dituzte: ezagutza, era- bilera, motibazioa eta erakundetzearen ingurukoak. Informazio gehiago nahi izanez gero harremanetan jarri 220 luzape- nean.

description

Gonbidapenez josita dator hilabete honetako Ahoz Aho: - Euskara eskolak - Emun kooperatibako jardunaldiak - Euskararen eguna - Lehiaketa

Transcript of Urriko Ahoz Aho

Page 1: Urriko Ahoz Aho

2012ko   urria Ahoz aho

GONBIDAPENA

Horixe da Emun Kooperatibatik jaso dugun gonbidapena. Emunek 15 urte betetzen dituela eta, euskara planetako bezeroekin batera, ur-teotan metatutako ezagutza, esperientzia eta bizipenak konparti-tzeko helburuz, urriaren 4an jardunaldia egingo dute Arrasateko Garaia berrikuntza gunean. Enpresa eta erakunde ezberdinetako praktika onak ezagutzeko aukera paregabea izango da eta guztia arratsalde bateko topaketa arin eta praktiko batean. Duela 12 urte hasi zen Copreci eta Emunen arteko lankidetza hi-tzarmena eta guri ere bertan egoteko gonbidapena luzatu digute. Sa-rrera orokor baten ondoren, 4 tailer antolatuko dituzte: ezagutza, era-bilera, motibazioa eta erakundetzearen ingurukoak. Informazio gehiago nahi izanez gero harremanetan jarri 220 luzape-nean.

Page 2: Urriko Ahoz Aho

Irailean zehar buru belarri egon gara euskara eskolak antolatzen. Dagoe-neko taldeak osatu ditugu baina jakin, oraindik badagoela aukera izena emateko. Erreleboka lan egiten duen jendearentzat, 2 errelebotarako tal-deak sortu ditugu. Horretaz gain, maila ezberdinetako taldeak sortu di-tugu. Eskolak urrian hasiko dira eta astean 3 orduko eskolak izango dira bi egunetan banatuta.

Beraz gogoan hartu, oraindik garaiz zaude. Galdetu Pertsonal sailean.

2012-2013 ikasturtea EZ GERATU KANPOAN

Sasoian gauden arren, oraindik oso ugariak ez direla diote. Beste batzuek aldiz, kilo batzuk batu ei dituzte. Kon-tuak kontu, ziur gaude hauek presta-tzeko hamaika modu dakizkizuela! Beraz, badakizue, bidali zuen erreze-tak [email protected] helbi-dera edo sartu tailerrean dauden pos-tontzietan zuen izen abizenekin. Saria bakarra den arren, banaka edo taldean parte har dezakezue. Hori bai, gero zuen artean konpondu beharko zarete!

Heldu da urteroko hitzordua. Dato-rren urriaren 19an, Copreciko Euskara eguna ospatuko dugu. Giroa berotzeko baina, hementxe duzue Fagorreko Kafetera bat irabazteko aukera paregabea!

Hemos creado grupos para 2 relevos. Grupos de diferentes niveles. Las cla-ses comenzarán en octubre pero to-davía estas a tiempo para apuntarte. Serán 3 horas a la semana repartidas en dos días. Si estas interesada o in-teresado pregunta en el departamen-to de personal.

Page 3: Urriko Ahoz Aho

Gaurko berbie, Nagore Maortuak bidali

digu.

Beraien etxean atarteari deitzen

diote horrela, traktorea eta gordetzen duten leku

itxiari.

Eskerrik asko, Nagore! Zeuk ere bidali zeurea!

ASTELEHENA LUNES

ASTEARTEA / MARTITZENA MARTES

ASTEAZKENA / EGUAZTENA MIÉRCOLES

OSTEGUNA / EGUENA JUEVES

OSTIRALA / EGUBAKOITZA VIERNES

LARUNBATA / ZAPATUA SÁBADO

IGANDEA / DOMEKA DOMINGO

Horretaz gain, giro ederrean gozat-zeko beste hitzordu baten berri ere aman nahi dizuegu:

Errezetak bidaltzeko azken eguna urriaren 17a izango da. Ondoren, Euskara Batzordeko kideekin osatu-tako epaimahaiak erabakiko du zein den errezetarik originalena.

Irabazlearen izena, Euskara egu-nean emango dugu jakitera.

Parte hartzaileek bidalitako errezete-kin, azaroko Ahoz ahoko alearekin banatuko dugun errezeta liburuxka argitaratuko dugu.

Badakigu Coprecin sukaldari bikainak ditugula, beraz, ani-matu eta bidali zuen erreze-tak!!!

Oraindik ez dakigu zein izango den menua… Perretxikoak egongo al dira?

Badakigu baina, zoragarri pasatuko dugula. Beraz badakizu, animatuz gero, jarri gurekin harremanetan!

Page 4: Urriko Ahoz Aho

EROSITAKO PREZIOAN...

Informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko edo gairen bat landu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. Sekzi-oko gutunontzi bidez, [email protected] edota telefono hauetara deituta: Komunikazio lantaldea: Josu Arteaga (147), Xabier Gonzalez (130) eta euskara teknikariak ( 220)

BITXIKERIAK

Gainontzeko hizkuntze-tan gertatzen den be-zala, gurean ere tarteko horrelako “perlak” topa-tzen ditugu. Gaurkoan zenuke idatzi beharrean zinozuke idatzi du ikasle batek, telebistako marrazki bi-zidunetako protagonista bezala. Hala ere animo! Jaus-ten ez denak ez baitu oinez ibiltzen ikas-ten!!!

AEDk antolatuta, hitzaldi ziklo interes-garria aurkeztu nahi dizuegu. Dagoe-neko Lorea Agirreren hitzaldia entzu-teko aukera galdu badugu ere, Pako Aristi, Jon Sarasua eta Kike Amona-rriz entzun ahal izango ditugu datozen hilabeteetan. Hitzaldi guztiak arratsal-deko 19:00etan izango dira Arrasa-teko Kultur Aten.