Urtekaria - Musika

6
berdrola argindar enpresak Joseba Irazoki kantu egileari zor diona ordaintzen ez duen bitartean kantuak grabatzeak ez du ekonomikoki mereziko, Internetek sun- tsitu duelako diskogintza, baita prentsa idatzia ere, eta laster liburugintza. Baina sarea da euskarrietan euska- rria eta neu ez naiz batere fetixista: kantuak sarean en- tzuten ditut baita diskoa eskura dudanean ere. Azken muda- dantzan berrehundik konpakt joango ziren za- karrontzira, ez naizelako ez konpaktuez ez liburuez gainezka diren apalei begira orgasmotzen hasten dire- netakoa, pasiegoen antzera etxolaz etxola mutatis mu- tandis bizi naizelako eta Manchesterren erositako The Smiths-en binilo ez ohikoek baino ez zuten bizia sal- batu, nahiz bakarrik azaletako argazkiengatik, a ze lan nekeza tximeletak bailiran orratzez pintxatzea ento- mologoek ez diote eutsiko diskogintzari. Bere musika sarean manifestatzen den agerraldi bakoitzaren truke... noiz hasi behar du kobratzen Irazokik? Neu ez nago prest gehiagorik ordaintzeko, sentitzen dut, Joseba, honezkero asko ordaintzen dudalako: Irazokiri ailegatu beharko litzaioke argin- darraren truke Iberdrolari ordaintzen diodanaren zati proportzionala; konexionaren truke Moviestarri ordaintzen diodanaren zatia; Josebaren kantuak iza- ten diren Youtube eta Spotify bezalako guneetatik publizitatearen parte korrespondientea. Erraza da esaten, ia ezinezkoa dirudi sistematizatzeko, baina gertatu ezean ekoizpen profesionalak amaituko dira eta hobbiten munduan biziko gara; barkatu, hobb- yen esan nahi nuen; nahiz esan nezakeen zonbien... a zer nolako kontzertu zirkuituak antolatzen ari diren gurean diskoak saltzen ez direlako. Gu gira, diote. Barkatu, baina gu-bira antolatzen da ez garelako, eta harrigarria da zenbait gazte talentudun ikustea ne- krofilia ekitaldi ezin afrusagoetan, adierazten duten azkena garenaren indar irudia delarik, euskararen onbeharrez futbol zelaiak betetzen zirenean bezala – aitor dut hamaikakotik erori nintzela– gu euskaraz zu zergatik ez milurte berrian abesten jarraitzeko. Aurkikuntza deserosoez betetzen doakizu bizitza urteek aurrera egin ahala; underground kanturik ilu- nena eta horterada komertzialik distiratsuena txan- pon beraren bi aldeak izan daitezkeela kultur bizi- raupenerako: anekdotak, beraz-eta ekin beharko diogu mainstream eremu joria behingoz konkista- tzeari, bertan baino ez direlako fruituak heltzen, heldutasunera ailegatzen, honezkero adina badugu- eta, baita talentua ere, Josebarengandik hasita sobe- ran, nahiz Rafa Rueda izan ondoen kokaturik ikus- ten dudana, artista bati talentua eta nortasun propioa eta exijentzia estetikoa alboratzerik ez dio- lako inolaz eskatzen mainstream-ak, baizik eta kon- trakoa: ailegatuko da, Ordorika bezala, hori guztia biltzen dakiena, ezen ez autokonplazentzian lake- tzen dena, izan nekrofilikoa izan teenager izan un- derground, azken hau ez delako oximoron bat eta horixe existitzen dela –autokonplazentzia– under- ground eremuan, horregatik iruditu zait txalogarria tokaioren azkena, sexismo leporaketaren auzian sar- tuko ez banaiz ere, beste behin Fermin Muguruza saiatu delako eremu lauak estaltzen fantasia batetik abiatuta, aurretik egin zuen bezala produktu batek behar dituen baliabideak Afrika kantariari jarri ziz- kionean eskura, baina badirudi, Joe Jackson-ek kan- tatu bezala, badela diferentea nekeentzat, mutilak baino ez direlako Moskutik mainstream-era ailega- tzen eta herri bakoitzak badu merezi duen mains- tream-a: Esne Beltza... era berean harrigarri samarra suerta daitekeen arren –NiriGertatuZait– Mumford and Sons ingeles talde parekagarriaren disko berria erdi negarrez entzutea bai semea, azken batean umea delako, bai eta semearen zaharra, hain zuzen kontrako arrazoiengatik, ala –nondik begiratzen zaion txanponari– arrazoi berberagatik, bertan datza-eta mainstream izatea: diferenteei gustatuko zaiela, eta hau ezinbestekoa da kultur biziraupene- rako, baina garbi dago honelako artistarik ez dela aurrerantzean sortuko musikaren erreziboa or- daindu gabe jarraituz gero gure Iberdrolak. musika Fermin Etxegoien kazetaria musika Blackout pasiegoa I DANI BLANCO

description

Urtekaria - Musika

Transcript of Urtekaria - Musika

Page 1: Urtekaria - Musika

berdrola argindar enpresak Joseba Irazokikantu egileari zor diona ordaintzen ezduen bitartean kantuak grabatzeak ez duekonomikoki mereziko, Internetek sun-

tsitu duelako diskogintza, baita prentsa idatzia ere, etalaster liburugintza. Baina sarea da euskarrietan euska-rria eta neu ez naiz batere fetixista: kantuak sarean en-tzuten ditut baita diskoa eskura dudanean ere. Azkenmuda- dantzan berrehundik konpakt joango ziren za-karrontzira, ez naizelako ez konpaktuez ez liburuezgainezka diren apalei begira orgasmotzen hasten dire-netakoa, pasiegoen antzera etxolaz etxola mutatis mu-tandis bizi naizelako eta Manchesterren erositako TheSmiths-en binilo ez ohikoek baino ez zuten bizia sal-batu, nahiz bakarrik azaletako argazkiengatik, a ze lannekeza tximeletak bailiran orratzez pintxatzea ento-mologoek ez diote eutsiko diskogintzari.

Bere musika sarean manifestatzen den agerraldibakoitzaren truke... noiz hasi behar du kobratzenIrazokik? Neu ez nago prest gehiagorik ordaintzeko,sentitzen dut, Joseba, honezkero asko ordaintzendudalako: Irazokiri ailegatu beharko litzaioke argin-darraren truke Iberdrolari ordaintzen diodanarenzati proportzionala; konexionaren truke Moviestarriordaintzen diodanaren zatia; Josebaren kantuak iza-ten diren Youtube eta Spotify bezalako guneetatikpublizitatearen parte korrespondientea. Erraza daesaten, ia ezinezkoa dirudi sistematizatzeko, bainagertatu ezean ekoizpen profesionalak amaituko diraeta hobbiten munduan biziko gara; barkatu, hobb-yen esan nahi nuen; nahiz esan nezakeen zonbien... azer nolako kontzertu zirkuituak antolatzen ari direngurean diskoak saltzen ez direlako. Gu gira, diote.Barkatu, baina gu-bira antolatzen da ez garelako, etaharrigarria da zenbait gazte talentudun ikustea ne-krofilia ekitaldi ezin afrusagoetan, adierazten dutenazkena garenaren indar irudia delarik, euskararenonbeharrez futbol zelaiak betetzen zirenean bezala –aitor dut hamaikakotik erori nintzela– gu euskarazzu zergatik ez milurte berrian abesten jarraitzeko.

Aurkikuntza deserosoez betetzen doakizu bizitzaurteek aurrera egin ahala; underground kanturik ilu-nena eta horterada komertzialik distiratsuena txan-pon beraren bi aldeak izan daitezkeela kultur bizi-raupenerako: anekdotak, beraz-eta ekin beharkodiogu mainstream eremu joria behingoz konkista-tzeari, bertan baino ez direlako fruituak heltzen,heldutasunera ailegatzen, honezkero adina badugu-eta, baita talentua ere, Josebarengandik hasita sobe-ran, nahiz Rafa Rueda izan ondoen kokaturik ikus-ten dudana, artista bati talentua eta nortasunpropioa eta exijentzia estetikoa alboratzerik ez dio-lako inolaz eskatzen mainstream-ak, baizik eta kon-trakoa: ailegatuko da, Ordorika bezala, hori guztiabiltzen dakiena, ezen ez autokonplazentzian lake-tzen dena, izan nekrofilikoa izan teenager izan un-derground, azken hau ez delako oximoron bat etahorixe existitzen dela –autokonplazentzia– under-ground eremuan, horregatik iruditu zait txalogarriatokaioren azkena, sexismo leporaketaren auzian sar-tuko ez banaiz ere, beste behin Fermin Muguruzasaiatu delako eremu lauak estaltzen fantasia batetikabiatuta, aurretik egin zuen bezala produktu batekbehar dituen baliabideak Afrika kantariari jarri ziz-kionean eskura, baina badirudi, Joe Jackson-ek kan-tatu bezala, badela diferentea nekeentzat, mutilakbaino ez direlako Moskutik mainstream-era ailega-tzen eta herri bakoitzak badu merezi duen mains-tream-a: Esne Beltza... era berean harrigarri samarrasuerta daitekeen arren –NiriGertatuZait– Mumfordand Sons ingeles talde parekagarriaren disko berriaerdi negarrez entzutea bai semea, azken bateanumea delako, bai eta semearen zaharra, hain zuzenkontrako arrazoiengatik, ala –nondik begiratzenzaion txanponari– arrazoi berberagatik, bertandatza-eta mainstream izatea: diferenteei gustatukozaiela, eta hau ezinbestekoa da kultur biziraupene-rako, baina garbi dago honelako artistarik ez delaaurrerantzean sortuko musikaren erreziboa or-daindu gabe jarraituz gero gure Iberdrolak.

musika

Fermin Etxegoienkazetaria

mus

ika

Blackout pasiegoa

IDA

NIBLAN

CO

Page 2: Urtekaria - Musika

m u s i k a K R O N O L O G I A

116

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

ʻAnimalia LotsatuenPutzuaʼ, Lisabören berria

2012-01-10. Sei kantu bildu zituztenBidasoako taldearen lan berri hone-tan. Fabrikan izandako arazo batzuktarteko, urte hasieran jarri zuten salgaiBidehuts disketxearekin kaleratutakolana.

Kontzertu bikoitza BerriTxarrak taldearen diskoberria aurkezteko

2012-01-16. Haria Tour birako le-hendabiziko kontzertuko sarrera guz-tiak agortu ziren, emanaldirako ia hila-betea geratzen zelarik. BerriTxarrak-ek bigarren data bat iragarribehar izan zuen Bilboko Santana 27

aretoan. Otsailaren hasieran egindakobi kontzertu jendetsu hauekin taldenafarrak hasiera eman zion Hariak ize-neko lan berriaren jendaurreko aurkez-penari.

ʻLur gorrian barrenaʼ XabiStrubell-en disko-ipuina

2012-01-26. Musikari hondarribita-rrak eta Eneko Haritzak, Maramarataldeko kideak, Lur gorrian barrena hau-rrentzako disko-liburua aurkeztuzuten. Haurrentzako kanta tradiziona-lei doinu propioak jarriz osatu zutenMaluta argitaletxeak plazaratutako lanhau. Istorioen idazlea Eneko Haritzabera izan zen eta ilustrazioen egileaYoana Figuera.

Basque of Brixton

2012-01-30. Itziarren Semeak taldebizkaitarrak Basque of Brixton EP be-rria argitaratu zuen The Clash taldea-ren Guns of Brixton abesti ezagunarierreferentzia eginez.

Lan berri hau osatzeko Bilbomatiks,Bilboko ska taldeko kide Asier Markezgehitu zuten taldera.

Dominika Etxart kantariahil zen

2012-03-16. Dominika Etxart kan-tari zuberotarra hil zen, gaixoaldi luzebaten ondorioz, 79 urte zituela. Zube-roako herri kanta asko berreskuratu zi-tuen, eta 2004an Eperra diskoa plaza-ratu zuen Niko Etxart semearekin etaRobert Larrandaburu suhiarekin ba-tera. Bortü botza deituriko teknika erabilizuten diskoan, alegia, Pirinioetako ar-tzainen kantatzeko era naturala.Familiaz batera, euskal kulturako hain-bat jende ezagunek eman zion azkenagurra Xiberoako kantu tradizionala-ren ezagutzaile handienetakoa izan ze-nari.

Eraso! taldearen itzulera

2012-04-03. Urte luzeko isilunearenostean zarauztarrek bosgarren diskoakaleratu zuten. Hamabi kantu berribildu zituzten Ez gara inoiz hilko izen-burupean.

Musikherria herri disketxearen agurra

2012-03-04. Zazpi urtean egindako bidea bukatutzat eman zuten Musik-herria kolektiboko kideek. Euskal Herri osoko taldeei irekia sortu zen plata-formak 82 lan eman zituen argitara, denak autoekoitziak eta lizentzia li-brean. Unai Bergarak, egitasmoko kideak adierazi zuenez “oso erretabukatu dugu eta sua itzaltzen joan da urteekin. Izan gara motore bat eta era-kutsi dugu gauzak egiteko beste modu bat dagoela”.

Musikherria 2005ean aurkeztu zen Bilboko Kalderapekon.

Page 3: Urtekaria - Musika

K R O N O L O G I A musika

117

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Aitzealdenk! Zuzeneanmusika jaialdia jaio zenAzpeitian

2012-04-27. Euskal Herriko eta atze-rriko zortzi taldek hartu zuten partehiru eguneko musika jaialdia berri ho-netan: Mondocane (herriko taldea),Capsula eta Antilles, Willis Drum-mond, Inoren ero ni eta We are Stan-dard, Santiago Latorre eta Rauelsson.

Anje Duhalderen ʻIbileanʼ

2012-05-03. Arrangoitzeko musika-riak zuzenean grabatutako disko be-rria aurkeztu zuen. Ibilbide musika-lean hastapenetako zein azkenurtetako kantuak bildu zituen. Beraksortutako doinuez gain, John Hiatt-enbi bertsio ere diskoan sartu zituenDuhaldek. Ondarroako Kafe Antzo-kian disko berri hau grabatu zueneanhamar urte baino gehiago egin zituentalde egonkorrarekin.

Eñaut Larralde zendu zen

2012-05-14. Eñaut Larralde Ezte-renzubiko (Nafarroa Beherea) idazle,kultur eragilea eta abeslaria zendu zenBaionako ospitalean, gaixotasun luze

baten ondorioz. Sortzez Izurakoa,1970eko hamarkadatik aurrera bere-ziki herriz herri ibili zen Eñaut Etxa-mendi kantariarekin batera. Hainzuzen, bikote hark utzita zituen euskalkantagintzan ezagunak egin direnabesti batzuk: Haurtxoa, Tiki taka, Ga-raztarra naizela eta Yup lala, azken hauFrancoren oinordekoa zen CarreroBlancoren hilketaren gogoragarri.

Benito Lertxundirenhamazazpigarrena

2012-05-16. Oroimenaren oraina dis-koko grabaketa lanak amaituta maia-tzaren erdialdean kaleratu zuen Be-

nito Lertxundik bere hamazazpiga-rren lanak. Disko berria Elkar argita-letxearekin plazaratu zuen artistaoriotarrak.

MusikaZuzenean jaialdiakustikoa

2012-05-27. Bigarren urtez, EuskalHerriko artista anitzek hartu zutenparte Andoaingo Bastero Kulturu-nean egindako jaialdian. Besteakbeste, Koldo Soret, Zaloa Urain, Jo-seba Baleztena, Gorka Urbizu, Ima-nol Ubeda, Okene Abrego edotaToño Muro aritu ziren. Kantu pro-pioak, bertsioak eta bereziki egun ho-rretarako sorturikoak izan ziren en-tzungai.

Revolutionary BrothersSound Systemek 10 urte

2012-05-28. Taldearen hamargarrenurteurrena ospatzeko, So much songs toplay izeneko hirugarren CD-a argita-ratu zuten. Taldearen azken 10 urteenerrepaso txiki bat azaldu nahi izanzuten eta abestiez gain, flyer-ak, argaz-kiak eta hainbat euskarri gehitu ziz-kioten diskoari.

Madonna eta Kalakan

elkarrekin

2012-04-15. MDNA izeneko biran kolaboratzeko gonbitea luzatuzien Madonna kantari estatubatuarrak Iparraldeko hirukoteari.2012ko urtean munduan zehar egin zuten bira horretan Kalakan tal-deko kideek Open Your Heart kantuaren bertsio berritua jo zuten Saga-rra jo! kantuaren zati batzuekin uztartuta. Lapurdin Madonnarentzategindako kontzertu pribatu baten ostean jaso zuten gonbitea Kalaka-neko kideek. K

ELL

YG

RE

E

DANI BLANCO - EÑAUT LARRALDE (EZKERREAN)

Page 4: Urtekaria - Musika

m u s i k a K R O N O L O G I A

118

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Leihotikan ʻHaroldʼlanarekin itzuli zen

2012-05-29. Hardcore talde iruinda-rrak hamabost kantu berrirekin itzulizen musika eszenara. Izan ere, sei urteziren estudioko azken diskoa argita-ratu zutenetik. Iker Piedrafita arduratuzen Harold izeneko lanaren grabaketazArtikako El Sontano estudioan.

Ozzy Osbourne etaTwisted SisterAzkena Rock jaialdian

2012-06-14. Azkena Rock jaialdia-ren hamaikagarren edizioan nazioar-teko hainbat talde klasiko etorri ziren

Gasteizera: Twisted Sister, Ozzy Os-bourne & Friends, Lynyrd Skynyrd,Status Quo, Blue Oyster Cult, BlackLabel Society, The Darkness eta Gun.41 talde taularatu ziren guztira eta45.000 rock zale inguru bildu zituzten,aurreko urtean baino 10.000 gutxiago.

The Cure BilbokoKobetamendiko zelaietan

2012-07-12. 2012ko Bilbao BBKLive jaialdian The Cure, Radioheadeta Garbage taldeak batetik eta beste-tik, Zea mays, Belako eta Laurobatalde euskaldunek jo zuten. RobertSmith buru duen talde ingelesak sortuzuen 2012ko edizioan ikusmin gehien.The Cure punkaren osteko eszena bri-tainiarrean talde garrantzitsuenetakobat izan zen.

Kultur ekitaldien BEZigoerak kezka eragin zuen

2011-07-18. Kultura Livek, HegoEuskal Herriko musika aretoen elkar-teak, kezka adierazi zuen kultur ekital-dietako sarreren prezioaren gainekoBEZaren gehiegizko igoeraz (%21

zenbait kasutan). Kontuan izanik, pre-zio horri SGAEri ordaindu beharrekokanon-a gehitu behar zaiola. Honekguztiak publikoaren sakelean eraginzuzena izanen zuela adierazi zutenkontzertuen promotore eta antolatzai-leek.

Bost urteren ondorenFermin Muguruzakkontzertua eskaini zuen

2012-08-13. Fermin Muguruza mu-sikari irundarrak zuzenekoa eskainizuen Donostian Jai Herrikoien aldekoPiraten 10. urteurrena zela eta. Bosturte agertokietatik kanpo egon ondo-ren zuzeneko honekin eszenatokietaraitzuli zen.

Taupaka jaio zen

2012-08-20. Euskal Sorkuntzarensustapenerako kultur elkarte berri hauez da musika sormenera soilik muga-tuko, nahiz eta, modu batean, Musik-Herriak-ek autogestioan eta Copylefta-ren defentsan, besteak beste, utzitakohutsunea betetzeko sortu zen.

Berako Ertz jaialdia

2012-09-20. Film esperimentalak,kontzertu inmersiboak, urarekin egin-dako musika, soinu-otorduak, futbolzelaietako kantuak, manifestazioetakomusikak, flamenko eta jota saltsak, soi-

BILBOKO BRANKA

EHZ jaialdiarenbalorazio baikorra 2012-06-29. Euskal Herria Zuze-nean festibaleko antolatzaileek

2012ko edizioa baikor baloratuzuten. Hala ere, ez zuten ezkutatu2011n baino jende gutxiago ibili zela,eta horren arrazoiak aztertu eta neu-rriak hartzen saiatuko zirela aipatuzuten. Guztira 14.500 lagun ibiliziren Heletan (Nafarroa Beherea) 3eguneko festibalean. Pozik agertuzen Heletako auzapeza ere, eta festi-balean lagundu zuten 700 bolondre-sen lana nabarmendu zuen. 2013an ere jaialdia Heletan egitekoasmoa adierazi zuten.

Page 5: Urtekaria - Musika

K R O N O L O G I A musika

119

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

nuarekin egindako masaje sesioak, en-tzumenari buruzko pelikulak... etaabar izan ziren Bera jaialdi esperimen-tala honen 13. edizioan.

ʻZuloakʼ filmaren soinubanda aurkeztu zuten

2012-09-13. Zuloak neskez osatu-tako punk rock taldearen lehen diskoaeta izen bereko dokumentalaren soinubanda aurkeztu zuten Bilboko KafeAntzokian. Beste talde batzuetan ari-tutako musikariez osatuta zegoen Fer-min Muguruzaren eskutik abiatutakoproiektua hau: Tania de Sousa (2. aho-tsa), Izaskun Muruaga (1. ahotsa),Ainhoa Unzueta (gitarra) eta Usua dela Fuente "Ursula Strong" (bateria).

Ken Zazpiren lan berriaEuskadiko OrkestraSinfonikoarekin batera

2012-09-20. Fernando Velazquezmusikariak, konposatzaileak eta orkes-tra-zuzendariak moldatu zituen KenZazpiren kantak. Diskoa urriarenamaieran argitaratu ondoren, taldeakhainbat kontzertu eskaini zituen Eus-kal Herrian orkestrarekin batera.

Zuzen-Zuzenean zirkuituaabiatu zen

2012-10-04. 100dik gora taldek partehartu zuten Hego Euskal Herriko mu-sika aretoak lagundu eta kontzertuakdinamizatzeko asmo zuen Zuzen-Zu-zenean zirkuituan. 53 kontzertu inguruburutu zituzten. Besteak beste, ondokotaldeek parte hartu zuten: Hesian, Egu-rre, El Columpio Asesino, SoziedadAlkoholika, Su Ta Gar. Childrain, JonRobles, Pablo Marín Stet, Moog IndigoTrío, Sosegua, Barricada, Zea Mays etaMoby Dick.

20. urteurrenarekin bateraGozategiren disko berria

2012-10-08. Gozategi taldeak bere20. urteurrena ospatu zuen eta helburuhorrekin Gozategi All Star (1992-2012)

izeneko diskoa argitaratu zuen. Taldeakberriz grabatu zituen bere kantarikadierazgarrienak, ikuspegi dantzagarriaeta gaurkotasuna areagotuz, Elkar argi-taletxeak jakinarazi zuenez.

ʻHegoko lautadarenertzetikʼ Balerdi Balerdirenberria

2012-10-28. Hamar kanta grabatuzituen Iruñeako talde beteranoak berelaugarren grabazioan. Hamabost urtepasa ziren azken lan luzea argitaratuzutenetik (Hobe behin gorri ezen ez betihori, GOR, 1997) eta grabazio berrianaurreko bi diskoetan (Balerdi Balerdi,GOR, 1991 eta Ez gara galdu, GOR,1994) azaltzen zen aniztasun musika-lari eutsi zioten.

1968an Bizkaiko apaizekElizaren aurka grabatutakodiskoaren berrargitalpena

2012-11-22. 1968an euskal apaizekherriarekin bat egingo zuen eliza alda-rrikatzeko eta frankismoaren aurkaprotestatzeko Derioko seminarioanegin zuten itxialdia izan zuen oinarriAgorila diskoetxeak berrargitaratu-tako Gogor izeneko diskoak. Biltzendituen 14 abestiak debekatuak izanziren Espainiako Estatuan.

Sortuko dira besteak

2012-12-22. Euskal Herriko lau-rralde guztietan izan ostean, urtekoazken geltokia Donostian izan zuenXabier Leteren omenezko emanaldihonek. Besteak beste, Petti, EñautElorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdan-garin, Pier Paul Berzaitz eta ArantxaIrazusta musikariek parte hartu zutenikuskizunean.

Page 6: Urtekaria - Musika

m u s i k a K R O N O L O G I A

120

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Marivi IbarrolaArgazkilaria

erbait esateko nahia da bateratzen dituena modua edozein dela ere. LaPolla Records-en esaterako, Evaristok gazteei erakutsi eta abisatu nahi

zien. Eskorbutokoek dibertsio asko eta polizia gutxi nahi zuten. Drogek eta au-toek urte horietako protagonista asko itxutu zituzten. Osotasunaren parte be-zala onartuak izan ziren, zegoeneko existitzen ziren... Droga horietako batzuk,legalak, kalean daude oraindik... gai honen gainean paternalista izan gabe. (...)

1984an Erriberrin fotografiatu nuen La Fura dels Baus-en lehen emanaldiakhunkitu ninduen. Antzerki teknikak eta arte plastikoak musikarekin eta eszenaoso biolentoekin nahasten zituzten. Aktoreak gaizki tratatuak ziren fisikoki,buruz behera zintzilikatuta ageri ziren… Orduz geroztik, ezerk ez ninduentxundituko.

Entzun!, 2012-06-18

“Mezua askatzaileazen, akordez josia,teklatuez, baxuezeta gitarkadez”

Z

MA

RIB

IIB

AR

RO

LA

Marivi Ibarrola eta Joe Strummer 1985ean.

Jurgi EkizaWillis Drummond-eko abeslaria

eti ulertu dut rock’n’rolla hiria-ren eta agian industriaren tes-

tuinguruan, eta Xan –baxua– eta biokBaionatik gatoz, eta Rafa –beste gita-rra– Irungoa da, beraz, badago horukitu bat. (...)

Gu pausoka aintzinatzen gira betieta, edozein mundutan bezala, ustedut musikan ere ezin dela sekula gailu-rrera iritsi, ez baita gailurrik. Ohartzengira taldearen egoera hobetu dela, bai,baina ez gira sekula asetzen. (...)

Hardcore eta post hardcore totala;gaztetxeetako publikoak, usu, hori dumaite gure musikan: behin bainogehiagotan aipatu izan den alde fuga-ziarra! Batez ere zolan bertan ematenditugun kontzertu hauetan, momentuhandiak!

Gaztezulo, 2012ko abendua

“Kontzertuetanez dugu gezurrik

esaten”B