Valentziako Hakuna Potata ostatua

3
VALENTZIAKO HAKUNA POTATA OSTATUA JON ALAÑA

description

Gida turistikoa

Transcript of Valentziako Hakuna Potata ostatua

Page 1: Valentziako Hakuna Potata ostatua

VALENTZIAKO HAKUNA POTATA OSTATUA

JON ALAÑA

Page 2: Valentziako Hakuna Potata ostatua

Hasteko, Valentziako hirian altxatzen den Hakuna Potata deituriko jatetxe hau paradisua da mahai onean gozatzen duen edonorentzat. Are gehiago, bertoko produktuak oso naturalak eta preziatuak dira sukaldariek plater ahaztezinak prestatzeko, esku trebez aritzen baitira. Ikus ditzagun!!! Lehenengoz, zizka-mizkekin hasi behar da. Hauen artean ospe handiko gaztak ikusgai daude, hona hemen batzuk: “Trochón”, “Blanquet”, “Cassoleta” eta “de la Nucía”, esaterako. Bestalde, arrain gazituak erabiliz, gozagarriak diren plater zaporetsuak apailatzen dira, adibidez, piper gorriz, bakailao gazituaz eta baratxuriz eginiko “Esgarret” deitutako entsalada. Bai horixe!! Paregabea da!! Aurrekoa gutxi balitz, piper gorria, albergina labean eta bakailaoa erabiliz, “Espencat” izeneko beste entsalada zaporetsua ere prestatzen da. Baina tomatez, piper gorri erreaz, pinaziz, baratxuriz eta atuneko mendrezka gazituaz eginiko “Titaina” entsaladak aipamen berezia merezi du baita barazkiz eginiko beste hainbat entsalada ere. Zizka-mizkekin amaitzeko, hestebeteak ere garrantzitsuak dira, lukainka eta odolkia, kasu. Beste aldetik, arrozak lotura zuzena du lehenengo platerekin. Izan ere, arrozaz osaturiko paella ezberdinak eskaintzen dituzte sukaldariek. Tipikoena Valentziako paella da, olioz , ahatez, untxiz eta barraskiloz prestatuta dagoena. Hala ere, askotariko paella mistoa ere badago bonbako arrozaz, barazkiz, oilasko paparrez, txerrikiz, otarrainxkaz, perretxikoz eta azafraiz apailatutakoa. Baina itsaski paella ostatu honetako sinboloa da eta hau arrozaz, muskuiluz, harrizko arrainez, zigalaz, ganbaz, txipiroiz, tomatez, perrexilez, baratxuriz eta azafraiz eginda dago. Bigarren platerak aintzat hartuta, aitortu behar da jatetxe hau leku ezin hobea dela okelak eta arrainak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Are gehiago, okela erabiliz ahaztezina den “Gazpatxo Mantxako erara” prestatzen dute, hots, untxiz, erbiz, eperraz eta Mantxako taloz egindako jakia. Arraina erabiliz, aldiz, “All i piebre” deitutako platera eskaintzen dute sukaldariek, baratxuriz, piperrautsez eta aingiraz eginikoa. Beste alde batetik, postreek jatetxearekin lotura zuzena dute. Izan ere, hau leku paregabea da postre goxoak dastatzeko, adibidez, almendraz eta kalabazaz osatutako “Arnadí” edota gaztaz apailatutako “Almojábana” . Bestalde, arrautzez, azukrez eta almendraz prestatuta dagoen “Rosigón” ere dastagarria da eta muztioz, kalabazaz, aranez eta mertxikaz eginiko “Arrop i tallaetes” izenez ezagutzen den almibar antzekoa ere oso preziatua da turisten artean. Amaitzeko, koka antzekoak diren “Orelletes” deitutako taloak ezin dira dastatu gabe utzi!

Page 3: Valentziako Hakuna Potata ostatua

Azkenik, sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertoko “Hortxatazko txufa” edaria ere dastatu ahalko dute bazkari eta afari ahaztezinak izateko. Aipatutako guztiagatik, Hakuna Potata ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gogoko dituzten ahozuri guztientzat. Ez galdu gero, parekorik ez baitu !!!!!