WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo...

7
ASTELEHEN Kaixo lagun, Badator… Lau aste izan dira, prestaketan bidea egiten jardun garenak. Abendualdia, pasa eta aste honen amaieran, Eguberrion esateko garaia iritsiko zaigu. Egun Berri On! Hau bai gauza handia… EGUN BERRI ON izan dadila denontzat. Jesus jaio berriak bilduko gaitu ospakizunetan, berarengatik ospatzen dugu eta berak deituak elkartuko gara. Disfruta ditzagula egunak, familian, lagunekin, …giro ezin hobean elkarbanatzeko. Aste On, Eguberri On, lagun On! “Jainkoa gurekin” Esaldi kezkagarria. Gerta daiteke “gure artean ezagutzen ez dugun bat izatea”. Batzuetan, berehala jartzen dizkiogu etiketak jendeari… eta pertsonei ez diegu uzten diren bezalako agertzen. Moda, taldea, zer esango duten ardura, beldurra edo lotsa dira gure erara jarduten eta gu geu izaten uzten ez digutenak. Askotan, onar gaitzaten, beste batzuen jarrerak edo jokabideak imitatzen ditugu. Gurasoekin modu batekoa naiz, irakasleekin, beste modu batekoa, eta nire lagunekin, bestelakoa. Edo asteburuan “txoratu” egiten naiz, asteburua izanda, edan egin behar delako. Gaur benetakoa izaten jakin zuen eta ahoan bilorik ez zeukan pertsona aurkeztu nahi dizuet. “Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik”. Bere garaikideek biziki estimatzen zuten eta lehena zela, mesias zela, uste zuten. Garaileen gurdira igo zitekeen, baina egiten zuena egiten jarraitzea erabaki zuen: oihu egin, garrasi, jendeari Jainkoa hurbil zegoela esan, bigarren mailan geratu, bere herrikideak Jainkoa hartzeko prest egon zitezen. Jauna hurrrean dago, ikus ditzakezu hori iragartzen

Transcript of WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo...

Page 1: WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo konplikazioz eta obligazioz beterikoa (opariak, jatorduak,…) Nola iritsi gara hona?

ASTELEHENA

Kaixo lagun, Badator…Lau aste izan dira, prestaketan bidea egiten jardun garenak.

Abendualdia, pasa eta aste honen amaieran, Eguberrion esateko garaia iritsiko zaigu. Egun Berri On! Hau bai gauza handia… EGUN BERRI ON izan dadila denontzat. Jesus jaio berriak bilduko gaitu ospakizunetan, berarengatik ospatzen dugu eta berak deituak elkartuko gara. Disfruta ditzagula egunak, familian, lagunekin, …giro ezin hobean elkarbanatzeko. Aste On, Eguberri On, lagun On!

“Jainkoa gurekin”

Esaldi kezkagarria. Gerta daiteke “gure artean ezagutzen ez dugun bat izatea”. Batzuetan, berehala jartzen dizkiogu etiketak jendeari… eta pertsonei ez diegu uzten diren bezalako agertzen.

Moda, taldea, zer esango duten ardura, beldurra edo lotsa dira gure erara jarduten eta gu geu izaten uzten ez digutenak. Askotan, onar gaitzaten, beste batzuen jarrerak edo jokabideak imitatzen ditugu. Gurasoekin modu batekoa naiz, irakasleekin, beste modu batekoa, eta nire lagunekin, bestelakoa. Edo asteburuan “txoratu” egiten naiz, asteburua izanda, edan egin behar delako.

Gaur benetakoa izaten jakin zuen eta ahoan bilorik ez zeukan pertsona aurkeztu nahi dizuet.

“Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik”.

Bere garaikideek biziki estimatzen zuten eta lehena zela, mesias zela, uste zuten. Garaileen gurdira igo zitekeen, baina egiten zuena egiten jarraitzea erabaki zuen: oihu egin, garrasi, jendeari Jainkoa hurbil zegoela esan, bigarren mailan geratu, bere herrikideak Jainkoa hartzeko prest egon zitezen. Jauna hurrrean dago, ikus ditzakezu hori iragartzen duten seinaleak/zantzuak? Nola prestatuko duzu bere etorrera? Jesusen adiskide izateak benetakoak izatea eragiten digu. Berak garen bezalako maite gaitu.

Gaur, zu bizitzaz goza zaitezen, bigarren mailan edo planoan dauden pertsonak, zaintzen zaituztenak eta zaren bezala agertzen uzten dizutenak, gogoratu eta horien alde errezatzeko eskatzen dizut.

Eta ez ahaztu zu ere izan zaitezkeela sekula erabat ezagutuko ez dugunaren etorrera, hainbeste maite zaituen zure Aita Jainko errukitsuaren etorrera, beste batzuei gogoz eta ahaleginez iragarriko dien testigu apala.

BALIABIDE DIGITALAK:

http://www.youtube.com/watch?v=1sMt3s82efg (esperimentu soziala: solidaritatea)

Page 2: WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo konplikazioz eta obligazioz beterikoa (opariak, jatorduak,…) Nola iritsi gara hona?

ASTEARTEA EGUBERRIA

Oso aspaldi dela, bidaiari bat, munduan zehar zebilela, lurralde eder batera iritsi zen. Hango lurrak emankorrak eta errekak urtsuak ziren. Luzaroan ibili ondoren, herri bateko etxeak ikusi zituen. Apalak eta koloretsuak ziren eta ateak alderik aldera irekita zituzten. Ezin zuen hura sinetsi, bera bestelako lekutik baitzetorren. Hurreratu zenean, harrituta geratu zen; hiru neba-arreba txikik bidera irten eta euren etxean sartzeko eskatu zioten. Umeen gurasoek zenbait egunez bertan geratzeko gonbidapena egin zioten. Bidaiariak gauza asko ikasi zituen: ogia laberatzen, lurra lantzen, behiak jezten,… baina jarduera baten esanahia ezin izan zuen igarri. Egunean behin, eta zenbait egunetan hainbat aldiz, aita, ama eta neba-arreba txikiak Mariaren, Joseren, astotxo marroi baten eta behitxo baten figurak zeuden mahaira hurbiltzen ziren. Kontuz, lastotxo bat jartzen zuten Mariaren eta Joseren artean. Egunak aurrera, lastozko koltxoi txikia gero eta lodiagoa zen, gero eta bigunagoa.

Bidaiariari etxe hartatik joateko tertzioa iritsi zitzaionean, familiak orduantxe labetik ateratako ogia eta fruta freskoa eman zizkion biderako. Estu besarkartu zuten eta agur esan zioten.

Bidea hartuta zuenean… bat-batean atzera itzuli zen. Esan zien etxekoei: “Gauza bat eraman nahiko nuke, une eder honen oroigarri”.

Erantzun zioten: “Jakina, zer gehiago eman diezazukegu biderako?”

Eta bidaiariak, orduan, Mariaren eta Joseren artean jartzen zituzten lastotxoen zergatia galdetu zuen. Denek irribarre egin zuten; ume txikienak erantzun zion:

“Zerbait maitasunez egiten dugun guztietan, lastotxo bat bilatu eta sehaskara eramaten dugu. Eta horrela, Jesus umea datorrenerako, Mariari umea etzateko lekutxoa prestatzen diogu. Gutxi edo eskas maitatzen badugu, koltxoia mehea eta hotza izango da. Baina asko eta bihotzez maitatzen badugu, Jesus gustura eta bero-berotan egongo da”.

Bidaiariak, zirudienez, dena ulertu zuen. Eguberrira arte familia harekin geratzeko nahia sentitu zuen, baina barruko ahots batek maitasunez beteriko bihotz apal haiek irakatsitakoa / erakutsitakoa beste herri batzuetara eramateko eta jendeari zabaltzeko eskatu zion.

Egin dezagun guk gauza berbera. Nolakoa izango da Jesusi prestatuko diogun koltxoia? Lastoaren lastoz lodi-lodia? Halakoa izan dadila! Asko eta bihotzez maitatu dugun, ondo portatu garen eta besteei lagundu diegun seinale izango da.

EBANJELIOTIK:

“Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean” (Jn 13, 34-35)

BALIABIDE DIGITALAK:

http://vimeo.com/42329392 (ke-saltzailea).

Page 3: WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo konplikazioz eta obligazioz beterikoa (opariak, jatorduak,…) Nola iritsi gara hona?

OSTEGUNA

ASTEAZKENA EZ ZURE BURUA KONTSUMITU

Gauza bitxia da, baina Eguberria ez da bakarrik fededunen jaia. Kristau fededunek eta fede handirik ez dutenek ospatzen dute; ateoek, agnostikoek eta beste erlijio batzuetako jendeak ere ospatzen dute.

Eguberria bizitzeko modu asko daude. Batzuentzat erlijiozko, bakezko eta poztasunezko unea da; beste batzuentzat, familiarekin egoteko denbora. Baina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo konplikazioz eta obligazioz beterikoa (opariak, jatorduak,…)

Nola iritsi gara hona?

Tira, Eguberriaren esanahia guztiz itxuragabetua dago. Erlijio-ospakizuna, familia askotan, bigarren edo hirugarren mailara igaro da, edo zeharo ahaztu da. Familian biltzeko eta ordu batzuk denek batera pasatzeko unetzat hartzen dute. Hori ere ez da gauza txarra.

Baina Eguberriaren esanahia galdua izatea eta, ordez, kontsumismori esanahia aurkitzea (kontsumitu, kontsumitu, kontsumitu,…) da ongi ez dagoena.

Ikusi bideo hau: https://www.youtube.com/watch?v=cuJ-vfdACS4 (nahi izanez gero)

Opariak egitea ez da ideia txarra; beste pertsonari estimatzen duzula esatea da, pozik eta irribarrez ikusi nahi duzula adieraztea. Horrela ez bada, oparia hutsik dago. Arazoa dator gauza materialak (garestiak badira, askoz hobeto) bakarrik oparitu daitezkeela uste dugunean, eta ideia hori gure gizartearen atal handi batean sartua dago.

Baina denak ez du horrela eta horrelakoa izan behar; zugan dago, aurton, opariak egiteko orduan, ospatzeko orduan, besteez akordatzeko orduan,… arduratsuagoa izatea.

BELENEKO PERTSONAIAKBadakigu zer gertatu zen… eta gertatutakoa ez zen izan guk imajinatzen duguna bezain polita.

Mariak eta Josek bide luzea egin zuten Jesus Belenen jaio zedin. Ez ziren joan motoz, ez autoz, ez autobusez; astoz joan ziren, asto gainean, Gabon-kantek esaten duten bezala. Iritsi zirenean, gaurko garajearen parekoan geratu behar izan zuten, ukuilu edo lastategi batean. Animalia bi izan zituzten lagun: mandoa eta idia. Beno, Benedikto XVI.a Aita Santuak animalia hauek Biblian ez direla agertzen esan eta iskanbila galanta eragin zuen [Ebanjelioan, egia esan, oso gutxi esaten da; nik ikertzeko eskatuko nizueke]

Page 4: WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo konplikazioz eta obligazioz beterikoa (opariak, jatorduak,…) Nola iritsi gara hona?

OSTIRALA

Tira, aurrera noa. Mariak umea izaten zuen artean (gure historiako gertaera garrantzitsuenetako bat), munduak biraka jarraitzen zuen: artzainek ardiak zaintzen, emakumeek ibaian arropa garbitzen, arrantzaleek arrantzan eta animaliek lo egiten edo jaten.

Jesusen jaiotza mota guztietako belenez adierazten da: txokolatezko belenez, izotzezko belenez, plastilinazko belenez… edo belen bizidunez. Garrantzitsuena da belenaren bidez gure bihotzetik hurbil dagoen une garrantzitsu hau gogoratzen dugula. Belenen kontu hau San Frantzisko Asiskoari zor diogu.

Belena pertsonaiarik garrantzitsuenek bakarrik osa dezakete: Jesusek, Mariak eta Josek. Baina gehienetan beste asko eransten dizkiogu gure Belenari; bizitasuna ematen diote. Zer pertsonaia bururatzen zaizkizu zuri? Zein izango zinateke zu? Zein da politena? Zein da barregarriena?

Aurton nire Belenak, Jesusen, Mariaren eta Joseren ondoan, ondorengo pertsonaia hauek izango ditu:

Langabea: multinazionalen biktima, burua esku artean duela. Lotsaz beterik dago eta berau ikusteak min ematen du.

Gose dena: sabela handituta dauka, baina urdaila hutsik. Beharbada gaur gauean zerbait jateko aukera izango du. Edo ez!

Etorkina: ez du etxerik, ez du aberririk. Agian gaur gauean norbaitek bere etxean hartuko du. Edo ez!

Presoa: gizarteak alde batera utzi duela sentitzen du. Apika gaur gauean askatasun-haizea etorriko zaio. Edo ez!

Denak daude hemen, jaio berri den umetxoaren ondoan; bakoitza bere gau ilun horretatik atera dadin eta bizitza berriz egin dezan etorri da umea.

EBANJELIOTIK:

Aingeruak esan zien artzainei: “Ez beldurtu! Hara berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere: Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Dabiden herrian” (Lk 2, 10-11)

BALIABIDE DIGITALAK:

https://www.youtube.com/watch?v=KA0C6-i1RsE (Jesusen jaiotza)

http://vimeo.com/34025808 (Aurkitu Eguberriaren benetako esanahia)

EGUBERRI ON!

Page 5: WordPress.com€¦  · Web viewBaina askorentzat tristetasunezko eta bakartasunezko unea da, edo konplikazioz eta obligazioz beterikoa (opariak, jatorduak,…) Nola iritsi gara hona?

Zenbait egunez Eguberriaz hitz egin ondoren, ez zaigu geratzen EGUBERRI ON! esatea baino.

Egun ederrak opa dizkizuegu. Gogoratu poztasuna/alaitasuna bizitzaren eragilea dela, Eguberrian Jesu Kristo gure bizitzara, gure etxera eta gure bihotzera etortzen dela gogoratzen dugula. Gurekin dela ospatzen dugula.

Jainkoak maite zaitu, mundu honetan inoiz inork maitatuko ez zaituen bezala maite zaitu. Berak sortu zaitu, berak bizia eman dizu. Bere Semea bidali zuen maite zaituelako, gutariko bakoitza maite duelako, gu benetan ZORIONTSU izatea nahi duelako. Jesus bidali zuen Bizitza beste batzuekin bete-betean bizitzea dela jakin dezagun.

Belenen jaio zen umea, Jesus txikitxo, guri eta samur hau, zugatik, zure alde, zu zoriontsu izatearren eta zuri salbamena ematearren gurutzean hil eta piztu zen Jesus berbera da.

EGUBERRI ON!!!!! ZORIONAK!!!!

EBANJELIOTIK:

“Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du” (Jn 15,5)

BALIABIDE DIGITALAK:

http://vimeo.com/86703146 (Giive)

http://vimeo.com/33626699 (Eguberri on)

http://vimeo.com/33894950 (Eguberriko iragarkia)

http://vimeo.com/34004246 (Eguberri on)