· Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder...

19
Astelehena, martxoaren 5a BAZTERTU AXOLAGABEKERIA GARRANTZITSUAK GARRANTZIA DU EBANJELIOA: Mateo 8, 5-8 «Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion erreguka: “Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean”. Jesusek esan zion: “Neu joango naiz sendatzera”. Ehuntariak erantzun zion: “Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko”. IRAKURGAIA Bazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta ohartu zen oihan hartan lapur bat zegoela. Gauero ikusten zituen haren joan-etorriak, lehenengo esku-hutsik… eta bueltan, lapurtutako gauzez beterik. Batzuetan tximinoaren bananak zekartzan, zenbaitetan lehoiaren ileordea edo zebraren orbanak, eta egun batean, elefante handiak sekretuan zeraman ordezko hortza. Baina lehoinabarra tipo lasaia zen, ez zen besteen gauzetan sartzen, ez zen besteen kontuetan nahasten; berari gertatu ezik,… besteak, hor konpon! Beraz, inori ezer ez esatea erabaki zuen. Gainera, egia esan, sekretutxo haiek jakiteak bere grazia zuen. Bitartean, animalia guztiak asaldaturik zeuden, lapurra zela eta. Elefanteak barregarri ikusten zuen bere burua hortz barik; zebrak asto zuriaren itxura hartu zuen eta lehoi #Egunonak #HH-LH

Transcript of  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder...

Page 1:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Astelehena, martxoaren 5a

BAZTERTU AXOLAGABEKERIAGARRANTZITSUAK GARRANTZIA DU

EBANJELIOA: Mateo 8, 5-8

«Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion erreguka: “Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean”. Jesusek esan zion: “Neu joango naiz sendatzera”. Ehuntariak erantzun zion: “Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko”.

IRAKURGAIA

Bazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta ohartu zen oihan hartan lapur bat zegoela. Gauero ikusten zituen haren joan-etorriak, lehenengo esku-hutsik… eta bueltan, lapurtutako gauzez beterik. Batzuetan tximinoaren bananak zekartzan, zenbaitetan lehoiaren ileordea edo zebraren orbanak, eta egun batean, elefante handiak sekretuan zeraman ordezko hortza. Baina lehoinabarra tipo lasaia zen, ez zen besteen gauzetan sartzen, ez zen besteen kontuetan nahasten; berari gertatu ezik,… besteak, hor konpon! Beraz, inori ezer ez esatea erabaki zuen. Gainera, egia esan, sekretutxo haiek jakiteak bere grazia zuen.

Bitartean, animalia guztiak asaldaturik zeuden, lapurra zela eta. Elefanteak barregarri ikusten zuen bere burua hortz barik; zebrak asto zuriaren itxura hartu zuen eta lehoi arrak, kaskasoil eta lehoi emearen itxuraz, ez zuen errespeturik sorrarazten. Abere gehienak, hortaz, haserreturik, nahasturik edo lotsaturik zeuden. Hala ere, lehoinabarra lasai zegoen bere zuhaitzean, lapurraren joan-etorriei begira.

Baina, gau batean, lapurrak huts egin zuen eta, luzaroan haren zain egon ondoren, lehoinabarrak lo-kuluxkatxo bat egitea erabaki zuen. Esnatu zenean, beste leku batean zegoen; zuhaitzean, bai, baina ur gainean. Laku txiki batean zegoen, koba-zulo baten barruan. Inguruan, lapurrak gauero lapurtutako gauzak zeuden; kontua zen lehoinabarraren bizileku zen zuhaitza ostu zuela oraingoan lapurrak, lehoinabar eta guzti! Gehiegizkoa! Lapurra handik ez zebilenez, lehoinabarrak alde egin zuen koba-zulotik, eta korrika joan zen beste animaliengana, lapurtutako gauzak non zeuden esatera.

#Egunonak #HH-LH

Page 2:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Guztiek goretsi zuten lehoinabarra, guztiek eman zizkioten eskerrak, lapurra eta honen ezkutalekua aurkitu izanagatik eta beren gauzak berriz eskuratzeko aukera emateagatik. Eta, azkenean, gehien galdu zuena lehoinabarra bera izan zen, ezin izan zuelako bere zuhaitz ederra berriz landatu; ondorioz, beste zuhaitz bat aurkitu behar izan zuen, baina lehengoa baino askoz kaskarragoa zen eta leku aspergarriagoan zegoen. Damututa zegoen lehoinabarra, ordura arte besteen arazoen aurrean axolagabe, insolidario, agertu izan zelako eta ezer egin ez zuelako, epe luzera, arazo haiek bere arazo bihurtu baitziren. Lehenago lagundu bazien,…

GOGOETARAKO

Ume bat negarrez ikusten baduzu, … - Nola jokatuko zenuke?- Zure ustez, zer esango lizuke zuk horrela jokatu ondoren?- Ezer esan gabe igaroko zinateke bere ondotik?

BIDEOA: El leopardo en su árbol: https://www.youtube.com/watch?v=2AJ5G8_dra4

IRUDIA

#Egunonak #HH-LH

Page 3:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

OTOITZA

Jauna, lagundu Jainkoa zerbitzatzen

Jesus, zure bideari jarraitu nahi diot. Pozik eta nire anai-arrebak zerbitzatzeko prest bizi nahi dut, Eskatzen didazun lekuan. Familian, lagun artean, eskolan,klubean edo auzoan. Besteen beharrak zeintzuk diren jakitekozurt bizi nahi dut. Batez ere sufritzen ari diren pertsonei laguntzeko. Zu bezalakoa izan nahi dut, denen zerbitzari.Lagun iezadazu lortzen.

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

#Egunonak #HH-LH

Page 4:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Asteartea, martxoaren 6a

BAZTERTU HARROPUZKERIANI EZ NAIZ HARROA, APALA BAINAIZ

EBANJELIOA: Mateo 4, 6-7

«Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun. Baina Jesusek erantzun: “Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa».

IRAKURGAIA

Peru mutiko harroputz eta handinahia zen. Denei gainetik bezala begiratzen zien. Horregatik, mundu guztiak Perutxo Harrotxo esaten zion. Baina Peru ez zen mintzen, puzten baizik.

Perutxo Harrotxo egunero auto handi eta dotore batean iristen zen ikastetxera. Uniformedun gidariak atea irekitzen zion eta liburuak ikasgelaraino eramaten zizkion.

Egunero Perutxok gauza finak eramaten zituen jateko; aiztoz eta sardexkaz jaten zituen, batzuetan, baita koilaraz ere. Beti jendez inguraturik egoteko, Perutxo Harrotxok, gainera, bazkari gozo eta oparoa eramaten zuen bere eskolta izan nahi zutenen artean banatzeko. Horrela, inork jo nahi bazuen, bizkartzainok babesten zuten.

Egun batean, ikastetxeak ibilaldi berezia antolatu zuen. Perutxoren mailako ikasle guztiek astebeteko kanpaldia egingo zuten, biziraupen-teknikak ikasteko eta horietan trebatzeko.

#Egunonak #HH-LH

Page 5:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Perutxok ez zuen nahi estera baten gainean etzan eta lo-zaku baten barruan lo egin, ezta ikaskideekin errekan bainatu ere,... Ez zuen nahi kanpaldirik egin eta kito! Horregatik, hamaikatxo ahalegin egin zituen etxean, ez joateko. Alferrik.

- Amatxo, ez dut joan nahi. Lupetzez zikindu eta zorriz beteko naiz, gauza nazkagarriak jan beharko ditut,…

- Biziraupen-teknikak ikastea oso gauza garrantzitsua da, semetxoa –esan zion amak-. Ez dakizu noiz behar izango dituzun.

- Baina beti nago jendez inguraturik, dena egiten didate… - Horrexegatik! Ez uste beti laguntzaileren bat izango duzunik… Jakin beharko

zenuke zeure kasa nola konpondu.

Beste erremediorik ez zegoenez, Perutxo Harrotxo kanpaldira joango zen. Orduan, bere aitak zeukan liburu batek biziraupenaz zioen guztia buruz ikastea eta denak harrituta uztea erabaki zuen. Denek miretsiko zuten.

Autobusera igo ziren unean bertan, Perutxo beste umeei biziraupen-lezioak ematen hasi zen, denetatik gehien zekiela erakutsi nahi baitzien. Kanpamentura iritsi zirenerako, monitore guztiak Perutxo biziraupenean aditua zela sinetsita zeuden. Hortaz, gaueko misio bat egitera bidali zuten.

Perutxok, harro-harro, esan ziotena egiteko kanpamentuaren inguruan zegoan basora sartu baino ez, ulu ikaragarria entzun zuen: UUULU, UUULU

- Aaaaa! Aaaa! Lagundu, mesedez!

Eta ziztu bizian atera zen kanpamenturantz.

- Zer gertatu da? –galdetu zion monitore batek- Mamu ikaragarri bat! –egin zuen oihu Perutxok.- Mamua? –galdetu zuen ume batek-. Zu bai mamu galanta! Nori bururatzen zaio

gauean linterna barik eta ezer barik joatea basora? Hara, entzun duzun hori hontz bat izan da.

GOGOETARAKO

Egin itzazu harro plantak

#Egunonak #HH-LH

Page 6:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

- Zure ustez, nola lortzen dira gauza gehiago, harrokeriaz ala apaltasunez?

- Zer abantaila du harroa izateak?- Zer abantaila du apala izateak?

BIDEOA

La ratita presumida: https://www.youtube.com/watch?v=40C1T7vb6YQ (gazt.)Sagutxo pinpirina: https://www.youtube.com/watch?v=7KSsR3s9gOs (eusk.)

IRUDIA

OTOITZA: Izan nahi dut…

Izan nahi dut, Jesus adiskidea,pertsona zintzoa.Izan nahi dut, Jesus adiskidea,denei laguntzen dien pertsona. Izan nahi dut, Jesus adiskidea,besteengatik sufritzen duen pertsona.Izan nahi dut, Jesus adiskidea,pertsona egiazalea.

#Egunonak #HH-LH

Page 7:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Izan nahi dut, Jesus adiskidea,denekin adeitsua.Izan nahi dut, Jesus adiskidea,maitasuna ematen dakien pertsona.Izan nahi dut, Jesus adiskidea,beti ahalegintzen den pertsona.Izan nahi dut, Jesus adiskidea,Zu bezala bizi den pertsona.

Asteazkena, martxoaren 7a

BAZTERTU INDIBIDUALISMOA GEHIAGO LORTZEN DA TALDEAN!

EBANJELIOA: Markos 1, 16-18

«Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten».

IRAKURGAIA

Satur erraldoi handia zen, inoiz izan den erraldoirik handiena. Ibai bat edan zezakeen, agortu arte. Edo baso osoa entsalada gisa jan. Eta, zalantzarik gabe, bere gozoki faboritoak zeruko hodei fresko eta leunak ziren. Hainbeste jaten zituen, ezen ia beti betekada galanta izaten baitzuen. Orduan, tripako min handiz, negar egiten zuen,… eta uholdeak eragiten zituen.

Satur lasai eta bere kasa bizi zen, inoren eta ezeren beldurrik gabe; hara eta hona ibiltzen zen, nahi zuen lekuetatik. Baina, hala ere, ez zen zoriontsua; ez zuen adiskiderik, bat bera ere ez. Jakina, herrialde batera joaten zen bakoitzean, arazoak eragiten zituen. Hodeiak jaten zituen eta, hala, soroak eta landak euririk gabe geratzen ziren; baina gehiegi janez gero, betekaden ondorioz, uholdeak izaten ziren; baso osoak desagertzen ziren, entsaladak balira bezala jaten baitzituen… Hara, gure Satur urrutitik ikusi bezain laster, denak arineketan iheska joaten ziren. Hortaz, Saturrek ez zuen izan inoiz inorekin egoteko aukerarik.

#Egunonak #HH-LH

Page 8:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Gau batean, negarrez ikusi zutenean, zenbait izar hain triste zergatik zegoen galdetzera hurbildu zitzaizkion. Gertatzen zitzaiona entzun zutenean, esan zuten:

- Erraldoi gaixoa! Ez daki lagunik bilatzen. Baina Lurra planetarik bereziena da eta lagunez beterik dago, mota orotako lagunez beterik.

- Baina non aurki ditzaket nik lagunak? Eta nola? –galdetu zuen erraldoiak. - Edonon, edozertan lagunduz. Horixe da lagunek eta adiskideek egiten dutena.

Ez dakizu ala? –galdetu zuten irribarre batez.- Hara! –egin zuen hasperen gure erraldoiak-. Ba ez zait ezer bururatzen. Zuek

zer egin zenuten lagunak lortzeko?- Ikasi genuen gauean jendeari bidea erakusten eta nabigatzaileak gidatzen.

Adiskide bikainak dira; istorio harrigarriak kontatzen dizkigute eta gauero lagun egiten digute.

Hurrengo egunetan, Saturrek adiskideak egiteko moduan baino ez zuen pentsatu. Baina ez zitzaion ezer bururatu. Egun batzuen buruan, zer egin ez zekiela, Ilargiari eskatu zion laguntzeko. Ilargia zaharra eta jakintsua zen… eta honela erantzun zion:

- Pertsona bat ondo ezagutu arte, ez duzu jakingo zertan edo nola lagundu. Zer dakizu adiskidetzat nahi dituzun horiez?

Satur pentsakor geratu zen, gizakiez ezer gutxi baitzekien. Txikiak zirenez, inoiz ez zen horiez kezkatu.

Orduan gizakiez dena ikastea eta jakitea erabaki zuen. Egunak, ordu luzeak, eman zituen jendearen bizimodu txikiei begira. Eta horrela jakin zuen zergatik egiten zioten ihes, nolako sikateak eragiten zituen bere hodei-tripakadez, nolako uholdeak bere malkoez,… Mila gauza jakin zituen, minez eta pozez. Gau hartan, erraldoia izarrak agurtzera joan zen.

- Badakit nola egingo ditudan lagunak… ugari janez eta negar eginez.

Eta hala izan zen. Harrezkero Saturrek zerura begiratzen zuen. Ekaitza zetorrenean, hodeiak jan eta jan hasten zen; gero, negar egitera, ura falta zen lekuetara joaten zen. Denbora gutxian, herrialde guztien zorigaitz izandakoa mundu guztiarentzat bedeinkapen bilakatu zen. Aurrerantzean ez zitzaion lagunik falta. Denak zeuden prest Saturrekin solasean aritzeko, erraldoiak esan behar zuena entzuteko edo honi mesede bat egiteko.

GOGOETARAKO

#Egunonak #HH-LH

Page 9:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

- Nola egiten dituzu gauzak ondoen, bakarrik ala lagunekin? - Eskolako fitxaren bat egin behar duzunean… nahiago duzu bakarrik

egin, ala irakasleak lagundurik egin?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=slfutXiZSTI

IRUDIA

OTOITZA

Jauna, oparitu diguzun goiz berri honetan,eskatzen dizugu: gero eta hobe izaten laguntzekoeta gure buruagan bakarrik pentsatzeari uzteko,denongan pentsatzen hasteko. Egin gaitzazu zure tresna,gure inguruko pertsonekhurbileko eta laguntzeko prest senti gaitzaten.

Andre Maria, Kristauen laguntzailea, egin otoitz gure alde

#Egunonak #HH-LH

Page 10:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

#Egunonak #HH-LH

Page 11:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Osteguna, martxoaren 8a

BAZTERTU SEXISMOA GARA DESBERDINAK, GARA BERDINAK

EBANJELIOA: Markos 12, 41-44

«Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat. Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

IRAKURGAIA

Bazen behin beldar berde, iletsu eta lerdetsua, begi irtenak zituena. Egia esan, ez zen beldar polita, baina lorategiko beldarrik jator eta sinpatikoena zen. Lola zuen izena. Loreak maite zituen Lolak. Primeran pasatzen zuen loreen artetik ibiltzen eta intsektu guztiekin jostatzen. Matxinsaltoek saltatzen irakasten zioten, erleek polena biltzen; inurriekin ezkutaketan jolasten zen eta burruntziek lorategian zehar batetik bestera eramaten zuten, helikopteroan joango balitz bezala. Inguruetako beldarrik itsusiena eta zoriontsuena zen. Egun batean, landare berriak sartu zituzten lorategian eta, landare eta lore berriekin, intsektu berriak, beste leku batzuetako intsektuak, etorri ziren. Gure beldar berde, iletsu, lerdetsu eta begi irtenduna ikusten zutenean, barre egiten zioten. Inoiz ikusitako beldarrik itsusiena zela esaten zuten.

Beldar gaixoa moteldu egin zen; jateari eta jolasteari utzi zien. Hain triste zegoen, ezen, zuhaixka txikienen artean ezkutatuta, sarri-sarri negar egiten baitzuen. Halako egun triste batean, arraro samar sentitu zuen bere burua. Etzatea, lo egitea eta deskantsatzea erabaki zuen, hala, ondoeza kenduko zitzaiolakoan.

Biharamun goizean, Pinpilinpauxen Erreinuko tximeleta bat bisitatzera joan zitzaion. “Ongi etorri gure erreinura! -esan zion-. Laster mamorro itsusi izateari utziko diozu eta tximeleta eder bilakatuko zara”. Gure laguntxoak ez zuen ulertu tximeletak esan ziona… eta loari eutsi zion. Handik egun bira lo zegoen oraindik. Esnatu zenean, gauak gainean utzi zizkion garo-tantak garbitzera joan zen... Eta bere burua uretan islatua ikusi zuenean, susto galanta hartu zuen!!

#Egunonak #HH-LH

Page 12:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Ez zuen bere burua ezagutu! Gorputz iletsu eta lerdetsua erabat aldatua zen, orain tximeleta ederra baitzen!! Hego handi eta koloretsuak zituen, ostadarraren koloreetakoak. Harrigarria! Bestelako itxura zuen! Arineketan joan zen burla egin zioten intsektuek ikus zezaten, orain zuen itxura ederrari errepara ziezaioten. Ikusi zutenean, denak aho zabalik geratu ziren. Gure tximeletak matxinsaltoei dei egin zien, eurekin salto egiteko, baina orain zeuzkan hankek ez zuten lehen bezala saltatzen. Erleei deitu zien, polena biltzeko, baina orain polen guztia hegoetara itsasten zitzaion eta gero nekez garbitzen zen. Inurriei dei egin zien, ezkutaketan jolasteko, baina oraingo tamainaz ezin zen inurritegian inola ezkutatu. Burruntziei dei egin zien, haien gainera igo eta helikopteroan zihoala imajinatzeko, baina orain zuen pisuak galarazi zion. Orain tximeleta gisa bakarrik egin zezakeen hegaz. Orduan beldar-aldiaren mira sentitu zuen: “Lehen ez nintzen ederra, baina ez nintzen kezkatzen; pozik bizi nintzen, arbolen orri berdeen artetik arrastaka ibili eta, koloreak galtzeko beldurrik gabe, nire lagunekin josta nintekeen”.

Lehen bezala jostatu nahi zuen. Ulertu zuen edertasuna ez dela gauza garrantzitsua; jostatzeko lagunak izatea, ordea, beldar batek izan dezakeen altxorrik handiena dela. Eta pentsatu zuen lehen, beldar zenean, zoriontsu bazen, orain, tximeleta zela, zoriontsu izaten ikasi beharko zuela. Hortaz, itsuskeriaz eta edertasunaz kezkatu gabe, bere burua zen bezalako onartu eta lagunekin ondo pasatzea erabaki zuen. Berriz pozik biziko zen.

GOGOETARAKO

Zertan gara antzeko mutikoak eta neskatilak?

Denok arnasa hartu, sentitu, ikusi eta entzuten dugu. Denok gara berdinak eta, batez ere, denok gara ondoan ditugun pertsonak maitatzeko gauza. Horregatik, antzeko egiten gaituzten ezaugarri horiek elkartu eta batu ere egiten gaituzte, desberdin egiten gaituzten ezaugarriak baino askoz gehiago baitira.

BIDEOA: Lalo, el príncipe rosa: https://www.youtube.com/watch?v=Gr56pfgFTpQ

IRUDIA

#Egunonak #HH-LH

Page 13:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

OTOITZA: Elkartean bizi nahi dut

Zuk elkartuta bizitzeko egin gintuzun, Jauna.Eta bizitzan zehar gabiltzala,zein gauza ona den familia bat edukitzea!Hazten laguntzen digueta maitasuna eta segurtasuna ematen dizkigu!Zein gauza ona den lagunak edukitzea!Entzuten digute, gurekin jolasten diraeta denean ditugu lagun!Bizitzeko, beti da hobeabeste batzuekin bizitzea,zenbaiten arteanbidea laburragoa egiten baita.Jauna, emadazu elkarte batnire fedea bizitzeko.Nire familian,lagunartean, parrokian,Jainkoaganako maitasunean hazteko.

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

Ostirala, martxoaren 9a

BAZTERTU INDARKERIA “KOLPEKA EZ, MAITASUNEZ BAIZIK”

#Egunonak #HH-LH

Page 14:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

EBANJELIOA: Mateo 26, 51-52

«Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion. Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita».

IRAKURGAIA

Morlan gaiztoaren zerbitzuan zeuden gerrari guztietatik, Jero zen ankerrena. Etsairik zuhurrenak ere aurkitzen zituen eta bere arkuak eta geziek laster hiltzen zituzten.

Egun batean, jauregi handi bat arpilatzen ari zela, jauregiko printzesaren gezi azkar eta distiratsuak aurkitu zituen. Hartu eta une berezi baterako gordetzea erabaki zuen.

Gezi haiek, Jeroren gainerako armekin egon zirenean eta gerrariaren ankerkeriaren berri izan zutenean, gogor protestatu zuten. Printzesaren jokoetara ohituta zeuden… eta ez zuten inor hil nahi.

- Ezin duzue ezer egin! –esan zieten beste geziek-. Bidaiariren bat hil, zaldiren bat zauritu,… halako gauzaren bat egin beharko duzue; ez uste lehengo bizimodua izango duzuenik.

- Pentsatuko dugu zerbait –erantzun zuten iritsi berriek.

Baina arkulariak inoiz ez zituen arkua eta geziak uzten. Beti zeramatzan aldean. Hala, geziek Jeroren bizimodu beldurgarria hurbiletik ezagutu zuten. Baina beti gerrariarekin zeudenez, gerraria bera ere hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Haren begietan tristezia eta gogogabetasuna ikusten zituzten… eta ohartu ziren gerrari errukigabe hark inoiz ez zuela besterik ezagutu. Indarkeria besterik ez.

Egun batean, gerrariak erregearen alaba hiltzeko agindua jaso zuen. Jerok halako ekintza garrantzitsuak gezi bat erabili eta gastatzea merezi zuela pentsatu zuen.

Zuhaixken artean ezkutatuta, begiak biktimari begira, arkua tenk, gezia prest,… une egokiari itxaron eta… askatu!

Baina geziak ez zuen neska ederraren bihotza zulatu. Ez. Hegaldi arraro, geldi eta dotorea egin zuen eta lurrean, lili eder batzuen ondoan, sartu zen. Jero, harrituta, hara joan zen eta gezia jaso zuen. Baina makurtzean, lili finei erreparatu zien eta inoiz hain gauza ederrik ikusi ez zuela pentsatu zuen.

Handik minutu batzuetara, berriz bere biktimari begiratzen zion. Beste gezi bat arkuan jarri eta jaurti zuen. Baina berriz huts egin zuen. Gezia, hegaldi arraro samarra egin ondoren, zuhaitz baten adarrean, justu txoritxo batzuek pozik eta zoli kantatzen zuten lekuan, sartu zen.

#Egunonak #HH-LH

Page 15:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

Hala, batak bestearen atzetik, gezi distiratsu guztiek huts egin zuten eta, bide batez, gure gerrariari mundua edertzen duten gauzak erakutsi zizkioten. Geziz gezi, ehiztariaren begiak eta pentsaera aldatzen hasi ziren. Azken gezia printzesagandik hurbil erori zen; Jerok, gezia hartzera joan zenean, printzesaren edertasuna ikusi zuen eta printzesari bizia kentzeko eta edertasun hori hondatzeko zorian egon zela ohartu zen.

Orduan gerrariak heriotza eta hondamena atzean uztea erabaki zuen. Bizimodu hobea, edertasunez eta harmoniaz betea, nahi zuen. Morlanen gaiztakeria guztiak zigortu zituen, bere aspaldiko bizimodua utzi zuen eta geroztik bizia eta merezi duen guztia babesten ahalegindu zen.

Arkua eta gezi distiratsuak aldean ibiltzen zituen, geziek beti nora begiratu “jakinarazten” baitzioten.

GOGOETARAKO

Zergatik da bakea indarkeria baino hobea?

Askotan, indarkeriaz zerbait lortuko dugula pentsatzen dugu. Don Boscok berak ere pentsatu zuen behin. Baina, bat-batean, Ama Birjinak zera esan zion: “Kolpeka ez, maitasunez baizik”. Elkar jotzeak gogorrago borrokatzera eramaten gaitu.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=nyeVMDcvxbg

IRUDIA

OTOITZA

Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,

#Egunonak #HH-LH

Page 16:  · Web viewBazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta

zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,tristura nagusi den lekuan, poztasuna jar dezadala.

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

#Egunonak #HH-LH