· Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez...

16
EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZA MARIAREKIN + GARA Astelehena, maiatzaren 30a LAGUNDU, BETI Ebanjelioa: Markos 12, 10-11 «Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarriIrakurgaia: Kale-kantoiko oinetakoak Bob mutiko bihurri eta asaldatzailea zen. Irakasle guztiak kexatzen ziren esaten eta egiten zituen gauzez. Egunero zigortzen zuten bihurrikeriaren batengatik. Gainera, Bobek oso atsegin zuen beste batzuei burla eta gustu txarreko bromak egitea; inoiz jo ere ere egiten zituen bera baino ahulagoak zirenak. Bere gurasoek eskolari botatzen zioten errua; irakasleek mutikoaren gurasoei leporatzen zieten. Bobi berdin zion; asko disfrutatzen zuen besteei burla eginez, ikaskideen gauzak behera jaurtiz, ahal zuen guztietan edozein zangotrabatuz, edonori janzkeragatik edo gaixotasunen batengatik iseka eginez. Bihotz zitaleko mutikoa zen. Behin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura zuten eta, bere ustez, inork zerbait aurkitzen bazuen beretzat har zezakeen. Biharamunean eskolara eramango zituen; ziur ostikadak emateko edo zangotrabatzeko ongi balio zutela. Biharamun goizean, Bobek, oso pozik, zapata berriak jantzi zituen. Gainera… bere neurrikoak ziren! Bikainak! Gosaldu ondoren,

Transcript of  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez...

Page 1:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAMARIAREKIN + GARA

Astelehena, maiatzaren 30a

LAGUNDU, BETIEbanjelioa: Markos 12, 10-11

«Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?»

Irakurgaia: Kale-kantoiko oinetakoak

Bob mutiko bihurri eta asaldatzailea zen. Irakasle guztiak kexatzen ziren esaten eta egiten zituen gauzez. Egunero zigortzen zuten bihurrikeriaren batengatik. Gainera, Bobek oso atsegin zuen beste batzuei burla eta gustu txarreko bromak egitea; inoiz jo ere ere egiten zituen bera baino ahulagoak zirenak.

Bere gurasoek eskolari botatzen zioten errua; irakasleek mutikoaren gurasoei leporatzen zieten. Bobi berdin zion; asko disfrutatzen zuen besteei burla eginez, ikaskideen gauzak behera jaurtiz, ahal zuen guztietan edozein zangotrabatuz, edonori janzkeragatik edo gaixotasunen batengatik iseka eginez. Bihotz zitaleko mutikoa zen.

Behin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura zuten eta, bere ustez, inork zerbait aurkitzen bazuen beretzat har zezakeen. Biharamunean eskolara eramango zituen; ziur ostikadak emateko edo zangotrabatzeko ongi balio zutela.

Biharamun goizean, Bobek, oso pozik, zapata berriak jantzi zituen. Gainera… bere neurrikoak ziren! Bikainak! Gosaldu ondoren, pozarren, eskolara abiatu zen. Bidean, hankak dar-dar sentitzen zituen, emozioaz segur aski. Bide-erdia egina zuenean, dardara handiagoa zen; ezin zuen kontrolatu; magiaz bezala, oinak berez mugitzen zitzaizkion. Eskolara iritsi zenean, dantza egiten zuen. Ikuskizun xelebre haren aurrean, jakina, ikasleek barre egin zuten.

Denborak aurrera egin ahala, hankak eta oinak bizkorrago mugitzen zitzaizkion. Lehenengo polka, gero flamenkoa, gero,… Ikaskideek barre eta barre egiten zuten. Gauerako Bob oso gaizki sentitzen zen. Orain bazekien burla eta iseken hartzaile izatea zer zen… eta ez zuen batere gustukoa. Bere gelara sartu zenean, negarrez hasi zen; ikaskideen aurka egindako guztiak erabat damutu

Page 2:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAzitzaizkion. Atsekabe handiz egin zuen negar … Gero, harrituta geratu zen, apurka-apurka, oinetakoak “desagertzen” hasi zitzaizkionean eta hankak kontrolatzen hasi zenean. Biziki poztu zen. Baina lezioa ondo ikasia zuen. Irakasleei eta ikasleei barkamena eskatzea erabaki zuen. Inoiz ez zuen pentsatu zapata haiek nondik eta nola agertu ote ziren. Beretzat garrantzitsuena orain pertsona hobea zela zen. Besteez bihotzez arduratzen zen eta denei ahal zuen guztian laguntzen zien. Dena kale-kantoiko oinetakoei esker… Nor daki? Beharbada burlati, isekari, jazarle,… guztiei agertzen zaizkie.

Bideoa: Zer da maitasuna? https://www.youtube.com/watch?v=GyntaEWabfE

Don Bosco eta Andre Maria

Elizaren historian, Don Bosco Mariarenganako jaieradun handitzat hartzen da. Bederatzi urte zituela izan zuen ametsak garrantzi handia izan zuen bere bizitzan. Agertu zitzaion gizonak maistra bat agindu zion. Eta Andre dotore eta argi hark mutikoari eskutik heldu eta bizitza osoan lagundu zion.

Eguneroko otoitzaz Maria eguneroko bizitzako ama bihurtu zen Joanentzat, prozesioetako eta festetako Ama Birjina baino askoz gehiago. Gogoan izan umetan, I Becchin, kortan kontatzen zituen istorioen ondoren, azkenean, beti Agur Maria errezatzen zuela.

Otoitza

“Jainkoaren aurrean duen ahalmenaz, eskatzen dioguna emango digu; Ama denez, eman nahi digu eta. Gainera, Ama denez ondo ulertzen ditu gure ahultasunak. Beti ematen digu adorea, beti errazten digu bidea, beti dauka prest erremedioa, baita ezinezkoa dirudien arren ere”.

Page 3:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAAsteartea, maiatzaren 31

PERLAEbanjelioa: Joan 2, 1-12

«Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi: “Ez dute ardorik”. Jesusek erantzun zion: “Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua”. Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena». Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza. Jesusek esan zien zerbitzariei: “Bete ontziak urez”. Haiek goraino bete zituzten. Orduan, esan zien: “Atera pixka bat eta eraman mahaizainari”. Hala egin zuten haiek. Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena». Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan. Ondoren, Kafarnaumera joan zen bere ama, anai-arreba eta ikasleekin, eta han egon ziren zenbait egunez»

Irakurgaia: Perla

Mahaia ipintzen ari ziren. Jesus, zeregin hartan, beti zen berritsu:

- Amatxo, zuk ikusi duzu inoiz perlarik?- Ez, semetxoa. Zer dela eta galdera hori?- Eleazinekin egon naiz gaur eta esan dit Kafarnaumeko plazan merkatari feniziar batek gauza

polit asko zeuzkala, baita perla bat ere.- Mutiko horiek sudur-puntan ditu begiak. Eleazinek ikusten ez duena…- Esan dit ez dela harri distiratsua, bolatxo dirdaitsua baizik. - Bai; Itsaso Handiko maskor baten barruan omen dago. Barruan duen biztanle txikia gaixotu

eta negarrez hasten da… baina beronen malkoak ez dira urezkoak, itsasoak eramango bailituzke. Hala, inor ez litzateke bere minaz jabetuko. Portzelanazko malkoak ditu. Negar egiten duen bakoitzean, geruza batez estaltzen da, azkenean bolatxo txiki bat egin arte. Perla esaten diogu horri. Gero emakume aberatsen baten lepoan edo belarrietan izango da edergarri. Ia beti gertatzen da hori: behartsuen malkoek boteretsuak aberasten dituzte.

- Eta zergatik omen dira hain garestiak?

Page 4:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZA- Amona Anak behin perla finen merkatari bati gertatutakoa kontatu zidan. Egun batean

Damaskoko merkatuan perla handi, dirdiratsu eta ederra aurkitu zuen. Inoiz ikusitako ederrena zen. Eta badakizu zer egin zuen?

- Hartu eta eraman!- Ez, Jainkoaren beldur baitzen. Ez zekien lapurtzen. Zeukan guztia saldu… eta perla erosi

zuen! - Eta horrekin bakarrik bizi zen?- Bai; eskean ibiltzen zen. Edozein zuhaizpetan egiten zuen lo, eta biharamunean kale eta

plazetatik joaten zen, denei bere perlaren edertasun distiratsua erakusten. Gizonaren begirada erabat aldatu zen. Lehen mesfidatia zen, denek ostuko zietela pentsatzen zuten merkatariak bezalakoa. Orain, Kantarik Ederreneko oreinkumearen antzekoa zen. Pozik zegoen “zein polita!” entzuten bazuen. Denek ikus zezaketen perla hura, baita eskaleek eta umeek ere.

- Amatxo, nahiko zenuke perla bat?- Badaukat etxean –eta mahai-zapi zuria esku biekin lisatu zuen, Jesusen begietara tinko

begiratuz-. Tira, ekarri ogia eta ardoa; Jose, zure aita, iristen denean bazkaldu egingo dugu eta.

Gogoetarako

Zure ustez, ondo egin zuen istorioko gizonak, nahi zuena erosteko zeukan guztia saltzean?Eta zein da zure perla, zure ustez?

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=clxxZI51Vpg

Irudia

Otoitza

Agur Maria, Ama Birjinaren hil eder hau, loreen hila, amaitzeko.

Page 5:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAESKERRAK, ZUREKIN + NAIZELAKO

Asteazkena, ekainaren 1a

ESKER ONABIBLIA

Filipoarrei 1, 3-4

«Zuetaz oroitzen naizen bakoitzean eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari. Pozik egiten dut zuen guztion alde otoitz beti»

1 Tesalonikarrei 5, 18

«Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez»

IRAKURGAIA: Saguaren esker ona

Arratsaldero bezala, lehoia siestan zegoen. Ez zuen nahi inork molestatzerik. Baina sagutxo batek lehoiaren melena belarra zela uste izan zuen eta gainetik igarotzen saiatu zen.

- Grrrr.... Nork iratzarri nau?... A, sagu txiki bat da. Sagu-gosea dut. Ondo etorriko zait!- O, barkatu, mesedez, oihaneko erregea; ez nazazu jan, nire zazpi kumeak nire zain daude eta.- Zazpi kume dauzkazu? - Bai. Txikia naiz, gainera; ez naiz nahikoa zure gosea asetzeko. Barkatzen badidazu, hitz ematen dizut

saiatuko naizela mesedea ordaintzen. Utzi joaten, mesedez, egunen batean, neuk lagunduko dizut eta.

- Ja, ja, ja! Mesedea ordaindu? Lagundu? Nolatan lagunduko didazu zuk, hain txikia izanda?Baina askatu zuen sagutxoa; utzi zion bere zazpi kumeengana itzultzen.

- Mila esker, lehoia –esan zion sagutxoak pozik.Handik egun batzuetara, lehoia, siesta egin ondoren, jateko bila joan zen. Gose ikaragarria zuen.

- Sniff, sniff. Zer usain gozoa! Eta usainari jarraituz okela-zati ederra zegoen lekura iritsi zen. “Hauxe zortea”, pentsatu zuen. Baina hurreratu zenean, tranpa batean sartu zen. Haserre, orroa egin zuen, baina ezin izan zen saretik atera.

- Gauza lotsagarriagorik! Inoren jatekoa jan nahi izan dut eta, hara, tranpa ederrean sartu naiz. Egin zituen ahaleginak handik ateratzen, baina alferrik… Orduan egun batzuk lehenago bizia barkatu zion sagutxoa bere zazpi kumeekin agertu zen.

- Lehoia, orain neuk salbatuko zaitut!Sagutxoa eta zazpi kumeak kordak karraskatzen hasi ziren.

Page 6:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZA- Azkar, ehiztariak datoz eta!

Ehiztariak, armak eskuan, urrutian ikusten ziren, lehoia libre geratu zenean. - Eskerrik asko, sagutxo! Ez nuen uste zuk bezalako animalia txikiak mesede hura ordaindu ahal izango

zidanik. Barkatu mespretxatu izana.Eta, hori esanda, azkar, alde egin zuen.

Gogoetarako

Nola eskertu zuen sagutxoak lehoiak bere alde egindakoa? Uste duzu zure ingurukoen laguntzeko gaitasuna edo ahalmena horien itxuraren edo tamainaren baitan dagoela?

Jesusek beti lagundu zien besteei, bere heriotzaren unera arte. Beti eta etengabe eskertu zion Jainkoari gizakien alde egindakoa. Egin gogoeta eta pentsatu: Orain, ikasturtearen azkenetan, nori eskertu beharko zenioke zerbait?

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ajzC1zsqIqk

Irudiak

Lehenengo irudia esker oneko keinua da. Bigarrenean, eskerrak hitza zenbait hizkuntzatan idatzia ageri da. Eskerrak ematea unibertsala da, hizkuntza guztietan esaten da, baina aldi berean lehenengo irudiko keinuak ez du hitzik ez hizkuntzarik behar. Argi dago zer esan nahi duen, pertsona horiek zein hizkuntzaz mintzatzen diren jakin ez arren.

Otoitza

Jauna, gaur ez dizugu ezer eskatu nahi. Gugatik eta gure alde egiten duzun guztia eskertu nahi dizugu:Eskerrik asko, maite gaituen eta ondo zaintzen gaituen familia eman diguzulako.Eskerrik asko, estualdietan lagun egiten diguten adiskideengatik.Eskerrik asko, zorionekoak garelako eta etxebizitza eta jatekoa ditugulako.Eskerrik asko, eskolagatik eta irakasleengatik, ikasketak eman eta etorkizun ona eskaintzen digutelako.

Osteguna, ekainaren 2a

Page 7:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZA

JAINKOARI ESKERRAKBiblia: 1 Tesalonikarrei 5, 18

«Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez»

Irakurgaia

Egun hauetan, astiro-astiro dena itzaltzen, amatatzen edo moteltzen ari dela iruditzen zaigu: indarrak, eskolak, zereginak,… Entzun istorio hau, aproposa baita.

Jainkoa, hemen zaude, egiaz?

Mutiko batek Jainkoari eskatzen zion: “Hitz egidazu, entzun nahi dizut eta”Orduan kaio bat igaro zen eta basoko txoriek txio-txio egin zuten, baina mutikoak ez zuen ezer entzun.Berriz: “Hitz egidazu, Jauna!Orduan trumoi-hotsa entzun eta umea ikaratu egin zen, baina ez zion jaramonik egin. Gero esan zuen: “Jainkoa, utzi zu ikusten”.Orduan zeruan izar batek distira egin zuen, baina mutikoa ez zen ohartu. Esan zion: “Egizu mirari bat!”Eta izaki bat jaio zen, baina mutikoa ez zen konturatu.Eta negarrez hasi zen, Jainkoari oihuka: “Uki nazazu, hemen zaudela jakin dezadan”Tximeleta bat igaro zitzaion masailaren ondotik, baina mutikoak eskuaz uxatu zuen.

Askotan aintzakotzat hartzen ez ditugun gauzak desiratu eta bilatu ditugunak dira. Ez galdu Jainkoaren seinalerik zuk nahi bezala “bilduta” ez datorrelako. Jainkoak zuri hitz egiteko eta hurbiltzeko modu bereziak ditu. Zuri dagokizu orain Jainkoaren hizkera ikastea… eta adi egotea.

«Egiaz Jauna hemen dago eta ni ohartu ez» (Hasiera 28, 16)

Gogoetarako

Ea aurretik dugun uda luze honetan, Jainkoaren hurbiltasuna igartzen dugun gure bizitzan. Ikastetxean, egunero, hurbil sentitzen dugun bezala, senti dezagula gure ondoan, edozein lekutan.

Badakizue Jainkoak ez duela oporrik hartzen, ez dela hortik zehar joaten uda pasatzen. Hitz egiozu, behar duzuna eska iezaiozu.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=e-bOBW8Nbbc

Page 8:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAGogoetarako

Egunaren amaieran, kezkak eta korrikak, azterketak eta lanak, zereginak eta ardurak,… lasaitzen direnean eta dena isilik eta geldi geratzen denean, zer geratzen zaigu?

Dena gelditu denean, mundua ere gelditzeko zorian dagoela ematen duenean, iluntzeko lasaitasaunean… Non zaude?

Irudia

Otoitza

Gracias, El Canto del Loco: https://www.youtube.com/watch?v=KznCQn1Eguw

Me acuerdo y ya hace tiempocuando un recreo era más que un trofeo. Cuando ser el pequeño significaba que eras de primero.Y recibir un premio era encontrar al mejor delantero metido en aquel cromo, tan buscado; era tu tesoro.

Y gracias!, fue tan bonito por darme tanto cuando era niño y gracias, lo necesito.Lo llevo dentro, y vive conmigo.

Hacer daño era trampa, multiplicar un líoy regalar cariño no era competitivo. Y a las diez en casa, ¿me dejas un ratito? Y de escribir mil cartas… todo lo hemos perdido.

Page 9:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAY gracias!, fue tan bonito, por darme tanto cuando era niño. Y gracias, lo necesito. Lo llevo dentro, y vive conmigo…

Un problema era tarea y el amor felicidad. El verano era más largo; mi refugio era mamá. Nada se quedaba dentro, yo sabía perdonar. Siempre disfrutando el tiempo, siempre siendo de verdad…

Gogoetarako

Abesti hau ikastetxeko egunen edo eskola-egunen garrantziaz, haurtzaroko zoriontasunaz, jolasaldiak lagunekin eta ilusioz gozatzeaz,… mintzo zaigu. Horregatik guztiagatik ESKERRAK ematen ditu, guk ere eman behar ditugun bezala. Zergatik? Hain ikasturte berezia eta atsegina izan dugulako. Nola? Jesusek irakatsi zigun otoitzaren bitartez.

Gure Aita,…

Page 10:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAOstirala, ekainaren 3a

OTOITZ EGINEbanjelioa: Markos 14, 13-16; 22-26

«Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez: “Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari, eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia». Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak.

Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten».

«Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da». Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten. Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, guztiengatik isuria. Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».

Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren».

Gogoetarako

Lagun arteko afaria zirudiena… (Non afalduko dugu gaur? – A, primerako lekua ezagutzen dut. Zoazte erreserba egitera…) maitasun-ezaugarririk usuenetarikoa da gizateriaren historian; guk, kristauok, egunero ospatzen dugu, bereziki igandero, orain 2.000 urte baino lehenagotik… Jesusek festa bat ospatzen du bere lagunekin eta hauei/guri erabat opaltzen die/digu bere burua. Gogoratzen digu beti izango dela gure ondoan, beti gurekin, gertatzen dena gertatzen dela…

Orain, ikasturtearen bukaeran, izan dezagun gogoan udaldian, hilabete batzuetan ohiko jendea ikusiko ez dugunean, gure eskola-lagunetako bat beti izango dela gurekin. Izango da gurekin hondartzan, mendian, igerilekuan, errekan, gure herrian, atzerrian,… Jesusek gure bizitzako egun orotan egiten digu lagun, Jerusalemen Pazko aurrean lagunekin afaltzeko geratu ondoren ogi-zati bat eta ardo pixka bat partekatu zituenetik eta horietan bere burua eskaini zigunetik.

Page 11:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAIrakurgaia

Zirrara eragin didan ipuintxo bat dakarkizuet gaur. Entzun dezagun adi-adi, gero komentatzeko.

Egun batean deabrua gizakiek nola errezatzen zuten ikustera atera zen. Interes handia zuen, bere lanerako oso garrantzitsua zelako. Bidaia, egia esan, laburra eta pozgarria izan zen. Gizakien otoitz haiek ez ziren inondik kaltegarriak –eta, egia esan, otoitz egiten duten pertsonak euli zuriak baino urriagoak dira-. Etxerantz pozik zihoala, soro batean nekazari bat keinuka ikusi zuen. Jakin nahi zuen zer gertatzen zitzaion. Muino batean ostenduta, gizonari begira geratu zen.

Gizona Jainkoarekin borrokan ari zen. Bero eta haserre. Inolako begirunerik gabe tratatzen zuen eta astakeria galantak esaten zizkion…

Deabruak interes handia jarri zuen hasieran, baina gero gogoeta egin zuen… eta ondorioa ez zitzaion ezer gustatu.

Hausnarketa horietan ari zela, apaiz bat igaro zen handik. Nekazariari hitz egin zion:

- Aizu, gizona, zergatik jokatzen duzu horrela? Ez dakizu Jainkoa iraintzea bekatu handia dela?- Jauna, Jainkoarekin haserretzen banaiz, beronengan sinesten eta hurbil sentitzen dudalako

da; sentitzen dudana esaten diot, oso maite dudalako; oihu egiten diot, entzuten didala dakidalako.

- Burutik zaude! -esan zion apaizak… eta alde egin zuen.

Baina deabrua apaiza baino jakintsuagoa zen… eta oso kezkatuta eta beldurrez joan zen handik, oraindik bihotzez errezatzeko/otoitz egiteko gai zen gizakia aurkitu baitzuen.

Gogoetarako

Errezatzea/otoitz egitea Jainko Aitarekin hitz egitea da, gure aitarekin edo adiskide on batekin mintzo garen konfiantza eta naturaltasun berberez hitz egitea. Formula eginak egokiak dira hainbat garenean (orain, ikasgelan) eta Jaunari zer esan ez dakigunean erabiltzeko.

Lagun iezaguzu, Jauna, zurekin naturaltasunez eta konfiantzaz hitz egiten.

Gaur zugan sinesten ez dutenen eta guk bezala hitz egin ezin dizutenen alde eskatzen dizugu.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=e_KmFjMSLnM

Page 12:  · Web viewBehin, eskolatik etxera zihoala, kale-kantoi batean oinetako batzuk ikusi zituen. Ez ziren oso politak, baina zer axola? Kalean bertan behera zeuden, zapata berrien itxura

EGUN ONAK LEHEN HEZKUNTZAGogoetarako

Aukeratu esaldi bat ikusi ditugunen artetik.

Hain zaila da esker onean oinarritutako bizimodua egitea?

Batzuetan pentsatzen dugu eskerrak ematea edukazio onarekin lotutako ohitura bat baino ez dela… baina askoz gehiago izan daiteke. Bada zergatik eskerrak eman… Bizia, gure inguruko jendea, natura,… esnatzean egiten zaizkigun opariak dira.

Eskerrak…

Irudia

Otoitza

Zer emango didazu egun berri honetan?

Nahi duzuna, Jauna, baina FEDEA eskatzen dizut, zu denean ikusteko; ITXAROPENA, ez gogogabetzeko; KARITATEA, zu gero eta maiteago izateko eta nire ingurukoengan ere zu maitatzeko.

Eman PAZIENTZIA eta APALTASUNA, bihotz-zabaltasuna eta eskuzabaltasuna. Eman, Jauna, nik eskatzen jakin ez arren, zuk komeni zaidala dakizuna. Izan ditzadala bihotza zabalik, belarria erne eta eskuak bizkor… eta beti egon nadila zure borondate santua egiteko prest.

Isuri, Jauna, zure graziak maite ditudan guztien gainean eta eman bakea munduari. Zure eskuetan jartzen dut nire burua; egizu nigan zuk nahi duzuna.