Wikiak aurkezpena[1]

11
Wikia web gune bat da, edo web gune multzo bat, sarean konektaturik dauden ordenagailu desberdinetatik, aldi berean proiektu berean lan egiten uzten diguna, batak bestearen lana zapaldu gabe. Posta elektronikoare n bitartez egiten diren prozesu nahasgarriei soluzio

Transcript of Wikiak aurkezpena[1]

Wikia web gune bat da, edo web gune multzo bat, sarean konektaturik dauden ordenagailu

desberdinetatik, aldi berean proiektu berean lan egiten uzten diguna, batak bestearen lana zapaldu

gabe.

Posta elektronikoaren bitartez egiten diren prozesu nahasgarriei

soluzio paregabea ematen die.

Wiki desberdinak daude. Guk, wikispace delakoa hautatu dugu lan tresna honen azalpenak emateko:

www.wikispaces.com

Helbidea sartu, eta Wikis for Individuals

and GroupsFree and affordable

single-wiki plansAukera hautatu.

1.- Proiektu berri bati ekiteko:> Proiektuaren izena> Kode bat> Posta elektroniko bat

1.- Aurrerantzean, “Sign in” ataletik sartuko gara, eta proiektu bat baino gehiago sortuak izan ditzakegunez, nahi duguna hautatuko dugu.

Behin proiektua sortura, “Administrar wiki” ataletik gainontzeko partaideak gonbidatuko ditugu, eta posta elektroniko bidez, sartzeko

beharrezkoak dituzten datuak iritsiko zaizkie.

Edozein partaide proiektuan sartu eta wikia web gune moduan bistaratuko du. Idazten hasteko,

“Editar” atalean sartuko gara.

Testu prozesadore baten bidez egingo dugu lan eta aldaketak gehitzen ditugun aldiro, “Save”

botoiaren bitartez edukia gordetzeaz arduratu behar gara.

“Discusión” atala oso baliagarria da lan kolaboratiborako, proiektuarekin zerikusia duten eztabaidak abiatzeko aukera emango digulako.

“Historia” atalean, partaide guztien sesioak gordeta gelditzen dira, kronologikoki. Atal hau oso

erabilgarria da:

Lanaren parte bat gaduko balitz, berrekuratzeko.

Irakasleen proiektuen ebaluaziorako.

Azkenik, loturak egiteko aukerarekin, gure wikiaren barruan dokumentu berriak elkarrekin zein beste wikietako edukiekin linka ditzakegu:

Honek, gure proiektuei garapen maila handia emateko aukera ematen digu. Adibiderik argiena, mundu mailan ezaguna den wikipedia da, munduko web entziklopediarik handiena, eta eguneratuena.

Hezkuntzan zertarako balio duen:

• Ikasleen arteko komunikazioa sustatzen dugu.• Ikasleek elkarlanerako gaitasunak garatzen dituzte: negoziazioa, kontsentsua, ... ("oharrak" erabili ahal izateak laguntzen du)• Informazioa bildu eta antolatzeko.• Ikasleek beste web 2.0 tresnekin landutako lanak txerta ditzakete wikian, euren lanak aberastuz.• Aurkezpenak egiteko ere balio du.• Glosategiak eta informazio gune zabalak sortu eta eguneraturik mantendu.• Ikasleak ez ditu ordutegi konkretu batean lan egitera lotzen.