Xabier amuruza.

2
XABIER AMURIZARI EGINDAKO ELKARRIZKETA. ARGIA.- ZER SENTITZEN DUZU HAU PASATA ? XABIER AMURIZA.- Orain lasaitasun handia eta poza, eta bizitzan nik hau nozbait etorri behar zuela banekien, eta ez diat ezango ez irabaztea nahiago nuenik, baina oso pozik nau eta irabazleari eta bigarrenari zorionik handienak, eta ez duk konpromisoz eta benetan zorionak ematen hari nauk irabazleari. A.-SAIO BITARTEAN MOMENTU LARRIENA? X.A.- Gaur goizean bakarkako saioa uste diat, gauza horrela gertatzen dituk, neure espezialitatea zela uzte zuten horretan, horretan pixka bat flojo ibili naiz, baina esan nahi diat hemen jendea jo egiten duela, eta gero ardura pixka bat, errespontsabilitate pixka bat ere bai. Horrek behar bada eragin pixka bat egingo zidan baina. A.- ZER IZAN DUK HIRETZAT INPORTANTEAGOA EZENARIOKOA ALA AURREKO JENDEA ? X.A.- Batera, bertsolaritza kantatu eta entzun izaten duk, ez, poz handia jendeartean ziren gazteengatik. Bueno hemen mugimendu izugarria zegok eta ni horrek luzeran gehiago pozten nau, gaur txapela jantzi banu orain ez nagoen baino zoriontzuago egongo nintzen, baina sakonean hori nahiko poz txikia duk beste honen konparazioan. Nik bertsotan poza ematen didala esaten dudanean ez dut txantzetan esaten. A.- GIPUTZEK BERRIZ IRABASTERA BUELTATU DITUK. X.A.- Bai, bai, eta zorionak gainera. A.- BAZEN HOR ALDEZLEEN ALDETIKETA GIRO PIXKA BATEZ... X.A.- Nik hori ez dakit, ni aparte ibili nauk giro horretatik, ez dakit ze giro egon den, baina normala duk Gipuzkoa eta Azpeitia inguruan aldezleak izatea, nire alde ere izango ziren batzu, ez zegok buellta eman beharik.

Transcript of Xabier amuruza.

Page 1: Xabier amuruza.

XABIER AMURIZARI EGINDAKO ELKARRIZKETA.

ARGIA.- ZER SENTITZEN DUZU HAU PASATA ?

XABIER AMURIZA.- Orain lasaitasun handia eta poza, eta bizitzan nik hau nozbait etorri behar zuela banekien, eta ez diat ezango ez irabaztea nahiago nuenik, baina oso pozik nau eta irabazleari eta bigarrenari zorionik handienak, eta ez duk konpromisoz eta benetan zorionak ematen hari nauk irabazleari.

A.-SAIO BITARTEAN MOMENTU LARRIENA?

X.A.- Gaur goizean bakarkako saioa uste diat, gauza horrela gertatzen dituk, neure espezialitatea zela uzte zuten horretan, horretan pixka bat flojo ibili naiz, baina esan nahi diat hemen jendea jo egiten duela, eta gero ardura pixka bat, errespontsabilitate pixka bat ere bai. Horrek behar bada eragin pixka bat egingo zidan baina.

A.- ZER IZAN DUK HIRETZAT INPORTANTEAGOA EZENARIOKOA ALA AURREKO JENDEA ?

X.A.- Batera, bertsolaritza kantatu eta entzun izaten duk, ez, poz handia jendeartean ziren gazteengatik. Bueno hemen mugimendu izugarria zegok eta ni horrek luzeran gehiago pozten nau, gaur txapela jantzi banu orain ez nagoen baino zoriontzuago egongo nintzen, baina sakonean hori nahiko poz txikia duk beste honen konparazioan. Nik bertsotan poza ematen didala esaten dudanean ez dut txantzetan esaten.

A.- GIPUTZEK BERRIZ IRABASTERA BUELTATU DITUK.

X.A.- Bai, bai, eta zorionak gainera.

A.- BAZEN HOR ALDEZLEEN ALDETIKETA GIRO PIXKA BATEZ...

X.A.- Nik hori ez dakit, ni aparte ibili nauk giro horretatik, ez dakit ze giro egon den, baina normala duk Gipuzkoa eta Azpeitia inguruan aldezleak izatea, nire alde ere izango ziren batzu, ez zegok buellta eman beharik.

Page 2: Xabier amuruza.