Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren...

5
2011KO URTARRILAREN 9A 5 - A S T E K O G A I A - Zarata Dezibelioak gaixotasun iturri Jendarte modernoaren gaitzetatik, gehiegizko zarata da gehien gogaitzen gaituenetakoa, inkestei jaramon egitera. Espainiako Estatuan bizi direnen kasuan ondo justifikatuta dago jarrera hori, munduko bigarren herrialde burrunbatsuena da eta. Ez gara ahuntzaren gauerdiko eztulaz ari, askoz ozenagoa den zerbaitez baizik: osasun arazo askoren iturria da zarata. Unai Brea I ÑIGO AZKONA

Transcript of Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren...

Page 1: Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren antolamendua errotik aldatu ezean nekez beteko dituzte Bilbok eta beste hiri askok beren

2011KO URTARRILAREN 9A 5�

- A S T E K O G A I A -

Zarata

Dezibelioak gaixotasun iturri

Jendarte modernoaren gaitzetatik, gehiegizko zarata da gehien gogaitzen gaituenetakoa, inkesteijaramon egitera. Espainiako Estatuan bizi direnen kasuan ondo justifikatuta dago jarrera hori,

munduko bigarren herrialde burrunbatsuena da eta. Ez gara ahuntzaren gauerdiko eztulaz ari, askozozenagoa den zerbaitez baizik: osasun arazo askoren iturria da zarata.

Unai Brea

IÑIGO AZKONA

Page 2: Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren antolamendua errotik aldatu ezean nekez beteko dituzte Bilbok eta beste hiri askok beren

2011KO URTARRILAREN 9A�6

- Z a r a t a

“HAMALAU URTE daramagu hemen bizitzen etazarata hau jasaten. Ez da behin ere gelditzen,gau eta egunez dago trafikoaren hotsa; gauerobizpahiru aldiz iratzartzen nau. Azkenerako,norberaren osasunean ere igartzen da. Urdurizaude etxetik irten orduko, beti estresak jota.Ohitu? Ez dago honetara ohituko denik”.

Emilio Asla Bilboko Sabino Arana kaleanbizi da, goiko argazkian ikus dezakezuenberean, baina argazkia ez dago haren etxetikeginda. Egiazki, Aslari hor ikus daitekeenabaino askoz hurbilago igarotzen zaizkio auto-ak; puntako orduetan 80.000 ibilgailu orduko,Basurtuko Auzokoen Elkarteak emandakodatuaren arabera. Leiho bikoitzak zertxobaitbabesten du, baina ordainetan, leihoa gutxi-tan zabaltzera kondenatzen zaitu.

Hiri modernoaren gaitz handienetakoaHiriko sarbide nagusiaren albo-alboan bizitzea-ren ondorioa da Emilio Aslaren sufrikarioa,munduan milioika lagunek jasaten dutenarenantzekoa. Osasunaren Mundu Erakundeak diohirietan bizi diren hamar lagunetik zortzikgomendagarria litzatekeena baino zarata ozena-goa pairatzen dutela. Espainiako Estatuaningurumenari buruz egiten diren inkestetan,hiritarrek agertzen duten kexa nagusia zaratada, eta ez da harritzekoa, munduko bigarrenherrialderik zaratatsuena baita, Japonia eta gero.

Osasunarentzako kalteak era askotakoakdira. Dezibelio kopuru batetik gora entzume-na galdu daiteke (ikus 8. orrialdeko koadroa),baina horretara iritsi gabe ere arazo psikolo-gikoak eta fisikoak sortzen dira. Horietazmintzatu zaigu Cesar San Juan, EHUko Ingu-rumen Psikologia irakaslea: “Lorik ezin egiteada zarataren ondorioetako bat, eta horrekeragin psikologikoa du: kontzentratzeko zail-tasuna, aldartean aldaketak... Epe luzean,behar bezalako atseden faltak sortu ohidituen kalte fisikoak ager daitezke”.

Zarataren intentsitateaz gain, norberarensentiberatasuna hartu behar da kontuan: zala-parta berak ez digu denoi modu berean eragi-ten. Orobat, 65 dezibelio jotzen dira jasandaitekeenaren mugatzat, baina testuingurua-ren arabera alda daiteke hori. 45 dezibeliokoburrunba aski izan daiteke bi pertsonen arte-ko elkarrizketa eragozteko, edo loa galarazte-ko. Bide batez, komeni da azpimarratzeadezibelioak ez direla progresio aritmetikoarruntean neurtzen, unitate logaritmikoadirelako. Hiru dezibelioko igoerak ez du esannahi zarata apur bat gehiago dagoela, zarata-ren intentsitatea bikoiztu egin dela baizik.

65 dezibelio egunez, 55 gauezOrain dela aste gutxi, Bizkaiko hiriburuakjasaten duen kutsadurari buruzko txostena

BASU

RT

UK

OA

UZ

OK

OE

NE

LKA

RT

EA

KU

TZ

IA

Sabino Arana kalea, Bilboko sarbide nagusia. Ehunka lagun bizi dira autobidetik datorren biaduktoaren ondo-ondoan, etaudal ordenantzak dioena baino askoz zarata handiagoa jasaten dute ia etengabe. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkakodemanda ipini zuten 2008an.

Page 3: Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren antolamendua errotik aldatu ezean nekez beteko dituzte Bilbok eta beste hiri askok beren

� 72011KO URTARRILAREN 9A

-Z a r a t a

zabaldu zuen Bilboko Auzo Elkarteen Fede-razioak; tartean, kutsadura akustikoari dagoz-kion datuak, datu kezkagarriak inondik inora:bilbotarren %39k zarata maila onartezinajasaten du; gauez, %46k. Federazioko presi-dente Javier Muñozek esplikatu digunez, udalordenantzak ezartzen dituen balioetan oina-rritu dira “onartezina”-ren muga zehazteko.Alegia, egunez 65 dezibelio gehienez, etagauez 55, etxebizitzak dauden inguruetanbeti ere. Balioak zertxobait aldatzen dira,gora edo behera kasuaren arabera, osasunzentroak edota ikastetxeak dauden guneetan,nagusiki merkataritza dagoenetan eta indus-trialdeetan. Balioak oso antzekoak dira, bide-nabar, Euskal Herriko udal ordenantza guz-tietan eta Espainiako Zarataren Legean.Zazpi urte besterik ez daukan legea, hori erebidenabar. Espainiako Estatua zarataren sail-kapenean hain gora egotearen arrazoi batluzaz iraun duen hutsune juridikoa dateke.

Bilbora itzulita, Auzo Elkarteen Federazioa-ren txostenak dio egunez 85 dezibeliotik gora-ko balioak izaten direla A-8 autobidetik gertudauden hiriko hainbat gunetan, arestian aipatudugun Sabino Arana kalea barne –eta kalehorretan batez ere–. Zarataren arrazoi nagusia,Bilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Etatrafikoaren antolamendua errotik aldatu ezean

nekez beteko dituzte Bilbok eta beste hiri askokberen ordenantzak; Interneten nongura aurkitudaitezkeen dezibelio-tauletan, ibilgailu askodabilen kaleari beti egozten zaizkio 80 edo 90.

Bizkaiko Aldundia, epaitegira zarata ez eragozteagatikHori ikusita, edo akaso zuzenagoa litzateke“entzunda”, ulertzekoak dira Emilio Aslareneta beraren ehunka auzokideren buruhaus-teak. Egia esateko, Aslak etxea erosi zueneanSabino Arana kaleko biaduktoa eginda zego-en, ezin esan zarataren arazoa aurrez ezagu-tzen ez zuenik. “Baina ziria sartu ziguten”,kexu da, “luze gabe errepide berria egin etahau bota behar zutela esan ziguten”. BizkaikoForu Aldundiak, biaduktoa kudeatzeaz ardu-ratzen den erakundeak, behin baino gehiago-tan egin izan die promesa hori, ia hogei urtez,Sabino Aranako biztanle kaltetuei, eta behinbaino gehiagotan ez du hitza bete. Orain, bia-duktotzarra ordezkatuko duen San Mamese-rako sarbide berriaren lanak hasita daudenhonetan, auzokoen haserreak ez du atzerabueltarik: 2008an, ia 200 etxetako ugazabekdemanda jarri zuten Aldundiaren aurka, urte-tan jasandako kalte moralengatik ordain eske.

Auzi honetan Sabino Aranako kaltetuakordezkatzen dituen abokatua Alfonso Ter-

Trafikoaz gain, etaharen neurri bereanez bada ere,gehiegizko zaratakbaditu beste iturribatzuk.Nabarmenenakaisialdia –batez eregauez–, industria etaeraikuntza edo kale-konponketa lanakdira.

IÑIGO AZKONA LILHOLLYW

CPCC.CL DANI BLANCO

Page 4: Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren antolamendua errotik aldatu ezean nekez beteko dituzte Bilbok eta beste hiri askok beren

Behar besteko intentsitatea duenean, zaratak kaltelarria egin diezaioke entzumen-aparatuari. Iñaki Aierbemediku espezialistak azaldu digunez, “norberaren sen-tiberatasuna faktore garrantzitsua da, denok ez duguzarata era berean jasaten; baina orokorrean esan daite-ke edozein soinu, 90 dezibeliotik gora, kaltegarria delabelarriarentzat”. Hain zuzen, barne-belarrian dagoenbarakuiluaren zentzumen-zelulak degeneratzen dira,eta horiekin batera entzumen-nerbioa.

Horren ondorioa traumatismo akustikoa izaten da.Alde batetik, gorreria; bestetik, akufenoak, belarriakberak sortzen dituen soinu txistukariak. “Traumatis-moa larria edo kronikoa izan daiteke, alegia, bat-bateaneragindakoa –leherketa baten ondorioz, esaterako–,edo denboraz garatu dena. Traumatismo larri batzuksenda daitezke berehalako arreta medikua jasoz gero,baina gehienetan, mota batekoak zein bestekoak atze-raezinak izaten dira”. Behin horretara iritsita, audifonoada konponbide bakarra.

Aierberen esanetan, 90 dezibelioen muga oso sarri-tan gainditzen da gure inguruan. Haren lanbidean maizikuste dituzte, berbarako, rock kontzertu baten osteantraumatismo larri batekin ospitaleratutako gazteak.“Eta egunero dauzkagu kontsultategian diskoteka etahalakoetan lan egiteagatik gor geratzen ari direnak”.

2011KO URTARRILAREN 9A�8

- Z a r a t a

Gure entzumen-aparatuak eraso gehiegi jasaten du

BLOGS.SFWEEKLY.COM

ceño bilbotarra da. Zaratarekin zerikusia dau-katen auzietan espezializatuta dago, etaEspainiako Juristas Contra el Ruido (Zarata-ren Aurkako Legelariak) taldeko kidea da.“Kalte moralak dira zarataren ondorioz per-tsona batek dituen pairamen psikikoak”, azal-du digu, “ez da nahastu behar gaitz mentalaedo neurosia edukitzearekin”. Oso zaila da,

Terceñoren esanetan, egonezinaren jatorriazarata dela frogatzea, baina praktikan ez dabeharrezkoa: legearen arabera, araudiak eza-rritako dezibelio kopurua gainditu delademostratzea aski da kalte morala egon delaezartzeko. Sabino Aranaren kasuan, Nafarro-ako Unibertsitate Publikoa arduratu zenneurketak egiteaz. Emilio Aslak ondo gogoandu, oraindik, astebetez leiho ondoan ipinizioten neurgailua. Haren bitartez eskuratuta-ko frogari esker, 65.000 euro kobratu ditzake-te, epaileak azkenik arrazoia ematen badie.Horixe da salatzaileen %90entzat –trafikoa-ren burrundara zazpi urte baino gehiagojasan dutenentzat, hain zuzen– Terceñokeskatu duen kalte-ordaina.

Baina oso arazo zabaldua izan arren, gutxidira Sabino Arana kalekoek jarritakoa bezalakodemandak. “Zentzu horretan, nahikoa aitzin-daria izan da hau”, dio Terceñok, “zaratariburuzko inkestetan jendea trafikoaz kexatzenda gehien, baina oso gutxitan jotzen dute epai-tegietara horregatik. Askoz arruntagoa da osta-laritza-negozioen aurkako salaketak jartzea”.

Jarrera horren zergatia, beharbada, zarata-ren iturriez ditugun pertzepzio desberdinakdira. Cesar San Juanek azaldu digunez, faktoreez-akustikoek ere baldintzatzen dituzte zaratakeragindako eragozpenak. “Entzuten ari garenasaihestezina izateak ala ez izateak ere eragitendigu. Esaterako, kaleko trafikoaren zarata 75dezibeliokoa bada, eta aldi berean aldamene-koaren txakurra zaunkaka ari bada, 75 dezibe-lio eraginez halaber, askoz eragozpen handia-goa egingo digu txakurrak; ezin dugu trafikoa

Hegazkin bat Loiukoaireportutik gertu.Loiu, Derio etaSondikako milakabiztanlek legeakadierazten duenabaino askoz dezibeliogehiago jasan behardute eguneandozenaka aldiz.Sondikakoaireportuan urteko9.000 inguruoperazio egiten ziren70eko hamarkadarenamaieran; gauregun, Loiukoak65.000 bainogehiago hartzen ditu.

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 5: Zarata Dezibelioak gaixotasun iturriBilbon mundu osoan bezala, trafikoa baita. Eta trafikoaren antolamendua errotik aldatu ezean nekez beteko dituzte Bilbok eta beste hiri askok beren

-Z a r a t a

� 92011KO URTARRILAREN 9A

gelditu, baina txakurra isilaraztea posible delairuditzen zaigu”.

Gero eta kontzientzia handiagoa Espainiako Zarataren Legeakduen akatsik handiena berandue-gi iritsi izana da. Gainerakoan,lege ona da, Alfonso Terceñorenustez. Horregatik, eta arazoareki-ko gero eta sentiberatasun han-diagoa dugulako ere bai, goradoaz zarataren kontrako aldarri-kapenak, nola salaketa judizialak.Baina horrek ez du berez gureingurua isilago bihurtuko. CesarSan Juanek azpimarratu nahi du orain artejarrera defentsiboa besterik ez dugula agertuzarataren aurrean: “Egindako hutsak adabakiz

konpontzen saiatu besterik ez dugu egin orainarte”. Esaterako, Sabino Arana kalean beran-duegi –eta gutxiegi gastatuz– Aldundiak ipinizituen hesiak, Emilio Aslaren etxean egiaztatu

ahal izan genuenez ezer gutxira-ko balio dutenak. “XXI. mende-ko hirigintzaren erronka dajarrera defentsibotik prebentzio-ra jauzi egitea”, dio EHUko ira-kasleak, zarata handia sortzenduten aktibitateentzat gunemugatuak sortuz”. Ez dezagunahaztu, dena den, zaratarenkontu hau nahiko berria delaguretzat. San Juanen esanetan,

50 urte daramate gure hiriek trafikoarenmenpe. Eboluzioaren ikuspuntutik, bart arra-tsekoa da sortu dugun jendarte ozen hau. n

Zaratari buruzko inkestetan trafikoak sortutakoaz kexatzen gara gehien, baina gutxitan jotzen dugu epaitegietarahorregatik. Askoz salaketa gehiago ipintzen dira ostalaritzak sortutako eragozpenengatik.

IÑIGO AZKONA

Bilbotarren %39k zarata mailaonartezina jasaten du egunez;

gauez, %46k, Bilboko AuzoElkarteen Federazioak

zabaldutako txostenaren arabera

BO

DA

S.NE

T