Zer da? Familiek ereindakoeskola · 2019. 6. 15. · Saioa,zorionak, politte! Ondo-ondo ospatu eta...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 832. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A Ura eta ura tutu batetik behera, edalontzia hurbiltzen zaio musu ematera. Zer da? m a n t a n g o r r i BIZILORE Erantzuna: iturria. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). Familiek ereindako eskola

Transcript of Zer da? Familiek ereindakoeskola · 2019. 6. 15. · Saioa,zorionak, politte! Ondo-ondo ospatu eta...

  • ASTEKO ASMAKIZUNAberria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA 832. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A

    Ura eta ura

    tutu batetik behera,

    edalontzia hurbiltzen zaio

    musu ematera. Zer da?

    m a n t a n g o r r i

    BIZ

    ILO

    RE

    Erantzuna: iturria.

    Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

    Familiekereindako

    eskola

  • m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A berria

    ZORiON AGURRAK

    Zorionak, Anari! Jada 7 urte! Ze azkarpasatu den denbora! Pila bat maite

    zaitugu!

    Mila zorion, Ipar! Lehenengo urtea ospatunahi dugu musu erraldoi batekin. Biba zu!

    Zorionak, Argi! Ostegunean 8 urtebete zenituen, eta ederki pasatu genuen.

    Muxu handi bat Aitzolen partez.

    Zorionak, Maiu!!! 5 urte betekodituzu, eta primeran pasatuko dugu!

    Muxu handi bat etxeko guztion

    partez!

    Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izan mezuak asteartearratsaldea baino lehen jaso behar ditugula. Asteartetikaurrera jasotzen diren mezu guztiak hurrengo astekozenbakian argitaratuko ditugu.

    Lesakako Beheko-Errotako Ainitzeketa Amaiurrek 11 urte betekodituzte ekainaren 16an. Zorionak bihotz-

    bihotzez, aunitz urtez, eta gozatu egun

    hau zuek maitatzen duzuen jendearekin,

    neskak, aunitz merezi duzue eta!

    Amatxo

    Saioa, zorionak, politte! Ondo-ondo ospatueta gozatu zure ingurukoekin. Musu handi bat

    familia guztiaren partetik.

  • m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A

    Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

    Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

    Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

    ZU ERE ARTiSTA

    Oriotik Zarauzkoaraztegia ezagutzera

    Orioko Zaragueta ikastetxeko LehenHezkuntzako 4. mailako ikasleak Zarauzko araztegiabisitatzera joan ziren ekainaren 4an. Bertan biltzen diren Orioko eta

    Zarauzko ur zikinak nola garbitzen diren ikusi zuten. Prozesu nolakoa den

    azaldu zieten bertako bi begiralek, eta ikasleak erne egon ziren. Ondoren,

    Inurritza parkera joan ziren hamaiketakoa egitera. Azkenik, kanpinera

    oinez igo, bertan bazkaldu eta Txurrukako hondartzatik barrena

    ikastetxera iritsi ziren.

    Ataungo gaztetxoakHondarribianAtaungo Joxemiel Barandiaran eskolakoLH1-LH2ko ikasleak Hondarribian izan ginen maiatzaren22 eta 23an. Lehenik, maletak utzi eta herria ezagutu genuen.

    Bazkalostean, portura joan ginen, eta begiraleak ezagutu genituen.

    Gero, hondartzan jolasak egin genituen. Gauean, disko festa egin

    genuen aterpetxean. Biharamunean, ginkana bat egin genuen,

    herriko txokorik berezienak ikusiz. Bazkaldu, eta etxera bueltatu

    ginen. Nekatuta baina oso oroitzapen onarekin etorri ginen!

  • m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A berria

    ERREPORTAJEA Bizilore eskola aktiboa

    Guretzat, umea gai-tasunez betetakoizaki bat da. Hortiksortzen da eskola-ko eguneroko jar-duna: jolas askea,

    esperimentazioa...». Azkoitiko (Gi-puzkoa) Bizilore eskola aktibokogurasoetako bat da Irune Agirrega-biria Izagirre. Biziloren ez dago adi-nen araberako gelarik; Haziak etaKimuak daude. Ez dago ikasgaienaraberako ordutegirik; jolas askea,tailerrak eta halakoak egiten dituz-te. Ez dago irakaslerik, bidelagunakbaizik. Komunitatean eraikitakoeskola txiki bat da Bizilore. Jolasean dabiltza Haziak, esko-

    lako zenbait txokotan: eraikuntzagunean batzuk, egurrezko piezekineta animaliekin; esperimentaziomahaian beste batzuk, fideoekin,ogi birrinduarekin eta halakoekin.Txikienak dira Haziak, 2 eta 6 urteartekoak. Lehen solairua da haiena.Psikomotrizitate gelan dabiltza Ki-muak, koltxoneta artean oreka lan-tzen. Haiek dira nagusienak, 7 eta 8urtekoak —12 urte artekoentzat daeskola—. Orotara, 21 familiatako 28haur dabiltza Biziloren. Kimuena bigarren solairua da.

    Hura ere espazio irekia da, hainbatgunetan banatua: zientzia gunea,sormen gunea, eraikuntza guneaeta beste. Hainbat zuhaitzen hos-toak orrietan itsatsita daude zien-tzia gunean. «Hemengo aita batbasozaina da, eta irteera bat eginzuten Nuarbera. Hango zuhaitzen

    Komunitateko bizitza,jolas askea, esplorazioaeta tailerrak diraAzkoitiko Bizilore eskolaaktiboaren oinarrinagusiak. Egun, 2 eta 8 urte arteko 28 haurdabiltza, laubidelagunekin.

    Loreenhaztegia

  • m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A

    Hasieran nola, egun ere ezinbes-tekoak dira gurasoak proiektuan.Rekondok esan duenez, umeenhezkuntza prozesuaren parte izannahi duen guraso talde bat da:«Komunitate bat gara, eta eskolaeraikitzearen parte izan nahidugu». Horregatik, egunerokoanere gertuko harremana dute; bes-teak beste, batzarrak eta hausnar-keta saioak egiten dituzte hilero,batzordeetan parte hartzen dute,

    Adinaren arabera banatutako bi talde daude Bizilore eskolan: Haziak dira txikienak, eta Kimuak,

    berriz, helduenak. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU - BIZILORE

    eta tailerrak ematen dituzte esko-lan.

    Mahaiaren inguruan bildu diraHaziak, hamaiketakoan. Bidelagu-nek moztutako sagarra jaten aridira Jare Urzelai eta Malen Uranga.Gauza bera egin dute Kimuek ere;ogia olioarekin prestatu dute.«Atunarekin edo gaztarekin ere ja-ten dugu», azaldu du Nadhira Bena-ventek. Astelehenetan egiten duteogia, eta kopuruak eta halakoak

    hostoak ekarri zituzten, eta iker-keta txiki bat egin dute», azaldu duZaine Rekondo gurasoak. Jolas as-keak eta hostoenaren gisako pro-posamenak tartekatzen dituzte.

    Lau bidelagun dituzte ondoanumeek. Agirregabiriak honela des-kribatu du haien profila: «Ez du ba-lio irakasteak, kanpotik barrurazerbait emateak, baizik eta hau-rraren ondoan egoten asmatu be-har du. Hori hari fin bat da, eta egu-nerokoan finduz joan behar da».Rekondok gehitu duenez, behake-tarako gaitasuna, profil hausnar-tzailea eta norbere buruaren eza-gutza handia behar du bidelagu-nak, baita taldean lan egitekogaitasuna ere.

    Formakuntza eta aisialdia

    Biziloreren hazia 2011n erein zuten,Azpeitian. «Hezkuntza gaien ingu-ruan hausnartzeko biltzen hasi zi-ren batzuk. Urtebeteren buruan,umeak zituzten familiek zerbaitnahi zuten». Azkoitiko Udalak gelabat utzi zien; bost umerekin abia-tu zen eskola. Gero, eskola homo-logatzea eta proiektu integral bateraikitzea erabaki zuten. Hazitikkooperatiba sortu zuten 2016an,eta egungo eraikina erosi zuten.Proiektuaren parte diren jatetxeaeta aterpetxea ere badira han.

    lantzeko baliatzen dute. Azoka ereegiten dute, eskolako baratzekobarazkiekin. «Guztia egin behardute: elikagaiak bildu, zorroakprestatu, saldu... Matematika, hiz-kuntza eta abar lantzen dituzte»,esan dute gurasoek.

    Eskola ondoko zelaian ere tarteluzeak pasatzen dituzte umeek.Etxolak eraikitzen ibiltzen da Iraul-tza Azkue: «Lau etxola egin ditugu.Aroztegian egiten ditugu mahaiak-eta». Goizez bakarrik joaten diraeskolara, eta bigarren erdian iza-ten dituzte tailerrak, hizkuntzalantzeko tartearen ondoren: pin-tura eta buztina, baratzea, arozte-gia eta musika. Ostegunetan irtee-rak egiten dituzte. Ostiraletan, be-rriz, batzarra egiten dute; tartean,«elkarbizitzako arauak adosteko».

    Bizilorek, eskolaz gain, forma-kuntza eta proiektu integrala erebaditu; eskolaz kanpoko jendeajoan daiteke. «Formakuntzak hez-kuntza eta hazkuntza ikusteko du-gun modu horretan sakontzekodira», esan du Agirregabiriak. Mate-matika manipulatiboak, yoga etakontzentrazio teknikak, zientziahezkuntzan eta halakoak jorratudituzte. Proiektu integrala, berriz,eskola orduz kanpoko aisialdikoeskaintza da; yoga, zirkua, psiko-motrizitatea eta beste landu di-tuzte aurten.

  • m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A berria

    DENBORA-PASAK

    4 - 3=

    6 - 1=

    6 - 3=

    8 - 2=

    7 - 3=

    4 - 2=

    Arrosa

    Gorria

    Urdina

    Horia

    Beltza

    Morea

    Asmatu etamargotu.Edurnek marrazki

    bizidunetan ikusitako pertsonaiabat marraztu du. Egineragiketak, marrazkiakolorez janzteko.

    1.

    2.Irudia ordenatu. Naiarak loreontzi baterortzen ikusi duegongelako leihotik.Ordenatu irudiak,erorialdiarensekuentziaosatzeko.

    A

    C

    B

    D

  • m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A

    Erantzunak:2.-C-A-D eta B. 3.-Jonek.

    3. Batuketak. Ikasturteaamaitu da, eta Leirek, Jonek etaGurutzek armairuan gordedituzte koadernoak.Nork dukoaderno gehien?

    ‘Inoiz ez’ Urtetik urtera, itsasoa itsasertza jaten arida, baita paisaia eta etxebizitzak ere. He-rriko alkateak toki arriskutsuenean dau-den auzokide guztiak babestea lortu du,bat izan ezik: 90 urteko emakume bat.Madeleinek katuarekin eta senar zendua-ren oroitzapenarekin bizi nahi du, bereetxean. Uko egiten dio arriskua ikusteari;izan ere, Madeleine itsua da jaiotzatik.

    Bruno DuhamelArgitaletxea: Harriet Ediciones

    ‘Lagun berriak’ Rafi eta haren gurasoak beste auzo bate-ra joan dira bizitzera. Mutikoak ez du la-gunik, eta lagun propioak sortuko ditugurasoek oparitutako erremintekin. Egunbatean Ki ezagutuko du, auzoan bizi denAsiako bikote baten alaba, eta lagun minere bilakatuko dira. Biak hasiko dira ob-jektuekin lagun berriak sortzen, eta artis-ta bihurtuko dira azkenean.

    Tomi UngererArgitaletxea: Pamiela / Kalandraka

    AZOKA

    Udaberria eta udagerturatu ahala, ba-tez ere gau epele-tan, anfibioen kan-

    tuak entzun daitezke non-nahi.Izan ere, bikotekidea aurki-tu, ugaldu eta arrautzakjartzeko, ura dagoen tokie-tara hurbiltzen dira apoaketa igelak. Batzuetan, erre-ketara; beste batzuetan, baserri ingurueta-ko asketara, eta baita putzuetara ere. Anfi-bioek bi bizitza izaten dituzte. Lehena,arrautzatik jaio eta oraindik txikiak direnean,uretan ematen dute. Igel eta apoen kasuan,zapaburuak deitzen zaie larba jaioberri ho-riei. Hasieran, burua eta isatsa besterik ez

    dute izaten, eta arnasa uretanhartzeaz gain, bertako alga etaanimalia hilez elikatzen dira.Denborarekin, kanpoko airea ar-

    nasten hasten dira; poliki-poliki,aurreko eta atzeko hankaksortu eta buztana desager-tzen zaie, eta uretatik kan-pora bigarren bizitza hastendute. Asko ur ingurunetatik

    aldendu eta basoetara joaten dira, eta ziza-re, eltxo eta beste hainbat zomorroz elika-tzen dira. Hurrengo urtean, jada heldu bihur-turik, udaberriko eta udako gau epeletan en-tzungo ditugu berriz ere, bikotekideaaurkitu eta arrautzak jartzeko prest: krua-krua-krua, kro-kro-kro edo piii-piii-piii.

    Apo eta igelenkantuak

    Natur txokoa

    LEIRE JON GURUTZE

  • berria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO EKAINAREN 15A

    JOLASA

    Arre, arre,mandako

    DATUAK

    Partaide kopurua:

    Bi. Espazioa:

    Edozein.

    Iturria: Euskal

    Jolasen Bilduma

    (Urtxintxa). Webgunea: www.urtxintxa.eus

    ABESTIA

    Arre, arre, mandako,bihar Tolosarako,

    etzi Iruñerako.Handik zer ekarriko?Zapata eta gerriko.Haiek norentzako?

    Maialenentzako! (Haurraren izena)

    1Helduak haurra maga-lean hartzen du, biak

    elkarri begira daudela.

    2Kantaren erritmoan,hankak mugitzen ditu,

    gora eta behera.

    3Bukatzean, haurrarenizena esaten da. Hau-

    rra bizkarrean eramateanere abestu daiteke.

    m a n t a n g o r r i