Zuritutako dirua agerian

1
24 Hitz bitan Egitura 2012ko uztailaren 22a Bakarrizketan Zuritutako dirua agerian Joanes Segurola 1 Zergatik utzi du kargua David Ba- gley HSBC bankuko kontrolerako departamentu buruak? AEBetako Senatuko ikerketa batzorde baten arabera, droga trafikoko eta ekintza terroristetako dirua zuritzeko baime- na eman duelako HSBCk urteetan. Bagleyek zuen hori kontrolatzeko ar- dura. 2 Nongo dirua zuritu dute? Droga trafikoarena, Mexikon; Al Rajhi Bank bankuarena —Al-Qaedarekin lotura du bankuaren sortzaile nagusiak, ikerketa batzordeak dioenez—, Saudi Arabian; eta zigorrak saihestu nahi zi- tuzten herritarrena —AEBek ez dute inongo harremanik—, Iranen. 3 Zergatik egin du hori? AEBetako finantza sisteman legez kanpoko di- rua sartzeko erabili du HSBCk bere bankua, ikerketa batzordearen esa- netan. 4 Nola zuritu dute dirua? Mexikon, esaterako, HSBCren filialak milaka milioi dolar bidaltzen zizkion AEBetakoari errepidez edo hegazki- nez. Saudi Arabiako filialak zalantzak izan arren, HSBCk baimena eman zion Al Rajhi Banki bere bidalketa zer- bitzuak erabiltzeko. Iranen, diruaren jatorriaren erregistroak ezabatzen zi- tuzten dirua nork bidaltzen zuen ez ja- kiteko. 5 Nolatan sortu dute ikerketa ba- tzordea? Bankuak 2006 eta 2010 ar- tean izandako jarduera aztertzeko sortu zuten, frogatzeko mundu mai- lako banku batek AEBetako filial bat dirua zuritzeko eta terrorismoa finan- tzatzeko erabiltzeak sortzen duen ahulezia. 6 HSBCk zerbait esan du? Bai, bar- kamena eskatu du, eta dio jarduera duen herrialdeetako legea aintzat hartzen duela. 7 Zer zigor jaso dezake? AEBetako Justizia departamentua diru zuritze horiek aztertzen ari da. Frogatuko ba- litu, krimen salaketa bat eta 814 milioi euroko zigorra ezar liezazkioke. Izorratuak izorratzen I tun eta hitzarmenei buruz hizke- tan hasi dugu astea, eta desados- tasunen eta gatazken irudi gordi- nekin bukatu. Krisia hasi zene- tik, bosgarren greba orokorrera deitu dute ELAk, LABek eta beste sindi- katu batzuek, irailaren 26rako. CCOOk eta UGTk oraindik ez dute erabaki urrats hori egingo ote duten, baina ez daude gel- di: ostegunean milaka lagun kalera atera zituzten Espainiako Gobernuaren azken neurri sorta salatzeko. Oraingoz protes- tak lasaiak izan dira hemen, baina Madril aldean giroa asko berotzen ari da. Poli- ziak uniforme eta guzti protesta egiten ikustea ezohikoa da, nahiz eta orain arte haietako gehienek barrikadaren ohiko al- Krisiaren bosgarren urtean irteerarik ez zaio ikusten bizi-mailaren okertzeari, zerbitzu publikoen argaltzeari eta kostata lortutako gizarte eskubideen higatzeari. BEZaren igoerak eta funtzionarioen Egu- berrietako saria kentzea —barka, «gero- ratzea», Cristobal Montoro Ogasun mi- nistroaren eufemismo festaren arabera— herritarren, dendarien eta tabernarien patrikak hustuko ditu. Horri gehituz gero mendekoak zaintze- ko diru gutxiago izango dela, pentsioa ja- sotzeko lan gehiago egin behar dela, kale- ratzeak asko erraztu direla eta langabeen sariak txikitzeko atea jadanik irekia da- goela, ez da harritzekoa herritarren aldar- tea gero eta ozpinduagoa izatea. Eta Olin- piar Jokoekin batera, banderek eta ere- serkiek plazebo efektua egiten dutenean, ez askorik harritu goiko zerrendari beste «neurri desatsegin baina beharrezko» gehiago etortzen badira. PPko diputatu Andrea Fabraren ekar- pen ezin estimatuagoari esker, haserreak dagoeneko badu bere leloa: «Izorra daite- zela!». Klase politikoaren aurkako oihua da, krisia kudeatzeko darabilten modu baldar, alderdikoi eta gezurtiarengatik. Eta, batez ere, herritar gehienek uste du- telako sakrifizio guztiak bidegabekeria baten ondorio direla, boteretsuenek sor- tutako krisi batengatik, eta, agian, oke- rragoa dena, boteretsu horiek salbatzeko. Egia asko. Azalpen hori, bere sinpleta- sunean, erakargarria da, eta gogoz errepi- katzen dute sindikatuek eta ezkerreko taldeek. Baina, zoritxarrez, egiaren zati bat baizik ez da. Bidegabeena ziur, baina ez bakarra. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa- ko Gobernuak eta diputazioek, nik daki- dala behintzat, ez dute zuzenean zentimo- rik jarri Bankia salbatzeko. Eta haiek ere ari dira gerrikoa estutzen, baita irailean greba egingo dutenek gidatzen dituzte- nak ere. Gastuak eta diru sarrerak nola orekatzen diren, horretan daude ñabar- durak; eta ez dira garrantzi gutxikoak, murrizketek eta zerga igoerek ere ideolo- gia dutelako. Horretan galtzaile ateratzen dira kapitalaren errentei edo aberatsenei gehiago estutzea uko egiten dietenek edo amnistia fiskalak ematen dituztenak, bai- na baita boterean izan zirenean halakorik egin ez zutenek ere. Sinbolismoak badu bere garrantzia. Berez, politikariei leporatu behar zaien okerrena ez da orain ezpata lepoan dutela egiten ari direna, krisiaren aurreko urteo- tan egindakoa baino. Edo egin ez zutena. Kreditu merkeak etxegintzaren burbuila puztu zuen, baina ez zen bakarra izan. Salbuespenak salbuespen, ekonomia osoa puztu zuen, eta, harekin batera, zer- ga bilketa. Betiko iraungo ez zuela jakite- ko adina kobratzen dute batzuek, baina inork ez zuen festaren bolumena jaitsi nahi izan. Orain, noski, BEZa edo beste zerga bat igotzeak atzeraldia elikatzen du, eta garai onetan kontrolatu behar zi- ren gastuak mozteak traba egiten du. Zulotik ateratzeko itunen beharra alda- rrikatzen dute politikariek, sindikatuek eta patronalak, bakoitzak horrekin zer- bait desberdina esan nahi duen arren. Ez da giro orain, baina hau luzerako doa. Titulutik haratago Iker Aranburu Izorra daitezela! bihurtu da protesten leloa. Irudian, Valladoliden. NACHO GALLEGO / EFE Nokia Estaldura gutxitzen Nokia sakelako telefonoen ekoizleak 1.400 milioi euro (-%18,6) gutxiago irabazi ditu urteko bigarren hiruhile- koan, iazko garai berarekin alderatuz gero. Guztira, 7.542 milioi euro irabazi ditu. Munduko sakelako ekoizle- rik handiena da. Smartpho- ne eta sakelakoen salmen- ten jaitsierak eragin dute diru sarrerak gutxitzea. No- kiaren salmentek %17 egin dute behera Europan, eta %60 Ipar Amerikan. Gaia Atzerrira begira, hazteko asmoz Araba, Bizkai eta Gipuzkoa- ko Gaia Elektronika, Infor- matika eta Telekomunika- zioen klusterrak 1.500 lan- postu sortuko dituela aurreikusi du 2016ra bitarte- an. Klusterra osatzen duten 267 enpresek martxan jarri- tako nazioartekotzeko plan baten bidez lortu nahi dute. Hala, esportazioengatik lor- tutako diru sarrerak %32tik %50era handitzea espero dute. EAEko BPGaren %4,35 osatzen du Gaiak. Microsoft 26 urtean lehen aldiz, galerak Microsoft teknologia enpre- sak, azken 26 urteetan le- hen aldiz, hiruhileko batean galerak izan ditu. Izan ere, apiril eta ekain bitartean 492 milioi dolar galdu ditu enpresak. Urtarriletik mar- txora bitartean ere ohi baino irabazi txikiagoak lortu zi- tuen. Microsoftek finantza urtea ekainean bukatzen du, eta jakinarazi du azken urte- an, 16.978 milioi dolar iraba- zi dituela, aurreko urtean baino %26 gutxiago. Gestamp Murrizketen aurka, lanuzteak Gestamp taldeak Zamu- dion eta Igorren (Bizkaia) di- tuen lantegietan aste hone- tan egin dituzte lehen bi la- nuzteak. Langileek lehengo astean iragarri zuten uztaile- an eta abuztuan asteartero eta ostegunero protestak egingo dituztela, enpresak hartu nahi dituen neurrien aurka. Soldata %20 jaitsi nahi die langileei, eta urteko lanordu kopurua handitu. 2009tik soldatak izoztuta dauzkate langileek. Asteko enpresak KERIM OKTEN/EFE

Transcript of Zuritutako dirua agerian

Page 1: Zuritutako dirua agerian

24 Hitz bitanEgitura • 2012ko uztailaren 22a

Bakarrizketan

Zuritutakodirua agerian

Joanes Segurola

1 Zergatik utzi du kargua David Ba-gley HSBC bankuko kontrolerakodepartamentu buruak? AEBetakoSenatuko ikerketa batzorde batenarabera, droga trafikoko eta ekintzaterroristetako dirua zuritzeko baime-na eman duelako HSBCk urteetan.Bagleyek zuen hori kontrolatzeko ar-dura.

2 Nongo dirua zuritu dute? Drogatrafikoarena, Mexikon; Al Rajhi Bankbankuarena —Al-Qaedarekin loturadu bankuaren sortzaile nagusiak,ikerketa batzordeak dioenez—, SaudiArabian; eta zigorrak saihestu nahi zi-tuzten herritarrena —AEBek ez duteinongo harremanik—, Iranen.

3 Zergatik egin du hori? AEBetakofinantza sisteman legez kanpoko di-rua sartzeko erabili du HSBCk berebankua, ikerketa batzordearen esa-netan.

4 Nola zuritu dute dirua? Mexikon,esaterako, HSBCren filialak milakamilioi dolar bidaltzen zizkion AEBetakoari errepidez edo hegazki-nez. Saudi Arabiako filialak zalantzakizan arren, HSBCk baimena emanzion Al Rajhi Banki bere bidalketa zer-bitzuak erabiltzeko. Iranen, diruarenjatorriaren erregistroak ezabatzen zi-tuzten dirua nork bidaltzen zuen ez ja-kiteko.

5 Nolatan sortu dute ikerketa ba-tzordea? Bankuak 2006 eta 2010 ar-tean izandako jarduera aztertzekosortu zuten, frogatzeko mundu mai-lako banku batek AEBetako filial batdirua zuritzeko eta terrorismoa finan-tzatzeko erabiltzeak sortzen duenahulezia.

6 HSBCk zerbait esan du? Bai, bar-kamena eskatu du, eta dio jardueraduen herrialdeetako legea aintzathartzen duela.

7 Zer zigor jaso dezake? AEBetakoJustizia departamentua diru zuritzehoriek aztertzen ari da. Frogatuko ba-litu, krimen salaketa bat eta 814 milioieuroko zigorra ezar liezazkioke.

Izorratuak izorratzen

Itun eta hitzarmenei buruz hizke-tan hasi dugu astea, eta desados-tasunen eta gatazken irudi gordi-nekin bukatu. Krisia hasi zene-tik, bosgarren greba orokorrera

deitu dute ELAk, LABek eta beste sindi-katu batzuek, irailaren 26rako. CCOOketa UGTk oraindik ez dute erabaki urratshori egingo ote duten, baina ez daude gel-di: ostegunean milaka lagun kalera aterazituzten Espainiako Gobernuaren azkenneurri sorta salatzeko. Oraingoz protes-tak lasaiak izan dira hemen, baina Madrilaldean giroa asko berotzen ari da. Poli-ziak uniforme eta guzti protesta egitenikustea ezohikoa da, nahiz eta orain artehaietako gehienek barrikadaren ohiko al-dean izan.

Krisiaren bosgarren urtean irteerarikez zaio ikusten bizi-mailaren okertzeari,zerbitzu publikoen argaltzeari eta kostatalortutako gizarte eskubideen higatzeari.BEZaren igoerak eta funtzionarioen Egu-berrietako saria kentzea —barka, «gero-ratzea», Cristobal Montoro Ogasun mi-nistroaren eufemismo festaren arabera—herritarren, dendarien eta tabernarienpatrikak hustuko ditu.

Horri gehituz gero mendekoak zaintze-ko diru gutxiago izango dela, pentsioa ja-sotzeko lan gehiago egin behar dela, kale-ratzeak asko erraztu direla eta langabeensariak txikitzeko atea jadanik irekia da-goela, ez da harritzekoa herritarren aldar-tea gero eta ozpinduagoa izatea. Eta Olin-piar Jokoekin batera, banderek eta ere-serkiek plazebo efektua egiten dutenean,ez askorik harritu goiko zerrendari beste

«neurri desatsegin baina beharrezko»gehiago etortzen badira.

PPko diputatu Andrea Fabraren ekar-pen ezin estimatuagoari esker, haserreakdagoeneko badu bere leloa: «Izorra daite-zela!». Klase politikoaren aurkako oihuada, krisia kudeatzeko darabilten modubaldar, alderdikoi eta gezurtiarengatik.Eta, batez ere, herritar gehienek uste du-telako sakrifizio guztiak bidegabekeriabaten ondorio direla, boteretsuenek sor-tutako krisi batengatik, eta, agian, oke-rragoa dena, boteretsu horiek salbatzeko.

Egia asko.Azalpen hori, bere sinpleta-sunean, erakargarria da, eta gogoz errepi-katzen dute sindikatuek eta ezkerrekotaldeek. Baina, zoritxarrez, egiaren zatibat baizik ez da. Bidegabeena ziur, bainaez bakarra. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa-ko Gobernuak eta diputazioek, nik daki-dala behintzat, ez dute zuzenean zentimo-rik jarri Bankia salbatzeko. Eta haiek ereari dira gerrikoa estutzen, baita iraileangreba egingo dutenek gidatzen dituzte-nak ere. Gastuak eta diru sarrerak nolaorekatzen diren, horretan daude ñabar-durak; eta ez dira garrantzi gutxikoak,

murrizketek eta zerga igoerek ere ideolo-gia dutelako. Horretan galtzaile ateratzendira kapitalaren errentei edo aberatseneigehiago estutzea uko egiten dietenek edoamnistia fiskalak ematen dituztenak, bai-na baita boterean izan zirenean halakorikegin ez zutenek ere. Sinbolismoak badubere garrantzia.

Berez, politikariei leporatu behar zaienokerrena ez da orain ezpata lepoan dutelaegiten ari direna, krisiaren aurreko urteo-tan egindakoa baino. Edo egin ez zutena.Kreditu merkeak etxegintzaren burbuilapuztu zuen, baina ez zen bakarra izan.Salbuespenak salbuespen, ekonomiaosoa puztu zuen, eta, harekin batera, zer-ga bilketa. Betiko iraungo ez zuela jakite-ko adina kobratzen dute batzuek, bainainork ez zuen festaren bolumena jaitsinahi izan. Orain, noski, BEZa edo bestezerga bat igotzeak atzeraldia elikatzendu, eta garai onetan kontrolatu behar zi-ren gastuak mozteak traba egiten du.

Zulotik ateratzeko itunen beharra alda-rrikatzen dute politikariek, sindikatueketa patronalak, bakoitzak horrekin zer-bait desberdina esan nahi duen arren. Ezda giro orain, baina hau luzerako doa.

Titulutik haratagoIker Aranburu

Izorra daitezela! bihurtu da protesten leloa. Irudian, Valladoliden. NACHO GALLEGO / EFE

NokiaEstaldura gutxitzen

Nokia sakelako telefonoenekoizleak 1.400 milioi euro(-%18,6) gutxiago irabaziditu urteko bigarren hiruhile-koan, iazko garai berarekinalderatuz gero. Guztira,7.542 milioi euro irabazi ditu.Munduko sakelako ekoizle-rik handiena da. Smartpho-ne eta sakelakoen salmen-ten jaitsierak eragin dutediru sarrerak gutxitzea. No-kiaren salmentek %17 egindute behera Europan, eta%60 Ipar Amerikan.

GaiaAtzerrira begira,hazteko asmoz

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa-ko Gaia Elektronika, Infor-matika eta Telekomunika-zioen klusterrak 1.500 lan-postu sortuko dituelaaurreikusi du 2016ra bitarte-an. Klusterra osatzen duten267 enpresek martxan jarri-tako nazioartekotzeko planbaten bidez lortu nahi dute.Hala, esportazioengatik lor-tutako diru sarrerak %32tik%50era handitzea esperodute. EAEko BPGaren%4,35 osatzen du Gaiak.

Microsoft26 urtean lehenaldiz, galerak

Microsoft teknologia enpre-sak, azken 26 urteetan le-hen aldiz, hiruhileko bateangalerak izan ditu. Izan ere,apiril eta ekain bitartean492 milioi dolar galdu dituenpresak. Urtarriletik mar-txora bitartean ere ohi bainoirabazi txikiagoak lortu zi-tuen. Microsoftek finantzaurtea ekainean bukatzen du,eta jakinarazi du azken urte-an, 16.978 milioi dolar iraba-zi dituela, aurreko urteanbaino %26 gutxiago.

GestampMurrizketen aurka, lanuzteak

Gestamp taldeak Zamu-dion eta Igorren (Bizkaia) di-tuen lantegietan aste hone-tan egin dituzte lehen bi la-nuzteak. Langileek lehengoastean iragarri zuten uztaile-an eta abuztuan astearteroeta ostegunero protestakegingo dituztela, enpresakhartu nahi dituen neurrienaurka. Soldata %20 jaitsinahi die langileei, eta urtekolanordu kopurua handitu.2009tik soldatak izoztutadauzkate langileek.

Asteko enpresak

KERIM OKTEN/EFE