Download - Zuritutako dirua agerian

Transcript
Page 1: Zuritutako dirua agerian

24 Hitz bitanEgitura • 2012ko uztailaren 22a

Bakarrizketan

Zuritutakodirua agerian

Joanes Segurola

1 Zergatik utzi du kargua David Ba-gley HSBC bankuko kontrolerakodepartamentu buruak? AEBetakoSenatuko ikerketa batzorde batenarabera, droga trafikoko eta ekintzaterroristetako dirua zuritzeko baime-na eman duelako HSBCk urteetan.Bagleyek zuen hori kontrolatzeko ar-dura.

2 Nongo dirua zuritu dute? Drogatrafikoarena, Mexikon; Al Rajhi Bankbankuarena —Al-Qaedarekin loturadu bankuaren sortzaile nagusiak,ikerketa batzordeak dioenez—, SaudiArabian; eta zigorrak saihestu nahi zi-tuzten herritarrena —AEBek ez duteinongo harremanik—, Iranen.

3 Zergatik egin du hori? AEBetakofinantza sisteman legez kanpoko di-rua sartzeko erabili du HSBCk berebankua, ikerketa batzordearen esa-netan.

4 Nola zuritu dute dirua? Mexikon,esaterako, HSBCren filialak milakamilioi dolar bidaltzen zizkion AEBetakoari errepidez edo hegazki-nez. Saudi Arabiako filialak zalantzakizan arren, HSBCk baimena emanzion Al Rajhi Banki bere bidalketa zer-bitzuak erabiltzeko. Iranen, diruarenjatorriaren erregistroak ezabatzen zi-tuzten dirua nork bidaltzen zuen ez ja-kiteko.

5 Nolatan sortu dute ikerketa ba-tzordea? Bankuak 2006 eta 2010 ar-tean izandako jarduera aztertzekosortu zuten, frogatzeko mundu mai-lako banku batek AEBetako filial batdirua zuritzeko eta terrorismoa finan-tzatzeko erabiltzeak sortzen duenahulezia.

6 HSBCk zerbait esan du? Bai, bar-kamena eskatu du, eta dio jardueraduen herrialdeetako legea aintzathartzen duela.

7 Zer zigor jaso dezake? AEBetakoJustizia departamentua diru zuritzehoriek aztertzen ari da. Frogatuko ba-litu, krimen salaketa bat eta 814 milioieuroko zigorra ezar liezazkioke.

Izorratuak izorratzen

Itun eta hitzarmenei buruz hizke-tan hasi dugu astea, eta desados-tasunen eta gatazken irudi gordi-nekin bukatu. Krisia hasi zene-tik, bosgarren greba orokorrera

deitu dute ELAk, LABek eta beste sindi-katu batzuek, irailaren 26rako. CCOOketa UGTk oraindik ez dute erabaki urratshori egingo ote duten, baina ez daude gel-di: ostegunean milaka lagun kalera aterazituzten Espainiako Gobernuaren azkenneurri sorta salatzeko. Oraingoz protes-tak lasaiak izan dira hemen, baina Madrilaldean giroa asko berotzen ari da. Poli-ziak uniforme eta guzti protesta egitenikustea ezohikoa da, nahiz eta orain artehaietako gehienek barrikadaren ohiko al-dean izan.

Krisiaren bosgarren urtean irteerarikez zaio ikusten bizi-mailaren okertzeari,zerbitzu publikoen argaltzeari eta kostatalortutako gizarte eskubideen higatzeari.BEZaren igoerak eta funtzionarioen Egu-berrietako saria kentzea —barka, «gero-ratzea», Cristobal Montoro Ogasun mi-nistroaren eufemismo festaren arabera—herritarren, dendarien eta tabernarienpatrikak hustuko ditu.

Horri gehituz gero mendekoak zaintze-ko diru gutxiago izango dela, pentsioa ja-sotzeko lan gehiago egin behar dela, kale-ratzeak asko erraztu direla eta langabeensariak txikitzeko atea jadanik irekia da-goela, ez da harritzekoa herritarren aldar-tea gero eta ozpinduagoa izatea. Eta Olin-piar Jokoekin batera, banderek eta ere-serkiek plazebo efektua egiten dutenean,ez askorik harritu goiko zerrendari beste

«neurri desatsegin baina beharrezko»gehiago etortzen badira.

PPko diputatu Andrea Fabraren ekar-pen ezin estimatuagoari esker, haserreakdagoeneko badu bere leloa: «Izorra daite-zela!». Klase politikoaren aurkako oihuada, krisia kudeatzeko darabilten modubaldar, alderdikoi eta gezurtiarengatik.Eta, batez ere, herritar gehienek uste du-telako sakrifizio guztiak bidegabekeriabaten ondorio direla, boteretsuenek sor-tutako krisi batengatik, eta, agian, oke-rragoa dena, boteretsu horiek salbatzeko.

Egia asko.Azalpen hori, bere sinpleta-sunean, erakargarria da, eta gogoz errepi-katzen dute sindikatuek eta ezkerrekotaldeek. Baina, zoritxarrez, egiaren zatibat baizik ez da. Bidegabeena ziur, bainaez bakarra. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa-ko Gobernuak eta diputazioek, nik daki-dala behintzat, ez dute zuzenean zentimo-rik jarri Bankia salbatzeko. Eta haiek ereari dira gerrikoa estutzen, baita iraileangreba egingo dutenek gidatzen dituzte-nak ere. Gastuak eta diru sarrerak nolaorekatzen diren, horretan daude ñabar-durak; eta ez dira garrantzi gutxikoak,

murrizketek eta zerga igoerek ere ideolo-gia dutelako. Horretan galtzaile ateratzendira kapitalaren errentei edo aberatseneigehiago estutzea uko egiten dietenek edoamnistia fiskalak ematen dituztenak, bai-na baita boterean izan zirenean halakorikegin ez zutenek ere. Sinbolismoak badubere garrantzia.

Berez, politikariei leporatu behar zaienokerrena ez da orain ezpata lepoan dutelaegiten ari direna, krisiaren aurreko urteo-tan egindakoa baino. Edo egin ez zutena.Kreditu merkeak etxegintzaren burbuilapuztu zuen, baina ez zen bakarra izan.Salbuespenak salbuespen, ekonomiaosoa puztu zuen, eta, harekin batera, zer-ga bilketa. Betiko iraungo ez zuela jakite-ko adina kobratzen dute batzuek, bainainork ez zuen festaren bolumena jaitsinahi izan. Orain, noski, BEZa edo bestezerga bat igotzeak atzeraldia elikatzendu, eta garai onetan kontrolatu behar zi-ren gastuak mozteak traba egiten du.

Zulotik ateratzeko itunen beharra alda-rrikatzen dute politikariek, sindikatueketa patronalak, bakoitzak horrekin zer-bait desberdina esan nahi duen arren. Ezda giro orain, baina hau luzerako doa.

Titulutik haratagoIker Aranburu

Izorra daitezela! bihurtu da protesten leloa. Irudian, Valladoliden. NACHO GALLEGO / EFE

NokiaEstaldura gutxitzen

Nokia sakelako telefonoenekoizleak 1.400 milioi euro(-%18,6) gutxiago irabaziditu urteko bigarren hiruhile-koan, iazko garai berarekinalderatuz gero. Guztira,7.542 milioi euro irabazi ditu.Munduko sakelako ekoizle-rik handiena da. Smartpho-ne eta sakelakoen salmen-ten jaitsierak eragin dutediru sarrerak gutxitzea. No-kiaren salmentek %17 egindute behera Europan, eta%60 Ipar Amerikan.

GaiaAtzerrira begira,hazteko asmoz

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa-ko Gaia Elektronika, Infor-matika eta Telekomunika-zioen klusterrak 1.500 lan-postu sortuko dituelaaurreikusi du 2016ra bitarte-an. Klusterra osatzen duten267 enpresek martxan jarri-tako nazioartekotzeko planbaten bidez lortu nahi dute.Hala, esportazioengatik lor-tutako diru sarrerak %32tik%50era handitzea esperodute. EAEko BPGaren%4,35 osatzen du Gaiak.

Microsoft26 urtean lehenaldiz, galerak

Microsoft teknologia enpre-sak, azken 26 urteetan le-hen aldiz, hiruhileko bateangalerak izan ditu. Izan ere,apiril eta ekain bitartean492 milioi dolar galdu dituenpresak. Urtarriletik mar-txora bitartean ere ohi bainoirabazi txikiagoak lortu zi-tuen. Microsoftek finantzaurtea ekainean bukatzen du,eta jakinarazi du azken urte-an, 16.978 milioi dolar iraba-zi dituela, aurreko urteanbaino %26 gutxiago.

GestampMurrizketen aurka, lanuzteak

Gestamp taldeak Zamu-dion eta Igorren (Bizkaia) di-tuen lantegietan aste hone-tan egin dituzte lehen bi la-nuzteak. Langileek lehengoastean iragarri zuten uztaile-an eta abuztuan astearteroeta ostegunero protestakegingo dituztela, enpresakhartu nahi dituen neurrienaurka. Soldata %20 jaitsinahi die langileei, eta urtekolanordu kopurua handitu.2009tik soldatak izoztutadauzkate langileek.

Asteko enpresak

KERIM OKTEN/EFE