ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik...

47
ZUZENDARIA: Manex Aranburu (Mendi ingeniaria eta GEEko kide ) PARTEHARTZAILEAK: Lierni Aranburu (Nekazal Ingeniari teknikoa eta GEEko teknikaria) Joseba Garmendia (Biologian Lizentziatua eta GEEko kidea) Lorena Uriarte (Biologian Lizentziatua) Leire Oreja (Biologian Lizentziatua) Ibon Tamayo (Biologian Lizentziatua eta GIS aditua)

Transcript of ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik...

Page 1: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ZUZENDARIA: Manex Aranburu (Mendi ingeniaria eta GEEko kide )

PARTEHARTZAILEAK: Lierni Aranburu (Nekazal Ingeniari teknikoa eta GEEko teknikaria)

Joseba Garmendia (Biologian Lizentziatua eta GEEko kidea) Lorena Uriarte (Biologian Lizentziatua)

Leire Oreja (Biologian Lizentziatua) Ibon Tamayo (Biologian Lizentziatua eta GIS aditua)

Page 2: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

AURKIBIDEA

0. HITZAURREA................................................................................................ 3 1. SARRERA...................................................................................................... 4 2. AURREKARIAK............................................................................................. 6 3. JUSTIFIKAZIOA ............................................................................................ 8 4. HELBURUAK............................................................................................... 12 5. AZTERKETA EREMUAREN DESKRIBAPEN FISIKOA ............................. 14 5.1 ERLEZAINTZAREN APARTEKO IKUSPEGIA ......................................... 16 6. METODOLOGIA .......................................................................................... 24 6.1.ERLATEGIEN ERROLADA ETA KARAKTERIZAZIOA............................ 24 7. EMAITZAK................................................................................................... 27 8. EZTABAIDA ETA ONDORIOAK ................................................................. 40 9. BIBLIOGRAFIA ........................................................................................... 43 I. GEHIGARRIA

2

Page 3: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

0. HITZAURREA

Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak, aurrerantzean GEE, Aranzadi Zientzi Elkartearen

laguntzaz, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, erlategi esperimentalen eraginpeko

eremuaren karakterizazio eta polinizazio gaitasunean eragiten dioten gaixotasunen

banaketaren karakterizazioa eta banaketa potentzialaren azterketa egin bide du, honako

hau bere lehen urratsa duelarik.

GEE, 1980.urtean sortzen da, erlezaintzari dagozkion interesak defendatzeko,

antzinako ohiturak eta kultura sendotzeko, erlezaintza eguneratzeko, gai berrietara egokitu

eta zeharkako hainbat onura eta abantailak kaleratzeko. Egun, GEE 515 bazkidek osatzen

dute, eta orotara, Gipuzkoa osoan barreiaturik 7.651 erlauntz daude.

Azken urte hauetan erlezaintza, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da.

Gipuzkoako erlezaintza mota trinkoak, ez profesionalak, ikuspegi ekonomiko eta

produktibista batetik urruntzea ekarri du, erlezaintzaren garrantzia, ezti ekoizpenetik eta

beste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen

naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela eta, elkartearen eginkizunetariko asko

ingurugiroaren ardatzetik bideratua izan da: bertako erlearen egoeraren azterketan,

berezitasun genetikoan, berreskurapenean, hobekuntza genetikoan,… oinarritu da,

besteak beste. Paraleloki erlezaintzaren gizarteratze eta sentikortze ekimenak burutu izan

ditu, hein handi batean, daukagun landa eremuaren, oreka ekologikoa eta landareen

dibertsitatea eta kontserbazioa, gizakiok kudeatzen ditugun erleen menpe baitago.

Azterketa honekin, erlearen berezko jarduera eta bizi iraupenera lagundu nahi da,

posible den neurrian berezko populazio basatiekin osatzen den lurralde bat izatea bilatuz.

Azken aldi honetan, naturzale eta komunitate zientifikoa ere kezkatzera iritsi den Erlauntza

Hustutzearen Sindromea (EHS), Barroasia, Loke amerikarra, eta abar gaitz eta eragin

fokoek, derrigorrez erlategietako maneiu eta kudeaketaz at, dauden faktore eragileak

aztertzea eskatzen du, beharturik egonda erlauntzetako “gaixotasunenetan” aitzindari

izango bada.

3

Page 4: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

1. SARRERA

Ondorengo txostenean jasotzen den azterketa, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak,

Eusko Jaurlaritzako, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Biodibertsitate

Zuzendaritzaren laguntzari esker burutu da.

Jarraian aurkezten den lanaren emaitza, 2007an Gipuzkoako Erlezain Elkarteak

martxan jarri zuen “Erlearen polinizanio-estalduraren azterketa Gipuzkoako lurralde

historikoan ” oinarritu da. Urtez urte datuak eguneratzen joan ahala eta erlezain berrien

erlategiak eta gaitzen presentzia geoerreferentziatzearekin, bere hastapenetan agertzen

den proiektu berri honi aurre egiteko bidea jorratzen da. Jada erronka mahairatua dago.

Bai gizartea, bai erlezain komunitatea geroz eta gehiago kezkatzen duten gaiak

dira, aldaketa klimatikoa, ingurumen kalitatea, bioaniztasunaren urritzea…oro har. Garbi

dagoena, oreka kontzeptuari jarraikiz, hau beti dagoela definizioz aldaketa berri baten

altzoan, eta gizakioi bizitzea dagokigun garai honek ere bere ardura eta seriotasuna

eskatzen duela, aurrera begira irtenbide eta bilakaera arrakastatsu bat ematera begira.

Gutxienez, natur baliabidetzat ditugunak maila berean eta datozen belaunaldientzat

eskuragarri uztea. Horrela, eta mundu mailan egiten diren hainbat azterketen haritik,

kezkatzekoak dira bizitzari aurre egiten dieten hainbat mehatxu, eta honekin etorkizun

beltzaren (ezezagunaren) kezka. Erlezaintzan bere isla daukaten arrisku faktoreak Barroa,

Lokea eta Erlauntza Hustutzearen Sindromea dira nagusien. Hein handi batean oraindik

ezezagunak, asko aztertu badira ere. Ezjakintasun honen barruan zailtasunetako asko

elkarren arteko lotura eragina eta hauek beste aldagarriekiko duten efektuan datza. Joera

hauei argitasun apur bat eman asmotan garatu da ondorengo lana bere lehen fasean.

Gipuzkoako erlategietan osasun-gaixotasunen inguruan ematen ari diren

intzidentziei erantzun bat eta ondoriozko konponbidea aurkitu nahi zaie, posible bada,

erremediorik onena prebentzioa dela jakinik, arrisku egoera edota gune, zein une

potentzialak ekidin nahiko liratekeelarik, gaitz desberdin hauek eman aurretik. Esan

beharrik ez badago ere, gogoratzea ez dago soberan, are gehiago proiektu honetan

lortutako emaitzak ezinbestekoak izan daitezkeela, bai gizarte, zein ekonomi, zein

ingurumen alorretan. Honetarako erle maparen, GIS “Geografi Informazio Sistema”

lanabesaz baliatuz, nitxo ekologikoen modelizazioaren bidez gaixotasunak agertzen diren

guneen karakterizazio bat egin da. Hau garatzen ari den diziplina bat da. Nitxo ekologikoa,

inmigrazioaren beharrik gabe espezie baten populazioak bizi daitezkeeneko ingurugiro

baldintzen multzoari deritzogu. Espezieek berriz, beraien banaketa geografikoa zehazten

duten arau ekologikoak obeditzen dituzte, hau da, espezieen banaketan elkar eragiten

4

Page 5: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA duten bi gunetan azter daiteke: ekologikoa eta geografikoa. Modelizazioari esker

espeziearentzat egokiak diren inguruneak zehazten dira, hau da, zein ingurugiro baldintzek

determinatzen duten bere presentzia eta ez espeziearen banaketa erreala.

1. Irudia. Nitxo ekologikoen modelaketa eta banaketa geografikoak

Honi esker banaketa geografiko fidagarriak modelatu daitezke datu gutxi batzuekin

eta hipotesi espazialak sor daitezke denboran eta espazioan desberdinak diren eszenatoki

geografikoetan. Dena den, oraindik gainditu beharreko hainbat muga ditu: modeloek ez

dituzte barneratzen espezieen banaketan garrantzitsuak diren hainbat aspektu, hala nola

espezieen barreiadura ahalmena, interakzio biotikoak, oztopo geografikoak…

Dena dela, Iehen fase hau, hasiera pausu bat bezala baino ez da ulertu behar, abia

puntu bat, alegia. Denbora eta konstantziak, datu bilketa eta hauen trataera geroz eta

zehatzagoak, ekarriko du eta egingo, azterketa hau, tresna fidagarri eta Gipuzkoako erle

populazioaren mantenuaren aldeko lanabes bilakatzea helburu izanik.

2. Irudia. Eraikin batean, erlezainen kontrolik gabe, garatu den erlategia.

5

Page 6: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

2. AURREKARIAK

Goran aipatu den bezala, GEEk ingurumen esparrua jorratzen du. Izan ere, bertako

biodibertsitatearen galerarekin, ezer asko egin dezake erlezainak bere ekonomiari begira,

ezer asko kanpoko erleen inportatzearekin, ezer asko “Varroosiaren” aurka… Ildo

horretatik ezinbestekoa zen bertakoa berreskuratzea, zein egoeratan dagoen ezagutzea,

eta noski horrek, erlearengandik hastea eskatzen zuen. Hori dela eta, erlearen

gaixotasunen karakterizazioaren azterketa egin aurretik, gai honekin loturik dauden beste

hainbat ikerketa egin dira. Hala nola;

Euskal Herriko erle beltzaren berreskurapena eta kontserbazioa ekoetologikoa, non

GEEk, bertako erlearen errustuzidadea eta ingurunearekiko adierazten duen adaptazioa

mantendu nahian plan bat egituratzen duen.

Estudio ecoetológico de las poblaciones de abeja negra local de Oñati-Arantzazu y

Goizueta. Recogida de datos y análisis del polen corbicular recolectado, non Euskal

Herriko erleen populazioaren konportamentu eta ezaugarri espezifikoak aztertu ziren. Erle

autoktonoak, inguruko baliabideak hobetoago erabiltzen dituztela eta ingurura hobetoago

adaptatuak daudela ondorioztatuz.

Puntu honetara iritsirik, Gipuzkoa osoan erlategi desberdinetako laginak hartu eta

berriro genetikoki azaltzen zuten desberdintasun eta urruntasun genetikoa aztertu

zitzaielarik, oro har, Gipuzkoako erleen populazioa kontserbazio-maila goren eta bildua

ikusten zen. Hori 2003 urtean zehar. Azkenik, gaiak zuen garrantziaz jabeturik, 2004ean,

GEEtik gogoeta estrategiko gisa, datozen urteetan elkartearen nondik norakoak markatuko

dituen ildoen azterketa burutzen da Estrategia de Implantación de la Abeja Negra Local,

Como Elemento de Integración del Desarrollo Rutral y la Conservación Medio Ambiental

en Gipuzkoa.

Tartean, erleak betetzen duen ingurumen funtziorik nabarmenenaren azterketa

orokor bat bultzatzen da Importancia de la abeja melífera como agente polinizador en el

medio natural. Bertan, erleak beste izakiekiko azaltzen duen lotura zuzen eta zeharkakoan

aztertzen dira, polinizazioarekin lotura duten beste intsektu eta zabaltasunez, animaliak

betetzen duten funtzioarekin erkatuz.

Erlearen polinizazio estalduraren azterketa Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

2007an hasiera izan zuen lan honen helburua, Gipuzkoako erlategien kokaleku zehatza

jakitearena zen, lurralde honetako polinizazio estaldura ezagutzeko asmoarekin.

6

Page 7: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA Honetarako, alde batetik erlategien kokalekua eta bestetik landaredia aztertu ziren.

Lortutako emaitzak lau parametro ezberdinetan sailkatuz. Landaredi ez potentziala eta

erlezaintza intentsoa, Landaredi potentziala eta erlezaintza intentsoa, Landaredi ez

potentziala eta erlezaintza ez intentsoa eta Landaredi potentziala eta erlezaintza ez

intentsoa.

3. Irudia. Gipuzkoako erlauntzen polinizazio gaitasunari buruz egindako lanaren azken emaitza (Aranburu et al. 2008).

Aipatutako azken lan honetan, gaixotasunak ere izan ziren aztergai, klima,

orientazio eta jatenaren ikuspegitik. Ala eta guztiz ere, erlauntzen hilkortasun tasetan

gaixotasunak duen garrantzia ikusita, GEEk aurrera pauso bat egin nahi izan du,

Gipuzkoako erlategi ezberdinetan erleak hil diren arrazoiak aztertuz eta hauek jarrai

dezaketen antzeko parametroak aurkitu nahiean. Era honetan, azken emaitzak lortu

ondoren, GEEtik erlauntzen lurraldearekiko barreiadura eta erregulazioa ahalbidetuko da,

neurri zuzentzaileak proposatuz, kokapenaren egokitasunaz aholkatuz, eta edo zergatik ez,

galaraziaz. Beti irabaztea datorren erlezainen interes ekonomiko zein osasun eta

bioaniztasunaren ildotik, Gipuzkoako erlategietako hilkortasun tasak murriztu asmoz.

7

Page 8: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

3. JUSTIFIKAZIOA

Erleak ingurugiroan jokatzen duen giltzarrizko papera ez du inork zalantzan jartzen.

Zehazki bioaniztasunaren aberastasunean duen eraginagatik, ekologian oinarrizko

elikadura kateetako lehen solairuetan jokatzen duen giltzarrizko funtzioagatik da ezaguna

bere eragin positiboa. Hau ordea beste bat litzateke, erlea osasuntsu beharrean, hainbat

gaixotasun eta eragin ezezagunen ondorioz, beren betiko etologia aldatu eta ulergaitz diren

hainbat portaera burutzen baditu. Kakoa beraz, etorkizuneko gogoeta, erle osasuntsu

baten ildotik lantzea ikusten da, honek gizarteari eskaini diezazkiokeen onurak garatze

bidean landuko baitira. Erleak gure ekologian jokatzen duen papera ezagutzen da, eta

horrela jarraitzea nahi da, alegia. Bestea, hauekin aurrera begira gauzatzera iritsi daitekeen

beste erabilerak lirateke, honen eredu bezala zenbait unibertsitatek aztertu eta landutako

proiektuak genituzke, non erlauntzak aire kalitatearen partikulen neurketarako erabili ohi

dituzten, edo pertsonen pairatzen dituzten minen detektore gisa…esate baterako. Garbi

dago beraz, erlauntzen gaixotasunen karakterizazioaren ezagutzak baduela bere

garrantzia, egungo eginkizunetik haratago, potentzialki ere bere baitan jasotzen diren

aukerengatik ere. Eta hau dena, bai erlezainarentzat, bai gizarteko arlo zein

ingurumenerako ere. Hauek ezberdinak izanagatik, badute beren arteko lotura. Jarraian

banan-banan aztertzen dira honako hau jasoaz:

Erlezaintza ikuspegitik: Erleen gaixotasunak noiz emango diren eta hauen

aurrekari izateak, neurri zuzentzaile eta babesleak ezartzea ekarriko luke, erlategi

bakoitzaren hilkortasun kopurua murriztea ekarriz. Lurralde mailako informazio hau

ezinbesteko da gehien mehatxatzen dituzten Varroa jacobsoni, akaro parasitoaren,

Paenibacillus larvae, hau da Loke Amerikarra erleen umeari eragiten dion bakteria eta

umesabiaren huste sindromearen nondik norakoak jakiteko. GIS bezalako tresna eta

honelako proiektu bat erlezainon alde jartzeak, hauen grina, ilusioa eta animuak

sostengatzea ere ekarriko du, ezagutza sakonagoak, inplikazioa eta itxaropena ere alde

edukitzea ekarriaz, etsipena ekidinez.. Arrazoi garbirik gabe erleak galtzeak, jardueren

abandonatzea baitakar kasu askotan, erlezaintza jarduera mantenduko ez balitz, bertako

erleen bizi iraupena arriskuan jarriz.

Nekazaritza ikuspegitik: Lehen sektorean interesgarriak diren hainbat landare

(soro, baratz, eta negutegietan), edota belardietako hainbat belar espezieren ugalketan

eragin positiboa du. Eragin onuragarri hau bereziki nitrogeno atmosferikoaren fixazio lanak

burutzen dituzten lekadunen artean, edota errosazeoen fruitu ekoizpen maila barruan

nabari daiteke batik bat. Honela, hainbat fruta arbolen produkzioan ezinbestekoa da erleen

8

Page 9: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA bitartekaritza oinarrizko ekoizpena lortzera bidean, hauen ezaugarri nagusia polinizazio

entomofiloa dutenez, bai fruitu zein hazien ugalketarako. Polinizazio mota hau intsektu

askok egin badezakete ere, hala nola, erleak, euliak, tximeletak, liztorrak… hauen artean,

guztietan eraginkorrena, erlea da, baita populazio handiena duena ere. Ekonomi aldetik,

erleak eginiko polinizazioa, beste edozein polinizaziok baino arrakasta handiagoa du,

landareak duten morfologiak sarbidea erraza uzten baitie erleei, nekazariari gastu handirik

suposatu gabe. Bide batez baserri bueltako biodibertsitate-sarea egonkortzera bidean

giltzarrizko papera jokatzen dute.

Ingurumen ikuspegitik: Azken urte hauetan erlezaintza geroz eta garrantzi

handiagoa hartzen ari da. Garrantzi hau, ezti ekoizpenetik eta beste produktuen

ekoizpenetik aldendu egin da eta landaren garapenera hurbildu da, ingurumen naturalaren

mantenura, hein handi batetan, daukagun landa eremua, gizakiok kudeatzen dugun erleen

menpe baitago oreka ekologikoa, eta landareen dibertsitate eta kontserbazioa. Hau da,

erleak, polinizazio-eragile nagusiak izanik, bai ugarienak direlako, bai adaptazio

espezifikoak adierazten dituelako gure natur inguruneen kontserbazio eta garapen

egokirako ezinbesteko elementu dira. Lehen esan bezala landare ugarik polinizazio

entomofiloa dute, eta intsektu bektore desberdinen barruan erleak polinizazio mota honen

%70-80en erantzule direla jotzen denez, Inguruaren kontserbazio eta bilakaeran

giltzarrizko papera jokatzen dute. Landareak kate trofikoaren oinarri izanik, eta gehiengo

batean beren ugaltze prozeduran, polen hazien garraioan, bektore nagusia erlea izanik,

landare hauen hazien garapenean ezin bestekoak dira. Eta honekin, hazi eta fruitu

horiengan elikadura iturri duten fauna populazioan, hauen bizi iraupena, eta ugalketa

arrakasta, zuzenki elikagai eskaera honekin lotua datorrelarik. Zer esanik ez fauna

intsektujaleengan, erle mordoa hegan eskaintza oparoa bilakatzen denez. Hauen eragina

beraz, lurralde batean landareen produkzioa handitzen dute, ekosistemaren sare trofikoa

sendotzen da, tokiko biodibertsitatearen alde eginez, guztiontzat mesedegarri gertatuz.

Orokorrean gizarte-interes ikuspegitik: Goran aipu diren ikuspegietatik at,

nekazarientzat, erlezainentzat eta ingurumenarentzat onuragarriak badira, baita

gizartearentzat ere. Jakina da erleak eginiko zenbait produktu gizakiaren sendagai direla,

hala nola, eztia, propolioa, erregina jalea eta nola ez, beraien hanketako zeldatxoetan

garraiatzen duten polena. Hauek katarroak, eztarriko minak … eta abar luze bat

sendatzeko erabiltzen dira. Egun, oraindik ere senda ezinak diren beste gaixotasun

batzuen aurretikoak ere badira erleek ekoiztutako zenbait produktuetan, minbiziaren

gaitzean adibidez. Inbestigazio mailan, erlearen munduan ez da gehiegi sakondu, nahiz eta

espezie oso aberatsa izan. Aipagarria da, ere, gaurko gizartean gertatzen ari diren zenbait

aldaketa, hots, ohizko sendagaiak garrantzia galtzen joan dira eta jendea sendagai

9

Page 10: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA alternatiboen bila hasi da. Horren adierazle, geroz eta indar gehiago hartzen ari den

apiterapia da, hau erlearen ziztadetan eta erlearen produktuetan oinarritzen den senda

bide geroz eta onartuagoan bilakatzen ari da.

Ondorengo lerroetan ikusiko den bezala, erleek ekosistemetan dituzten onurak

kontuan izanda, derrigorrezkoa da, Gipuzkoako erleen osasuna ezagutzea. Aipatutakoa

lortu ahal izateko, egungo erlategien kokapena, erle kopurua, hilkortasun tasak eta hauen

arrazoiak kontuan izan behar dira, eta hauei zuzenean eragiten dieten faktoreak definitu.

Behin faktore eragile hauek definiturik, erleen gaixotasunak eta hauek ematearen

arrazoiak aztertu ahal izango ditugu, hauek gerta aurretik erlezaina jakinaren gainean

egonez eta bai bere esku edo albaitariaren esku dagoena eginez, erleak hil edo desagertu

ez daitezen. Bestalde, guneen karakterizazioari esker erleek gaixotasuna izateko EAEko

zein eremuk dute probabilitate handiena jakin ahal izango da eta hau erabilgarria da

erlauntzak jartzerako unean lekua hautatzeko.

Jakina da, naturan bertakoak diren espezieak, hau da, basatiak direnak, besteek

baino probabilitate handiagoa dutela naturan gertatzen ari diren aldaketei aurre egiteko.

Honegatik, garrantzizkoa ikusten dugu, erlezainei bertakoa den erle beltzaren ezagutzan

eta kontserbazioan laguntzea.

3. Irudia. Erleak erlategira sartzen polen eta loreztia bildu ondoren

10

Page 11: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Beren kabuz, gaixotasunen aurrean dituzten defentsa naturaletan eragitea biolatuz,

eta abar.

Bestalde, erle beltzak polinizatzaile bezala duen garrantzia kontuan izanda

Gipuzkoako Parke Naturaletako landaredia naturalaren kontserbazioan, berebiziko

garrantzia duela ohartarazi behar da. Bertako egurats eta landarediaren erritmo

fenologikora milaka urteetako adaptazioan oinarritua, erle honen gaitasun polinizatzailea

nabarmena da, eta bereziki adierazgarria suertatzen da jarraiera ekologikoan, hastapen

faseetan dauden landare formazioetan (txilardiak, otadi-txilardiak, sastrakadiak, baso

gazteak…). Erlearen presentziak formazio hauetako espezieen hazien bideragarritasuna

emendatzen du, landaredi naturalaren bilakaera ekologikoa modu bizkorra eta

eraginkorrago batean gauzatzea posible eginez.

11

Page 12: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

4. HELBURUAK

Lan honen xedea eta helburuak modu sailkatuan adierazten dira. Lehenik eta behin

ezinbesteko jotzen delarik Gipuzkoako erlezaintzaren gaixotasunei eragiten dien

faktoreak ezagutzea, aurrera begira erlauntzen hilkortasun tasa ekidin asmoz. Dena den,

datuen eskuragarritasuna kasu guztietan posible izan ezin denez, ezin izan dira bere

osotasunean bete:

Gipuzkoako Parke Naturaletan (Aralar, Aizkorri-Aratz, Pagoeta eta Aiako Harria)

Gipuzkoako Erlezain Elkarteak kokatutako erlategi esperimentalen eraginpean

dauden eremuen karakterizazioa ezaugarri biologiko, klimatiko eta topografikoak

kontuan izanda.

Erlategi hauen jarraipena eta modelizazioa lehentasun handieneko ekimena izanda

ere, lanaren I. fase honetan ezin izan dira gune esperimental bakoitzeko datu

klimatikoak modu zuzenean jaso, estazio metereologikoek energi iturri modura

erabiltzen dituzten eguzki-plakekin izandako arazo teknikoak medio. Hau dela eta,

ezinbestekoa izan da helburu hau hurrengo fase batetarako uztea.

Erlauntzetan biltzen den polena, kopuru erlatiboa, motak… Erlearen polinizazio

gaitasunean eragin zuzena izan dezaketen gaitzen egungo banaketaren

karakterizazioa ezaugarri biologiko, klimatiko eta topografikoak kontuan izanda eta

gaixotasunen egungo banaketaren karakterizazioa kontuan izanik potentzialki izan

dezaketen banaketaren aurreikuspena.

Nitxo ekologikoen modeloa ingurune-aldagai optimoen konbinazioz lortzen den

espezie baten dinamika eta jokamoldearen adierazpena da. Espezie hauek

espazioan duten proiekzioak bere banaketa geografiko potentziala adierazten du.

Bioinformatika modeloak gauzatzeko ezinbesteko lanabesa da, honek ahalbidetzen

baitu biodibertsitatearen ikerketa eta jarraipena. Modelo hauek barrosia eta

Erlauntzaren Huste Sindromea (EHS) gaitzekin erabili dira.

Gaixotasunen kudeaketa edota erradikaziorako proposamenak luzatu.

Honetarako, GEE teknikariek goiko atalean bilduriko datuen analisi eta

balioztapena egingo dute, aurrerantzean gaixotasunen kontrolerako eman

beharreko pausuak eta lehentasunak definituz. Modu honetara laginketa eremu

12

Page 13: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

potentzialak zehaztu ahalko dira, gaixotasunen presentzia potentziala handiago

duten eremuak adibidez.

13

Page 14: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

5. AZTERKETA EREMUAREN DESKRIBAPEN FISIKOA

Argitasuna, hezetasuna, tenperatura aldaketak, haizeak, lur motak…faktore asko

dira Gipuzkoako ekosistema ezberdinak bereiztera ematen dituztenak.

Batetik, klimak lotura zuzena du lurraldearen posizio geografikoarekin. Hau

berarekiko jarduten duten atmosfera zirkulazioa, eguzki-irradiazioaren tasa edo ozeano

edo urmaeletarainoko distantziek eraginda aldatzen dira. Klima orokor batetik, lekukora

aldaerak adieraziz, besteak beste, eskualde-klimak eta mikroklimak, non azken hauetan

erliebeak eragin zuzena duen, esposizio eta altuerarekin bat tenperatura eta plubiositatea

aldarazten baititu.

Gipuzkoa, ipar hemisferioko alde leun eta epelean dago, 1300 eta 2000 mm-ren

arteko prezipitazioekin, urtaro hotzak eta beroak tartekatzen diren hemisferioan, alegia.

Golkoko korronte ozeanikoak tenperaturak baretzen ditu. Atmosfera zirkulazioa ipar-

mendebaldetik dator eta Ozeano Atlantikoan sortzen diren hodei fronteak ekartzen ditu.

Azken hamarkadetako bataz besteko tenperatura 16,8ºC eta 10ºC bitartean kokatzen da,

hilabeterik beroena uztaila izanik, eta hotzena urtarrila. FAO – UNESCO sailkapen

bioklimatikoen arabera klima epel beroa negu leunekin litzateke.

Lurzoruaren garapen gradua eta osaera erabakigarriak izaten dira leku batean

landaredia nola garatu den ulertzeko. Gipuzkoako substratuaren jatorria mesozoikoan

dago, kareharri, marga kareharri eta hareharri flyschetan. Kostaldean berriz marga

harearrizko flychak agertzen dira. Flychoide hauek dira orduan substratu azidoa aurkezten

dutenak, hein handi batean, prezipitazio ugarik garbituagatik azaltzen duten pH baxuan

oinarrituta.

Ingurumen aldetik ikusiz gero, lurraldearen gehiengoak polinizazio estaldura

desiragarria aurkezten du, baina kontuan edukitzekoa da, Gipuzkoako orografia.

Mendikateak eta ordeka estuak eta zabalak dira lurralde honen erliebearen ezaugarriak.

Muino eta mendi txiki asko daude, are gehiago mendietatik jaisten diren erreka eta ibaiak,

denak iparreranzko isurialdearekin.

Euskal Autonomi Erkidegoa hedadura txikiko lurraldea da (7.268 km2) beste

herrialde batzuekin konparatuz. Hala ere, Europar Batasunaren mailan flora bereziki

aberatsa dauka. Guztira, 3.000 landare espezie ezagutzen dira Erkidegorako, Alemania,

Ingalaterra eta Holanda bezalako Herrialdeetan baino espezie gehiago naiz eta hedaduraz

14

Page 15: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA askoz txikiagoa izan. Aberastasun floristiko honen arrazoiak goran aipatutako ezaugarriak

dira (klima, erliebea, lurzoru-motak…). Orokorrean bi klima nagusi dira Erkidegoan: klima

ozeanikoa, EAE iparraldean; eta klima mediterranearra, hegoaldeko muturrean. Bi klima

nagusi hauen artean trantsizio zona bat definitzen da, lurraldearen erdialdean. Bi klima

nagusi hauen eraginpean egoteak Europa iparraldeko eta Mediterraneo aldeko flora-

elementuak eta landaredia uztartzea dakar, berebiziko aberastasun floristikoko eremua

definituz.

Aurretik azaldu den bezala Gipuzkoan klima ozeaniko atlantiarra da nagusi. Klima

mota honen ondorioz, gure lurraldeko landaredi potentziala nagusiki hostogalkorreko

basoak (hariztiak, haltzadiak, pagadiak…) eta hauen jarraiera formazioak (zuhaixkadiak,

sastrakadiak, txilardiak…) dira. Hala ere, klima atlantiarraren eta mediterraniarraren

trantsizio zonaren ertzean egonik (uren banaketa mendiek definitzen duten muga: Aralar,

Aizkorri, Elgea…) kutsu mediterraniarreko elementuak ere baditugu. Elementu hauek

gehienetan kareharrizko substratoari loturik agertzen dira. Honen adibide garbiak dira

hosto iraunkorreko Artadi Kantauriarrak eta hauei lotutako landare-espezieak.

Potentzialki Gipuzkoan bertako basoak nagusi izan beharko balute ere egungo

paisaia oso bestelakoa da. Historian zehar, gizakiak nekazaritza eta abeltzaintzaren bidez

paisaia mota berri bat sortu zuen, landa-eremu atlantiarrari dagokiona. Paisaia honetan

elementu natural eta seminaturalak konbinatzen dira, mosaiko egitura emanez. Honela,

belaze, belardi eta frutarbolak, baso, basotxo, sastrakadi eta heskaiekin uztartzen dira.

Erabilera tradizional honekin basoen eta hauen jarraiera formazioen hedadura murriztu

bazen ere, erlezaintzarako aukera berriak sortzen ziren floristikoki oso erabilgarriak diren

landare formazioen hedadura emendatuz (frutarbolak, heskaiak, basotxoak, sastrakak…).

Azken hamarkadetan aldiz, landa-eremuaren paisaiak bilakaera garrantzitsua izan

zuen eta hein handi batean landaketa exotikoek ordezkatu zuten, bai berezko basoa, zein

belardia eta kanpinak. Ikuspegi ekonomiko soil batetik abiatuta, baso ugariren sinplifikazioa

ekarriz, “basoa” bera landaketa artifizial batetan nekazaritza ezaupideak aplikatuz

kudeatzea eman zuen. Bestalde nekazaritzaren politikak intentsifikazioa, esku lan galera

eta mekanizazio beharrarekin, hainbat elementu ezkor ekarri zituen bertako oreka

ekologikorako, purin banaketak, landare hesien desagerpenak azalera gehiago

aprobetxatzera begira, ongarri kimikoak eta produktu fitosanitarioak, soilik interesgarri diren

ekoizpen landareenganakoak, paisaia osatzen zuten hainbat izakien desagertzea, eta

baliabide naturalen urritze zein potentzialen galerara eman zuen. Honekin batera, garraio

azpiegituren bilakaerak, industriaren hedapen geroz eta zabalagoak, eta herri-guneen

zabaltzeak ere eragin handia izan dute landa-eremuaren murrizketan, eta balio gabetze

15

Page 16: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA prozeduran. Honek, erlezaintzarako potentzialki aproposak izan daitezkeen eremuen

murrizketa dakar.

5.1 ERLEZAINTZAREN APARTEKO IKUSPEGIA Erlezaintzaren egungo egoera

Aurretik azaldu den bezala, klima eta orografia izan dira Gipuzkoako erlezaintza

mota markatu dutenak. Hori dela eta, ulerkorra da lurralde honek erlezaintza profesional

baterako lekurik ez uztea ezta erlezaintza mugikor baterako ere. Udaberriko euriak eta

baserrietara loturiko lurrak, erlezaintza trinkoa, hots “fijista” batetara bideratzen dute. Hau

erlezain baserritarraren aktibitate gehigarri bat izan da eta bere ekonomian errenta osagarri

bat.

Beraz, Gipuzkoakoa, etxeko erlezaintza bat da, erlategiko dozena bat erle baino

gutxiagoarekin, profesionalki horretara daudenak portzentaje txiki bat ( %0,15) izan

direlarik.

Lurralde osoan ez dago erlezainik edo erlerik ez dagoen udalerririk, eta erlezain

kopuru gehiago edo gutxiago egoteak, baserri kopuru gehiago edo gutxiagoarekin bat

egiten du.

Esan beharra dago, urteak pasa ahala, erlezain eta erlauntza kopurua handitzen ari

dela. Hala eta guztiz ere, lehen esan bezala Gipuzkoan praktikatzen den erlezaintza ez da

profesionala. Gure lurraldean, erlezaintza jarduera ugaria eta modu estentsiboan ematen

baita, landarediaren polinizazioarekiko oreka bat mantenduz lurralde osoan.

Erlearen eragina ekosisteman

Landare-espezie askok dute, hazi eta fruituen garapenerako polinizazio

entomofiloaren beharra, eta ondorioz, espeziearen ugalketa eta hedaketa bermatzeko.

Polinizazio entomofilo hau intsektuen eta landareen arteko sinbiosi batetan datza. Intsektu

fitofago ugarik hartzen dute parte polinizazio prozesuetan, baina hauek ez dira beraien

populazio gazteena elikatzera begira, polen bila joaten, erlearen kasuan gertatzen den

bezala, momentuko gosea asetzeko baizik (Telleria eta Sarasola, 1997). Ulertzekoa da,

beraz, erleak landarediaren kontserbazio eta garapen prozesuan duen garrantzia, bera

baita polinizazio mota honen % 70-80aren bektore arduraduna (Ortega, 1987; Telleria eta

Sarasola, 1997), bai landaredi naturalaren kasuan zein landaketetan.

16

Page 17: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Elementu inorganikoetatik abiatuz, landareak dira, bestelako bizidun guztion

elikadura organikoaren oinarri. Beraz, ekosistemaren garapen egokia edo urria landareen

ekoizpenaren baitan dago.

4. Irudia. Operkulatutako eta gabeko larbak eta hanketan polena garraiatzen ari den erlea.

Nahitaezkoa gertatzen da, erlearen eraginak, lurralde horren ekoizpena handituko

duela pentsatzea. Honela, kate trofikoen bidez ekosistema osoak etekina lortuz.

Erleak ingurumen naturalen garapenerako azaltzen duten datu eta abantailak

Erlearen zenbait datu: - Erle langile baten abiadura 20 Km/h-a izan ohi da.

- Erleak adaptazio morfologikoak azaltzen dituzte, polen garraiorako oso

aproposak, gorputz hiletsua eta hanketako korbikula parea dira aipagarrien eta

erlastarretatik at, beste intsektu polinizatzaileetatik, gehien bereizten duten ezaugarria.

- Erlauntza batean, ume hazkuntza gehien ematen den garaian, aktibitate handiko

uneetan 30-40.000 erle inguru egon daitezke, hauetariko herenak kanpoan lan egiten

duelarik, lorez lore, nektar eta polen bilketan. Batez beste, erle hauek, bakoitzak, dozena

bat irtenaldi burutzen ditu egunaren bueltan, bidai bakoitzean, mila bat lore bisitatzen

17

Page 18: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA dituela estimatzen delarik. Beraz, 10.000 erlek egunean 120.000.000 lore bisitatu ditzakete,

lore bakoitza egunean zehar, sarritan bisitatzen delarik, nektarren birkarga burutu ahala.

- Erleak indar handiko animaliak dira, bidai bakoitzean bere pisuaren %80a

garraiatzeko gai direlarik.

- 3 km-tako erradio batean ibili daitezke lanean, ohikoena 1Km barruan ibiltzea

delarik. Izan ere erradio honetatik at, ezti produkziorako ez da egokia, erleak zenbat eta

urrutiago joan nektar bila, orduan eta ezti gutxiagoa ekoizten baitute, nektarren pisua dela

eta, distantzi murritzena onena litzatekeelarik. (P. Jean- Prost, 1995).

- Erleentzako egun oparo batetan, erlauntzaren atakan jarriz gero, 140-160

langile/minutuko sartzen direla ikus daiteke. Langile hauek lorez-lore nektar bila ibiltzean,

loreen lorezilak ukitzen dituzte, polen partikulak beraien gorputzeko hileetan itsasten

direlarik, beraz erleak nahigabe, landareen elementu harra, beste landare batetan uzten

du, konkretuki, landarearen pistiloan. (P. Jean- Prost, 1995).

- Konstantzi flora: landareak nektarra isurtzen du, erlea hurbil dadin, eta honekin

batera beste zenbait sustantzi kimiko ere langilea polinizatu behar den landarean

mantendu dadin. Gainera, aipagarria da baita ere polinizazioa eman ondoren, landare

horrek nektarra isurtzeaz uzten duela, ernaltzeko ez baitu polen gehiagoren beharrik.

Langilea ernaltzeko dauden beste landare batzuetara joanez. (P. Jean- Prost, 1995). Erlearen zenbait abantaila:

- Ikuspuntu botanikotik, erlea landare askoren ugalketaren arduradunak izanik,

floraren biodibertsitatea eta landaredi-estalduraren garapena bermatzen dute. Fruitu eta

hazi gehiago ahalbidetuz landareko.

- Faunaren ikuspegitik, animalia fruitu jaleak batik bat elikagaiez hornitzen dira.

Aipatzekoa da, nitrogeno-eduki handiagokoak diren landare-espezie asko, herbiboroek

gogoko dituztela, eta hauek erleen polinizazioaren menpe daudela (hirustak, txikori-belarra,

...). Fauna intsektiboroak ere askoz eskaintza handiagoa du erlauntza gertu denean.

- Lurraren kontserbazio ikuspegitik, erleek oso gogoko dituzten lekadunak

nitrogeno atmosferikoaren finkapenaren bidez lurra aberasten dute, bestelako landareen

garapena erraztuz. Bestalde, bultzatzen den landarediaren garapen egokiaren bidez hein

handi batean lurraren higadura ekiditen da. Aipatzekoa da alor honetan erleak sarritan

18

Page 19: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA ibiltzen diren beste familia baten aportazioa: erikazeoak (txilar, ainar, gurbitz, ...). Lur

azidoetarako duten adaptazioa dela eta, leku askotan espezie nagusiak izaten dira, batez

ere, lur txiro eta askeetan.

- Gizakion ekonomia ikuspegitik, polinizazioa optimizatuz, ernalduriko loreen

proportzioa emendatzen da, honela, hazi eta fruituen ekoizpena, zein kalitatea, handituz

eta animalia espezieek eskuragarri izango duten elikagai-kantitatea, handiagoa eta kalitate

hobeagokoa izango da. FAOren arabera, Europako nekazaritzan erlezaintzaren balore

erantsia 6.000 milioi euro baino handiagoa da. Landaketa moten arabera, erlauntzak

egokituriko lur sailetan ekoizpena % 20 eta % 1.000 bitartean gehitzen da.

- Bioaniztasun ikuspegitik zenbait urteetan erlezaintza-jarduera handia egon da, eta

ondorioz sastrakadien ugaritzea eman da. Honela, lurrak kontserbatu eta babestu egin

dira, animalia desberdinei bizi-lekua eskainiz eta basoko fruituak gehituz, hauek

ezinbestekoak izan dira hainbat animalia espezieren elikadura eta ugalketa arrakastarako.

Bertako erlea, ekosistemen polinizaziorako egokiena

Animalia edo landare-espezie bakoitzak bizi den edo jatorrizko eskualdearekiko

adaptazio espezifikoak izan ohi ditu. Erleen kasuan, adaptazio hau erlauntzaren urteko

zikloa eta inguruko ziklo klimatiko eta fenologikoaren arteko sinkronizazioan datzalarik,

populazio hori ingurune horretarako ekotipo optimo bilakatuz.

Beraz, lurralde batean polinizatzaile eraginkorrena bertako erlea dela

ondorioztatzen da, gure lurraldearen kasuan, erle beltza (Apis mellifera mellifera). Honek,

adaptazio morfologiko ezin hobeak aurkezten ditu polinizazio prozesuetarako. Beraien

ohitura sozialak eta kemen edo lanerako grinak, garrantzizkoak izan dira piramide

ekologikoan espezie garrantzitsuenetarikoa kontsideratua izateko (Ortega, 1987; Telleria

eta Sarasola, 1997; Banaszak, 1983; Calatayud eta Simó, 1999).

Erle beltzak, ordea, azken urte hauetan, erosio genetiko bat sufritu du. Erosi honen

arrazoiak, erle basatiaren despopulazioa, “Varroosia” dela eta, kanpoko arrazen sartzearen

eta barreiaduraren kontrolik ez egonagatik hibridazioak emanez (ligustika, kaukasika,

karnika eta beraien hibrido eta polihibridoak), Lokea eta erlauntzen transhumantzia, izan

dira.

19

Page 20: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

5. Irudia. Erle bat fabazeo batetatik loreztia biltzen.

“Varroasiaren” eragina ekosistemen polinizazioan

Duela 10 urtetik hona erleak “varroasia” deritzon epidemia jasaten ari dira, honek

lehenago ugari ziren basa-erleen desagerpena ekarri duelarik, baina azken urte hauetan

egoerak okerrera jo du.

“Varroasia”, Varroa jacobsoni kanpo akaroak eragindako gaitza da, iberiar

penintsulan 1.985-1.986 urteen artean agertu zen, ar eta langileen kumeei erasoz. Akaro

honek, jarrera parasitikoa aurkezten du eta erlauntzen arteko kolonizazio gaitasuna altua

da, erraz kutsatzen dena, hau, erlamandoak erlauntzaz edo erlategiz aldatzen direlako,

langileak beste erlauntzetara lapurtzera joaten direlako edo eta kutsatutako erlauntza

batetik alde egiten duen erlekumeak bere baitan garraiatzen dutelako, zer esanik ez, lorez

lore dabiltzan erleen arteko kutsadura. Hau guztia dela eta beharrezkoa da hau nolabait

kontrolatzea, horregatik du, bere biziko garrantzia erlezainek burutzen duten lana, hauek

beharrezkoa den tratamendua, behar den moduan jartzen ez badute, segituan kontrola

ezina izango litzatekeen plaga bat sortuko bailitzateke.

6. Irudia. Erlezaina barroaren kontrako tratamendua ezartzen

20

Page 21: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Basa-erleen desagerpenak beraz, polinizazio-estalduraren mantenuaren kalterako

izan da oso, honela, "polinizaziorik gabeko basamortuak" deritzogun fenomenoaren

agerpena eman da. “Varroosia” agertu aurretik gure ingurune naturalean oreka bat zegoen,

beraz polinizazio-estaldura egoki bat zegoela esan daiteke, egun ordea, estaldura hau

erlezainen lanaren menpe dago hein handi batean.

Orduan, ingurune naturalen polinizazioa bermatzeko erlezainen ekarrera ezin

bestekoa da, basa-erlea desagertu ondoren, bere polinizatzaile-funtzioa "etxeko" erleak

ordezkatu izan beharko du, “Varroosia”-rekiko erresistentziarik lortzen ez den bitartean.

Paenibacillus larvae “Loke Amerikarra”

Mundu mailan zabaldurik dagoen gaixotasun hau, barroarekin batera, erleek

jasaten duten gaixotasunik garrantzitsuena da. Hori dela eta erlauntzetan ematen diren

neurri profilaktiko gehienak hauen aurkako borrokan oinarrituak daude.

Espainiar penintsulan kasu gehiegi ezagutzen ez diren arren, sufritzeko arriskua

etengabea da, zepa barietate ugaria dela eta alde batetik, erlearen salmenta bestetik eta

erlezaintza geroz eta intentsiboago batek dakarren kanpo elikadurak, erlauntzen

zatiketak… erraztu egiten duten gaitza zabaltzeko bidea.

Bakteria honen esporak elikadurarekin batera ahoratzen dute erleen larbak, berain

digestio- hodian ernatuz eta forma begetatiboak emanez. Hauek erle umearen metamorfosi

garaian gorputzaren barnealdera sartzen dira, beraien ehunetara zabalduz eta bakteriaren

ugalketa azkartuz, umetokiaren hiltzea eraginez. Larbak ugaltzeko erabili ondoren,

bakteriak espora bihurtzen dira, milioika espora hildako ume lehorretan geratuz. Garbitzera

joaten diren erleak esporaz beteriko erle hori kanpora ateratzen saiatzen direnean,

erlauntza guztitik zabaltzean ixten da bakteria honen ziklo biologikoa.

Beraz, ikusten den bezala, Loke Amerikarraren birulentzia altua da, nahiz eta

ezberdintasunak egon bakteria berdinak dituen zepa ezberdinetan. Azaldutako prozesu

honek ehunka larbei eragiten badie, erlauntza osoan azkar zabalduko da, hau hilez eta

inguruko erlauntzetara azkar zabalduz.

Hau guztia dela eta, beharrezkoa da erlezainen lana eta ezagutza lehen diagnosia

egiteko eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartzeko garaian, jakina baita,

Lokearen aurka erabiltzen diren botikak ez direla era bat eraginkorrak eta gaixotasunarekin

amaitzeko prebentzioan eta maneiuan dagoela kakoa, erlezainak erabiltzen duen

21

Page 22: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA materialaren garbiketa egokia, erlea suntsitu ume eta polen koadroak errez, gaixo dauden

erleak osasuntsu dauden erleetatik aldendu, …

7. Irudia. Lokearen aztarnak erlategian.

Melissococcus pluton “Loke Europearra”

Aurretik azaldutako, Loke Amerikarrak baina birulentzia baxuagoa duen bakteria

honek egun gutxiko umeari eragiten dio. Kasu honetan, esporak elikadurarekin batera

irensten dituzte larbak, heste ertainean ugaltzen dira, hemolinfara pasaz eta heriotza

eraginez. Gaixotasun honekin ez da erlauntzaren heriotza ematen baina hau ahuldu egiten

du eta ondorioz ezti ekoizpena murrizten du. Gaixotasun honen prozesuan lagungarri dira,

erregin zaharrak, erlearen garbitasuna, umea berotzeko langile kopuru murritza, proteina

falta larben elikaduran…

Loke Amerikarraren antzera, erlauntzaren barneko eta erlauntzen arteko

barreiadura berbera da, Loke Europearraren kasuan ordea, zenbait kasutan erlauntzaren

sendatzea espontaneoa izan daiteke, nahiz eta ondoren berriro azaltzeko arriskua egon.

Loke Europearraren kasuan ere diagnosi goiztiarra garrantzitsua da, erlezainak

beharrezkoak diren neurriak har ditzan, hala nola, erregin aldaketa, material garbiketa,…

Beraz, kasu honetan ere, beharrezkoa ikusten da erlezainaren presentzia eta

honen maneiu egokiak.

Erlauntza Hustearen Sindromea (EHS)

22

Page 23: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Fenomeno hau nahiz eta berria iruditu gure artean ez da honela, ez estatuan ezta

mundu mailan ere. Etiologia ezagunik gabeko sindrome hau (oraindik behintzat ez dago

garbi zerk edo zeintzuk diren sindrome honen arrazoi nagusiak), erleen desagerpenarekin

dago lotuta, batzuetan erle gutxitze bat ikusi daiteke desagertu aurretik, bestetan aldiz

erlerik indartsuenak golpetik akabatzeko gai da. Orokorrean udazkena iristean erlauntzak

umea jartzeari uzten dio, populazio pixkanaka murriztu, afekzioa handiagoa izanez hotzak

hastean, erlauntza erregina eta erle gutxi batzuekin eta eztiz beterik, polen erreserba gabe.

Sindrome honen inguruan, abiatutako ikerketak asko izan arren, orain arte gauza

garbirik ez dute aurkitu, soilik sindromearen muinean egon daitezkeen arrazoi hipotetikoak

nabarmendu dira.

EHS-aren atzean egon daitezkeen arrazoien artean, elikadura gabezia dago,

(klima, aldaketa klimatikoak,… polen eta nektar kalitateari eraginez), sobreesplotazioa

(gehiegizko transhumantzia. Honek errekurtsoengatik jasan beharreko estres konpetitiboa

baitakar) dela eta. Pestiziden kutsadura, geroz eta ustiategi gehiago baitira, zenbait

produkturekiko erlearen sentikortasuna kontutan izaten ez dutenak, ondorioz erleak

gaixotuz. Patologi berriak, Nosema ceranae eta birus berriak besteak beste. Barroaren

indartzea, honen aurka merkatuan ditugun sintesizko produktu farmakologikoak gutxi dira

eta gainera gero eta eragin gutxiago egiten diote barroari, zenbait kasuetan erresistentziak

azalduz.

8. Irudia. Erlekumea erlauntza garatzeko leku bila

23

Page 24: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

6. METODOLOGIA

6.1 ERLATEGIEN ERROLDA ETA KARAKTERIZAZIOA

Oinarrizko informazioa GEEren datu baseetatik atera bada ere, informazioa

osatzeko eta eguneratzeko erlezainen kolaborazioa izan da, galdeketa baten bitartez.

Datuak fitxa modura bildu dira eta bi ataletan banatu: Erlezainari dagozkionak eta

Erlauntzei dagozkienak. Honekin batera, zenbait datuen egiaztatzea ere burutu da,

bertaratu eta datuak erkatuz, inguruko flora eta erle aktibitateari jarraipena eginez. Hau

modu ausazkoan eman da.

• Erlezainaren datuak: GEEko bazkide zenbakia

Izen-abizenak

Adina

Sexua

Helbidea

Telefonoa

• Erlategien datuak: Erlauntz kopurua

Erlauntz mota (Langstroth, Dadant…)

Finkoa ala mugikorra den

Asegurua duen

Aurreko urteko produkzioa Kg-tan

Erlauntzen galera kopurua

Abandonatutako erlauntzen presentzia inguruan

Udalerria

Erlategia kokatzen den gunearen toponimia

UTM datuak

Oharrak

Behin errolda eta karakterizazioa burututa erlategi bakoitzari kode alfanumeriko bat

eman zaio. Kode honek jabearen, kokalekuaren eta erlauntz kopuruaren inguruko

informazio zuzena eskainiko du.

Datu hauek guztiak Access formatuko datu-base modura aurkeztu dira.

Honetarako, hasiera batean entitate bakoitzaren atributuak erabaki dira eta ondoren

24

Page 25: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA entitateen arteko erlazioak definitu. Sortutako informazioa kontsultatzeko eta zalantza

ugarienak erantzuten lagunduko duten kontsultak sortu dira. Hauek modu erraz batean,

botoi edota combobox eta formulario bitartez edozein erabiltzailek erabili ahal izateko

moduan diseinatu da.

Nitxo ekologikoen modelizazioa egiteko lanabes informatiko eta estatistikoak behar

dira, geoerreferentziatutako espezie eta ingurumen aldagaiak erabiliz gune geografikoaren

gainean espazio ekologikoaren (nitxo) azalpen formalak sortzen dituelarik. Hau egiten

duten hainbat programa informatiko daude, Bioclim, Domain, GARP, MaxEnt… Hauetariko

bat aukeratzeko garaian ikertu nahi diren datu mota (presentzia/ausentzia) eta interesatzen

zaigun emaitza motan oinarritu behar da. Emaitza hau binarioa edota probabilistikoa izan

daiteke. Emaitza binarioak ez du espeziea eta ingurugiro aldagaien arteko harremanen

informaziorik ematen, ez eta ingurugiro aldagaien artekorik ere. Emaitza probabilistoak

aldiz espeziea eta ingurumen aldagaien arteko eta ingurumen aldagaian euren artean

duten harremanen informazioa ematen dute.

Guk MaxEnt programa hautatu dugu. MaxEnt espezieen banaketa geografikoaren

modelizaziorako Entropia Maximoko banaketan oinarritutako programa da. Banaketa

uniforme batetik abiatuz datuak doitzen hasten da Entropia Maximoko banaketara iritsi

arte. Modeloa bukaerako banaketako parametroen doikuntzan oinarritzen da. Horretarako

Gipuzkoan zehar barroa eta EHS gaitzak dituzten lokalitateak eta potentzialki gaitza

sortzen duten espezieen banaketa mugatzen dute ingurugiro parametroak eta jabetzari

dagozkionak erabili dira.

Azterketarako oinarrizko datuak honakoak izan dira:

- GEEko bazkideek euren erlategiei buruz emandako datuak (GEEko

datu basean biltzen direnak). Guztira 328 erlategiri dagozkien datuak hartu dira

aintzakotzat lehen fase honetan, kanpoan geratu dira datu basean UTM-rik edota

jabetzari buruzko daturik ez zuten erlategiak.

o Jabetza.

o Toponimoa.

o UTM koordenatuak.

o Gaitzen presentzia.

o …

- Datu baseko datuetan oinarrituta egun gaitz bakoitzak duen

banaketa finkatu da.

25

Page 26: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Erabilitako aldagai rasterizatuak honakoak izan dira (200 m-tako sarea erabiliz):

- Datu klimatikoak

(http://opengis.uab.cat/wms/iberia/espanol/es_cartografia.htm):

o Plubiometria: urte osoko prezipitazioa.

o Tenperatura minimoa: urteko tenperatura minimoen batez bestekoa.

o Batez besteko tenperatura: urteko batez besteko tenperatura.

o Tenperatura maximoa: urteko tenperatura maximoen batez

bestekoa.

o Eguzkitiko erradiazioa: urteko eguzkitiko erradiazio potentziala.

- Gaixotasunen barreiapenerako korridoreak (aldagai antropikoak):

o Erlategi guztien banaketako geruza (2.000 m-tako buffer).

o Barroa eta EHS gaitzak jasaten dituzten erlategien afekzio eremuak:

Erle kutsatuen mugikortasuna: 2.000 m-tako bufferra.

Erlamando kutsatuen mugikortasuna: 6.000 m-tako bufferra (4.000-

8.000 m artera arte mugitu badaitezke ere batez besteko balioa adostu

da)

o “Jabe kutsatuen” eraginpeko eremuak:

“Jabe kutsatuen” erlategi gaizdunetako eta osasuntsuetako erleen

mugikortasuna (2.000 m-tako bufferra).

Azterketa honetan, “loke” gaixotasuna ez da kontuan izan, analisiak egiterako

unean gaitz honen presentzia ziurra zuten puntu oso gutxi ezagutzen baitziren.

26

Page 27: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

7. EMAITZAK

Aurretik azaldu bezala GIS lanabesari esker, Gipuzkoako erlategi berriak kokatu

dira eta 2007 urtean hasi zen “Erlearen polinizazio estalduraren azterketa Gipuzkoako

Lurralde Historikoan“ kokatutako erlategiak eguneratu dira. Datu bilketa egin ondoren

erlezain bakoitzaren fitxa, Access programan egindako datu basean jaso da. Lortutako

datuekin azterketa zehatzagoa bat eginez.

Lan honetan lortutako datuak aztertzean bi faktore nagusi ikusten dira aztergai,

biotikoa eta abiotikoa.

Faktore biotikoetatik hasiz gero, erleari eragiten dieten faktoreez hitz egin behar da,

hots, erlategi inguruan dagoen landaredia (landaredi mota, kalitatea, lore-hautsaren

kalitatea…) eta erleei eragiten dieten fauna (intsektuak, hegaztiak,…).

Gipuzkoako orografia ezagututa, malkar leku eta oro har malda handiz osaturiko

paisaiak, nekazaritzaren azken urteetako bilakaerekin bat, non esku lana urria eta

mekanizazio eskaseko lur eremuek, basogintzari paso eman dioten, eta honen barruan

espezie konifero exotikoei, erlategien kokaleku orok eskasia eta urritasun eskaintza

aurkitzea besterik ez dute beren ingurumarian. Izan ere, pinuteriak basamortu trofikoak

suertatzen dira, fisikoki ere erlearen hegaldian gainditu beharreko oztopo bihurtuz.

Abantaila edo aldekotasun bakarra, espazio hauek dakarten ekonomi bilakaera ezkorra eta

hauen kudeaketa jarraipena baztertzean, non azpian berezko begetazio potentziala nahita

ez indartzera datorren, azken urteetan baso sail masaren azpian elikagai iturriak posible

egiten direlarik, ala nola sasia (Rubus ulmifolius ), arkakatatsa (Rosa canina), zuhandorra

(Cornus sanguinea), astigar arrunta (Acer campestris), akazia (Robinia pseudoacacia),

gaztainondoa (Castanea sativa),… Dena dela ezin baztertu daiteke, pinudiei hainbat

fungizida eta intsektizida erabileragatik zeharrera erleei iristen zaizkien hauen printzipio

aktiboak eta berekiko eragina.

Aurrerago azalduko den bezala, polenaren kalitatea eta kopurua garrantzi handikoa

da, alde batetik umeen elikaduraren oinarri delako eta bestetik zenbait gaitasun ematearen

arrazoi nagusi bezala ikusten delako. Antoni Gomez Pajueloren (Biologo eta erlezain

aditua) esanetan (ikus I gehigarria, Zegaman 2009an emandako hitzaldia) erlearen bizi

iraupena egokia eta osasuntsua izateko, beharrezkoak dira, azukreak eta karbohidratoak,

proteinak %15, lipidoak eta ura.

27

Page 28: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Azukrearen kasuan, hau erleek eztia eta polenaren bidez lortzen dute, energia eta

erreserbak emanez. Proteinak, bestalde, beharrezkoa duten %15 hori polenaren bidez

lortzen da, honek B eta C bitaminak ematen ditu,besteak beste. Lipidoen kasuan berriz, %

5 polenaren bidez lortzen da. Erreserba hauekin, proteinekin eta azukrearekin, defentsa-

sistema aktibatuz.

Beraz, argi geratzen da polenaren garrantzia handia dela erlauntza barruan, baina

kopuruak bakarrik ez du garrantzia, kalitateak ere. Erlearen fisiologia egokienz gara dadin

eta honela erlearen bizi iraupena luzatu, gaixotasunekiko erresistentzia handiagoa izango

baitu, polenak kalitatearekiko betebehar batzuk ditu. Hori dela eta, gure lurraldeko

landareen polena aztertzean, kalitate baxuenekoetan, hau da, proteina edukiera %20 baina

baxuagoa, Gipuzkoako larreetan hain ugaria den eta erleek hain gustuko duten txikori

belarra (Taraxacum officinale), artea (Quercus ilex) eta artoa (Zea mays) daude. Kalitate

ertain- baxuenetan, hots, polen edukiera %20-25 artean, gaztainondoa (Castanea sativa),

larreetako lekadunak (Leguminosae) eta astakarduak (Cirsium sp.) daude. Eta kalitate

ertain-altuetan, hau da, polen edukiera %25-30 artean, hirusta zuria (Trifolium repens),

fruta-arbolak, hala nola, sagarrondoak, aranondoak, udareondoak, gereziondoak, sasiak,

errosazeoak orohar (Malus silvestris, Pirus cordata, Prunus domestica, Prunus avium,

Rubus ulmifolius hurrenez hurren) eta koltzak (Sinapis arvensis) daude.

Bestalde erleei eragiten dien faunari so egitean, ez dira alde batera utzi behar,

beste intsektuekin jakiarengatik sortzen den lehiakortasuna, beste himenopteroak,

lepidopteroak, koleopteroak, dipteroak, eta abar non lehiakortasuna lore-hautsa edo eta

nektarrarekiko ematen den, ura elementu mugatzaile bezala baztertuta geratzen delarik,

gure lurraldeak azaltzen duen ezaugarri klimatologiak ikusita.

Lehiakortasun hau nolabaiteko eskala batean adierazi beharko bagenu, estimazio

gisa eta espezie bakoitzaren ezaugarri morfologiko eta etologikoei erreparatuz gero, esan

beharko genuke, erlea bera dela erlearentzako lehiakiderik gogorrena. Orden honetan,

hurrengo maila batean erleari gertuenen dagozkion beste himenopteroak genituzke,

erlastarrak, liztorrak, eta urruntzen joan ahala erle bakartiarrak, sozialak, populazio

urrikoak…Jarraian, hainbat lepidoptero eta koleoptero egongo lirateke besteak beste.

28

Page 29: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

9. Irudia. Intsektu mota desberdinak lore mota desberdinak polinizatzen

Faktore biotikoekin jarraituz gero, hegaztiak daude aztergai, esan beharra dago

ordea, hauek ez dutela jakiarengatik lehiakortasunik sortzen, hauek harrapari lana betetzen

dute. Erlearen ohitura aldaketa, estresa, eta oro har erlauntzaren populazioaren murrizketa

ekartzen dutelarik. Hauen barruan, eraginik handiena izan dezakeena, azken aldian

ikuskatzen hasia den erlatxoria (Merops apiaster) da. Beste maila batean, arrano liztor-

jalea, eskinosoa, antzandobiak eta parido intsektu-jaleak daude besteren artean.

10. Irudia. Erlatxoria erle bat ahoan duela.

Faktore abiotikoetan, berriz, gure lurraldea aztertu ondoren, garrantzi handiena

klimak eta orografiak dute, hein handi batean erlauntzako bizi-zikloa eta erleen aktibitatea

markatzen baitituzte. Kontutan izan behar da, erleei gehien eragiten dieten faktore hauek,

aurretik aipatutako faktore biotikoei ere zuzenean eragingo dietela. Hori dela eta, erleei

gehien eragiten dieten faktoreak dira, lan honen barne aztertzen direnak. Lehen urtea

izanik ezer asko esan daitekeelarik, ondori finko bat lortzera begira, urteetako saiakera bat

eskatzen baitu.

Orain arte azaldutakoak erleen gaixotasunetan zuzenean edo zeharka eragin

handia dute. Baina faktore hauek mugatu beharko balirateke, erleen gaixotasunetan

zuzenean eragiten duten eragile nagusiak, eguraldi desegokia, jatena falta eta erlezainaren

29

Page 30: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA eskutik jasotzen duen manipulazio okerra dira, jakinik bat bestearekin lotuta egon

daitezkeela edo bata bestearen ondorio izan. Beraz, Gipuzkoako erleei gehien eragiten

dieten gaixotasunak, hots, EHS, barroa eta lokea, banan- banan, faktore hauen

ikuspuntutik aztertuta ondorengo emaitzak lortzen dira:

Erlauntza Hustearen Sindromea “EHS”

Elikadura txarra, eguraldi desegokiarengatik: Erlauntza batek negua ondo igaro

dezan beharrezkoa da udazkenean erreserban nahikoa edukitzea, are eta

garrantzitsuagoa, udako elikadura ez bada egokia izan, gure lurraldeetan gertatu

ohi den bezala. Nahikoa erreserba ez badute negua pasatzeko, ez dute nahiko

jatena eta ez dute udazkenera arte irauten. Udako elikadurak garrantzi handia du,

garai honetan jasoko baitira, udazkeneko umea elikatuko duen polena, hori dela

eta, udako jatena falta honek kalitate txarreko polen edo polen faltsuak (pentsutako

hirinak…) jasotzen dituzte, ondorioz umearen gutxitze edo desagertzea emanez.

Hau guztia dela eta, hotza iristean umearen galera emango da eta ez da

erlauntzean negua igarotzeko nahiko erle geratuko. Hau gerta ez dadin,

beharrezkoa da erlezainak erlategiak kalitate oneko polena duten landareak

dauden lursailetan kokatzea.

Pestiziden hondakinak argizari eta polenetan: Garai batetan, gure aitona-amonak

erleekin lortzen zuten argizariarekin kandelak, pomadak eta abar egiten zituzten.

Egun, erlezainak, erleekin erabiltzen duten argizari birziklatu egiten dute, argizariak

behin eta berriz desegin eta laminatuz, berriro erlauntzera bueltatuz. Jakina da,

zenbait urtetan eta oraindik zonaldetan hondakin handiak uzten dituzten barroaren

aurkako produktuak (batzuetan homologatuak, besteetan homologatu gabeak)

erabiltzen dituztela. Hondakin hauek, berriz, gurinetan disolbagarri dira, beraz

nahiz eta eztiari eraginik ez egin, honek ez baititu gurinak absorbitzen, argizarietan

eta polenean biltegiratuak geratzen dira, ondorioz larben intoxikazioaren jatorri

bihurtuz. Kutsadura honek, sistema inmunea ahultzen du beste gaixotasunen

sarrera ahalbidetuz.

30

Page 31: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

11. Irudia. Argizari panelak

Baina hauek ez dira erleei eragiten dietan pestizida bakarrak, aurretik

azaldu bezala, nekazaritzan erabiltzen diren zenbait pestizidek ere eragin

negatiboa dute, hauek lanean dauden erleei eragiten diete, produktu hauek zenbait

kasuetan polen eta nektarrean geratzen dira, kontsumitzen duten erleak kutsatuz

eta hilkortasuna areagotuz.

Paenibacillus larvae “Loke Amerikarra” eta Melissococcus pluton “Loque Europearra”

Umearen elikadurarekiko estresa: Gosea, langileen falta edo hotzarengatik

erlauntzaren abandonua dira eragile nagusiak. Hau da, nahiz eta kalitate genetikoa

ona izan, larbak gaixotu daitezke, argizari zaharra, lapurreta eta abarren erruz

gaixotasunaren arriskua eta hedapena handituz. Aurretik azaldu bezala, Lokea oso

kutsakorra den gaixotasuna da, eta berarekin amaitzeko erarik egokiena

erradikazioa da, ala eta guztiz ere, gaixotasun honen kutsadura gutxitzeko guztiz

beharrezkoa eta garrantzitsua da, erlezainak erleak, produkzioaren bidetik bakarrik

ez hautatzea, jarrera higienikoari ere begiratzea. Jarrera egokia badu gaixo dauden

larbak lehenbailehen kanporatuko baititu, gaixotasunarena urrera egitea geldituz

eta kutsakortasuna murriztuz.

Sentikortasun genetikoa: Badaude zenbait erle, beren genotipoan lokearen esporak

ekiditen dituzten zenbait peptido, jeyesina eta abar ekoizteko gai direnak.

Erlezainaren maneiua: Bakteria hau kontrolatu ahal izatea oso zaila da, oso

kutsakorra baita. Zenbait kasuetan gaixotasunaren bektore nagusia erlezaina bera

da, erlategian erabiltzen duen materialarekin. Hau da, gaixorik dagoen erlategi

batetan erabilitako, espatula, ke hauspoa, mozorroa, eskularruak eta abar ondo

desinfektatu gabe, osasuntsu dagoen erlategira eramanez gero, material horretan

itsatsirik geratu diren esporak erlauntza osasuntsura pasa daitezke, ondorioz hau

kutsatuz.

31

Page 32: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Varroa jacobsoni “Barroasia”

Lapurreta edo pillajea: Udazkena iristean erleek nahi adina jatea ez badute

inguruko erleei lapurtzen diete eztia. Orokorrean lapurretara joaten den erlea

osasuntsu eta indartsu dago, eta erle basatietara edo gaixorik edo ahul dagoen

erlauntzetara joaten da lapurtzera. Honen ondorioz, osasuntsu zegoen erlea,

barroarekin kutsa daiteke, batik bat erle basatien kasuan hauek ez baitute

inolako kontrolik jasaten eta beraz ez dute barroaren aurkako inolako

tratamendurik jasotzen eta erlauntza ahul edo gaixoen kasuan, hauek barroa

kopuru altua dutelako egon daitezke ahul edo gaixorik erle osasuntsuak

lapurretara joaterakoan eztiaz gain parasito hau berarekin emanez.

Erlamandoen infestazioa: Jakina da, erregina ernaltzera ateratzen denean 4-8

km inguruan aurkitzen diren erlemandoak elkartzen direla lan hau burutzeko.

Beraz, kutsatuta dauden erlemandoak besteak kutsatu ditzakete.

Erlezainen maneiua: Erlezainak infestazio honetan ere parte har dezake, alde

batetik erlategira barroarekin kutsatuta dagoen ganadua sartuz, nukleotan,

erlekumeetan,…eta bestetik barroari aurre egiteko beharrezkoak diren

tratamenduak gaizki eginez edo garaiz kanpo edo zenbait kasuetan

tratamendurik ez eginez. Tratamendua egiteak eta behar den garaian egiteak

garrantzia handia du, gaixorik dauden erlauntzak osasuntsu daudenak kutsa ez

ditzaten.

Gaixotasunak banan-banan azaldu dira, baina ez da ahaztu behar zenbait kasutan,

gaixotasun hauek ez dutela erlauntza batetan bakarka eragiten, gaixotasun bat beste baten

erruz eman daiteke. Adibide bezala EHS dago, non, zenbait adituren ustez erleak

desagertzearen arrazoietako bat erlauntzaren barruan barroaren presentzia altuarengatik

izan daitekeen. Honetaz gain, barroak erlea heltzean sortzen duen erlauntza ahultzeak eta

min fisikoak, mikosiei, lokeei, nosemei, eta abarrei pasua errazten diete.

32

Page 33: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

ZUZENEKO ERAGINA

Erlearen bizia murriztu

Lanak egiterik ez dituzten erleen

jaiotzea

Pestizidekiko tolerantzia gutxitzea

Birusak

Umetokiko gaixotasunen

eragile (mikosia, Loke)

BakteriakAgente patogenoen

sartzea

Hemolinfako proteina kopuru

baxua

ZEHARKAKO ERAGINA

12. Irudia. Barroaren bizi-zikola.

Nitxo ekologikoen modelizazioari esker honako emaitzak lortu dira:

Gaitzen banaketa azaltzen duten modelo prediktiboei dagokienez barrosiarekin eta

EHSarekin egin dira lehen hurbilketak. Hasiera bateko ideia aldagai klimatiko eta

antropikoak uztartzea bazen ere ahaleginak eginda ere, ez da lortu aldagai mota bakoitzari

zegozkion RASTERak bateratzea MaxtEnt softwarean. Honek lortutako emaitzen

esangarritasuna mugatzen du, izan ere aldagai klimatiko eta antropikoak banatuak erabili

behar izan baitira modeloak sortzerakoan.

EHSren eta barroaren datuak MaxEnt programan sartu dira laginaren atalean

(samples) eta ingurumen-geruza atalean (enviromental layers), datu klimatikoak. Hainbat

proba egin dira, EHS nahiz barroarekin, modeloak sortutako emaitzen eta aurretiko

informazioaren artean dagoen erlazioa aztertuz.

Arazoak arazo, barroari dagokionez, ondorengo irudian bost aldagaiek modeloan

duten eragina ikus daiteke. Aldagaien maldek, aldagaia aldatzen den neurrian predikzio

logistikoaren aldaketa azaltzen dute, gainontzeko aldagaien batez besteko balioan

mantenduz. Urteko prezipitazio (pluvio1) eta tenperatura minimoa (tmin1) dira era

33

Page 34: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA esanguratsuan aldatzen direnak eta erradiazioa ere badirudi nolabaiteko aldakortasuna

erakusten duela.

13. Irudia. Datu klimatikoek barroaren banaketaren modeloarekiko duten harremana adierazten duten grafikoak MaxEnt

programaren bitartez lortuak.

Jacknife testak aldagai bakoitzaren garrantzia azaltzen du. Honen arabera

modeloan pisu handiena duen aldagaia tenperatura minimoa (tmin1) da era isolatuan

erabiltzen denean. Urteko prezipitazioa (pluvio1) kenduz gero, modeloak galduko luke

informazio kopuru handiena, tenperatura minimoarekin batera. Beraz, bi aldagai hauek

erabakiorrak dira modeloa azaltzerako orduan.

14. Irudia. Barroarekiko datu klimatikoek duten garrantzia adierazten duen Jacknife testa MaxEnt programaren bitartez lortua.

Beraz, urteko tenperatura minimoa eta urteko prezipitaziok dira modeloan eragin

handiena azaltzen dutenak. Hau da, egungo banaketa hobekien azaltzen duten aldagai

klimatikoak berauek dira. Beste aldagaien artean erradiazioak eta tenperatura minimoak ez

dute inolako erantzunik erakusten modeloa azaltzerako orduan Jacknife testaren arabera,

eta batez besteko tenperaturak zer edo zer. Era honetara, soilik bi aldagai garrantzitsuenak

aukeratu dira eta Jacknife test-ean honako emaitza lortu da:

34

Page 35: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

15. Irudia. Barroarekiko datu klimatikoek duten garrantzia adierazten duen Jacknife testa MaxEnt programaren bitartez lortua.

Emaitzak honako mapan islatzen dira:

16. Irudia. Barroa agertzeko probabilitatea erakusten duen irudia aldagai klimatikoen arabera. Non gero eta kolore beroagoek

probabilitate handiagoa adierazten duten.

Erlategi Huste-Sindromearen kasuan dagokienean, ondorengo irudian bost

aldagaiek modeloan duten eragina ikus daiteke. Aldagaien maldek, aldagaia aldatzen den

neurrian predikzio logistikoaren aldaketa azaltzen dute, gainontzeko aldagaien batez

besteko balioan mantenduz. Urteko prezipitazio (pluvio1) eta tenperatura minimoa (tmin1)

dira era esanguratsuan aldatzen direnak.

17. Irudia. Datu klimatikoek EHSren banaketaren modeloarekiko duten harremana adierazten duten grafikoak MaxEnt

programaren bitartez lortuak.

Jacknife testak aldagai bakoitzaren garrantzia azaltzen du. Honen arabera modeloan pisu

35

Page 36: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA handiena duen aldagaia tenperatura minimoa (tmin1) da era isolatuan erabiltzen denean,

eta urteko prezipitazioa (pluvio1) kenduz gero, modeloak galduko luke informazio kopuru

handiena. Beraz, bi aldagai hauek erabakiorrak dira modeloa azaltzerako orduan.

18. Irudia. EHSrekiko datu klimatikoen duten garrantzia adierazten duen Jacknife testa MaxEnt programaren bitartez lortua.

Beraz, urteko tenperatura minimoa eta urteko prezipitaziok dira modeloan eragin

handiena azaltzen dutenak. Hau da, egungo banaketa hobekien azaltzen duten aldagai

klimatikoak berauek dira. Beste aldagaien artean erradiazioak eta tenperatura minimoak ez

dute inolako erantzunik erakusten modeloa azaltzerako orduan, eta batez besteko

tenperaturak ezer gutxi. Era honetara, soilik bi aldagai garrantzitsuenak aukeratu dira eta

Jacknife test-ean honako emaitza lortu da:

19. Irudia. EHSrekiko datu klimatikoen duten garrantzia adierazten duen Jacknife testa MaxEnt programaren bitartez lortua.

36

Page 37: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

Emaitzak honako mapan islatzen da:

20. Irudia. EHS agertzeko probabilitatea erakusten duen irudia aldagai klimatikoen arabera. Non gero eta kolore beroagoek

probabilitate handiagoa adierazten duten.

Erabilitako datuen arabera barroa 21 erlategitan detektatu da (12 jabe ezberdinei

dagozkienak). Erle eta erlamandoen batez besteko mugikortasuna kontuan izanik gaitz

honen eraginpean geratzen dira Gipuzkoako erlategien %25,3 (83 erlategi) erleen

mugikortasunaren arabera (2 Km-tako bufferra erlategiko), eta %73,17 (240 erlategi)

erlemandoen mugikortasuna kontuan izanik (6 Km-tako bufferra erlategiko). Bestalde,

gaitza pairatzen duten 12 jabe hauek, gaitza detektatu ez deneko beste 9 erlategiren jabe

dira.

37

Page 38: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

21. Irudia. Barroa gaitzaren afekzio-eremua Gipuzkoako erlategi guztien banaketaren gainean adierazirik.

Erabilitako datuen arabera EHS gaitza 24 erlategitan detektatu da (20 jabe

ezberdinei dagozkienak). Erle eta erlamandoen batez besteko mugikortasuna kontuan

izanik gaitz honen eraginpean geratzen dira Gipuzkoako erlategien %30,79 (101 erlategi)

erleen mugikortasunaren arabera (2 Km-tako bufferra erlategiko), eta %79,88 (262 erlategi)

erlamandoen mugikortasuna kontuan izanik (6 Km-tako bufferra erlategiko). Bestalde,

gaitza pairatzen duten 20 jabe hauek, gaitza detektatu ez deneko beste 7 erlategiren jabe

dira.

38

Page 39: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

22. Irudia. EHS gaitzaren afekzio-eremua Gipuzkoako erlategi guztien banaketaren gainean adierazirik.

Erle eta erlamandoen batez besteko mugikortasuna kontuan izanik, aldi berean bi

gaitzen eraginpean geratzen dira Gipuzkoako erlategien %9,15 (30 erlategi) erleen

mugikortasunaren arabera (2 Km-tako bufferra erlategiko); eta %63,41 (208 erlategi)

erlemandoen mugikortasuna kontuan izanik (6 Km-tako bufferra erlategiko).

39

Page 40: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

8. EZTABAIDA ETA ONDORIOAK

Lehen aldiz Erkidego mailan erle beltzaren kudeaketa eta kontserbaziorako nitxo

ekologikoen modelizaziorako software programak erabili dira, kasu honetan MAXENT

programa. Erle beltzari dagokionean bereziki konplexua da modu honetako sistemak

erabiltzea. Kontuan izan behar baita, lehen fase honetarako erabili den informazioa

erlezainen bitartez lorturikoa dela, hau da, ez da lan egin espeziearen banaketa

“naturalaren” arabera, giza kudeaketaren ondorio den banaketarekin baizik. Honek eragin

nabaria du, nitxo ekologikoen modelizaziorako erabili diren aldagaietan. Modeloa

elikatzeko guztiz enpirikoak diren aldagai naturalez gainera (datu klimatikoak kasu), giza

erabileraren ondorio diren aldagaiak ere erabili dira (potentzialki gaitza barreiatu dezaketen

jabeak kasu). Beharrezkoa egiten da lehen hurbilketa honen emaitzak errealitatearekin

alderatzea eta bereziki, kudeaketaren ondorio diren aldagai antropikoen balioztapena

fintzea. Aurrerantzean, bestelako aldagai batzuk ere erabili ahal izango dira hauen

eraginaren esangarritasuna ezagutu asmoz, esaterako landarediaren erabilera mapa,

antenekiko distantzia, errepide edota azpiegiturekiko distantzia...

Azterketarako erabilitako erlauntzen banaketa giza eraginpean dagoenez, ez du

zentzu gehiegirik modelo hauekin erle beltzaren banaketa potentziala ikertzea. Aldiz,

modelo hauek erlategiei eragiten dieten gaitzen egungo banaketari eta banaketa

potentzialari erantzuteko erabilgarriak izan daitezke. Hala ere, ezer gutxi dakigu gaitz

hauen garapena fabora dezaketen ezaugarri klimatiko edota ekologikoen inguruan

(tenperatura eta prezipitazio tarteak esaterako), eta honek galdera garrantzitsu bat

sortarazten du: gaitz hauen banaketa soilik giza kudeaketaren ondorio da edota badago

Gipuzkoan potentzialki (arrazoi klimatikoengatik adibidez) gaitz hauen presentzia

nabariagoa izango litzatekeen eskualderik? Erantzun zaila duen galdera izanagatik

garrantzi handikoa da, Elkarteak gaixotasun hauei aurre egiteko baliabide eta esfortzuak

eskualde konkretutan indartzea ekarri baitezake, egun garatzen diren prebentzio

kanpainen barruan.

Lehen fase honetan lortu diren emaitzen arabera tenperatura minimoa eta

prezipitazioa dira aldagai klimatiko garrantzitsuenak barroaren banaketa azaltzeko, baita

EHSrena ere. Hala ere, elkarren artean hainbat desberdintasun agertzen dira. Bi gaitzen

kasuan, Jacknife testaren arabera, tenperatura minimoa pisu handiena duen aldagaia den

arren, MaxEnt software-arekin lortutako emaitzen arabera, tenperatura minimoak

garrantzia handiagoa du barroaren banaketan. Barroaren kasuan, nahiz eta

desberdintasun oso txikia eduki, batez besteko tenperaturak garrantzi handiagoa erakusten

du. Emaitza hauen arabera Donostia, Urola kosta, Txingudi-Oarsoaldea eta Oriaren arroa

dira gaitzaren zabalkunderako arrisku nabariena izan dezaketenak. Hau kontuan izanik

40

Page 41: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA eskualde hauek esfortzu berezia izan beharko lukete gaitzei aurre egiteko kanpainetan.

Hala ere, emaitza hau erabat onartzea ezinezko egiten zaigu lehen fase honetan lortutako

datuen esangarritasuna eskasa medio. Datuen konbinaketarekin izandako arazoez

gainera, beharrezkoa litzateke emaitza hauek baieztatzea eta modeloen efizientzia

emendatu ahalko litzateke.

Garrantzi berezia izan beharko dute gainera, erlategi kaltetuak dituzten erlezainen

erlategi osasuntsuen jarraipenek, giza kudeaketa bera izan baitaiteke transmisioko bektore

garrantzitsua. Ditugun datuen arabera, gaitzen influentzia eremua, gizakiak kudeatzen

dituen erlategien banaketaren araberakoa dela ondorioztatzen da. Erlategi “artifizial”

kutsatu ezagunen banaketaren, hauen erle eta erlamandoen mugikortasunaren eta jabe

“kutsatuen” erlategien araberakoa, alegia. Honenbestez, esfortzuak zentratzerakoan

modelo hauek erabili baino, oraingoz eraginkorragoa litzateke barroaren eta EHSaren kasu

gehienak detektatu diren eskualdeak (Goierri eta Tolosaldea bereziki) eta erlategi gaixoen

nolabaiteko eraginpe potentzialean dauden erlategi sanoetan prebentzio neurriak hartzea.

Hori lortu ahal izateko GEEren proposamenak ondoren azaltzen direnak dira:

Jakina da, nahiz eta geroz eta erlezaintzarekiko gazteen interesa geroz eta

handiagoa izan, oraindik asko direla ikastarorik egin gabe, familiako ohitura

bezala. erlezaintzarekin jarraitu dutenak. Hori dela eta, erlezainentzat,

birziklatzeko ikastaroa eskaintzea interesgarri ikusten da. Ikastaro honen

helburua aspaldi hartutako bizioak aldatzea izango litzateke. Maneiu egokian

oinarrituko litzateke eta bertan .gaixotasunekiko hau da barroa eta Lokearen

detekzio azkarra eta hartu beharreko neurriak ere erakutsiko lirateke..

GEEko Osasun programa, hau da albaitari zerbitzua, 2008.urtetik martxan dago,

Gipuzkoako erlezainei edozein zalantza edo gaixotasun susmoren bat izanez

gero, albaitaria erlategira inguratzen da, beharrezko neurri zuzentzaileak

hartzeko eta ahalik eta eragin txikiena izateko.

Erlezainei barroaren aurkako kanpainaren garrantzia ulertarazi, beharrezko

produktuak erabil ditzaten, batetik hauek erlearentzako dosifikatuak daudelako

eta bestetik argizariaren kutsadurarekin dagoen arazo larria ekiditeko, azken

hau botika ez homologatu edo eta erlearentzako ez diren botikak erabiltzetik

baitator, hauek erlauntzarentzat dosifikatuak ez daudenez eta erabiltzeko era

egokia ez denez, beharrezko kopuruaren gainetik erabiltzen dira, printzipio

aktiboaren kantitate altu bat argizaria geratuz eta urteetan hondakinak

argizarietan geratuz. Tratamenduaren garaia ere azpimarratu behar da,

interesgarri baita udazkenean erlearen ume kopurua gutxitzean tratatu behar

41

Page 42: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

dela, erle gutxiago egotean tratamenduak eragin handiagoa baitu, eta erlezain

guztiak egun beretan egitea,kontagioak murriztuz….

Dena den hau errealitatearen zati bat baino ez da izango. Alde batetik, gaitza

detektatu gabe ere gaixorik dauden erlategiak egongo direlako susmoa dagoelako, eta

bestetik, ez dugulako daturik Gipuzkoako erlategi basatien banaketaren inguruan (datu

puntualen bat ez bada). Ezezaguna da gainera, erlategi basatien egoera sanitarioa eta

ondorioz erlategi hauek berak gaitzen transmisiorako bektore bihurtu daitezke.

Bestalde, erlategi esperimentalek informazio anitza eta interes handienekoa eskaini

badezakete ere, estazio meteorologikoekin jazotako akatsak zuzentzea ezinbestekoa da

erabilgarriak izango badira. Datu klimatiko eta ekologikoak eta erlategien portaerari

dagozkionak (erlategien pisuan ematen diren aldaketak kontuan izanik), modu egokian

kudeatu eta modelatzeak erle beltzaren ezaugarri eta beharrizan ekologikoei buruzko

informazioa emango digu. Epe motzera GEE duen erronka nagusietariko bat gune

esperimental hauei lotutako informazio guztia modu egokian kudeatzea izan beharko da.

42

Page 43: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

9. BIBLIOGRAFIA

AIZPURU, I., ASEGINOLAZA, C., URIBE- ECHAVARRÍA, P.M., URRUTIA, P. & ZORRAKIN, I..

2004. “Euskal Herriko Landareak eta ingurunekoak sailkatzeok gako irudidunak”.

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria- Gasteiz. 831 orr.

ASEGINOLAZA, C., GÓMEZ, D., LIZAUR, X., MONTSERRAT, G., MORANTE, O.,

SALAVERRÍA, M.R. & URIBE-ECHEBARRÍA, P. M. 1996. “Vegetación de la Comunidad

Autómona del País Vasco”. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Vitoria-Gasteiz. 361 orr.

URIBE- ECHAVARRÍA, P.M., CAMPOS, J.A., ZORRAKIN, I. & DOMÍNGEZ, A. 2006. Euskal

Autonomi Erkidegoko Flora Baskular Mehatxatua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen

Zerbitzu Nagusia. Vitoria- Gasteiz. 389 orr.

P. JEAN -PROST, 1995. “Apicultura”. Ed: Mundi – Prensa. 741 orr..

TELLERIA, I, SARASOLA, M, 1997. “Importancia de la abeja melífera como agente

polinizador en el medio natural”

ARANBURU, M, 2003. “Estrategia de implantación de la abeja negra local en

Gipuzkoa”.165 orr.

FITTER, A., 1987. “ Flores silvestres de España y de Europa”. Ed: Omega. 319 orr.

BANASZAK, J., 1983. “ Ecology of bees (Apoidea) of agricultural lanscape” Ed:

Polish Ecological Studies, 9 (4).

CALATAYUD, F., SIMO, E., 1999. “ Importancia de las abejas melíferas y otros

insectos como agentes polinizadores de las plantas cultivadas y silvestres de la

Comunidad Valenciana”.

ORTEGA SADA, J.L., 1987. “ Flora de interés apícola y polinización de cultivos”. Ed:

Mundi – Prensa.

AIZPURUA, M., 1992. “Iturrarango erlategia”. Ed: Gipuzkoako Foru Aldundia. 55orr.

43

Page 44: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

PUERTA, F., FLORES, J.M., RUIZ, J.M., CAMPANO, F. 2001. “ Enfermedades de las

abejas. Prevención, diagnótico y tratamiento”. Ed: COAG Andalucía. Consejería de

Agricultura y Pesca. Junta de Andalucia. 189 orr.

PAJUELO, A., 2009. “ Manual de buenas prácticas sanitario sen la Actividad apícola”.

Asociación Malagueña de Apicultores. 95 orr.

http://opengis.uab.cat/wms/iberia/espanol/es_cartografia.htm

44

Page 45: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

45

Page 46: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

46

Page 47: ZUZENDARIA: Mendi ingeniaria eta GEEko kide GEEko ... · PDF filebeste produktuen ekoizpenetik aldenduz eta landareen garapena eta ingurumen naturalaren mantenura bideratuz. Hori dela

ERLE BELTZAREN ERLATEGIEN ERAGINPEKO EREMUAREN KARAKTERIZAZIOA ETA POLINIZAZIO GAITASUNEAN ERAGITEN DIOTEN GAIXOTASUNEN EGUNGO BANAKETAREN KARAKTERIZAZIOA ETA BANAKETA POTENTZIALAREN AURREIKUSPENA GIPUZKOAN. I. FASEA

47