AARRRRAAIINN KKUULLTTIIBBAATTUUEENN
EELLIIKKAADDUURRAA
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
390
11 HHAAZZKKUUNNDDEEAA EETTAA GGIIZZEENNTTZZEEAA
1.1 Hazkundea
Gizentzean arrainaren hazkundea ebaluatzeko erarik onena da aldizka (hilero edo bi hilabetetik behin) tanga edo kaiola bakoitzetik 20-25 arraineko laginak atera eta banan-banan pisatzea eta neurtzea, eta emaitzak jasotze.
Arrainen pisuen edo neurrien banaketa
Arrainen pisua edo neurria kurba honen arabera banatzen da:
10.1. irudia. Arrain-stockaren pisuaren banaketari dagokion kurba.
Populazioaren parte bat batez bestekoa (x) baino gehiago hazten da; a klasekoa da talde hori, eta popula-zioaren % 20koa izaten da. beste parte bat (b klasea) batez bestekoaren antzera hazten da, eta c klasea (popula-zioaren % 20, gutxi gorabehera) batez bestekoa baino askoz gutxiago hazten da.
Populazioaren buruak eta isatsak
a klaseko izakiei populazioaren buru deitzen zaie, eta arrain-espezie gehienetan emeak izan ohi dira, gehien hazten direnak, alegia.
c klaseko izakiei isats deitzen zaie, eta jaiotzatiko arazoengatik edo kausa genetikoengatik, hazteko arazoak dituzten arrainak dira.
Sailkapenak
Batez bestekoarekiko desbideratzeak handiagoak izan ez daitezen, aldizka sailkapenak egin ohi dira, popu-lazioko neurri desberdinak bereizteko; izan ere, izaki handiek hierarkiak ezartzeko eta janaria lortzeko txikiagoekin (eta ahulagoekin) lehiatzeko joera baitute. Sailkapen horiek egiten ez badira, neurri-desberdintasunak areagotu egiten dira, eta hori ez da interesgarria industriaren ikuspuntutik.
Sailkapenak eskuz egin daitezke (arrain lauekin), arrainak banan-banan hautatu eta 3-4 klasetan banatuta, edota gorputzaren zabaleraren edo pisuaren arabera banatzen dituen sailkatzeko gailua erabil daiteke.
c) b) a) PISUA
ARRAIN KOPURUA
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
391
Aurregizentzean eta gizentzean egindako sailkapenen ondoren, isatsak kendu egiten dira edo aparte edu-kitzen dira. Izan ere, izaki batzuek hazkunde-tasa normala berreskuratzen dute eta buruen hazkunde-tasara irits daitezke.
Ekoizleek oso ondo ezagutzen dituzte hazkunde-desberdintasun horiek, eta kontuan hartzen dituzte ekoizpena planifikatzen dutenean, buruek gainerakoek baino lehen lortzen baitute neurri komertziala (eta lehenbizi saltzen dira).
Klase bakoitzean dauden izakien ehunekoa kontuan hartuta, ekoizleak mailaka planifikatzen ditu arrainkumeen sarrera eta arrain komertzialen irteera.
Adibide gisa erreboiloen haztegi bat hartuz gero, 15 gramoko 10.000 arrainkumerekin hasita, bi urte geroago taula honetako neurriak lortuko genituzke, buruen ehunekoa eta isatsena % 20 direla suposatuz (6. or.).
Hots:
165 arrain 2,5 kg-koak
560 arrain 2,0 kg-koak
1.200 arrain 1,5 kg-koak
1.216 arrain 1,2 kg-koak
3.040 arrain 1,0 kg-koak
3.824 arrain 1,0 kg baino gutxiagokoak (400-900 g).
Stockaren hazkunde-kurbak
Gizentzean lagin bakoitza neurtu ondoren lortu diren batez besteko pisuekin stockaren hazkunde-tasaren kurba egiten da. Kurba esponentziala da, eta hiru fase ditu:
a) Hazkunde moteleko fasea. Arrainen neurriak hain txikiak izanda (5-15 g), arrainen hazkunde-tasa nahikoa handia bada ere (hilabete batetik bestera pisua bikoiztu egin dezakete), balioek ez dute eragin handirik kurban.
10.2. irudia. Arrainen stockaren hazkunde-kurba.
10.3. irudia. Arrainak tamainaren arabera sailkatzeko gailuaren irudia (Coll).
PISUA
DENBORA
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
392
10.4. irudia. 10.000 erreboiloko stockean izandako hazkundearen eskema, buruen % 20 eta isatsen % 20 kontuan hartuta.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
393
Testuan erabilitako izen zientifikoak
Scophthalmus maximus
Sparus aurata
Dicentrarchus labrax
Solea solea
Salmo salar
Oncorhynchus gorbuska
Oncorhynchus keta
Oncorhynchus kisuth
Oncorhynchus tshaytscha
Mugil capito
Mugil cephalus
Mugil chelo
Mugil saliens
Mugil auratus
Erreboiloa
Urraburua
Lupia
Mihi-arraina
Izokina
Izokin arrosa
Chum izokina edo izokin txakurra
Coho edo Silver izokina
Chinook izokina
Lazuna edo korrokoia
Lazuna edo korrokoia
Lazuna edo korrokoia
Lazuna edo korrokoia
Lazuna edo korrokoia
10.5. irudia. Arrainak sailkatzeko gailuaren funtzionamendua (Coll).
b) Hazkunde azkarreko fasea edo fase esponentziala. Fase honetan, arrainen hazkundea azkarra eta konstantea da.
c) Fase honetan hazkundea txikiagotu edo gelditu egiten da. Arrainen heldutasun sexualarekin batera izaten da. Elikagaiaren bidez kontsumitzen duen energia gehiena gametoak egiteko erabiltzen du arrainak, eta hazkundea moteldu egiten da.
Industriaren ikuspuntutik, arrainak azken fasera iritsi baino lehen saltzea komeni da, arrainak gehien hazten diren unea aprobetxatuz.
1.2 Gizentzea
Gizentzea da pentsuz elikatutako arrainkumeetatik neurri komertzialeko arrainak lortzeko erabili ohi diren tekniken multzoa da.
Elikagai bizigabera egokitu ostean, arrainkumea oso txikia eta ahula denez, aurregizendu egin behar da 5 g inguruko pisua izan arte, hau da, gizentzen hasteko pisua izan arte,.
Aurregizentzea nursery deitzen diren lehorreko instalazioetan egiten da; instalazio horiek haztegietatik (hutchery-etatik) hurbil daude.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
394
Gizentzea lehorreko zein kanpoko instalazioetan egin daiteke. Lehorrekoetan egiten denean, parametro guztiak kontrolatzen dira (uraren kondizio fisikoak eta kimikoak, elikadura, arrain-dentsitatea, gaixotasunak, etab.) eta gizentze intentsiboa deitzen da. Kanpoko instalazioetan (urmaeletan edo kaioletan) egiten denean, hazkuntza-parametro gehienak, denak ez badira, ez dira kontrolatzen. Kanpoko gizentzeari gizentze estentsiboa deitu ohi zaio.
10.6. irudia. Arrainen parasito diren zenbait protozoo (Villeneuve. Moldatuta). A. Ichthyophtirius multifiliis. B. Crytocarion irritans. C. Trichodina sp. D. Myxobolus cerebralis.
Aurregizentzea
Aurregizentzeko instalazioek (nurseryek) haztegian (hutcheryan) egon ohi diren sistema guztiak dauzkate.
Itsasoko ura ponpatzeko unitatea
Itsasoko ura berotzeko unitatea (18-30 C, kultibatu behar den espeziearen arabera) Aireztatzeko/oxigenatzeko unitatea (oxigeno disolbatua 5 mg/l-an mantentzen du) Ura eta airea banatzeko zirkuituak
Hustubide-kanalen sarea
Tangak; normalean berez garbitzekoak (zirkularrak edo karratuak ertz biribilduekin) edo race-way motakoak (angeluzuzenak, 5:1eko luzera:zabalera erlazioarekin) izaten dira.
Elikadurari dagokionez, banatzeko gailu automatikoen bidez ematen da janaria, zeren, normalean, pentsu lehorrak erabiltzen baitira (0,5-2 mm-ko diametrokoak).
Fase honetako heriotzak, batez ere, arazo patologikoen, larben deformazioen eta kanibalismoaren ondoriozkoak izaten dira.
Aurregizentzea baino lehen eta aurregizentzean bertan sailkapenak egin behar dira (neurriak bereizi egin behar dira), janaria lortzeko lehiarik egon ez dadin. Lehiaren ondorioz, neurri-desberdintasun handiak egongo lirateke.
Aztertuko ditugun itsasoko ia espezie guztiak hazteko, prozesu hori egiten da; aldaketa txikiak izaten dira instalazioei eta hazkuntza-parametroei dagokienez.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
395
Gizentzea
Esan dugunez, itsasoko arrainen gizentzea bi eratakoa izan daiteke:
Intentsiboa. Lehorreko instalazioetan egiten da, hazkuntza-parametroak zehatz-mehatz kontrolatzen dira eta tangetako arrain-dentsitatea handia izaten da.
Instalazio horiek gizentze estentsibokoak baino garestiagoak dira, eta estentsiboan baino produkzio handiagoa lortzen da. Aztertuko ditugun espezie guztiak teknika honen bidez gizendu daitezke.
Estentsiboa. Kanpoko urmaeletan edo kaioletan egiten da. Kaioletan egiten denean, zenbait hazkuntza-parametro kontrola daitezke, eta urmael eta zingiretan egiten denean, hazkuntza-parametroak ez dira kontrolatzen.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
396
AARRIIKKEETTAAKK
Autoebaluazioa
1. Esan ezazu esaldi hauek egia ala gezurra diren.
a) Populazioaren hazkunde-kurban c klasean sartzen diren arrainek hazkunde-arazoak dituzte. b) Populazioaren hazkunde-kurban c klasean sartzen diren arrainek deformazio genetikoak
izaten dituzte. c) C.Stockaren hazkunde-kurba c fasera iritsi baino lehen komertzializatu behar dira haztegiko
arrainak.
2. Bereiz itzazu kontzeptu pareak.
a) Aurregizentzea/gizentzea. b) Hutchery/nursery c) Gizentze intentsiboa/gizentze estentsiboa d) Berez garbitzen diren tangak/race-way tangak.
Aplikazioak
1. Erreboiloen haztegi batean, 12 g-ko 20.000 arrainkume ditugu, eta populazioaren % 16 buruak eta beste % 16 isatsak dira. Testuan esandakoaren arabera, egin ezazu haztegi horretako erreboiloek bi urtean izango lituzketen neurrien koadroa.
2. Egin ezazu stockaren hazkunde-kurba aurreko ariketako lagin bakoitzean lortutako batez besteko pisuekin.
Ezagut ezazu zure ingurunea
1. Gizentze eta aurregizentze kontzeptuak animalien ekoizpeneko sektore askotan erabiltzen dira. Bibliografia egokia erabiliz, defini itzazu bi kontzeptu horiek jarduera hauetarako:
a) Ostren hazkuntza b) Almejaren hazkuntza c) Beiraren hazkuntza d) Izkiren hazkuntza
2. Hazkuntza intentsiboaren eta estentsiboaren kontzeptuak ekoizpen-jarduera askotan erabili ohi dira. Biblio-grafia egokia erabiliz, jar itzazu bi kontzeptu horien adibideak jarduera hauetarako:
a) Nekazaritza b) Molusku bibalbioen ekoizpena c) Molusku gasteropodoen ekoizpena d) Krustazeoen ekoizpena e) Hegaztien ekoizpena f) Ugaztunen ekoizpena
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
397
22 AAUURRRREEGGIIZZEENNTTZZEE IINNTTEENNTTSSIIBBOOAA
Adibide gisa erreboiloa (Scophthalmus maximus) aztertuko dugu. Erreboiloa, halaber, kaiolen bidezko sistema estentsiboaren bidez ere gizendu daiteke.
2.1 Erreboiloa (Scophthalmus maximus)
Arrain laua da, Scophthalmidae familiakoa. Normalean Atlantikoan bizi da, baina Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean ere izaten dira ale bakanen batzuk.
Forma laua dute, bi begiak alde berean dauzkate (metamorfosian, eskuineko begiak ezkerreko aldera migratzen du), ez dute ezkatarik, bizkar- eta sabel-hegats bakarra dute eta mimetismo-ahalmen handia dute (ingurunearen kolore bera hartzen dute).
Gazteak direnean, habitat naturala hareazko hondoak dira. Hondo horietan lurperatu egin daitezke harrapa-tzaileetatik ihes egiteko. Ur epeletan bizi dira eta hazkunde egokia 16-18 C-an lortzen dute. Biziraupenerako gehienezko eta gutxieneko tenperaturak, hurrenez hurren, 24 C eta 5 C dira.
Europan, erreboiloaren hazkuntza Galizian dago hedatuen gaur egun, bertako uren kalitateari eta tenperaturari esker. Norvegian, Frantzian, Britainia Handian eta Alemanian ere kultibatzen da, baina herrialde horietan askoz ere denbora gehiago ematen diote gizentzeari (batez besteko 2 kg-ko pisua lortzeko, Galizian gizentzeak 2 urte irauten du, eta gainerako herrialde horietan 3-4 urte irauten du).
10.7. irudia. Erreboiloa.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
398
Hazkuntza-parametroak
PARAMETROA MAGNITUDEA ETA EZAUGARRIAK
T egokiena 16-18 C
Gazitasuna 30-35
O2 disolbatua 5 mg/litro
Dentsitatea 20-40 kg/m3. Aurregizentzean txikiagoa da
Uraren emaria 15-20 litro/kg/h. Airea edo oxigenoa erantsita, murriztu egin daiteke.
Tangak Normalean karratuak izaten dira, ertz biribilduekin. Zirkularrak edo oktogonalak ere erabil daitezke, betiere berez garbitzekoak badira.
Elikadura Gizentzean, pentsu erdibustia (% 40 arrain-haragia eta % 60 arrain-irina, bitaminak, mineralak eta arrain-olioa) eta arrain-haragia. Aurregizentzean pentsu lehorrak erabiltzen dira, % 8ko gantz-edukiarekin eta % 70eko proteina-edukiarekin.
Aurregizentzea
Tangak
Berez garbitzeko tangak, 1-2 m2-koak. Race-way motako tangak ere probatu izan dira, baina emaitzak txarrak izan dira, janariaren banaketa eta hondoaren garbiketa ez baitira egokiak.
Elikadura
Pentsu lehorrak erabiltzen dira. Eguneroko anoa arrainaren pisuaren % 4koa, da eta egunean 2-4 emanaldi egin ohi dira.
Tenperatura eta gazitasuna
Tenperatura 18-19 C ingurukoa da, eta gazitasuna, 30-35ekoa.
Hazkundea
ADINA (egunak) BATEZ BESTEKO PISUA (g) DENTSITATEA (aleak/m2) 40 60 90
120
0,1 0,5 2 5
1.000-2.000
150 180 210
12,5 25 30
200-300
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
399
Biziraupena
Biziraupena % 80tik gorakoa da. Arazo patologikoen, deformazioen edo elikagaia gaizki onartzearen ondoriozkoak dira heriotzak.
Gizentzea
Tangak
Ertz biribildudun tanga karratuak edo oktogonalak erabiltzen dira. Tanga kopurua aldatu egiten da arrainen tamainaren arabera.
PISUA (g) TANGAREN NEURRIAK 5-50 2 x 2 edo 3 x 3 m2
50-1.000 5 x 5 m2
1.000-2.000 5 x 5 edo 10 x 10 m2
Tangak aireztatze-sistema dauka, uraren kontsumoa murrizteko (uraren kontsumoak eragiten du gizentzeko instalazioetako kosturik handiena).
Elikadura
Gizentzearen lehen fasean (5-200 g) pentsu erdibustia erabiltzen da eta, gero, arrain zatitua edo osoa erabiltzen da (normalean, perlita eta komatula izaten da).
Hasieran, anoa arrainaren pisuaren % 4koa izaten da eta, gero, neurriaren eta uraren tenperaturaren arabera, gehienez % 1-2 eman ohi zaie.
10.8. irudia. Arrainen parasitoak diren zenbait krustazeo (Villeneuve. Moldatuta). A. Gyrodactylus sp. B. Lernaea sp. C. Caligus sp. D. Lepeophtheirus. E. Argulus. F. Livoneca.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
400
Gizentzearen lehen fasean egunean bi edo hiru aldiz ematen da. Gero, egunean dosi bakarra ematen da, arratsaldean.
Pentsu erdibustiarekin, konbertsio-indizea 1,5-2: 1ekoa da. Arraina erabiltzen denean, bi aldiz handiagoa edo are gehiago izaten da.
Tenperatura eta gazitasuna
Gizentzean itsasoko uraren tenperatura eta gazitasuna erabili ohi dira. Galizian, tenperatura 10-11 C-koa izaten da neguan eta 19-21 C-koa udan; gazitasunari dagokionez (itsasadarren barruan dauden haztegietan salbu, baina hori ez da komenigarria), 35 inguruan mantentzen da.
Biziraupena
Gizentzean, biziraupena % 80tik gorakoa da; heriotza-tasak % 20 gainditzeko, gaixotasunak edo instalazioen akatsak sortu behar dira.
Argiztatzea
Gizentzean beste faktore garrantzitsu batzuk ere badaude, adibidez, argia. Arrainak erdiilunetan mantentzen dira, eta tangak janaria (eskuz) banatzen denean baino ez dira argiztatzen. Erdiiluntasun horri esker, arraina geldirik mantentzen da eta gehiago hazten da.
Aldizkako kontrolak eta sailkapenak
Gizentzean, sailkapenak egin behar dira aldizka, arrain handienak eta gehien jaten dutenak eta txikienak elkarren-gandik banantzeko. Erreboiloa sailkatzeko gailu automatikorik ez dagoenez, sailkapenak eskuz egin behar dira.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
401
AARRIIKKEETTAAKK
Autoebaluazioa
1. Osa itzazu esaldiak:
A) Aurregizentzean, erreboiloak elikatzeko ________________ erabiltzen da; eguneroko anoa arrainaren pisuaren % _____ da eta egunean ________ dosi ematen dira.
B) Gizentzean, erreboiloak elikatzeko _______________ erabiltzen da; eguneroko anoa arrainaren pisuaren % _____ da eta egunean ________ dosi ematen dira.
2. Hona hemen kapitulu honetako kontzeptu batzuk. Defini itzazu:
Konbertsio-indizea Biziraupena Sailkatzeko gailu automatikoa Habitata Berez garbitzeko tangak
Aplikazioak
1. Zenbait animalia, harraparientzat hain erakargarriak ez izateko eta ezkutatzeko, kolorea, itxura edo jarrera aldatzeko gauza dira. Fenomeno hori kripsi deitzen da eta ohikoa da naturan. Esan itzazu adibide batzuk koadroan azaltzen diren kripsi motetarako.
KRIPSI MOTA TALDEA ESPEZIEA Larruazalaren kolorea aldatzea Arrainak Erreboiloa
Etsaiaren aurrean ehizakia geldirik geratzea
Larruazala ingurunearen arabera aldatzea
Animaliaren silueta hausten duten orbanak izatea
Naturako objektuak morfologikoki imitatzea Gehien ikusten diren gorputz-eremuetan kolore desberdinak izatea
Ezagut ezazu zure ingurunea
1. Itsas ornodunei dagokienez, munduan hiru morfologia dira ugarienak: fusiformeak, lauak eta suge-forma-koak. Zein morfologia da egokiena ingurunean mugitzeko? Zergatik?
2. Diseina ezazu esperimentu erraz bat aurreko ariketa ebazteko (ebazpenak ez du zertan zehatza izan), material hauek erabilita:
Kristalezko ontzia, altuera nahikoarekin Plastilina Berun zatiak Kronometroa Ur gazia
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
402
33 GGIIZZEENNTTZZEE EESSTTEENNTTSSIIBBOOAA:: ZZIINNGGIIRRAAKK
Arrainen gizentze estentsiboa kanpoko urmaeletan edo kaioletan egiten da. Ingurune-faktoreak ezin dira kontro-latu, baina beste zenbait faktore kontrola daitezke: elikadura, gaixotasunak, kulturaren dentsitatea (kaioletan), etab.
Urteko dentsitateak eta ekoizpenak asko aldatzen dira, eguraldiaren mende baitaude hein batean.
Zingirak Espainian baino ez dira erabiltzen; urmaeletan kultibatzeko sistema da. Baina Italian ere antzeko zerbait erabiltzen da Po ibiaren haranetan (valli). Zingira gehienak Andaluzian daude, batez ere Cadizko badian. Lehen gatza ekoizteko erabiltzen ziren, baina gatzaren sektorean izandako krisiaren ondorioz, zingirak eraldatu egin dira eta arrainak hazteko moldatu dira, batez ere lazunak (5 espezie), urraburua, lupia, mihi-arraina, aingira eta lupia pikardatua; halaber otarrainxkak eta moluskuak (almeja japoniarra eta ostratzarra) ere kultibatzen dira.
3.1 Gatzagaren parteak
Egitura-elementu hauek osatzen dute:
Ur gazitarako ubideen sarea.
Zingirak edo gatz-gordailuak. Honako jardueretarako erabil daitezke: - Gatza ekoizteko
- Gatza, arrainak eta beste itsas izaki batzuk ekoizteko
- Arrainak edo beste itsas izaki batzuk ekoizteko
10.9. irudia. Zingiraren aurreko, alboko eta goiko bistak; neurriak ikus daitezke: L. Luzera Ze. Zabalera erdiko aldean. Zm. Zabalera muturretan. H. Hormaren altuera. h. Ubidean une jakin batean dagoen uraren altuera (Arias, Rodrguez eta Drake).
10.10. irudia. Arrainaren gorputzaren zatiketa, eremuen arabera. A. Burua. B. Bizkarra. C. Hegala edo saihetsa. D. Abdomena. E. Isats-pedunkulua.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
403
Negua pasatzeko urmaelak. Neguan, urmael horietan edukitzen dira urtebete baino gehiago gizentze-fasean egon behar duten animalia gazteak. Tanga hauek ez daude ubideekin konektatuta, eta ponpatuz edo lurrunduz berritzen da ura.
Uhateak eta hustubideak. Hurrenez hurren, ura ubidetik zingirara sartzeko eta zingiratik ubidera atera-tzeko guneak dira. Zingira bakoitzak 1-2 uhate eta hustubide 1 izan ohi ditu. Batzuetan, uhateak jar daitezke ura sartzeko eta ateratzeko.
3.2 Arrainak zingiran kultibatzea
Hiru fase daude: arrainkumeak haztea, gizentzea eta despeska.
Arrainkumeak haztea
Arrainkumeak modu naturalean (mareekin batera sartzen direnean) edo artifizialki (ubideetan harrapatzen direnean, edo haztegian industrialki hazi eta, aurregizendu ondoren, 1 edo 2 gramorekin zingiretara eramaten direnean) sar daitezke zingiran.
Arrainkumeak modu naturalean zingiratzea
Urte osoan zehar izaten da, bi fasetan. Hasieran zingira irekita edukitzen da eta mareak barrurantz arrastatzen ditu arrainkumeak. Zingira barruan ura freskoagoa eta eraginkorragoa (zooplankton gehiago dago elikatzeko) da. Arrainkumeak urtean 5 hilabetean (neguan eta udaberrian) zingiratzen dira marearen eraginez.
Gero, zingira itxi egiten da eta arrainkumeak sartzeko, marea bidezko hartualdiak aprobetxatzen dira; hartualdi horiei esker, zingira itxiko uraren kondizio fisiko eta kimikoak hobeto mantentzen dira, uraren parte bat berritu egiten baita. Lazun-espezie gehienak era horretan sartzen dira; lazunak udan ugaltzen dira.
Zingira nozi itxi langileburuak erabakitzen du. Eskarmentuaren arabera, arrainkume kopurua egokia den ala erabakitzen du.
Gizentzea
7 hilabete irauten du, gutxi gorabehera. Hilabete horietan, zingiretan garatzen diren ehizakiak jaten dituzte (krustazeo txikiak, komertzialki balio ez duten beste arrain batzuk, etab.) arrainek.
Denboraldi horretan, zingira egonkor mantentzen da eta ezinbestekoa da ingurunea ahalik eta kondizio egokienetan edukitzea, arrainen biziraupena bermatzeko.
Normalean, zingirako uraren parte bat berritzen da 4-5 egunez, mareak aprobetxatuz, hilean behin edo bi aldiz. Mareen hartualdietan, lehen aipatu dugun arrainkumeen bigarren sarrera izaten da.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
404
Despeska
Hurrengo neguan arrainak biltzea. Zingira bakoitzeko arrainak biltzeko 1-4 egun behar izaten dira, zingirak daukan arrain kopuruaren arabera.
Hasieran ia ur guztia husten da. Gero, behin eta berriz sarea botata, arrainak ateratzen dira. Lehenbiziko etxadak gainazalean egiten dira eta lehenengo lupiak eta lazunak harrapatzen dira (gehiago jaten baitute). Azken etxadetan, hondoko arrainak, hau da, urraburuak, mihi-arrainak eta aingirak harrapatzen dira.
10.11. irudia. Arrainkumeak uhatetik zingirara sartzeko eraren eskema. A. Zingira irekita. B. Zingira itxita (Arias eta Drake). 1. Ura husten. 2. Marea gora. 3. Uhatea. 4. Sarea bilduta. 5. Arrainkumeak. 6. Sarea zabalduta.
Sistema horri esker, arrain gazte gehienak salbatzen dira. Arrain gazteek 23 cm baino gutxiago badute, arrainak harrapatzen diren uhatearen ondoan dagoen neguko urmaelera garraiatzen dira lehorrean, eta hantxe geldituko dira hurrengo zikloko gizentze-fasea hasi arte.
Arrainak harrapatu ondoren, zingira ubidearekin komunikatuta uzten da eta marearekin husten eta betetzen da; horrela, arrainkumeen beste zingiratze-etapa bat hasten da.
10.12. irudia. Zingiraren funtzionamenduaren eskema. Arrainak harrapatzeko eta zingirak ixteko sasoiak eta arrainkumeak zingiratzeko eta gizentzeko faseak ikus daitezke (Arias eta Drake).
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
405
10.13. irudia. Cadizko badiako gatzagetako zingiretan arrainak ekoizteko prozesuaren diagrama (Arias eta Drake).
3.3 Ekoizpena
Lehenbizi, ekoizpenean eragina duten faktoreak aztertuko ditugu eta, gero, ekoizpeneko espezieen aniztasuna ikusiko dugu.
Ekoizpenean eragiten duten faktoreak
Zingirako ekoizpenean eragina duten faktoreak hiru multzotan bana daitezke:
Arrainkumeak mareen bidez zingiratzean eragina duten faktoreak:
Faktore nagusiak hauek dira:
a) Zingiraren gainazala eta kokapena b) Langileburuaren eskarmentua. Eragina du arrainkumeak zingiratzeko, ingurunea mantentzeko
edo despeskan neurriak hautatzeko.
c) Uhate kopurua
INGURUNE NATURALEKO
ARRAINKUMEAK
MAREEN BIDEZ ZINGIRATZEA
DESPESKA GIZENTZE
ESTENTSIBOA (Hazkuntza anitza)
NEGUA PASATZEKO
URMAELA (Hazkuntza anitza)
KOMERTZIALIZATZEA
GIZENTZE INTENTSIBOA (Urraburua)
AURREGIZENTZE ESTENTSIBOA (Hazkuntza bakarra)
HAZTEGIKO ARRAINKUMEAK
(Urraburua)
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
406
Gizentzean arrainen hazkundean eragina duten faktoreak
Arrain-dentsitatea nabarmenduko dugu, eragin kaltegarria duen baitu. Dentsitatea handia bada, arrainen hazkundea moteldu egiten da.
Azken ekoizpenean eragina duten faktoreak
Garrantzitsuenak hauek dira:
a) Harrapatutako arrainkumeen kopurua
b) Hazkuntzarako azalera
c) Gizentze-fasearen iraupena. Urraburuak baino ez du neurri komertziala lortzen lehen gizentze-zikloan. Interes komertziala duten gainerako espezieek (lupiak, lazunak, lupia pikardatuak, aingirak eta mihi-arrainak) bi ziklo behar izaten dituzte.
Zingirako ekoizpena espezieka
Zingirako ekoizpena aldakorra da (500 eta 6.000 kg bitarte urtean), lehen aipatu ditugun faktoreen arabera.
Hurrengo koadroan ikus daitekeenez, ekoizpen handiena (animalia kopuruaren zein hektarea bakoitzeko lortutako kiloen arabera) lazunen 5 espezieei dagokie (Mugil capito, Mugil cephalus, Mugil chelo, Mugil saliens eta Mugil auratus); horien ostean, ekoizpen garrantzitsuena lupiarena da.
ESPEZIEA ARRAIN KOPURUAREN % EKOIZPENA (kg/Ha)
Aingira 5,8 9,3
Lupia pikardatua 3,5 3,04
Urraburua 1,4 5,3*
Mihi-arraina 1,4 2,3
Lupia 12,5 22,6
Lazunak (5 espezie) 75,4 186,6
* Modu naturalean zingiratua. Gaur egun, espezie honen interes komertzial handia dela eta, arrainkume gehienak arrain-haztegi industrialetatik hartzen dira eta zingiretako ekoizpenaren % 50 dira.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
407
10.14. irudia. San Fernandoko (Cadiz) zingiretako arrainen ekoizpen estentsiboan eragina duten faktoreen diagrama eta elkarren arteko erlazioak (Rodrguez, Drake eta Arias).
3.4 Urraburua (Sparus Aurata)
Espariadae familiako arraina da eta batez ere Mediterraneoan bizi da. Gorputza ezkata handiz estalita dauka, kolore biziak ditu, lodia, sendoa, obalatua, altua eta trinkoa da. Buru konkortua du, bizkar-hegats bakarra (bilduta dagoenean bizkarreko ildaskan sartzen da; ildaska hori oso bereizgarria da), uzki-hegats bakarra (hiru erradio gogorrekin) eta isats-hegats muxarratu bakarra dauzka.
Kondizio naturaletan, urraburuak moluskuak, krustazeoak, harrak, algak eta, azkenik, beste arrain batzuk jan ohi ditu.
LANGILEBURUA
ARRAINKUMEAK ZINGIRATZEAREN
IRAUPENA
MAREAREN BIDEZKO
HARTUALDIAK GIZENTZEAREN
IRAUPENA
ARRAINAK HARRAPATZEA
ETA HAUTATZEA
UHATE KOPURUA
GATZAGAREN KOKAPENA
UGALTZE NATURALA
AZALERA ETA SAKONERA
ARRAIN-KUMEAK
ZINGIRATZEA GIZENTZEA HIBERNAZIOA
FISIKOAK ETA KIMIKOAK
HAZKUNTZA-KONDIZIOAK
ELIKAGAIA
POPULAZIO-DENTSITATEA
HERIOTZA-TASA
EZKUTUKO ARRANTZA
HORMAK HAUSTEA
ARRAINKUMEAK ARTIFIZIALKI ZINGIRATZEA
EKOIZPENA
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
408
Urraburuen hazkuntzaren abantailak:
Azkar hazten dira. Urtebetean 23 cm-ko luzera hartzen dute (herrialde askotan komertzialtzat jotzen da neurri hori).
Gazitasun- eta tenperatura-aldaketa handiak jasan ditzake Oso malgua da elikadurari dagokionez. Oso ondo egokitzen da pentsuetara
Hermafrodita proterandikoa da, hau da, bizitzako lehenbiziko urtean arra da eta gero emea; beraz, ugaltzaileak lortzeko gastuak asko murrizten dira.
Hazkuntza-parametroak
TENPERATURA Egokiena 20-30 C. Jasan ditzaketen gehienezko eta gutxieneko tenperaturak, hurrenez hurren, 6 C eta 32 C dira.
GAZITASUNA 15-40
O2 DISOLBATUA 5 mg/litro; 4 mg/litro baino txikiagoa bada, hil egiten dira.
DENTSITATEA 10-15 kg/m3; sistema intentsiboan, gehienez 25 kg/m3. Arrainak kalitate onekoak direnean, dentsitatea handiagoa izaten da. Hazkuntza intentsiboan dentsitateak txikiagoak izan ohi dira.
TANGAK Berez garbitzen diren tangak, race-way tangak, kaiolak edo zingirak erabil daitezke.
ELIKADURA Hazkuntza intentsiboan, pentsu lehorra ematen zaie. Estentsiboan, elikadura naturala erabiltzen da.
10.15. irudia. Zingiretan neurri komertzialeko arrainak lortzeko behar diren hazkuntza-zikloen eskema, kultibatzen diren espezieen ugaltze-sasoia eta arrainkumeen zingiratzea kontuan hartuta (Drake, Arias eta Rodriguez)
LUZERA (cm)
30
20
10
0
1. HAZKUNTZA-ZIKLOA
URRABURUA
3. ZIKLOA
1. HA
RRAP
ALDI
A
2. HA
RRAP
ALDI
A
3. HA
RRAP
ALDI
A
NEURRI KOMERTZIALA
MIHI-ARRAINA
LUPIA PIKARDATUA
LUPIA
Udazkena / Negua / Udaberria / Uda UZ N UB U UZ N UB U UZ
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
409
10.16. irudia. Parasitoak gehien agertzen diren arrainen organoak. A. Ahoa. B. Begia. C. Brankiak. D. Larruazala. E. Hegatsak. F. Iraizte-aparatua.
G. Bizkarrezurra. H. Gibela. I. Urdaila. J. Hestea. K. Igeri-maskuria.
10.17. irudia. Urraburua
Aurregizentzea
Tangak
Lehen fasean, 5 gramora iritsi arte, berez garbitzeko tangak erabili ohi dira, hondo laukoak. Arrainkumeek 5 g baino gehiago pisatzen dutenean race-way tangak erabiltzen dira (5-40 m-ko luzerakoak eta 2 m-ko zabalerakoak).
Elikadura
Pentsu lehorrak erabiltzen dira, eta egunean 2-3 dosi banatzen dira, elikagailu automatikoen bidez. Gizen-tzearen hasieran, anoa pisuaren % 8koa izan ohi da, eta azkenean % 4koa izan behar du; bitarteko faseak kontsu-moaren arabera doitzen dira. Konbertsio-indizea 3:1 izaten da.
Dentsitatea
Kulturako arrain bolumeneko arrain kopurua (pisua) hau da: metro kubiko bakoitzeko 3-6 kg inguru, 5 g baino gutxiago duten arrainentzat.
Tenperatura eta gazitasuna
Tenperatura 18-28 C ingurukoa da, eta gazitasuna 30-37koa da.
Oxigenoa
Oxigeno disolbatuaren premiak 5 mg/l-koak dira, lehenago esan dugunez.
Heriotza-tasa
Gaixotasunen, larben deformazioen (bizkarrezurrean izaten dira, igeri-maskuririk ez edukitzeagatik), kanibalis-moaren eta abarren ondoriozkoa izaten da heriotza, baina kondizio normaletan % 50 baino txikiagoa izan ohi da.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
410
Sailkapenak
Ezinbestekoa da aurregizentzearen hasieran bat egitea eta 2 g dituztenean beste bat egitea, neurri-desberdintasunak mugatzeko; izan ere, kanibalismoa sustatzen dute. Sailkapenak egiteko, barra bidezko gailuak erabili ohi dira.
Hazkundea
18-20 C-ko tenperaturan, hau da:
ADINA (egunak) BATEZ BESTEKO PISUA (g)
90 0,5
120 1,0
150 2,5
180 3,5
210 7,0
Gizentzea
Espainian, urraburuarekin gizentze-sistema estentsiboa erabiltzen da gehien (lehen azaldu ditugun zingirak). Izan ere, oso errentagarria da eta ez da inbertsiorik egin behar itsasoko uraren ponpaketan eta elikaduran.
10.18. irudia. Urraburuaren hazkunde-kurba 24-25 C-an (Gravelinesko zentral termikoa, Frantzia).
0 30 60 90 120 150 180 210 240 270 300 330 360
130
120
110100
90
80
70
60
50
40
30
20
100
PISUA (g)
DENBORA (EGUNAK)
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
411
Hazkuntzan alderdi hauek baino ez dira kontrolatu behar:
Arrainkumeak harrapatzea edo askatzea, modu naturalean zingiratuak edo haztegikoak diren arabera.
Ingurune-parametroak kontrolatzea, zingirako ura aldizka berrituz.
Arrainen despeska, urtebete pasa ondoren, arrainek neurri komertziala lortzen dutenean.
Hala ere, gizentze intentsiboa ere egin daiteke, kaioletan. Kasu horretan, funtsean pentsu lehorra erabiltzen da elikagai gisa; egunean anoa bat ematen zaie (pisuaren % 2-3) eta janaria egunean hiru aldiz banatzen da. Konbertsio-indizea 1,5:1-2:1 izan ohi da.
Frantzian, kaiola zilindriko birakariak erabili ohi dira urraburuak gizentzeko, 8-100 metro kubikoko edukierakoak. Hona zer abantaila duten kaiola horiek: bira daitezkeenez, algak eta muskuiluak ez dira sareetan pilatzen. Horrelako instalazioetan, urraburuaren neurri komertziala (300 g) hazkuntzaren bigarren urtean lortu ohi da, eta amaierako biziraupena % 70-75ekoa izaten da.
Eragozpen nagusia da lehen neguko tenperaturak (5 C-tik behera ez dute jaten eta hil egiten dira) arrain deformatuetan eta isatsetan duen eragina.
Hazkuntza intentsiboan, ur berotua erabiliz (24-25 C) urtebetean lor daitezke neurri komertzialeko urraburuak. Biziraupena % 90ekoa izaten da, betiere deformazio eskeletikorik ez badago.
3.5 Lupia (Dicentrarchus Labrax)
Serranidae familiako arraina da, lupia pikardatua (Dicentrarchus punctatus) bezala.
Gorputz fusiforme eta luzea du, zilar-kolorekoa da eta, ahoari dagokionez, beheko baraila irtena du. Metro bateko luzera izatera irits daiteke, baina neurri komertziala 30 cm-koa da.
Mediterraneoan eta Atlantikoan bizi da, Marokoko kostaldetik Norvegiara eta Baltikora. Espainian kosta guz-tietan dago, eremu ozeanikoetan zein itsasadarretan edo estuarioetan, eta gatzagetan eta albuferetan ere sartu ohi dira. Ondo jasaten ditu gazitasun-aldaketak, baina oso sentikorra da estresarekiko.
Naturan, funtsean, krustazeoak (karramarroak eta izkirak) eta arrainak (antxoak, sardinak, etab.) jaten dituzte. Harrapari oso jatuna da.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
412
Hazkuntza-parametroak
T EGOKIENA 22 C.
GUTXIENEKO T 5-6 C.
GEHIENEZKO T 30 C.
GAZITASUNA 5-40
O2 DISOLBATUA 4,5 mg/litro.
DENTSITATEA 2-40 kg/m3, hazkuntza-sistemaren arabera.
TANGAK Berez garbitzen diren tangak, race-way tangak, kaiolak edo zingirak erabil daitezke.
ELIKADURA Hazkuntza intentsiboan pentsu lehorra eman ohi da, elikagailu automatikoak erabiliz. Pentsuak % 45 proteina eta % 9 gantz eduki behar du gutxienez.
Aurregizentzea
Tangak
Aurregizentzean tanga zirkularrak (7-150 m3-ko bolumenekoak), karratuak (1-2 m3) edo race-way motakoak (4-15 m3) erabili ohi dira.
Elikadura
Pentsu lehorrak erabiltzen dira elikagailu automatikoen bidez banatuta. Self feeder motakoak edo nahi denean erabiltzekoak izan daitezke, zeren lupiak ikasteko ahalmen handia baitu eta erraz egokitzen baita horrelako gailu-etara. Anoa neurriaren eta tenperaturaren araberakoa izaten da. 2:1 edo 4:1eko konbertsio-indizeak lortzen dira.
10.19. irudia. Lupia.
10.20. irudia. Frantzian urraburua eta lupia hazteko erabili ohi diren kaiola birakarietako baten eskema. A. Arrainak biltzeko gunea. B. Sarearen jostura. C. Biraren noranzkoa (Barnabe eta Billard).
Dentsitatea
Hasieran, arrainkumeek 0,25 g-ko pisua dutenean, 0,25-1 kg/m3-ko dentsitateak erabili ohi dira. Amaieran, arrainkumeek 2-6 g-ko batez besteko pisua dutenean, dentsitate handiagoa erabili ohi da, 2-15 kg/m3-koa.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
413
Tenperatura, gazitasuna eta oxigeno disolbatua
Tenperaturarik egokiena 22 C-koa da. Gazitasuna 5-35ekoa izan daiteke. Eta oxigeno disolbatua 4,5 mg/litro-an eduki behar da.
Emaria
Lupiak emari handiak behar ditu; hots, 2 kg/m3-ko dentsitateetarako eta 1-2 g-ko batez besteko pisurako, 500 litro/kg/h.
Heriotza-tasa
% 30-40koa izan daiteke kanibalismoaren, elikadura txarraren, gaixotasunen eta deformazioen ondorioz (urra-buruak bezala, deformazio eskeletikoak izan ditzake, igeri-maskuririk ez izateagatik).
Sailkapenak
Ezinbestekoak dira; izan ere lupiak, beste espezieekin oso erasokorra izateaz gain, kanibalismoa egiten du. Sailkatzeko gailu komertzialak daude merkatuan.
Gizentzea
Espainian, gizentze-sistema estentsiboa (zingirak) erabiltzen da gehien lupiarekin. Modu naturalean zingiratu-tako arrainkumeak erabili ohi dira.
Neurri komertziala (23 cm) 2 urteren buruan lortzen da, elikadura naturala (kasu honetan, 10:1eko konbertsio-indizea kalkulatzen da) eta 2 kg/m3-ko dentsitateak erabilita. Dena den, Espainian lupia urraburua baino merkeagoa da; beraz, hezleek nahiago izaten dute urraburua kultibatu.
ADINA (egunak) NEURRIA PISUA (g) 1
2
3
4
5
6
7
18,00
28,85
37,86
45,88
52,86
59,93
64,50
63,4
253,9
617,0
1.078,9
1.751,6
2.633,3
3.740,0
Frantzian eta Jugoslavian (ekoizle nagusienetako bi), gizentzea ur gaineko haztegi eta kaioletan egiten da. Bi kasuetan, arrainen dentsitateak hazkuntza estentsiboan baino handiagoak dira (10-40 kg/m3), eta elikadura pentsu lehorretan oinarritzen da. Konbertsio-indizea 2,5:1 baino txikiagoa izaten da.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
414
Kaiolak ohikoak edo birakariak izan daitezke. Birakariek egunean 1/4 biratzen dute eta, horrela, itsatsita gelditzen diren algek eta moluskuek eragin ditzaketen arazoak saihestu egiten dira.
Garrantzitsua da arrainaren neurri egokia zehaztea kaioletara sartu baino lehen, arrainkumeek kaiolan pasatzen duten lehen negua kritikoa baita, biziraupenari zein hazkundeari dagokienez; batez ere arrainkumeek deformazio eskeletikoak badituzte.
Frantzian, hazkuntza estentsiboko sistema erabili ohi da. Zentral termikoetako hozte-zirkuituetako ur beroa aprobetxatzen dute eta ura 24-25 C-an mantentzen dute. Instalazio horietan, 16-18 hilabetera lortzen da neurri komertziala, eta biziraupenak % 50 ingurukoak izan ohi dira.
3.6 MIHI-ARRAINA (SOLEA SOLEA)
Mihi-arraina, erreboiloa bezala, arrain laua da. Soleidae familiako da. Gorputz laua eta obalatua du eta bi begiak alde berean dauzka (goialdean).
Mediterraneoan eta Atlantikoan bizi da, Norvegiatik Marokoraino. Hareazko eremuetan bizi da eta hondoan ezkutatzen da harraparietatik; gauez babeslekutik atera eta ehizatu egiten du. Heldua denean ur sakonagoetara joaten da, baina betiere ur epeletan bizi da (16-20 C).
Naturan, gaztea denean poliketoak, moluskuak eta krustazeoak jan ohi ditu, eta heldua denean arrainez elikatzen da funtsean.
Biziraupen oso ona du arrain-haztegietan (% 60 baino gehiago), baina gizentzea, batez ere sistema intentsi-boetan, motela eta nekeza da; neurri komertziala lortzeko 2-3 urte behar ditu.
10.21. irudia. Mihi-arraina.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
415
Hazkuntza-parametroak
T EGOKIENA 18-20 C.
GUTXIENEKO T 1 C.
GEHIENEZKO T 27 C.
O2 DISOLBATUA 5 mg/litro.
ELIKADURA Hazkuntza estentsiboan: elikadura naturala, besteak beste, moluskuak eta krustazeoak. Intentsiboan, normalean, pentsu erdibustia, betiere moluskuz egindakoa (normalean maskuilua erabili ohi da). Hobe da gauez elikatzea.
ANOA Hasieran % 4koa eta 2-3 dosi egunean.
Amaieran % 1,5ekoa eta 1-2 dosi egunean
HAZKUNTZA-SISTEMA
Gizentzea beti estentsiboan edo erdiestentsiboan egiten da. Intentsiboan ez dira emaitza onak lortu.
DENTSITATEAK 50 edo 70 kg/m3-ko dentsitateak jasan ditzake, baina emaitzarik onenak 10-20 kg/m3-koan lortzen dira.
BIZIRAUPENA Estentsiboan oso aldakorra da, % 5-40 bitartekoa. Estentsiboan % 50ekoa baino handiagoa da, eta heriotza-tasaren kausa nagusia elikagaira ez egokitzea da.
10.22. irudia. Mihi-arrainaren hazkunde-kurba. A. Hazkunde masiboa intentsiboan. B. Batez besteko hazkundea intentsiboan. C. Hazkundea estentsiboan (Barnabe).
Aurregizentzea
Arrainkumeak nurseryan mantentzen dira gutxienez 20 g-ko pisua izan arte, eta gero gizentze estentsibora pasatzen dira. Ondoren, gizentzerako baldintzak ikusiko ditugu.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
416
Tangak
Tanga karratuak edo race-way tangak erabiltzen dira, 5-15 metroko luzerakoak eta 2 metro baino gutxiagoko zabalerakoak.
Tenperatura eta gazitasuna
Kulturaren tenperatura 18-20 C-an mantendu behar da. Gazitasuna 30-37koa izan ohi da.
Elikadura
Muskuiluaren haragia daukan pentsu erdibustia erabili ohi da.
ADINA (egunak) BATEZ BESTEKO PISUA (g) 90
180 1,5
12,0
Hazkundea
Lortutako hazkundea hau da:
Sailkapenak
Neurriak oso heterogeneoak izaten dira; beraz, aurregizentzean zehar zenbait sailkapen egin behar izaten da eskuz.
Gizentzea
Beti sistema estentsiboetan edo erdiintentsiboetan egiten da, intentsiboan orain arte emaitzak txarrak izan baitira. Tenperatura, gazitasuna, etab. ingurunekoak izan ohi dira, betiere hazkuntza-parametroetan aipatu ditugun tarteetan (gehienezko eta gutxieneko tenperaturak, etab.).
Elikadurari dagokionez, aurregizentzean bezala, dietan muskuilu-haragia sartzen da. Anoa pisuaren % 1,5 ingurukoa izaten da ,eta txikiagotu egiten da tenperatura jaitsi eta arrainaren tamaina handiagotu ahala.
Biziraupena aldakorra da, % 5-40koa. Hona hemen hazkundearen taula:
ADINA (egunak) BATEZ BESTEKO PISUA (g) 12 24 36
50
200 300
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
417
AARRIIKKEETTAAKK
Autoebaluazioa
1. Eman itzazu zingirei buruzko kontzeptu hauen definizioak:
Despeska
Ubidea
Negua pasatzeko urmaela
Arrainkumeak modu naturalean zingiratzea
2. Esan ezazu esaldi hauek egia edo gezurra diren.
a) Zingiran hazitako urraburuek eta mihi-arrainek gizentzearen lehen zikloan hartzen dute neurri komertziala.
b) Zingiran, sareen bidez, lehenbizi hondoko arrainak (urraburua, mihi-arraina eta aingira) harra-patzen dira despeskan, hondoko arrainak harrapakin errazak izan baitaitezke azaleko arrai-nentzat (lupiarentzat edo lazunarentzat).
c) Zingiretan, ekoizpen handiena (kg/Ha-tan) lazunena da, eta gero lupiena.
Aplikazioak
1. Zure ustez, zein kondizio dute zingirek arrainak hazteko erabili ahal izateko?
2. Badago Galizian funtsezko baldintza horiek dituen eta, beraz, gizentzea hazkuntza estentsiboan egiteko aukera ematen duen lekurik? Galiziako zein eremutan egon daitezke horrelako lekuak?
3. Galizian arrainen gizentze estentsiboa ez da asko erabiltzen (edo ez da erabiltzen), eta hazkuntza inten-tsiboko instalazioak, ordea, gero eta gehiago dira. Zergatik?
Ezagut ezazu zuren ingurunea
1. Erabil ezazu entziklopedia bat, eta azter itzazu arrain-hazkuntzaren jatorriak munduan. Badago loturarik Txinako edo Indonesiako antzinako instalazioen eta gaur egungo zingiretako ekoizpenaren artean? Zein?
2. Koka itzazu Galiziako marea-errotak eta antzinako gatzaga famatuenak. Azter itzazu haien zingiren kondizio topografikoak eta itsasoaren kondizioak. Bururatzen zaizu erlaziorik instalazio horien eta itsas animalien hazkuntza estentsiboaren artean? Zein?
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
418
44 GGIIZZEENNTTZZEE EESSTTEENNTTSSIIBBOOAA:: KKAAIIOOLLAAKK
Zingirekin batera, itsasoko arrainak gizentzeko sistemarik erabiliena eta merkeena da. Zingiretan ez bezala, kaioletan arrain-hazleak askoz ere gehiago kontrolatzen ditu gizentzen diren arrainak, batez ere elikadurari, gaixo-tasunei eta arrain-dentsitateari dagokienez.
4.1 Kaiolen egitura
Forma askotakoak daude, baina kubikoa eta zilindrikoa dira erabilienak.
Armazoiaren inguruan sarea esekitzen da, goitik irekitako poltsa balitz bezala. Sare hori normalean nylonezkoa izan ohi da eta 12 mm-ko sare-zuloa izan ohi du; gero, arrainak hazi ahala, sare-zuloa handiagotu egiten da eta 18-25 mm-koa erabili ohi da. Udan, eta batez ere eremu babestuetan edo alga, muskuilu, eta antzeko oztopo asko itsasten diren eremuetan, sareak aldatu egin behar izaten dira 3-4 aldiz. Batzuetan, oztopoak ez itsasteko produktuak erabiltzen dira (patenteak). Produktu horiek ia beti kobrea izaten dute.
Armazoiaren egitura mantentzeko flotagailuzko eraztuna erabiltzen da. Sarearen forma lortzeko, oinarrian eta ertzetan sokak eta berunezko pisuak jartzen dira.
Horrez gain, zutoinak ere badituzte. Zutoin horietan, txorietatik babesteko sareak finkatzen dira. Sareok, gainera, arrainek saretik kanpo jauztea eragozten dute.
Hondora ainguratzeko, lurpeko hormigoizko euskarriak erabiltzen dira. Euskarriek 1-3 tona pisatzen dituzte, eta hondo motaren eta eremuaren babes faltaren arabera hautatzen dira.
Normalean zenbait kaiola batzen dira, eta kaiola taldeak osatzen dira. Kostaldetik hurbilago edo urrutiago egon daitezke, eta beti kostaldearekin komunikatuta egon ohi dira, bai hormigoizko pontoi edo pasaguneen bidez, bai batelen bidez.
Kaiola motak
Kaiolaren forma eta tamaina kokatuko den eremuaren arabera hautatu behar dira. Hainbat kaiola mota daude, besteak beste, Eskozian, Norvegian eta Japonian erabili ohi direnak eta kaiola erraldoiak deritzenak.
Eskozian erabili ohi diren kaiolak
Berariaz diseinatuta daude babesik gabeko eremuetan ezartzeko; beraz, oso iraunkorrak dira eguraldi txarretan. Txikiak (100-200 m3) eta karratuak dira. Normalean, kateen eta gomazko gurpilen bidez lotzen dira elkarren artean, kaiola taldeak eratuz; horrela, segurtasun eta erresistentzia handiagoak ditu multzoak. Ertzak eta flotagailuak indartuta daude, sendoagoak izan daitezen. Eskulan asko behar dute, batez ere sareak aldatzeko.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
419
10.23. irudia. Ohiko kaiolaren parteak. a. Eskubanda. b. Eusteko barra. c. Sarea. d. Pasagunea. e. Sarea. f. PVCzko euskarria. g. Ainguratzeko kablea. h. Flotagailua. i. Flotazio-marra. j. PVCzko euskarria.
k. Sarea. l. Soka. m. Katea. n. Lurpeko hormigoizko euskarria (Barnabe eta Billard).
Norvegian erabili ohi diren kaiolak
Eremu babestuetan erabili ohi dira, eta ez dira oso egokiak itsaso bizietarako. Handiak dira (500 m3 ingurukoak) eta oktogono-forma dute. Flotazio-sistema sinpleak dituzte eta malgutasunez batzen dira elkarren artean.
Oso babestuta ez dauden eremuetan erabiltzeko diseinatzen direnean, kaiola zilindrikoak erabiltzen dira (25 metroko diametroa eta 1.500 m3-ko edukiera).
Japonian erabili ohi diren kaiolak
Oso handiak dira (6.000-10.000 m3-ko edukierakoak); hexagonalak eta oso malguak dira. Ur-azalean manten-tzeko, airez betetako gomazko tutua daukate. 6 m-ko altuerako olatuei eusteko gauza dira. Sareak aldatzeko eta manipulatzeko, itsasontziak behar dira.
Kaiola erraldoiak
10.000 m3tik gorako izaten dute. Planta oktogonala dute, 8 triangelutan banatuta. Kaiolako lan guztiak zubi-garabiz egiten dira.
Kokapena
Kaiola kokatzeko lekua hautatu baino lehen, hazkuntzarako edozein instalaziotan bezala, aldez aurreko azter-ketak egin behar dira, espezie jakin batentzako lekurik egokiena hautatzeko eta muntaketa lekuaren kondizioetara egokitzeko. Faktore asko hartu behar dira kontuan, besteak beste:
Babesa
Ahal izanez gero, kaiolak leku babestuetan eta erraz iristeko modukoetan jarri behar dira. Ezin bada, eta babesik gabeko lekuan jarri behar badira, kaiolaren eta ainguralekuen diseinuak aztertu eta arreta handiz eraiki behar dira; izan ere, gaizki eginez gero, hilabete askoko lana hondatu egin daiteke.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
420
Eskuragarritasuna
Kaiolara iristeko era asko daude. Pontoiaren bidez lurrera lotuta ez badago, itsasontzia erabili ohi da. Kasu horretan, sistemaren kostuak kontuan hartu behar dira eta, halaber, lekuaren kondizioen arabera, kaiolan edo kaiola-taldean bizilekua jartzeko aukera ere aintzat hartu behar da, egoera jakin batzuetan langileak bertan gelditzeko.
Korrontearen abiadura
Kaiolan etengabeko ur-trukaketa izan behar da. Horretarako, hautatutako eremuko korrontearen abiadura neurtzea komeni da aldez aurretik. Abiadurak ez du 60 m/s-koa baino handiagoa izan behar.
Oxigenoa
Eremuan dagoen oxigeno disolbatuaren kantitatea kontrolatzea komeni da, batez ere udan eta gauez, egoera horietan txikiagotu egiten baita.
Sakonera
Kaiola jartzeko lekua hautatzeko, eremuko sakonera kontuan hartu behar da. Kaiolaren azpian, itsasbeheran, 8-10 m ur izan behar dira gutxienez.
10.24. irudia. Kaiola motak eta lurpeko euskarrien kokapena (Bveridge).
AINGURALEKU BAKARREKO
KAIOLA
BI AINGURALEKUKO KAIOLA
KAIOLA TALDEA LAU AINGURALEKUREKIN
KAIOLA ERRALDOIA SEI AINGURALEKUREKIN KAIOLA HEXAGONALA SEI AINGURALEKUREKIN
AINGURALEKU BAKARREKO KAIOLA-TALDEA
KAIOLA OKTOGONALA HAMAR AINGURALEKUREKIN
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
421
Hondoak
Hareazko hondoak dira egokienak kaiolak jartzeko. Hondo horietan, hiru tonako lurpeko euskarriak erabili ohi dira; hala ere, kondizio berezi batzuetan beste pisu bateko euskarriak erabiltzea komeni da. Hondoa harea bigu-nezkoa edo lohizkoa bada, nahikoa da tona bateko lurpeko euskarria erabiltzea.
Dena den, ez da hondo basatsurik edo faunarik gabekorik erabili behar, horrek esan nahi baitu ura ondo ez dela berritzen. Hala ere, sasoi jakin batzuetan ur-berriztapena eskasa bada, kaiola azpian pilatzen diren detritusak kontro-latzea komeni da; pilatutako detritusaren kopurua onartezina bada, lekuz aldatzen dira.
Uraren kalitatea
Eremuko urak kalitatezkoa izan behar du, kultibatu nahi den espeziearen ezaugarrietarako egokia izan behar du, kutsadurarik gabekoa, eta ez du ur gezaren eraginik izan behar.
Kaiolak erabiltzearen abantailak eta eragozpenak
Abantailak
Merkeak dira. Inbertsio txikia eginez, ekoizpen handiak lor daitezke.
Horma askokoak erabil daitezke, zeren, ekoizpenaren arabera, kaiolen kopurua eta tamaina handia-gotu edo txikiagotu egin baitaitezke.
Eremu batetik bestera alda daitezke, kostu handirik gabe; horrela, une jakin batean izan daitezkeen arazoak konpon daitezke (uraren kalitate txarra, hondoan pilatutako detritusak, etab.).
Ez da ponpaketarik behar.
Zenbait hazkuntza-parametro garrantzitsu ondo kontrola daitezke (hazkundea, heriotza-tasa, elikadura, etab.).
Hala ere, eragozpen garrantzitsuak ere badira: etengabeko mantentze-lanak eta zainketa eta eskulan espe-zializatua behar dituzte; eguraldi ona dagoen urte-sasoietan baino ezin dira manipulatu; beste izaki bizidun batzuk (algak, moluskuak, etab.) itsasten zaizkie eta; azkenik, zenbait parametro (adibidez, tenperatura edo gazitasuna) asko alda daitezke eta kultibatzen den espeziearen onarpen-mugak gaindi daitezke.
Kaiolen erabilera Espainian
Kaiolak, tradizioz, Japonian, Norvegian edo Britainia Handian erabili izan dira. Orografia, lurraren erabilgarri-tasuna edo kostarako bideak oso mugatuak dira herrialde horietan. Nekazaritza-lurra oso garestia eta urria da herrialde horietan, eta kostaldeak oso babestuta daude.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
422
Espainian, arrain-haztegiak ezartzeko eremuaren prezioa eta erabilerraztasuna herrialde horietan baino askoz egokiagoak dira. Horregatik kaiolen erabilera ez dago oraindik oso hedatuta. Arrain-haztegi gehienak, izokinarenak barne, lehorrean daude. Lurra garestia den lekuetan (Levanten eta Balear Uharteetan) baino ez dira kaiolak era-biltzen hasi, urraburua, lupia eta seriola gizentzeko. Galizian ere saiakuntzak egiten ari dira erreboiloa eta izokina gizentzeko kaiolekin, produkzio-kostuak murrizteko.
4.2 Atlantikoko izokina (Salmo Salar)
Salmonidae familiakoa da. Espezie anodromoa da, hau da, jaiotza eta hazkundearen lehen faseak ur gezatan garatzen dira eta, geroago, esmoltifikazioaren ostean, itsasora migratzen du eta han bizi da heldutasun sexuala lortu arte. Une horretan, jatorrizko ibaira itzultzen dira, arrautzak errutera.
Ipar Atlantikoko alde bietan daude, hau da, Estatu Batuetako eta Kanadako kostaldeetan zein Europako kostal-deetan. Kanadako, Estatu Batuetako, Espainiako, Frantziako eta Britainiar Uharteetako izokinak Groenlandiako itsasoan batzen dira, eta Islandiakoak, Suediako kostalde atlantikokoak, Norvegiakoak eta Errusiakoak Norvegiako Itsasoan batzen dira; handik jatorrizko ibaietara itzultzen dira.
Ziklo biologikoa
3 fasetan banatuko dugu: errunaldia, hazkundea eta heldutasun sexuala.
Errunaldia
Udazkenaren amaieran izaten da (urritik urtarrilera) ibaietan. Emeak habiak egiten ditu hondoan eta arrautzak uzten ditu bertan; gero, arrek ernaldu egiten dituzte. Arrautzek udaberrian eklosionatzen dute. Arrainkumeak orain arte azaldu ditugun itsas espezieetakoak baino askoz ere handiagoak eta biziagoak dira, eta habian gelditzen dira biteloaren 2/3 agortu arte. Une horretan, habia uzten dute eta zooplanktonez elikatzen hasten dira.
Hazkundea
Hazi ahala, gero eta ehizaki handiagoez elikatzen dira; batez ere intsektuen larbak jan ohi dituzte. Ur gezatako hazkunde-fase horrek 1-8 urte iraun dezake, eta izokinari pikarta deitzen zaio.
10.25. irudia. Salmo salar (Izokin arrunta).
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
423
10.26. irudia. Izokin arruntaren gutxi gorabeherako migrazio-ibilbideak Ipar Atlantikoan.
12-15 cm-ko luzera hartzen dutenean, aldaketa fisiologikoak eta jokabide-aldaketak izaten dituzte (esmoltifi-kazioa), eta gero izokin gazteek (smoltek) itsasora migratzen dute. Migrazio hori maiatza eta ekaina bitartean izaten da, ur hotzetarantz (2-6 C) migratzen dute.
Izokin gazteak itsasoan gelditzen dira urtebete eta bost urte (edo gehiago) bitartean, heldutasun sexuala lortu eta, arrautzak erruteko, jatorrizko ibaira itzuli arte. Fase horretan, krustazeo txikiez elikatzen dira hasieran, eta gero arrainak jaten hasten dira (panekak, berdelak, etab.).
Heldutasun sexuala
Itsasoan urtebete bizi eta gero, zenbait izokin heldutasun sexualera iristen dira. Urteko izokinak dira; 65 cm inguruko luzera dute eta 1,5-3,5 kg pisatzen dute. Beste izokin batzuk beste negu bat gehiago gelditzen dira itsasoan. Kasu horretan, 70-90 cm-ko luzera eta 4-6 kg-ko pisua hartzen dituzte. Arrak emeak baino handiagoak izan ohi dira.
Heldutasun sexuala lortzen dutenean, jatorrizko ibaira itzultzen dira, zikloa ixteko. Errunaldiaren ostean, izokinen % 5ek baino ez du bizirik irauten (gehienak emeak).
Kultiba daitezkeen beste izokin-espezie batzuk
Salmo salar Europan gehien kultibatzen den espeziea bada ere, industrialki kultiba daitezkeen beste izokin-espezie batzuk ere badaude. Gehienak Ozeano Barean bizi dira, eta batez ere AEBetan, Kanadan eta Japonian kultibatzen dira. Hauek dira izokin horiek:
Coho edo Silver izokina (Oncorhynchus) Chinook izokina (Oncorhynchus tshaytscha) Izokin arrosa (Oncorhynchus gorbuska) Chum izokina (Oncorhynchus keta)
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
424
10.27. irudia. Oncorhynchus keta (Chum izokina).
10.28. irudia. Oncorhynchus gorbuska (Izokin arrosa).
10.29. irudia. Izokin arruntaren ziklo biologikoa (Millis).
Ur gezatan
ARRAUTZA
ARRAIN-KUMEA
PIKARTA
IZOKIN GAZTEA
Errekarrietan egindako habian uzten da
Pikarta edo heldua
Eklosioa
Habiatik atera eta jaten hasten da ARRAIN-KUMEA
Urtebete edo gehiago itsasoan Ur kresaletan
2-5 urte itsasoan
URTEKOA IZOKINA
UGALTZAILEA
Ur kresaletan
Ur gezatan
KELTA
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
425
Hazkuntza-parametroak
T EGOKIENA 10-15 C.
GEHIENEZKO T 18-20 C.
pH-a Egokiena 7,5-8,5 da. Gehienezkoa eta gutxienekoa, hurrenez hurren, 5 eta 9 dira.
O2 DISOLBATUA Egokiena 5,5-6 mg/litro.
KORRONTEAK Ura ondo berritzen dela ziurtatzeko, 10 m/s baino handiagoak izan behar dute. Kaiolen egituretan kalterik ez eragiteko, ez du 50-60 m/s gainditu behar.
ELIKADURA Pentsu lehorra. Edukia: % 40-45 proteina eta % 20 lipidoa.
DENTSITATEA Hasieran, 20 kg/m3. Amaieran, 50-60 kg/m3.
HERIOTZA-TASA Gizentzean ez da % 10 baino handiagoa izan ohi.
INSTALAZIOAK a) Sistema intentsiboa: haztegiak (lehorrean) b) Erdiintentsiboa: Norvegiako fiordoetan, sareak eta dikeak. c) Estentsiboa: kaiolak
Gizentzearen aurretik kontuan hartu beharrekoak
Esmoltifikazio-prozesua egin duten arrainak baino ezin dira itsasoko uretara igaro. Transferentzia une egokian egin behar da, hau da, esmoltifikazioa amaitzen den unean bertan ez lehenago, ez eta geroago ere; bestela, arrainak hil egin daitezke edo bideragarritasun-arazoak izan ditzakegu.
Transferentzia behar baino lehen eginez gero, arrainek shock osmotikoa jasaten dute eta hil egiten dira deshidratazioaren ondorioz. Arrainak beranduegi transferitzen badira, arrainen esmoltifikazio-prozesua alderantzikatu egiten da eta animaliak ur gezatan bizitzera moldatzen dira berriz ere.
Itsas ingurunera moldatutako izokin-gazteen azterketa
Itsas ingurunera moldatutako izokin gazteek esmoltifikazio-prozesua egin ez duten arrainetatik bereizten dituzten ezaugarri biologikoak dituzte:
a) Pikartek gorputzaren bi alboetan dituzten lerro edo orbanak desagertu egiten dira. Orain zilar-kolorekoak dira. b) Pigmentazio iluna dute bular- eta isats-hegatsen muturretan. c) Korrontearen noranzko berean igeri egiten dute, kondizio naturaletan itsasora migratzen hasita egongo
ziratekeen seinale. d) Gazitasun-testean % 90ek bizirik irauten dute. Testak honetan datza: gazitasuna bat-batean aldatzen
da eta % 40an mantentzen da 48-72 orduan. e) Itsasoko uretara transferitu eta hurrengo egunean jaten hasten dira. Irenste-tasa egokia 3-4 egunean
lortzen dute.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
426
Gizentzea
Elikadura
Izokin gazteak kaioletara edo tangetara transferitu ondoren, pentsu lehorra jaten hasten dira. Pentsu horren konposizioa hau da: % 40-45 proteinak, % 20 lipidoak, % 20 karbohidratoak eta % 10-15 ura.
Hasierako anoa % 2koa da (50-150 g-ko arrainentzat); gero, arrainak hazi ahala murriztu egiten da eta, amaieran, % 0,7koa izaten da (2 kg-ko arrainentzat). Banaketa egiteko, elikagailu automatikoak erabiltzen dira. Eraldaketa-indizea 1,8:1 izan ohi da.
Izokinen ezaugarri den haragi gorrixka lortzeko, arrainak 250 g-ko pisua dutenetik aurrera, pentsuari pigmentuak (astaxantina) gehitzen zaizkio.
Hazkundea
ADINA (hilak) PISUA (g) Hasieran
3 5-8
11-16
70 500
1.000 4.000
Arrek ez dute behar baino lehen heldutasunera iritsi behar (normalean, heldutasuna 2. urtean izaten da, 1-2 kg pisatzen dutenean). Heldutasun goiztiar horren kausa, dirudienez, uraren tenperatura igotzean datza, eta haragiak pigmentua galtzea, hazkundea gelditzea eta jokabide erasokorra eragiten ditu.
Sailkapenak
Neurri anitzak eta dentsitateak aintzat hartuta beharrezkoa denean, sailkapenak eta banaketak egin behar dira. Komenigarria da sailkatzeko gailu automatikoak erabiltzea, arrainak eskuekin ahalik eta gutxien manipulatzeko; izan ere, eskuz eginda, zauriak egiteko eta ezkatak erortzeko arriskua dago eta, ondorioz, agente patogenoek eraso egin diezaiekete.
Halaber, alga, molusku eta antzeko oztopo asko pilatzen denean, sareak aldatu egin behar dira.
Arrainek neurri komertziala hartzen dutenean, stock osoa hil ohi da, uretan aorta ebakiz.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
427
AARRIIKKEETTAAKK
I. jarduera: elikagai jakin batek azukreak dauzkan egiaztatzea
Materiala
Aiztoa edo labana
Portzelanazko 5 motrailu
Iragazpapera
Hauspeakin-ontzia
Metxeroa, tripodea eta sareta
12 saiodi
2 tanta-kontagailu
Pipeta graduatua (10 ml) Saiodietarako zurezko pintzak
Tentegailua, 12 saioditarako gutxienez.
Ur distilatua
Benedict-en erreaktiboa
Kobre sulfato pentahidratatua
Sodio zitratoa
Sodio karbonatoa (anhidroa) Ur distilatua
Lugola: iodoa, potasio ioduroa eta ur distilatua
Patata bat, mahats aleak, haragi zati bat, esnea, muskuilua, arrainentzako pentsu erdibustia edo lehorra eta beiran edo etiketetan idazteko errotuladorea.
Metodoa
1. Dendan erosten ez bada, Bendect-en erreaktiboa prestatu egin behar da:
Osagaiak:
Kobre sulfato pentahidratatua ............................................................ 1,73 g
Sodio zitratoa ...................................................................................... 17,3 g
Sodio karbonatoa (anhidroa) .............................................................. 10 g Ur distilatua ............................................................................................ 0 ml
Osagai guztiak ur distilatutan disolbatu behar dira.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
428
2. Lugolik ez badugu, prestatu egin beharko dugu:
Iodoa ......................................................................................................... 1,73 g Potasio ioduroa ........................................................................................ 17,3 g Ur distilatua .............................................................................................. 10 g
Nahas itzazu uretan iodoa eta potasio ioduroa. Iragaz ezazu disoluzioa eta sar ezazu ontzi ilun batean (ontziak hari-estalkia eta tanta-kontagailu gisa erabil daitekeen tapoia izan behar ditu).
3. Zuritu ezazu patata. Garbitu ezazu ur distilatutan. Zatitu ezazu eta har ezazu erdialdeko zati bat. Ipin ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin eta xeha ezazu xehatu mailuarekin. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
4. Patata dekantatzen ari den bitartean, har ezazu haragi zatia eta sar ezazu beste motrailuan ur distila-tuarekin, xeha ezazu, ateratzen den likidoa ipin ezazu hauspeakin-ontzian. Metxeroa erabiltzen baduzu, ipin ezazu hauspeakin-ontzia saretaren eta tripodearen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta utzi irakiten bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
5. Ipin itzazu mahats aleak hirugarren motrailuan. Xeha ezazu mahatsa motrailuan, ur distilatu apur batekin. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
6. Zabal ezazu muskuilua eta, bisturia erabiliz, atera ezazu haragia maskorretik. Ipin ezazu haragia iragaz-paperean zenbait minutuan, lehortu arte. Motz ezazu zati bat eta, motrailuan ur distilatu apur bat ipini ondoren, ondo xehatu. Utz ezazu jalkitzen zenbait minutuan.
7. Har ezazu arrainentzako pentsu erdibustia eta utz ezazu iragazpaperaren gainean. Itxaron minutu batzuk, lehortu arte. Har ezazu zati txiki bat eta xeha ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin. Utz ezazu jalkitzen zenbait minutuan.
8. Muskuilua xehatuta ateratako likidoa eta arrainentzako pentsutik ateratako likidoa hauspeakin-ontzietan ipini (likido bakoitza dagokion ontzian). Ipin itzazu ontziak sareta eta tripodeen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta utz ezazu irakiten bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
9. Arreta handiz, sar ezazu lortutako likido guztietako bakoitza dagokion saiodian. Zenbakitu itzazu saiodiak 1etik 10era. 1. eta 2. saiodietan patatatik ateratako likidoa sartu; 3. eta 4. saiodietan, haragitik ateratakoak; 5. eta 6. saiodietan mahats aleetatik ateratakoak; 7. eta 8. saiodietan muskuilu-haragitik ateratakoak; 9. eta 10. saiodietan arrainentzako pentsutik ateratako likidoak. Sar ezazu esne apur bat ur distilatu apur batekin beste bi saiodietan, eragin eta jar iezazkiezu 11 eta 12 zenbakiak. Ipin itzazu saiodiak, ordenan, tentegailuan.
10. Pipeta erabiliz, har ezazu Benedict-en erreaktibo apur bat, eta sar itzazu 2 ml erreaktibo 1., 3., 5., 7., 9. eta 11. saiodietan. Idatz ezazu nahastearen kolorea.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
429
11. Pitz ezazu metxeroa berriz ere. Har ezazu 1. saiodia zurezko pintzekin eta inklina ezazu apur bat. Ipin ezazu beheko muturra sugarretik hurbil (ez ipini saiodiaren ahoa zuregana begira) eta eragin iezaiozu astiro. Kontuz ibili likidoak bat-batean irakin ez dezan.
12. Egin ezazu aurreko puntuan azaldu dugun eragiketa 3., 5., 7., 9. eta 11. saiodiekin eta egiazta ezazu emaitza. Idatz ezazu fitxan BAI edo EZ.
13. Ikus ezazu ea nahastea kolorez aldatzen den. Hauspeakinak teila-kolorea badu, esan nahi du iragazpenak azukre erreduzitzaileak dauzkala, eta, ia seguru, glukosa daukala,. Idatz ezazu emaitza fitxan (BAI edo EZ).
14. 2., 4., 6., 8., 10. eta 12. saiodietan, erants itzazu lugol tanta batzuk tanta-kontagailuarekin. Nahasteak kolore morea hartzen badu, elikagaik almidoia daukala esan nahi du. Idatz ezazu fitxan BAI edo EZ.
II. jarduera. Elikagai batek proteinak dauzkan egiaztatzea
Materiala
Aiztoa edo labana eta bisturia
Portzelanazko motrailuak
Iragazpapera
Hauspeakin-ontzia
Gasezko metxeroa edo Bunsen-a
Tripodea saretarekin
6 saiodi
2 tanta-kontagailu
Pipeta graduatua (10 ml) Saiodietarako zurezko pintzak
Tentegailua, 6 saioditarako gutxienez.
Ur distilatua
Sodio hidroxidoa (NaOH) Biuret erreaktiboa
Patata bat
Mahats aleak
Haragi zatia bat
Esnea
Muskuilua
Arrainentzako pentsu erdibustia
Beiran edo etiketetan idazteko errotuladorea
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
430
Metodoa
1. Dendan erosten ez bada, Biuret erreaktiboa prestatu egin behar da:
Osagaiak:
1. disoluzioa:
Kobre sulfatoa ......................................................................... 17,3 g
Ur distilatua ............................................................................ 100 g
2. disoluzioa:
Sodio zitratoa ......................................................................... 17,3 g
Sodio karbonatoa (anhidroa) ............................................... 100 g Ur distilatu beroa .................................................................. 800 g
Nahas itzazu bi disoluzioak matraze batean, eta estal ezazu aluminiozko paperarekin ahoraino, argiak ez emateko. Erreaktiboa gorde egin daiteke topazio-koloreko beirazko ontzi batean, berriz erabiltzeko.
2. Zuritu ezazu patata, garbitu ezazu ur distilatuarekin eta zatitu ezazu. Har ezazu zati bat, ipin ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin eta ondo xehatu. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
3. Patata dekantatzen ari den bitartean, har ezazu haragi zatia eta sar ezazu beste motrailuan distilatuarekin, xehatu eta ateratzen den likidoa ipin ezazu hauspeakin-ontzian. Ipin ezazu hauspeakin-ontzia saretoren eta tripodearen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta irakin bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
4. Ipin itzazu mahats aleak hirugarren motrailuan. Xeha ezazu mahatsa motrailuan, ur distilatu apur batekin. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
5. Zabal ezazu muskuilua eta, bisturia erabiliz, atera ezazu haragia maskorretik. Ipin ezazu haragia iragaz-paperean zenbait minutuan, lehortu arte. Motz ezazu zati bat eta, motrailuan ur distilatu apur bat ipini ondoren, xeha ezazu ondo. Utz ezazu jalkitzen zenbait minutuan.
6. Har ezazu arrainentzako pentsu erdibustia eta utz ezazu iragazpaperaren gainean. Itxaron minutu batzuk, lehortu arte. Har ezazu zati txiki bat eta xeha ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin. Utz ezazu jalkitzen zenbait minutuan.
7. Muskuilua xehatuta ateratako likidoa eta arrainentzako pentsutik ateratako likidoa hauspeakin-ontzietan ipini (likido bakoitza dagokion ontzian). Ipin itzazu ontziak sareta eta tripodeen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta utz ezazu irakiten bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten
8. Arreta handiz, sar itzazu lortutako likidoak bi saioditan. Zenbakitu itzazu saiodiak 1etik 5era. 1. saiodian patatatik ateratako likidoa sartu; 2. saiodian, haragitik ateratakoa; 3. saiodian mahats aleetatik ateratakoa; 4. saiodian muskuilu-haragitik ateratakoa; 5. saiodian arrainentzako pentsutik ateratako likidoa. Sar ezazu esne apur bat ur distilatu apur batekin beste saiodian, eragin iezaiozu eta jarri 6 zenbakia. Ipin itzazu saiodiak, ordenan, tentegailuan.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
431
9. Pipeta erabiliz, har ezazu sodio hidroxidozko disoluzio apur bat eta sar ezazu 1 ml saiodietan.
10. Tanta-kontagailuarekin, sar itzazu Biuret erreaktiboaren tanta batzuk saiodi bakoitzean. Tanta bakoitza erantsi ondoren, eragin iezaiezu hodiei.
11. Ikus ezazu ea nahasteak kolorea aldatzen duen. Disoluzioak kolore morea hartzen badu, elikagaiak proteinak dauzkala esan nahi du. Idatz ezazu emaitza fitxan (BAI edo EZ).
III. jarduera. Elikagai batek lipidoak dauzkan egiaztatzea
Materiala
Aiztoa edo labana eta bisturia
6 saiodi
2 tanta-kontagailu
Tentegailua, 6 saioditarako gutxienez
Etil alkohola eta ur distilatua
Patata bat, mahatsa, haragia, esnea, muskuilua eta arrainentzako pentsu erdibustia
Metodoa
1. Zuritu ezazu patata, garbitu ezazu ur distilatuarekin eta zatitu. Har ezazu zati bat eta sar ezazu saiodian. Jar ezazu tentegailuan.
2. Har ezazu haragi zati bat eta sar ezazu saiodian. Motz itzazu mahats ale batzuk eta sar itzazu zatiak saiodian. Har ezazu muskuilu-haragi zati bat eta sar ezazu saiodian. Egin gauza bera arrainentzako pentsu apur batekin. Ipin ezazu esne apur bat seigarren saiodian. Jar itzazu denak tentegailuan.
3. Pipeta erabiliz, har ezazu etil alkohol apur bat eta sar itzazu 2 ml saiodietan. Esnea daukan saiodian ipin itzazu tanta bat edo bi. Eragin iezaiezu saiodiei bizkor, baina kontuz ibili likidoa bota gabe.
4. Ipin itzazu saiodiak tentegailuan eta itxaron ezazu zenbait minutuan, elikagai zatiak jalki arte.
5. Dekanta ezazu saiodi bakoitzeko likidoa beste horrenbeste saioditan. Zenbakitu itzazu saiodiak 1etik 6ra eta jar itzazu tentegailuan. Erants ezazu ur distilatua saiodi guztietan eta ikus ezazu zer gertatzen den.
6. Hauspeakina zuri bihurtzen bada, elikagaik lipidoak dauzkala esan nahi du. Idatz itzazu emaitzak fitxan (BAI edo EZ).
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
432
IV. jarduera. Elikagai batek fosfatoak dauzkan egiaztatzea
Materiala
Aiztoa, labana eta bisturia
Portzelanazko motrailuak
Iragazpapera
Hauspeakin-ontzia
Metxeroa, tripodea eta sareta
6 saiodi eta tentegailua
2 tanta-kontagailu
Ur distilatua
Azido nitrikoa
Amonio molibdatoa
Patata, mahatsa, haragi zati bat, esnea, muskuilua eta arrainentzako pentsu erdibustia
Metodoa
1. Zuritu ezazu patata, garbitu ezazu ur distilatuarekin eta zatitu. Har ezazu zati bat, ipin ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin eta xeha ezazu ondo. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
2. Patata dekantatzen ari den bitartean, har ezazu haragi zatia eta sar ezazu beste motrailuan ur distila-tuarekin; xeha ezazu eta ipin ezazu ateratako likidoa hauspeakin-ontzian. Ipin ezazu hauspeakin-ontzia saretaren eta tripodearen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta irakiten utzi bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
3. Ipin itzazu mahats aleak hirugarren motrailuan. Xeha ezazu mahatsa motrailuan, ur distilatu apur batekin. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
4. Zabal ezazu muskuilua eta, bisturia erabiliz, atera ezazu haragia maskorretik. Ipin ezazu haragia iragaz-paperean zenbait minutuan, lehortu arte. Motz ezazu zati bat eta, motrailuan ur distilatu apur bat ipini ondoren, xeha ezazu ondo. Utz ezazu jalkitzen zenbait minutuan.
5. Har ezazu arrainentzako pentsu erdibustia eta utz ezazu iragazpaperaren gainean. Itxaron minutu batzuk, lehortu arte. Har ezazu zati txiki bat eta xeha ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin. Utzi jalkitzen zenbait minutuan.
6. Ipin itzazu hauspeakin-ontzietan muskuilua xehatzearen ondoriozko likidoa eta arrainentzako pentsutik ateratakoa (likido bakoitza dagokion ontzian). Ipin itzazu ontziak sareta eta tripodeen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta utzi irakiten bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
433
7. Arreta handiz, sar itzazu lortutako likidoak bi saioditan. Zenbakitu itzazu saiodiak 1etik 5era. 1. saiodian patatatik ateratako likidoa sartu; 2. saiodian, haragitik ateratakoa; 3. saiodian mahats aleetatik ateratakoa; 4. saiodian muskuilu-haragitik ateratakoa; 5. saiodian arrainentzako pentsutik ateratako likidoa. Sar ezazu esne apur bat ur distilatu apur batekin beste saiodian, eragin iezaiozu eta jarri 6 zenbakia. Ipin itzazu saiodiak, ordenan, tentegailuan.
8. Ipin itzazu saiodi guztietan amonio molibdato prestatu berriaren 10 tanta eta azido nitrikoaren tanta batzuk. Eragin iezaiozu nahasteari.
9. Disoluzioak kolore horia hartzen badu, elikagaik fosfatoak dauzkala esan nahi du. Idatz ezazu emaitza fitxan (BAI edo EZ).
V. jarduera. Elikagai batek kaltzioa daukan egiaztatzea
Materiala
Aiztoa, labana eta bisturia
Portzelanazko motrailuak
Iragazpapera
Hauspeakin-ontzia
Gasezko metxeroa edo Bunsen-a
Tripodea saretarekin
6 saiodi
2 tanta-kontagailu
Tentegailua, 6 saioditarako gutxienez
Ur distilatua
Amonio oxalatoa (0,25 M) edo uretan disolbatutako sodio sulfatoa Patata bat
Mahats aleak
Haragi zati bat
Esnea
Muskuilua
Arrainentzako pentsu erdibustia
Beiran edo etiketetan idazteko errotuladorea
Metodoa
1. Zuritu ezazu patata, garbitu ezazu ur distilatuarekin eta zatitu. Har ezazu zati bat, ipin ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin eta xeha ezazu ondo. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
434
2. Patata dekantatzen ari den bitartean, har ezazu haragi zatia eta sar ezazu beste motrailuan ur distila-tuarekin; xeha ezazu eta ipin ezazu ateratako likidoa hauspeakin-ontzian. Ipin ezazu hauspeakin-ontzia saretaren eta tripodearen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta irakiten utzi bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
3. Ipin itzazu mahats aleak hirugarren motrailuan. Xeha ezazu mahatsa motrailuan, ur distilatu apur batekin. Utz ezazu dekantatzen zenbait minutuan.
4. Zabal ezazu muskuilua eta, bisturia erabiliz, atera ezazu haragia maskorretik. Ipin ezazu haragia iragaz-paperean zenbait minutuan, lehortu arte. Motz ezazu zati bat eta, motrailuan ur distilatu apur bat ipini ondoren, xeha ezazu ondo. Utz ezazu jalkitzen zenbait minutuan.
5. Har ezazu arrainentzako pentsu erdibustia eta utz ezazu iragazpaperaren gainean. Itxaron minutu batzuk, lehortu arte. Har ezazu zati txiki bat eta xeha ezazu motrailuan ur distilatu apur batekin. Utzi jalkitzen zenbait minutuan.
6. Ipin itzazu hauspeakin-ontzietan muskuilua xehatzearen ondoriozko likidoa eta arrainentzako pentsutik ateratakoa (likido bakoitza dagokion ontzian). Ipin itzazu ontziak sareta eta tripodeen gainean. Pitz ezazu metxeroa eta utzi irakiten bi edo hiru minutuan. Utz ezazu hozten.
7. Arreta handiz, sar itzazu lortutako likidoak bi saioditan. Zenbakitu itzazu saiodiak 1etik 5era. 1. saiodian patatatik ateratako likidoa sartu; 2. saiodian, haragitik ateratakoa; 3. saiodian mahats aleetatik ateratakoa; 4. saiodian muskuilu-haragitik ateratakoa; 5. saiodian arrainentzako pentsutik ateratako likidoa. Sar ezazu esne apur bat ur distilatu apur batekin beste saiodian, eragin iezaiozu eta jarri 6 zenbakia. Ipin itzazu saiodiak, ordenan, tentegailuan.
8. Jar itzazu saiodi guztietan uretan disolbatutako sodio sulfatoaren edo amonio oxalatoaren tanta batzuk, eta eragin iezaiezu ondo nahasteei.
9. Hauspeakin zuria sortzen bada, elikagaiak kaltzioa daukala esan nahi du. Idatz ezazu emaitza fitxan (BAI edo EZ).
PATATA HARAGIA MAHATSA ESNEA MUSKUILUA PENTSUA
Jatorrizko nahastea
GLUKOSA
ALMIDOIA
PROTEINAK
LIPIDOAK
FOSFATOAK
KALTZIOA
I., II., III., IV. eta V. PRAKTIKETAN ERABILTZEKO FITXA
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
435
AARRIIKKEETTAAKK
Autoebaluazioa
1. Bete ezazu herrialde bakoitzean arrainak hazteko erabili ohi diren kaiolei buruzko koadroa.
ESKOZIA NORVEGIA JAPONIA ERRALDOIA
Tamaina
Forma
Eremu babestua/ babesik gabekoa
2. Esan ezazu zein diren itsas ingurunera moldatutako izokin gazteak bistaz bereizteko ezaugarriak.
3. Lot itzazu kontzeptuak
1 Anadromoa A Ur gezatako izokin gaztea
2 Izokin gaztea B Itsasora migratzen du
3 Pikarta C Itsasoko izokin gaztea
4 Urteko izokina D Ibaira migratzen du erruteko
Ezagut ezazu zure ingurunea
1. Galiziako mapan, markatu itzazu biribil batekin zure ustez arrainak hazteko kaiolak jartzeko egokiak diren eremuak:
a) Eskozian erabili ohi direnak b) Norvegian erabili ohi direnak c) Japonian erabili ohi direnak
2. Galde ezazu erakunde egokietan, eta saia zaitez jakiten Galiziako zein tokitan erabiltzen diren arrainak hazteko kaiolak, eta zein espezie hazten diren.
Aplikazioak
1. Foulinga ez da arrainak hazteko kaioletako arazoa bakarrik Zein beste instalazio edo tramankulutan izan daiteke arazo larria?
Akuikultura Lanak
LANBIDE EKIMENA
436
2. Egin ezazu koadro bat erreboiloa (intentsiboa), urraburua (estentsiboa zingiran), mihi-arraina (estentsiboa zingiran), lupia (estentsiboa zingiran) eta izokina (kaiolan) gizentzeko kondizio egokienak konparatzeko, adierazten diren parametroen arabera:
ERREBOILOA URRABURUA MIHI-ARRAINA LUPIA IZOKINA
Tenperatura
Gazitasuna
Dentsitatea
Oxigeno disolbatua
Elikadura
Neurri komertziala
Gizentzearen iraupena
Arrainen Hazkuntza
LANBIDE EKIMENA
437
GGAAIIAARRII DDAAGGOOKKIIOONN GGLLOOSSAARRIIOOAA
A Akuikultura Aireztatzea Aireztagailua Albufera Anodromoa Arrain-hazkuntza Aurregizentzea
B Behazuna Bitamina Bizkar-hegatsa
D Despeska Dieta
E Emaria Eransketa Eranstea Ernalketa Errekarria Errunaldia Errutea Espeziea Estuarioa
F Familia Finkatzea Fitoplanktona Fotoperiodoa Fusiformea
G Gametoa Gatzaga Gazia Gazitasuna
H Habitata Harraparia Hasierako dieta Hazkunde-kurba Haztegia Hegatsa Heldutasun sexuala Heriotza-tasa Hermafrodita Hildakoa
I Itsas haztegia Izokin gaztea
J
K Kaiola Katadromoa Komunitatea Konbertsio-indizea Kostaldea Kutaneoa
L Larba Lohia
M Marea Metamorfosia Mimetismoa Morfologia
N Neurri komertziala
O Osmosia Osmotikoa Oxigenatzea
P Parasitoa Patologia Planktona Ponpaketa Profilaxia
S Sabel-hegatsa Sinbiosia
T Trofikoa
U Uhatea
Z Zingira Zooplanktona