1. Cultura escolar y resistencia al cambio
90eko hamarkada, hezkuntzari dagokionez, eskolen eraginkortasuna eta
hobekuntza lortu nahi zen. Hala, “super-irakasleak, super-zuzendariak, super-
zentruak” lortu nahi dira.
Hamarkada bat ondoren, berrikuntzari eta aldaketa eskolarrari dagokionez, gai
garrantzitsuena irakasleen jarrerak eskola kultura forma ezberdinetan da.
Serafin Antuñez-ek, aldaketari buruz hitz egiterakoan, honela laburbiltzen du:
aldaketaren unitatea da, pertsona gogotsuak beharrezkoak dira, autonomia eta
boterea behar dute, barruko motor bat behar dute, aldaketa iniziatibengatik,
irakasleen lanarengatik eta eskola bideratzearengatik gertatzen da,
berarengatik ikasten badu zentroak emaitza hobeak izango ditu.
Azken hogeita hamar urte hauetan, ikasi dugu ezagutzaren bitartez ikasten,
matematika berria, “mastery leaming”, “back to classic”, … Halere, erreforma
hauek ez dute asko iraun, erreforma bertikalak izan direlako.
Mikro-politikari buruzko lanek azaltzen dute nola egiten diren eskola kulturak.
Gatazkak prentsa txarra du. Komunitate hezigarrian oinarritzen da, zentroen
espazio propioa kritikatzen du.
Irakasleei oso zaila egiten zaie berritzea zentroa berritzailea ez bada. Gainera,
erreformek ez dio egoera hori laguntzen; izan ere, ez dituzte baloreak ukitzen
eta ez dituzte beharrezko gatazkak sortzen).
Beraz, badirudi zentroen garapena bizitzarako garrantzitsua da.
Badaude zentro batzuk kultura eskolarra baliogabetzen dute, status quo-a
mantendu nahi dute, jakituria, esperimentazioa, arriskua eta kolaborazioa
inhibitzen dute, ikasleei buruzko jakituria mugatuak dituzte, …
Zentroen estruktura formala aldaketaren basean zailtzen duenean, estruktura
horiek aldatuak izan behar dira.
Aldaketak gertatzeko, beharrezkoak dira aldaketak nahi dituzten pertsonak
izatea, beraien ideia eta jarrerengatik. Irakasle berritzaile batek tradizional batek
baina exijentzia gehiago ditu. Irakasleak zuzendariak esandako onartzen dute
soilik, curriculum-aren definizioa eta antolaketari dagokionez.
Irakasleek beren lana, hasieran, lan estresagarri bat bezala ikusten dute. Asko
nazkatu egiten dira, lanbidea utziz. Irakasle batzuek, baita ere, “intensifikazio
laborala” jasaten dute.
Profesional berri kontra jarrera ezberdinak agertu dira: helburuak ez bete;
ebaluazio eta formazio iraunkorra; jarrera diskurtsiboak bileretan; teoria
pedagogikoaren, praktikari dagokionez, erabilera ez onartu, ... Jarrera hauen
erreakzioa pragmatismoa eta eklektizismoa dira.
Motibazioa ez da nahikoa irakasle batzuengan, eta, horregatik, nazkatu egiten
dira. Indibidualismoak ere jarrera hau izatera bultzatzen du. Indibidualismoa
kolaborazioaren bitartez amaitzeak haurrak indibidualagoak izatea ekar dezake,
eta hala, irakaslea inkonpetentzia sentimendu batera bideratzea.
Eskola organizazio batzuek premisa positiboak ditu. Garrantzi berezia ematen
dio ikastetxeak hartzen duen bideari. Ikastetxe berritzaileek ondorengo hau
eduki behar dute: prestakuntza instituzional zein taldekoa,denboraren
banaketa, materialen erabilera, parte-hartzea, komunikazioa, arazoak
konpontzea.
Aldaketa ez dute soilik irakasleek eman behar, zuzendaritza taldeak, eta baita
gurasoek ere, hartu behar dute parte. Hauetakoren bat ez badago aldaketaren
alde, oso zaila da hau suertatzea. Hala ere, esan beharra dago ikastetxeak
hierarkizatuak eta politizatuak daudela.
Aldaketarako estrategia batzuk daude: kanpoko laguntzari dagokionez, analisia
eta aholkularitza; barneko laguntzari dagokionez, akzio inbestigazioa eta auto-
ebaluazioa.
2. La gramática de la escuela
Sarrera
IKT-k (Informazioaren eta komunikazioaren teknologia), ikasleak ikasgelako
mugetatik haratago eramaten ditu. Eginiko ikerketen erantzunak ikusirik, IKT-ak
honako proiektu hauetan oinarritzen direnak indartzen ditu; benetako
ezagutzan, ezagutza kolaboratiboan, komunitatearen eraikuntzan,
pentsamendu/iritzi kritikoan eta jakintza arteko ezagutzan eta irakaskuntzan.
Benetako bizitzaren aspektuak ikus ditzakete, ikasgela eta kanpoko munduaren
mugak ezabatuz. Gainera, ikasgelatik at bidaia dezakete gauza eta leku
ezberdinak ikusiz eta bisitatuz.
IKT-k gainera ikaskuntza prozesua luzatu egiten eskolako garaietatik at.
Gaitasunetan eta ezagutzetan jarritako esfortzua beharrezkoa da egoera zail
eta aldakorretan aritzeko, IKTk dakarren aldakuntzak direla eta, honek merezi
baitu eskolako beharrezko urteak amaitu ondoren. Horrela IKT-ekin
irakastearen eta ikastearen onuretako bat, estrategiak eta gaitasunak
ikaskuntza iraunkorra bermatzen du.
Proiektu ezberdinek informatu dute, IKT-k klasez kanpoko jendearekin
interakzioak eta trukeak bultzatzen ditu. Honek ez ditu gaitasun linguistikoetan
bakarrik laguntzen, baizik eta kultura arteko gaitasunak baita ere. Prozesua eta
produktua gelatik kanpo ere ikusgai eta parteka daiteke.
Laburbilduz, IKT-ek kapazitatea daukate ikasleen ikaste prozesua luzatzeko,
espazioaz eta denboraz haratago, eta horrek gaitasunen eta ezagutzen
garapena errazten du.
IKT-en integraziorako oztopoak
Hiru dira oztopo nagusienak: irakasleen mailaren oztopoa, ikastetxearen
mailaren oztopoa eta azkenik, sistemaren mailaren oztopoa. Lehena, IKT-aren
aurrean irakasleen gaitasun falta litzateke, eta horiekiko motibazio eta
konfiantza eskasean oinarrituko litzateke. Askotan horren arrazoia, irakasleen
prestakuntza desegokia delarik.
Bigarrenik, horiei buruzko heziketa edo entrenamendu egokia jasan arren,
irakasle batzuk ezin dituzte praktikan jarri ikastetxeko maila dela eta, kalitate
txarreko azpiegiturengatik, edota ikastetxean aurkitzen ez direlako. Beste
batzuetan ere gerta daiteke horiek erabiltzeko mugak egotea.
Eta azkenik, ebaluazio eta metodoetako barrerak aurki ditzakegu. Europako
hainbat herrialdeetan ikus dezakegu, eta aipatu ikastetxe aberatsetarako prest
ez daudela IKT hauek. Irakasle zein gurasoek berrikuntza hauekiko hainbat
zalantza agertzen dituzte. Hiru oztopoak bata bestearekiko loturik daude, eta
azken oztopoan beste biak aurkitzen ditugu.
Hala ere, oztopo hauek ezaba daitezke. Lehena heziketa edo entrenamendu
egokia eskainiz eta bultzatuz. Bigarrenean bi arazo aurkitzen ditugu; eta
aipagarriena, azpiegitura teknologikoena litzateke (horren aurrean, kondizio
ekonomiko hobeak eskaintzea nahikoa litzatekeela kontuan izanik). Eta azken
oztopoa, ikastetxe sistema tradizional edo estruktura zurruna duen sistema
moduan ezagutzen dena baita ere, normalean azterketetan oinarritua,
"eskolako gramatikan" ikus dezakegu.
Ikastetxeko gramatika eta hizkuntza naturaleko gramatika
Irakasle, ikasle eta gurasoek eskola errealaren irudi inkontzientea izaten dute,
eta hori dela eta, eredu horretatik ateratzen den edozein aldaketak edota
berrikuntzak normalean ez du arrakasta handirik izaten.
Ikastetxeez kanpoko egiturak eta IKT-ak
Bertan ikusi zuten eskolaz kanpo eginiko hainbat iniziatibetan, ikasleen parte
hartzea eskolako orduetan ez dela askotan ikusten. Autoreek konpromiso hau
honako faktore hauei egotzi zien: autodeterminazioan, aukeratzeko askatasuna,
kolaboratzeko aukeran eta interesean. Hala ere, seinalatzen dute, askotan zaila
dela boluntarioki prestatzen diren programetan oinarriturik motibazioa
bultzatzea, sistema tradizionaleko ezaugarriekin alderatuz; asistentzia
beharrezkoa den ikasgaietan, ikasgai horietako lanak jada egokituak izanik.
Programa hauen eta klase erregularretako programen ezberdintasun horiek
azaltzeko, "eskolako gramatika" eremu hauetan ematen ez zela proposatu
zuten. Hori dela eta, oztopoetatik at daude.
Bi programa aurki ditzakegu. Batetik Pincel y Ratón, eta bestetik Menosca.
Lehena, guztiz borondatezkoa den tailer bat da, eta bertako helburua umeen
sormena bultzatzea da. Bertan, datu eta informazio ezberdinak erabili izan dira.
Bigarrena berriz, lehenaren aurkakoa da. Ikasleen parte hartzea behar-
beharrezkoa da.
3. INVESTIGACIÓN E INNOVACIÓN EN EL PROYECTO INVESTIGANDO NUESTRO MUNDO
Artikulu honetan egileak ikerkuntza bat egiten dute irakasleen hasierako
prestakuntzan. Hori burutzeko proiektu curricular bat erabili dute. Bertan
zertarako, zer eta nola irakatsi aztertzen da, hori hobeto azaltzeko gaur
egungo gizarte sozial eta historikoak aztertzen dira.
Ikerkuntzaren esparruan esperimentazioa lantzen da, esperimentu horien
bitartez ikasleen eginkizun batzuk azaltzen baitira irakaslearekiko bertan aurre
egiten dira arestian aipatuta hiru arazo horiei. Artikulu honetan egileak unitate
didaktiko ezberdinak egiten dituzte, portfolio moduan, karpetetan sailkatuta.
Artikulu honetan 6 puntu garrantzitsu azaltzen dira. Lehenengoa, Ikerkuntza
eta berrikuntza proiektu curricularen bitartez. Bertan azaltzen da nola jokatu
behar den berrikuntza bat burutzerako garaian eta ikerkuntzaren esparruan
nola jokatu behar den.
Ondoren, bigarren puntu bezala Gaur egungo eta aintzako gizarteak
ikerkuntza eskoletan. Bertan ikertu egin behar da gure gaur egungo gizartea
eta antzinako gizartea gure mundua hobe ulertzeko eta horrela ikaskuntzan eta
hezkuntzaren esparruan aldaketak errazago burutzeko.
Hirugarren puntuan, Zertarako irakatsi gaur egungo eta antzinako gizarteak.
Bertan, irakasleen prestakuntzan beharrezkoa da ikastea gizartearen gora
beherak eta honek jasan dituen aldaketak. Horrela irakasleak jakintza
zabalagoa aurkezten badu ekintza gehiago egingo ditu bere jarduerak
betetzeko.
Laugarren puntuan, Zer irakatsi gaur egungo eta antzinako gizartean.
Irakasteko garaian ikasleak beraien iritzi kritikoa garatzea lortu nahi dugu.
Beraz, irakasleen prestakuntzan beharrezkoa da irakasle horiek berak iritzi
kritiko propio batera iristea eta beraien pentsaerak argi eduki izatea.
Bosgarren puntua, Nola irakatsi: ariketen modua eta atalak. Ariketak
burutzerako garaian beharrezkoa da irakasleen ezagutzei eta beraiek izaten
dituzten arazoei aurre egitea laguntzea, horrela ez dira bertan behera geratu
beraiek ariketarekin. Modu honetara, egiten diren ariketak, kontzeptuak,
prozedurak eta lan egiten diren jarrerak maila egoki batekoak izan behar dira.
Ikasleak maila horretakoak izan beharko dute arazo horiei ondo aurre egiteko.
Azkenik, seigarren puntuari begira Unitate didaktikoen proposamena egiten
da. Puntu honetan nahi dana da gai batzuk jorratu gizarteko antolaketa
politikoa, gizarteen arteko erlazioak eta kultura eta gizarte aldarrikapenak.
Hauek Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan eman dadila beharrezkoa da.
Beraz, artikulu honek dituen puntu desberdinetan ikusi dezakegu zein egiteko
proposatzen diren irakasleen prestakuntzan hobetzeko eta horrela proiektu
curricular desberdin bat egiteko. Aldaketa batzuk izaten ditu, aldaketa horiek
ikerkuntza eta berrikuntzan oinarrituak.
4. Dificultades de las prácticas
Berrikuntzatzat ulertzen da planifikazio prozesu bat eta hobekuntza.
Berrikuntzak sormenezko eta planifikaturiko borondatezko aldaketa prozesu
bat eskatzen du. Baina aldaketak zailak izaten dira eta denbora eskatzen dute,
honez gain erresistentziak asko eta anitzak dira.
Hezkuntza berrikuntza ikerkuntza didaktikoaren motor nagusia da. Ikerkuntza
hezkuntzakoa da hezkuntza praktikarekin erlazionaturik badago, berrikuntza
ikerkuntzatzat kontsidera dezagun emaitzak objetiboki ebaluatzeko prozedurez
lagundurik egon behar dute.Hezkuntza ikerkuntzak baliagarri eta praktiko izan
behar du, ikaslearen ikaskuntzaren hobekuntzan eragin behar du.
Irakaskuntzako berrikuntza planifikazio prozesuari eta hobekuntzari deitzen
zaio. Ez da momentuko akzio bat. Berrikuntzak gauzak egiteko dugun moduan
aldaketa bat Dakar, hau gertatzeko, norbere aldatzeko nahia beharrezkoa da,
baita sormena ere.
Hezkuntzan aldaketa beti bere bila joana eta planifikatua izaten da. Berrikuntza
eta aldaketa bereizi egin behar dira:
Berrikuntzak eraldaketa garrantzitsua eta gure ikuspuntuetan aldaketa
esan nahi du.
Berrikuntza ez da helburu bat, ezarritako helburuak lortzeko eta kalitatea
hobetzeko bide bat da.
Berrikuntzan ez da beharrezkoa asmakuntza. Egunerokoan eta berrian
bietan oinarritu behar da.
Berrikuntzak intentzioa eskatzen du
Hezkuntza berrikuntza saihesten duten faktoreak:
Irakaslearen erresistentzia eta errutinak, zaila da aldatzea.
Indibidualismoa
Ezkortasuna
Erreforma instituzionalen ondorio zitalak
Curriculum bikoitzaren paradoxak
Eskaintza pedagogikoaren zatikatze eta saturazioa
Unibertsitate ikerkuntza eta eskola praktikaren zatikatzea, dibortzia
Ezaugarri hauengatik hezkuntzan aldaketak ematea zaila da eta denbora
eskatzen dute.
Hezkuntza berrikuntza garatzeko proposamenak:
Berrikuntzak zerbait berria nola egin esan nahi du, beraz irakaslearen
prestakuntza oinarrizkoa da, bai hasierako eta baita etengabekoa ere
prestakuntzarik gabe ez dago berrikuntzarik eta alderantziz.
Prestakuntza eta berrikuntza proiektuek kolektiboak izan behar dute,
ezin dute lan indibidual eta boluntarioak izan.
Baliagarri eta positiboa da talde egonkorrak sortzea.
Irakasle eta zentroen komunikazioa prozesuak hobetu behar dira, giro
baikorra sortu informazioa elkarbanatzeko .
Administrazio desberdinen arteko deialdiak bultzatu behar lirateke
berrikuntza proiektuak garatu ahal izateko. Unibertsitate eta eskolen
arteko kooperazioa ere bultzatzea komenigarria da.
Berrikuntzak eta irakaslearen garapen pertsonalak noranzko berean joan
behar dute
Ikerkuntza zientifikoak praktikarekin loturik joan behar du, baita
akademikoak ere.
5. Arto Lapurra. Proiektu bidezko ikaskuntza
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Proiektu bidezko ikaskuntzan, garrantzitsuena, ikasketa plana eta eguneroko
metodologia oso zehaztua edukitzea da, hau da, zehaztapen oso handia izan
behar da( ikasleen aurre ezagutzak, helburuak, ebaluazio irizpideak…)
Taldean lan egiteko, rolak argi egon behar dira, ikasleek ikasketa autonomia
garatua izan behar dute. Proiektuen gaia, interesgarria eta ikasketa planarekin
lotuta egon behar da.
Irakaslearen rola aldatzen da, ezagutzak transmititzetik, ezagutzak lortzeko
baliabideak ematera.
Zerk deitu dit arreta?
Amara-Berri ikastetxeko ekipamendu informatikoak. Baliabide hauek asko
errazten ditu teknologi berriak klasean sartzea. Ekipamendu hori lortzeko behar
den inbertsioa izugarrizkoa da. Nire ustez, agertzen den irakaslea, teknologi
berrien eta bere didaktikako dauzkan ezagutzak, izugarrizkoak direla.
Zerekin lotu dezaket?
Irakaskuntza arlo guztietan. Adibidez, ARTO LAPURRA ipuina idazterakoan,
hizkuntza arloarekin lotzen da, hau da, ikasleek ipuinei buruz dakiten guztia
erabiltzen dute (testuaren formatua, egitura, hizkuntzaren sintaxia eta
gramatika…)
Baliabide onak izanda, eta metodologia plangintza eta irakasle egoki batekin,
irakaskuntza arlo guztiekin lotu ahal da.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Bideo honek argi utzi digu, ikasketa prozesua, etengabekoa dela, eta
irakasleok, gizartearen beharrak betetzeko, beti pauso bat aurretik egon behar
gara irakaskuntza prozesua zahartu ez dadin.