Download - Aurrezki gotortuak

Transcript
Page 1: Aurrezki gotortuak

Lehentasunezko parte hartzeak23 2012ko uztailaren 29a • Egitura

Finantza ekarpenek izan ditzaketen arriskuez ohartarazteko, Eroskik eta Fagorrek informazio liburuxkak egin zituzten. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Eroskiren eta Fagorren ekarpenak erosizituztenek ezin dute uste bezain errazlortu beren dirua; esan dute bankuekez zietela eman informazio guztia

Iker Aranburu - Joanes Segurola

Ez dira lehentasunezko parte har-tzeak, baina haien antza dute. Ezdituzte bankuek edo aurrezki ku-txek jaulki, kooperatibek baizik.Baina, haiek bezalaxe, zalapartasortu dute azkenaldian, inberti-tzale asko orain ohartzen ari bai-tira ezin dutela beren dirua nahidutenean erraz berreskuratu.Eroskiren eta Fagorren ekarpe-nak dira, 2002tik 2007ra jaulkita-koak, zenbait inbertsio finantza-tu ahal izateko. Baina bada bestediferentzia garrantzitsu bat ere:Mondragon taldeko kooperatibekez zituzten zuzenean saldu, finan-tza erakundeen bidez baizik, etahaiek emandako informazioan —edo informazio faltan— dagoarazoaren muina.

Izan ere, ekarpenen xehetasu-nak jasotzen dituzten liburuxkakegin zituzten Eroskik eta Fago-rrek, eta bietan garbi asko gera-tzen da nolako produktuak diren.Eroskiren txostenak lehen pun-tuetan nabarmentzen ditu zen-

bait arrisku: ekarpenak norbaitisaldu nahi izanez gero haren ba-lioa merkatuaren arabera igo etajaisten dela, eta lehentasunezkozorra ez denez, enpresek porroteginez gero beste zor batzuk paga-tuko direla lehenik. Ekarpenaamaitzeko, bi bide aipatu ditu:bost urte pasatu ondoren Eroskikberak ekarpena osorik edo par-tzialki erostea, edo kooperatibadesagertzea.

Baina ekarpenak dituzten be-zero askok diote bankuek ez ziete-la eman informazio hori. Sinatu-tako kontratuetan ere ez dira age-ri. Horregatik, kasu horietan«arduragabeak» bankuak izan di-rela salatu du Adicae Euskadik.Kopuru zehatzik ez duten arren,kaltetu asko daudela dio.

Ekarpenez galdetuta, Eroskiklehentasunezko parte hartzeeki-ko beste alde bat nabarmendunahi izan du: kooperatibak diruairabazi ala galdu —galtzen ari daorain—, ekarpendunek interesakbermatuak dituztela eta urtarri-laren 31n interesak jasotzen ja-

rraituko dutela. Azken bost urte-etan 173 milioi euro eman ditu in-teresetan. Hori bai, adierazi duekarpen horien likidezia ez dago-ela finantza erakundeen esku,baizik eta merkatuaren esku.Gaur egun, 600 milioi euroko ba-lioa dute Eroskiren ekarpenek.

Une hauetan kooperatibakekarpenak berriro erosteko as-morik ez duenez, dirua berresku-ratzeko modu bakarra da biga-rren mailako merkatura jotzea,hau da, beste inbertsiogile batisaltzea. Baina halako produk-tuek ez dute harrera onik gauregun; balioa galdu dute, eta sal-tzaileak ez luke lortuko hasieranjarritako kopuru bera.

Ekarpen horiek bankuek berekerostea izan daiteke Eroskik aipa-tu duen beste aukera bat. Baina,horretarako, orain salerosten di-ren merkatutik (AIAF) beste ba-tera (SEND) aldatu beharko lira-teke.

«Hori iruzurra da»Eroskiren eta Fagorren ekarpe-nak Euskadiko Kutxaren bidezerosi zituen Enrique Palmouk,eta haserre dago. «Sinatu aurre-tik niri ez zidaten inolako infor-mazio orririk eman. Nik dena gor-detzen dut». Bankuko komertzia-lak esandakoaz fio zela dio: «Hare-kin nuen konfiantzaz baliatu zen.

Agian, fede onez egin zuen, bainaharen buruek negozio zikina izan-go zuten». Uste du kooperatibakdesegin arte ezingo duela berres-kuratu dirua, eta ez du horretara-ko aukerarik ikusten: «Eroski etaFagor desagertzea ezinezkoa da;hori ilargia desagertzea bezala da.Hori iruzurra da».

Ausbanc finantza zerbitzuenbezeroen elkarteak eta Adicaekdiote gauza bera gertatu zaiela le-hentasunezko parte hartzeak di-tuztenei eta Eroskiren eta Fago-rren finantza ekarpenak dituzte-nei. Era berean, azaldu dute inber-titutako dirua berreskuratu nahizutenean jakin zutela ekarpendu-nek hori ez zela izango posible.

Horregatik, ekarpendunei es-katu diete finantza erakundearenaurrean erreklamazioa jartzeko.Erreklamazioa ildo honi jarraikijartzeko gomendioa eman dute:«Produktu seguru bat zutelakoaneta kapitala edozein momentu-tan berreskura zezaketelakoanzeudela esanez jarri behar duteerreklamazioa».

Horrek fruiturik ematen ezbadu, auzitara jo dezakete. Egoe-ra konpontze aldera, Adicaek dioEroski eta Fagor ez direla gertatu-takoaren arduradun, baina berenesku dagoela neurri batean irten-bide bat ematea eskaintza haiekegin zutelako.

Kooperatiben ekarpenen gatibu

kontrol mekanismoak jarri beharditu indarrean. CNMV Espainia-ko burtsaren arautzaileak ereikuskatzaile lan hori egin behardu; bi erakunde horiek ez dituzteezarri isunak.

Adicaek salatu du bai Espainia-ko Bankuak eta bai CNMVk«nahita» ez ikusiarena egin dutelaeta «arrisku handiko finantza pro-duktuak» inbertitzaile txikiei ko-katzea onartu dutela. Ausbancenhitzetan, berriz, Espainiako Ban-kuak eta CNMVk baimena emanzien finantza erakundeei horieksaltzeko, betiere baldintza ba-tzuen pean, baina, ondoren, esandu baldintza horiek ez direla beteinbertitzaile partikularrei saltze-an. Hori hala, hauxe gaineratu du:«Espainiako Bankuko teknikoakoso onak dira, baina aurreko pre-sidentea ezin txarragoa zen».

Europako aginduaEuropako Batasunaren partetikerreskatea jasoko du Espainiakbankuek dituzten arazoei aurreegiteko. Horretarako, memoran-duma sinatu du. Memorandumhorrek dio «informazio argiagoa,zehatzagoa eta konparagarria-goa» eman beharko dietela finan-tza erakundeek bezero partikula-rrei. Era horretan, lehentasunez-ko parte hartzeekin gertatutakoasaihestu nahi du Europak.

Espainiako Gobernuak iraga-rri du lege berri bat egingo dutelaabuztuan arazoari irtenbide batemate aldera. Lege hori, baina, ezda atzeraeraginezkoa izango, hauda, ez du balioko orain arteko ka-suak konpontzeko; hemendik au-rrerakoei eragingo die. Era bere-an, Espainiako Ekonomia Minis-terioak dio parte hartzeak 2009anhasi zirela saltzen, eta, hortaz, ezdu onartzen 1999tik saldu direla.Adierazpen horiekin, Adicaekazaldu du duen arduratik «libra-tu» nahi duela ministerioak.

Europak zehaztutakora muga-tzeko, parte hartzeetako diruaepe luzeko gordailuetara edo ak-zioetara aldatzeko aukera emandute hainbat erakundek. Horiegin zuten BBVAk eta Santande-rrek iazko urte amaieran. Nola-nahi ere, Santander eta BBVA ezdaude egoera konpontzeko go-goz, Adicaeren ustez.

Baina denek ez dute gauza beraegin. Esaterako, La Caixak hona-ko eskaintza hau egin zien berebezeroei: parte hartzeetan inber-titutako diruaren %30 akzioetarapasatzea, eta gainerako %70a ha-mar urteko menpeko obligazioen-gatik ordezkatzea.

Banku bakoitzak bere kasa jo-katzen du; norberak bere konpon-bidea ematen die. Baina milakaeta milaka bezerok ezin dituzteaurrezkiak bankutik atera beregaraian sinatutako kontratu ba-tengatik. Dirua kontu korronte-an ikusten badute ere, zail duteukitzeko. Kutxa gotor batean di-tuzte aurrezkiak.