DESKARGEN AURKAKO LEGEA
Joan den urtearen amaieran Espainiako Ministroen Konseiluak ekonomia jasangarriaren legearen aurreproiektua onartu zuen. Lege horren arabera, Kutura Ministerioak, egile-eskubideak ustez urratzen dituzten webguneak ixteko ahalmena izango du. Erabakiak, noski, sareko hautsak harrotu ditu.
1- Lehengo urtearen ondarrean, Espainiako Ministroen Kontseiluak _____________ ekonomia jasangarriaren aurreproiektuari.
2- Legearen arabera, Kultura Ministerioaren esku geratuko da, hainbatean, egile-eskubideak urratzen______________.
3- Sarean ibiltzen direnen artean haserrea_______.
Filmak, musika edo egile-eskubideak
babestutako edukiak deskargatzeko aukera
eskaintzen duten webguneekin amaitzea da
lege honen helburua. Jabetza intelektualaren
batzorde batek itxiko lituzke webguneok.
Itxiera horrek oinarrizko eskubideren bat
urratatzen duen ala ez, baina ez besterik,
epaile batek erabakiko luke.
4- Lege honek, egile-eskubideak babestuta dituzten edukien deskarga eskaintzen duten webguneei amaiera________.
5- Webgune hauek ixteko ardura _______________ batena izango litzateke.
6- Epaileen lan bakarra itxiera horrek oinarrizko eskubideren bat urratzen duen ala ez____________.
Milaka lagun azaldu dira Deskargen Aurkako Legearen kontra. Interneteko oinarrizko eskubideen aldeko adierazpena argitaratu da eta atxikimendu ugari jaso ditu. Adierazpen horrek dioenez, egile-eskubideak ezin dira gure oinarrizko eskubideen gainetik jarri: hala nola, adierazpen askatasunaren edo pribatutasunaren eskubidearen ganetik.
7-Interneteko Oinarrizko eskubideen aldeko adierazpenak jendeaskoren______________.
8-Agiri horren arabera, adierazpen askatasuna eta pribatutasun eskubidea egile eskubideen_________.
Bestetik, Webgune batera sar gaitezkeen ala ez epaile batek erabaki beharko lukeela diote internautek, ez ministerioaren mende dagoen erakunde batek. Gainera, uste dute interneti esker hainbeste demokratizatu den sormen intelektualari oztopoak jartzen ari zaizkiola.
9- Internautek uste dute webgune batera sar gaitezkeen ala ez, Ministerioaren mendeko ______________ , epaile batek erabaki beharko lukeela.
Zalantzarik gabe egileek eskubidea dute beren lanari etekin ekonomioa ateratzeko, baina, kultur edukien sorkuntzan aritzen den industria da aro berrietara moldatu behar dena.
10- Egileek beren lanari etekin ekonomikoa ateratzeko duten eskubidea___________, argi dago kulturen industria birmoldatu behar dena.
Top Related