Download - Egingo dugu proiektu bat?

Transcript
Page 1: Egingo dugu proiektu bat?
Page 2: Egingo dugu proiektu bat?

Argitaratzen du: Vitoria-Gasteizko Udala.

Egilekideak: Nahia Pérez de San Román, Oscar Fernández eta Erdu Agentzia.

Laguntzen dute: Arabako Foru Aldundia eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintza.Diseinu eta maketazioa: Erdu.Itzulpenak: AZTIRI Itzulpen Zerbitzuak.

Inprimatzen du: Gráficas Irudi, S.L.

Lege Gordailua:

Page 3: Egingo dugu proiektu bat?

Zer dira proiektuak, eta zertarako taxutzen ditugu? ................................................................................................................................... 5

Nondik hasiko gara? ............................................................................................................................................................................................................................... 8

Nola identifikatu proiektu bat? .................................................................................................................................................................................................13

Nola txertatuko ditugu zehar-lerroak (generoa, kulturartekotasuna...) proiektuetan? ................................................27

Nola egingo dugu proiektu on bat? .........................................................................................................................................................................................30

Eta orain... Nola finantziatuko dugu proiektua? .......................................................................................................................................................40

Zer da proiektuak gauzatzea eta jarraipena egitea?............................................................................................................................................49

Nola ebaluatu proiektu bat? ..........................................................................................................................................................................................................51

Nola egingo dugu proiektuaren txostena?.......................................................................................................................................................................56

Laburbilduz ... Aholku erabilgarriak ..................................................................................................................................................................................65

Proiektu baten adibidea ...............................................................................................................................................................................................................69

Bibliografia eta webgrafia .................................................................................................................................................................................................................87

Page 4: Egingo dugu proiektu bat?
Page 5: Egingo dugu proiektu bat?

55

Batzuetan, dirulaguntza bat jasotzeko aukera dugunean hasten gara pentsatzen proiektuetan; hau da, finantziazio publiko edo pribatua lortzeko modutzat ikusten ditugu proiektuak. Baina

proiektua beste zerbait da, beste zerbait izan behar luke, dirulagun-tzak albo batera utzita, nahiz eta horiek garrantzi handikoak eta beha-rrezkoak izan gizarte erakunde askorentzat.

Jarduera plan bat da proiektua, iparra galdu gabe gure helburua lortzen la-gunduko digun “mapa eta iparrorratza”. Tresna bat da, guztioi bide beretik joaten eta zertan ari garen jakiten laguntzen diguna, horrela, “adaba-kiak” jarri beharrik edo bat-batean erabakiak hartu beharrik ez izateko. Izan ere, “bat-bateko erabaki on” bat hartzeko, lan handia egin behar da aurretik. Zer lortu nahi den aurrez erabakitzea da kontua, eta helburu horiek lortzeko bitartekoak adieraztea.

dira proiektuak?

eta taxutzen ditugu?

Page 6: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

6

Proiektua jarduera multzo bat da, helburu bat edo batzuk lortzera zuzentzen diren eta elkarrekin lotuta dau-den jarduerez osatutakoa, eta, berorren bidez, aurrez identifikatutako egoera bat hobetu nahi da, arazo bati konponbidea aurkitu nahi zaio, edota behar bat ase nahi da. Gainera, epe zehatz baterako da (hasiera eta amaie-ra ditu); kontuan hartzen ditu proposatutako jarduerak egiteko eta, horien bidez, helburuak lortzeko eskura ditugun nahiz behar ditugun baliabideak. Azkenik, proposatutako helburuak lortuko ditugun edo ez nola jakingo dugun galdetuko diogu geure buruari.

Zer da proiektu bat?

Proiektu bat zer den kontuan hartuta, badakigu EZ dela horri buruzko hitzaldi bat edo hizke-taldi bat antolatzea. Hori, izatekotan, proiektuaren barneko jarduera bat izango da. Proiek-tu bat izan dadin, galdera hauek egin behar dizkiogu gure buruari, adibidez:

• Zer lortu nahi dugu hitzaldi horrekin?

• Hitzaldi horren bidez, zer egoera, arazo, behar aztertu eta kontuan hartu nahi dugu bereziki?

• Zergatik hitzaldia, eta ez beste zerbait?

• Nahikoa da hitzaldia, edota, lortu nahi dugun horri erantzun ahal izateko, beste gauza osagarri batzuk behar ditugu?

• Zer baliabide ditugu eskura, eta zer baliabide behar ditugu?...

Page 7: Egingo dugu proiektu bat?

7

Gehienetan, elkartearen “kanpo jarduerak” zehazteko egiten ditugu proiektuak, baina beste asmo ba-tzuk ere izan ditzakete: elkartearen zabalkundea sustatzea, antolamendua eta kideen arteko komu-nikazio bideak hobetzea, elkartea ezagutaraztea, atxikimendu, baliabide eta pertsona gehiago erakart-zea, eta abar. Hau da, elkartearen bizimoduko esparru guztiak zehatz daitezke, eta zehaztu behar dira, jarduera proiektuetan. Horrela, geure esku izango dugu bide onetik goazen, okertu garen edo nola hobe-tu gaitezkeen jakiten lagunduko digun iparrorratza.

Proiektu bat egitea ez da erraza, baina ez da pentsa dezakegun bezain zaila ere. Egia esan, oinarrizko galdera batzuk argi baditugu eta erantzunak aurkitzen badizkiegu, konturatzen garenerako eginda izan-go dugu proiektua. Eta praktika pixka batekin, gero eta errazagoa izango da. Gida honen bidez, proiek-tuak lantzeko bidea errazago egiten lagundu nahi dizuegu, oinarrizko galdera horiek eta proiektu baten adibidea abiaburutzat hartuta.

dira proiektuak?

eta taxutzen ditugu?

Page 8: Egingo dugu proiektu bat?

8

hasiko gara?

Ezer baino lehen, argi izan behar dugu nor garen, elkarte gisa zer lor-tu nahi dugun, noraino iritsi nahi dugun, norekin ari garen lanean… Hau da, argi izan behar ditugu gure elkartearen betekizuna, xedea

eta noranzkoa. Proiektuak lantzen hasi aurretik egin beharrekoa da hori guztia berez, elkartea sortu zen unetik bertatik egin beharrekoa. Baina horrela egin ez bada edo ondo egin ez bada, horixe egin beharko da edo-zein proiektu lantzen hasi aurretik.

Elkarte bateko kide den pertsona orok ezagutu eta argi izan behar ditu elkarte horren xedea, betekizuna eta zentzua. Horrez gain, argi eta modu errazean adierazi behar diegu elkartearen nortasuna elkartera datozen pertsonei edo elkartea sakonago ezagutu nahi dutenei.

Ez gara ari behin erabaki eta betirako izango den zerbaiti buruz. Elkar-teek, aldian-aldian, egiten dutena eta egin nahi dutena aztertu behar dute, eta, errealitatea aldakorra denez, errealitate horri erantzuten dioten ikusi behar dute.

Page 9: Egingo dugu proiektu bat?

9

Ondoren, hona hemen gure elkartea definitzen eta aldian-aldian berrikusten lagundu diezaguketen zenbait galdera:

Nor gara?Nork osatzen dugu elkartea? Zenbat pertsona aktibo gaude? Zein dira gure bereizgarriak? (auzokoak, gazteak, emakumeak, profesionalak, boluntarioak, arazo edo behar zehatz bat duten pertsonak, etab.) Zein dira gure beharrak eta arazoak?

Zer egiten dugu?Zer jarduera edota zerbitzu egiten ditugu? (salaketak, aholkularitza, informazioa, prestakuntza, dibul-gazioa, sentiberatzea, babes eta laguntza zerbitzuak)

Zertarako egiten dugu?Zein dira gure funtsezko xedeak, hau da, gure helmugak? Zer lortu nahi dugu gure jardueraren bidez? Zein dira gure elkartearen helburuak? Zer aldatu nahi dugu lan egingo dugun arazo horretan (edo hasierako egoeran)? Zer interesek motibatzen eta mobilizatzen ditu gure elkarteko kideak?

Norentzat egiten dugu?Nor dira hartzaileak? Bai hartzaile zuzenak (elkartearen jarduerak zuzenean jasoko dituztenak, haien onuradun zuzenak) eta bai zeharkakoak (hartzaile zuzenekin harreman dutenak: pertsonak, taldeak, ko-lektiboak, gizarteko sektoreak). Nori zuzentzen dizkiegu jarduerak? (gizarte osoari, lurralde jakin bate-ko biztanleei, sektore edo gizarteko talde jakin bati, arazo edo behar jakin bat duen kolektibo bati, etab.)

hasiko gara?

Page 10: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

10

Zein da haien egoera? (Garrantzitsua da honako hauek deskribatzea: pertsona kopurua, adina, sexua, hezkuntzarekin edo lanarekin lotutako ezaugarriak, etab.).

Hainbat teknika erabil daitezke, elkartearen betekizuna eta ezaugarriak taldean zehazteko, sakon-tzeko eta berrikusteko. Teknika horiek lagunduko digute zeregin horretan, eta argibideak emango dizki-gute: galdetegien bidezko kontsultak, elkarrizketak, lan saioak eta mintegiak, informazioa emateko bi-lerak eta kontsulta bilerak, batzarrak, argitalpenak eta aldizkariak, jokoak, parte hartzeko dinamikak, horma irudiak, iragarki taulak, inkestak, azterketak, oharrak...

Baina horrek badu zerikusirik proiektuak egitearekin? Bai: gure proiektuek zentzua izan behar dute eta bat etorri behar dute gure elkartearen nortasunarekin. Esate baterako, gure zeregina gazteen artean bizimo-du osasungarria sustatzea bada, ez du zentzu handirik izango bakarrik dauden adineko pertsonei lagun egiteko proiektu bat planteatzeak.

“Nor garen eta norantz goazen jakiterik bagenu, hobeto erabaki ahal izango genuke zer egin eta nola egin”.

Abraham Lincoln

Page 11: Egingo dugu proiektu bat?

11

Zer egin behar dira?

Eskeman, proiektu baten urratsak ikus daitezke, eta beti gogoan izan behar dugun osotasun bat eratzen dute urratsok.

Proiektuaren bidez zer errealitateri eragin nahi diogun identifikatu behar dugu, argi eta garbi. Ongi identi-fikatzeak errealitateari ongi egokitzen zaion proiektu bat taxutzen lagunduko digu.

Identifikatzea

Ebaluatzea

Taxutzea

Gauzatzea

Proiektua

Hasierako egoera

(+) Azken egoeraesku hartu eta gero

JoeraEsku-hartzerik gabe

En ROMÁN, M. (1999). Guía Práctica para el Diseño de Proyectos Sociales.

hasiko gara?

Page 12: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

12

Identifikatu eta gero, proiektua formulatu behar da, horixe baita hurrengo urratsa. Proiektua formulatu ondoren, gauzatu egin behar da, eta, horretarako, aintzat hartuko dira erabaki diren jarduerak, kalkulatu den denboran eta zehaztu ditugun baliabideekin egiteko.

Proiektua gauzatzen ari garen neurrian, berorren jarraipena egin beharko dugu, bai ikuspegi teknikotik eta bai ekonomikotik, eta, horren ondorioz, gerta daiteke zenbait alderdi doitu beharra ere. Gainera, ha-sieratik aurreikusita eta planifikatuta izango dugu ebaluazioa, eta horrela, zehaztutako helburuak lortu ditugun edo ez jakingo dugu, eta gure ekintza hobetuko duten ikaskuntzak aterako ditugu horretatik. Proiektu berri bat identifikatzeko orduan, oso informazio baliagarria izango da hori, eta horregatik, fa-seen zikloa zirkularra da.

Page 13: Egingo dugu proiektu bat?

1313

identifikatu proiektu bat?

Batzuetan, egin nahi dugun zerbaiti buruzko ideia bat abiaburu-tzat hartuta hasten gara proiektuak egiten. Adibidez, pentsa dezakegu irratsaio bat egitea proiektu eder eta interesgarria

izan daitekeela. Baina aztertu al dugu ea ideia horrek benetako behar bati erantzuten dion, gure xede den kolektiboak sentitzen duen behar bati? Balioetsi al dugu ea elkarte modura dugun zereginari ondo egokit-zen zaion? Pentsatu al dugu ba ote ditugun proiektua gauzatzeko behar ditugun indarra eta gaitasuna? Aztertu al dugu zer egoeratan eragin nahi dugun eta ideia horrek egoera hori nola alda dezakeen? Hartu al dugu kontuan ea beste inor ari den horrelako proiektu bat egiten, edo aurrez horrelakorik egin den eta nola funtzionatu duen?

Zer errealitate aldatu nahi dugun aintzat hartuta, errealitate horren azter-ketatik abiatzen da proiektu on bat. Azterketari dagokion fase hau zenbat eta parte-hartzaileagoa izan –gure xede den kolektiboa ere barne hartuta−, gure proiektuak are aukera handiagoak izango ditu arrakasta lortzeko.

Page 14: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

14

Gure lanaren xede den kolektiboak edota gure elkarteko kideek nolabait ere proiektu baten identi-fikazioan parte hartzea estrategia egokia da, pertsona horiek guztiek proiektua beregana dezaten, berena senti dezaten eta, horrela, modu aktiboan parte har dezaten, proiektuak arrakasta izango duela bermatzeko.

Proiektu bat identifikatzerakoan, kontuan hartu behar ditugu alderdi hauek:

• Gure elkartea: nor garen, zer egin nahi dugun eta zer gaitasun eta baliabide ditugun.

• Gure proiektua zer kolektibori zuzentzen zaion, jakinda ez dela zerbait homogeneoa, eta kontuan hartuta gizonak, emakumeak, jatorri ugaritako pertsonak, aniztasun funtzionala duten pertsonak1, eta abar daudela bertan. (Alderdi hau argiago ikusiko dugu gero, atal honetan: NOLA TXERTATUKO DITUGU ZEHAR-LERROAK (GENEROA, KULTURARTEKOTA-SUNA...) PROIEKTUETAN?)

• Zein diren zuzentzen gatzaizkion kolektiboaren behar nagusiak.• Arazo nagusi bat identifikatzea, kausak eta ondorioak aztertzeko. Helburuak definitzen

lagunduko digu horrek gero.

• Ditugun gaitasun eta baliabideez jabetzea, bai eta testuinguruan ditugun aukerez ere, esku hartzeko modurik egokiena eta errealistena hautatzeko.

1 Aniztasun funtzionala duten pertsonak: pertsona guztiek antzeko funtzioak baina modu askotara betetzen dituztela hartzen du kontuan termino honek. Horregatik, ahalmen urritasunak dituzten pertsonez edo aniztasun funtzionala duten pertsonez hitz egin behar dugu, eta ez elbarriez edo gaitasungabeez.

Page 15: Egingo dugu proiektu bat?

15

Horrez gain, gure proiektua justifikatzeko eta proiektua gauzatu beharra dagoela azaltzeko argumen-tuak emango dizkigu proiektua identifikatzeko urrats horrek. Eta proiektua defendatzerakoan, ezinbes-tekoa da hori. Proiektua zergatik egin behar den azalduko dugu urrats honetan; dirulaguntza bat eskatzeko proiektua aurkezten dugunean, beronen justifikazioa egiteko balioko digu. Identifikazio fasea amaitu ondoren, argi izango dugu benetan zer arazo edo behar dugun edo zer hartzen dugun halakotzat, zeren gainean eragin nahi dugun eta zer lortu nahi dugun.

Ondoren azalduko ditugun baliabideak erabil ditzakegu, gure jardueraren bidez aldatu nahi dugun errea-litatearen azterketarako informazioa bildu ahal izateko. Abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egiten lagunduko digu informazio horrek.

Nola ko dugu informazioa? • DOKUMENTAZIOA: Zer eremutan eragin nahi dugun, eremu horri buruzko informazioa eman-go diguten dokumentuak biltzea da, planak, programak, azterlanak eta abar biltzea. Esate bate-rako, gure elkarteak immigrazioaren esparruan lan egiten badu, interesgarria izango da gure ingu-ruan bizi diren etorkinei buruzko agiri eta azterlanak edota biztanle horien integrazioari buruzko ikuspegi teorikoak biltzea eta irakurtzea. Udalek, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta abarrek ematen dituzten dirulaguntzak eskatu nahi baditugu, komeni da jakitea ea erakunde ho-riek arlo horretan jarduketa planik baduten, eta kontuan hartzea zeri eman dioten lehentasuna, horrela, gure proiektua ildo horien arabera taxutzeko.

identifikatu proiektu bat?

Page 16: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

16

• BEHAKETA: Errealitateari modu sistematikoan behatzea ere tresna egokia da informazioa biltzeko. Baina, aurrez, argi izan behar dugu zeri behatu nahi diogun, zer aztertu nahi dugun.

• OINARRIZKOAK DIREN INFORMATZAILEEKIN EGINGO DUTEN ELKARRIZKETAK: Gure jardueren eremuan, funtsezkoak nor izan daitezkeen zehatz dezakegu, ondoren pertsona horiei elkarrizketak egiteko. Informazioa duten pertsonak izango dira, kolektiboan rol berezi bat betetzen dutenak, etab. Elkarrizketa egin aurretik, argi eta garbi izan behar dugu zer informazio bildu nahi dugun. Horretarako, galdera irekiak egin beharko dizkiogu, hau da, ez ditugu erabiliko BAI edo EZ erantzun daitezkeen galderak.

• SOLASALDI INFORMALAK: Gure lanaren xede diren pertsonekin (gure xede den kolekti-boarekin) modu informal batean hitz egiteak ere argibide eta informazio ugari eman diezaguke, pertsona horiek beren egoera nola hautematen duten jakiteko eta zer behar planteatzen dituzten ikusteko. Diagnostiko bat egiten denean, garrantzi handia du informazioa sistematizatzeak, hau da, garrantzia duen informazioa atera, antolatu eta idatziz jartzeak.

• LANTEGIAK: Lantegia foro bat da, zer egoeratan gauden aztertzeko eta nola alda dezake-gun pentsatzeko foro bat. Diagnostikorako informazioa biltzeko beste baliabide bat da. Garran-tzitsua da lantegi hau pertsona batek edo batzuek bideratzea eta gidatzea, lantegian bildu diren pertsona guztien benetako parte-hartzea eta taldeko gogoeta sustatzeko. Lantegiak garatzeko modu ugari daude; esate baterako, eztabaida taldeak. Informazioa edo ezaguera ekoizteko proze-dura bat da eztabaida taldea: talde bat biltzen da gai bati buruz hitz egiteko, moderatzaile baten inguruan, eta, eztabaidatu edo hitz egin ondoren, gogoeta bat osatzen dute guztien artean.

Page 17: Egingo dugu proiektu bat?

17

Proiektuak identifikatzeko, zer erabil ditzakegu?

• ARAZOEN ETA HELBURUEN ZUHAITZA

Arazoen zuhaitzak aukera ematen du gure inguruan zehaztu ditugun lehentasunezko arazoak aztertzeko eta erlazionatzeko; horrela, gauza daitezkeen ekintza estrategiak eta helburuak agerian jarri ahal izan-go ditugu. Identifikatutako arazoak elkarrekin erlazionatzeko modua ematen digun teknika bat da (kausak eta ondorioak, adibidez), betiere, arazo nagusia, lehentasunezkoa, abiapuntutzat hartuta. Lehentasuna duen arazo horrekiko gainerakoak ordenatu ondoren, azpiko aldean kausak edo zerga-tiak eta goiko aldean ondorioak ezarri ondoren, alegia, garbiago ikusiko ditugu gure jarduerak gauza-tzeko estrategiak (zuhaitz adarrak edo kausen lerroak, elkarrekin erlazionatuta). Adar bakoitzean, nahiko argi bereiziko ditugu behar edo arazo zehatz batzuk (kausak) eta orokorragoak diren beste batzuk (ondorioak), erreferentziatzat beti arazo nagusia hartuta. Helburuen zuhaitzean, lehenen-goek (kausak) helburu eragileetara edo proiektuaren emaitzetara bideratuko gaituzte, eta bigarre-nek (eraginak), orokorretara.

Ikus dezagun orain adibide bat, dioguna garbiago ulertu ahal izateko.

Demagun Arabako udalerri bateko elkarte bat garela, eta udalerrian euskara sustatzea duela helburu elkarte horrek. Lehen urrats gisa, udalerrian euskara sustatzearekin lotuta dauden arazoei buruzko ideia jasa bat egin dugu. Aurrez adierazitako tresna horiekin informazioa bildu ondoren (funtsezko infor-matzaileekin egindako elkarrizketak, azterlanak, behaketak, solasaldi informalak, etab.), informazio hori guztia baliagarri izango zaigu honetarako, arazoak hobeto ezagutzen lagunduko digulako.

identifikatu proiektu bat?

Page 18: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

18

¡ ! Arazo bat definitzerakoan, egoera deskribatzen saiatu behar dugu, ez dugu hasiera-ha-sieratik irtenbidea planteatzen hasi behar. Adibidez, ez da gauza bera komunitate batean izurria uzta guztia hondatzen ari dela esatea edo pestizidak falta direla esatea. Lehenengo kasuan, arazo horren kausak zein di-ren jakiteko egin beharreko azterketa irekia da. Bigarrenean, irtenbidea pestizidak erostea dela diogu.

Bigarren urratsa arazo horietako bati lehentasuna ematea da. Adibidean, gure elkartean garrantzi handia eman diogu arazo honi: “herriko gazte gehienak elebidunak dira, baina, ikasgelatik kanpo, gaztelaniaz mintzatzen dira gehien-gehienetan”. Horixe da arazo nagusia.

ARAZO NAGUSIA: HERRIKO GAZTE GEHIENAK ELEBIDUNAK DIRA, BAINA, IKASGELATIK KANPO, GAZTELANIAZ MINTZATZEN DIRA GEHIEN-GEHIENETAN.

Arazoak elkarrekin erlazionatzea, horixe da hirugarren urratsa; horretarako, arazo nagusia abiaburutzat hartuta, harremanetan jarri behar dira kausak eta ondorioak (1. grafikoa - Arazoen Zu-haitza). Arazo nagusia gogoan, hauxe galdetu behar diogu gure buruari: zergatik ari da geratzen hau? Ze-rrenda horretako arazo batzuk arazo nagusiaren kausen atalean txertatuko ditugu, eta beste batzuk, arazo horren ondorioen atalean; gerta daiteke zerrenda horretako zenbait arazo ez aintzat hartzea, arazo nagusiarekin lotuta ez daudelako. Gerta daiteke, baita ere, zuhaitz hau marrazterakoan, kontu-ratzea lehentasuna eman behar diogun arazoa ez dela hori, beste bat baizik; eta berreraiki egin beharko dugu. Arazoen zuhaitza teknika konplexua da, eta taldean egitea komeni da, aztertzeko, argumentuak bilatzeko eta erabakitzeko. Kausak arazo nagusiaren azpiko aldean ezartzen dira, eta eraginak edo on-dorioak, berriz, gaineko aldean. Arazo bakoitzaren zergatia zenbat eta gehiagotan galdetu, are gehiago zehaztuko dugu, eta, beraz, irtenbideak ere zehatzago ikusiko ditugu.

Page 19: Egingo dugu proiektu bat?

19

Euskara gutxi erabiltzen da, eta indarra galtzen ari da

ARAZO NAGUSIA: HERRIKO GAZTE GEHIENAK ELEBIDUNAK DIRA, BAINA, IKASGELATIK KANPO,

GAZTELANIAZ MINTZATZEN DIRA GEHIEN-GEHIENETAN

ESTRATEGIA 1FAMILIA EREMUAN ERAGITEA

Gazteei zuzentzen zaizkien aisialdiko jarduera eta gune gehienak gaztelaniaz dira

Aita-ama gehienek ez dakite euskaraz

Euskaraz badakiten guraso askok ez dute erabiltzen

beren seme-alabekin

Gurasoek, euskara ikasi nahi badute, Gasteizera

joan behar dute, eta horrek denbora gehiegi kentzen die

Euskaraz badakiten guraso batzuk ez dira ohartzen zeinen beharrezkoa eta garrantzitsua

den euskara erabiltzea, hizkuntza honek bizirik jarrai dezan

Udalerriko kultura elkarteek eta ai-sialdiko taldeek gaztelania erabiltzen

dute beren jardueretan

Zenbait kultura elkarte eta aisialdiko talde ez dira ohartzen zeinen beharrezkoa eta garrantzitsua den euskara erabiltzea,

hizkuntza honek bizirik jarrai dezan

ESTRATEGIA 2AISIALDIAREN EREMUAN ERAGITEA

Familia barnean, gazteak gaztelaniaz mintzo dira

ERAGINAK

KAUSAK

1 . GRAFIKOA- ARAZOEN ZUHAITZA identifikatu proiektu bat?

Page 20: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

20

Kausen eta ondorioen arteko erlazioak ondo egokitu behar du ARAZO BAKOITZEAN, goiko aldean edo azpiko aldean duenarekin lotuta. Ondo egokitu den ikusteko eta, beraz, erlazio egokia ezarri den egiaz-tatzeko, bada trikimailu bat: bi esaldien artean ...HORREN ONDORIOZ.... txertatzea. Esaldi horrek lo-gikarik badu eta koherentzia badu, kausa eta ondorio erlazioa egokia den seinale.

Adibideak:

• Gazteei zuzentzen zaizkien aisialdiko jarduera eta gune gehienak gaztelaniaz dira; HO-RREN ONDORIOZ, gaztelaniaz mintzatzen dira gehien-gehienetan ikasgelatik kanpo.

• Familia barnean, gazteak gaztelaniaz mintzo dira; HORREN ONDORIOZ, gaztelaniaz min-tzatzen dira ikasgelatik kanpo.

• Ikasgelatik kanpo, gaztelaniaz mintzatzen dira gehien-gehienetan; HORREN ONDORIOZ, hizkuntza ez da erabiltzen eta indarra galtzen du.

Nola bihurtuko ditugu arazoak ?

Laugarren urratsean, arazoen zuhaitza helburuen zuhaitz bihurtzeko, alderantzikatu eta po-sitibo bihurtu behar ditugu. Egoera horretan egindako aurrerapenen bat islatzen ahalegindu behar dugu (2. grafikoa- Helburu Zuhaitza).

Page 21: Egingo dugu proiektu bat?

21

Euskarak gero eta erabilera eta indar handiagoa izango du ( HELBURU OROKORRA)

IKASGELATIK KANPO, EUSKARAREN ERABILERA INDARTUKO DA UDALERRIKO GAZTEEN ARTEAN (ELEBIDUNAK DIRA GEHIENAK).

(BERARIAZKO HELBURUA)

1. ESTRATEGIA FAMILIAREN EREMUAN ERAGITEA

Gazteei aisialdiko jarduerak eta guneak euskaraz ere eskainiko zaizkie

(2. emaitza edo helburu eragilea)

Zenbait gurasok euskaraz ikasiko dute

Euskara dakiten gurasoek beren seme-alabekin

erabiliko dute

Gurasoek udalerrian euskara ikasteko aukera

izan dezaten toki bat egokituko da

Euskaraz badakiten guraso batzuk ohartuko dira zeinen

garrantzitsua eta beharrezkoa den euskara erabiltzea, hizkuntza

honek bizirik jarrai dezan

Kultura elkarteek eta aisialdiko taldeek jarduerak antolatuko

dituzte euskaraz

Kultura elkarteak eta aisialdiko taldeak ohartuko dira zeinen garrantzitsua eta

beharrezkoa den euskara erabiltzea, hizkuntza honek bizirik jarrai dezan

2. ESTRATEGIAAISIALDIAREN EREMUAN ERAGITEA

Euskararen erabilera sustatuko da familia eremuan

(1. emaitza edo helburu eragilea)

XEDEA

BITARTEKOAK

2.GRAFIKOA - HELBURU ZUHAITZA

identifikatu proiektu bat?

Page 22: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

22

Erlazio hau egokia den egiaztatzeko, “HORREN ONDORIOZ” lotura erabil dezakegu bi esaldien artean. Adibidez, “gazteei aisialdiko jarduera eta guneak euskaraz ere eskainiko zaizkie; HORREN ONDORIOZ, euskararen erabilera indartuko da ikasgelatik kanpo”.

Estrategia aukeratu bosgarren urratsa estrategia aukeratzea izango da. Arazoen zuhaitzean elkarrekin lotuta dauden adarrak edo lerroak izango dira arazo nagusiari irtenbidea aurkitzeko erabili beharreko estrategiak (2. grafikoa - Helburu Zuhaitza). Gure adibidean, bi ditugu: bata familia eremuan eragitea da, eta bestea, aisialdiaren eremuan eragitea. Elkarrekin lotutako arazo batzuek, ezaugarri baten inguruan biltzen direnek, estrategia bat osatzen dute. Bi estrategiak hauta ditzakegu, edo horie-tako bat har dezakegu, aintzat hartzen ditugun irizpideen arabera: antolatzeko gaitasuna edo esperien-tzia, eskura ditugun baliabideak, beharko den denbora, testuingurua, esku hartzen duten erakundeen planak eta programak, etab.

Ikus dezagun beste adibide bat, arazo bati irtenbidea aurkitzeko orduan hiru estrategia emango dizkiguna aukeran.Gure adibidea Boliviako komunitate batean kokatuko dugu: autobus istripuen indizea oso altua da komunita-te horretan. Identifikazio bat egin da, eta identifikazio hori egin ondoren, hauxe da arazoen zuhaitzaren zati bat:

Gidariek nahiko gaizki gidatzen dute

Autobusak gaizki daude

Errepideak gaizki daude

AZTERGAI DUGUN ARAZOA: autobus istripuen indize altua

Page 23: Egingo dugu proiektu bat?

23

Arazoen zuhaitz zati honetan ikus dezakegunez, hiru estrategia ditugu aukeran:

1 Gaizki gidatzen dutenez, esparru horretan zerbait egin: Gidariak prestatu.

2 Autobusen egoeran eragin: Berriak erosi, zaharrak konpondu eta egungoak ongi manten-tzeaz arduratu.

3 Errepideen egoera txarrean eragin: konpondu edo errepide berriak egin.

Adibidez, irizpidetzat kostua hartzen badugu, errepideak konpontzea nahiko irtenbide garestia izan daiteke. Horrez gain, gure elkarteak ondoen zer egiten duen azter dezakegu, errepideak konpontzea Es-tatuari dagokiola irudituko zaigu agian, etab. Hau da, zenbait irizpide balioetsiko ditugu, eta zer egin erabakiko dugu: hiru estrategiak jarri abian, bi estrategia, edo bakarra.

Estrategia aukeratu ondoren, helburuak ere garbi izango ditugu, eta zer egin pentsatzen has gai-tezke. Oro har, berariazko helburua aztergai dugun arazotik aterako dugu (modu positiboan adierazita), horren gainetik (adaburuan) helburu orokorra izango dugu, eta aztergai dugun arazoaren azpiko aldean, emaitzak edo berariazko helburuak izango ditugu (ikusi 2. grafikoa - Helburu Zuhaitza).

Hori guztia kontuan hartuta, zer jarduera garatuko ditugun pentsatu beharko dugu. Adibidez, familien barnean euskararen erabilera sustatu nahi badugu, zer egingo dugu, kontuan hartuta guraso gehienek euskaraz ez dakitela eta dakitenek, garrantzirik ematen ez diotenez, ez dutela erabiltzen?

identifikatu proiektu bat?

Page 24: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

24

• AMIA AZTERKETA

Tresna hau asko erabiltzen da erakundeen plangintza estrategikoa egiterakoan, eta proiektuak identi-fikatzen lagun diezaguke, beharrak edo arazoak eta aukerak bistaratuko dituztelako.

Indarrak eta ahuleziak aztertzea da kontua (barnean, erakundearen barruan), bai eta mehatxuak eta aukerak ere (kanpoan, testuinguruan).

INDARRAK barnekoak eta positiboak diren elementu guztiak dira. AHULEZIAK, berriz, barneko ara-zoak edo hobetu beharreko alderdiak dira.

AUKERAK kanpoko egoerak dira, positiboak, inguruan sortzen direnak eta, identifikatu ondoren, gure onerako erabil ditzakegunak. Aldiz, MEHATXUAK kanpoko egoera negatiboak dira, eta mehatxu horiei aurrea hartzea komeni da.

Teknika hau aplikatzerakoan, garrantzi handia du erakundearen barnekoa dena eta inguruneari dago-kiona, erakundetik kanpokoa dena, ondo bereiztea.

Barnean Kanpoan

INDARRAK

AHULEZIAK

MEHATXUAK

AUKERAK

Page 25: Egingo dugu proiektu bat?

25

MEHATXUAK• Ez dago euskara sustatzeko helburua duen udal politikarik.

Barnean Kanpoan

INDARRAK• Elkarteko kide diren pertsona guztiek dakite euskara, eta erabiltzen dute.• Elkarteko zenbait pertsonak esperientzia dute hezkuntzaren eremuan, bai eremu formalean eta bai informalean.• Elkarteko kideak oso inplikatuta daude.

AUKERAK• Euskarak bizi duen egoerarekiko sentiberatasun handia duten biztanleak daude udalerrian.

AHULEZIAK• Erakundeak ez dauka esperientziarik proiektuen kudeaketan.• Oinarri sozial txikia dugu (15 gara).

identifikatu proiektu bat?

Euskara sustatu nahi duen elkartearen adibidearekin jarraituko dugu. Saiatu honako alderdi hauek indar, ahulezia, aukera edo mehatxu diren esaten.

• Elkarteko kide diren pertsona guztiek dakite euskaraz, eta erabiltzen dute.• Ez dago euskara sustatzeko helburua duen udal politikarik.• Elkarteko zenbait pertsonak esperientzia dute hezkuntzaren eremuan, bai eremu formalean eta

bai informalean.• Elkarteko kideak oso inplikatuta daude.• Euskarak bizi duen egoerarekiko sentiberatasun handia duten biztanleak daude udalerrian.• Erakundeak ez dauka esperientziarik proiektuen kudeaketan.• Oinarri sozial txikia dugu (15 gara).Konponbidea:

Page 26: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

26

Dena dela, arazo nagusia identifikatu ondoren, oso erabilgarria izan daiteke arazo horren kausak eta ondorioak sakon aztertzea. Erabil daitezkeen estrategiak hobeto ikusten eta helburuak zehazten lagunduko digu horrek.

Badira beste teknika batzuk, beste eremu batzuetan erabil badaitezke ere, normalean nazioarteko lan-kidetzaren esparruan erabiltzen direnak, Landa Diagnostiko Parte-hartzailea edo Landa Diagnostiko Azkarra, adibidez. Gure asmoa ez da gida honetan horiek guztiak garatzea. Horretarako, gida osoa be-harko genuke ziurrenik. Dezente erabiltzen diren bi teknika azaldu ditugu, gauden testuingururako na-hiko egokiak izan daitezkeelakoan. Diagnostikoak egiteko teknikei buruzko informazio gehiago nahi iza-nez gero, gida honetako bibliografian begira dezakezue.

Page 27: Egingo dugu proiektu bat?

2727

txertatuko ditugu zehar-lerroak (genero, kulturartekotasuna,...) proiektutan?

Proiektu bat identifikatzen den unetik bertatik zehar-lerroak kontuan hartuta landu ahal izateko, kontuan hartu behar dira kolektiboen beharrak, interesak, egoera, boterea... (gizone-

nak, emakumeenak, aniztasun funtzionala duten pertsonenak, jatorri kultural desberdinetako pertsonenak…) Hortaz, hauxe hartu behar dugu abiaburutzat: gure lanaren xede den kolektiboa edo gure proiek-tua zuzentzen zaion kolektiboa ez da homogeneoa; aitzitik, askotariko egoerak bizi dituzten kolektiboak daude, eta gure proiektuak ezin du hori alde batera utzi, errealitatea alda dezan nahi badugu. Proiektu ba-tek zeharkako zenbait alderdi barnean har ditzan nahi badugu, hasiera-hasieratik landu behar ditugu, identifikazio lanean hasten garen unetik bertatik. Fase horretan hasten bagara, errazago txertatu ahal izango ditugu helburuetan, jardueretan eta ebaluazioan.

Page 28: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

28

Adibidea: Nola txertatuko dugu generoaren ikuspegia? Proiektuak generoaren ikuspegia txertatuta lantzeak esan nahi du, proiektua identifikatzen du-gun unetik, oso kontuan hartzen ditugula gure ekintzaren xede den kolektiboko emakumeak eta gizonak. Batzuetan, proiektua, helburuak, jarduerak eta abar definitu eta gero hasten gara plan-teatzen ea ikuspegi hori kontuan hartu dugun. Baina identifikazio fasetik bertatik hasi behar dugu elementu hori lantzen.Demagun proiektu baten identifikazioa egiterakoan, xede dugun kolektiboa gazte etorkinena dela. Generoaren ikuspegia kontuan hartzeko, honelako galderak egin beharko dizkiogu gure buruari:

• Zer behar dituzte gizonek?

• Zer behar dituzte emakumeek?

• Zer rol betetzen dute gizonek? Eta zer rol betetzen dute emakumeek?

• Lehentasunezko arazotzat identifikatu dugun horrek zer eragin du gizonengan? Eta emakumeengan?

• Planteatu dugu soluzioak zer eragin izan dezake gizonezkoengan eta emakumeengan?

Beraz, betaurreko berezi batzuk jantzi beharko ditugu, emakumeen eta gizonezkoen ikuspegitik errealitate hori zehazteko, beharrak eta plantea daitezkeen soluzioak aztertzeko. Modu bertsuan, errealitatea eta egoera beste kolektibo batzuen ikuspegitik aztertzeko ere erabil daitezke betaurreko horiek, zer esanik ez, baztertuak izateko arriskuan dagoen kolektibo batekin ari garenean. Horrela egin ezean, generoarekin lotutako desberdintasunei eutsi egingo diegu eta, areago, desberdintasun horiek indartu egingo ditugu: tradizioan eta kultura batean oinarrituta gizonei eta emakumeei esleitu izan zaizkien jarrerak, rolak,

Page 29: Egingo dugu proiektu bat?

29

balioak, baliabideetan sarbidea izateko aukera edo erabakimena, etab. Gainera, emakumeen kolektiboa ezkutuan utziko dugu nolabait.

Demagun Gasteizen bizi den etorkinen kolektiboaren lehentasunezko beharretako bat lan merkatuan sartzea dela, eta guk arazo horren kausa batean eragin nahi dugula, etorkinen prestakuntza txikian, hain zuzen. Horrek emakumeengan eta gizonengan zer eragin izango duen oso kontuan hartu behar dugu; izan ere, zenbait prestakuntza saio planteatzen baditugu, emakumeek ez dute baztertuta gelditu behar, emakumeen ordutegia edo familien zaintzaile gisa esleitzen ari gatzaizkien rola kontuan hartu ez ditu-gulako. Horrela jokatu ezean, ikastaroa emakumeak ezin joan daitezkeen ordutegi batean antolatzeko arriskua dugu, edo tradizioz emakumeei esleitu izan zaizkien rolen arabera (joskintza, sukaldaritza…), emakumeentzako ikastaroak antola ditzakegu, gure helburua askoz haratago jotzea bazen ere.

Horrekin, ez dugu esan nahi zenbait kolektiborengana iristeko eta beste alderdi batzuk lantzeko es-trategia modura horrelako ikastaroak antolatu behar ez direnik. Emakumeak kontuan hartzea ez da soilik ikastaroak beraientzat egokiak diren ordutegietan eskaintzea, etxeko zereginak eta seme-alaben zainketa kontuan hartuta. Arazoa sakonagotik aztertu behar da, emakumeek eta gizonek, biek, parteka dezaten erantzukizun hori. Hau da, gizonen eta emakumeen rolak aldatzen laguntzea da xedea, horrela, berdintasunean oinarritutako gizarte justuago bat lortzeko.

Azkenik, generoaren ikuspegia kontuan hartzen duen adibide horrekin lotuta, garrantzi handia du era-biltzen dugun hizkuntza zaintzeak, guztiak har ditzan barnean hizkuntza horrek, inor baztertu gabe. Bi-bliografian, ikusi Erduk argitaratutako “Demos la palabra a la igualdad”, eta Emakundek argitaratutako “Hizkuntza, hitzak baino zeozer gehiago. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak”. Gure hizkeran bi generoak aintzat hartzeko jarraibideak eskaintzen dituzte bi lanek.

txertatuko ditugu zehar-lerroak (genero, kulturartekotasuna,...) proiektutan?

Page 30: Egingo dugu proiektu bat?

30

Hausnartu eta eztabaidatu dugu, badakigu zer egin nahi dugun, egiteko gogoa dugu, ideia on bat eta praktikan jartzeko moduko proiektu on bat ditugu. Argi eta modu errazean azaltzea baino

ez zaigu falta. Askotan, gure proiektuari itxura serioa ematen saiatzen gara, oso hitz teknikoak erabiltzen ditugu, ahoskaezinak zenbaitetan; dohainik onenetako bat soiltasuna da. Bada oso ona den teknika bat, be-netan adierazi nahi dena idatzi den jaiteko: kolektiboa, elkartea... ondo ezagutzen ez duen norbaiti irakurraraztea. Ezer jakintzat ez emateko eta hari mutur guztiak ondo lotzeko, funtsezkoa izango da pertsona ho-rrek emango digun informazioa, oso objektiboa izango baita.

Gure burua antolatzeko garaia da. Eguneroko bizitzan, baita bakoitzak bere kabuz egiten dituen ekintzetan ere, gauzak nolabaiteko arrazional-tasunez antolatzen saiatzen gara. Hala esaten zuen Rudyard Kipling-ek (kontalari eta poeta ingelesa):

“Sei zerbitzari zintzok irakatsi zidaten dakidan guztia.Haien izenak dira: Nola, Noiz, Non, Zer, Nork eta Zergatik”.

egingo dugu proiektu on bat?

Page 31: Egingo dugu proiektu bat?

31

Honako lan honetatik egokitua: E. Ander Egg eta M.J. Aguilar Ibáñez (1997): Cómo elaborar un proyecto: guía para diseñar proyectos sociales y culturales (24. or.) ED. ICSA. Madril

Gure burua antolatzen lagunduko diguten ”zerbitari zintzoak” gure kasuan, hamabi dira:

1 NORK Egingo duen Elkartearen aurkezpena

2 ZERGATIK Egin nahi den Jatorria eta oinarriak

3 ZER Egin nahi den Proiektuaren izaera (proiektuaren izena)

4 ZERTARAKO Egingo den Helburuak

5 NORI Zuzentzen zaion Proiektuaren xede diren pertsonak, hartzaileak

6 NOLA Egingo den Jarduerak eta zereginak. Proiektuaren metodologia

7 NOIZ Egin nahi den Kokapen fisikoa (espazioan kokatzea)

8 NON Egin nahi den Kokapen fisikoa (espazioan kokatzea)

9 NOREKIN Egingo dugun Giza baliabideak

10 ZEREKIN Egingo dugun Baliabide materialak Ordainduko den Finantza baliabideak

11 ZENBAT kostatuko zaigun guztia Aurrekontua

12 NOLA Nola jakingo dugun Ebaluazioa

helburuak lortzen ari garen

egingo dugu proiektu on bat?

Page 32: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

32

Gida honetako 1. eranskinean, proiektu baten adibidea txertatu da, proiektu baten oinarrizko atalak nola garatzen diren erakusteko. Kapitulu honekin batera, proiektuaren adibidea berrikusteko aholkua eman nahi dizuegu, atalak errazago berrikus eta uler ditzazuen.

1 Elkartearen aurkezpena: Nork egingo du?Edozein proiektutan, gure elkartea edo kolektiboa aurkeztu beharko dugu: noiz sortu zen, zer motibazio dituen, zer jarduera egiten dituen, nori zuzentzen zaien, zer helburu dituen... Oro har, esanguratsua iruditzen zaigun guztia. Komeni da laburra izatea, eta dokumentazio osagarria ere ematea (adibidez, jardueren memoria).

2 Jatorria eta oinarriak: Zergatik egin nahi da?Egin dugun identifikazio lanaren emaitzak argi eta garbi azaltzeko unea da. Proiektua egiteak zer-gatik duen garrantzia azalduko dugu, zer errealitatek bultzatu gaituen proiektua egitera, zergatik egingo dugun esku-hartze hau eta ez beste bat; proiektuaren beharra justifikatzeko egindako azter-keten edo ikerketen datuak txertatuko ditugu, etab. Proiektua garatzea zergatik den beharrezkoa erakutsi behar dugu, eta proiektu hori gauzatzeko ahalmena dutenei edo beharrezko diru baliabideak eman diezazkiguketenei “saldu” beharko diegu. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu proiektua irakurriko duenak ez duela gure kolektiboa edota errealitatea ezagutuko beharbada, aurretik zer es-perientzia izan ditugun ere ez du jakingo agian; beraz, ahalik eta informazio gehien eman behar diegu. Horregatik, garrantzi handia du lehen bi atal horiek aurretik landuta izateak.

3 Proiektuaren izaera: Zer egin nahi da?Proiektua zertan datzan azalduko da labur-labur, jarduerak azalduko ditugu, gainetik bada ere. Be-harrezkoa izango da izenburu bat ematea ere, proiektuaren nondik norakoak adierazteko.

Page 33: Egingo dugu proiektu bat?

33

4 Helburuak: Zertarako egingo da?Edozein proiektutan, oinarri-oinarrizkoa da helburuak argi eta garbi adieraztea; hau da, argi azal-du behar dugu zer lortu nahi dugun proiektuaren bidez. Helburuak proiektua identifikatzerakoan zehazten direla ikusi dugu lehen; eta helburu horien bidez, proiektuaren osagai den jarduera multzo osoari halako koherentzia bat emango diogu, planteatutako helburu horietakoren bati erantzun behar baitiote jarduera guztiek eta bakoitzak.

Proiektuetan, helburu orokorrak, berariazko helburuak eta helburu eragileak edo emaitzak bereiziko ditugu:

Helburu orokorrak edo nagusiak Berariazko helburuak Helburu eragileak edo emaitzak

• Epe luzera begira planteatzen dira.

• Bat datoz gure elkartean planteatu diren xedeekin.

• Ez ditugu lortuko proiektua garatze hutsarekin; proiektuarekin, helburu horien lorpenera hurbilduko gara, helburuak lortzen lagunduko dugu.

• Prozesu globalak deskribatzen dituzte, eta modu abstraktuan formulatzen dira.

• Nahikoa da bat.

• Ez dira ebaluatzen zuzenean, berariazko helburuen bidez baizik.

• Epe ertainera begira planteatzen dira.

• Azpi-helburuak dira, eta helburu orokorra zehazten laguntzen digute.

• Helburu eragileen edo emaitzen bidez beteko ditugu.

• Eremu zehatz bati dagozkio.

• Bat edo birekin, ondo.

•Ebalua daitezke; proiektua amaitzean, zenbateraino lortu diren zehaztuko dugu.

• Epe motzera planteatzen dira.

• Berariazko helburuak lortzeko bitartekoak dira.

• Proiektuko jardueren bidez lortuko ditugu.

• Jarduera multzo baten ondorio dira.

• Bizpahiru, berariazko helburu bakoitzeko, nahiz eta gehiago ere plantea daitezkeen.

• Ebalua daitezke; proiektua amaitzean, zenbateraino lortu diren zehaztuko dugu.

egingo dugu proiektu on bat?

Page 34: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

34

Horiek idazteko, zenbait arau hartu behar ditugu kontuan:• Helburuak jokaera bat (aditza) eta eduki bat hartu behar ditu barnean.• Proiektuaren xede den kolektiboa ere barnean hartu behar du.• Kontuz “eta” lotura erabiltzerakoan, ezin baititu bere baitan bi helburu hartu.

Gidan, adibide gisa azaldu den proiektuarekin jarraituz, hauek dira helburuak:

• HELBURU OROKORRA:Udalerrian euskara gehiago erabil dadin eta garrantzi eta indar handiagoa har dezan laguntzea.

• BERARIAZKO HELBURUA:Adalerriko gazte elebidunen artean, ikasgelatik kanpo euskaren erabilera bultzatzea.

• HELBURU ERAGILEAK EDO EMAITZAK:

1. Gazteei aisialdiko gune eta jarduera gehiago eskainiko zaizkie euskaraz.2. Familiaren eremuan euskaren erabilera sustatuko da.

- Jokaerak: “Bultzatu”, “eskaini”, “sustatu”.

- Edukiak: “Euskararen erabilera familiaren eremuan” eta “aisialdiko jarduerak euskaraz”.

- Kolektiboak: “Udalerriko gazteak” eta “familiaren eremua”.

Hona hemen adibide modura zenbait aditz, helburuen barnean txerta ditzakegunak: eskuratu, ezagu-tu, finkatu, ulertu, sakondu, sentiberatu, aztertu, azaldu…

Page 35: Egingo dugu proiektu bat?

35

5 Proiektuaren hartzaileak: Nori zuzentzen zaio?

Proiektuan argi azaldu behar dugu zein diren hartzaileak, parte-hartzaileak edo onuradunak, horre-la, pertsona horiek ondo ezagutzen ditugula erakutsiko baitugu. Komeni da zuzenean nahi zeharka zenbat pertsonarengana iritsiko garen zehaztea, bai eta pertsona horien ezaugarri orokorrak adie-raztea ere (adina, sexua, ikasketa maila, lana, jatorria, etab.).

Zenbait kasutan, dituzten ezaugarriak, rolak edo lanbidea kontuan hartuta, eragin ugaltzailea duten pertsonei zuzen dakieke proiektua; hau da, garatuko dugun proiektuaren ondorioak beste pertsona batzuengana helaraziko dituzten pertsonei. Beraz, proiektuaren hartzaile zuzenak eta zeharkakoak bereizi beharko genituzke: lehenengoekin zuzenean lan egingo dugu, baina bigarrenek proiektuaren onurak jasoko dituzte baita ere.

Esate baterako, ikastetxe bateko ikasleei zuzendutako proiektu bat planteatzen badugu, ikaste-txeko irakasleekin lan egin dezakegu soilik, eta irakasleak izango dira proiektuaren onura zuzenean jasoko dutenak, baina zeharkako onuradunak, aldiz, ikasleak izango dira. Kasu honetan irakasleen na-hiz ikasleen ezaugarriak azaldu beharko genituzke, eta onuradun zuzenak eta zeharkakoak bereizi.

6 Proiektuaren metodologia: Nola egingo da?

Gure lan egiteko modua da, proposatutako helburuak lortzeko modua. Proiektuaren jarduerak modu egokian garatzeko erabiliko ditugun metodoak edo teknikak azalduko ditugu.

egingo dugu proiektu on bat?

Page 36: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

36

Atal honetan, bestalde, zer jarduera garatuko ditugun azalduko dugu, baita ere. Argi eta labur des-kribatu behar dira, ongi ulertzeko moduan, prozesu gisara banaka zein elkarrekin dituzten harrema-nak azalduz. Lanaren helburuak edo emaitzak txertatuko ditugu, eta proiektuaren helburuen bar-nean kokatuko ditugu jarduerak, hala, proiektua irakurtzen dutenek helburuen eta planteatutako jardueren arteko koherentzia ikus dezaten.

Egin beharreko jardueren zerrenda egiteko garaian, kontuan hartu beharko ditugu baita ere jarduera horiek prestatzeko zereginak (aurretiazko bilerak, harremanak, publizitatea bidaltzea…). Adibidez, gure proiektuan eskulanen lantegi bat antolatu behar badugu, hori antolatzeko bilera eta hartzaileekin harremanetan jartzeko eta lantegira gonbidatzeko egin beharreko deiak ere barne hartuko ditugu. Proiektuan jarduera asko daudenean, jarduerak zenbakitzea komeniko litzateke.

7 Proiektua denboran kokatzea: Noiz egingo da?

Aurreikusitako jarduerak gauzatzeko egutegia egiteko unea da. Koadro batean sartuko ditugu egin be-harreko jardueren zerrenda, eta zein hilabetetan gauzatuko ditugun zehaztuko dugu. Aurreko atalean bezalaxe, prestatzeko eta ebaluatzeko jarduerak ere txertatu ditugu.

8 Kokapen fisikoa: Non egin nahi da?

Proiektuak hartuko duen eremu geografikoa zehaztu behar dugu (auzo bat, udalerria, koadrila bat, autonomia erkidego osoa...) eta, egoki baderitzogu, eremu horren ezaugarriren bat txertatuko dugu (landa ingurua edo hiri ingurua den, biztanle kopurua, biztanleria, dituen baliabide publikoak…)

Page 37: Egingo dugu proiektu bat?

37

Jarduerak zein espazio edo toki zehatzetan gauzatuko diren ere adieraziko dugu: ikastetxeko ikas-gela, plaza, elkartearen lokalak, ekipamendu publikoak (gizarte etxeak, kultura etxeak, elkarteen etxeak, etab.).

9 Giza baliabideak: Norekin egingo dugu?Garrantzitsua da proiektuan parte hartuko duten pertsonak eta haien betekizunak adieraztea eta zehaztea. Proiektua elkarteko pertsona boluntarioen laguntzarekin garatuko bada, gure elkarte-ko boluntarioen funtzioak, esperientzia, ezaugarriak, etab. azalduko ditugu. Proiektua garatzeko erakundeak kontratatutako langileak izango bagenitu, pertsona horien profil profesionalaren eta esperientziaren berri emango dugu.

Proiektuan beste talde edo elkarte batzuek parte hartzen badute, horien berri ere emango dugu, eta proiektua identifikatzeko orduan proiektuarekin zer lotura duten eta nola parte hartuko duten zehaztuko dugu.

Egoki baderitzogu, organigrama bat erabil daiteke, grafiko batean pertsonak, elkarteak eta horien arteko harremanak zehazteko.

10 Baliabide materialak eta ekonomikoak: Zerekin egingo dugu?

Garrantzitsua da zer baliabide ditugun jakitea, hala, ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Jar-dueretatik, beroriek modu egokian gauzatzeko zer baliabide beharko ditugun ondorioztatu beharko dugu. Zenbat eta gehiago zehaztu proiektua garatzeko beharko ditugun baliabide materialak eta ekonomikoak, orduan eta errazagoa izango da gero proiektuaren aurrekontua egitea.

egingo dugu proiektu on bat?

Page 38: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

38

11 Gastuen aurrekontua: Zenbat kostatuko zaigu proiektua?

Proiektuaren gastuen aurrekontua egiterakoan, berori errealitatera ahalik eta gehien doitzen saiatuko gara. Aurrekontua badaezpada ere puzteak edo gastu edo jarduera batzuk ez txertatzeak arazo handiak sortuko dizkigu aurrekontua gauzatzeko garaian. Aurrekontua doitzeak ziurtasun handiagoa emango digu hori gauzatzeko orduan, beharrezko baliabideen aurreikuspena izango dugulako eta ziur jakingo dugulako ez ditugula baliabide gehiegi edo gutxiegi izango.

Jardueretatik abiatzea da proiektua gauzatzeko aurrekontu bat egiteko modurik errazena. Ho-rretarako, jarduera bakoitza aurrera eramateko beharko genituzkeen baliabide guztiak zehaztuko ditugu, bai eta horien kostua ere. Behar ditugun baliabideen kostuak ahal dugun gehien zehaztuko ditugu, hala, jarduera bakoitzaren kostu osoa kalkulatu ahal izateko. Aurreikuspen hau egiteko, au-rreko ataletan prestatu dugun jardueren zerrenda berbera har dezakegu oinarritzat, eta guztiak hartuko ditugu kontuan, bakar bat ere ahaztu gabe.

Bestalde, baliagarria gerta dakiguke partiden araberako aurrekontu bat prestatzea; informazio berbera antolatzeko beste modu bat baino ez da hori. Horrela egitea nahiago badugu, jardueren au-rrekontua oinarritzat hartuta, motaren edo izaeraren arabera (materiala, langileak, tokialdaketak, ebaluazioa, kontratazioak...) multzokatuko ditugu gastuak. Gastuen aurrekontua egin ondoren, lor ditzakegun diru sarreren aurreikuspena ere egin beharko dugu. Oso garrantzitsua da proiektuaren gastuen eta aurreikusitako diru sarreren arteko oreka. Gastuen eta diru sarreren arteko aldea orekatua ez bada, proiektua berriro planteatu beharko dugu, edo bi horiek orekatzeko aldaketak egin beharko ditugu. Proiektu batek izango dituen gas-

Page 39: Egingo dugu proiektu bat?

39

tuak lor ditzakegun diru sarrerak baino handiagoak izango direla jakinda, proiektu horrekin aurrera jarraitzea hanka sartze handia izango litzateke, eta elkartea zorpetuta geldituko litzateke.Diru sarreren aurreikuspena egiteko unean, horien jatorria bereiziko dugu: elkartearen dirua, bazki-deen kuotak, izen-emateak, dirulaguntza publikoak edo pribatuak… Hau da, diru sarreren iturburua zehaztea komeni da. Gida honetan bertan finantzazio iturriei buruzko atal bat txertatu dugu, eta hori ere irakurtzea komeni da.Gastuen aurrekontua eta diru sarreren aurreikuspena prestatuta dugunean, interesgarria izan-go da informazio hori guztia laburpen koadro batean jasotzea, hala, proiektuaren kostu osoa zenbatekoa den, dirua nondik datorren eta partida bakoitzaren kopuru osoak modu errazean iku-si ahal izateko.

12 Ebaluazioa eta jarraipena: Nola jakingo dugu ondo egiten ari garen?

Proiektu baten ebaluazioa planteatzen dugunean, berariazko helburuak zer mailatan bete diren iza-ten dugu kontuan, hau da, efikazia. Ebaluazioa oso gai konplexua eta zabala da, baina, gutxienez, he-lburuen ebaluazioa planteatu behar dugu. Horretarako, adierazleak eta egiaztatze iturriak ezarriko ditugu, oinarrizkoak baitira ebaluaziorako. Gida honetako “Nola ebaluatu proiektu bat?” atalean, adierazleak eta egiaztatze iturriak zer diren eta nola finkatu behar diren azalduko dugu. Hobe da orain irakurtzea, adibidea ulertzeko.Puntu honetan, azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela proiektuaren ebaluazioa hasieratik barne hart-zea. Horregatik, proiektuaren lanketa fasean erantzun beharreko funtsezko galderetako bat da. Horrekin batera, proiektuaren jarraipena ere aurreikusi behar dugu; hurrengo atalean azaldu dugu nola egin.

egingo dugu proiektu on bat?

Page 40: Egingo dugu proiektu bat?

40

Gure proiektua zehaztu eta aurrekontua eta plangintza egin ondoren, berori aurrera eramateko beharrezko baliabideak lortu behar ditugu. Eskura izan ditzakegun finantziazio itu-

rriak ezagutzea eta horiei buruz gogoeta egitea da elkartean edozein jarduera garatzeko eman beharreko lehenengo urratsa.

Elkarterako finantziazioa lortzeko hiru funts nagusi daudela esan dezakegu:

•Elkartearen funtsak: Erakundeek gure baliabideak sortzeko gai-tasuna izan behar dute, bai bazkideen kuoten bitartez bai zerbit-zuen, materialen eta abarren salmentaren bitartez.

• Funts publikoak: Herri administrazioetatik jasotakoak dira. Funts horien zatirik handiena dirulaguntzen deialdien bitartez banatzen da, baina, batzuetan, alde biko hitzarmenak ere egiten dira elkartearen eta administrazioaren artean.

Eta orain... finantzatuko dugu proiektua?

Page 41: Egingo dugu proiektu bat?

41

• Futs pribatuak: Finantza erakundeetatik (Kutxetako gizartekintzak), fundazioetatik, enpreseta-tik (gizarte erantzukizun korporatiboa) eta herritarrengandik (dohaintzak) jasotakoak dira.

Gure helburuak lortu ahal izateko, beharrezkoa da nahikoa baliabide izatea, gauza jakina da hori. Horre-tarako, gure elkarteko funtsak nola lortu eta handitu aztertuko dugu

• ELKARTEAREN FUNTSAK

Bazkideak dira elkarte batek izan behar duen lehenengo baliabide iturria. Logikoa da pentsatzea ideo-logikoki elkarte bat eta horren proiektuak bultzatzen dituzten pertsonek diruz ere lagun dezaketela elkarte horren lana. Gainera, oso zaila da gure proiektua ekonomikoki babesteko beharra justifikatzea proiektu hori bultzatzen dugunok ez badugu baliabide ekonomikorik eskaintzen proiektu hori garatzeko. Zoritxarrez, oro har, bazkideengandik jasotako baliabide horiek erakundearen gastu finkoak ordaintze-ko iristen dira soilik, eta, beraz, oso gutxitan erabiltzen dira baliabide horiek proiektuak garatzeko.

Beraz, gure bazkideengandik edo jarraitzaileengandik jasotako ekarpenak ez badira nahikoa gure hel-buruak lortzeko, beste diru sarrera batzuk lortzeko moduak pentsatu beharko dira. Horretarako, zer-bitzuak edo materialak sal ditzakegu, betiere, gure elkartearen izateko arrazoi nagusitik aldendu gabe.

Jende gehiagorengana edo gai horren inguruan oraindik sentiberatu gabeko jendearengana iristeko modu egokia dira ekitaldi jendetsuetan jarri ohi diren erakusmahaiak, batetik, eta, bestetik, elkartearen materialak salduz baliabideak eskuratzeko iturriak ere badira: elastikoak, giltzatakoak, eranskailuak…

Eta orain... finantzatuko dugu proiektua?

Page 42: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

42

Zerbitzuen salmenta da elkarteak baliabideak lortzeko ohiko beste modu bat. Hitzaldiak edo ikastaroak eskaintzea eta horien ordez ordainen bat jasotzea, adibidez, diru sarrerak lortzeko iturri interesgarria da. Gainera, gure elkarteak dituen helburuak lortzen lagunduko digu.

Diru sarrera txiki horiek, dena den, ahalegin handia eskatzen dute, eta emaitzak nahiko murritzak izaten dira, baina ez ditugu horregatik gutxietsi behar. Hala ere, zaila gertatuko zaigu proiektua garatzeko di-tugun behar guztiak elkartearen baliabideekin ordaintzea; horregatik, kanpoko beste finantziazio iturri batzuetara jo beharko dugu, funts publikoetara eta pribatuetara, hain zuzen.

• FUTS PUBLIKOAK

Oro har, funts publikoak dirulaguntzak emateko deialdien bidez banatzen dira; deialdi horiek buletin ofizialetan argitaratzen dira, eta elkarte guztiok baldintza berberak izaten ditugu deialdi horietan parte hartzeko. Dirulaguntzez eta deialdi horiez gain, badira herri administrazioek gure proiektuak babesteko beste modu batzuk, hitzarmenak, hain zuzen ere.

Proiektuek ezaugarri berezi batzuk dituzten kasu zehatzetan egiten dira horrelakoak, adibidez, ibilbi-de jakin bat egin duten eta finkatuta dauden proiektuetan, helburuen lorpena bermatzen dutenetan, administrazioaren helburu estrategikoekin bat datozenetan…

Dirulaguntzak jasotzeko bigarren bide hori ez da ohikoa, eta, horregatik, dirulaguntzak emateko deial-diak baino ez ditugu aztertuko hemen.

Page 43: Egingo dugu proiektu bat?

43

Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak (BOE, 276. zenbakia, 2003ko azaroaren 18a, as-teartea. Iragarki zenbakia: 20977) dirulaguntzak emateko deialdiak arautzen ditu, horixe da kontuan izan beharreko lehenengo alderdia. Lege hori ezagutu behar dugu, deialdi publikoak nola arautzen diren jakiten lagunduko baitigu.

Gure proiektua garatzeko funts publikoak lortzeko erabakia hartu ondoren, argi izan behar dugu di-rulaguntzak emateko deialdi publiko guztiak administrazioetako aldizkari ofizialetan argitaratzen direla. Araban, adibidez, ALHAO (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala) dugu, eta aldizka-ri horretan Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak nahiz probintziako gainerako udalek egindako deialdiak argitaratzen dira. Euskal Herrian argitaratzen diren deialdiei buruzko informazioa lortzeko, EHAAra (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) jo beharko dugu; autonomia erkidego bakoitzak aldizkari ofizial berezia du. BOEn (Estatuko Aldizkari Ofiziala), berriz, estatuko ministerioek egiten dituzten deialdien iragarkiak argitaratzen dira. Halaber, Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala ere argitaratzen da, eta aldizkari horretan Europar Batasun osoko dirulaguntzei buruzko informazioa eta iragarkiak agertzen dira.

Beraz, garrantzitsua da aldizkari ofizialak begiratzea, hala, dirulaguntzak emateko deialdien berri iza-teko. Erne egon behar dugu, argi izan behar dugu interesatzen zaizkigun deialdietara aurkezteko epeak noiz amaitzen diren. Badira dirulaguntzei buruzko informazioa bilatzeko beste bide batzuk, oso erabil-garriak, gainera. Erakunde batzuek bilaketak egiten dituzte aldizkarietan informazioa iragazteko, eta bilatzaileak eta irabazteko asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen zerrendak argita-

Eta orain... finantzatuko dugu proiektua?

Page 44: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

44

ratzen dituzte. Erduk, esate baterako, atal berezi bat du bere web orrialdean (www.vitoria-gasteiz.org/erdu) erakundeei zuzendutako dirulaguntza publikoei eta pribatuei buruzko informazio eguneratua jasotzen duena. Hona beste web orri interesgarri batzuk: Fundación Luis Vives edo SolucionesONG.

Gure proiektuarentzat egokia izan daitekeen dirulaguntza deialdia bilatzeko, kontuan izan behar dugu dirulaguntzak elkarteen jarduera eremuaren arabera banatzen direla (Garapenerako Laguntza, Immi-grazioa, Kultura, Berdintasuna, Euskara…).

Ondoren, dirulaguntza emateko deialdia eta horren oinarriak sakonago aztertuko ditugu, berorietan aurkituko baitugu beharko dugun informazioa guztia. Garrantzitsua da deialdiaren oinarriak izatea eta kontu handiz berrikustea. Gainera, aurkeztu beharreko proiektuaren inprimakia ere aurkituko dugu deialdi batzuetan. Edozein ataletan zalantzaren bat badugu, deialdia egiten duen erakundean bertan edo Erdun kontsultatzea eta zalantza argitzea komeni da; Erduk informazioa eta aholkularitza zerbit-zua ematen du, gai horietan espezializatutako langileen bidez.

Beraz, funtsezkoa da deialdia osorik eta arreta bereziz aztertzea; ONDORENGO ATAL HAUEK HARTU BEHAR DIRA KONTUAN BEREZIKI:

• DIRULAGUNTZAREN XEDEA: Dirulaguntzaren esparrua.

• ERAKUNDE ONURADUNAK: Dirulaguntza zer erakundek eskura dezaketen eta baldintza bereziren bat bete behar duten azaltzen du.

• DIRULAGUNTZA JASO DEZAKETEN PROIEKTUAK ETA JASO EZIN DUTENAK: Deialdia gure proie-ktuarentzat egokia den jakiten lagunduko digu.

Page 45: Egingo dugu proiektu bat?

45

• AURKEZTEKO EPEA: Gehienetan epea honela zehazten da: lanegunetan (ez dira kontuan hartzen igandeak eta jai egunak, baina larunbatak bai), egutegi egunetan (urteko egun guztiak) edo hilabetee-tan, eta ez da epearen azken eguna adierazten. Proiektuak aurkezteko epea zein egunetan amaitzen den kalkulatu behar dugu. Edozein zalantza baldin badugu, dagokion administrazioan kontsulta de-zakegu. 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Proze-dura Erkidearenak (BOE, 285. zk., 1992ko azaroaren 27a, ostirala, iragarki zenbakia: 26318), besteak beste, dirulaguntzak emateko deialdi batera aurkezteko egunen zenbaketa nola egiten den arautzen du.

• AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK: Aurkeztu beharreko agiri guztien zerrenda agertuko da.

• INPRIMAKIA EDO PROIEKTUAREN ESKEMA: Aurkeztu beharreko agirien artean, deialdi gehienetan inprimaki bat edo proiektuaren gutxieneko eskema bat betetzeko eskatuko digute. Gure proiektuan landu gabe dugun zerbait eskatzen badigute, garatu egin beharko dugu, eskatzen dizkiguten atal guztiak bete behar baititugu. Beraz, gure proiektua aurkeztu beharreko eskemara egokitu beharko dugu. Dena den, nahi izanez gero, informazio gehiago ere eman dezakegu.

• AURREKONTUA EDO DIRULAGUNTZA JASOTZEN DUTEN GASTUAK: Deialdiaren oinarrietan ager daitezkeen aurrekontu mugak arretaz irakurri behar dira. Langileen gastuetarako, zeharkako kos-tuetarako, materialak erosteko eta abarretarako mugak dauden ikusi behar dugu. Oso garrantzi-tsua da aurreikustea, dirulaguntza ematen badigute, gastuak deialdian zehaztutako moduan jus-

Eta orain... finantzatuko dugu proiektua?

Page 46: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

46

tifikatu beharko ditugula. Alderdi hori kontuan izaten ez badugu, zailtasunak izan ditzakegu, esate baterako: deialdian tokirik ez dutelako justifikatu ezin ditugun gastuak, baliozkoak ez duten justi-fikatzeko moduak (adibidez, tiketak, etab.). Hobe da arazo horiei aurrea hartzea, oinarriak arretaz irakurriz, gastuak justifikatzeko orduan zailtasunen bat izan dezakegun aztertuz eta, zalantzaren bat badugu, finantza erakundeari kontsultatuz.

• BAREMOA, PUNTUAZIOA EDO BALIOESTEKO IRIZPIDEAK: Deialdietako atal batean lehentasunak eta proiektuak objektiboki nola balioesten diren azaltzen da. Hori ere aztertuko dugu, gure proiek-tuan puntuatzen den hura azpimarratzeko; gure proiektuak puntuatzen den alderdi bakar bat ere ez baldin badu, ez dugu apropos txertatuko, baina balioespen irizpideekin bat datorren alderdiren bat badu, inprimakian alderdi hori azpimarratuko dugu.

Azken batean, oinarriak zehatz-mehatz begiratuko ditugu, proiektuaren aurkezpena zainduko dugu, eta eskatutako agiri guztiak zehaztutako epeen barruan aurkeztuko ditugu. Agiriren bat ahazten bazaigu, administrazioak epe bat ezar dezake −oinarrietan zehaztu ohi da− falta zaizkigun agiri horiek eskatzeko; zer agiri falta zaizkigun jakinaraziko digu eta zehaztutako epearen barruan aurkeztu beharko ditugu.

Dirulaguntza eskatzeko deialdia gorde egingo dugu, gure proiektua onartzen badute, deialdian jasota baitago ordainketa nola egiten den, zer betebehar ditugun, proiektua justifikatzeko modua eta epea... Azken batean, ezagutu eta kontuan hartu beharko ditugun hainbat alderdi.

Page 47: Egingo dugu proiektu bat?

47

Dirulaguntza publikoek eragozpen batzuk dituzte, hala nola:• Burokrazia administratiboa.• Gizarte erakunde askotan sor dezaketen gehiegizko mendekotasuna, elkartearen bideragarrita-

suna eta autonomia zalantzan jar dezakeena.

• Ordainketetan gerta daitezkeen atzerapenak.

• FUTS PRIBATUAK

Funts pribatuak dira finantziazioa lortzeko beste iturri garrantzitsu bat: enpresak, finantza erakun-deak, fundazio handiak....

Zailagoa izaten da deialdi hauei buruzko informazioa bilatzea, erakunde bakoitzak bere web orrietan argitaratzen baititu deialdiaren oinarriak. Kasu honetan garrantzi handiagoa dute elkarteei zuzendutako dirulaguntzen berri ematen duten web orriek eta bilatzaileek, informazio hori jasotzen baitute. Erduk, deialdi publikoak jasotzen dituen atal berean, finantziazio pribatuari buruzko informazioa ere txertatzen du.

Pentsatu behar dugu errazagoa izaten dela enpresa edo finantza erakunde jakin batzuek, ekarpen eko-nomikoak egin beharrean, zerbitzuren baten prestazioa edo materialen hornikuntza egitea, instalazioak uztea edo gure elkartearentzat baliagarri izan daitekeen beste edozein baliabide eskaintzea.

Baliabide pribatuek hainbat eragozpen dituztela jabetu behar dugu: orokorrean, ez dute jarraitutasuna bermatzen, eta horiek eskuratzeko baldintzak herri administrazioek egiten dituzten deialdietakoak

Eta orain... finantzatuko dugu proiektua?

Page 48: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

48

baino zorrotzagoak dira. Bestalde, erakunde publikoek baino kontraprestazio handiagoak eskatu ohi di-tuzte, hala nola zerga onurak, publizitatea, gizartean duten irudia hobetzea...

Herri administrazioek bezala, erakunde pribatuek ere dirulaguntzak emateko deialdia argitaratzen dute, agiriak aurkezteko epeak zehazten dituzte… eta, beraz, deialdiaren oinarriak sakon aztertu be-harko ditugu. Bestalde, erakunde pribatuekin alde biko hitzarmenak lortzen saia gaitezke, baina zaila izaten da halakoak lortzea.

Ikusi ahal izan dugunez, hainbat finantziazio iturri daude, eta arreta berezia eskaini beharko diegu guz-tiei. Erakunde gehienek funts publikoak lortzen dituzte beren proiektuak eta helburuak betetzeko, baina ahalegina egingo dugu funtsen jatorria dibertsifikatzeko. Gure elkarteak dituen helburuak betetzeko eta gure betekizunarekiko leialak izateko, funtsezkoa da baliabide ekonomiko egokiak izatea. Esperien-tziak finantziazio iturri dibertsifikatuak dituztenen alde egiten du.

Zalantzarik gabe, erronka handia da hori irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat. Zenbat eta au-rrerago egin gure iturriak dibertsifikatzeko xedean, orduan eta aukera gehiago izango ditugu baliabide ekonomikoak ez agortzeko, baliabide gehiago izango ditugu hazteko eta elkartearen lana hobetzeko, eta autonomia handiagoa izango dugu.

Finantziazio iturri dibertsifikatuak izateak proiektu eta esku-hartze sozial gehiago garatzeko aukera emango digu, gizartean onespen handiagoa izango dugu, eragiteko gaitasun handiagoa, eta finantza erakundeekiko independenteak izango gara.

Page 49: Egingo dugu proiektu bat?

4949

da proiektua gauzatzea eta jarraipena egitea?

Proiektuaren xedeak lortzeko planteatutako jarduerak garatzea da proiektua gauzatzea. Proiektuaren jarraipena egitea ere inplikatzen du, alderdi teknikoei eta ekonomikoei dagokienez. Jarraipen horren

ondorioz, zenbait doikuntza egin beharra gerta dakiguke. Aldaketa edo doikuntzaren bat egin beharra gertatuz gero, kontuan izango dugu aldaketa horiek ez dutela eraginik izan behar proiektuaren xedean. Modu egokian justifikatutako aldaketak izango dira beti: proiektua gauzatzeko epea luzatzea, jardueraren bat aldatzea, aurrekontuetan aldaketaren bat egitea, etab. Edozein modutan, doikuntzaren edo aldaketaren bat egiteko proposamen horiek proiektua gauzatzeko epeen barruan jakinaraziko dizkiogu finantza erakundeari, eta horrek onartu arte itxarongo dugu aurrera eramateko.Halaber, fase honetan beharrezkoa da aurreikusi dugun ebaluazioa kontuan izatea. Hau da, proiektuan helburuen lorpena nola neurtuko dugun zehaztuko dugu, eta horretarako zer informazio jasoko dugun (alderdi hori sakonago ga-ratu dugu ebaluazioaren atalean). Proiektua gauzatzerakoan kontuan izan-go dugu zer tresna behar ditugun gero ebaluazioa etajarraipena egin ahal iza-teko informazioa jasotzeko. Ez badugu hala jokatzen, proiektua bukatzean

Page 50: Egingo dugu proiektu bat?

50

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

50

informazioa falta zaigula konturatuko gara. Ebaluazioaren atalean jarraipenaren eta ebaluazioaren ar-tean dagoen desberdintasuna azaldu dugu. Funtsean, jarraipenak proiektua behar bezala garatzeko egin beharreko doikuntzak egiteko aukera emango digu, eta ebaluazioak, berriz, azterketa sakonagoa inplikatzen du, horietatik ikaskuntzak ondorioztatzeko.

Laburbilduz, hona proiektua gauzatzeko funtsezko alderdiak:• Jarduera guztien garapenaren jarraipena egitea, zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko

doikuntza guztiak planteatu ahal izateko.• Baliagarri izan dakiguke gauzatze prozesuaren eta jarraipenaren plangintza egitea. Proiektuan

denbora erreferentzia izango dugu (adibidez, jarduerak eta horiek noiz egingo diren jasoko duen kronograma bat), baina, agian, beharrezkoa izango da jarduera horiek zereginen arabera zehaztea eta zeregin horien epeak finkatzea. Esate baterako, Pagoetara irteera bat antolatzeko jardue-raren kasuan, hainbat zeregin izango ditugu: jardueraren eta izena emateko epeen berri ematea, garraioa kontratatzea, museoko sarrerak erostea edo erreserbatzea, etab.

• Ahal den neurrian, planteatutako denbora epeei jarraitzea, hau da, gerta daiteke proiektua aurrera doan heinean doikuntza batzuk egin behar izatea, baina beti izan beharko dugu kontuan proiektua amaitzeko epea.

• Proiektuaren jarraipen ekonomikoa egitea, hau da, gastuen kontrola eramatea eta fakturak jasot-zea eta artxibatzea.

• Aurreikusitako ebaluazioan behar dugun informazioa jasotzeko beharrezko tresnak prestatzea eta inplementatzea, hau da, egiaztatze iturriak eta ebaluazioan aurreikusitako adierazleak kon-tuan izatea (aurrerago azaldu ditugu alderdi horiek).

• Kontuan izatea proiektua finantzatzen duten erakundeari edo erakundeei beharrezkotzat jo ditu-gun aldaketa horiek jakinarazi behar dizkiogun.

Page 51: Egingo dugu proiektu bat?

51

Ebaluazioa proiektuaren funtsezko zatia da. Proiektua taxutzen hasitakoan aurreikusi eta antolatu behar da ebaluazioa, hasiera-ha-sieratik. Ebaluazioaren bitartez, planteatutako helburuak egiazki

lortu ditugun jakingo dugu eta, aldi berean, zertan asmatu dugun eta zer egin dugun gaizki jakiten ere lagunduko digu, hala, etorkizuneko proiek-tuak eta jarduerak hobetu ahal izateko. Gure ekintzari buruz ikasteko eta ekintza hori hobetzeko ideiak ondorioztatzeko balio du ebaluazioak.

Proiektua abian denean edo bukatu denean diseinatzen bada ebalua-zioa, gerta daiteke berori objektiboa ez izatea, izan ere, emaitza one-nak izan dituzten arloak balioesteko joera izaten dugu, akatsak alde batera utzita. Gainera, ez badugu aurrez plangintza egin, ziurrenik ez ditugu aurreikusiko ebaluazioa egiteko beharrezkoa den informazioa jasotzeko tresnak.

ebaluatu proiektu bat?

Page 52: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

52

Alde horretatik, ebaluazioa prozesu bat dela ulertu behar da, eta ez proiektua gauzatu ondorengo une zehatz bat.

Jarraipena eta ebaluazioa gauza bera dira? Proiektu baten jarraipena egiteko prozesuan, beharrezkoa izanez gero proiektua doitzeko aukera emango diguten datuak jasoko ditugu. Ebaluaziorako ere datuak bildu behar dira, baina, jarraipenak ez bezala, ebaluazioak esku-hartzearen azterketa egitea inplikatzen du, aurrez ikaskuntzak ondorioztatzeko zehaztu ditugun irizpideetan oinarrituta. Jarraipena proiektua-ren kudeatzaileek egingo dute, eta ebaluazioa elkarte edo erakundetik kanpoko norbaitek egin dezake.

Nork egingo du ebaluazioa?

Ebaluazio taldea zehaztea da ebaluazioa egiteko lehenengo urratsa. Badira hainbat aukera. Ohikoena, soilik proiektua taxutzen eta gauzatzen parte hartu duten pertsonek egitea da, hau da, proiektua zuze-nean garatu duten pertsonek.

Argi dago eragile horiek ebaluazioan parte hartu behar dutela, baina baita proiektuaren hartzaileek ere. Azken horien balioespenik gabe ez genuke proiektua ebaluatzeko ikuspegi osatua izango.

Beste aukera bat ere badago: kanpo ebaluazioa. Elkartearen eta jardueraren kanpoko ikuspegia ematen du. Hala ere, ez da eskuragarria izaten elkarte gehienentzat, oso garestia baita. Dena dela, oso interesga-rria da, akatsen arrazoia argitzen laguntzen duelako, sarritan elkarteko kideek ez baitute argi ikusten.

Proiektua elkarteaz kanpoko dirulaguntzekin gauzatzen bada, interesgarria da finantzatu duen erakundea jarraipen prozesuan eta ebaluazioan inplikatzea (informatzeko bilerak antolatu, jarraipen batzordeak sor-

Page 53: Egingo dugu proiektu bat?

53

tu, informazioa bidali...) Helburu nagusia proiektuarekin duten interesa sustatzea da, etorkizuneko proie-ktuetan ere laguntzeko prest egon daitezen.

Zer ebaluatuko dugu, eta nola?

Hainbat alderdi ebalua ditzakegu (efikazia, eraginkortasuna, egokitasuna, eragina, iraunkortasuna, ase-tasuna, hedadura, parte-hartzea…), baina proiektuen ebaluazioan oinarrizkoak iruditzen zaizkigun biak garatuko ditugu.

proiektuan aurreikusitako helburuak zenbateraino lortu diren adierazten du. Esate baterako, gida honetan erabili dugun adibidera joko dugu. Adibide horretan, esan dugu helburu eragile edo emaitza bat “gazteei aisialdiko jarduerak eta guneak euskaraz ere eskaintzen zaizkie” dela, eta jarduera bakoitzean gutxienez 12 pertsonak parte hartu behar duela hartu dugu adierazletzat; be-raz, hori izango da gure erreferentzia, helburu hori zer mailatan lortu den neurtzeko. Hau da, jardueretan 12 pertsonak edo gehiagok parte hartu badute, helburua lortu dugula esan dezakegu, baina soilik 4 edo 5 pertsonak parte hartu badute, lorpen maila txikia izango da.

lortu diren emaitzen eta erabili diren baliabideen arteko lotu-ra adierazten du, hau da, ahaleginen eta lorpenen arteko lotura. Bereziki, denborari eta diruari dagoz-kion ahaleginak hartzen dira kontuan. Azken finean, lortutako emaitzak lortzea zenbat kostatu den ari gara aztertzen. Horrela ikusi ahal izango dugu ahaleginak eta baliabideak ongi erabili ote ditugun; hala izan ez bada, hurrengo esku-hartzeetan horiek optimizatzen ikasi beharko dugu.

ebaluatu proiektu bat?

Page 54: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

54

Proiektua prestatzerakoan honako hauek erabaki behar ditugu: kanpo edo barne ebaluazioa egingo du-gun, nork parte hartuko duen ebaluazioan eta noiz egingo dugun. Aurreikusitako helburuekin eta/edo emaitzekin lotutako adierazleak eta egiaztatze iturriak ere zehaztuko ditugu.

Zer dira adierazleak eta egiaztatze iturriak?

helburuak zenbateraino bete diren neurtzeko erreferentzia kuantitatiboa eta kualitatiboa dira.

dokumentuak (idatziak, ikus-entzunezkoak, grafikoak, etab.) dira, eta adierazleen eta, hedaduraz, helburuen lorpenaren egiazkotasuna frogatzen dute.

Adierazle bat zehazteko, ondoko hau galdetu behar diogu gure buruari: nola jakingo dugu, nola neurtuko dugu helburu baten lorpen maila (ikusi proiektu eredua): Adierazleak zehazterakoan, garrantzitsua da kopuruak finkatzea eta zenbakiak erabiliz neurtzea.

Adibidez, proiektu batean hitzaldi bat antolatzen badugu, eta 20 pertsona joaten badira hitzaldiak arrakas-ta izango duela zehazten badugu, hori ondo dago, baina alderdi kualitatiboak ere kontuan hartzea komeni da. Beharbada hitzaldian 20 pertsona izango ziren, baina ebaluazio galdeketa bat betetzeko eskatu badiegu eta ez dutela ezer ulertu edo ez zaiela baliagarria izan erantzun badute, ezingo dugu esan espero genuen emaitza lortu dugunik. Aitzitik, hitzaldira joan diren pertsonek balioespen positiboa egiten badute, irizpide gehiago izango ditugu jarduera zenbateraino izan den egokia edo arrakastatsua balioesteko.

Page 55: Egingo dugu proiektu bat?

55

Behin adierazleak finkatu ondoren, pentsatu behar dugu nola frogatu behar dugun hori egia dela, nola egiazta dezakegun hori. Horiek dira egiaztatze iturriak. Esate baterako, nola frogatuko dugu 20 per-tsona baino gehiago izan direla hitzaldian? Argazkiak, parte hartu duten pertsonen zerrenda bat, etab. erabili ahal izango ditugu horretarako (ikusi proiektu ereduko egiaztatze iturriak).

Nola ebaluatuko ditugu zehar-lerroak?

“NOLA TXERTATUKO DITUGU ZEHAR-LERROAK (GENERO, KULTURARTEKOTASUNA...) PROIEKTUE-TAN?” atalean azaldutakoa gogora ekarrita, proiektu bat taxutzerakoan, garrantzitsua da proiektuaren identifikazioan bertan hartzaileen askotarikotasuna kontuan izatea, eta fase guztietan izan beharko dugu kontuan hori, baita ebaluazioan ere. Horregatik, ebaluazioan pentsatzen dugunean, zehar-lerroak ere kontuan izango ditugu, eta elementu horiek ere txertatuko ditugu.

Gure ereduarekin jarraituta, aisialdiko jarduerak euskaraz eskaintzea da proiektuaren xedeetako bat. Aniztasun funtzionalen bat duten pertsona gazteek parte har dezaketela aurreikusi dugu identifika-zioan. Pertsona horien partaidetza eragotzi ez, baizik eta bultzatzeko, jarduerak egokitu egingo dira proiektua gauzatzerakoan. Eta ebaluazioan ere kontuan izango dugu, adierazle batean parte-hartzai-leen arabera egokitutako 6 jarduera garatu ditugula zehazterakoan.

Gauza bera gertatzen da etxean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin ere. Helburu horretan, gizonak eta emakumeak dira hartzaileak (familiak). Horregatik, euskara ikastaroa goizez nahiz arratsal-dez eskaini dugu, etxeko zereginekin moldatu ahal izateko, eta ebaluazioaren adierazle moduan txerta-tu dugu hori ere.

ebaluatu proiektu bat?

Page 56: Egingo dugu proiektu bat?

5656

egingo dugu proiektuaren txostena?

Proiektua amaitzerakoan edo proiektuaren garapenean dirula-guntza bat eskatu badugu, dirulaguntza hori jasotzen jarrai-tzeko, gure proiektuak finantzatzen dituzten erakundeek edo

instituzioek proiektuaren memoria edo txostena aurkezteko eskatuko digute, proiektuaren emaitzak eta hasieran programatu ziren helburuak bete diren azaltzeko. Batzuetan, erakundeek proiektuaren txostenari “proiektuaren memoria” deitzen diote, baina, gure kasuan, proiektuaren amaierako dokumentu horri “txostena” deituko diogu, erakundearen ur-teko memoriarekin ez nahasteko. Elkarteak urte edo ikasturte amaiera bakoitzean erakundeko bazkideei aurkeztuko dien dokumentua da; doku-mentu horretan, erakundeak egin dituen proiektu eta jarduera guztiei buruzko informazioa, parte hartzen duen sareei buruzkoa, ekintza be-reziei buruzkoa... jasoko da, eta urteko gastuen eta diru sarreren emai-

Page 57: Egingo dugu proiektu bat?

57

tzak ere jasoko dira. Irabazteko asmorik gabeko erakundeen ezaugarri nagusitako bat gardentasunak izan behar du.

Dirulaguntza jaso edo ez, eta erakundeek eskatu ez badigute ere, proiektuaren txostena egitea komeni da, hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, egindako lana idatziz jasota gera dadin eta egiaztapen ekono-miko bat izan dezagun. Bestetik, proiektua egiterakoan lortzen ditugun ikaskuntzak berreskuratzeko, horrela, elkarterako proiektuak egiten jarraitzen dutenek erreferentzia bat izan dezaten; hala, txosten horretara jo ahal izango dute eta handik ikas dezakete, akats berak ez egiteko eta lortutako arrakas-tak sustatzeko. Proiektuaren txostena bi atalek osatzen dute, baina, desberdinak izan arren, elkarren osagarri dira:

narratiboa eta txosten ekonomikoa.

Txosten narratiboa egin den prozesuaren laburpen osoa eta sistematizatua da. Egindako jardueren zerrenda, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak eta proiektuko ekintzak egin ondorengo emaitzak jasotzen ditu. Proiektuaren jarraipenari buruzko datuak eta proiektuko atal guztien balioes-pena ere jasotzen ditu. Txosten narratiboari esker, egin den lanaren ikuspegi orokorra izateko eta proie-ktuaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu.

Txosten narratiboa objektibotasun, egiazkotasun eta zintzotasun handiz egin behar da. Proiektua gau-zatzerakoan egin diren aldaketa guztiak eta hasierako proiektuarekin izan ditzakeen desberdintasunak islatu behar ditu. Objektibotasuna eta egiazkotasuna gordetzen dugun heinean, sinesgarritasun han-

egingo dugu proiektuaren txostena?

Page 58: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

58

diagoa izango dugu erakundearen eta herritarren aurrean, eta etorkizunerako baliagarri izango zaigu, txostenean jasotako informazioa ondorengo proiektu bat antolatzeko erabili ahal izango baitugu.

Edukiari dagokionez, txosten narratiboak honako puntu hauek jaso behar ditu gutxienez:

• Proiektuaren izena. Kontuan hartu behar dugu irakurri behar duen pertsonak ez duela zertan proie-ktu hori ezagutu.

• Proiektua gauzatu duen erakundea zein den, eta non eta nola gauzatu den.

• Proiektuaren deskribapen txikia, haren oinarriak, hartzaileak eta helburuak.

• Proiektuan zehar egin diren jardueren deskribapen zehatza; datak, proiektuan parte hartu duten pertsonak (sexuaren arabera bereizita), jardueraren iraupena... jasoko dira.

• Lortutako emaitzen balioespena, programatutako helburuak eta proiektuaren ebaluaziorako ze-haztutako adierazleak kontuan hartuta. Beraz, proiektuaren ebaluazioaren emaitza ere txertatuko dugu. Gainera, kontuan hartu behar dugu lortu diren emaitzek askotan ez dutela ahalbidetzen au-rreikusitako helburuak lortzea; bestalde, hasiera batean iragarri ez ziren edo bigarren mailakotzat jotzen ziren emaitzak ere lortzen dira, eta, proiektuaren fruitu direnez, aztertu eta balioetsi egin behar dira.

• Egindako guztitik lortutako ondorioak, ikasi duguna, eta etorkizunean baliagarri izango zaiguna, eta baita etorkizunean landu daitezkeen jarduketa ildoak edo proiektuen proposamenak ere.

Page 59: Egingo dugu proiektu bat?

59

• Txostenaren azken zatian, txostenari erantsita, jarduerak egin direla egiaztatzen duten agiri guz-tiak txertatuko ditugu, besteak beste, finkatu ditugun egiaztapen iturri guztiak: kartelak, argaz-kiak, parte-hartzaileen zerrendak, egindako argitalpenen aleak, etab.

Proiektuaren txosten ekonomikoan, jaso diren diru sarrera guztiak eta sortutako gastuak bilduko dira.

Puntu horretan, bere garaian aurkeztu genuen aurrekontua izan behar dugu gogoan; izan ere, egiaztat-zean, hura izango dugu erreferentzia, eta aurreikusitako gastuen atal guztiak azaldu beharko ditugu. Oro har, proiektuaren gastu guztiak zehaztu beharko ditugu.

Txosten ekonomikoa egiteko, errazena proiektuaren gastu guztiak jasoko dituen taula bat egitea da. Zerrenda horretan, besteak beste, kontzeptua, hornitzailearen faktura zenbakia, fakturaren data, zenbatekoa edo, hala eskatu badigute, BEZa bereizita txertatuko dira. Taula horretan, fakturak data-ren arabera ordenatuta aurkeztuko dira, eta faktura bakoitzari identifikazio zenbaki bat eman behar zaio, horien berrikuspena errazteko.

Taulan fakturak ordenatzeko, fakturaren dataz gain, beste irizpide batzuk ere erabili beharko ditugu: gastuak dagozkien jardueren arabera ordena ditzakegu (Pagoetara ibilaldia, gymkhana, kontzertua...) edo sailen arabera, hau da, gastuaren izaera kontuan hartuta (langileak, materiala, kontratuak, bidaiak eta lekualdatzeak...). Irizpide hori aukeratzeko orduan, kontuan hartu beharko dugu horietatik guretzako errazena zein den, edota, hala badagokio, gure proiektua finantzatu duen erakundeak zer eskatu digun.

egingo dugu proiektuaren txostena?

Page 60: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

60

3. JARDUERA. EUSKARA, HASTAPEN IKASTAROA

Dok. zk. Kontzeptua Hornitzailearen faktura zk. Data Zenbatekoa11 kartela 119/2010 09/04/2010 5.00€12 Material suntsikorra 2010 -0015 13/05/2010 11.50€ (orriak, bolalumak…)13 Fotokopiak eta 2010-0128 13/07/2010 120.00€ azaleztatzea Guztira 136.50€

4. JARDUERA. ALEGRIA-DULANTZIKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO AISIALDIKO JARDUERAK.

Dok. zk. Kontzeptua Hornitzailearen faktura zk. Data Zenbatekoa14 Jardueren kartela 236/2010 15/05/2010 69.00€15 Museorako sarrerak 00145.10 11/06/2010 550.00€16 Pagoetara joateko autobusa 2010/00068 16/06/2010 498.59€1718...

* JARDUEREN arabera egindako txosten ekonomikoko taularen adibidea

Page 61: Egingo dugu proiektu bat?

61

LANGILEAK

Dok. zk. Kontzeptua Hornitzailearen faktura zk. Data Zenbatekoa1 Apirileko soldata Zenbakirik gabe Apirila 498.69€2 Maiatzeko soldata Zenbakirik gabe Maitza 498.69€...

MATERIALA

Dok. zk. Kontzeptua Hornitzailearen faktura zk. Data Zenbatekoa9 Material suntsikorra 2010-0015 13/05/2010 11.50€ (orriak, bolalumak…)

10 Fotokopiak eta 2010-0128 13/07/2010 120.00€ azaleztatzea...

KONTRATUAK

Dok. zk. Kontzeptua Hornitzailearen faktura zk. Data Zenbatekoa14 Kartela 119/2010 09/04/2010 5.00€15 Jardueren kartela 236/2010 15/05/2010 69.00€16 Museorako sarrerak 00145.10 11/06/2010 550.00€...

egingo dugu proiektuaren txostena?

Page 62: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

62

Proiektua guztira zenbat kostatu den jaso beharko dugu taulan, eta baita dirulaguntza eman duten erakundeek eta elkarteak egindako ekarpenak ere.

Proiektuaren egiaztapen ekonomikoa egin ahal izateko, oso garrantzitsua da ditugun fakturak zuzen egindako fakturak izatea. Horretarako, fakturak honako datu hauek jaso behar ditu:

• Hornitzailearen faktura zenbakia. • Fakturaren data. • Ordainketaren kontzeptua.• BEZa, BEZa salbuetsita ez duen kasuetan.• Hornitzailearen datuak:

- Izena.- IFK.- Helbidea eta beste datu batzuk.

BIDAIAK ETA LEKUALDATZEAK

Dok. zk. Kontzeptua Hornitzailearen faktura zk. Data Zenbatekoa

20 Pagoetara joateko autobusa 2010/00068 16/06/2010 498.59€

* SAILEN arabera egindako txosten ekonomikoko taularen adibidea

Page 63: Egingo dugu proiektu bat?

63

• Elkartearen datuak:- Izena.- IFK.- Helbidea eta beste datu batzuk.

Kontuan izan behar dugu, baldin dirulaguntzak egiaztatzeko fakturaren bati daturen bat falta bazaio, posible dela finantzatzen duen erakundeak ez onartzea, eta gastua egiaztatzeko arazoak izatea. Kasu batzuetan, gainera, faktura ordaindu dugula agertzen den sinestamendua ere txertatu beharko dugu.

Oro har, tiket edo ordaintxartelek ez dute hornitzailearen daturik izaten, ez eta faktura zenbakirik ere, eta beraz, dirulaguntza eman duten erakundeek ez dituzte gastuak arrazoitzeko dokumen-tutzat onartzen. Proiektua egiten ari unean fakturak eskatzeko ohitura hartu behar dugu. Normalean erosketak denda berean egiten baditugu, faktura bakar batean hainbat tiketen datuak txertatze-ko eska diezaiekegu.

Proiektua garatzeko atalean proposatu dugun bezala, oso garrantzitsua da proiektuaren kostuaren jarraipen bat egitea, eta proiektua garatzen ari garen bitartean fakturak gordetzea eta ordenatzea. Txosten ekonomikoan, gastuei dagokien taularekin batera, jatorrizko ordainagiriak eta faktura kon-pultsatuak jasoko ditugu. Elkartean kopia bat gordetzea komeni da, agiriren edo kontzepturen baten inguruan zalantzak edo arazoak sortuz gero ere. Fakturak taulan ezarritako zenbakiaren arabera orde-natuta emango dira.

egingo dugu proiektuaren txostena?

Page 64: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

64

Txosten narratibo eta txosten ekonomiko zuzenak egiteko

zenbait :

• Txostenak edozeinek ulertzeko modukoa izan behar du, proiektua ezagutzen ez dutenek azter baite-zakete; beraz, garbia izan behar du, eta hizkuntza atsegina eta ulergarria erabili behar da.

• Oso garrantzitsua da aurkeztuko dugun formatua ondo zaintzea. Txostenak ongi egituratuta egon behar du, eta alderdi hauek jasoko ditu: azalean, proiektuaren izenburua, txostena egin den data (azaldu azken txostena den ala erdikoa den), eta elkartearekin harremanetan jartzeko datuak. Txosten na-rratiboa, txosten ekonomikoa eta eranskinak bereizi egin behar dira.

• Luzerari dagokionez, ez du oso luzea izan behar; egindako lana azaltzeko beharrezkoa den luzera bai-no ez du izan behar. Horren arrazoia sinplea da: gehiegizko informazioak informaziorik eza sortzen du. Laburbiltzeko ahalmen handia izan behar da. Alderdi osagarriak txostenaren eranskin gisa aurkez daitezke.

Page 65: Egingo dugu proiektu bat?

6565

... Aholku erabilgarriak

Galdera horiei guztiei erantzun eta gero, elkartea eta hart-zaileak lanean hastea da hurrengo urratsa. Sortzen diren ideia on guztiak errealitate zehatzean aplikatzea ahalbi-

detzen dute jarraibide erraz hauek. Horrela, errazagoa da ideiak xehatzea eta proiektuetan azaltzea.

Elkarte bakoitzak berezko estiloa du. Estilo hori aurkitzeko eta be-rraztertzeko unea da, elkartearen betekizunarekin bat etor dadin.

Horregatik, garrantzitsua da honako aholku hauek aintzat hartzea:

Page 66: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

66

• Proiektuak ez dira egin behar baliabideak lortzeko; alderantziz, hots, baliabideak lortu behar dira, proie-ktuak gauzatu ahal izateko.

• Ideia on bat bilatu behar da, errealista izango dena, eta hartzailea den kolektiboaren beharren eta inte-resen gertukoa izan behar du.

• Taldean lan egin behar da, beste batzuen babesa, laguntza bilatu. Ahalik eta baliabide gehien lortzen saia-tu behar dugu, eta ahalik eta pertsona gehien bultzatu behar da proiektua gauzatzeko prozesuan, auke-retan zein jardueretan parte hartzera.

• Oso garrantzitsua da elkartearen betekizuna zein den argi izatea. Elkartearen izateko arrazoia ezagut-zeak gure helburuak, antolaera eta proiektuak koherenteagoak izan daitezen lagunduko digu.

• Ez ditugu proiektuaren faseak ahaztu behar; proiektuaren identifikazioa ez da proiektua “gogoko” ditugun jarduerak eginez hastea. Proiektuan elkarri lotuta doazen faseak daude, kiribil bat osatzen dute, eta beti gogoan izan behar den ideia oso bat osatzen dute; horiek guztiak baliagarriak eta beharrezkoak dira (Iden-tifikazioa– Plangintza– Gauzatzea– Ebaluazioa– eta ondorengo proiektuaren identifikazioa berriro).

• Argitasuna eta soiltasuna dira proiektua idatziz azaltzeko dohain onenak. Hamabi galderei erantzun be-har zaie.

• Gure helburuak zehazterakoan, proiektuaren identifikaziotik abiatu behar dugu; egoera baten “zerga-tiak” zenbat eta gehiago zehaztu, orduan eta zehatzagoak izango dira gure helburuak.

• Aurrekontua ahalik eta gehien egokitu behar zaio errealitateari. Ez da “puztu” behar; horrela, proiektua gauzatzeko orduan ziurtasun handiagoa izango dugu, eta sinesgarritasun handiagoa izango dugu finant-zatzen duen erakundeari egiaztagiriak aurkezteko garaian, horrelakorik baldin badago.

Page 67: Egingo dugu proiektu bat?

67

• Proiektuari hobekien egokitzen zaizkion finantzazio iturriak hautatu behar ditugu, eta funtsak dibertsi-fikatzen saiatu behar dugu.

• Dirulaguntza deialdien oinarriak arretaz aztertu behar dira, ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkeztu ahal izateko.

• Jardueren jarraipen bat egin behar da, proiektua ongi garatzeko egin beharreko aldaketa guztiak eginez.

• Proiektuan egin dugun edozein aldaketa edo egokitzapen jakinarazi behar zaio dirulaguntza eman duen erakundeari, eta erakundearen oniritzia jaso behar dugu, proiektuan aldaketak egin baino lehen.

• Ebaluazioak proiektuaren diseinuan jasota egon behar du; ebaluazioa prozesu bat da, eta ez proiektuaren amaierako une zehatz bat.

• Jarraipen ekonomikoa egin behar da, egiten ditugun gastuak kontrolatu eta fakturak eta ordainagiriak egin eta jaso behar dira, ondoren, egindako gastuak inolako arazorik gabe egiaztatu ahal izateko.

• Fakturak baliozkoak izan daitezen beharrekoak dituzten datu guztiak badituzten begiratu behar da: data, kontzeptua, fakturaren zenbakia, BEZa, edo BEZ salbuespena, hala badagokio, hornitzailearen datuak (IFK barne) eta elkartearen datuak (IFK barne).

• Txostenak objektibotasunez, egiazkotasunez eta zintzotasunez egina izan behar du; sinesgarritasuna behar du erakundearen aurrean, eta elkartearentzako baliagarria izan behar du.

• Txostenaren edukia nahiz forma zaindu egin behar dira, edonork ulertzeko modukoa izan behar baitu.

... aholku erabilgarriak

Page 68: Egingo dugu proiektu bat?
Page 69: Egingo dugu proiektu bat?

Proiektu baten

Page 70: Egingo dugu proiektu bat?

70

70

1 ESKATU DUEN ERAKUNDEA - Nork egingo du?

Alegria-Dulantziko Euskararen Aldeko Elkartea (DEA) 2009an sortu zen, hainbat esparrutan la-nean ari ziren herritarren ekimenez (hezkuntza, aisia, kultura, auzolana), Alegria-Dulantzin euskara-ren erabilera eta ikaskuntza sustatzeko. Gaur egun, erakundeak 15 bazkide eta boluntario ditu (9 emakume eta 6 gizon), eta etengabe ari dira lanean. Orain arte, elkartea aurkezteko jarduera bat egin dugu gure herrian, eta euskararen egoera aztertzeko zenbait lantegi ere egin ditugu.

2 JATORRIA ETA OINARRIA - Zergatik egin nahi da?

Gure erakundearen lan ildoak ezartzeko asmoz, guztira 4 lantegi egin ditugu, gure herrian eus-karak duen egoera aztertzeko eta eztabaidatzeko, eta, gure gaitasunak, baliabideak eta espe-rientzia kontuan hartuta, jarduketa ildoak lehenesteko. Lantegi horietan elkarteko kide guztiek parte hartu dute. Egindako azterketa honako alderdi hauetan oinarritu da:

• Kontuan hartu da bizi garen herriaz dugun ezagutza.

• Dokumentuak aztertu dira: IV. mapa soziolinguistikoa, Euskararen Foru Zerbitzuaren 2010-2013ko Plan Estrategikoa, besteak beste.

• Herriko zortzi informatzaile garrantzitsuri elkarrizketak egin zaizkie: udaleko euskara teknikariari, anima-tzaile soziokulturalari, guraso elkarteetako bi ordezkariri, herriko bi irakasleri eta parrokiako bi monitoreri.

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 71: Egingo dugu proiektu bat?

71

Gure herrian euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzeko lanean, lehentasuna eman beharreko le-hen arazoa hauxe da: herriko gazte gehienek hezkuntza esparruan euskara erabiltzen badute ere, oso gutxi erabiltzen dute esparru horretatik kanpo, hau da, etxean eta kalean. Lehentasun hori, gainera, bat dator Euskara Sustatzeko Planean jasotako ildo estrategiko batekin: euskararen erabilera sustatzea, batez ere gazteen artean.

Gure identifikazioan, ez dugu hauteman desberdintasunik herriko nesken eta mutilen artean, euskararen erabilerari edo ezagutzari dagokionez. (Identifikazio faseko emaitzak eranskine-tan jasotzea komeni da, kasu honetan, elkarrizketen eta lantegien emaitza eta arazoen zu-haitza, adibidez).

IV. Mapa soziolinguistikoaren arabera, gure herrian 30 urtetik beherako gazteen % 60 elebidu-na da, eta gehienak hezkuntza esparruan ikasi dute.

Hauek dira gazteek hezkuntza esparrutik kanpo euskara horren gutxi erabiltzearen arrazoiak (proiektuaren eranskinean txertatu dugun arazoen zuhaitzera jo dezakegu):

• Familia esparruan gaztelania erabiltzen da, guraso askok euskaraz ez dakitelako eta horiek euskara ikasten ez dutelako; euskara ikasteko, Gasteizera joan beharko lukete, eta horrek

2 Mapa soziolinguistiko honetan, ez dago Alegria-Dulantziri buruzko daturik, asmatu egin ditugu adibide honetarako.

Proiektu baten

Page 72: Egingo dugu proiektu bat?

72

zailtasun bat eransten dio. Gainera, guraso asko ez dira ohartzen zeinen beharrezkoa eta garrantzitsua den euskara erabiltzea, hizkuntza honek bizirik jarrai dezan.

• Gazteei zuzentzen zaizkien aisialdiko gune eta jarduerak gaztelaniaz dira.

Beraz, lehentasunezko behartzat identifikatu dugu gazteen artean euskararen erabilera sustatzea, hezkuntza esparrutik kanpo. Horretarako, ezinbestekoa da gurasoei euskara ikasten laguntzea eta horien artean euskararen erabilera bultzatzea, eta gazteei zuzendutako aisian ere euskara sustatzea.

PROIEKTUAREN IZAERA - Zer egin nahi da

Proiektuaren izenburua: Euskara PLAZARA!!!Garatuko dugun proiektua 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteekin aisialdiko eta eskolaz kanpoko jarduerak burutzean datza, hezkuntza esparrutik kanpo euskararen erabilera sustatzeko.

Gainera, euskararen erabileraren aurrean sentiberatasuna lantzeko lantegiak ere landuko dira; lantegi horiek gizarte esparruan lanean ari diren herriko eragileei zuzenduko zaizkie (kultura tal-deei eta aisialdiko taldeei).

Azkenik, gurasoei zuzendutako sentiberatze lantegiak ere landuko dira, herrian dauden bi guraso elkarteen bidez, etxean euskararen erabilera sustatzeko. Era berean, euskaraz ikasteko bi ikas-taro ere eskainiko zaizkie gurasoei.

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 73: Egingo dugu proiektu bat?

73

HELBURUAK - Zertarako egin nahi da?

HELBURU OROKORRA:

Udalerrian euskara gehiago erabil dadin eta garrantzi eta indar handiagoa har dezan laguntzea.

BERARIAZKO HELBURUA:

Udalerriko gazte elebidunen artean, ikasgelatik kanpo euskararen erabilera bultzatzea.

HELBURU ERAGILEAK EDO EMAITZAK:

1.- Gazteei aisialdiko gune eta jarduera gehiago eskainiko zaizkie euskaraz.

2.- Familiaren eremuan euskararen erabilera sustatuko da.

HARTZAILEAK - Nori zuzentzen zaio?

Proiektua honako kolektibo hauei zuzentzen zaie:

• ALEGRIA-DULANTZI HERRIKO GAZTEEI (14 URTETIK 25 URTERA BITARTEKOAK): guztira 120 pertsona, 73 neska eta 47 mutil.

120 pertsona horietatik 15 etorkinak dira, ez dakite euskaraz, eta ez daude D ereduan izen emanda. Bestalde, badakigu herriko beste 8 pertsonak aniztasun funtzionalen bat dutela edo behar bereziak dituztela.

Proiektu baten

Page 74: Egingo dugu proiektu bat?

74

72 gazte izango dira proiektuaren zuzeneko onuradunak, programatu diren aisialdiko euskarazko 6 jardueratan parte hartuko baitute (jarduera bakoitzeko 12 gazte).

Zeharka, berriz, herriko gazte guztiengana heltzea espero da, taldea txikia baita eta guztiek elkar ezagutzen baitute. Parte hartzen dutenak beren harremanetan euskara erabiltzen hasten diren heinean, Alegria-Dulantziko gainerako gazteek ere jarrera bera izango dutela uste dugu.

• HERRIKO KULTURA TALDEETAKO ETA AISIALDI TALDEETAKO KIDEEI: guztira 60 pertsona dira, 34 gizon eta 26 emakume.

Sentiberatze bileretan gutxienez 6 pertsonak hartuko dute parte zuzenean (kolektibo bakoitzeko ordezkari bat); hala ere, zeharka, kolektiboetako kide guztiak izango dira proiektuaren onuradun, eta baita horiek antolatzen dituzten jardueretara joan ohi diren guztiak ere. Gero eta jarduera gehiago eskainiko baitira euskaraz.

• HERRIKO BI GURASO ELKARTEETAKO GURASOEI: guztira 55 pertsona, 30 emakume eta 25 gizon.

Euskara ikasteko ikastaroetan gutxienez 30 pertsonak (ikastaro bakoitzeko 15 pertsona) par-te hartuko dutela aurreikusten da. Horiek izango dira zuzeneko onuradunak.

Gurasoen kolektiboak eragin ugaltzaile handia du, eta ikastaroan parte hartzen dutenen seme-alabek zeharka jasoko dituzte berorren onurak.

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 75: Egingo dugu proiektu bat?

75

METODOLOGIA: Nola egingo da?

1. HELBURU ERAGILEA LORTZEKO: Gazteei aisialdiko gune eta jarduera gehiago eskainiko zaizkie euskaraz.

1.1. JARDUERA: AISIALDIKO JARDUERAK EUSKARAZEuskaraz garatuko diren eskolaz kanpoko eta aisialdiko jardueren programa bat egingo da. Guztira, hainbat motatako 6 jarduera landuko dira (lantegiak, ibilaldiak, bideo-forumak, hitzaldiak), euskara hutsean. Programa hau taxutzeko eta garatzeko, hezkuntzaren esparruan eta aisialdiaren esparruan adituak diren elkarteko kide batzuen laguntza dugu (aisialdiko begiraleak eta irakasleak).

Jardueraren arabera, jarduera bakoitzean izena eman dezaketen pertsonen gehieneko kopurua zehaztuko da. Adinari dagokionez, 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteei zuzentzen zaizkie.

Jardueren berri emateko, hainbat bide erabiliko dira: herrian kartelak ezarriko dira, aisialdiko taldeetan eta eskoletan berorien berri emango da, herritarren postontzietan informazioa za-balduko da, eta sare sozialetan helbide zerrendak eta taldeak osatuko dira.

Hauek dira landuko diren jarduerak:

• Bideo-foruma, euskaraz: gazteei eta nerabeei zuzendutako film bat emango da, euskaraz eta, gainera, ondoren, bideo-foruma egingo da.

Proiektu baten

Page 76: Egingo dugu proiektu bat?

76

• Euskal Gymkhana: Hainbat gazte talderen artean lehiaketa bat antolatuko da.

• Pagoetara ibilaldia: Pagoetara (Gipuzkoa) ibilaldi bat egingo da; herria bisitatuko dugu, eta baserri-museora joango gara, euskal baserrien funtzionamendua eta bizimodua ezagutzeko.

• Ipuin kontaketak, euskaraz.

• Mendi ibilia: Alegria-Dulantzitik gertu dagoen mendiren batera joango gara.

• Euskal kontzertua: Euskarazko musika kontzertu bat antolatuko da.

Etorkin gazteek jarduera horietan parte hartu nahi badute, euskara ikasteko ikastaroetara zuzen-duko dira, edo beraientzat bereziki prestutako ikastaroren bat antolatzea ere pentsa dezakegu. Jardueretan parte hartzeko, ezinbestekoa da euskaraz jakitea.

Aniztasun funtzionalen bat duten gazteei dagokienez, kontuan hartu da alderdi hau proposatu-tako jardueretan (mundu guztiari egokitutako jarduerak izango dira). Dena dela, eta eskaeraren arabera, jarduerak parte-hartzaileei begira egokitu ahal izango dira.

1.2. JARDUERA: HAINBAT ERAGILE SENTIBERATZEA (KULTURA TALDEAK, AISIALDIKO TALDEAK), HERRIAN GIZARTE ETA HARREMAN ESPARRUETAN EUSKARA ERABIL DEZATEN

Herriko kultura taldeekin eta aisialdiko taldeekin harremanetan jarriko gara, proiektua azaltzeko eta euskararen erabilerari buruzko sentiberatze saioak lantzeko.

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 77: Egingo dugu proiektu bat?

77

Sentiberatze saio horiek elkartzeko guneak izango dira; saio horietan, herrian euskarak duen egoeraz eta eskolatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko beharraz hitz egingo da.

Saio horiek dinamizatzeko, elkarteko kideen laguntza izango dugu (aisialdiko begiraleak eta irakasleak).

2. HELBURU ERAGILEA LORTZEKO: Familiaren eremuan euskararen erabilera sustatuko da.

2.1. JARDUERA: PERTSONA HELDUAK, GURASOAK SENTIBERATZEA, EUSKARA IKAS DEZATEN ETA ETXEAN ERABIL DEZATEN

Herriko bi guraso elkarteen bidez, gurasoei zuzendutako sentiberatze saioak egingo dira. Saio ho-rietan, herrian euskarak duen egoeraz, etxean euskara erabiltzeaz eta gurasoek euskara ikasteko eta etxean erabiltzeko dituzten zailtasunez hitz egingo da.

2.2. JARDUERA: EUSKARA IKASTEKO BI IKASTARO GURASOENTZATEuskara ikasteko bi ikastaro eskainiko zaizkie gurasoei (ikastaro bakoitzean 20 lagun). Ikastaro bakoitza 50 ordukoa izango da; astean bi egunez ordu eta erdiko saioak egingo dira, goizez eta arratsaldez, familia eta ikastaroa bateragarri izan daitezen. Ikastaro horietan, euskaraz ez daki-ten etorkin gazteek ere parte hartu ahal izango dute. Ikastaroek 4 hilabete inguru iraungo dute.

Kontratatuko den pertsona batek eta elkarteko boluntario batek (herriko ikastetxe bateko euska-ra irakaslea denak) emango dituzte bi ikastaro horiek.

Proiektu baten

Page 78: Egingo dugu proiektu bat?

78

DENBORAN KOKATZEA - Noiz egingo da?Proiektua 8 hilabetetan garatuko da, 2010eko apiriletik azarora bitartean.

JARDUERAK API. MAI. EKA. UZT. ABU. IRA. URR. AZA.

Langileak kontratatzea x x x x x x x x

Aisialdiko euskarazko jardueren x x programa diseinatzea

Jardueren programa hedatzea x

Aisialdiko 6 jarduera x x x x x garatzea euskaraz

Kultura taldeekin, aisialdiko taldeekin eta x x guraso elkarteekin harremanetan jartzea

Sentiberatze lantegiak kultura taldeekin, x x aisialdiko taldeekin eta guraso elkarteekin

Euskara ikastaroen berri ematea x x eta izen emateak

Euskara ikastaroak garatzea x x x x x x

Ebaluazioa eta txosten teknikoa eta x x x x x x x x ekonomikoa egitea * Proiektuaren KRONOGRAMAREN ADIBIDEA

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 79: Egingo dugu proiektu bat?

79

79

PROIEKTUAREN KOKAPENA – Non egin nahi da?Proiektuaren zatirik handiena Alegria - Dulantzi herrian garatuko da, elkartearen lokaletan, Kul-tura Etxean eta ikastetxeetan. Euskaraz egingo diren aisialdiko jardueren artean, herririk kan-pora irtengo gara, Pagoetara (Gipuzkoa), hain zuzen.

GIZA BALIABIDEAK – Norekin egingo dugu?

Proiektua garatzeko, honako pertsona eta erakunde hauen laguntza izango dugu:

• Elkarteko boluntarioak. Proiektuan lanean ari garen taldea 15 pertsonak osatzen dugu, 9 emakumek eta 6 gizonek. Horietako batzuek aisialdiaren esparruan lan egiten dugu (ai-sialdiko begiraleak), eta beste batzuek hezkuntzaren esparruan lan egiten dugu; beraz, pro- iektuan planteatutako jarduerak egiten eta antolatzen lagundu dezakegu, bai gazteentzako diseinatutako aisialdiko jardueretan, bai euskara ikasteko gurasoei zuzendutako ikastaroe-tan ere. Horrelako jarduerak antolatzen esperientzia dugu.

• Proiektua ondo garatzeko, pertsona bat kontratatu beharko da; pertsona hori proiektu hori koordinatzeaz arduratuko da eta gurasoei zuzendutako euskara ikasteko ikasta-roen garapenean lagunduko du. Proiektuak indarrean dirauen hilabete guztietan, lanaldi hereneko kontratua izango du pertsona horrek, eta jarduera guztiak koordinatzeaz, ho-riek gauzatzeaz, elkarteko beste kide batekin batera euskara ikastaroak eskaintzeaz

Proiektu baten

Page 80: Egingo dugu proiektu bat?

80

eta proiektuaren memoria prestatzeaz arduratuko da. Kontratatuko den pertsonak es-perientzia izan behar du euskarako eskolak ematen.

• Alegria-Dulantziko elkarteak. Proiektua garatzeko, herriko hainbat kultura elkarteren laguntza dugu, eta baita herriko guraso elkarteena ere. Bi kasuetan hartzaileak dira, baina horien parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoak dira, proiektuaren garapen onerako.

BALIABIDE MATERIALAK ETA EKONOMIKOAK - Zer baliabide behar ditugu?

Proiektua garatzeko, hainbat baliabide material eta ekonomiko beharko ditugu, besteak beste:

• Fotokopiak eta hainbat material, kultura elkarteekin eta guraso elkarteekin egingo diren lan-tegietarako eta euskara ikastaroetarako.

• Aisialdiko jardueren kartelak eta euskara ikasteko gurasoei eta etorkin gazteei zuzentzen zaizkien ikastaroen berri ematen dutenak.

• Erdun proiektagailua eta pantaila alokatu behar dira, euskarazko bideo-forumerako.

• Euskal Gymkhana egiteko, hainbat material erosi behar dira.

• Pagoetara ibilaldia egiteko, autobusa kontratatu behar da egun osorako.

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 81: Egingo dugu proiektu bat?

81

• Alegria-Dulantziko antzokiaren alokairu tasak ordaindu behar dira.

• Ipuinak eskaraz kontatzeko kontalari bat kontratatu behar da.

• Euskal musika taldea kontratatu behar da.

• Egingo diren jarduera guztiak estaliko dituen asegurua kontratatu behar da.

• Proiektua koordinatzeko kontratatuko den pertsonaren kontratua eta soldata ku-deatzeaz arduratuko den agentzia kontratatu behar da.

Proiektu baten

Page 82: Egingo dugu proiektu bat?

82

AURREKONTUA – Zenbat kostatuko zaigu proiektua?Aurrekontua, jardueren arabera:

Jarduerak Baliabideak Kopurua Prezioa Guztira Dulantziko UdalarI Arabako Foru Elkartearen /alea eskatutakoa Aldundiari eskatutakoa ekarpena

3. Euskara ikasteko bi ikastaro

4. Alegria-Dulantziko gazteei zuzendutako aisialdiko 6 jar-duera; horietako bat herritik kanpo egingo da.

3.1.Euskara ikastaroen berri emateko kartela.3.2. Fotokopiak.4.1. Aisialdiko jardueren kar-telak.4.2. Pagoetara joateko autobusa.4.3. Museorako sarrerak.4.4. Erdun proiektagailua eta pantaila alokatzea.4.5. Kultura Etxeko antzokia alokatzeko tasak.4.6. Gymkanarako materialak.4.7. Ipuin kontalaria .4.8. Musika kontzertua, euskaraz.4.9. Erantzukizun zibileko asegurua.4.10. Ebaluazioen fotokopiak.

4 4.000

60

1 12

1

2 1 1 1 1 100

1,200,07

1,20522

50

50

360

42

600

0,07

4,80€ 4,80€ 0,00€280,00€ 140,00€ 0,00€

72,00€ 72,00€ 0,00€522,00€ 522,00€ 0,00€

0,00€

600,00€ 0,00€ 600,00€

42,00€ 0,00€ 42,00€

100,00€ 100,00€ 0,00€

20 20,00€ 20,00€ 0,00€300 300,00€ 0,00€ 0,00€

600,00€ 0,00€ 600,00€

0,00€360,00€ 0,00€ 360,00€

7,00€ 7,00€ 0,00€

0,00€

PROIEKTUA GUZTIRA 7.250,90€ 888,90€ 1.322,00€

Proiektua koordinatzea eta lan-tegiak eta ikastaroak ematea .

Kontratatutako langilea kudeatzea.

Pertsona baten kontratazioa, la-naldi herenean, 8 hilabetetarako.

Kudeatze agentziaren kontratazioa.

8 8

500 40

4.000,00€ 320,00€

0,00€ 0,00€

0,00€ 320,00€

1. Herrian euskarak duen egoera eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko beharra eztabaidatzeko saioak.

2. Herriko guraso elkarteekin bilerak, Alegria-Dulantzin euskarak duen egoeraren aurrean sentiberatzeko.

1.1. Eman beharreko agirien fotokopiak.

2.1. Saioetan eman beharreko agirien fotokopiak.

180

150

0,07

0,07

12,60€

10,50

12,60€

10,50€

0,00€

0,00€ 140,00€

0,00€

0,00€

0,00€

0,00€ 0,00€ 300,00€

0,00€

5040,00€

4.000,00€

0,00€

0,00€

0,00€

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 83: Egingo dugu proiektu bat?

83

LANGILEAK

Pertsona baten kontratazioa, lanaldi here-nean, 8 hilabeterako

KONTRATAZIOA

Kudeatze agentziaren kontratazioa4.3. Museorako sarrerak4.4. Erdun proiektagailua eta pantaila alokatzea4.5. Kultura Etxeko antzokia alokatzeko tasak4.7. Ipuin kontalaria4.8. Musika kontzertua euskaraz4.9. Erantzukizun zibileko asegurua

MATERIALAK

1.1. Eman beharreko agirien fotokopiak2.1. Saioetan eman beharreko agirien fotokopiak3.2. Ikastaroetarako fotokopiak4.6. Gymkanarako materialak4.10. Ebaluazioen fotokopiak

PUBLIZITATEA ETA HEDAPENA

3.1. Euskara ikastaroen berri emateko kartela4.1. Aisialdiko jardueren kartelak

LEKUALDATZEAK4.2. Pagoetara joateko autobusa

TOTAL 7.250,90€ 888,90€ 5040,00€

1.322,00€

8 4.000,00€ 0,00€ 4.000,00€

0,00€500,00€

8 320,00€ 0,00€ 0,00€ 320,00€40,00€12 600,00€ 0,00€ 0,00€ 600,00€50,00€

1 42,00€ 0,00€ 0,00€ 42,00€42,00€

2 100,00€ 100,00€ 0,00€ 0,00€50,00€1 300,00€ 0,00€ 300,00€ 0,00€300,00€1 600,00€ 0,00€ 600,00€ 0,00€600,00€1 360,00€ 0,00€ 0,00€ 360,00€360,00€

180 12,60€ 12,60€ 0,00€ 0,00€0,07€

150 10,50€ 10,50€ 0,00€ 0,00€0,07€4.000 280,00€ 140,00€ 140,00€ 0,00€0,07€

1 20,00€ 20,00€ 0,00€ 0,00€20,00€

100 7,00€ 7,00€ 0,00€ 0,00€0,07€

4 4,80€ 4,80€ 0,00€ 0,00€1,20€

60 72€ 72€ 0,00€ 0,00€1,20€

1 522€ 522€ 0,00€ 0,00€522€

Sailak Kopurua Prezioa Guztira Dulantziko Udalari Arabako Foru Aldundiari Elkartearen eskatutakoa eskatutakoa ekarpena

Aurrekontua, sailen arabera:

Proiektu baten

Page 84: Egingo dugu proiektu bat?

84

EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA – Nola jakingo dugu ongi egiten ari garen?

Proiektu honen ebaluazioa eta jarraipena egiteko, zehaztutako berariazko helburuaren arabera, honako adierazle eta egiaztapen iturri hauek zehaztu ditugu:

Langileak 4.000,00€ 0,00€ 4.000,00€ 0,00€

Kontratazioa 2.322,00€ 100,00€ 900,00€ 1.322,00€

Materialak 190,10€ 190,10€ 140,00€ 0,00€

Publizitatea eta 76,80€ 76,80€ 0,00€ 0,00€hedapena

Lekualdatzeak 522,00€ 522,00€ 0,00€ 0,00€

GUZTIRA 7.250,90€ 888,90€ 5.040,00€ 1.322,00€

Gastuak Guztira Dulantziko Udalari Arabako Foru Aldundiari Elkartearen eskatutakoa eskatutakoa ekarpena

Aurrekontuaren laburpena:

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

Page 85: Egingo dugu proiektu bat?

85

HELBURUA ADIERAZLEAK EGIAZTAPEN ITURRIAK

Berariazko helburua: Udale-rriko gazte elebidunen artean, ikasgelatik kanpo euskararen erabilera sustatzea.

1. helburu eragilea edo emaitza: Familiaren eremuan euskara-ren erabilera sustatuko da.

2. helburu eragilea edo emaitza: Gazteei aisialdiko gune eta jarduera gehiago eskainiko zaizkie euskaraz.

Herriko gazteen artean euskararen erabilera % 50 ge-hitu da.

• Herriko bi guraso elkarteekin sentiberatze saio bat egin da gutxienez.• Guraso elkarte bakoitzeko 15 pertsonak parte hartu dute.• Saioaren balioespen positiboa.• Euskara ikasteko bi ikastaro eskaini dira, bata goizez, eta bestea arratsaldez.• Ikastaro bakoitzean gutxienez 15 pertsonak eman dute izena, eta ikastaroaren % 70 egin dute.• Ikastaroaren amaieran, parte hartu duten guztiek oinarri-zko hizkuntza gaitasuna lortu dute.• Parte hartu dutenek ikastaroa positiboki balioetsi dute, eta etxean euskara erabiltzen hasi dira.

• Gutxienez sei kolektiborekin sentiberatze saio bat egin dugu.• Epe horretan, kolektibo horietako batek bi jarduera euska-raz eskaini ditu gutxienez.• Aisialdiko 6 jarduera euskaraz egin dira, eta parte-hart-zaileei egokitu zaizkie.• Jarduera bakoitzean, 12 pertsonak parte hartu dute gutxie-nez.• Gutxienez 8 pertsonaz osatutako talde batek jarduera guztietan erregulartasunez parte hartu du.• Jarduerak positiboki balioetsi dituzte gazteek, bai eta euskara erabiltzerakoan sentitu dutena ere.

Euskararen erabilerari buruzko txostena..

• Saioen programazioa.• Bertaratutakoen zerrenda.• Saioen balioespena.• Ikastaroaren programazioa (edu-

kiak, metodologia).• Izena eman dutenen zerrenda.• Ikastaroan egunero parte hartu

dutenen zerrenda.• Ebaluazioa, ikastaroaren erdi alde-

ra eta amaieran.

• Saioen programazioa (datak eta dinamika).

• Saioetan parte hartu duten pert-sonak (sinadurak).

• Beste kolektiboen jardueren programa.

• Jardueren programazioa.• Bertaratutakoen zerrenda.• Jarduera bakoitzaren ebaluazioa.

Proiektu baten

Page 86: Egingo dugu proiektu bat?
Page 87: Egingo dugu proiektu bat?

87

• ÁLVAREZ, P. (2001). Berdintasuna sortzen: jarduera eta programetan generoaren ikuspegia sartzeko gidaliburua. Gasteiz. Arg.: Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.

• ANDER EGG, E.; AGUILAR IDÁÑEZ, M.J. (1997). Cómo elaborar un proyecto. Guía para diseñar proyectos sociales y culturales. Madril, ICSA.

• ANDER EGG, E. (2000). Metodología y práctica de la Animación Sociocultural. Madril, CSS

• ANYAEGBUNAM, C.; MEFALOPULOS, P.; MOETSABI, T. (2008). Manual diagnóstico partici-pativo de comunicación rural. Erroma, Fao. Sarean: http://www.fao.org/docrep/011/y5793s/y5793s00.HTM

• CRUZ ROJA ESPAÑOLA (2000). Manual de Planificación de Proyectos Sociales. Madril, Cruz Roja Española argitaletxea.

• DE LA CUESTA GONZÁLEZ, M. (2002). La financiación de las entidades sin fines de lucro. Madril, Editorial Universitaria Ramón Areces.

eta

Page 88: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

88

• EMAKUNDE (1998). Hizkuntza, hitzak baino zeozer gehiago. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista-rako proposamenak. Gasteiz, Arg. Emakunde.

• FARAPI S.L. (2008). Gaztelaniaz erabiera ez sexistak sustatzeko gida elkarteentzat. Gasteiz, Gasteizko Udala. Sarean: www.vitoria-gasteiz.org/erdu (informazioa eta baliabideak/argitalpe-nak atalean).

• GARCÍA HERRERO G. A.; RAMÍREZ NAVARRO, J.M. (1996). Diseño y evaluación de Proyectos Sociales. Zaragoza, Libros Certeza.

• GAVILÁN, BEGOÑA. (2008). Irabazi asmorik gabeko erakundeetan ekonomia eta finantzako ku-deaketarako oinarrizko gida. Bilbo, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia.

• GÓMEZ GALÁN, M. y SAINZ OLLERO, H. (1999). El ciclo del proyecto de cooperación al desarro-llo. La aplicación del marco lógico. Madril, Cideal.

• LOBILLO EGUÍBAR, P. (2001). Técnicas de Diagnóstico Rural Participativo (DRP) en Cooperación para el Desarrollo. Bilbo, Alboan.

• LÓPEZ, A. y VARELA, I. (2010). Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko esku-liburua: gaitasunen indartzearen, partaidetzaren, genero-etiketaren, eskubide-ikuspegiaren eta iraunkortasun ekologikoaren bitartez. Bilbo, Eusko Jaurlaritza.

• MARTÍN, M.T. et al. (2000). Planificación y Diseño de Proyectos en Animación Sociocultural. Ma-dril, Sanz y Torres S.L.

Page 89: Egingo dugu proiektu bat?

89

• MORO, L. (2009). Gestión actual de una ONG. Madril, Lid. Editorial.

• MUÑOZ, X. (2007). La captación de recursos en las entidades de acción social”. Educación social aldizkaria, 37, zk., 101.-118. or.

• NIRENBERG, O.; BRAWERMAN, J.; RUIZ, V. (2003): Programación y evaluación de proyectos so-ciales. Aportes para la racionalidad y la transparencia. Buenos Aires, Ed. Paidos.

• PALENCIA-LEFLER ORS, M. (2001). Fundraising: el arte de captar recursos: manual estratégico para organizaciones no lucrativas. Bartzelona, Instituto de Filantropía y Desarrollo.

• PARADAS, C.; DE LA RIVA, F. (2000). Los Proyectos. Cómo convertir sus ideas en acción, sin liarse como la pata de un romano. Cornellá de Llobregat, Fundación Esplai.

• PÉREZ DE SERRANO, G. (1993). Elaboración de Proyectos Sociales. Casos prácticos. Madril, Ediciones Narcea.

• ROMÁN, M. (1999). Guía Práctica para el Diseño de Proyectos Sociales. Santiago (Txile), CIDE.

• ROMÁN BERMEJO, J.L.; GUZMÁN CASADO, G. (2008). ““Metodologías participativas en la di-namización de procesos de desarrollo rural sustentable”. VIII Congreso SEAE Bullas, (Murtzia, 2008ko iraialren 16tik 20ra). Sarean: http://www.agroecologia.net/SEAE/recursos/publicacio-nes/publicaciones-online/2009/eventos-seae/cds/congresos/actas-bullas/seae_bullas/verd/sesiones/9%20S2D.%20DES.RURAL(II)/S2D2.pdf

eta

Page 90: Egingo dugu proiektu bat?

Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa

90

LOTURA INTERESGARRIAK:

http://www.reflect-action.org/

Reflect Ekintza ikuspegian oinarritutako partaidetza baliabideak eta tresnak eskaintzen ditu. Partaidetzan oinarritutako ikaskuntza prozesu egituratu bat da Reflect Ekintza, eta jendeari bere testuinguruaren azterketa kritikoa egiten laguntzen dio, jabekuntza garapen iraunkorrean eta bidezko garapenean oinarrituz.http://www.dicc.hegoa.ehu.es

http://www.dicc.hegoa.ehu.es

Hiztegi bat da: Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo.