Egingo dugu proiektu bat?

Click here to load reader

  • date post

    11-Jun-2015
  • Category

    Documents

  • view

    2.885
  • download

    10

Embed Size (px)

Transcript of Egingo dugu proiektu bat?

  • 1. Argitaratzen du: Vitoria-Gasteizko Udala.Egilekideak: Nahia Prez de San Romn, Oscar Fernndez eta Erdu Agentzia.Laguntzen dute: Arabako Foru Aldundia eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintza.Diseinu eta maketazioa: Erdu.Itzulpenak: AZTIRI Itzulpen Zerbitzuak.Inprimatzen du: Grficas Irudi, S.L.Lege Gordailua:

2. Zer dira proiektuak, eta zertarako taxutzen ditugu? ................................................................................................................................... 5Nondik hasiko gara? ............................................................................................................................................................................................................................... 8 Nola identifikatu proiektu bat? ................................................................................................................................................................................................. 13Nola txertatuko ditugu zehar-lerroak (generoa, kulturartekotasuna...) proiektuetan? ................................................ 27Nola egingo dugu proiektu on bat? ......................................................................................................................................................................................... 30 Eta orain... Nola finantziatuko dugu proiektua? ....................................................................................................................................................... 40Zer da proiektuak gauzatzea eta jarraipena egitea?............................................................................................................................................ 49Nola ebaluatu proiektu bat? .......................................................................................................................................................................................................... 51Nola egingo dugu proiektuaren txostena?....................................................................................................................................................................... 56 Laburbilduz ... Aholku erabilgarriak .................................................................................................................................................................................. 65 Proiektu baten adibidea............................................................................................................................................................................................................... 69 Bibliografia eta webgrafia ................................................................................................................................................................................................................. 87 3. dira proiektuak?etataxutzen ditugu?B atzuetan, dirulaguntza bat jasotzeko aukera dugunean hasten gara pentsatzen proiektuetan; hau da, finantziazio publiko edo pribatua lortzeko modutzat ikusten ditugu proiektuak. Bainaproiektua beste zerbait da, beste zerbait izan behar luke, dirulagun-tzak albo batera utzita, nahiz eta horiek garrantzi handikoak eta beha-rrezkoak izan gizarte erakunde askorentzat.Jarduera plan bat da proiektua, iparra galdu gabe gure helburua lortzen la-gunduko digun mapa eta iparrorratza. Tresna bat da, guztioi bide beretikjoaten eta zertan ari garen jakiten laguntzen diguna, horrela, adaba-kiak jarri beharrik edo bat-batean erabakiak hartu beharrik ez izateko.Izan ere, bat-bateko erabaki on bat hartzeko, lan handia egin behar daaurretik. Zer lortu nahi den aurrez erabakitzea da kontua, eta helburuhoriek lortzeko bitartekoak adieraztea.5 4. Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoaProiektua jarduera multzo bat da, helburu bat edo batzuk lortzera zuzentzen diren eta elkarrekin lotuta dau-den jarduerez osatutakoa, eta, berorren bidez, aurrez identifikatutako egoera bat hobetu nahi da, arazo batikonponbidea aurkitu nahi zaio, edota behar bat ase nahi da. Gainera, epe zehatz baterako da (hasiera eta amaie-ra ditu); kontuan hartzen ditu proposatutako jarduerak egiteko eta, horien bidez, helburuak lortzeko eskuraditugun nahiz behar ditugun baliabideak. Azkenik, proposatutako helburuak lortuko ditugun edo ez nola jakingodugun galdetuko diogu geure buruari.Zerda proiektu bat?Proiektu bat zer den kontuan hartuta, badakigu EZ dela horri buruzko hitzaldi bat edo hizke-taldi bat antolatzea. Hori, izatekotan, proiektuaren barneko jarduera bat izango da. Proiek-tu bat izan dadin, galdera hauek egin behar dizkiogu gure buruari, adibidez: Zer lortu nahi dugu hitzaldi horrekin? Hitzaldi horren bidez, zer egoera, arazo, behar aztertu eta kontuan hartu nahi dugu bereziki? Zergatik hitzaldia, eta ez beste zerbait? Nahikoa da hitzaldia, edota, lortu nahi dugun horri erantzun ahal izateko, beste gauza osagarri batzuk behar ditugu? Zer baliabide ditugu eskura, eta zer baliabide behar ditugu?...6 5. dira proiektuak?etataxutzen ditugu?Gehienetan, elkartearen kanpo jarduerak zehazteko egiten ditugu proiektuak, baina beste asmo ba-tzuk ere izan ditzakete: elkartearen zabalkundea sustatzea, antolamendua eta kideen arteko komu-nikazio bideak hobetzea, elkartea ezagutaraztea, atxikimendu, baliabide eta pertsona gehiago erakart-zea, eta abar. Hau da, elkartearen bizimoduko esparru guztiak zehatz daitezke, eta zehaztu behar dira,jarduera proiektuetan. Horrela, geure esku izango dugu bide onetik goazen, okertu garen edo nola hobe-tu gaitezkeen jakiten lagunduko digun iparrorratza.Proiektu bat egitea ez da erraza, baina ez da pentsa dezakegun bezain zaila ere. Egia esan, oinarrizkogaldera batzuk argi baditugu eta erantzunak aurkitzen badizkiegu, konturatzen garenerako eginda izan-go dugu proiektua. Eta praktika pixka batekin, gero eta errazagoa izango da. Gida honen bidez, proiek-tuak lantzeko bidea errazago egiten lagundu nahi dizuegu, oinarrizko galdera horiek eta proiektu batenadibidea abiaburutzat hartuta.7 6. hasiko gara?E zer baino lehen, argi izan behar dugu nor garen, elkarte gisa zer lor-tu nahi dugun, noraino iritsi nahi dugun, norekin ari garen laneanHau da, argi izan behar ditugu gure elkartearen betekizuna, xedeaeta noranzkoa. Proiektuak lantzen hasi aurretik egin beharrekoa da horiguztia berez, elkartea sortu zen unetik bertatik egin beharrekoa. Bainahorrela egin ez bada edo ondo egin ez bada, horixe egin beharko da edo-zein proiektu lantzen hasi aurretik.Elkarte bateko kide den pertsona orok ezagutu eta argi izan behar dituelkarte horren xedea, betekizuna eta zentzua. Horrez gain, argi etamodu errazean adierazi behar diegu elkartearen nortasuna elkarteradatozen pertsonei edo elkartea sakonago ezagutu nahi dutenei.Ez gara ari behin erabaki eta betirako izango den zerbaiti buruz. Elkar-teek, aldian-aldian, egiten dutena eta egin nahi dutena aztertu behardute, eta, errealitatea aldakorra denez, errealitate horri erantzutendioten ikusi behar dute.8 7. hasiko gara?Ondoren, hona hemen gure elkartea definitzen eta aldian-aldian berrikusten lagundu diezaguketenzenbait galdera:Nor gara?Nork osatzen dugu elkartea? Zenbat pertsona aktibo gaude? Zein dira gure bereizgarriak? (auzokoak,gazteak, emakumeak, profesionalak, boluntarioak, arazo edo behar zehatz bat duten pertsonak, etab.)Zein dira gure beharrak eta arazoak?Zer egiten dugu?Zer jarduera edota zerbitzu egiten ditugu? (salaketak, aholkularitza, informazioa, prestakuntza, dibul-gazioa, sentiberatzea, babes eta laguntza zerbitzuak)Zertarako egiten dugu?Zein dira gure funtsezko xedeak, hau da, gure helmugak? Zer lortu nahi dugu gure jardueraren bidez? Zeindira gure elkartearen helburuak? Zer aldatu nahi dugu lan egingo dugun arazo horretan (edo hasierakoegoeran)? Zer interesek motibatzen eta mobilizatzen ditu gure elkarteko kideak?Norentzat egiten dugu?Nor dira hartzaileak? Bai hartzaile zuzenak (elkartearen jarduerak zuzenean jasoko dituztenak, haienonuradun zuzenak) eta bai zeharkakoak (hartzaile zuzenekin harreman dutenak: pertsonak, taldeak, ko-lektiboak, gizarteko sektoreak). Nori zuzentzen dizkiegu jarduerak? (gizarte osoari, lurralde jakin bate-ko biztanleei, sektore edo gizarteko talde jakin bati, arazo edo behar jakin bat duen kolektibo bati, etab.)9 8. Hasi eta buka, zer izan behar duzun gogoa Zein da haien egoera? (Garrantzitsua da honako hauek deskribatzea: pertsona kopurua, adina, sexua, hezkuntzarekin edo lanarekin lotutako ezaugarriak, etab.). Hainbat teknika erabil daitezke, elkartearen betekizuna eta ezaugarriak taldean zehazteko, sakon- tzeko eta berrikusteko. Teknika horiek lagunduko digute zeregin horretan, eta argibideak emango dizki- gute: galdetegien bidezko kontsultak, elkarrizketak, lan saioak eta mintegiak, informazioa emateko bi- lerak eta kontsulta bilerak, batzarrak, argitalpenak eta aldizkariak, jokoak, parte hartzeko dinamikak, horma irudiak, iragarki taulak, inkestak, azterketak, oharrak... Baina horrek badu zerikusirik proiektuak egitearekin? Bai: gure proiektuek zentzua izan behar dute eta bat etorri behar dute gure elkartearen nortasunarekin. Esate baterako, gure zeregina gazteen artean bizimo- du osasungarria sustatzea bada, ez du zentzu handirik izango bakarrik dauden adineko pertsonei lagun egiteko proiektu bat planteatzeak. Nor garen eta norantz goazen jakiterik bagenu, hobeto erabaki ahal izango genuke zer egin eta nola egin. Abraham Lincoln10 9. hasiko gara?Zeregin behar dira?Eskeman, proiektu baten urratsak ikus daitezke, eta beti gogoan izan behar dugun osotasun bat eratzendute urratsok. TaxutzeaIdentifikatzea GauzatzeaEbaluatzeaProiektuaren bidez zer errealitateri eragin nahi diogun identifikatu behar dugu, argi eta garbi. Ongi identi-fikatzeak errealitateari ongi egokitzen zaion proiektu bat taxutzen lagunduko digu.Proiektua (+) Azken egoeraesku hartu eta geroEn ROMN, M. (1999).Joera Gua Prctica para el Diseo Hasierako egoera Esku-hartzerik gabe de Proyectos Sociales