• XXI. Mendean informazioa transmititzeko baliabide berriak egongo dira.
• Hezkuntzak ezagutza teoriko eta tekniko-ebolutiboak transmitituko ditu.
• Etengabe aldatzen dagoen mundura egokitzeko baliabideak eman behar ditu eta horretarako oinarrizko lau ikasketetan oinarritzen da, pertsona bakoitzarentzat ezagutzaren zutabeak izango direnak.
Hezkuntzak 4 ikasketetan oinarritu:
• Ezagutzen ikastea
• Egiten ikastea
• Elkarrekin bizitzen ikastea
• Izaten ikastea
• Eskolako irakaskuntza, batez ere “ezagutzen ikastean” eta “egiten ikastean” oinarritzen da.
• Aldiz, Batzordearen ustez, gizarte bakoitzak Hezkuntza Curriculumean lau gaitasun hauek sartu behar ditu.
• XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko, hezkuntzari, helburu berriak eman behar zitzaizkion, horregatik, beharrezkoa zen lau zutabe horiekin jardutea.
• Beraz, hezkuntzaren bitartez, pertsona bakoitzak bere sormen ahalmenak garatu behar ditu.
• Hau da, hezkuntza ez dela bideratuta egon behar helburu jakin bat lortzeko, baizik eta pertsonaren errealizaziora bideratuta egon behar da.
EZAGUTZEN IKASTEA
• Munduaren ulermena
• Duintasunezko bizitza
• Gaitasun profesionala
• Komunikazioa
Kultura orokorra
Inteligentzia intelektuala
• Pertsonak mundua ulertzeko, duintasunez bizitzeko, gaitasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko gaitasuna emango du.
• Inguratzen gaituen guztia hobeto ulertzeko, jakinduria handitu behar da, alderdi intelektuala garatu behar dugu.
• Aitzitik, ezagutza oso zabala denez, ezinezkoa da guzti-guztia ezagutzea.
• Hori dela eta, kultura orokorra irakastea erabaki zuten, alderdi guztietako ezagutzak izateko, beste jakinduria batzuk ikasteko aukera ematen duelako.
• Ezagutzen ikasteko, ikasten ikasi eta ulertzen ikasi behar da lehenengoz, oroimena eta pentsamenduaren bitartez.
• Txikitatik, umeak arreta jarri behar du eta ondoren, oroimenaren bidez, informazioa barneratu behar du. Horregatik, eskolan zenbait gauzaki buruz ikastea nahitaezkoa da.
• Bestetik, pentsamendua garatzeko, gurasoekin hasten da eta ondoren irakasleekin.
EGITEN IKASTEA
• Lanbiderako teknika
• Kalifikazio profesionala
• Elkarlanean aritu
• Ezagutzen ikastearekin lotuta dago, baina lotura handiago bat du lanbidearekin.
• Lan merkatuan, XX.mendean, makinek langileak ordezkatzen zituztenez, lanbideak “ezagutzarekin” erlazioa zuten. Lanbideak intelektualagoak ziren.
• Orain, lanbidean aritzeko teknikak irakatsi beharko dira.
• Orokorrean, kalifikazio profesionala lortzeko, elkarlanean aritzeko eta egoera ugariri aurre egiteko balioko du, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzearen bitartez.
ELKARREKIN BIZITZEN IKASI
• Errespetua
• Balorazioa
• Bateratzea
• Parte hartzea
• Ezagutza
• Gizakiek, bakoitzaren eta haien taldeen kualitateak gehiegi baloratzeko joera dute eta gainerakoenak aldiz gutxiesteko.
• Taldeen arteko tentsioek, nazioak eta mundua zatitzen dute eta hezkuntza egoera hobetzen saiatu behar da, harmonia lortu behar du.
• Horretarako, hezkuntzari bi orientazio eman behar zaizkio. Batetik, talde desberdinetako kideak elkartzea eta ezagutzea eta bestetik, proiektu komunetan parte hartzea.
• Bestea ezagutzeko, lehenik eta behin, bakoitzak bere burua ezagutu behar du eta ondoren, besteak ezagutzeko aukera izango du.
• Gainerakoen lekuan jartzeko gai izango da, enpatia garatuko duelako.
• Beraz, txikitatik gainerakoak errespetatzen ikasi behar dute.
• Horretaz gain, proiektu komunetan aritu behar dira, berdintasun soziala lortzeko eta elkarrekiko errespetua garatzeko.
IZATEN IKASTEA
• Pentsamendua
• Iritzia
• Autonomia
• Ahalmenak
• Sormena
• Gizaki guztiek pentsamendu eta iritzi autonomoa izan behar dute, bizitzako zirkunstantzietan haiek bakarrik erabakiak har ditzaten.
• Bakoitzak bere ahalmenak garatu behar ditu eta bere patua aukeratu behar du.
• Hezkuntza beraz, gizakiaren SORMENA pizten ahalegindu behar da, eremu guztiak kontuan izanda.
-Artistikoa
-Estetikoa
-Kiroletakoa
-Zientzietakoa
-Kulturala
-Soziala
Top Related