2 zelula eta mintza lab

Post on 30-Jun-2015

1.437 views 10 download

Transcript of 2 zelula eta mintza lab

ZELULAREN ANTOLAMENDUA

•Teoria zelularra

•Zelula motak

Teoria zelularraIkerketa hauei eta beste batzuei esker (Mathias Schleiden,Theodor Schwann eta Rudolph Vicchow) , XIX.mendean teoria zelularra deitzen dena formulatu zen eta honela dio:

1- Organismo bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude. Unitate estrukturala

2- Organismo bizidun baten erreakzio kimikoak zelula barruan gertatzen dira.Unitate funtzionala da.

3- Zelula oro lehendik dagoen beste batetik sortzen da.

4- Material genetikoa zelula amarengadik hurrengora pasatzen da.

Zelula motak

Zelula prokariota Zelula eukariota

Zelula eukariotikoa • Zelularen antolaketa

eta funtzioak

5

Tamaina, forma eta motak

• Tamaina askotakoak izan daitezke, 10 eta 100 µm bitarteko neurrikoak. Orokorrean landare-zelulak dira handienak, 20 eta 50 µm artekoak, animalia-zelulak 10 eta 20µm artean daude.

6

Tamaina, forma eta motak

• Morfologia ere oso aldakorra da, forma arruntena esferikoa da, baina salbuespen pilo dago. Orokorrean zelulen formak zerikusi haundia du bere funtzioarekin.

Zelula eukariotaren egitura

MINTZ PLASMATIKOA: zelula kanpo ingurunetik bereizten du, baina elkartrukea posible eginez.

Edozein zelulak hiru osagai nagusi ditu.

ZITOPLASMA: ur disoluzioa, bertan gertatzen dira erreakzio metabolikoak.Zitosola.

DNA: material genetikoa, azido nukleikoz osatua.

ORGANULUAK : Zelula barruan funtzio ezberdinak betetzen dituzten egiturak.

8

Animalia-zelula Landare-zelula

Animalia

Zeintzu dira aldeak?

9

Tamaina, forma eta motak Bi talde bereizten dira: animalia-zelula eta landare-zelula

Egitura esklusiboak Egitura komunak Egitura esklusiboak

Glukokaliza

Lisosomak

Mitokondria Pareta zelularra

Mintz plasmatikoa

Erretikulo endoplasmatikoa

Zentrioloa Zitosola Kloroplastoa

Erribosomak

Zilioa Golgiren aparatua Bakoulo haundiak

Zitoeskeletoa

Nukleoa

10

Zelula eukariotikoa: antolaketa

• Bilduki zelularra – Mintz plasmatikoa (beti) – Glukokaliza: animalia-zeluletan ager daiteke – Pareta zelularra: zelulosakoa landare-zeluletan, kitinarekin onddoen zeluletan

• Zitoplasma – Hialoplasma edo zitosola: sistema koloidal konplexua – Organuloak

• Nukleoa: material genetikoa biltzen duena – Nukleoplasma – Kromatina – Nukleoloa

11

Zelula eukariotikoa: antolaketa

• Bilduki zelularra – Mintz plasmatikoa (beti) – Glukokaliza: animalia-zeluletan ager daiteke – Pareta zelularra: zelulosakoa landare-zeluletan, kitinarekin onddoen zeluletan

• Zitoplasma – Hialoplasma edo zitosola: sistema koloidal konplexua – Organuloak edo morfoplasma

• Nukleoa: material genetikoa biltzen duena – Nukleoplasma – Kromatina – Nukleoloa –

11

Mintz plasmatikoa

•Bilduki jarrai oso fina, zelulari indibidualtasuna ematen diona.

•Mikroskopio elektronikoz ikusita hiru geruza ikusten dira(ilunak osmiofiloak

eta argiak ez) 80Å inguruko lodierarekin eta “sandwich” edo trenbide itxurarekin.

E. GORTER & F. GRENDEL(1925)

H. DAVSON & J. F. DANIELLI (1935)

JS. SINGER & G. NICHOLSON (1972)

Mintzen ereduak

14

Mintzaren ezaugarriak

• Mintza ez da simetrikoa lehenengo MEko irudiek erakusten zuten bezala, baizik eta asimetrikoa.

•Mintzak ez dira egitura estatikoak, dinamikoak baizik

•Mintzak ez dira muga edo hesi pasiboak, egitura aktiboak baizik, eta energia kopuru handia kontsumitzen dute.

•Mintzak hautazko iragazkortasuna dauka.

•Mintzek leheneratzeko gaitasuna dute.

15

•Mintzaren konposizioa aldakorra da zelula batetik bestera, baina fosfolipidoak (45%), proteinak (45%), gluzidoak (5%) eta kolesterola (5%) beti sartzen dira.

•Molekulak era askean mugi daitezke

•Mintzaren egitura asimetrikoa da.

Mintz plasmatikoa: mosaiko fluido edo eredu dinamikoa (Singer eta Nicolson-en eredua,1972)

Mintz plasmatikoa: mosaiko fluido edo eredu dinamikoa (Singer eta Nicholson-en eredua,1972)

• Fosfolipidoen geruza bikoitza, talde apolarrak aurrez aurre erdialdean eta buru polarrak barne eta kanpo ingurunearekin kontaktuan

• Lipidoak era askean mugi daitezke bai alboetara nola beren buruaren inguruan biratuzjariakortasunaren erantzule

• Kolesterola tartekaturik fosfolipidoen artean: egiturari zurruntazuna emanez.

• Proteinak “itsaso lipidiko” horren barruan edo bietako aupegiren batean itsatsita (asko alboko norantzan higi daitezke, beste batzuk kokapen finkoa dute

17

Mintzaren asimetria

•Gluzidoak: 15 bat unitateko oligosakaridoak lipido eta proteinei lotuta glukolipido eta glukoproteinak eratuz, kanpoko aurpegian kokatzen dira.

•Proteinak bi motakoak izan daitezke: periferikoak edo estrinsekoak eta integralak edo intrinsekoak .

Kanpoko ingurunea

Hialoplasma

MINTZETAKO LIPIDOAK

FOSFOLIPIDOAK KOLESTEROLAGLUKOLIPIDOAK

MOLEKULA ANFIPATIKOAK

BURUHIDROFILOA

ISATSHIDROFOBOA

20

Mintzaren asimetria

•Proteina integralek, ugarienak (%70), geruza bikoitzaren lodiera osoa zeharkatzen dute eta mintzari estu lotuta daude.

•Anfipatikoak dira:

•Zati apolarra geruzaren erdiko aldean (gantz azidoekin)

•Zati polarra, kanpoko aldera (zelularen barne zein kanpoko ingurunerantz

• Aurpegi batean zein bestean erakusten duten erradikalak desberdinak izaten dira, hau da, asimetrikoki kokatuta daude.

Barne ingurunea=Zitosola

Lipidoen geruza bikoitza

Barne proteinak

Kanpo proteinak Zitoeskeleto zuntzak

Kanpo ingurunea

Oligosakaridoak Kolesterola

Glikoproteinak

Glikolipidoak

21

Mintzaren asimetria

•Proteina periferikoak(%30). Hidrosolugarriak dira, mintzaren alde batean zein bestean agertzen dira, lipidoaren azaleko mutur hidrofiloarekin edo beste proteina integrala batzuekin lotuta. Ugariagoak dira barruko aldean.

22

Mintzaren funtzioak

1. Egiturazko funtzioa

2. Sustantzien trukearen funtzioa Osmosia eta difusioa Garraio pasiboa Garraio aktiboa

3. Besikulen eraketaren eta trukearen funtzioa Endozitosia

1. Fagozitosia 2. Pinozitosia

1. Exozitosia • Besteak

1. Informazio-transferentziako funtzioa 2. Identitate zelularreko funtzioa 3. Entzimen euskarria

23

Sustantzien trukearen funtzioa

• Osmosia (ura) eta difusioa (soluto txikiak H2O , gasak O2,CO2,N2

eta izaera lipidikoa dutenak, hormona esteroideak, kontzentrazioaren alde)

•Garraio pasiboa: sustantziak kontzentrazioaren alde trukatzen dira, proteinek hartzen dute parte baina ez du energiarik behar.

•Garraio aktiboa: proteinek hartzen dute parte, gradiente baten kontra gertatzen da “aldapan gora” eta energia kontsumitzen da (ATP)

GARRAIO PASIBOA• OSMOSIA: uraren garraioa ingurune hipotonikotik

hipertonikora, mintz iragazkorrean zehar.• DIFUSIOA:

– Mintzaren osagaien artetik– Kargarik gabeko molekula apolar txikiak (O2,N2,CO2...)– Izaera lipidikoa duten substantziak: hormona esteroideak

• DIFUSIO ERRAZTUA:– Mintz-proteinen bitartekaritza, lipidoekin kontakturik gabe– Gluzido bakunak, aminoazidoak, nukleotidoak, ioiak, glukosa...– Mintz-proteinak: permeasak, kanal proteinak

GARRAIO AKTIBOA• Energia behar du eta kontzentrazio gradientearen

kontra • Mintz-proteinen parte-hartzea ezinbestekoa.

• GARRAIO AKTIBO PRIMARIOA– ATP batek aktibatzen du proteina garraiatzailea– Ioia edo molekula txikia kontzentrazio gradientearen kontra

garraiatua– Zelula elektrikoki polarizatua mantentzen da, mintz-potentzia

elektrikoa sortuz (barruan -, kanpoan +)

• KOGARRAIOA– Energia ez da zuzenean gastatzen– Substantzia batek (glukosak) beste baten (Na+)

gradientearen aldeko “bidaia” aprobetxatzen du, bera kontzentrazio gradientearen kontra joateko

– Energia gero gastatuko da Na+ berriro kanpora ateratzean

26

Besikulen eraketaren eta trukearen funtzioa:besikula bidezko garraioa

• Mintz plasmatiko zein barneko mintzetik etengabe eratzen dira besikulak. Besikula horien barruan zenbait molekula biltzen eta garraitzen dira. Besikulen joan-etorria oso bizia da, kanpoaldetik barnealdera, organuloen artean eta barnealdetik kanpora.

27

Endozitosia eta exozitosia Endozitosia: substantziak zelulara txertatzeko prozesua da

Fagozitosia: harrapatutako partikulak tamaina handikoak eta solidoak dira

Pinozitosia: barneratutako substantziak tamaina txikiko partikulak edo likidoak dira.

Exozitosia: barneko besikulen mintzak eta mitz plasmatikoa bat egiten dute eta edukia kanpora isurtzen da.

28

Mintzaren funtzioak

1. Egiturazko funtzioa

2. Sustantzien trukearen funtzioa Osmosia eta difusioa Garraio pasiboa Garraio aktiboa

3. Besikulen eraketaren eta trukearen funtzioa Endozitosia

1. Fagozitosia 2. Pinozitosia

1. Exozitosia • Besteak

1. Informazio-transferentziako funtzioa 2. Identitate zelularreko funtzioa 3. Entzimen euskarria

29

Informazio-transferentziako funtzioaIdentitate zelularreko funtzioa

• Komunikazio zelularra beharrezkoa da zelularen harreman funtzioak gauzatzeko eta mintzaren barruan aurkitzen dira seinaleak jasotzeaz arduratzen diren errezeptoreak.

• Mintzeko proteina markaitzaileek zehazten dute zelularen identitatea.

•A,B,O odol sistema

•Errefusaren arrazoia.

30

Mintz plasmatikoaren itxura desberdinak

1. Mikrobiloak: zitoplasmaren hedaguneak dira. Xurgapen-azalera handiagotzea dute helburu (1)

2. Elkartze zelularrak hala nola, desmosomak(), oklusio elkartzeak (3) eta “gap” loturak. Zenbait zelutetan agertzen dira beraien arteko loturak mantentzeko edo indartzeko

3. Seudopodoak zitoplasmaren hedaguneak dira baina etengabe aldatzen dira formaz, mugimendu eta fagozitosiarekin daude lotuta.

Mikrobiloak

Desmosoma

Gap lotura

Lotune estua

Elkarren ondoko bi zelulen mintzen kanpoko bi erdien elkartzea. Ezin da substantziarik igaro

Itsaspen proteinez elkarturik. Zitoeskeletoko harizpiak hauei finkatuta zuntz-sare konplexua eratuz-

Ez dago mintzen arteko kontakturik.Kanal proteinek, kanal komuna eratzen dute, zitoplasmak komunikazioan jarriz (sinkronizazioa: muskulu uzkurduran…)

32

Glukokaliza

Mintzaren kanpoko aurpegian agertzen da

Lipido eta proteinei lotutako katea gluzidikoez osatuta dago. Hauei zelulak jariatutako gluzidoak gehi dakizkioke

Batzuetan mintzarena baino lodiera handiagoa izaten du. Zenbait ehunetan zelularteko subtantzia edo matrizea osa dezake.

Babeseko funtzioak betetzen ditu. Identitate zelularreko funtzioan eta ezagutze zelularreko mekanismoetan zeregina du.

34

Pareta edo horma zelularra

Zelulak berak sortzen duen jariapen-mintz sendoa da.

Zelulosazko harizpi luzeez osatuta dago, beste polisakarido (hemizelulosa, pektina) eta glukoproteinekin batera.

Kanpotik barrura hiru geruza aurki ditzakegu: erdiko lamina, pareta primarioa eta pareta sekundarioa.

Bakarrik landare-zeluletan aurkitzen da.

HORMA ZELULARRA: FUNTZIOAK

• Zelulei forma, babesa, gogrtasuna eta higiezintasunea eman

• Zelulak eztanda es egitea, ura etengabe sartzearen ondorioz

• Landareari zutik mantentzen lagundu

• Elkarren ondoko zelulak lotu eta konektatu, substantzien trukea ahalbidetuz

HORMA ZELULARRAREN EGITURA

• TARTEKO ORRIA– Zatitu berri diren eta elkartuta

jarritzen duten bi zeluen artean eratzen lehena.

– Pektinaz osatua– Ura gas eta molekula hidrosolugarrri

txikientzat iragazkorra

• HORMA PRIMARIOA– Fina eta malgua.– Meristemoetan (zelula gazteak)

– Zelulosaz, pektinaz eta hemizelulosaz eratua.

– Ura gas eta molekula hidrosolugarrri txikientzat iragazkorra

• HORMA SEKUNDARIOA:– Zurruna eta deformagaitza.

(ehun eskeletiko eta eroaleetan)

– Horma primario eta mintzaren artean

– Zelulosaz eta pektinaz osatua

HORMA ZELULARREKO EGITURAK

Plasmodesmoak: zelulen arteko kanalak

Punteadurak: hormaren estuguneak, soilik tarteko orria gelditzen da