1 zelula, bizitzaren unitatea

10
ZELULA, BIZITZAREN UNITATEA 1. Zer da zelula? Teoria zelularraren historia 2. Zelulak nola azter daitezke? 3. Zelula guztiak berdinak al dira? 4. Zelulen antolamendua 5. Zelula eukariotikoen egitura 6. Zelula prokariotikoen egitua

Transcript of 1 zelula, bizitzaren unitatea

Page 1: 1 zelula, bizitzaren unitatea

ZELULA, BIZITZAREN UNITATEA

1. Zer da zelula? Teoria zelularraren historia2. Zelulak nola azter daitezke?3. Zelula guztiak berdinak al dira?4. Zelulen antolamendua5. Zelula eukariotikoen egitura6. Zelula prokariotikoen egitua

Page 2: 1 zelula, bizitzaren unitatea

1. Zer da zelula? Teoria zelularraren historia

• 1590:

Hans Francis eta Zacahry Janssen aita seme holandarrek eta anteojo egileek lehen mikroskopio konposatua (bi lenteduna) asmatu zuten .

45cm

6 cm6 cm

Page 3: 1 zelula, bizitzaren unitatea

• 1609: Galileo Galilei (1564-1642) occhiolino edo mikroskopio konposatua aurkezten du

• 1665: Robert Hookek (1635-1703), mikroskopioa hobetu zuen (30eko handipena) eta kortxozko xafla mehea behatu ondoren lehen aldiz zelula hitza erabiltzen du ikusitakoa deskribatzeko Micrographia lanean

Page 4: 1 zelula, bizitzaren unitatea

Robert Hookek erabilitako mikroskopio konposatua

Kortxo xaflaren eta bere “zelulen” irudia

Page 5: 1 zelula, bizitzaren unitatea

• 1674: Anton van Leeuwenhoek-ek (1632-1723)mikroskopio sinplea asmatzen du.

• Leeuwenhoek-ek ez zuen formakuntza zientifikorik izan eta ehungintzan ari zelarik hariak eta ehunen kalitatearen nolakotasuna aztertzeko erabiltzen zituen tramankuluen artean lente joko bakarreko mikroskopioa asmatu zuen.

• 300-eko handipena lortu zuen (mikroskopio konposatua baiono askoz gehiago) eta ahal zuen guztia behatzen zuen, orratz baten puntan jarrita.

• Hainbat aurkikuntza egin zituen protozooei, odoleko globulu gorriei, semanari, kapilare sistemari eta intsektuen bizi-zikloei buruz

Page 6: 1 zelula, bizitzaren unitatea

Leeuwenhoek-ek marraztutako hainbat irudi

Bere hortzen plakan “substantzia zuri eta ahitsua, gurina dirudiena”, deskribatzen du eta inoiz hortzak garbitu ez dituen agure batenean “harridura handiz” ikusten du “materia horretan animakulu bizi eta mugikor ugari daudela, aurretik inoiz ikusi ez zuen kantitatean. Hainbeste animakulu zegoen uretan, berau bizirik zegoela zirudiela...”

BakterioakArkakusoa orratzean Espermatozoideak BakterioakArkakusoa orratzean Espermatozoideak

Page 7: 1 zelula, bizitzaren unitatea

1800 urte inguru arte, datu asko jasoak ziren baino aurrerakuntza gutxi egin zen. XVII eta XVIII. Mendeetan organismoen oinarrizko elementua ZUNTZA zela uste zuten: goi-mailako animalien substantzia antolatua,

eta XVIII.mendearen bukaeran teoria GLOBULARRA agertu zen. Honen arabera zuntzak esferatxo edo globulu batzuez eratua dago eta hau zen ehun bizien oinarrizko materia osatzen zuen gaia.

XIX.mendean, mikroskioen hobekuntza nabaria izan zen eta 1800 eta 1830 urte inguru bitartean hainbat ideia plazaratu ziren:• Izaki bizidunak zelulaz osaturik daude eta bizi-funtzio

independeak dituztela ( Bisseao de Mirbel; Jean Baptiste de Lamarck,1809 eta Henri Dutrochet,1837an)

• 1831 inguru zelularen barruko nukleoaren aurkikuntza,. Robert Brown (1773-1858) botaniko eskoziarra

Page 8: 1 zelula, bizitzaren unitatea

– 1838, Matthew Schleiden, botaniko alemanak, landare guztiak zelulaz osaturik zeudeneko hipotesia plazaratu zuen.

– 1839, Theodor Shwan, zoologo alemak, hipotesia animalietara zabaldu zuen, hauek ere zelulaz osaturik daudela postulatuz. Gehitu zuen bizitzaren prozesuak zelularen barnean gertatzen direla.

TEORIA ZELULARRA (1839)1. Zelula bizidunen egiturazko unitatea,

fisiologikoa eta antolakuntzakoa da. 2. Zelulak izaera bikoitza du, batetik izaki

biziduna da eta bestetik organismo baten atala.

3. Zelula berezko sorkuntzaz eratzen da. Azken hau ez zen zuzena!!!

Page 9: 1 zelula, bizitzaren unitatea

• Rudolf Virchow (1821-1902), 1855ean esan zuenez “omnis cellula e cellula”: zelula guztiak aurretik existitzen den beste batetik datoz.

(Garai hartan eta Pasteur-ek (1822-1895) 1864an erabat frogatu arte, berezko sorkuntza zen ideia nagusia )

TEORIA ZELULAR BERRIA:

•Izaki bizidun guztiak zelula bat edo gehiagoz osaturik daude. •Zelula organismoen funtzio eta egiturazko oinarrizko unitatea da.

•Zelulak ugalketa zelularraz, aurretik existitzen diren beste zeluletatik eratorriak dira.

Page 10: 1 zelula, bizitzaren unitatea

• Flemming-ek(1843-1915): zelularen zatiketa, mitosia, deskribatu zuen.

• XX. mendera arte mikroskopion optikoz ikus zitekeena ikusia zegoen jadanik, tindaketa teknika berriei esker.

• 1931, mikroskopio elektronikoaren asmakuntza: ultraegitura(organulu zelularren xehetasunak) aztertzeko aukera zabaldu zen.

• XX.mendearen erditi aurrera, talde-lana eta disziplina artekoa nagusitzen da

• 1953 ADN-aren egitura• ...