BERTSOTRAMARRASKYA, formatu berritzailea

Post on 09-Mar-2016

229 views 1 download

description

Bertsotramarraskya saio berritzaileak, bertsoak pantaila handian islatzen ditu irudigilearen zertzeladei esker. Bertsolarien berbak 3 dimentsioetan ikusteko aukera.

Transcript of BERTSOTRAMARRASKYA, formatu berritzailea

BERTSOTRAMARRASKYA

Bertsolariek beti izan dute esaera zahar bat aurka: irudi batek mila hitzek

baino gehiago balio du. Munduko bertsorik onenak ezin adieraz lezake, ustez,

irudi txarrenak adina. Beti esaldi hori gogoratu beharra frustrante samarra

da bertsolarientzat. Baina… bertsoari irudia gehituko bagenio? Bertsolariek

hitzez diotena begiz ikusiko bagenu? Are gehiago, bat-bateko irudiek bat-

bateko bertsoak sortuko balituzte? Galdera horien guztien erantzuna da

Bertsotramarraskya. Saio berritzaileak pantaila handian sartu nahi ditu

bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emanez. Batuketak

orain arteko esaeraren aurkakotasuna deuseztatzen du: ea zer eman

dezaketen mila bertsok eta mila irudik elkarrekin!

Tramagilea: Xabi Paya

Bertsolariak: Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Uxue Alberdi

Marrazkigilea: Patxi Gallego

Informazio gehiago: www.kulturkabia.com 663083736 (Aiora) aiora@kulturkabia.com