Igandea 2010eko apirilaren 4a Gregorio Iriarte › wp-content › uploads › zuzeu › 05_10 ›...

Post on 07-Jul-2020

5 views 0 download

Transcript of Igandea 2010eko apirilaren 4a Gregorio Iriarte › wp-content › uploads › zuzeu › 05_10 ›...

Herrialde kaotikoa eta gatazkatsua omen da Bolivia, bainaSuitzan aspertu egingo litzatekeela dio. 45 urte eman dituzapaldu eta baztertutakoen aldeko borrokan, lehenengo lerroan.

Ander Izagirre Cochabamba

Komunismoari aurre egitera bi-dali omen zuten Gregorio IriarteBoliviara. Han, ordea, Olatzaguti-ko (Nafarroa) apaiz honek mea-tzariek jasaten zituzten bidegabe-keriak eta masakreak ezagutu etagiza eskubideen aldeko lan su-tsuari ekin zion: diktadura milita-rren gehiegikeriak salatu, narko-trafikoak elikatutako gobernuakbotatzen lagundu eta hainbat li-buru kritiko argitaratu zituen.Evo Morales karrera politikoahasten ari zela, txundituta geldituzen haren lanekin eta aholkularigisa hartu zuen. Egun, 83 urtere-kin, Cochabambako gela apaleanidazten jarraitzen du, Moralesekbultzaturiko eraldaketa begiradakritikoz aztertzen duen bitartean.G Argentinan eta Uruguain ibili on-

doren, Llallaguara bidali zintuzten1964an, Boliviako meatze gune na-gusira, Pio XII.a irrati katolikoa zu-zentzera.Zer aurkitu zenuen han? E Llallagua borborka zegoen.Irratira lehen aldiz joan nintzene-an, eraikinaren bueltan zaindariarmatuak topatu nituen, dinami-ta eta guzti. Istilu handiak zeudensindikatu komunistaren La Vozdel Minero irratiarekin, eta erasoegiten zioten elkarri, tiroz, bon-baz. Gerra Hotza zen puri-purian,mendebaldea ekialdearen kontra,ideologia bat bestearen kontra,irrati bat bestearen kontra; eta nipeoi moduan bidali ninduten.

Llallaguako meatzarien sindi-katua Boliviako indartsuena zen.Herrialdea eztainuaren menpezegoen eta meatze nagusiak Lla-llaguan zeuden; beraz, hango gre-ba batek Gobernua ito zezakeen.Meatzariek lanuzteak antolatueta Gobernuak armada bidaltzenzuen. Tentsio handian bizi ginen.

Laster ikusi nuen meatzariakinfernuan bizi zirela. Mordoa hil-tzen ziren, lur-jausien, gasen, le-

herketen eraginez, baina batezere silikosiagatik, birikak erraus-tuta. Lan baldintza ikaragarriakziren; familiarekin pilatuta bizi zi-ren enpresak utzitako etxola kas-karretan, ez zuten ia sendagilerik,emakume eta haurrak ilaran jar-tzen ziren goizeko lauretan, derri-gorrean enpresaren dendetan ja-naria erosteko… Hori guztia bide-gabekeria galanta zela konturatunintzen. Eta agian Pio XII.a irra-tian oker genbiltzala, beti enpre-saren eta Gobernuaren alde.G Orduan Federico Escobar ezagu-

tu zenuen, Llallaguako buruzagi ko-munista.E Kapela kendu eta hauxe esanzidan: «Ez didazu ulertuko, bainani komunista naiz %100, eta kato-likoa %100. Nire borroka injusti-zia, esplotazio eta pobreziarenaurkakoa da». «Tira, ni ere horre-tan nabil», erantzun nion. «Bada,esadazu: irratia meatzarien alaenpresaren alde egongo da? Zureeta nire eredua den Jesu KristoLlallaguara etorriko balitz, zei-nen alde egingo luke?». Inpresiohandia egin zidan, eta kideei esannien: «Uste dut oker gabiltzala». G Sindikalistekin elkarlanean hasi

zineten?E Ez genuen denbora izan, osogarai gogorra etorri zelako. Ba-rrientos jeneralak estatu-kolpeaeman zuen 1965ean, eta meatza-riei soldata erdira jaitsi zien. Boli-viako meatze guztiek greba hasizuten. Baina, armadaren errepre-sioagatik, denek amore eman zu-ten. Llallaguak izan ezik. Milita-rrek kanpamendua inguratu etamezu bat helarazi ziguten, irra-tian zabaltzeko: «Escobarrek ezbadu bere burua entregatzen, ha-ren bila sartuko gara». Escobaraholku eske etorri zitzaidan, etaihes egiteko plana proposatunion. Biharamunean, argitu au-rretik, autoz aterako ginen: gure-kin lanean zebilen gringito bat gi-

dari; ni neu sotanarekin, solda-duei inpresio pixka bat egiteko;eta Escobar, traje eta gorbatare-kin, eta udaletxean prestatutakoagiri faltsu batekin.

05:00etan abiatu, eta Escoba-rrek esan zidan: «Erreza ditzagunhiru Agur Maria; bidaia oso arris-kutsua da». Eta nik: «Hara, mar-xistek horixe diote, beldurrak sor-tzen dituela jainkoak». «Baliteke,baina nik gauero egiten dutotoitz, beldurrik gabe». Otoitzegin eta atera ginen.

Tabako paketea sartu nuen pa-trikan. Ez naiz erretzailea, bainapentsatu nuen ongi etor zitekeelasoldaduei zigarroak eskaini etatentsioa arintzeko.

Militarren burdin hesirainoheldu ginen, oraindik gauez, etakapitain bat inguratu zitzaigun:«Aita Gregorio, lagundu egin be-har diguzu. Meatzariak armatutaomen dabiltza, nola antolatu di-ren esan behar didazu, buruaknon dauden… Koronelari deitukodiot, zuk hari azaltzeko». Oruroranindoala esan nion, meza emate-ra, eta bueltan den-dena kontatu-ko niela, ez genuela ordu txiki ho-rietan koronela esnatu behar.«Ongi da. Baina agiriak erakutsibehar dizkidazue». Hiru karnetakeman genizkion. Neurea begiratuzuen lehenik, gringitoarena ge-ro… orduantxe harengana joaneta tabako paketea bere begien etaEscobarren agiri faltsuaren arte-an jarri nuen: «Tori, kapitaina,soldaduei banatzeko». Begiak al-txatu, zigarroak hartu, eta bana-tzen hasi zen. Denak pozik, eskeronez. Nik agiria azkar berreskura-tu nuen eta hesia altxatu ziguten.G Noizbait jakin al zuten ihes egi-

ten lagundu zeniola?E Bai. Egun batean Barrientospresidenteak bere etxera gonbi-datu ninduen, La Pazera. Elka-rrekin bazkaldu genuen, eta hala-ko batean bota zidan: «Aita Gre-

Gregorio Iriarte«Gerra Hotzaren peoimoduan bidalininduten Boliviara»

TXOMIN TXUEKA

10 ElkarrizketaIgandea • 2010eko apirilaren 4a