Post on 04-Aug-2015
MENDIRA
TXANGOA
Urte honetan ere, mendira joateko txangoa antolatu dute ikastolako ikasle eta irakasleek eta seigarren
mailako 75 ikasle eta beste 10 irakaslek hartuko dute parte.
Guztia ondo joan da egunean zehar, ikasle batzuk eta pare bat irakasle erori egin diren arren, ez da
ezer larririk gertatu. Baina, kanpin dendak muntatzen hasi direnean, Maitane eta Joseba falta direla
konturatu dira ikasle batzuk. Irakasleek laster agertuko direla pentsatuz ez die kasu handirik egin,
baina ordubetea igaro ostean ez dira ageri izan.
Egoera honen aurrean, denek batzar bat egitea erabaki dute, zer egin antolatzeko. Josu maisuak,
hoberena berehala bilatzen hastea dela erabaki duenez, inori kasurik egin gabe bera bakarrik joan da
mendia aztertzera.
Josu maisua, Belbinen ikuspegitik
burmuina izango litzateke, besteek egin
beharreko lanari kasurik egiten ez
dielako eta langile ona denez, lanera
entregatuta dagoelako.
Pentsamendu estiloan aldiz, formari
dagokionez, monarkikoa da, arazoa
bakarrik bere ikuspegitik ulertu eta alde
egin duelako.
Bitartean, Arantza andereñoak, taldeak egitea proposatu du, irakasle bakoitzak zenbait ikasle hartu
eta zortzi talderen artean mendia esploratzera joatea. Horrela, euren hurbileko landak miatuta
geratuko lirateke. Gainera, Ainarak, irakasle guztiekin komentatu nahi du arazoa eta ideia desberdinak
batu.
Arantza, koordinazailea da, kontrolatzailea,
lasaia eta segurua delako. Besteen
gaitasunez baliatu eta umeak bilatzeko
helburua duelako.
Pentsamendu estiloetan, kanpo irismena du,
bere arazoak besteekin komentatzen
dituelako.
Taldeetan banatu aurretik, Belenek umeei galdera batzuk egin nahi izan dizkie, izan ere, askotan
umeek jakin izan ohi dituzte besteen barrabaskeriak, baina “txibatoak” ez izatearren isildu egiten
dira. Dena dela, konturatu dira oraingoan, inork ez dakiela ezer.
Belbinen ikuspegitik, Belen baliabideen ikerlaria
da, irekia eta gogotsua da, aukera berriak sortzen
ari da, umeen bilaketa errazagoa izateko.
Inongo duda barik, Mariok, segituan erreskate taldera deitzeko esan du, denbora galdu gabe umeak
aurkitu eta arazoa konpontzeko.
Baina, Aitor, kexati agertu da Mariok egindako planaren aurren, bere ustez, ez da egokia
proposaturiko soluzioa, izan ere, posiblea da umeak inguruan bueltaka aritzea eta alferrikakoa da
inguru guztia arduratan jartzea beharrezkoa ez bada.
Mario, Belbineri dagokionez, ebaluatzaile monitorea da, erabakiak hartzeko denbora behar duelako
eta zuhurra eta hotza delako. Pentsamendu kritikoa izateaz gain, diskretua da.
Pentsamendu estiloan, funtzioa, exekutiboa du, protokoloaren arabera konpondu nahi duelako arazoa,
eta ikuspegi global batetik aztertzen du arazoa. Orientazioa, kontserbadorearena du, arazoa
konponduta erantzun bat espero duelako.
Aitorrek aldiz funtzioari dagokionez pentsamendu estilo judiziala du, Mariok proposaturikoari kritika
egiten diolako, inongo soluziorik eman gabe eta ikuspegi lokala du, kasu konkretu honetara mugatzen
delako.
Horrela ba, Iosunek Gorbeia mendia ondo ezagutzen duenez, talde desberdinak antolatu, bakoitzari
eremu jakin bat eman eta berriro elkar ikusteko ordua eta lekua jarri ditu. Bere helburua metodo
honek funtzionatzen ez badu, beste plan bat egitea da, umeek egingo luketena imitatuz. Gainera,
Iosunek bere sufrimendua ez du adierazi nahi, besteengan inolako influentziarik ez izateko.
Iosune, Belbinen ikuspegitik, inpultsorea da, motibatua,
energiaduna delako eta desafioak gustatzen zaizkiolako.
Pentsamendu estiloa, barne irismena du, sufrimendua
berarentzako gordetzen duelako. Eta formari dagokionez,
legegilea da, arazoari irtenbide propioak ematen
dizkiolako.
Plangintza guzti hau egiten ari diren bitartean, Haizea kezkatuta dago, gertatutakoaren aurrean nola
erantzungo duten gurasoek eta ikastolako zuzendariak. Izan ere, beraien errua dela uste du, ume
guztiak ondo kontrolatuta izan beharko lituzketelako. Baina Kepak azaldu dio, umeak bihurriak izatea
ez dela euren arazoa honen ondorioak beraien prestigioa galduaraziko duten arren.
Haizeak locus of control internoa du, gertatutakoaren
errua eurena dela uste duelako.
Aldiz, Kepak externoa du, umeen errespontsabilitatea dela
uste du.
Eztabaida guztiaren erdian, Jone ikaslea erori egin da eta min hartu du hankan. Haizeak, ez daki zer
egin, nekatuta dago eta arazo guzti hauen aurrean blokeatuta geratu da. Kepak guzti hau ikustean
etorri eta dena antolatu du, Haizearen taldeko umeak hartu ditu, Haizea eta Jone kanpinean utzi eta
berriz ere galdutako bi umeen bila joan dira.
Haizea, pentsamendu estiloaren formari dagokionez,
oligarkikoa da, egoera zailen aurrean blokeatu egiten
delako.
Aldiz, Kepa hierarkikoa da, arazoak maila desberdinetan
jarri eta banan-banan konpontzeko gaitasuna duelako.
Gainera, Belbinen ikuspegitik, kohesionatzailea da,
sentikorra eta soziala delako, eta egoera zail baten
aurrean, ondo erantzun duelako.
Josek bere ikasle taldea hartu, eta menditik haratago joan dira, bere ustez, urrunago daude eta
jadanik, bere ikasleak oso nekatuta daude eta bueltatu nahi duten arren, Josek besteak aurkitu arte ez
direla bueltatuko dio, bere helburu bakarra hori da. Baina, gero prebentzio ikastaro batzuk egitea
proposatu nahi ditu berriro holakorik ez gertatzeko.
Belbini dagokionez, bukatzailea da Jose, aditua, langilea
eta kontzientziatua da. Bere meta, helburua betetzea da.
Pentsamendu estiloan, orientazio liberala du, beste egoera
berri bat sortu nahi duelako arazoa konpondu ostean.
Mariok, orain, ideiaz aldatu du eta besten antzera hasi da lanean, umeak hartu eta mendia
esploratzen. Dena dela, berak nahi duen moduan antolatu da eta mendizalea denez, berak gehiago
dakielakoan, beste taldeak desprestigiatu eta basoan murgildu da.
Pentsamendu estiloko formari dagokionez, Mario
anarkikoa da, lehenago gauza bat planteatu duelako
arazoa konpontzeko eta gero beste bat.
Belbini dagokionez, aditua da, ingurua ondo ezagutzen
duelako eta besteen lana gutxiesten duelako.
Azkenean, Maitane eta Joseba, berriz ere kanpinean agertu dira, Haizea andereñoa eta Jonerengana.
Haizeak denei abisatu, kanpinean bildu dira eta Joseba eta Maitanerekin zer egingo duten erabakia
biharko utzi dute, gaur egun neketsua izan da eta lo egin beharra dute.