Zazpi katuak eta txakurra

Post on 08-Jul-2015

533 views 4 download

Transcript of Zazpi katuak eta txakurra

Katu-ama basoko etxetxoan bizi zen zazpi katukumeekin. Txakurra haien zelatan egoten zen beti, katukumeen haragi samurraz gogoratu eta

ezpainak miazkatzen zituen.

Ama azokara joan behar zen eta katukumeei esan zien: -Kontuz txakurrarekin! Ez zabaldu atea, bestela jan egingo zaituzte eta.Txakurrak ama irtetzen ikusi zuen eta eskuak igurtzi zituen pozik.

Laster katukumeei atea jo eta ahots fin-finez esan zuen:-Zabaldu, maiteok, ama naiz!

Baina katukumeak txakurraren larru ilunaz ohartu ziren.

-Ez, ez zara ama! Alde hemendik, txakur gaizto hori-bota zion ausartenak.

Eskuak irinez zuritu zituen txakurrak . Berriro atea jo eta eskua erakutsi zien. Horrela engainatuta, ama

zela uste izan zuten katukumeek.

Fidatu eta atea zabaldiu zieten.Gainera salto egin eta txakurrak banan-banan irentsi zituen, oso- osorik

lehenago bukatzeko.

Txikiena bakarik atera zen onik, ohe azpian gorde baitzen.

Han aurkitu zuen amak, negar batean eta erabat izututa.

Guraizeak, haria eta jostorratza hartu eta txakurraren bila joan ziren ama-alabak.Txakurra,sabela ondo

beteta,lo zegoen ibaiertzean.

Amak txakurrari tripa zabaldu zion guraizeez, eta katukumeak bizirik eta pozik atera ziren kanpora.

Txakurrari lurrez bete zioten tripa.

Txakurrak zurrungaka jarroitzen zuen eta amak tripa josi zion.

-Hau egarria! - esan zuen txakurrak esnatzean. Eta uretara hurbildu zen edateko.

Baina sabeleko lurra hain astuna zenez, txakurra uretara erori eta ito egin zen.

Eta aurrerantzean ama eta zazpi katukumeak lasai eta zoriontsu bizi izan ziren.

Ipuin originala:Zazpi antxumeak eta otsoa.

Marrazkiak: Internetetik.

Benetazko egilea: Anonimoa.

Gure ipuina:Zazpi katuak eta txakurra.

Egileak:Andoni eta Ibai.