02 Oharra

6
2008-2009 ikasturtea OHARRA Testuak irakaskuntzan: sorkuntza eta zuzenketa

Transcript of 02 Oharra

Page 1: 02 Oharra

2008-2009 ikasturtea

OHARRA

Testuak irakaskuntzan: sorkuntza eta zuzenketa

Page 2: 02 Oharra

OHARRAOHARRA

Zer da?Interes orokorreko komunikatua da. Helburua:Jakinaraztea, aholkatzea.Mezua:Instrukzioak, azalpenak, berriak.Hartzailea: Gurasoak, lankideak...

Page 3: 02 Oharra

OHARRAOHARRA

Nolakoa da?Azalpenezko testua da, beraz...

- argia.- laburra.- adierazle grafikoak izan ditzake.- zehatza.- xumea.- denek ulertzeko modukoa.

Page 4: 02 Oharra

OHARRAOHARRA

Osagaiak :- Burua: ikastetxeko izena eta bestelako datuak: tel., helbidea, e-maila, etab.- Agurra. Bere ordez, izenburua jar daiteke: Ikasleentzako hainbat ohar, adibidez.- Gaien garapena.- Azken agurra.- Toki-egunak.- Izenpea.

Page 5: 02 Oharra

OHARRAOHARRA

Prestaketa- Gaiaren inguruko ideiak bildu.- Ideiak sailkatu.- Eskematxoa egin.- Datuak jaso etxean idazlana burutzeko.

Page 6: 02 Oharra

Agurra

Gaiaren garapena

Azken agurra

Toki-egunakIzenpea

Guraso horiek:

Ohar honen bidez, ikasturte hasiera honetan zuzendaritza taldearen eta irakasle guztien izenean agurtu nahi zaituztet eta, bide batez, eskola honen funtzionamenduari dagozkion puntu hauek jakinarazi:

1. Ordutegia.- Bai irailean, bai ekainean goizeko ordutegia izanen dugu bakarrik. Klaseak 08:30ean hasi eta 14:00etan bukatuko dira. Arratsaldez, beraz, klaserik ez.

Urriaren hasieratik aurrera, berriz, honako ordutegi hau izanen dugu:

Goizez, 09:00etatik 12:00etara

Arratsaldez, 15:00etatik 17:30era.

Asteazken arratsaldeetan ez da klaserik izanen.

2. Jantokia.- Urriaren 2an, astelehena, hasiko da zerbitzu hori arratsaldeko ordutegiarekin batera. Ohar honi itsatsita doakizue horren gaineko informazio orria.

3. Gurasoentzako bilerak.- Tutore bakoitzak bilera egunak eta tutoretza orduak jakinaraziko dizkizue zuen seme-alabei emanen dien ohar baten bidez.

4. Puntualtasuna.- Azkenik, oroitarazi nahi dizuet eskola honetako araudiak hauxe diola: “puntualtasuna ezinbesteko baldintza eta denontzako betebeharra da jarduera akademikoa behar bezala garatzeko”.

Besterik gabe, ongi izan eta agur.

Aitzinaga, 2006ko irailaren 10a

Stua.: Kepa Sakolegi.

Itxaurdi Ikastetxe Publikoko zuzendaria

Aurkezpena