1D_Julen _Alba_Amaiur

21
ANIMALIA ORNODUNEN ANIMALIA ORNODUNEN ABEZEDARIOA ABEZEDARIOA

description

1D_Julen _Alba_Amaiur

Transcript of 1D_Julen _Alba_Amaiur

ANIMALIA ORNODUNEN ANIMALIA ORNODUNEN ABEZEDARIOAABEZEDARIOA

(A) Animalia • Animaliak izaki bizidunen

talde handi bat dira, animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.

(B) Belarjaleak

• Zoologian belarjale deritzo landareez soilik elikatzen den animaliari. Hala ere, belarjale askok arrautzak eta animalia txikiak jaten dituzte noiz behinka.

• Belarjale askoren dieta urtaroekin aldatzen da, batez ere zonalde epeletan, non urtean zehar elikagai-iturriak aldatuz joaten baitiren. Ugaztun belarjaleen talderik handiena hausnarkariena da.

• Belarjaleen Espezie kopurua haragijaleena baino 1500 aldiz handiagoa da.

(D) Dortoka• Helduen oskola zapala, 20-30 cm-

koa izaten da. Obal formakoa, atzetik, zabalagoa da. Gazteek erdiko gila bat dute eta plastrona nahiko malgua da; helduena zurrunagoa da, baina hauek, gorantz eta beherantz mugitzen laguntzen dien aurreko zeharkako txanga bat dute. Orokorrean, emeak arrak baino handiagoak dira. Hori gertatzen da emeek, heldutasuna atzeratuz, hazteari denbora luzeagoa eskaintzen diote eta. Dimorfismo sexuala badago. Estaltzea errazteko, arren isatsa luzeago da eta plastrona sakonduagoa. Azala iluna dute orban edo marra argiez estalia, askotan horiak. Bere gorputz-adarrak luzeak dira eta oin palmatuak dituzte igeriketarako ondo moldatuak.

(E) Eukarioto• Eukariotoak (Eukarya) mintza

daukan benetako nukleodun zelulez eratutako izakiak dira, bakterioak eta zianobakterioak izan ezik beste guztiak. Eukariotoen zelulei zelula eukariotiko deritze.

• Izaki eukariotikoak zelulabakar edo zelulanitz izan daitezke. Eukarioto ez diren izaki guztiak zelulabakarrak dira eta Archaea eta Bacteria domeinuak eratzen dituzte. Eukarya domeinuaren barruan Protista, Fungi (onddoak), Plantae(landareak) eta Animalia (animaliak) izeneko erreinuak daude. Eukarioto guztiek jatorri bera dute.

Hau zelula eukariotoa da.

(F) Flamenkoa

Flamenko handia (Phoenicoparrus roseus)

Eurasia eta Afrika Afrika, hegoalde Europa eta hego eta hego-mendebaldeko

Flamenko txikia (Phoenicoparrus minor)

Eurasia eta Afrika Afrikatik ipar-

mendebaldeko Indiara Txiletar flamenko (Phoenicoparrus

Amerika Hego Amerika

Jamesen flamenko (Phoenicoparrus jamesi)

Amerika Andeak

Andetar flamenko (Phoenicoparrus andinus

Amerika Andeak

Amerikar flamenko Amerika Karibe eta Galapagoak

(G) Gizakiak

• Ez dugu buztanik.• Lau gorputz adar ditugu.• Ile gutxi dugu• Izerdi guruin asko ditugu.• Emakumeek ugatz-guruinak

dituzte.• Jaioberriak oso babesgabeak dira.• Gure garuna besteena baino

garatuagoa dago.• Zenbait hizkuntza erabiltzen

ditugu.

(H) Homeotermoak

• Ugaztunak gai dira gorputzeko tenperatura konstante eusteko, ingurunea edozein izanda ere.Animalia horiei homeotermoak esaten zaie.

Ugaztun guztiak homeotermoak dira.

(I) Izerdi-guruina

• Izerdi guruin asko ditugu. Guruin horien funtzio nagusia gorputza hoztea da, tenperatura altua denean

(J) Jirafa • Jirafa (Giraffa camelopardalis) jatorriz

Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen.

• Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke. Janaria urria denean baso itxiagoetan sar daitezke. Akaziadun basoak atsegin dituzte. Ur-kantitate handiak edaten dituzte eskura dutenean, eta horri esker, denbora luzez bizi daitezke eskualde lehorretan.

(K) Katua • Katu, etxe katua edo Felis catus

animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzea da. Beste felino batzuk ere katu izena izaten dutenez askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatu batetik ondo desberdintzen den. Beharrik ez dagoenean katu hitza erabilita nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi izan dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke gaur egun munduan.

(L) Lumak

• Hegaztiak gorputza lumaz estalita dute. Lumek ardatz edo errakia dute, luma¡-horratza eta luma- bizarrak. Luma-orratzak lumak eta gorputza lotzen dituzte, eta errakitik luma-bizarrak ateratzen dira, bi aldeetara.

(M) Martsupialak

• Martsupialak sabel-poltsan garatzen diren ugaztun taldea da. Kanguruak, esaterako, martsupialak dira.

(N) Nerbio-sistema

• Ornodunak nerbio-sistema garatua dute. Hari esker portaera konplexua dute ornodunek. Nerbio-sistemaren elemetu nagusia entzefaloa da.

(Ñ) Ñu• Afrikako antilopeak dira eta bi

espezie ezberdinez osatuta daude:

• ñu beltza (Connochaetes gnou)• ñu urdina (Connochaetes

taurinus)• Ñuak itxura baldarra du eta

bigantxa eta antilopearen gurutzatze arraro baten antza du, zurda luzea eta zaldi isatsa. Bizar luzeak zintzilika, kokotsetik bularreraino, eta apo zorrotzez amaitutako hanka oso luzeak. Itxuraz arlote, Afrikan aurrera egiten duen belarjale bat da eta animalia talde handienetakoak sortzen dituzte.

(O) Obiparoak

• Narrastiek, esaterako, obiparoak dira eta barne-ernalketa dute. Arrautzek estalki gogor bat izaten dute (oskola), ez deshidratatzeko, eta aita-amek ez dituzte txitatzen.

(R) RATTUS

Roedore genero bat da, oro jaleak dira eta ez dute ez asko pisatzen ez neurtzen. Batzuk laborategietan erabiltzen dira esperimentoak egiteko

(S) Sarraskijaleak

• Zoologian sarraskijale deritze animalia eta landare hilez elikatzen diren animaliei. Sarraskijaleak oso garrantzitsuak dira ekosistemen zikloak bete daitezen, animalia eta landareen gorpuak desintegratzen dituztelako. Sarraskijaleek utzitako arrastoak izaki deskonposatzaileek erabiliko dituzte.

• Sarraskijale ezagunak dira putreak, kakalardo batzuk, euli batzuk edo mapatxeak. Normalean ehizatzen duten haragijale handiak sarraskijale bihurtzen dira aukera dutenean, hiena edo lehoien kasuan adibidez.

(T) Tigrea

Tigrea (Panthera tigris) Panthera generoko eta Felidafamiliako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigrea da.

(U) Ugatz-guruinak

• Adibidez, emakumeek ugatz-guruinak dituzte. Erditu ondoren, guruin horiek esnea sortzen dute, jaioberria elikatzeko.

(Z) ZelulaniztunakOrganismo zelulanitzak zelula

ugariz daude eraturik, zelula horiek euren jarduera koordinatzen dute eta hasierako zelula beretik sortu dira guztiak. Organismo zelulanintz gehienetan, zelulak egitura konplexuagoetan biltzen dira: ehunetan. Ehunek, era berean, organoak osatzen dituzte, eta horiek aparatu edo sistematan daude antolaturik. Zelulanitzak dira: Protisto batzuk, onddo batzuk, landareak eta Animaliak.