2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz...

20
Puntuazioa Puntuazioa Proposaturiko Azpiatala gehienez gutxienez denbora Azterketaren formatua gainbegiratzeko 3 min. 1. IDAZLANA Idazlana 25 15 55 min. Ortografia 5 1 2. ESALDIAK BERRIDATZI 5 2,5 3. SINONIMOAK EMAN 5 2,5 25 min. 4. IRAKURMENA 10 5 45 min. Egindako lana gainbegiratzeko 12 min. Guztira 50 29 2h 20m Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute zuzenduko irakurri ezin dena. Ariketa guztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko. EUSKO JAURLARITZA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA GOBIERNO VASCO DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN AZTERKETAKO ARIKETEN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzun ordenan egin dezakezu baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsatutako denbora banaketa: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2004ko martxoaren 6koa A eredua 1. deitura: ................................................................................. 2. deitura: ................................................................................. Izena: ................................................................................. NA zenbakia: .................................................................................

Transcript of 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz...

Page 1: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 1 •

Puntuazioa Puntuazioa ProposaturikoAzpiatala gehienez gutxienez denbora

Azterketaren formatuagainbegiratzeko — — 3 min.

1. IDAZLANA

Idazlana 25 15 55 min.Ortografia 5 1

2. ESALDIAK BERRIDATZI 5 2,53. SINONIMOAK EMAN 5 2,5 25 min.4. IRAKURMENA 10 5 45 min.Egindako lana gainbegiratzeko — — 12 min.Guztira 50 29 2h 20m

Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute zuzenduko irakurri ezin dena. Ariketaguztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko.

EUSKO JAURLARITZAHEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA

GOBIERNO VASCODEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,UNIVERSIDADES EINVESTIGACIÓN

AZTERKETAKO ARIKETEN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA

Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu azterketahau egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzun ordenan egindezakezu baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsatutako denborabanaketa:

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

2004ko martxoaren 6koaA eredua

1. deitura: .................................................................................

2. deitura: .................................................................................

Izena: .................................................................................

NA zenbakia: .................................................................................

Page 2: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 2 •

1. Hasierako garaiaz, zer dio Arzakek?

a. Umetatik jakin zuela sukaldaria izango zela.b. Lagun baten aholkuz sartu zela Ostalaritza Eskolan.c. Amak beti esaten ziola hobe zuela aparejadore izan.d. Txikitan sukaldean sartu ere ez zela egiten.

2. Zer iritzi du gaur egungo sukaldaritzaz?

a. Antzina bezala, egun ere bizitzeko janariak prestatzea dela sukaldaritza.b. Sukaldari izateko ikasketak egitea ez dela beharrezkoa, nahikoa dela gogoa

izatea.c. Besteak beste, gozatzeko prestatzen direla janariak.d. Arnasteko airea bezain garrantzitsua dela.

3. Jateko ohiturei eta kulturari buruz, zer dio?

a. Herrien maila gastronomikoak zerikusi zuzena duela kultura mailarekin.b. Ez liratekeela aldatu behar, herrien nortasunari eusteko.c. Kultura mailak ez duela adierazten gastronomia maila.d. Jatea jatea dela eta kultura kultura.

4. Zein sekretu du Arzakek plater berriak sortzeko?

a. Lankideen laguntzagatik ez balitz, ezinezkoa litzateke.b. Naturak eta inguruak laguntzen diote, artistei bezala.c. Osagaiak nahastuz sortzen ditu plater berriak, ez dago hori bezalakorik.d. Sukaldariari, artistari ez bezala, inspirazioa batean-bestean ikusten dituen

gauzek ematen diote.

5. Zer deritzo gastronomiaren mundializazioari?

a. Musikan gertatzen dena gertatu beharko litzatekeela.b. Berdin-berdin presta litekeela plater bat hemen edo atzerrian.c. Sukaldaritza mota ezberdinek aberastu egiten dutela gastronomia.d. Herrialde bakoitzak bere sukaldaritzari eutsi behar diola.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

1 2 3 4 5

AHOZKOAREN ULERMENA I

Page 3: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 3 •

6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek?

a. Ameriketatik ekarritako produkturik gabe, ez genukeela izango euskal sukalda-ritza tradizionalik.

b. Frantziako sukaldaritza artistikoa denik ezin esan daitekeela.c. Txinako gastronomia perfektua dela.d. Batak bestean duen eragina saihesten saiatu behar dela.

7. Zerk egiten du sukaldaritza erakargarri?

a. Berebiziko garrantzia du bezeroengan pentsatzeak.b. Plater ugaritasunak erakartzen du jendea, batez ere.c. Sukaldaritza berrian azkartasunak janariak berak baino leku handiagoa du.d. Azkartasunaren eta ugaritasunaren arteko orekak.

8. Nola bateratzen dira teknika eta kalitate oneko sukaldaritza?

a. Teknikarik ez balitz, gaur egungo sukaldaritza ezinezkoa izango litzateke.b. Teknikak teknika, sukaldariaren gogoa eta pasioa dira funtsezko.c. Sukaldaritzari kalitatea denborak ematen dio, luze jardun behar da prestatzen.d. Zenbat eta teknika aurreratuagoak, orduan eta artifizialagoa sukaldaritza.

9. Zein zaletasun du Arzakek?

a. Eskubaloia du ikaragarri gustuko.b. Aspaldi golfean aritzen zen.c. Ez du gauza askorik behar dibertitzeko.d. Inoiz ez du zaletasun berezirik izan.

10. Zer dio Euskal Sukaldaritza Berriaren Mugimenduari buruz?

a. Pedro Subijanak eta Arzakek beste sukaldari batzuei ikasita egina dela.b. Euskal Herrian egiten ziren kultur aldarrikapenen haritik sortua dela.c. Sukaldaritza tradizionala gainditzeko egina dela.d. Sukaldaritza tradizionalaren gabeziak betetzera datorrela, gehienbat.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

6 7 8 9 10

AHOZKOAREN ULERMENA II

Page 4: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 4 •

Irakurri ondoko oharrak:

1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.

2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.

3. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:a) gaiaren eraketa eta garapena;b) hizkuntza-aberastasuna eta zehaztasuna;c) zuzentasuna.

4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez dazuzenduko.

5. Hurrengo orrialdeetan bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko.Gaiak garatzeko, laguntza moduan, dossier bana eta puntu batzuk dituzu:galderak, gogoetak, iri tziak... Ez dira nahitaez kontuan hartu beharrekoak; zukzeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdi batzuetan oinarriturik ere egindezakezu.

ZIRRIBORROETARAKO ORRIA

1. IDAZLANA

Page 5: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 5 •

EZKONGABEAK EZKONDUEN PARE

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,gu txienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

• Nolako gizartea, halako familia-eredua.• Izatezko bikote heterosexualak / Izatezko bikote homosexualak.• Izatezko bikoteen lege-egoera. • Eskubide berdintasuna: oinordekotza, pentsioa, adopzioa...

EAEn IzatezkoBikoteen Legea

EAEko IzatezkoBikoteen Legea:ezkonduek zeinezkongabeekeskubideberberak.

Eliza Katolikoak eta beste zenbaitgizarte-sektorek familiaren aurkakoerasotzat jo dute erabakitakoa.

Testamentu bateratuaegin ahal izango dute.

Bikote heterosexualez gain, bikote

homosexualek ere izango dute umeak

adoptatzeko eskubidea.

HABE 207 zk.

HABE 207 zk.

HABE 233 zk.

HABE 233 zk.

Page 6: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 6 •

PRENTSA ARROSA

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,gu txienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

• Nolako gizartea, halako prentsa.• Intimitate-eskubidea. Esklusibak. Bideo-kamerak nonahi. Non dago muga?• Irakurlearen edo ikus-entzulearen profila. • Merezimendu berezirik gabeko jendea edozein komunikabidetan. “Sasifamatuak”.• Euskarazko prentsa arrosa?

Gehienetanalbisteak zerikusigutxi izaten du pertsonaiaren

kualifikazioarekinedo burutu duen

lanarekin.

Itxarongela guztietan egotenda “bihotzeko aldizkari”

deiturikoren bat.

Bihotzeko

prentsa

n lan

egiten d

utenak d

ira gehie

n

irabazte

n duten

kazetaria

k.

“Bihotzeko aldizkariak”,telebista programa ugari...

Zeloak, infidelitateak,maitemina,engainuak... ehunkakonfidentzia etxeansartuta teknikaren etaprentsaren bidez.

Lecturas, 2.670. zk.Lecturas, 2.670. zk.

Lecturas, 2.670. zk.

Tele Deia, 389. zk. 2004

Gaz

tetx

ulo,

38.

zk.

200

4

Audientziarik gehienprentsa arrosariburuzko programek.

Page 7: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 7 •

.......................................................................................................................

Page 8: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 8 •

Page 9: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 9 •

Page 10: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 10 •

Ariketa honetan ematen zaizkizun esaldiak beste modu batez adierazi behardituzu. Horretarako azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldizatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, zerbait idatzi behar da horri lotuta.

Adibidez:

...takoan etorritakoan

Punturik ez badu aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goikoesaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldibakar bat osatuz. Adibidea:

0. Hasieran errua berari egotzi nion. Horrek lotsa eman zidan gero.

...................................... ...tzat .............................. lotsatu ....................................... .

1. Aspergarria zait horrelako eztabaida antzuetan aritzea.

Aspertu ..................................................................................................................... .

2. Ez zuten halako erantzun zitalik espero, nonbait!

Dirudienez ........................................................................................................ baino

................................................................................................................................... .

3. Nire aitonak dioenez, egunsentia udaberriaren antzekoa da eta udaberria egunsen-tiaren antzekoa.

.....................................................................................................................................

......................................................................................................................... dutela.

4. Ona izan dadin, gazte-gazterik hasi behar du dantzariak dantzan.

............................................................ izango ............................................................

................................................................................................................................... .

5. Hori esan al du lotsabako horrek? Baten batek erantzun beharko dio, ba!

....................................................................................................................... duenari

............................................................................................................................. ...la!

6. Zakur hura handiegia zen etxola hartan edukitzeko!

............................................................................................................................. non

................................................... bait... .................................................................... !

7. Gure herrian denok dakigu Oteiza nor izan zen.

......................................................................................................................... ...enik.

2. ESALDIAK BERRIDATZI

Hasieran bera errudun jo izanak egin ninduen gero

Page 11: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 11 •

8. Herri txiki hartan igandero joan behar izaten genuen elizara. Bestela gurasoek ezzintuzten lasai utziko egun osoan.

........................................................................................................................... ezean

................................................................................................................................... .

9. «Biharko hutsik nahi dut etxea». Hala esan zion jabeak maizterrari.

..................................................................................................... ...ela ......................

................................................................................................................................... .

10. Umea zaintzeaz arduratzen da. Horixe da bere zeregin bakarra.

................................................. beste ........................................................................ .

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri beharduzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Sinonimobat baino gehiago emanez gero, denek izan behar dute zuzenak.

1. Everest-erako bideari ekiteko gertu zeudela adierazizuten espedizioko kideek.

2. Edan ezazu salda lehenbailehen, osterantzean hoztuegingo zaizu eta!

3. Epelak entzun beharko dituzu zetazko atorra lohituduzula amak jakiten duenean.

4. Gaingiroki irakurri dut, beste ezertarako astirik ezbaitut izan.

5. Anbotoko Dama leize ilun eta umel batean bizi omen da.

6. Ezinduek oztopo gehiegirekin egiten dute topo kaleetanzein garraioetan.

7. Mikelek ez zion inoiz lagunari iruzurrik egingo, zinezmaite baitzuen.

8. Amari afarirako mahaia atontzen lagundu genion.

9. Epaiketa hartan lekukorik behinenak guztiz mozkorturikzeuden eta ezin izan zuten epairik eman.

10. Behar-beharrezkoa da gogo biziz jardutea, gauzak taxuzegingo badira.

3. SINONIMOAK EMAN

Page 12: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 12 •

Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu.Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.

SEXUA: BEHARRA ETA PLAZERA

ehen gizaki klonatua benetan klonatua dela frogatzen ez den artean, gizakiakugaltzeko modu bakarra sexu bidezkoa da. Ikuspuntu biologikotik, sexua biorganismoren arteko truke genetikoa da, ondorengoak sortzeko helburuarekin.Baina ikuspegi zabalago batetik, sexua plazera ere bada, eta baita giza kulturaren

eragileetako bat ere.

Landare eta animalia gehienak sexualki ugaltzen dira. Horretarako, bizidun horiekinformazio genetikoaren erdia duten zelulak sortzen dituzte, gametoak alegia. Eskuarki,gameto arrei espermatozoide deitzen zaie eta emeei obulu, eta biak elkartzean sortzen dabizidun berria. Gametoak sortzeak, ordea, bi desabantaila ekartzen ditu.

Batetik, gametoak sortzeko energia asko gastatzen du gorputzak, eta espezieari eregehiago kostatzen zaio bi sexuko banakoak mantentzea bakarrekoak baino. Bestetik,biren informazio genetikoa nahasten denez, guraso bakoitzak ondorengoari egindakoekarpena erdibitu egiten da. Aldiz, ugalketa asexualean, gene guztiak transmititzen diraondorengora. Orduan, zein da sexuaren abantaila? Zergatik irauten dute ugalketa sexualaduten espezieek?

UGALTZEKO MODUAK

Izan ere, sexuala ez da ugaltzeko modu bakarra. Esaterako, bakterioak, besterik gabe,erdibitu egiten dira. Belakiek nahikoa dute zelula bat askatzea; zelula bakar horrekkolonia bat sortzen du beste nonbait. Itsas izarrek, berriz, beren gorputz zati batetikbanako oso bat sortzen dute. Badira gemazioz ugaltzen diren izakiak ere: izaki helduarenalbo batean kopia oso bat sortzen da, eta, nahikoa hazitakoan, banandu egiten da. Horiegiten du, adibidez, hidrak. Kasu guztietan, ondorengoek aurrekoaren informaziogenetiko berbera dute.

Ugaltzeko beste era bat partenogenesia da. Ornogabe ugari ugaltzen dira moduhorretan; ornodunetan, aldiz, 74 espezie baino ez dira ugaltzen partenogenesi bidez: 22arrain-espezie, 23 anfibio eta 29 narrasti. Espezie horien arrautzak ernaldu gabe garatzendira, eta jaiotzen direnak beren amen klonak dira. Bestetik, espezie batzuk partenogenesibidez edo sexualki, ingurumenaren baldintzen arabera, era batera edo bestera ugaltzendira.

Ia ornodun guztiak eta ornogabe eta landare batzuk, berriz, sexu bidez ugaltzen dira.Sexu-bidezko ugalketa beste erak baino geroago sortu zen, eta orain arte iraun badu abantai-laren bat duelako izango da. Eta halaxe da: sexuak espeziearen aldakortasun genetikoahanditzen du; ondorioz, inguruan espeziearentzat kaltegarria den aldaketa bat gertatzenbada, banako batzuek aurrera egiteko aukera izango dute eta espezieak irautea lortuko du.

4. IRAKURMENA

LL

Page 13: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 13 •

Ugalketa asexuala duten espezieetan, aldiz, aldakortasun genetikoa oso txikia da, etaegoera larrietan, askoz aukera gutxiago dute aurrera egiteko. Horretaz gain, ugalketasexualak mutazio kaltegarrien eragina gutxitzeko aukera ematen du.

SEXUAREN GATZA ETA PIPERRA

Hala ere, espezieentzat sexua ez da musu-truk izaten. Bi sexu behar izatea garestiada espeziearentzat, espeziearen banakoen erdiek (arrek) beste erdia (emeak) ernaltzekobakarrik balio dutelako. Gainera, bi sexu izateak dezenteko saltsa sortzen du.

Espezie gehienetan, genetikak erabakitzen du enbrioiaren bilakaera: Y kromosomadaramatenak arrak dira, eta gainerakoak emeak. Nolanahi ere, banako batek sexu batenedo bestearen ezaugarriak izatea ez da kromosomen araberakoa bakarrik, hormonek ereeragiten dute, eta gerta daiteke genetikoki sexu batekoa izanda bestearen ezaugarriakazaltzea.

Beste espezie batzuetan, berriz, sexu batekoa edo bestekoa izatea tenperatura-kontuada. Adibidez, krokodiloetan, tenperatura baxua bada enbrioia eme bihurtzen da, eta arratenperatura altua bada; dortoketan juxtu alderantzizkoa gertatzen da. Badira espeziehermafroditak ere; horietan organismoak berak sortzen ditu gameto arrak eta emeak.

Ugaltzeko estrategietan ere barietate handia dago. Atera kontuak: eme batzuek,ernalduak izan eta gero, arra akabatu egiten dute! Hala ere, jokaera hori espezie gutxibatzuetan baino ez da gertatzen. Bestalde, hainbat espezietan, arrek bikotekide bakarraizaten dute bizitza osoan, eta euren geneak transmitituko direla bermatzeko erabiltzendute duten energia guztia, kumeak zaintzen hain zuzen. Beste hainbatetan, aldiz, bikote-kidea etengabe aldatzen dute, baten bat ernalduta geratuko delakoan.

Emeetan ere denetik dago: bikotekide bakarra duten espezieetan, kumeak zaintzeko,janaria ekartzeko eta familia babesteko aproposa den arra bilatzen du emeak. Besteespezie batzuetan, berriz, araldian dagoenean, emea ahalik eta ar gehienekin uztartzensaiatzen da.

Ondorengoari erreparatuz gero, bi estrategia nagusi bereizten dira: espezie batzuek,arrainek adibidez, ondorengo ugari izaten dute, baina banakakoek bizirauteko aukeragutxi izaten dute. Beste estrategia aurkakoa da; kume gutxi izaten dituzte, eta ondozaintzen dituzte heldutasunera irits daitezen. Hori da, adibidez, giza espezieak egitenduena.

Argi dago ugaltzeko hamaika modu eta aldaera daudela. Eta plazera..., zertarakobalio du plazerak? Adituen esanean, emearen ugalkortasuna agerikoa ez den espezieetan,ugalketa gertatuko dela bermatzeko modu bat besterik ez da. Beraz, dena da ugaltzearenmesedetan.

Ana Galarraga.GARA, ZAZPIKA astekaria,

236. zk. 2003ko abuztuaren 3a.

(Moldatua)

Page 14: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 14 •

1. Testuaren arabera, hurrengoetatik zein da adierazpen zehatzena?

a. Sexua truke genetiko hutsa besterik ez da.

b. Gizaki klonatua ere sexu bidez ugalduko den frogak izango ditugu aurki.

c. Sexuak, plazera izateaz gain, giza kulturari ere eragiten dio.

d. Sexuak duen helburu bakarra izaki berriak sortzea da.

2. Zer dio testuak gametoei buruz?

a. Gameto ar eta eme bizidunak elkartzen direnean sortzen dela bizitza.

b. Informazio genetikoa erdian duten zelulak direla.

c. Sexu bakarreko bi gameto-mota izateak kostu handiagoa eragiten diola gorputzari.

d. Energia kopuru handiagoa behar dela bi sexu dituzten gametoak sortzeko.

3. Ondoko baieztapenetatik, zein ez da egia?

a. Sexua, besteak beste, espezieen ugalketarako bidea ere bada.

b. Bakterioak ezin dira beren kabuz erdibitu, beste kide baten laguntza behar dute.

c. Belakiak zelulen bidez ugaltzen dira.

d. Hidrak beren ondorengoak osaturik daudenean banandu egiten dira.

4. Partenogenesia dela-eta, zer adierazten da testuan?

a. Arrautzak ernaldu ez direnean gertatzen dela.

b. Ornogabeak diren narrastiak era horretan ugaltzen direla.

c. Batez ere ornodunak ugaltzen direla modu horren bidez.

d. Partenogenesia eta sexualki ugaltzea bateraezinak direla.

5. Zein da sexu bidezko ugalketak irautearen arrazoia?

a. Ugalketa asexualean baino aldaketa genetiko gutxiago gertatzen da.

b. Ugalketa sexualaren abantailetariko bat mutazio kaltegarrien eragina gutxitzea da.

c. Abantaila izaten da espezie batzuek kaltegarriak diren aldaketak izatea.

d. Ugalketa asexuala duten espezieek aukera gehiago dute aldakortasunak ematen dituenabantailak izateko.

Ondoko hamar galderetan, aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokionletra koadro honetan ipini.

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10

Page 15: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 15 •

6. Bi sexu dituzten espezieetan, zer gertatzen da?

a. Enbrioiek sexu bataren edo bestearen ezaugarriak dituzte.

b. Kromosoma ez da izaten sexu ezaugarriak erabakitzen dituen faktore bakarra.

c. Espezieen artean sexua musuen bidez gauzatzen da zenbaitetan.

d. Bi sexu dituzten espezieen kasuan arazo dezente ekiditen da.

7. Zein eragin du tenperaturak sexuari dagokionez?

a. Dortoken eta krokodiloen artean tenperaturak jokabide bertsua du.

b. Narrastien kasuan, tenperatura baxua bada, enbrioia eme bihurtzen da.

c. Hermafroditen artean tenperaturak erabakitzen du zeintzuk izango diren arrak etazeintzuk emeak.

d. Espezie batzuetan, sexu batekoa edo bestekoa izatea tenperaturak eragiten du.

8. Bikotekide arren eta emeen arteko jokabidea, nolakoa da?

a. Bikotekidea aldatzen ez duten arrek, geneen transmisioa ziurtatzeko, energia guztiaerabiltzen dute kumeak zaintzen.

b. Espezie batzuetan arrak hil egiten dira berez, emeekiko harremanen ondorioz.

c. Espezie batzuetako arrek bikotekidea behin eta berriro aldatzen dute, bestela ernaldutageratuko lirateke eta.

d. Emeek, ernaldu eta gero, arra akabatzeko ohitura dute.

9. Zein jokabide dute bikotekide emeek?

a. Bikotekide bakarra nahi dutenean arra lortzeko janaria biltzen dute.

b. Emea, araldian dagoenean, ahal duen gehienetan uztartzen da bere bikotekide arrarekin.

c. Araldian dagoenean beste sexuko ahalik eta ale gehienekin elkartzen da emea.

d. Espezie batzuetan arrik boteretsuenaren aurrean uzkur agertzen dira.

10. Ondorengotza ziurtatzeko, zein jokabide nabarmentzen da espezieen artean?

a. Espezie batzuek ondorengo asko izaten dituzte, horrela, bizirauteko anitz aukera dutelako.

b. Kume gutxi izatea espeziaren kalterako izaten da kasurik gehienetan.

c. Espezie gehienetan sexu bidezko plazera ugalketa bermatzeko modua da.

d. Ondorengoen iraupena ziurtatzeko espezie guztiek ez dituzte jokamolde berberak.

Page 16: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

• 16 •

Azterketahonetan

lorturikoaErreferentzia

AHOZKOAREN ULERMENA: guztira

IDAZLANA

BERA

ORTOGRAFIA

Edukia

Moldea

Zuzentasuna

ESALDIAK BERRIDATZI

SINONIMOAK

IRAKURMENA

AZTERTZAILEAK ERABILTZEKO

* Adierazi gurutze edo zenbaki batekin zein alderdi ez duen gainditu.

*

*

*

5

25

5

5

5

10

0-7

0-8

0-10

Kali fikatzeko irizpideakAztertzaileentzako jardunbidea liburuko azalpenen eta oharren sintesia.

IDAZLANA

EDUKIA (0-7) puntu. Honetan adierazia kalifi -katuko da, hots, garatzeko eskainitako gaiazein neurritan osatu den:• Gaiarekin lotura duten / ez duten alderdien

garapena.• Argudio eta adibide asko / gutxi.• Gutxieneko hitz kopurua.

MOLDEA (0-8) puntu. Adierazpena kalifikatukoda, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:• Egitura aberatsak / sinpleak.• Lexiko zehatza eta adierazkorra / desegokia

edo urria.• Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.• Idazlanaren egituraketa orokorra,

paragrafoen antolamendua.

ZUZENTASUNA (0-10) puntu. Hizkuntz akatsnabarmenen araberako kalifikazioa, hots,joskerazko zuzentasuna:• Deklinabidean: kasu atzizkiak zuzen / oker

erabiltzea.• Aditz mailakoa.• Perpausen egituraketa.

Hiru alderdi horietakoren batean nabarmenhuts eginez gero edota, oro har, hiruretan mailakaxkarra erakutsiz gero, ezingo da Idazlanagainditutzat eman.

ORTOGRAFIA

ES ALDIAK BERRIDATZIBerridatzi den esaldiak honako baldintzak

bete behar ditu zuzentzat eman ahal izateko:

• Esaldi bakarra atera behar da berridazketarenondorioz.

• Eredutzat ematen den esaldiaren zentzuaosorik jaso behar du.

• Eskaintzen den “bidea”ri jarraituz osatuaizan behar du, eta ez beste bide batetik eratua.

• Gramatikaren aldetik zuzena izan behar du,osorik.

• Komatxoak-edo erabili badira, horiek adie -razten duten elementuen ordenak eta puntua-zioak ere zuzenak izan behar dute.

• Ortografia zuzena eduki behar du.

S INONIMOAKOntzat hartu ahal izateko:

• Testuingurua kontuan hartuta, egokia izatea.• Bat baino gehiago jarriz gero, denek izan

behar dute zuzenak.• Atzizkiduna bada, atzizki eta guzti emana.

5 Oso zuzena3-4 Akats ez oso larriak1-2 Akats larri batzuk

0,1-1 Oinarrizkoak edo akats larri ugari

Page 17: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

A Z T E R K E T A I D A T Z I A

2004ko maiatzaren 29koa

Eredua

A

A Z T E R T Z A I L E E N T Z A K O O R R I A K

Page 18: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

¥ 3 ¥

AHOZKOAREN ULERMENA I

GLORIA TOTORICAGUENA. RENO-NEVADA UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA DA,EUSKAL DIASPORAN ADITUA

«Diasporako gazteek ez dute euskal etxera guk nahi beste jotzen»

Sarrera hitzaldia egingo du Gloria Totoricaguena boisetarrak Euskal Gizataldeen III. MunduBiltzarrean eta, aurreikusi dutenez, gazteak euskal etxeetara nola erakarri aztertuko dute berariaz.

Reno-Nevada Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko irakasle da GloriaTotoricaguena eta euskal diasporari buruzko gaietan aditua. Australia, Argentina, Txile,Uruguai, Venezuela, Brasil, AEB... munduan diren euskal komunitate gehienak bisitatu dituikerketa eginez eta horrek mundu batzarraren atariko hitzaldia egiteko autoritatea eman dio.Orain lau urte II. Mundu Biltzarraren sarrerakoan William Douglas-ek egin zuen galderarierantzunez hasiko da Totoricaguena. «Nora goaz?» galdera eginez ekin zion hark eta «Aurreragoaz» erantzunez hasiko du hitzaldia honek.

• Diaspora zertan ari da aurrera egiten?

Hasteko, diaspora zer den hobeto ulertzen dugu orain lehen baino, nazioz gaindiko nortasunazer den ere ikasten ari gara, teknologia berriek eskura jartzen dizkiguten tresnez ere baliatzen garakomunikazio sareak antolatzeko, Euskal Herria eta Euskal Herritik kanpoko euskaldunakharremanetan jartzeko eta, horretaz gain, diasporako komunitateak elkarrekin lotzeko. Horre ga tikdiot aurrera goazela. Identitatea zer den ere zehazten ari gara: orain arte oso definizio tradizionala,baztertzailea erabili izan da, aranista, esango nuke; eta orain, aldiz, integra tzaileagoa.

• Eta «aurrera goaz», baina norantz?

Biltzar honetan gazteria dugu helburu. Diasporako gazteek euskal etxeetan orain bainogehiago parte har dezaten estrategiak lantzen jardungo dugu. Gazteek ez dute euskal etxeetarajotzen, edota joaten badira ere, euskal etxeetakoek nahiko luketen baino gutxiago. Ondorioz,honako hau galdetu beharko diogu geure buruari: «Zergatik ez datoz?». Eta galdera horrierantzuteko, lehenik eta behin, eurei galdetu beharko diegu; gazteei, alegia. Jakina, euskal etxeakez die ezer interesgarririk eskaintzen. Bost axola zaie pilota. Beharbada, gustura jokatuko luketesaskibaloian frontoian. Espazio etnikoak sortu behar ditugu, leku egokiak euskaltasuna bizidezaten. Ez dago euskaldun izaterik isolaturik bizi izanda, besterekin harremanetan eraikitzen daidentitate etnikoa, batak bestearekin harremanak izanda.

• Noiz uzten diote gazteek euskal etxera joateari?

Argentinan, Uruguain, Txilen, Venezuelan, Australian, AEBetan... 15 urtetik 45 urtebitarteko jendea eskas dute. Umetan bai, joaten dira, baina gero, hazi ahala unibertsitatea dela,lana dela, seme-alabak direla, utzi egiten diote joateari. Onenean, haurrak hartu eta berriro itzuliegingo dira euskal etxera. Nire ikerketen arabera, hamar urteko etenak galerarik ez dakar, bainaeuskal etxera hurreratu gabe 20 urte eman dituena nekez itzuliko da euskal etxera. Betiko galduada. Itzultzen direnak lehen 7-10 urteen barruan bueltatzen dira euskal etxera. Hortik gora,bestelako bidea egiten dute eta ez dira inoiz itzultzen. Eta, jakina, beren seme-alabak ere ez. Bibelaunaldi galtzen ditugu bidean, kolpetik.

Page 19: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

¥ 4 ¥

AHOZKOAREN ULERMENA II

• Diaspora gora eta diaspora behera ari gara, bat bakarra balitz bezala. Bainabadakigu oso heterogeneoa dela... Sidneyko euskal etxea, Vancouverrekoa eta SanFrantziskokoa, esaterako, ezberdinak dira zeharo...

Bai, baina gazteei dagokienez, denak ere antzera ari dira. Boisen bertan gazte asko biltzenditu euskal etxeak, dantzari talde handia du, baina dantza egin nahi ez duenak zer? Ez du besteaukerarik! Nola egingo ditu lagun euskaldunak?

• Zein izango da, gerora, euskal etxeen egitekoa?

Tokian tokiko euskaldunen arteko harremanak bultzatzea, Euskal Herriaren eta diasporarenarteko harremanak erraztea, hainbat diasporaren arteko harremanak lantzea: irlandarrekin edoitaliarrekin afariak egin, eta hau eta hori. Batak bestearengandik ikasi behar du, eta galdetu:«Zerk egiten zaituzte italiar? Laugarren belaunaldikoak zarete, inork ez daki italieraz, ez zareteinoiz Italian izan. Zergatik eutsi nahi diozue italiar izateari?». Ikasi egin behar dugu. Euskaletxeek orain duten lanik garrantzizkoenetakoa zera da: zirkulua ixtea. Hau da, emigranteekharako bidaia egin zuten. Bada, orain, honakoa egin behar dute, bidaia birtuala besterik ez badaere. Norabide bakarreko harremanak etena dakar. Eta orduan, kito.

• Euskaldun izatea diasporan. Zer esan nahi du horrek? Zertan gauzatzen da?

Hainbat eratara erantzun lekioke horri. Erantzun bat baino gehiago dago. Zenbat etainformazio gehiago izan, zenbat eta lasaiago bizi bakoitzak bere identitatea, orduan eta errazagoerantzungo dio galderari. Neuri ere, sinatzen dudan orduko, galdetzen didate: «Nongoa zara?».Alegia, identitateaz ari zaizkit galdezka. Erantzuten hasten naiz: Euskal Herrikoak gara, zazpiherrialde eta hau eta hori; badugu, beraz, lurralde identitatea. Euskara dugu, hau da, hizkuntzidentitatea. Honelako eta horrelako ohiturak ditugu; kultur identitatea, hortaz. Hainbat identitatedugu. Hurrena egiten diguten galdera, hauxe da: «Eta non bizi zara?». Eta zuk, beharbada,«Gooding-en, Idahon». Gooding-en Euskal Herritik aparte zara, ahaztu lurraldea. Hizkuntza,ahaztu hizkuntz identitatea. Gooding-en, ohiturak, amerikarrenak. Hortaz, zerk egiten zaitueuskaldun Idahon? Sentimenduak, familiarekiko loturak, emigrantearen historia kolektiboak...Horren inguruan txirikordatzen da euskaldun izateko modua, aski homogeneoa, Idahon. Baina,hemen bertan ere badituzue komeriak euskaldun izatea zer den aztertzen hasiz gero, zeeuskaldun izatea era batera gauzatzen da Bilbon, eta oso bestela Elizondon. Euskaldun izatea eraezberdinean zertzen da diasporan, baina baita Euskal Herrian bertan ere. Zertan eskatu behardiguzue diasporakooi homogeneo izan gaitezen, Ama Lurrean bertan ere ezberdin zarete eta.

• Biltzar honetan nobedade handi bat ere badugu: beste diaspora batzuetako adituakere hizlari ariko dira.

Bai, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzarekin kongresua prestatzen ariginela interesgarria iruditu zitzaigun beste diaspora batzuetako berriemaileak ekartzea. Askotan,kanpotik dator argia. Hiru adituri gonbit egitea erabaki genuen eta Razmik Panossian armeniarra,Patrick O'Sullivan irlandarra eta Alejandro Spektorowski judua etorriko dira. Nork berediasporaren berri emango du: zein harreman duten Ama Lurreko gobernuarekin, zein egitasmodituzten, nola lan egiten duten, lobby-ak, zenbat diru erabiltzen duten, nola ari direngazteriarekin... Aurrera egin behar da igerian, ez ur gainean geldi egon. Ez dugu horretarakoastirik.

BERRIA, 2003 / 07 / 13 Miel Anjel Elustondo

(Moldatua)

Page 20: 2004ko martxoaren 6koa A eredua - Euskarians · PDF file•3 • 6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek? a. Ameriketatik ekarritako produkturik

¥ 5 ¥

Aeredua

2004 / 5 / 29 AHOZKOAREN ULERMENA

1 C 2 B 3 A 4 C 5 D

6 B 7 D 8 B 9 A 10 C

Aeredua

1 C 2 B 3 C 4 A 5 D

6 A 7 C 8 B 9 D 10 A

1. Ez nuen (izan) erretoreari nahigabetzen ninduten pentsamendu ilunak aitortzerik izan.

2. Jokoan ondasun guztiak galdu zituenez geroztik, Peruk ez du non bizi(rik)ere. (Gaizki: bizitzerik)

3. Hura gau ederra izan genuena 1990eko San Juan bezpera hartan / izan genuena!Hura gau (ederr)a (izan genuena) 1990eko San Juan bezpera (harta)koa!

4. Badaukat kanpoan nagoen bitartean katua zainduko didanik.(Gaizki: nork zainduko didanik)

5. Irakaslearengana jo genuen azterketa hura gaindi ziezagun (ziezagula eskatzera).

6. Zalantzarik ez izan egia osoa esango dizudala!

7. Denboraren gurpila oso poliki zihoan / zihoalako irudipena nuen.(Gaizki: zihoalaren / zihoanaren / zihoaneko)

8. Horiei mesede egin die lana garaiz prestatzeak.

9. Ez nator bat ekonomilari horrek kazetariei egin dizkien (zizkien) / egindako adierazpenekin.

10. Zazpi urteko mutil koskorra nintzela ekin nion txirula jotzeari.

1. sustatu: bultzatu, indartu, areagotu...

2. franko: ugari, asko, anitz...

3. propio: beren-beregi, espreski, apropos,berariaz, nahita...

4. sobera: gehiegi, larregi, lar...

5. aparra: bitsa, haguna...

6. lazgarri: izugarri, ikaragarri, erdiragarri,urragarri, mingarri, arrailgarri...

7. saihestu: ekidin, alboratu, baztertu,zokoratu...

8. erretxinago: ipurterreago, petralago,haserreago, pipertuago, suminkorrago...

9. arestian: lehentxeago, oraintsu, oixtion...

10. uxatxen: urruntzen, aldentzen,haizaratzen...

2004 / 5 / 29 IRAKURMENA

SINONIMOAK (Erantzun-ereduak)Hemen ageri ez den sinonimoren bat ontzat emateko zalantza izanez gero, jarri ohar batneurketa-fitxan.

ESALDIAK BERRIDATZI (Erantzun-ereduak)