2016 irakurle kanpaina

14
LIBURU eta DISKO ESKAINTZA 2016eko uda

Transcript of 2016 irakurle kanpaina

Page 1: 2016 irakurle kanpaina

LIBURU eta DISKOESKAINTZA2016eko uda

Page 2: 2016 irakurle kanpaina

SARRERA

Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu.

Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.

Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

EUSKALTEGIEK ESKATUAK

KRIMENAKFerdinand von Schirach

Ferdinand von Schirach jurista arrakastatsua da bere herrialdean, Alemanian. Bere lan esperientziatik abiatuta idatzitako liburua da hau: jurista gisa gogor astindu zuten krimenen sorta bat. Estilo zuzen eta zehatza erabiliz, beren arruntasunean inoz inoren errezelorik esnatuko ez luketen protagonistak dira krimen horien egileak.

Maila: B2 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 224 Urtea: 2012

CONNEMARA GURE BIHOTZETANJulen Gabiria

Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.

Maila: B1 Prezioa: 21 17,85€ Orr: 244 Urtea: 2000

Page 3: 2016 irakurle kanpaina

EUSKALTEGIEK ESKATUAK

Narrazio Guztiak (1979-1990)Joseba Sarrionandia

Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak.

80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa.

Maila: C1 Prezioa: 23,80 20,20€ Orr: 336 Urtea: 2011

BETI OPORRETAN Harkaitz Cano

Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Zapuztu gaitzake ekaitzak, mehatxatu istripuak edo durduzatu ezustekoak.

Nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Halaxe aurkezten dizkigu oporrak Harkaitz Canok ipuin-liburu honetan: hari deitu gabe hura iristea bat-batean: azken uda.

Maila: C1 Prezioa: 18 15,30€ Orr: 208 Urtea: 2015

HELDUEN LITERATURA

GIZAJOEN KATALOGOA Joxean Agirre Odriozola

Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere… Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena.

Maila: C1 Prezioa: 20 17€ Orr: 260 Urtea: 2016

ESPEDIZIOA - Mendi Ororen Pisua Juan Ramon Madariaga Abaitua

Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean. Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.

Maila: C1 Prezioa: 17 14,45€ Orr: 214 Urtea: 2015

Page 4: 2016 irakurle kanpaina

HELDUEN LITERATURA

HAUTS HAIETATIK Unai Villena Camarero

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizizalea, lana, ikasketak, sexua, parrandak… dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa…Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena.Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia, eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.

Maila: C2 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 296 Urtea: 2016

HELDUEN LITERATURA

HONDAMENDIAXabier Montoia Revuelta

Hondamendia du izena Xabier Montoiaren ipuin-liburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera. Bi parte nagusitan dago zatituta: lehenengoan, planetaren historian zehar, une eta leku jakinetan gertaturiko deskalabruak kontatzen zaizkigu: Adam eta Eva Paradisuko baratzetik egotzi ostekoa, Erdi Aroko izurriak, XX. mendeko totalitarismoek ekarritako zoritxarrak, lehergailu atomikoaren ingurukoak... Bigarren partean, berriz, gaur egun edo etorkizun hurbil batean kokaturiko hondamentak agertzen zaizkigu, leku nahiz giro desberdinetan, era askotako pertsonaiak eta kontamoduak erabiliz, egileak ohi duen asmamen, finezia eta zorroztasunez.

Maila: C2 Prezioa: 19,85 16,85 € Orr: 228 Urtea: 2015

KEAREN FIORDOA Iñaki Petxarroman Gutierrez

Hiru itsasontzi abiatu dira, 1615. urteko udaberrian, Donostiatik Islandiara, baleak arrantzatzeko asmoz. Aurreko urteotan bezala, hango Ipar Mendebaldeko Fiordoetako magistratu Ari Magnussonekin sinatutako hitzarmen bat dute horretarako baimen. Alabaina, Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko balezaleen jarduna, bere erresumaren monopolioa zaintze aldera, eta guztiz debekatu du edozein arrantza mota uhartean. Bizkaitarren gaineko heriotza zigorra ere ezarri du erregeak. Horrek bi pareten artean jarri du Ari Magnusson. Kontratu bat du euskaldunekin, baina erregearen agindua bestaldean. Arrantza denboraldia pasatzen utziko du magistratuak, nahiz eta gertutik jarraitu euskaldunen jarduna.

Maila: C2 Prezioa: 17,85 15,15 € Orr: 240 Urtea: 2015

GAUEKO ZAINTZAILEA Julen Belamuno

Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun eta pauso berberak errepikatzen ditu zehaztasun maniatiko, ia milimetrikoz...

Segurtasun-sistema berriak ezarriko dituztela-eta, kalean geratuko da zaintzailea. Gaur du azken gaua, eta ohiko legean hasi du ibilbidea, lantegiaren txoko guztiak, bazter bakoitza ikuskatuz. Horrekin batera, baina, bere bizitzaren errepasoa egingo du, eta grisaren ñabarduren antzera deskubrituko dugu urteen monotonian ezkutaturiko misterioaren distira. Norbaitek esana da bizitzarik gatzbakoenak ere nahikoa joko ematen duela argumentu baterako, horretarako aski talentu izanez gero. Erronka horri eutsi eta garaile atera da Julen Belamuno, ohiturik gauzkan idazkera miresgarria koxka bat estuago landuz eta gogoan geratuko zaigun pertsonaia patetikoa marraztuz.

Maila: C1 Prezioa: 16,26 13,80 € Orr: 168 Urtea: 2016

Page 5: 2016 irakurle kanpaina

TXANTON GARROTE - AGERTOKITIK JAITSI ZEN EGUNAIñigo Aranbarri

Jaioterriko bi gertaera hartu ditu Iñigo Aranbarrik saio honen abiapuntutzat: Peñaflorida kondearen “El borracho burlado” operaren estreinaldia eta 1766ko apirileko matxinada. Gure historiako bi koska, interes desberdinak tarteko, elkarrengandik bereizita eman zaizkigunak, eman zaizkigunean. Baina ez bien arteko loturarik ez dagoelako. Garai bera, gizarte bera, jende bera baita agertokian barregarri erakutsi eta urtebete pasatxora gosearen beldur eta bidegabekeriaz nazkatuta Azkoitiko eta Azpeitiko kaleetara ateratzen dena. Aurten dira 250 urte. Orain arte isil-gordean egon den agiri asko aurkituko du irakurleak hemen. Kondearen operako protagonista den Txanton Garrote agertotik jaitsi eta egilearen solaskide bihurtuta, klasismoak gure teatroan zer bide hartu duen erakutsiko zaio orriotan barrena dabilenari. Begien bistan izan dituen kasualitateekin harrituko da. Dokumentazio historikoa dago baina ez da historia saiakera. Peñafloridaren obra aztertzen da baina ez da entsegu literarioa. Liburuari hitzaurrea egin dion Jose Luis Otamendik dioen bezala, akademizismotik urrun, «ezohiko artefaktu literarioa» da Aranbarrirena, «doia, neurtua eta suharbera».

Maila: Prezioa: 12 10,20 € Orr: 128 Urtea: 2016

FOTOGRAMAK Goiatz Labandibar Arbelaitz

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du.bKazetariak ezin du, berez ikusten duenaz haratago, lekukotasun pertsonalik eman; fikzioak ordea, eman dio Goiatz Labandibarri istorio propioak sortzeko bidea. Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu dugu, hala nola, argazkiaren jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoak. Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko modua eskainiz.

Maila: C1 Prezioa: 11 9,35 € Orr: 104 Urtea: 2016

HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA

ATERTU ARTE ITXARON Katixa Agirre Miguelez (2015eko 111 Akademiaren Saria)

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera.

Trebezia handia erakusten du Katixa Agirrek bere lehenengo eleberri honetako hari mataza desberdinak josten: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak agertuko dira batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean… Pertsonaiek Lekeitioko hondartzak, Arabako bailarak, Bilboko kokteleriak edo Baztango baserriak bisitatu ahala, dotoreziaz konbinatuko ditu egileak solas arinak eta hainbat gairi buruzko gogoeta finak.

Maila: C1 Prezioa: 19 16,15 € Orr: 216 Urtea: 2015

LARANJA BAT ZABORRETANPatxi Zubizarreta Dorronsoro / Mintxo Cemillan (il.)

Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz gero, pobrea derrigorrean. Eta jendea zikinkeria artean bizi baldin bada, oso-osoa pobrea izango da. Aipu honek ematen dio hasiera Patxi Zubizarretaren ipuinari. Egiaz, zikinkeriaz betetako munduko herri pobre batean gertatutako istorio harrigarri bezain ederra da hau.

Maila: C1 Prezioa: 13,25 11,25 € Orr: 124 Urtea: 2015

Page 6: 2016 irakurle kanpaina

ISTORIORIK GABEKO IPUIN ISTORIODUNA Iñaki Arranz Ibañez / Concetta Probanza (il.)

Liburu guztiz desberdina, irakurri gabe deskribatu ezin dena. Izan ere, ipuin honek ez du istoriorik; ala bai? Zerorrek deskubritu beharko duzu bere orrietan sartuta.

Maila: B2 Prezioa: 12, 75 10,85 € Orr: 72 Urtea: 2016

HAUR ETA GAZTEN LITERATURA IRAKURKETA ERRAZA

LEHEN HEGALDIA Jesus Mari “Txiliku” Olaizola / Aritz Eiguren Aldanondo (il.)

Amona Blasi eta Alaitz bere bilobaren arteko istorio harrigarria jasotzen du ipuin honek. Amonaren etxean katu arraro bat agertzearekin batera hasiko da abentura; izan ere, etxetik urruti, ustekabeko bidaia bat egitera behartuko ditu Pitxi lagun berriak: Hungariara.

Maila: B2 Prezioa: 16,50 14 € Orr: 168 Urtea: 2016

ERDI AROKO EGUNAKLaida Martinez

Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan.

Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016

AMAIA UDALEKUETANOnintze Goitiz

Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015

AZKEN BALADA Mari Asun Landa

Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.

Maila: B2 Prezioa: 9,50 8 € Orr: 88 Urtea: 2016

Page 7: 2016 irakurle kanpaina

TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans

Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin,eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik.

Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014

IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA

RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés

Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014

TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEANAnder Izagirre

Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.

Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014

SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOAFernando Morillo

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014

Page 8: 2016 irakurle kanpaina

ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)Prezioa: 22,50 18 €

ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,75 9,40 €

ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK+ ENTZUNGAIEKIN) Prezioa: 22,50 18 €

ARIAN B1.1LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN B1.2IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 €

ARIAN B1.2LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN B2.1IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 19,40 15,52 €

ARIAN B2.2IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 €

ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22,50 18 €

ARIAN A1.2LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,75 9,40 €

ARIAN A2.1IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 €

ARIAN A2.1LAN-KOADERNOA (+ ERANTZUNAK)Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 €

ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK)Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

OTSOA (+CD)Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 62

Page 9: 2016 irakurle kanpaina

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 76

ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 74

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64

Page 10: 2016 irakurle kanpaina

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)

Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64

GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 68

NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

Page 11: 2016 irakurle kanpaina

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64

ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela! - esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Alex Orbe Ferreiro (i.)

Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)

Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

Page 12: 2016 irakurle kanpaina

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)

Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)

Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD)

Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak.

Maila: B2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

ELHUYARHIZTEGIA

Prezioa: 48,00 40€

ELHUYARHIZTEGI TXIKIA

Prezioa: 25,00 21€

SINONIMOENKUTXA

Prezioa: 15,00 12,75€

EUSKALGRAMATIKAOSOA

Prezioa: 64,48 54,80€

DIDAKTIKA

Page 13: 2016 irakurle kanpaina

DISKOAK

PETTI & ETXEKO UZTA Hotzikarak

Prezioa: 15,95 13,55€

MIKEL URDANGARINMMXV

Prezioa: 15,50 13,15€

KEN ZAZPIPhoenicoperus

Prezioa: 18,95 16,10€

ESKEAN KRISTO Ezkurrik onenak

Prezioa: 10 8,50€

Page 14: 2016 irakurle kanpaina

Maiatzaren 31an amaituko da.

www.aek.eus946 464 000