2017 URTEKO MEMORIA - · PDF fileURTEKO MEMORIA . EUSKADIKO FILMATEGIA FUNDAZIOA Tabakalera...

Click here to load reader

  • date post

    12-Oct-2019
  • Category

    Documents

  • view

    4
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 2017 URTEKO MEMORIA - · PDF fileURTEKO MEMORIA . EUSKADIKO FILMATEGIA FUNDAZIOA Tabakalera...

  • 2017 URTEKO MEMORIA

  • EUSKADIKO FILMATEGIA FUNDAZIOA Tabakalera Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua 20012 Donostia e-posta:: [email protected] www.filmotecavasca.com Tel. +34 943 468484 Fax +34 943 469998

    DATA

    TOKIA

    GONBIDATUAK

    PUBLIKOA

    ANTOLATZAILEAK

    LEGENDA

    EDITOREAK

    EGILEAK

    MODERATZAILEAK

  • AURKIBIDEA

    SARRERA

    KIMUAK

    LIBURUTEGIA

    ARTXIBO BERRIAREN INSTALAZIO ETA LEKUALDAKETA PROZESUA

    ZINEMA ZIKLOAK

    ARGITALPENAK

    MATERIALEEN SARRERA

    PROGRAMAZIOA

    DIGITALIZAZIOA ETA BARNE-LANAK

    IKUS-ENTZUNEZKO FUNTSEN KONTSULTA

    KOLABORAZIOAK

    BESTELAKO JARDUERAK

    BISITAK

    2017 hilabetez hilabete

    SEGURTASUN KOPIAK EUSKO JAURLARITZAREN BILTEGI DIGITALEAN

    ARTXIBOA GUZTIRA 2017-12-31n

    PROGRAMAZIOA ETA EUSKARA

    4

    8

    11

    12

    13

    14

    16

    18

    20

    23

    29

    64

    68

    76

    77

    79

    81

    GUSTUKOENA

  • 4 | 2017ko MEMORIA

    SARRERA

  • 2017ko MEMORIA | 5

    2015eko irailean Euskadiko Filmate- gia Tabakalerako egoitza berrira tokiz aldatu zenetik, urtero-urtero pauso berriak eman ditu. Lehenengo urtean egoitza berriko bulegoak atondu, egokitu eta instalazio tekniko guztiak ezartzea izan zen helburua. Behin bu- lego berria prest egon zenean, zinema programazio berriari gogor ekin zion erakundeak eta esan daiteke dagoe- neko egitarau hori egonkortu egin dela Donostiako kultur agendan eta gero eta gehiago direla ostegunero Euskadiko Filmategiak antolatutako proiekzioetara Tabakalerara hurbiltzen diren ikus-entzuleak.

    Baina Euskadiko Filmategiak erronka latza zuen 2017 urterako. Erakun- deak aspaldidanik egindako eskaera zen artxibo guztia gune bakar batean bateratuta izatea eta 2017an erdietsi zuen helburua. Tabakalerara lekual- daketa egin zenetik, 0 solairuan 845 metro karratu inguruko gunea zegoen erreserbatuta, eta hutsik, Filmategi- ko artxiboa bertan kokatzeko prest. Hala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultur Ondarearen zuzenda- ritzak emandako diru-laguntza bati esker, apalategi finko eta mugikorrak erosi eta instalatu genituen. Horreta- rako, lehiaketa publiko bat deitu zen abuztuan eta Beasaingo EUN enpresak irabazi zuen. Artxiboaren %95ean (bi kamera handienetan) Euntronik ize- neko apalategi motorizatuen sistema instalatu zen eta bi kamera txikiagoe- tan, berriz, apalategi finkoak jarri ziren.

    SARRERA

  • 6 | 2017ko MEMORIA

    Artxibo berriaren instalazioarekin ba- tera Filmategiko funtsen lekualdaketa- ri ekin zion erakundeko Kontserbazio Sailak. Horretarako, Urdanibia Jaure- gian dauden bi kamera hozkailuetako filmak atera ziren lehendabizi eta Ta- bakalerako artxibora ekarri ziren. Behin lan hau amaituta, Oñatiko Gipuzkoako Artxibo Historikoan genituen 35 mm- ko 4.000 film kopia inguru ekartzeko lanari heldu genion. Film horiek guz- tiak Tabakalerako artxiboan jarri on- doren, ikus-entzunezko materialeen katalogazio prozesua abiatu dugu.

    2017an Filmategian jasotako film gor- dailuei dagokionez, azpimarragarria da zenbait zinemagilek gugan jarritako konfidantza. Adibidez, Juanma Bajo Ulloak gordeta zituen bere filmeen kopiak gure artxiboan utzi ditu. Baita Carlos Juarez zinemagile eta ekoizleak ere: bere ekoiztetxeak egindako film analogiko guztien kopiak ekarri ditu gure artxibora. Horrez gain, eta orain arte egin izan duen bezala, Zineuskadik gure artxiboan gordailuan uzten jarraitu du Zinema Euskaraz ekimenaren baitan bikoiztutako filmak.

    SARRERA

  • 2017ko MEMORIA | 7

    Azkenik, urtero bezala, Eusko Jaurla- ritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jasotzen duten ekoizpen guztiak ere bertan gordetzen jarraitu dugu. Aipa- garria da gaur egun film horiek guztiak digitalean entregatzen direla, formatu fotokimikoak guztiz ordezkatu dituzte- larik.

    Programazioari dagokionez, 2017a urte aberatsa eta anitza izan da. Ipar Euskal Herriari buruzko emanaldi sorta, Fer- nando Fernán Gomez aktore eta zuzen- dariari omenaldi gisa eskainitako zikloa eta Daniel Calparsorori buruzko atzera begirakoa antolatu genituen, besteak beste. Horiez gain, hainbat emanaldi eta proiekzio berezi ere sustatu geni- tuen, esaterako: Fernando Larruquert eta Juanba Berasategi zendutako zuzendariei eskainitako omenaldiak, Gernikako bonbardaketaren urteurre- nean egin zen proiekzioa edota urtea amaitzeko Gabonetan antolatutako emanaldi berezia.

    Filmategiaren Kimuak programak ere aurrera jarraitu zuen 2017an, honako filmak aukeratuta katalogorako: Ab Alio, Aprieta pero raramente ahoga, Areka, Eu- ritan, For the good times, La fiebre del oro eta Plágan.

    SARRERA

  • 8 | 2017ko MEMORIA

    ARTXIBO BERRIAREN INSTALAZIO ETA LEKUALDAKETA PROZESUA

    Inolako zalantzarik gabe, 2017an Euskadiko Filmategiak burututako ekimen guztietatik garrantzitsuena bere artxiboaren lekualdaketa izan da. Orain arte, Euskadiko Filmategiak bere egoitza Tabakalerako bigarren solairuan bazuen ere, bere artxiboa banatuta zegoen Irungo Urdanibia Jauregiaren eta Oñatiko Gipuzkoako Artxibo Historikoaren artean. Tabakalera eraikina egin zenetik, 0 solairuan gune bat erreserbatuta zegoen Euskadiko Filmategiak bere artxiboa kokatzeko. Hala ere, aurrekontu faltak ez du hori ahalbidetu 2017a arte. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzatik jasotako diru-laguntzari esker erosi ahal izan da artxiboko ekipamendua. Lehiaketa publiko bat egin zen 2017ko abuztuan eta

    irabazlea Beasaingo EUN enpresa izan zen. Hala, 845 metro karratuko gunerako proposatutako apalategien eskaintza izan zen aukeratutakoa. Artxibo berriak sarrera (lan eremua), baldintza klimatiko berezietan dauden lau kamera eta materiale ez filmikoentzako bi areto ditu. Sarrerako lan eremuko eta lau kameretako apalategiak dira EUN enpresak instalatu dituenak. Alde batetik artxiboko sarreran dauden 3 eta 4 kameretako apalategiak finkoak dira. Bi kamera horietan, azido azetikoa duten filmak aurkitzen dira koarentenan. Bestalde, 1 eta 2 kameretan motorizatutako Euntronic apalategien sistema jarri zen martxan. Sistema horrek automatikoki mugiarazten ditu korridore ezberdinetako apalategiak.

  • 2017ko MEMORIA | 9

    ARTXIBO BERRIAREN INSTALAZIO ETA LEKUALDAKETA PROZESUA

    Horrez gain, EUN enpresak Eunsoft izeneko softwarearekin egokitu ditu apalategiak. Hala, QR kodeak ditu apal, modulu eta bloke bakoitzak; baita filmeetako rollo bakoitzak ere. Kode horiek irakurtzen dituen aparailuarekin (PDA) oso erraz identifikatu daitezke filmak eta haien kokapena ere erraz aldatzen da. Informazio hori guztia Eunlogic izeneko datu-basean gordetzen da; beraz, artxiboa kudeatzeko orduan ezinbesteko tresna bilakatu da.

    husten lehena. Urdanibian kontserbatuta zeuden filmak Tabakalerako 1. kameran kontserbatuko dira aurrerantzean, hori baita baldintza klimatiko gogorrenak dituena (6 gradutako tenperatura eta %40- 45eko hezetasun maila). Bertan, euskal zinemaren kopia positiboak, negatiboak eta gordailu partikularretako formatu subestandarretako filmeak kontserbatuko dira. Oñatiko artxiboa izan zen husten hurrengoa.

    Behin Tabakaleran, Filmategiko langileek hainbat aste eman zituzten 35mm-ko 4.200 kopia 2. kamerako apalategietan kokatzen. Kamera hori 14 gradutan eta %40-45eko hezetasun mailan mantentzen da, bertan kontserbatzen diren film

    Behin apalategi guztiak eta Eunlogic eta Eunsoft sistemak instalatu ondoren, Filmategiko artxiboko filmeen lekualdaketa fisikoa egiteko garaia iritsi zen. Lehendabizi, Urdanibiako eta Oñatiko artxiboetan zeuden film kopia guztiei lekualdaketarako behin-behineko zenbaki bat jarri zitzaien eta egoera txarrean zeuden latak aldatu egin ziren. Lan hori Jone Mendikute eta Silvia Casagrande lankideek burutu zuten. Palet-box izeneko kaxak erabiltzea adostu zuen Filmategiak. Kaxa horietan zenbakiaren arabera antolatu zituzten filmak, eta ondoren, Tabakalerako egoitzara ekarri zituzten. Iritsi bezain laster, Filmategiko beste lan-talde batek paletetatik atera eta apalategietan kokatu zituzten filmak. Urdanibiako artxiboa izan zen

  • 10 | 2017ko MEMORIA

    ARTXIBO BERRIAREN INSTALAZIO ETA LEKUALDAKETA PROZESUA

    gehienak banaketan ibilitako poliesterreko filmak baitira. Oso garrantzitsua da lau kameretako baldintza klimatikoak egonkorrak izatea filmeen bizitza luzatzeko eta bermatzeko. Klimatizazioaren instalakuntza Giroa enpresak egin zuen 2015ean (Tabakalera inauguratu zenean), baina 2017. urtera arte ez zen martxan jarri. Martxan jartzerako orduan zenbait arazo izan zituzten Giroako arduradunek kameretako tenperatura eta hezetasun mailetara iristeko. Zenbait egokitzapen egin behar izan zuten klimatizazioko makinetan eta baita programazioan ere, baina lortu zituzten eskatutako baldintzak. Elkarlan honetan ere Tabakalerako mantenimenduko lan- taldeak languntza handia eman zion Filmategiari.

    Tabakalerako artxibo berria hornitzearekin batera, Oñatiko eta Urdanibiako egoitzak hustu behar dira. Oñatikoa guztiz hustu bada ere, Urdanibiako egoitza (Filmategia bertan egon da 2007az geroztik) pixkanaka husten joan beharra dago. Era berean, Intxaurrondoko egoitza biltegi bezala egokitu zen 2017an; egoitza horretako zorua aldatu eta berria jarri eta margotu ondoren, biltegi gisa erabiliko da hemendik aurrera. Dagoeneko Filmategiak argitaratutako liburuen stock-a eraman da bertara eta han gordeko da.