2019ko iraila Doako edizioa Ekainen … · 2019-10-16 · 2019ko iraila Doako edizioa 2019-2020...

8
2019ko iraila Doako edizioa www.ekainberri.com 2019-2020 ikasturtea Etorri zure ikastetxearekin Ekainberrira. 2, 3, 4 orrialdeak 6 orrialdea Ekaingo margoen aurkikuntza: 50. urte labar arte ondarea aztertu eta babesten Ekain liburu monografikoa 6 orrialdea Ekainen aurkikuntzaren 50. urteurrena 6 orrialdea

Transcript of 2019ko iraila Doako edizioa Ekainen … · 2019-10-16 · 2019ko iraila Doako edizioa 2019-2020...

2019ko iraila Doako edizioawww.ekainberri.com

2019-2020 ikasturteaEtorri zure ikastetxearekin Ekainberrira. 2, 3, 4 orrialdeak

6 orrialdeaEkaingo margoen aurkikuntza: 50. urte labar arte ondarea aztertu eta babesten

Ekain liburu monografikoa 6 orrialdeaEkainen aurkikuntzaren

50. urteurrena 6 orrialdea

2 PA

TRIMONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

Ekanberri: LH Eskaintza didaktikoa

Lehen gizakia da protagonista Lehen HezkuntzanLehen Hezkuntzako ikasleek Ekainberri eta bertako margoak ezagutzeko egingo duten bisitan luxuzko laguntzaileak izango dituzte: Kael, Naira eta Narel. Ikasleak Historiaurreko

bizimoduan murgilduko dira beraien adinari eta ikasketa mailari egokitutako bisita eta tailerren bitartez. Kaelek ikasleak kobazuloko paretetan margotzera gonbidatuko ditu, horretarako

Nairak lortu duen sua beharko du, noski. Bitartean, Narelek tribuko helduei ehizarako garaian lagunduko die.

Kaixo guztioi! Peio dut izena! Arkeologoa naiz eta Aranzadi Zientzia Elkartean egiten dut lana!Askotan galdetzen didate ea noiz eta nola erabaki nuen arkeologo izatea, ea Indiana Jonesen pelikulak ikusita sortu zitzaidan bokazioa… Egia esatea nahi baduzue, txikitan inoiz ez zitzaidan arkeologo izatea burutik pasa ere egin! Nik, nire lagun gehienek bezala, albaitari, suhiltzaile,

mediku edo hegazkin pilotu izan nahi nuen! Laster konturatu nintzen odolarekin zorabiatu egiten nintzela, hegazkinetan erabat zorabiatu eta ke pixka bat arnaste hutsarekin eztulka hasten nintzela…Denborarekin, etorkizunean hartu nahi nuen bidea aukeratzea tokatu zitzaidan. Ahal nuen guztietan garai bateko kontuak entzuten ahalegintzen nintzen, izugarri

gozatzen nuen herriko zaharrei entzuten, lehenaldiko gertakariak ikertzea izugarri gustatzen zitzaidala konturatu nintzen… Eta pentsatu nuen horrelako ikerketak eginez bizimodua irabaztea oso interesgarria izango litzatekeela!Erabaki hura hartu nuenetik urte batzuk, beno urte asko, igaro dira! Hasieran, arkeologo baten lana telebistan edo zineman erakusten digutena bezalakoa ez dela konturatzean, nire zalantzak izan nituen, okerreko ogibidea aukeratu ote nuen?

Nire lehen indusketan eskuak babaz beteta ibili nintzen, sekulako gihar-minekin, ez nuen uste ohetik altxatzeko ere gai izango nintzenik! Baina bat-batean nire labanak zerbait gogorrarekin egin zuen topo! Suharri zati bat zen, aurpegibiko izugarri polit bat! Ez dut nire bizitzan gauza ederragorik ikusi! Eta ordu ezkero, inoiz ez dut zalantzarik izan egindako hautuari buruz! Arkeologoa izatea lan gogorra da, baina ez nuke ezergatik aldatuko!

Lagin batetik…

Peio arkeologa

Junto con Kael, Naira y Narel, alumnas/os de Educación Primaria se sumergen en la forma de vida prehistórica, con visitas y talleres adaptados a su edad y capacidades. Kael nos invita a pintar en las paredes

de la cueva, para ello, por supuesto, necesita el fuego conseguido por Naira. Mientras tanto, Narel ayuda a las/os adultas/os de su tribu con la caza.

Animaliei jarraika Suaren bila

Goazen ehizara

Ekainberriak: Nor zaitugu eta zer zabiltza hemen?

Kael: Kaixo! Kael naiz! Ekaingo haitzuloan bizi den tribuko kidea!

Gutxitan uzten didate kobazulo barrura sartzen, baina jakin badakit hainbat animaliaren marrazkiak daudela hormetan, zaldiak, hartzak, bisonteak, oreinak… Margoak gure amona baino zaharragoak dira! Sartuko al gara elkarrekin zenbat dauden eta nolakoak diren ikustera?

Ekaingo marrazkiak Izoztaroan egin ziren, garai hartako paisaia, landaredia eta fauna, gaur egungoarengandik erabat desberdinak ziren. Jarduera honen helburua LHko lehen zikloko ikasleek Historiaurreko animaliak ezagutu eta bereiztea da, batzuetan galduta dauden animaliak dira, edo behintzat gaur egun Ekainen inguruan bizi ez direnak. Bi ordutan zehar, animalia horien marrazkiak aurkitu eta marrazki horien bertsio propioak sortu behar izaten dituzte.

Ekainberriak: Haizu! Ekaingo tribuko kideak elkarrizketatzen ari naiz, zu nor zara?

Naira: Kaixo Naira naiz! Ekaingo tribuko kidea naiz, hiru seme-alaba ditut, beti muturra edozein lekutan sartzeko prest daudenak! Nire poltsa honetan sua egiteko behar ditudan tresnak daramatzat! Sua ezinbestekoa da guretzat! Zertarako? Janaria prestatzeko, hotzik ez pasatzeko, animalia basatiak uxatzeko… eta kobazuloan sartzean gauzak ikusi ahal izateko!!

Duela 13.000 urte, Euskal Herrian sekulako hotza egiten zuen. Jendeak ez zuen berogailurik etxean eroso egiteko, ez zegoen sukalderik janaria prestatzeko eta argi elektrikorik ilunpeak argitzeko. Argia, beroa edo janaria prestatzeko gailua sua zen garai hartako gizakientzat.Ekainberrik ikasleei bi ordutan zehar suak argitutako mundu hartara itzultzea proposatzen die, Historiaurreko moduan sua eginez eta su horren argitan kobazuloko margoen bila abiatuz.

Ekainberriak: Neskato! Nora zoaz eta zer dira eskuetan daramatzazun tresna horiek? Helduek uzten al dizute tresna horiekin jolas egiten?

Narel: Kaixo! Narel naiz, familia honetako alaba zaharrena! Eskuan daramatzadanak gure tribuaren ehiza tresnetako batzuk dira! Bultzagailua, azagaiak,

uztaia eta geziak! Eta ez naiz jolasean ari! Ehiztariak hor zehar dabiltza janaria lortu nahirik eta ni kobazulora bidali naute arma gehiagoren bila. Etorri gurekin ehizan egitera!

Janaria lortzea ezinbestekoa da edonorentzat eta Paleolito garaian ehiza zen animalia jatorriko elikagaiak lortzeko modu

nagusia. Harrizko, adarrezko edo hezurrezko puntak egurrezko makiletan jarrita egiten zituzten armak eta ehiza eraginkortasuna hobetzeko zenbait modu eta teknika garatu zituzten. Ekainberrin tresna horiekin ehizan egiteko aukera eskaintzen da.

3PATRI

MONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

Ekanberri: DBH Eskaintza didaktikoa

Samai eta Shairaren laguntzaz, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Ekainberri ezagutu ahal

izango dute Goi Paleolitoko biziraupenerako teknika eta formak aurrera eramanez, arte

eramangarria sortzeko aukera ere izango dute.

Azagaia / Azagaya

Bultzagailua / Propulsor

Ikatza / Carbón

Egurra / Madera

Maskorrak / Conchas

Arkua eta gezia / Arco y flecha

Okrea / Ocre

Suharria / Sílex

Hegazti ingerada ebakia / Contorno recortado de ave

Ekaingo xafla / Plaketa de Ekain

En compañía de Samai y Shaira, alumnas/os de la Educación Secundaria Obligatoria pueden conocer Ekainberri mediante la

práctica de formas y técnicas de supervivencia del Paleolítico Superior y a través de la creación de obras de arte mueble.

Ehiza egun bat Ekaingo artistaEkainberriak: Kaixo! Samai delako ehiztari bikain baten bila nabil bere lanari buruzko galdera batzuk egiteko.

Samai: Kaixo! Neu naiz Samai! Janaria bilatzea da nire lanik garrantzitsuena. Sastarrain bailararen sekretu guztiak ezagutzen ditut, badakit hemengo animaliarik txikienak ere gordelekua non duen! Hori bai, meritu guztia ez da nirea! Eskerrak gure tribuan ehiza oparoa izateko otoitzak eta egiten dituen jendea badela!

Historiaurreko arma nagusia lantzak ziren eta denborarekin, azagaia deituriko lantza

mota berezi bat garatu zen, bultzagailua deitzen den tresna batekin jaurtitzeko prestatuta daude. Ekainberriren ingurua leku aproposa da ehiza espedizio bat antolatzeko, basoak bizirik irauteko beharrezko baliabide guztiak eskaintzen baititu.

Labar arteak oraindik erantzunik ez duen galdera bat luzatzen du: ehizatzeko margotu al zuten?”

Ikastetxeentzako eskaintza Ekainberriren ardatzetako bat izan da bere hastapenetatik, hezkuntza ziklo bakoitzera egokituriko bisita eta jarduera programa arrakastatsu bat garatu dugu urte hauetan zehar. Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo eta Lanbide Hezkuntzako mailetaraino doan eskaintza bat garatu dugu, beti ere Euskal Autonomia Elkarteko hezkuntza curriculumei zuzenki lotuta.Denborarekin ikastetxeek bisita eta tailerren egokitzapenak

eskatu dizkigute eta daukagun produktua eskarira egokitzen ahalegindu gara.Iaz Ekainberri ikastetxeetara hurbiltzeko ahalegina burutu zen, batez ere Ekain zure eskolan garraio kostuengatik Ekainberrira hurbiltzeko arazoak zituzten ikastetxeei eskainiriko produktu bat da, gelatik irten gabe Historiaurrean murgiltzeko aukera bat.2019-2020an urrats berri bat emango dugu, lehendik eskaintzen ditugun produktuetan

beharrezko egokitzapenak egiteaz aparte, Bigarren Hezkuntzako ikasmaila desberdinetara egokitzeko malgutasuna duen jarduera bat garatu dugu.Klimari lotutako eskaintza bat da eta DBH 3-4 eta Batxilergoko ikasleentzat pentsatuta dago, baina DBHko lehen ziklorako ere egokitu daiteke. Ekaingo margoen garaia Izotzaroak markatuta dago, Paleolitoaren bukaera berokuntza global batek bultzatu zuen, gu garai epel batean bizi gara eta gure

planeta berotzen ari da. Jarduera teoriko-praktiko honen bitartez, klimak gure eguneroko bizitzan duen eragina aztertu nahi dugu eta berari buruzko gogoeta egin, nola eragiten du klimak faunan, floran, gizakiongan? Zein da giza jardueraren eragina aldaketa klimatikoan? Lurra gai izango ote da gizakiok kliman sortzen ari garen aldaketa hau gainditzeko?Ekainberrira etortzen diren ikastetxeek Ekaingo gizakiak bizi izan ziren inguruan bertan burutu ahal izango dute jarduera,

Paleolitoko labar margoak ezagutu eta ariketa praktikoa egingo dute. Baina ikastetxe batzuentzat Ekainberrira hurbiltzea zaila da hainbat arrazoirengatik, publiko horrentzat errazagoa da Ekainberri beraiengana hurbiltzea. Kasu horietarako, Ekainberriko lan taldeak materiala eraman eta ariketak ikastetxean egiteko aukera ere eskaintzen du.

Ekainberriak: Barkatu, zu al zaitugu Shaira? Sastarrain bailarara iritsi naizenetik ez dut beste izenik entzuten! Shaira Ekaingo tribuaren arima omen da!

Shaira: Kaixo gazte! Ba bai, neu naiz Shaira! Tribuko zaharrenetakoa naiz, bere arima naizela esatea gehitxo izango da, baina gauza franko ikusi ditut! Hemen gure arbasoek eta geuk egindako margo bereziak daude! Gure bizitzan izpirituen laguntza izateko errito bereziak eta magia egiten ditugu! Badakit margo hauek zuen tribuan ere oso preziatuak dituzuela, artelan deitzen diozue eta Gizateriaren Ondare izendatu dituzue.

Jendea Ekainberrira labar artea ikustera etorri ohi da, baina Paleolito garaian bazen beste arte mota bat ere, arte eramangarria deitua, agian ez hain ezaguna, askotan pieza eta tresna txikiek osatzen dutelako multzo hau.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak lehen gizakien ekintzak ikertzen

Jarduera berria eskaintza didaktikoan

4 PA

TRIMONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

Batxilergoko ikasleek arkeologia zientziaren prozesuak ezagutu ahal izango dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteko Peio arkeologoaren. Lanbide honetara hurbiltzeko lehendabiziko hastapenak izatea da helburua eta beharbada etorkizuneko lanbide moduan ikusten duen ikasleren bat izan dezakegu.

Ekainberrik zerbitzu bakoitzeko bisitari kopurua mugatua du, beraz, bertako arduradunek aurrez zerbitzua erreserbatzea gomendatzen dute. Taldeen kasuan, aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da. Ekainberriko erreserba gehienak telefonoz kudeatzen dira, horretarako dago 943 86 88 11 telefono zenbakia, baina i n f o @ e k a i n b e r r i . c o m

e-posta helbidea ere erabili daiteke.Ikasketa ziklo bakoitzerako egokituriko eskaintza didaktiko bat dagoenez, egiten den lehen galdera taldearen adina izaten da, behin jarduera erabakita dagoenean, ikasle kopurua eta zenbat taldetan antolatu erabaki behar izaten da.Behin bisitaren eguna eta ordutegia aukeratuta,

Ekainberritik arduradunari e-postaz egiaztagiri bat bidaltzen zaio datu guztiekin, hor adierazten dira kontutan hartu beharreko elementu guztiak.Erreserba egiten duen taldearen arduradunak eskura izan behar ditu ikastetxearen hainbat datu ere, hala nola arduradunaren izena, ikastetxeko telefono zenbakia, helbide postala eta e-posta helbidea.

Ekainberri: Batxilergoa eskaintza didaktikoa

El aforo por grupo en Ekainberri es limitado, por lo que se recomienda hacer reserva previa. Esa reserva es imprescindible en el caso de los grupos.La mayoría de las reservas de grupos se gestionan a través del número telefónico 943 86 88 11, aunque

también se puede hacer a través de la dirección de correo electrónico [email protected] .Para hacer la reserva hay que dar el número de alumnas/os y de grupos en los que se organizarán, el nombre de un/a responsable,

el número de teléfono, dirección postal y dirección de correo electrónico del centro.

Estudiantes de Bachillerato pueden conocer de primera mano el proceso del trabajo arqueológico de la mano de Peio, arqueólogo de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, el objetivo es que hagan una primera toma de contacto con una profesión que puede ser su medio de vida en el futuro.

Arkeologiara hurbiltzen Batxilergoko ikasleekin

Erreserbatu zure jarduera Ekainberrin

Arkeologoa naizEkainberriak: Gaur Ekainberrira etorri gara Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa den Peiori elkarrizketa egin eta bere lanbidea hobeto ezagutzera. Zertan ari zara oraintxe?

Peio: Ni arkeologoa naiz, aspaldiko gizakiek utzitako “zaborra” ikertzen dut pertsona haiek nola bizi ziren jakiteko! Garrantzitsua da lana metodo zuzen baten bidez egitea, bestela ezin baita jakin tresna edo elementu bakoitza nork, noiz eta zertarako eraiki zuen.

Leizeetako hartzak, leizeetako lehoiak, mamutak… Ume eta gazte askoren ametsa da arkeologo bihurtzea horrelako aurkikuntzak burutzeko. Arkeologoaren lanaren alderdi ezezaguna liburutegian edo laborategian sartuta pasatzen diren ordu guztiak dira. Ekainberrin bi alderdiak

ezagutzeko aukera eskaintzan dute, mahai baten atzean eserita egiten den analisi lana eta aztarnategi batean egiten dena.

5PATRI

MONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

2008ko uztailean UNESCOk Ekaingo margoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen. 2010 urtean Zestoan izendapen horren urteurrena ospatzeko ideia sortu zen, aitzakia horrekin antolatu zen urte horretan Ekaindarren Eguna, gero Ekainfest bihurtuko zena. Hasierako egitarau hartara hainbat ekimen eta ekitaldi bildu dira urteetan zehar, familia osoarentzat egunpasa bat egiteko aitzakia bikaina bihurtuz.2019ko Ekainfest ekainaren 9an ospatu zen eta oso berezia izan zen Ekaingo familia osoarentzat, aurten Ekaingo kobazuloaren eta bertako labar artearen

aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzen genuelako. Goiza zeru lainotuarekin hasi genuen eta edozein momentutan euria hasi behar zuela zirudien, baina azkenean eguraldia ere portatu zen!Ekainfest Sastarrain bailara osora zabaltzen den festa bat da, Ekainberriko Informazio Puntutik hasi eta Ekaingo kobazuloraino. Horretarako prestaturiko tren turistikoa goiz osoan zehar gora eta behera ibili zen, Ekainberri ibilbidean zehar geldialdi desberdinak eginez.Trenaren lehen bidaiariak ez ziren nolanahikoak izan, goizeko 11:00etan Ekaingo kobazuloaren

aurrean hitzordu oso berezia izan zen, bertan Andoni Albizuri zenari eta Rafael Rezabali omenaldi xume bat egin zitzaien, eurek musu-truk egindako lanari esker Euskal Herriko Historiaurrea askoz hobeto ezagutzen baitugu. Rafael eta Andoniren familia eta lagunez gain, Ekain inguruan Deba eta Zestoako Udaletxeetako agintariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Antxieta Elkarteko hainbat kide izan ziren bertan.Behin ekitaldi ofizialak bukatuta, egun hartan gure artera hurbildu zenak Andre Madalenekin Lili

Jauregia bisitatzeko aukera izan zuen, bertan XVII. mendean gertatutakoak jakin ahal izan genituen. Benetan jarduera arrakastatsua izan zen.Ekainberrin, goizean zehar bisitak doakoak eta kopuru mugarik gabe izan ziren, bertara hurbiltzen zen edonork ehiza zirkuituan Paleolitoko armekin ehizan egiteko aukera izan zuen, Ekain abentura erakustaldia ikusi eta bertan sua egin eta margotzekoa ere bai.Etxeko txikienek, eta ez hain txikiek, Ekainberriko belardian Irrien Lagunak eta euren Zatoz jolastera! ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten, dantzan eta kantuan

primeran ibili ginen!Eta aurtengo berrikuntzetako bat eusko labeldun pintxoak Ekainberrira ekartzea izan da eta arrakasta itzela izan zuela esan behar dugu, ekarritako lehengai guztiak agortu baitziren: Ekain hanburgesak, txerri saiheskiak… Pintxoen eta edarien salmentatik lortutako diru guztia WADNA Zestoako Sahararen Lagunen Elkartearentzat izan da. Zestoako herrigunean, ostalariek historiaurreko pintxo-tourra antolatu zuten eta menu bereziak eskaini zituzten.

Kobaz Koba Trail mendi lasterketa Zestoako udalerrian aurkitzen diren Historiaurreko ondare-elementu desberdinak kirolaren bidez lotzeko helburuarekin sortu zen jada 4 urte, Zestoako Agiro Mendi Elkartearen eta Ekainberriren eskutik. Aurten lasterketaren laugarren edizioa izan da, otsailak 10ean burutu zen. Ohitura denez, bi ibilbidek osatu dute mendi lasterketa hau, Hartzei ibilbideak 15 kilometroko luzeera du, Zaldeik 26 kilometrokoa eta +1.850 metroko desnibel metatua. Bi ibilbideek Zestoa inguruan kokaturiko Historiaurreko aztarnategi desberdinak lotzen dituzte, Erralla, Amalda, Astuigaña, Danbolinzulo, Astigarraga, Erlaitz eta Ekaingo kobazuloen inguru hurbiletik igarotzen dira, baita Harluzeko megalitoaren ondotik ere. Gure arbasoak ere bide hauetan zehar ibiliko ziren janaria lortzeko, bizitzeko edota leku aldatzeak egiteko.Amaldan Neandertal gizakia bizi

izan zen Erdi Paleolitoan, Altzolaras bailarako joan etorriak altueratik zelatatzeko leku aproposa da. Errailan duela 15.000 urte inguru lurperaturiko “arreoak” aurkitu ziren. Astuigañako irudi zizelatuak euskal labar arte adierazpenik berrienak izan daitezke. Danbolinzulo haitzulo txikiko hormetan oreinen eta ahuntzen marrazkiak aurkitu ziren 2014an. Astigarragako malkarrak ahuntzentzat aproposak dira, bertan bizi zen ehiztari taldeak zenbait apaindura egin zituen hormetan duela 26.000-25.000 urte inguru. Erlaitzeko goiko solairuan Goi Paleolitoko artistaren batek marraztutako irudi grabatuak ikusi daitezke. Harluzeko zutarri edo menhirra hileta monumentu moduan sortu zen, gaur egun Endoia auzoaren mugak ezartzen dituen mugarria dirudi. Kobaz Koba Trail urtero hazten doa, 2015ko lehen edizio hartan 400 parte hartzaile inguru izan ziren, 2019an ospatu den laugarren edizio honetan 553 pertsonak eman zuten izena,

260k ibilbide motzerako eta 293k luzerako. Zestoako plazan jartzen den podiumera kategoria desberdinetako irabazleak igotzen dira, Hartzei ibilbideko emakume eta gizonik azkarrenak, emakume zestoar eta gizon zestoar azkarrenak eta Barefoot Minimal Runner kategoriak korritzen duten emakume eta gizonik azkarrenak. Beste horrenbeste gertatzen da Zaldei ibilbidea egiten dutenekin ere. Zaldei ibilbideko garaileak nesken kategorian Ohiana Azkorbeitia Uriza eta mutilenean Imanol Larrañaga izan ziren. Hartzei ibilbidean berriz, Ainara Uribarri Martinez emakumeen sailkapenean eta gizonezkoetan Ibai Makazaga Aresti izan ziren nagusi.Zestoar onenak Zaldei ibilbidean Ainhoa Subinas eta Sathya Paz izan ziren, Hartzei ibilbidean berriz, Mertxe Uribetxeberria eta Jose Ignacio Albizu. Kobaz Koba Trailen barruan,

Barefoot Minimal Runner kategoria oso ezezaguna da, oinaren berezko ezaugarriez baliatuz korrika egiteko helburua du eta partaideek oinutsik edota oinetako minimalistekin egin behar dituzte Hartzei edo Zaldei ibilbideko distantziak, oinetako mota desberdinak onartzen dira, baina muturra eta orpoaren artean ezin dute altuera diferentziarik eduki. Urtetik urtera partaide gehiago biltzen dira modalitate honetara, aurten 14 pertsona Hauek euren sailkapen propioa dute, ibilbide luzean Egoitz Asurabarrena izan zen garaile, motzean berriz, Kontxi Garmendia Romero emakumeetan eta gizonezkoetan Pablo Juaristi.Lasterketan egindako lan itzelaren ondoren, korrikalariek eta Zestoako plazara hurbildu zirenek euskal labeldun produktu bikainak dastatzeko aukera ere izan zuten. Indarrak berritzeko modu paregabea!

EkainFest 2019

Kobaz koba trail 2019

Ekain Fest eta Kobaz koba trail 2019

El 9 de junio de 2019 se celebró una nueva edición de Ekainfest, este año con un componente muy especial, ya que se conmemoró el 50º aniversario del descubrimiento de la cueva de Ekain y de sus pinturas.La jornada empezó con un sentido homenaje a Andoni Albizuri y Rafael Rezabal, los miembros del Grupo Cultural Antxieta que descubrieron las pinturas de Ekain. A lo largo de la mañana hubo viajes

en tren turístico, visitas guiadas gratuitas, talleres de diversos tipos o degustación de productos de label vasco. El dinero obtenido de la venta de pintxos y bebidas se destino íntegramente a WADNA, la Asociación de Amigos/as del Sahara de Zestoa. Los hosteleros del casco antiguo de Zestoa organizaron un tour de pintxos prehistóricos y ofrecieron menús especiales.

Sastarrain bailarako festa lehen gizakiaren moduan

Historiaurreko bideetan barrena korrika

Esta cuarta edición de Kobaz Koba Trail se celebró el 10 de febrero, con 553 participantes inscritas/os en las diferentes categorías propuestas. La prueba trascurrió por los dos recorridos habituales, Hartzei de 15 km y Zaldei de 26. Ambos recorridos pasaron por los principales yacimientos arqueológicos de la zona de Zestoa. Mencionar la categoría Barefoot Minimal Runner, en la que las/os participantes tratan de aprovechar al máximo las cualidades naturales del pie, para ello corren descalzas/os o con calzado minimalista.Al unir estos enclaves en esta carrera de montaña, podemos imaginar los caminos que recorrieron nuestros ancestros durante la última glaciación.

6 PA

TRIMONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

50 urte Ekain koba aurkitu zela1969ko ekainaren 8a igandea zen eta bi gazte azpeitiarrek, Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, mendira irten zuten. Bi gizon haiek igande askotan abiatzen ziren kobazulo bila, gure aurrekoen aztarnak aurkitzeko irrika berezia baitzuten, Azpeitiko Antxieta Kultur Elkartean biltzen ziren euren irteerak antolatzera eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekin harremanetan aritzen ziren.Goltzibar errekaren bideari jarraituz iritsi ziren Sastarrain bailarara eta Paleolitoko bizimodurako oso leku aproposa iruditu zitzaien, inguruan kobazuloren bat aurkitzen zuten ibili ziren, auzotarrei galderak egin… Harpe txiki batean sartu, harri bloke batzuk kendu eta tunel estu batean aurrera sartu ziren... Hortik aurrerakoa Ekaingo kobazuloari buruzko kondairaren orrietan idatzita dago.2019ko ekainaren 8an “Kuaternarioko labar artean zaldi multzorik perfektuena” bezala kalifikatua izan den labar arte multzoaren aurkikuntzaren 50. urteurrena bete da, urrezko ezteiak! Eta horrelako zifra borobilak ospakizun borobil bat eskatzen zuen, beraz, urteurrena ospatzeko ekintza egitarau oso bat sortu zen, 2019 osoan zehar garatuko dena.Urtean zehar egin diren ospakizunen artean aipamen

berezia merezi duten ekitaldi batzuk daude. Alde batetik, maiatzaren bukaeratik ekainaren 8 bitartean, Debako Agirre Jauregian erakusketa berezi bat egon zen ikusgai, bertan lehen aldiz erakutsi ziren Joxe Migel Barandiaran eta Jesus Altunak 1969an egindako Ekaingo margoen kalkoak.Bestalde, ekainaren 7an izan zen ospakizunen gailurra, Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako Victoria Eugenia antzokian antolatu zuen galarekin. Bertan bildu ziren Ekaingo margoen aurkitzaileak eta euren ondorengoak, garai hartako eta gaur egungo herri agintariak eta aurkikuntza handi hura jai giroan oroitu nahi izan zuen hainbat pertsonaia. Ikuskizunak denetarik izan zuen, dantza, musika, arte plastikoei keinua, antzerkia izan ziren, baita egun horretarako propio prestaturiko dokumentalaren proiekzioa, omenaldiak eta oroigarri emateak ere. Ekainaren 9an Ekaingo kobazuloaren pareko zelaian egindako ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin amaitu ziren ospakizun nagusiak, agintari eta aurkikuntzaren protagonista izan ziren pertsonaien presentziarekin.

Ekain 50 URTE

Mende erdia Euskal Herriko labar artearen lan gorena ikertzen

El 8 de junio de 1969 se produjo un descubrimiento a escala mundial en una pequeña cueva situada en el municipio de Deba, muy cerca del casco urbano de Zestoa. Dos jóvenes aficionados a la arqueología descubrieron un conjunto de pinturas que han sido calificados como “el mejor conjunto de caballos de todo el

arte Cuaternario”.En 2019 se celebra el 50º aniversario de aquel hallazgo con un amplio programa de actividades que se ha desarrollado a lo largo de todo el año. Se ha presentado el libro Ekain. Historiaurreko zaldien magia / La magia de los caballos prehistóricos, se mostraron por

primera vez los calcos de las pinturas de Ekain realizados en 1969 por José Miguel Barandiaran y Jesús Altuna y los descubridores fueron homenajeados en una gala en el teatro Victoria Eugenia y en un acto celebrado en la boca de la cueva de Ekain.

Egun honetarako bereziki Aranzadi Zientzia Elkarteak editatu zuen Ekain. Historiaurreko zaldien magia / La magia de los caballos prehistóricos liburu monografikoa. Ekitaldira

gerturatu ziren guztiek opari modura jaso zuten liburu honek Ekaingo haitzuloaren 50 urteko ibilbidea jasotzen du eta informazio oso baliagarria biltzen du Ekaingo kobaren

aurkikuntzaren eta bertako ondarearen babesaren eta dibulgazioaren garrantziaren inguruan, jakinik Ekain Euskal Herriko labar artearen lan gorentzat kontsideratzen dela.

7PATRI

MONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

Europako Paleolitoa Izotzaroen garaia da. Izotzak Europaren zati handi bat estali zuen milaka eta milaka urteetan zehar, eta horrek garai bakoitzeko europarren bizimodua baldintzatu zuen.Faktore hori ardatz hartuta, Europan zehar ondare arkeologikoa duten zenbait ondare-gune musealizatuk indarrak batzea eta bisitariei produktu bateratuak eskaintzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Ice Age Europe elkartea 2013an, Ekainberri 2014an sartu zen sarean.Gaur egun, lan sarea Europako 7 herrialde desberdinetako 20

ondare-gunek osatzen dute eta orotara urtean 1,5 milioi bisitari baino gehiago jasotzen dituzte. Euskal Herrian hiru gune dira elkarteko kide: Isturitze-Oxozelhaia-Erberua haitzuloak Behe Nafarroan, Santimamiñe-Bizkaiko Arkeologia Museoa Bizkaian eta Ekainberri Gipuzkoan.Ice Age Europe sareko kideek urtean bi bilera burutzen dituzte, taldeko kideetako baten egoitzan, ideiak eta esperientziak partekatzeko momentu paregabea da. 2019ko udaberrian Cantabriako Altamira Museoan bildu ziren kide guztiak eta

udazkeneko bilera Belgikako Préhistomuseum-en ospatuko da.Elkarlan honen fruitu, urtero Ice Age Europe Magazine aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratzen da, sareko kideen berriak ezagutzera emanaz. 2018tik Ice Age Europe Eguna ospatzen da, urteroko gertakari bat da, sareko kide den gune bakoitzak Izoztaroarekin loturiko ekintza bat antolatzen du.Europa mailako argazki lehiaketa bat ere antolatu da, izotzari eta hotzari loturiko argazkiak bidaltzen dituztenen artean sari bikainak banatzen dira. Hori guztia gutxi balitz, 2017ko

apirilean #IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria martxan jarri zen, ordutik 2019ko maiatzera arte Europa osoa zeharkatu du, formatu eta kalitate handiko argazkien bidez sareko kide den gune bakoitzaren errealitatea erakutsiz.Isturitze-Oxozelhaia-Erberua, Ekain eta Santimamiñeko museoak Izotz Aroak Euskal Herriaren historia luzean utzitako aztarna garrantzitsuaren lekuko dira. Hiruren artean ondare baliotsua gordetzen dute, bakoitza bere ezaugarri propioekin. Bizkaiko Golkoaren erpin honetatik plan bat iradokitzen

dizugu, milaka urteetan gorderik egon den edertasunaz goza dezazun. Hori kontzeptu. Ondarea ezagutzeko hiru aukera:-Isturitz: Gizakiak eginiko lehenengo artelanak ezagutu itzazu benetako kobazulo batetan.-Ekainberri: Benetako kobazuloaren faksimile/erreplika zehatz baten magia sensoriala senti ezazu.-Santimamiñe: Kobazulo honen xehetasun guztiak ezagutuko dituzu 3D aurkezpen baten bitartez.

Behin eraikinaren iraupena bermatuta, bere edukiak osatu eta gizarteratu behar ziren. Hasieratik ideia Lili Jauregia jendeari erakustea zen eta bisita antzeztuen formulak oso egokia zirudien. Zestoako Antzerki Taldekoen eskutik, 2013ko martxotik gaur egunera arte bi bakarrizketa dramatizatu antzeztu dira Lili Jauregian, lehena “Agur Lili”, bigarrena “Lilitarren ohorea”.Bi antzezlanak Lili Jauregian XVII. mendean benetan gertaturiko gertakarietan oinarritzen dira eta protagonista Madalena Amilibia eta Elkaraeta izan da, euskal emakume indartsu eta ahaldundu bat, egoerarik zailenetan ere Lili familia bide zuzenetik eramateko gaitasuna izan zuena.“Lilitarren ohorea” antzerkian

parte hartu ahal izateko, sarrerak Zestoako Informazio Puntuan hartu behar dira. Gehienez ere 20 pertsonako bisitak izaten d i re n e z , au r re t i k e r re s e r b a e g i t e a kom e n i i z at e n d a , 943 86 88 11 telefono zenbakian edo www.lilijauregia.com web orriaren bidez. Bisitariak oinez hurbildu behar du Jauregiraino, garai batean Lilitarrenak ziren lurretatik bueltan. Behin Jauregira iritsita, ateko aldaba indarrarekin jo behar da, Andre Madalen oso beldurtuta dagoelako eta ez diolako atea edonori irekitzen. Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin duela lau mendeko Gipuzkoa nolakoa zen ezagutzeko aukera ezin hobea da.

Lili Jauregia

ICE AGE EUROPE

Varios sitios-patrimonio musealizados de toda Europa se han reunido en un grupo de trabajo que como hilo conductor tiene la Glaciación. En 2013 nace Ice Age Europe, una red

que actualmente cuenta con 20 miembros de 7 países y recibe más de 1,5 millones de visitantes al año.Ekainberri forma parte de Ice Age Europe desde 2014, los otros

dos miembros de la red en el País Vasco son las cuevas de Isturitz-Oxocelhaia-Erberua en Baja Navarra y Santimamiñe-Museo Arqueológico de Bizkaia.

ICE AGE EUROPE eta Lili Jauregia

Duela lau mendeko Gipuzkoa, pertsonaia eta eszenatoki errealekin

Ekainberriren presentzia Europan, izotzaroaren sarean lanean

El modelo elegido para enseñar al público el Palacio Lili es el de las visitas teatralizadas. Magdalena Amilibia y Elkaraeta es una mujer fuerte y empoderada del siglo XVII, capaz de llevar la familia Lili por el buen camino incluso en los momentos más complicados.Las entradas se compran en el Punto de Información de Zestoa o l l amando a l te l é fono 9 4 3 8 6 8 8 1 1 , se recomienda reservar. Una oportunidad inmejorable para conocer la Gipuzkoa de hace cuatro siglos fusionando escenarios y personajes reales, y con la dramatización de una actriz.

En las vistas de Ekainberri intentamos que la experiencia de los visitantes se acerquen lo máximo posible a la visita en una cueva de verdad, mediante la oscuridad, humedad y sonido del agua. Un día nos acercamos tanto a esa sensación que los visitantes al salir no paraban de preguntar si lo que habían visitado era una cueva de verdad o no. ¡No podían creer del todo que lo que habían visto era una réplica!

Está claro que Ekainberri puede interesar más o menos a según que personas. Parece ser que un día unos jóvenes no lo tenían muy claro y se aburrían un poco, por lo que vieron una oportunidad perfecta de jugar al baloncesto con el cráneo nuestro oso. Para cuando nos dimos cuenta el pobre oso tenía un bolígrafo en la cuenca del ojo. ¡No lo intentéis hacer, es nuestro deber cuidar el patrimonio!

En los talleres de caza prehistórica ponemos unas dianas 3D para que nuestros/as visitantes los puedan cazar, tenemos un gamo, una avutarda, un jabalí incluso un ciervo a tamaño natural. Nosotros entendemos que son de mentira, pero más de un perro se ha asustado al ver un jabalí de corcho y no han podido parar de ladrar.

Parece ser que las/os vascas/os tenemos fama de exageradas/os, y parece ser que en lo que se refiere a distancias también. Así, nos vino un visitante diciendo que desde la Oficina de Turismo de Zestoa a Ekainberri no hay 800 metros, que eso era según el sistema métrico vasco, asegurando que en realidad hay más de un kilómetro. ¡Y luego los exageradas/os somos nosotras/os!

Ekainberrin gertatu da... Ocurrió en Ekainberri...

FrantziaFrancia

GasteizVi toria

DonostiaSan Sebastian

Madri lMadrid

IruñaPamplona

Zestoa

ZarautzA8

943 86 88 11*Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea telefono zenbaki honetara deitzen:

*Es recomendable hacer una reserva previa llamando a este número de teléfono:

Portale kalea 1

20740 Zestoa [Gipuzkoa]

Salmenta puntuaPunto de venta www.ekainberri.eus

[email protected]@lilijauregia.com

Ekainberri Ekaingo Kobaren Erreplika Lili Jauregia-Palacio Lili

@ekainberri @AndreMadalen

Ekainberritik...Aurten ere, aurreko urteetan bezala, milaka eta milaka bisitari izan ditugu gurean eta bakoitza jatorri oso desberdinekoak. Aurreko urteko udara bukatu bezain pronto hasi zitzaizkigun Euskal Herri osoko ikastetxe desberdinak etortzen, Ekainberrik eskaintzen duen kultur ondarea ezagutzera eta baita ondo pasatzera ere, leku honen helburu bakarra ez baita ondarea zabaltzea, bisitariei

momentu onak eskaintzea ere gure egunerokotasunean dago! Aurten etorritako ikastetxeetako ikasleek ondo ikasi dute nola lortu dezakegun sua gure inguruan ditugun baliabide naturalak erabiliz, nola margotu dezakegun edozein azalera ama lurrak eskaintzen dizkigun baliabideekin eta nola ahal dugun ehizatu gaur egun ezagutzen ditugun ehizatzeko tresna moderno eta zaratatsuak erabili gabe.

Laburbilduz, ikasleek ikusi izan ahal dute lehen gizaki hauek ze nolako gauzak egiten zituzten beraien bizirautea bermatzeko!Eta ez ditugu ikastetxeetako ikasleak soilik jaso, jatorri ezberdineko bisitari eta familia asko ere izan ditugu! Gehiengo batean udan eta Aste Santuan! Aurten hizkuntza ugari jorratzeko aukera izan dugu, Ekainberrira ez dira soilik euskaldunak eta erdaldunak

etortzen, frantsesak, ingelesak, alemanak, txinatarrak,…ere izan ditugu gurean. Horrelako kultura trukeak guretzako oso aberatsak izaten dira, beraiek gutaz ikasten duten bezala, guk ere berauetaz ikasteko aukera izaten dugulako! Eta ez gara hizkuntzari buruz ari, beraiek euren herrietan duten ondarearen/labar artearen informazioa geureganatzea oso aberatsa delako baizik!

HISTORIAURREKO ONDAREA AMANKOMUNA MUNDUKO KULTURA GUZTIENTZAKO, HIZKUNTZA EZBERDINAK HITZEGINAGATIK ARTE LABARRA AMANKOMUNEKO PLAZA DA HERRIALDE GUZTIETAKO GIZAKIENTZAKO.

Ekainberriko hezitzaileak

Ekain Fundazioko kideakMiembros de la Fundación Ekain

Ekainberri eta Lili Jauregiko kudeaketaGestión de Ekainberri y el Palacio Lili

ZESTOAKO UDALAideiakborobiltzen

arazi PA

TRIMONIO MUNDIAL

WO

RLD H

ERITAGE PATRIMOINE

MO

ND

IAL

Argitaratzailea: Arazi IKT S.L. | www.arazi.eus | [email protected] | 943 833 641

Ekainberriko bisitetan saiatzen gara bisitarien esperientzia ahalik eta gehien gerturatzea benetako koba batean egotearen sentsaziora. Egun batean horrenbeste gerturatu ginen sentsazio horretara, hau da, iluntasun, hezetasun eta ur hotsetara, zeinetan familia batek bisita amaitu ostean behin eta berriro galdetzen zuen eta bisitatu zutena benetako kobazulo bat zen edo ez. Ez ziguten sinisten esaten genionean erreplika bat zela eta ez benetako koba!

Garbi dago gustu desberdinetako jendea etortzen zaigula Ekainberrira, baita gaia gehiegi interesatzen ez zaiona ere. Horietako bisita batean, aspertuta ziruditen gazteak saskibaloira jolasteko aukera paregabea topatu zuten gure hartzaren garezurra ikustean, konturatzerako hartz gaixoak boligrafo bat zuen begiaren zuloan sartuta. Mesedez

ez saiatu horrelakorik egiten, ondarea zaindu egin behar dugu!Gure ehizako tailerretan 3D-ko diana nahiko errealistak jartzen ditugu gure bisitariek ehizatu ahal izateko, tartean adarzabala, basoiloa, basurdea eta tamaina errealeko orein bat ditugu. Guk gezurrezkoak direla ulertzen dugu, baina askotan topatu gara txakur batekin sekulako sustoa hartu zuela diana ikustean eta zaunkaka hastea kortxozko basurde gaixo bati!

Jakina denez, euskaldunak ahobero fama dugu, badirudi distantziei dagokienez ere hala dela. Horrelaxe etorri zitzaigun bisitari bat esanez ez zela egia Zestoako Turismo Bulegotik Ekainberrira 800 metroko distantzia dagoela. Hori euskaldunon sistema metrikoaren arabera zela, benetan kilometro batetik gorako distantzia zegoela. Hara non ahoberoa!