3 EUSKARA-GAIA LA VIDA ES SUEÑO SOMOS UNOS ENGAÑAOS (1)

12
BIZITZA AMETSA DA. ENGAINATUAK GARA Liburuko orriak: 34-53 Gaur egungo egoera: 1. Natura eta giza unibertsoaren jaun eta jabe izatearen irudipena sortu da gure gizartean 2. Gizakoiok, ordea, jakintza zientifiko- teknikoez gain bizitzarako orientazioa behar dugu. Filosofiak errealitateaz, egiaz hausnartzen du desorientazio hori konpontzeko. ARRAZOIA EGIA ETA ERREALITATEA EZAGUTZEN SAIATZEN DA ARRAZIONALTASUNA: Zerbait azaltzeko, zerbaiti buruzko argudiatzeko edo justifikatzeko gaitasun edo ekintza da ARRAZIONALTASUN TEORIKOA ARRAZIONALTASUN PRAKTIKOA Munduari so dagoena. Errealitatea ezagutu nahian diharduena, hura argitzen, azaltzen eta ulertzen saiatzen dena Arrazoimen praktikoa,, ekinta orientatzen saiatzen den arrazoimenaren erabilera da.Ekintza horren bidez, arrazoimen teorikoak grinei aurre egiten die eta nagusitu egiten zaie, eta hórrela, arrazoimenak berak bere buruari ezarritako ideal morala lortzeko bidean

description

apunteak

Transcript of 3 EUSKARA-GAIA LA VIDA ES SUEÑO SOMOS UNOS ENGAÑAOS (1)

SURFETIK URPEKARITZARA

BIZITZA AMETSA DA.

ENGAINATUAK GARA

Liburuko orriak: 34-53

Gaur egungo egoera:

1. Natura eta giza unibertsoaren jaun eta jabe izatearen irudipena sortu da gure gizartean

2. Gizakoiok, ordea, jakintza zientifiko-teknikoez gain bizitzarako orientazioa behar dugu. Filosofiak errealitateaz, egiaz hausnartzen du desorientazio hori konpontzeko.

ARRAZOIA EGIA ETA ERREALITATEA EZAGUTZEN SAIATZEN DA

ARRAZIONALTASUNA:

Zerbait azaltzeko, zerbaiti buruzko argudiatzeko edo justifikatzeko gaitasun edo ekintza da

ARRAZIONALTASUN TEORIKOAARRAZIONALTASUN PRAKTIKOA

Munduari so dagoena. Errealitatea ezagutu nahian diharduena, hura argitzen, azaltzen eta ulertzen saiatzen denaArrazoimen praktikoa,, ekinta orientatzen saiatzen den arrazoimenaren erabilera da.Ekintza horren bidez, arrazoimen teorikoak grinei aurre egiten die eta nagusitu egiten zaie, eta hrrela, arrazoimenak berak bere buruari ezarritako ideal morala lortzeko bidean jartzen gaitu

Filosofia arrazionaltasun teorikoa Filosofiaren dimentsi teorikoa oro har errealitatea edo dagoena aztertzen du errealitatea ahalik eta egiazkotasun eta zehaztasunik handienaz ezagutzen saiatzen da.

ZEREGINA: errealitatea zer den zehaztea (hau da ezagutzaren teora edo gnoseologiaren zeregina).

METAFISIKA

Errealitatea zer den arduratzen den filosofiaren atala.

Errealitatea osotasunean hautematen saiatzen da, objektu partikularrak baino harago eramaten gaitu.

Azalpen zientifikoak baino harago joateko nahia.

Azkentasuna: azken galderetara iristen saiatzea. Ikuspegi unibertsaletik aztertzeaz. Guztiek komuna dutena interesatzen zaio, gauzak zer diren alegia Gure esperientzia guztiaren zentzua ordenatzeko eta ulertzeko zer printzipio erabili ohi ditugun ezagutu nahian.

1. EZAGUTZA

ZER DA EZAGUTZEA?

Ezagutzaren helburua gauzen egoera jasotzea edo geureganatzea da, besteekin elkarbanatu izateko.

Jarduera honen bi mutur:Subjektua: ezagutzeko jarduera egiten duena

Objektua: jarduera horren helburua dena, geureganatzen denaa

Ezagutzea:

Ezagutzeko jarduera (egia bilatzearekin lotuta dago)Ezagutza:

Jarduera horren emaitza(Aurkitutako egiari dagokio)

EZAGUTZAREN MAILAK

KANTIRITZIA: egiazkotzat jotzen du, vaina ez du erabateko ziurtasunik izaten

SINESMENA:erabat ziur egoten da pentsatzen duena egia dela, vaina guztiek onartuko luketen justifikaziorik ez du. Ziurtasun subjektiboa izango du.

JAKINTZA: Besteen aurrean hori buruzko arrazoiak emateko gai izatea da zerbait jakitea. Oinarri subjektiboa eta objektiboak dituen iritzia da.

Ezagutza mailaJUSTIFIKAZIOA

SUBJEKTIBOAOBJEKTIBOA

IRITZIA--

SINESMENA+-

JAKINTZA++

EZAGUTZAREN INTERESAK

Ezagutza oro interes jakin batek eragindakoa daArazoak konpontzeko, hobeto bizitzeko eta gure aukerak ugaritzeko interesatzen zaigu ezagutzea...

KANTen arabera bi dira giza arrazoimenaren interes-eragileak

Interes teorikoa:

Ezagutzaren perfekzio logikoa lortzea du helburu. Interes hori da naturaren inguruko ezagutzaren sorburua

Interes prakitikoa:

Zer egin behar dugun eta zuzen jokatuz gero zer lortuko dugun ezagutzea du helburu. Interes horretatik dator askatasunari buruzko jakintza.

Habermas eta Apelen ezagutzaren interesen teoria

Interes motaZer bilatzen du?Zientziak?Zer egin nahi du?Adibideak

INTERES

TEKNIKOANatura menderatuZientzia empriko-analtikaAzaltzeaFsica

Biologa

INTERES

PRAKTIKOAElkar ulertzea eta komunikazioaZientzias histriko-hermenutikaUlertzeaHistoria

INTERES

EMANTZIPATZAILEAMendekotasunetik eta errepresiotik askatzeaGizarte zientzia kritikoakKritikatzeaPsicologa kognitiboa.

Ideliogien kritika

EZAGUTZEKO AUKERA

Ezagutzeari buruz sortzen den arazoa latzena hauxe da: ezagut daitekeen ala ez

Sei erantzun motadogmatismoa:

ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du.

eszeptizismoa:

ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, zeren inoiz ez baitago nahikoa frogarik zerbait egiakotzat hartzeko.

subjektibismo eta erlatibismoa:

unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste dute. Subjektibismoarentzat, egiazkoa zer den jakitea subjektu bakoitzaren esku dago. Erlatibismoaren ustez, aldiz, zerbait egiazkotzat jotzea kultura, garai edo giza talde bakoitzaren esku dago

pragmatismoa:

egiazkoa eta baliagarria parekatzen ditu

Kritizismoa:

Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren arteko jarrera da. Egiazko ezagutzak lor daitezke, baina beti ere bi hauetakoren bat eginez gero.

perspektibismoa: (Jos Ortega y Gasset proposatua)

errealitatea ezagut daiteke, baina betiere ikuspegi ezberdinak batuz gero. Bere ustez, ikuspegi ezberdinak batuz, Bere ustez, ikuspegiak batzea da egia. Izan ere, gutako bakoitza eta belaunaldi historiko bakoitza errealitatearen ikuspegi berri batez ohartzen da.

3. ZER DA EGIA ?

Egia hitzaren jatorriaGrekoz ALTHEIA (ezkutatuta ez dagoena, agerian dagoena, aurkikuntza da)

kontrakoa, pseudos, estalketa.

Egia gauzen aurkikuntza da grekoz, hau da zer diren argitzeko.

latinez VERITAS (esatearen doitasuna eta zehaztasuna). Esaten dena esaten duenarekin lotzen duena.

Gezurra edo iruzurra terminoen aurkakoa da.

hebreoz EMUNAH (konfiantza zentzuan adierazten du). Espero duguna beteko den konfiantza.

Zein irizpide erabili behar da egia zer den esateko?

Pentsamenduaren historiako garai batzuetako erantzun desberdinak

Descartesek zionaren arabera (XVIII. Mendeaz geroztik), bereizten ditugu:

Egiarekiko ziurtasun-egoerak

EgoerakEzjakintasuna:

Adimenak gai jakin baten berri ez dakiela onartzen du.

Zalantza:

Aldeko zein aurkako arrazoiek indar berdintsua dutenez, adimenak iritzi bat egiazkoa dela baieztatu edo ukatzerik ez duen egoera da.

Ziurtasun subjektiboa:

Adimenak iritzi bat egiazkoa dela baieztatzen dueneko egoera, oker egotea ezinezkotzat joz.

ARAZOA:

Gure ezagutzak zenbateraino diren egiazkoak finkatuko duten irizpideak bilatzera bultzatzen gaitu egora horrek.

EGIA-IRIZPEAK

EGIA-IRIZPIDEA:

Egiaren eta faltsuaren artean bereiztea eta enuntziatu baten balioaz ziur egotea ahalbidetzen digun ezaugarri edo prozedura.

AutoritateaGaia jakin batez asko jakiteagatik gure konfiantza duen persona batek diolako.

TradizioaEgiazkotzat hartzen da denboran zehar egiazkotzat hartu izan dena eta instituzioen edo jendearen onespena duena.

Penstsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna Pentsatzen duguna egiazkoa izango da, baldin eta egiaztatzerakoan errealitate enpirikoarekin bat egiten badu Eta pentsamendua hizkuntzaren bidez adierazten denez, irizpidea hau da: esaten denaren eta badenaren artean egokitasuna edo elkarrekikotasuna ezartzea edo egotea .Egokitasun hori aurkitzeko moduetako bat esperientzian egiaztatzea da"

Koherentzia logikoaIrizpide logiko-matematikoa da" Hauxe egiaztatu behar dela dio: sistema bereko azalpenen artean ez dagoela kontraesanik, eta ezarritako axioma edo printzipioetatik eratortzen direla azalpen horiek..

ErabilgarritasunaAzalpen bat egiazkoa izango da baldin eta guretzat onuragarria eta erabilgarria bada, errealitatean orientatzeko eta ikerketetan aurrera egiteko baliagarri bazaigu

EbidentziaFuntsezko irizpidea da" Berehala eztabaidaezintzat jasotzen duguna da nabaria, intuizioz egiazkotzat agertzen dena, nahiz eta sarritan arrazoiketen bidez azaldu behar izan" Arrazoimenaren arloan, lehen printzipio deritzegunak -identitate-printzipioa, kontraesanik ezarena" .. - hartu izan dira maiz nabaritzat (ebidentzia arrazionala); sentikortasunaren arloan, berriz, zentzumenen datuak (sentipenezko ebidentzia)"

4. Errealitateaz galdezka

Errealitatea izan da, ha in zuzen, filosofoak gehien kezkatu dituen gaietako bat. Esan dugu lehenago ere errealitate osora heltzea helburu duen azterketa filosofikoa dela metafisika; hau da, gauza guztietan homuna eta unibertsala denaz galdezka diharduena, eta dagoenaren eta garenaren berri ematen duten azken printzipioak aurkitzen saiatzen dena. Gauza guztieh homuna dutena azaltzeko hainbat kontzeptu daude. Izatea da horietako bar. Zer den aztertzen duen zientziari ontologa deritzo. Azken garai honetan, hainbat filosofok izaera ez-ontologikoa duten metafisika alternatiboak proposatu dituzte. Metafisika horietan ez dute izate kontzeptua erabiltzen, beste kontzeptu batzuk baizik, hala nola: egotea edo errealitatearen nozioa bera.

Errealitate hitzaren jatorria Res hitz polisemikotik datar, eta hitz horrek hainbat esanahi desberdin izan zituen: gauza materiala, izatea oro har, gertaera, objektua, esperientzia, kausa eta abar Errealitate hitza Erdi Aroan hasi zen erabiltzen filosofian. Duns Eskoto-k, neologismoen sortzaile handia zenak, erabili zuen lehenengoz. Baina XIX. mendean hasi ziren errealitate hitza gaur egungo oparotasun eta indarrez erabiltzen. Izatearen nozioa ahuIduz joan da, eta egoteari eta errealitateari utzi die lekua. Ortega y Gassetek errealitate hitza bere filosofiaren funtsezko gaia adierazteko erabiltzen du: bizitza erabateno errealitatea dela dio. Zubirik, berriz, erreala denaren metafisika landu du xx. mendean

Errealitate hitzaren adierak

bi modu egon dira: negatiboa, bata, eta positiboa, bestea.

Definizio negatiboa:

errealitatea itxuraren eta posibilitatearen aurkakoa da: erreala, beraz, itxurazkoa ez dena eta ahal izate hutsa ez dena da. Baina definizio hori ez da oso emankorra; (ARAZOA) batetik, errealitatea zer den ez baitigu esaten, eta bestetik, ahal izatea erreala izateko modu bat dela esan baitezakegu.

definizio positiboa:

Horretarako behar diren kontzeptuak ere argitu egin behar dira. Hori dela eta, garrantzitsua da termino horren esanahi filosofiko nagusiak aztertzea

Kontingentea errealitatea orain bada, baina agian ez da izango edo ez izana gerta zitekeen. Horren adibide gara guztiok, izaki kontingenteak gara: ni neu banaiz, baina jaio aurretik ez nintzen, eta zitekeena zen inoiz ez izana ere

Beharrezkoa: Beharrezkoa den zerbait adierazteko ere erabil dezakegu errealitate terminoa. Erabat erreala den zerbaitez ariko gara horrelakoetan, hau da: izan, baden zerbait, eta ezinezkoa dena ez izatea edo beste modu batekoa izatea. Gure kulturan Jainkoa da horrelakoa, eta beharrezko izana dela esa ten da. Baina gauzei dagokienez ere uler daiteke beharrezko ezaugarriak dituztela. Horrela, irudi bat triangelua izan dadin, esate baterako, behar-beharrezkoa da haren angeluen batura 1800 izatea.

Hautemangarria edo fisikoa: Zentzumenen bitartez jasotzen duguna dela erreala esa ten dugu batzuetan: errealitate hautemangarria edo fisikoa litzateke hori. Zenbat eta zentzumen gehiagok hauteman zerbait, arduan eta aukera gehiago egongo da erreala dela uste izateko. Baina horrek ez du esan nahi, ordea, zentzumenen bidez jasotzen dugun guztia erreala denik, ezta zentzumenen bidez hautemandakoa bakarrik denik erreala ere Ikuspuntu honen arabera errealtzat jotako objektuak geure buruaz kanpo badirelakoan gaude: guk hauteman edo ez, hor daude.

Psikikoa: gure pentsamenduen, irudipenen, nahien, ideien, oroitzapenen, zalantzen ... errealitatea da. Bi alderdi bereizi beharra dago hemen: batetik, pentsatzea, irudikatzea, ideiak izatea ... eta, bestetik, jarduera horien edukia. Demagun, adibidez, urrezko mendi bati buruz pentsatzen ari naizela; egia da hori pentsatzen ari naizela, baina pentsatzen dudan mendia ez da erreala; pentsatzea bera egiaz egin dut, baina pentsatu dudana ez da erreala. Errealitate psikikoak barnekoak dira beti, buru barnekoak.

Itxura eta errealitatea

itxura hiru modutan ulertu izan dela esango dugu

Gauzen izate erreal gisa; gauzak eta beraien itxura berdintzat jotzen baitiraGauzen iza tea ezkutatze gisa; izate hori gauzek diruditenetik harago baitago. Gauzen izate erre ala aurkitu edo ezagutzeko bide gisa; izan ere, beraien itxurari esker baino ezin dugu ezagutu gauzen benetako edo egiazko izatea

Posibilitatea eta errealitatea

zerbaiten garapenean beste zerbait aurreikusita edo aurreratuta dagoenean, izan daitekeela esan ohi dugu

Izan daitekeenarekin lotuta ere erabil dezakegu errealitate terminoaHorregatik, zerbaiten garapenean beste zerbait aurreikusita edo aurreratuta dagoenean, izan daitekeela esan ohi dugu Zirkulu karratua erabat ezinezkoa den bezala, egun batez minbiziaren kausa aurkitzea gerta daiteke, posibilitate bat da, eta, beraz, errealitatea da neurri batean

Posibilitateak berezko baldintza horietatik abiatuz egin daitezkeen ekintzak dira, haiek norberaren posibilitateei mugak jartzen baitizkiete; esate baterako, ezin dugu urezko ezpata bat egin, baina ezpatak egin ala ez egin erabaki dezakegu, bai eta gauza batzuetarako ura erabili ala ez erabili ere" Hau da, zentzu bat baino gehiago eman diezaiekegu gauzei, eta modu horretan, historia eta geure buruak eraikiz joan"

Posibilitateak heredatu egin daitezke, aurkitu edo sortu, eta jakina, gizonemakumeok posibilitate horien jabe egin gaitezke"