Abandoibarra_eu

16
A B A N D O I B A R R A

description

Espazioetan espazioa Bilbo berrian. Arkitektura eta hirigintzaren goraipatzea ordezkatzen du, 348.000 metro karratuko zonaldea, urteetan zehar portuko aktibitateetarako erabili zena. Superportua handitzeak eta edukiontziak Itsasadarraren kanpoaldera mugitzeak lurzoru hori askatzea ahalbidetu zuten, eta horrela, ikono berriak eraikitzea.

Transcript of Abandoibarra_eu

Page 1: Abandoibarra_eu

A B A N D O I B A R R A

Page 2: Abandoibarra_eu

Espazioetan espazioa Bilbo berrian.

Arkitektura eta hirigintzaren goraipatzea

ordezkatzen du, 348.000metro karratuko

zonaldea, urteetan zehar portuko

aktibitateetarako erabili zena.

Superportua handitzeak eta edukiontziak

Itsasadarraren kanpoaldera mugitzeak

lurzorua askatzea ahalbidetu zuten, eta

horrela, ikono berriak eraikitzea: Gehryren

Guggenheim Museoa, Rafael Moneoren

Deustuko Unibertsitatearen Liburutegia,

Álvaro Sizaren UPV-EHUko Paraninfoa

edota César Pelliren Iberdrola Dorrea.

Kai zaharrak, gaur egun, zona berdeakdira, eraikin handiak inguratzen dituztenaisialdi eta jolaserako zonak alegia.

Birmoldatze lanak 1998an hasi ziren,César Pelli, Eugenio Aguinaga eta DianaBalmorik jorratutako zonalderako MasterPlanarekin ados.

Eugenio Aguinagak honela azaltzen zuenAbandoibarraren garrantzia: “lerronagusia ez da aldatu diseinatu ditugunbertsio ezberdinetan ekidinezina delako,Kant parafraseatuz, hori da hiriak izannahi duena”.

Page 3: Abandoibarra_eu

Euskalduna: Biltzarreneta Musikaren Jauregia

Guggenheim Bilbao Museo ondoanegon arren, Euskalduna Jauregiaberezko nortasuna dauka eta Bilbokoikur bezala hartzeko entitate nahikoaere bai.

Biltzarren eta Musikaren Jauregia1999an zabaldu zen, EuskaldunaOntziolak zeuden leku berean, iamende betez ontzigintzak zuendinamismoaren isla izan zirenak.

Page 4: Abandoibarra_eu

Eraikinaren arkitekturak zonaldearen ikuspegi industrialhori dakar gogora. Federico Soriano eta DoloresPalacios arkitektoak bat etorri ziren proiektua aurpegibikoitzeko ontzi bezala irudikatu zutenean: Itsasadarreraateratzen den fatxadak korten-altzairuz egindako ontziaimitatzen du, oxido geruza fina sortarazten duenmateriala, eta ontzi baten kroskoaren itxura hartzendu. Hirira begiratzen duen fatxadan, beira, aluminioaeta harriaren tankera ez da hain gogorra.

Arkitektura lan honek 2001eko Enric Miralles Sariajaso zuen, Espainiako Arkitekturaren VI. Bienalean.

Page 5: Abandoibarra_eu

Euskalduna Jauregiaren altxorra entzunaretoada, 2000 pertsonentzako lekuarekin, HiginiArnau arkitekto katalanarena.

Inbertsioa 80 milioi eurotik gorakoa izan zen, bainagaur egun, kontuek superabita daukate etaaintzatespen garrantzitsuenak lortu ditu baiestatuan, baita nazioartean ere: 2004an EspainiakoBiltzar Jauregirik Onenarentzako Saria jaso zuen,baina urtebete lehenago, saririk preziatuenairabazita zeukan, Munduko Biltzar JauregirikOnenarentzako Saria hain zuzen ere, Apex Award.

Page 6: Abandoibarra_eu

Horrela, erakusketarako 2000metro karratu gehiago hartu ditu,400 pertsonentzako lekuarekin. Espazio berria altzairu eta beirazkoestalki ikusgarri batez amaitua dago, eta arkitektoaren hitzetan,estalkiaren islek “itsasadarrean urperatzearen” inpresioa emandiote bisitariari.

Instalazio berria guztiz garbia da eta gaur egungo eraikinarekinkonexio zuzena dauka. Gainera, balio-aniztasunak biltzarrak etaekitaldiak aldi berean izatea ahalbidetuko du, 1.500 mahaikidetikgorako oturuntza handiez gain.

Horrez gain, Abandoibarra Pasealekutik doaneta eraikinaren aurrean dagoen plazak betetzenduen lursailerantz hedatu da jauregia,errepidearen eta Jauregiaren hegal bateaneraikina apaintzen duen urmaelaren artean.

Page 7: Abandoibarra_eu

Deustuko Liburutegia

Deustuko Unibertsitateak urteakzeramatzan liburutegi berria eraikitzekoideiarekin, baina ez zuen inoiz aurrerapausua eman, Ibaizabal-NerbioiItsasadarraren bestaldera igarotzekoaukera izan zuen arte, Abandoibarranezartzeko.

2010ean altxatutako eraikinarenoinarrizko elementua ilauna da, materialzeharrargia, argizulo efektua indartzenduena, zarata eta tenperatura isolatzailelanak ere betetzen dituena.

Page 8: Abandoibarra_eu

Enkargua hartu zuen arkitektoak, RafaelMoneo, kolore bakarreko bolumen monolitikobezala irudikatu zuen eraikina, puntaborobilduekin, funtzionala, argia, ikasleeketa ikerlariek erosotasunaz goza dezaten,edo kafetegian argia oinarrizko ezaugarriizan dadin, kale-mailan egon arren.

Rafael Moneo Bilbo berrian parte hartzeradeituta zegoelako: Lovainako Liburutegianegin zuen berrikuntzak Deustuko Uniber-tsitatearen arreta deitu zuen eta bere lanaeskatu zuten. Seguru zeuden arkitektoakjesuiten unibertsitatea XXI. mendean bete-betean sartuko zuenaz behin betiko.

Page 9: Abandoibarra_eu

Álvaro Siza da EHU-UPVren Paraninfoberriaren arkitektoa. Sizaren ezaugarrinagusia ingurugiroarekiko errespetuada, bere proiektuei erabilgarritasunabilatzeaz gain. 2010etik aurrera, EuskalHerriko Unibertsitatea Abandoibarrankokatzen duen eraikina irudikatuzen, Guggenheima ondoan izatearenpresiopean. Dudarik gabe, Sizakarazo hori konpondu egin zuen, eta hori

Iberdrola Dorre luzea bere obratik metro

eskasetara egongo zenik ere oraindik

ez zekiela.

18 milioiko inbertsioa egin behar

izan zuen BBK-k proiektua aurrera

ateratzeko, eta eraikina UPV-EHUri utzi

zion. Eraikitako azalerak 8.000metro

karratu inguru dauka, eta bertan,

entzunaretoa eta batzar-gelak daude.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoa

Page 10: Abandoibarra_eu

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Itsas Museoa, Euskalduna Zubipean gordetzen da, eta 2001eanireki zenetik, bertara sartu direnak etengabe harritu ditu.

Sener Ingeniaritza enpresak leku horrek eskaintzen zituen aukeraapurrak maximora baliatzeko modua aurkitu behar izan zuen. Iaikusezina den eraikina da emaitza, Jesusen Bihotza eta Deustubatzen dituen errepidearen azpian. Txapitula erako bi solairu dueneraikina da, Euskalduna Biribilgunearen pisuari eusten dioten itxuraematen duten zutabeekin.

Page 11: Abandoibarra_eu

Museo aurrean, Karola garabia dago,aldatu gabe. Ontziolek urteetan erabilizuten, eta orain, Itsasadar ibarrean dago,iraganaren erakusle.

Page 12: Abandoibarra_eu

Zubiarte Merkatal Zentroa

Deustuko Zubi ondoan dago merkatal eraikina, iraganean ontziakeraikitzeko zonaldea zena. Baina 2004ko negutik, zonaldeadinamizatzen duen merkatal aktibitatea eskaintzen du.

Guztirako aurrekontua 115milioikoa izan zen. Lehen estimazioek94 milioiko salmentak iragartzen zituzten, urtean urteko 9 milioibisitariri esker.

Robert Stern arkitekto iparramerikarrak ondo ulertu zuen ez zelaohiko merkatal zentroa izango. Kokapenagatik, oso eraikin urbanoabehar zuen, oinezkoentzat irekia. Barruko kaleak merkatal zentroamuturretik muturrera zeharkatzen duen bide publikoaren adarrakdira, diseinuari esker.

Bere osotasunean, Zubiartek zirkuluerdi tankera du, eta sei eraikinetanbanatuta dago, eta horiek, era berean, pasabide bidez multzokatutadaude. Sabaia estaltzen duen argizulo handiak argitasuna ematendio eraikinari, baita kalean egotearen sentsazio handiagoa ere.

Zubiartek hurbil daukan abangoardiako arkitekturarekin adeitsu izannahi du, hala nola, Guggenheima edo Euskalduna Jauregia, bainaBilboko Zabalgunean tradiziozkoak izan diren materialak etaelementuak uztartzen ditu ere bai. Bistako adreilua eta harri naturalaoso ondo bereizten dira, baina kristaleztatutako zonaldeek, leihoeketa terrazek lausotu egiten dute eraikuntza-dentsitatea.

Lurpean, 850 plazako aparkalekua dago. Azalean, lau solairu ditueraikinak merkatal eta aisialdi aktibitaterako, 22.000metro karratukoazalera gordina.

Page 13: Abandoibarra_eu

Iberdrola Dorrea eta ondoko etxebizitzak

Etxe-orratza Iberdrola elektrizitate konpainiarenegoitza da, euskal jatorrikoa, eta Bilboko bestearkitektura ikur bat izatera deitua dago. César Pelliarkitekto argentinarraren sinadura darama, eraikinaltuetan esperientziaduna, Malasiako PetronasDorreak kasu.

Obrak 2007an hasi ziren, eta inaugurazioa 2012kootsailan egin zen. “Sinplea, dotorea, ekologikoa etajasangarria”, horrela definitzen du César Pellik bereazken proiektua.

Iberdrola Dorreak 50.000metro karratuko azaleradauka, beste 165metro luzetan banatuta, eta CarlosFerrater arkitektoaren etxebizitzak dauzkaaldamenean. Azken ukitua eman zaio bere itxuraribeira ekologikozko azal bikoitzarekin; horrek babeshandiagoa eman die barruko espazioei eta energiarenerabilera eraginkorragoa. Azken solairuetarakoplanteatuta zegoen hotela baztertu egin zen krisiekonomikoagatik.

Elektrizitate konpainiak bere egoitzetariko bat Bilbonkokatzearen erabakiak garrantzia ematen diohirigintzan eta ekonomian. Horrez gain, konpainiarenerabaki batekin bat dator, hain zuzen ere, egoitzakeraikin adierazgarrietan kokatzea, indarra hartzen aridiren hirietako leku estrategikoetan.

Page 14: Abandoibarra_eu

2008ko amaieratik, Euskadi Plazak Zabalgune etaItsasadarraren arteko harremana estutu zuen, etagainera, egunean 34.000 ibilgailuren zirkulazioaerraztu du.Udalak eta Bilbao Ría 2000 erakundeekbabestutako operazioak 800 plazako lurpekoaparkalekua eraikitzea ahalbidetu zuen. Trafikoakontrolatzen duen 14.500metro karratukobiribilgunearen barrualderako, Diana Balmoridiseinatzaileak parke bat planteatu zuen, 66 ezkieta bananondo handiz inguratuta, eta horrela, plazatrafikoaz babestu. Azkenik, krisi ekonomikoareneta beharrezko doitzeen ondorioz, proiektu originalaia bere horretan mantendu arren, urmaela etabarruko bideak desagertzen dira, eta zuhaitzerrenkada bikoitza geratzen da plaza zeharkatzenduen bide osoan.

Paisaia berde hori ikusiko dute plazakoetxebizitzetara hurbiltzen direnak. Bertan, RobertKrier arkitekto luxenburgotarrak, bere Artklasseraikina berrogei eskultura baino gehiagorekinapainduko du. Eraikuntza Vizcaína de Edificaciones-ek sustatuko du.

Diseinu lanean, Marc Bretman arkitekto frantsesareneta Iñaki Aurrekoetxea euskaldunaren laguntzaizan du Krierrek. Eraikin horretarako sortu dituengizaki irudizko eskulturak, eraikinak berakgainerakoan gordetzen duen simetriarekikokontrastea dira. Sei fatxada dauzka eta luxuzko190 pisu izango dituzten zortzi solairu. “XIX.mendeko eraikinetan inspiratutako obra da, aukeraparegabea izan den lana”, horrela hitz egin duKrierrek berak eraikinari buruz.

Euskadi Plaza

Page 15: Abandoibarra_eu

Lekuak eta Tokiak. Ángel Garraza

Esfera uztearen Aldaera oboidea. Jorge Oteiza.

Deriban. José Zugasti.

Amatxo. Louise Bourgeois.

Oroimenaren PasealekuaEskulturak Abandoibarran

Erriberako Parkeak OroimenarenPasealekuko eskultura bildumagordetzen du. Zonaldeak izan zuenindustria indarra gogoratzen duteeskulturok.

Udaletxe aurrean, Jorge Oteizarenbrontze galdatuzko irudia dugu,esfera uztearen Aldaera oboidea.

Abandoibarrako zabalgunetikaurrera, i ragan industr ia lagogoratzen jarraitzen dugu besteeskultura batzuekin, hala nola,“Lekuak eta Tokiak” izena duenÁngel Garrazarena, edo “Deriban”,Jose Zugastirena. Guggenheimondoan, armiarma erraldoi famatuadago, Louise Bourgeoisena,“Amatxo” izenekoa.

Page 16: Abandoibarra_eu

Guggenheim ondoan, Ingelesen Landa dago, 26.400metro karratuko parkea. Ingalaterratik etorriziren eta futbola ekarri zuten langileei zor die izena. Zelaia da Abandoibarrako osagai desberdinenarteko lotura.

Farolen ondoan dauden oinarri laukidunekopalmondo errenkadak, kristalezkoak alde batetiketa herdoildutako burdinaz estalita bestetik,ikuspegi futurista ematen dio Abandoibarrakopasealekuari. Lurrean dauden egurrezko tarteekontziraleku egitura ematen diote urertzari. Horrela,Errekatik hurbilago dagoela sentitzen du herritarrak,eta berez, hala da.