‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando...

8
Osteguna, 2014ko irailaren 18a. 2. urtea. 171. zenbakia. www.ataria.info Igandean 50 postutik gora izango dira Ibarra, Piparra eta Azokan Azoka hamabosgarren urtez antolatu du Hauspoa elkarteak, eta hiru gunetan banatuko da; piparra sustatzea helburu duen Ibarra 789 taldeak abesti berri bat sortu du 5 Ibilgailuen abiadura moteldu nahian Lizartzako errepide nagusian ibilgailuen abiadura gel- dotzeko lanak egin dituzte, eta oinezkoek leku gehiago izango dute hemendik aurrera. Semaforoak eta stopak jarri dituzte bi noranzkoetan. Gipuzkoako Foru Aldun- diak trafikoa mantsotzeko errepidea bi guneetan estutu egin du. 6 ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du Begoña Zubelzuk Hamar urtetik gora daramatza ‘Egunkaria’ auziko ekonomia arloko auzipetu gisa Begoña Zubelzu alegiarrak «Auzi politiko honi amaiera emateko herritarren babesa beharrezkoa da», dio; atxikimenduak biltzen hasi dira 2 Eskozian gertatzen dena gertutik jarraitzeko aukera Pantaila erraldoia jarriko dute gaur, Tolosan 5 39 URTEKO GIZONEZKO BAT HIL DA MOTO ISTRIPUZ, ASTEASUN Moto batek eta kamioi batek elkarren aurka jo ondoren gertatu da ezbeharra 5 HONDAKINEN BILKETA SISTEMA BERRIA MARTXAN, URRIA AMAIERAN Tolosako Udalak zehaztu ditu edukiontzien kokalekuak; auzoz auzo jarriko da martxan 3

Transcript of ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando...

Page 1: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Osteguna, 2014ko irailaren 18a. 2. urtea. 171. zenbakia. www.ataria.info

Igandean 50 postutik gora izango diraIbarra, Piparra eta AzokanAzoka hamabosgarren urtez antolatu du Hauspoa elkarteak, eta hiru gunetan banatuko da; piparra sustatzea helburu duen Ibarra 789 taldeak abesti berri bat sortu du 5

Ibilgailuen abiadura moteldu nahian Lizartzako errepide nagusian ibilgailuen abiadura gel-dotzeko lanak egin dituzte, eta oinezkoek leku gehiagoizango dute hemendik aurrera. Semaforoak eta stopak

jarri dituzte bi noranzkoetan. Gipuzkoako Foru Aldun-diak trafikoa mantsotzeko errepidea bi guneetan estutu egin du. 6

‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzekogaraia» dela uste du Begoña Zubelzuk Hamar urtetik gora daramatza ‘Egunkaria’ auzikoekonomia arloko auzipetu gisa Begoña Zubelzu alegiarrak

«Auzi politiko honi amaiera emateko herritarren babesabeharrezkoa da», dio; atxikimenduak biltzen hasi dira 2

Eskozian gertatzendena gertutikjarraitzeko aukera Pantaila erraldoia jarriko dute gaur, Tolosan 5

39 URTEKOGIZONEZKO BATHIL DA MOTOISTRIPUZ,ASTEASUN

Moto batek eta kamioi batekelkarren aurka jo ondorengertatu da ezbeharra 5

HONDAKINENBILKETA SISTEMABERRIA MARTXAN,URRIA AMAIERAN

Tolosako Udalak zehaztu dituedukiontzien kokalekuak; auzozauzo jarriko da martxan 3

Page 2: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Tolosaldea

�2 2014ko irailaren 18a, osteguna / Tolosaldeko Ataria

SALGAI

Etxebizitza: Hormigoizko etxebizi-tza salgai Alegiako Larraitz auzoan.Sukaldea, bainugela, hiru logela etaegongela ditu, eta baita bi balkoiere. 105.000 euro. Interesatuekdeitu 669 827 096 zenbakira.

Iragarki laburrak

‘Egunkaria’ auziarekinbukatzea eskatzekoelkarretaratzea etaatxikimendu bilketa

ASIER IMAZ

Hamar urte baina gehiago darama-tza Begoña Zubelzuk Egunkaria au-ziaren zama jasaten, atal ekonomi-koan auzipetu gisa. Behin betirakoamaitzea nahi du alegiarrak, eta ho-rretarako, biharko eguna erabakiga-rria izango da. «Bukatzeko garaiadela uste dut; erabaki dezatela hori.Gertatu behar ez zuen gauza bat,gera dadila hor», dio Zubelzuk.

Orain arte bezala, «auzi politikohoni amaiera emateko» herritarrenbabesa beharrezkoa dela dio auzi-petuak, eta bide horretan, bi ekimenaipatu ditu Zubelzuk: Gaur11:30ean Donostiako Kalkutako Te-resa plazan egingo den elkarretara-tzea, eta atxikimendu bilketa egun-karia.info webgunean. Aldarria argiaizango da bietan: Egunkariari epai-keta gehiagorik ez!

Egunkaria-ren auzi ekonomikoanepaiketarik ez dadila egin eskatzekoizango da mobilizazioa, izan ere,

Juana Maria Unanue, Iñigo Suarezde Odriozola eta Maria del CarmenBildarraz epaileek bihar aztertukodute epaiketa egingo den ala ez. Be-goña Zubelzuren esanetan, biharhartzen duten erabakia eurei noiziritsiko zaien ez dakite auzipetuek;«orain arteko bilakaera ikusita, luzejoan daitekeela uste dugu».

Donostiako Zigor Auzitegiak, joanden ekainaren 4an, itxi egin zuenEgunkaria-ko auzi ekonomikoa, us-tezko delituak preskribatutzat jo on-doren, hau da, «diru laguntza publi-

«Gertatu behar ez zuen gauza bat»epaitu edo ez erabakiko dute

koen iruzurra eta diru kontuen fal-tsutzea». Gipuzkoako Fiskaltzakekainaren 11n, ordea, apelazio he-legitea aurkeztu zuen, auzia preskri-batuta ez dagoela iritzita. Defentsakhelegitea inpugnatu zuen. Kasua Gi-puzkoako Auzitegira pasatu zen, etahango hirugarren sekzioko epaima-haiak aztertuko du epaiketa izangoden.

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria,Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors,Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña

Zubelzu daude auzipetuta kasuan.Fiskaltzak zortzi lagun horientzat zi-gor handiak eskatu ditu: denera,128 urteko kartzelaldia eta 221 mi-lioiko isuna.

Egunkariaren aurkako operazioa2003ko urriaren 16an egin zuenGuardia Zibilak, Juan del Olmo Es-painiako Auzitegi Nazionaleko epai-leak aginduta. 2010eko maiatzean,Auzitegi Nazionalak Donostiakoepaitegira igorri zuen auzia, Egunka-ria-ren itxiera kasuko absoluzioarenostean.

Begoña Zubelzu, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria 2007an, auzi ekonomikoari buruzko prentsaurreko batean. JON URBE

EPAIKETA GEHIAGORIK EZ‘EGUNKARIARI’; ABIAN DAATXIKIMENDU KANPAINA

Irailaren 19an Gipuzkoako epaileekerabaki bat hartu behar dute: Egun-karia berriz epaitu ala ez. Sorrera2003ko Madrilgo Exekutiboan etagarapena Madrilgo Auzitegi Nazio-nalean izan arren, Gipuzkoako epai-leei erori zaie altzora auzia. Hango-ek hasitakoari hemengoek amaieraeman behar, horra hor paradoxa.Euskal gizartetik urruneko epaileekhasi, Euskal Herriko bertako gizarte-

Idatzia

an txertaturiko epaileek amaieraeman behar.

Ozen esan nahi dugu: ez zenEgunkaria auzirik inoiz izan behar,eta auziak iraun badu ere 2010eanMadrilgo Auzitegi Nazionalean egin-dako epaiarekin behin betiko buka-tu behar zuen. Jarraitu egin du or-dea, eta hemen gaude. Zergatik?

Jatorrizko eragin politikoa ikustendugu guk. Sineste osoarekin diogu.Eragin politikoa egon zen auziarensorreran, 2003ko otsailean, antze-rako beste hainbat kasutan bezala,eta eragin politikoa dakusagu orain,

2014an fiskalak berriro akusazioarieusten dionean.

Ez zaigu iruditzen Demokraziareneta Zuzenbidearen ondorioa denikEgunkaria auziria, botere exekutibo-aren estrategiaren eragina baizik.

Kaltea jada eginda dago, eta han-dia gainera. Euskal jendartearenmemoria kolektiboan iltzatutairaungo du Egunkariaren itxiera etaauziak. Kalte pertsonal eta sozial la-rriak egin dira jada, eta oraindik ezdira amaitu. Auzitegi Nazionalak be-rak absolbitu egin zituen auzipe-tuak, eta kalteen aitortza ere egin

zuen hein batean. Ordainik ez omenda izango, ordea.

Justizia jada ezinezkotzat ematendugu, dagoeneko, legedi eta aginta-ritzarekin. Gaitzerdi beraz, injusti-ziaren sarraskia gelditzea behin-tzat, aurrera ez joatea, lortuko bage-nu.

Nola lortu kalteari bidea moztea?Era bakarra dago: auzia dagoen

horretan bertan behera utzita.Auzipetuek ez dute merezi akusa-

tuen aulkian eseri arazita gehiagozigortzerik, batzuek bigarrenez, ezeta absolbitzeko bada ere. Nahikoada. Nahikoa pairatu dute. Ez gehia-go luzapenik. Ez gehiago noraezik.

Epaiketa gehiagorik ez egunka-riari!Egunkariaren Alde Elkartea.

NEREA PIKABEA ALEGIA

Alegiako Txintxarri abesbatza hasida lanean. Irailean hasi ditu entse-guak ohiko tokian, herriko kulturetxeko areto nagusian. Aurreko urte-an hartutako erabakiari jarraituz,astean behin egingo ditu entseguakhelduen abesbatzak, ostegunetanalegia. 21:00etatik aurrera kantuakprestatzen ariko dira abeslariak.

Udazkenari begira badituzte hain-bat emanaldi abesbatzakoek etahorretan buru-belarri hasiko dira.Urtero bezala Txintxarri Eguna anto-latuko dute eta kontzertua eskaini-ko dute. Horrez gain, Otxandiokokontzertua prestatuko dute. Izanere, Alegiako abeslariek emanaldibat eskainiko dute udazken hone-tan Otxandioko Oihandi abesbatza-rekin batera.

Garbiñe Orbegozo alegiarrak zu-zentzen du ahots nahasietako hel-duen korua. Era guztietako musikalantzen dute: euskal folklorea, eus-kal harmonizazio modernoak, gos-pela, musika sakroa, habanerak,brasildarrak, etab. Abesbatzan kan-tatzeko gogoa dutenek abesbatze-ko norbaitekin jarri beharko dute ha-rremanetan. Txintxarri abesbatzakjendea animatu nahi du beldurrikgabe probatzera etor daitezen.

Abesbatzako kideen ustez, musi-ka eginez gozatu eta beste herrieta-ko abesbatzekin harremanak egite-ko modua da; bertako musika landueta harreman sozialak lantzeko bi-dea ematen du abesbatzak.

Abesbatzan kantatzekogogoa dutenek ateazabalik daukate

AlegiakoTxintxarriAbesbatzak hasiditu entseguak

Yoga eta Pilatesikastaroak, urrian

AMEZKETA. Yoga eta pilates ikasta-roak hasiko dira urrian. Pilates aste-an bi egunez praktikatzeko aukeraegongo da, goizez. Yoga ikastaroaridagokionez, arratsaldez izango da,eta astean behin. Izena eman nahidutenek 619 47 51 90 zenbakiradeitu behar dute.

Zartagi Jatetxeainauguratuko dute

BALIARRAIN. Zartagi Jatetxea gaurzabalduko dute jabe aldaketarenondoren. Inaugurazio ekitaldia arra-tsaldean izango da, 18:00etatik au-rrera. Inguruko herritarrak bertaragonbidatu dituzte lehen egun horre-tan parte hartzera.

Page 3: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Udaberrian aurkeztu zuen, udalak, txartel bidezko edukiontzien sistema. I. URKIZU

Tolosa

�2014ko irailaren 18a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 3

Tolosako Udalakzehaztu dituhondakinenedukiontzien behinbetiko kokalekuak

ITZEA URKIZU

Tolosako Udalak pasa den udabe-rrian plazaratu zuen hondakinen bil-ketarako sistema berria. Ordutikhona, herritarren iritziak bildu nahiizan dituzte errefusa eta organikoabilduko dituzten edukiontzien koka-penaren inguruan. Horrela, behinbetiko kokalekuak zehaztuta, urria-ren erdian materiala banatzen hasi-ko dira, urria amaieran sistema be-rria ezartzen hasteko, auzoz auzo.

Gogora ekarri behar da, Tolosara-ko aukeratutako sistema zein izan-go den: hondakinak gaika biltzekoaukera eskainiko du, errefusa etaorganikoa 150 pertsonarentzakoedukontzietan jasoz. Txipa darama-ten txartelak izango dituzte herrita-rrek, eta horien bitartez ireki ahalizango dituzte edukiontzi berriak; pi-xoihalak eta konpresak botatzekoedukiontzia ere txartelekin ireki be-harko da. Txartel bidezko irekierare-kin, Tolosako Udalak erabilerarenjarraipena egitea du helburu eta,

modu horretara, herritarrek, sor-tzen duten hondakin kopuruarenaraberako ordainketa egiteko bideahartuko dute aurrera begira.

Udalak herritarrekin osatu nahiizan du sistemaren ezartzea eta, ho-rrela, maiatza inguruan ezkaratzezezkaratz jakinarazi zizkieten, tolosa-rrei, edukiontzi berriak jartzeko au-kerak. Ondoren, herritarrek kexakedo eskaerak egiteko epe bat izandute eta, jakinarazi dutenez, 46 ale-gazio jaso ditu udalak; horietatik 35onartu dituzte eta 11, berriz, ezinizan dituzte onartu: «Hiri hondaki-nen bilketa egokirako baldintzak ezbetetzea, bilketa lanak optimo iza-tea ez bermatzea eta bilketarako

Bilketa sistema berria urrianezarriko dute, auzoz auzo

ibilgailuekin arazoak sortzea izandira herritarren proposamenak ezonartzeko arrazoiak».

Horrenbestez, hondakinen bilke-ta sistema berriarekin edukiontziekizango dute kokaleku zehatza eza-gutu ahal izateko, herritarrekwww.tolosa.eus edo Pablo Gorosa-bel eraikineko Hondakinen bulegoabisitatu besterik ez dute egin behar-ko.

Urrian sistema berria martxan

Ikasturte berriaren abiadarekin,hondakinak gaika biltzeko sistemaberria urrian jarriko dute martxan,Tolosan. Horren aurretik, ordea, he-rritarrei beharrezko materiala bana-

tuko diete, eta auzoz auzo antolatu-ko dituzte banaketa egunak.

Etxebizitza bakoitzari kubo airez-tatu bat, hondakin organikoarekinerabiltzeko poltsak, hondakinak be-har bezala sailkatzeko gida eta etxebakoitzari dagozkion edukiontziakirekitzeko txartela banatuko dizkio-te. Banaketari urria erdi aldeanekingo diote, eta herritarrei bandobidez jakinaraziko dizkiete datak.

Bide beretik, behin materiala tolo-sar guztiei banatuta, urria amaieranezarriko dute sistema, eta auzoz au-zoz egingo dute hori ere. Ondorioz,Tolosako herritar guztiak ez dira ba-tera hasiko bilketa sistema berriaerabiltzen.

BILKETA SISTEMA BERRIA

150 pertsonako edukiontzi bana

izango da, 240 litroko edukierare-

kin. Guztira, 150 bilketa-gune ja-

rriko dituzte.

•Materia organikoa: Astean hiru-tan ireki ahal izango da, norberetxartelarekin.•Errefusa edo birzikla ezin daite-

keen materiala: Astean behin irekiahal izango da, norbere txartelare-kin.

Bestelako gaiekin, 60 bilketa-

gune izango dira.

•Pixoihal, konpresa eta ehun sa-

nitarioak: Hala behar duten herrita-rrek izango dute horiek irekitzekotxartela, egunero irekitzeko aukera-rekin.•Papera eta kartoia, eta ontzi ari-

nak: Egungo edukiontziak manten-duko dituzte, guneak osatuz etagehituz. Ez da txartelik beharkoedukiontzi horiek zabaltzeko.

Arropa eta landare olioarentzako

edukiontziak orain arteko lekue-

tan mantenduko dituzte eta, era

berean, garbiguneak doako zerbi-

tzua eskaintzen jarraituko du,

San Blasen.

* Hondakinen bulegoa asteleheneta ostiraletan 15:30etik 19:30era,eta astearte eta ostegunetan10:00etatik 14:00etara dago zaba-lik, Pablo Gorosabel eraikinean. Te-lefonoa: 661 55 97 36.

Informazioa

I. URKIZU

Tolosako zenbait gazte Errusia etaUkrainaren arteko gatazkari begirajarri, eta «hedabideetan azaltzen de-naz haragoko errealitate bat» plaza-ratu nahi dute. Horrela, Tolosakoazokaren inguruan postu bat jarrikodute aurrerantzean, larunbatero.

Informazioa banatu eta Donbas-sera laguntza bidaltzeko helburuz,

herritarrei eskuorriak banatuko diz-kiete, Donetsk-eko meatzariek Euro-pako langileei bidalitako mezua ira-kurgai dela. Besteak beste, «gerta-tzen ari denaren benetako irudiagaizki ulertua edo europar komuni-kabideetan isilarazia» izan dela dio-te meatzariek gutunean. Horrela,otsailean Ukrainan estatu kolpeaizan zela diote: «Erakunde neona-zien parte-hartzeaz gertatu zen eta,

Donbasseko errealitateaplazaratzeko postua, azokan

horri erantzunez, protesta mugi-mendua sortu zen. Oinarrizko gau-zak defendatzen zituzten: federali-zazioa eta errusiera bigarren hiz-kuntza izatea. Honi emandakoerantzuna, ordea, beldurra sortuzegina izan da, boteredunen aldetik».

Pasa den larunbatean jarri zuten postua, lehenengoz. I. URKIZU

Eskerrak ‘Txopo’ri,Hilariori eta Izagirreri

GIZARTEA. Tolosako San Esteban el-karteak aspaldiko ohitura bat berre-kuratu du pasa den udan. Uztaileanzenbait kide elkartu eta, ohitura zu-ten moduan, sardinak erretzea pro-posatu zuten. Horrela, 35 kide elkar-tu ziren, hainbat belaunalditakoak,eta afalondo «ederra» igaro zuten.Elkarteko zuzendaritzak ‘Txopo’ri,Juan Mari Hilariori eta Angel Izagi-rreri eskerrak eman nahi dizkiete,afaria antolatu eta prestatzeagatik.Gainera, urriaren 4an elkartearenegunean parte hartzeko deia egindiete kideei.

Meditazio saioak,doan, ostiralero

OSASUNA. Tolosako Antonio MariaLabaien kultur etxean meditazio etaautoezagutza saioak izango dira, os-tiraletik aurrera, doan. 20:15etik21:30era bitarteko saioak izangodira, eta nahi duen orok parte har-tzeko aukera izango du. Informaziogehiagorako 691 73 52 71ra deidaiteke.

I. URKIZU

Tolosako EAJ-PNVk prestatu du,jada, 2014-2015 ikasturterako egi-tasmoa. Horrela, topaketa eta hi-tzaldiak nabarmendu ditu Olatz Peo-nek.

Uda aurretik azaldu zuten bezala,bertako merkatari, ostalari nahizenpresariekin herriko egoera sozio-kultural eta ekonomikoa aztertzenaritu dira: «Jasotako erantzuna bai-korra izan da eta, horregatik, gureproiektua herriko gazte, kirol, kultureragile eta eragile ekonomikoekinpartekatzen jarraituko dugu», azal-du du Peon alkategaiak.

Horrela, gizarte zerbitzuei heldu-ko diete, urrian. Gipuzkoako EAJkogizarte politiken arduradun MaitePeña eta Gipuzkoako BBNNetakoEAJKo gizarte politiketako EiderMendoza bertaratuko dira.

Gizartezerbitzuakjorratuz hasikodu ikasturtea,Tolosako EAJk

Page 4: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Piparra sustatzeahelburu duen Ibarra789 taldeak abestibat sortu du

MAIER UGARTEMENDIA IBARRA

Hauspoa elkarteak hamabosgarrenurtez antolatutako Ibarra, Piperraeta Azoka ospatuko dute igande ho-netan Ibarran. 10:00etan emangodiote hasiera azokari, eta hiru guneezberdinetan bananduta berrogeitahamar postutik gora izango ditu.Hauspoako Ixiar Arratibelek azaldubezala, azoka jada «finkatuta» dago,baina urtero berrikuntzak sartzensaiatzen dira.

Aurtengo berrikuntzen arteandago Ibarrako piperra «bultzatu» eta«sustatzea» helburu duen Ibarra789 taldeak sortu duen piperrarenabestia, www.ataria.info web orrianentzun daitekeena. Abestiaz gain,«ekintza eta sorpresa asko» presta-tzen aritu dira, eta horietako batzukigandeko azokan aurkeztuko dituz-te. Horrez gain, igandean Euskal He-rri kalean egun hauetan ikusi ahalizan den piper erraldoiarekin argaz-kiak ateratzeko aukera ere jarrikodute.

Talde honek bi ildo nagusi jorra-tzen ditu: bata, Ibarrako piperra he-

rriratzea eta bestea munduratzea.Lehenari lotuta sentsibilizazioa, he-rriko jakituriaren bilketa, informaziobilketa eta herri lana egitean datza.Bigarrenean produktuaren erabil-pen berri eta desberdinetan oinarri-tzen da.

Hiru gune, 50 postu

Aipatutako kontuez gain, urtero be-zala Ibarran askotariko postuak etaekimenak aurkitu ahal izango dira.

50 postutik gora bilduko diraIbarrako piperraren azokan

Hiru gunetan banatuta egongo daazoka. Emeterio Arrese parkean ba-serritarren produktuak eta abereakegongo dira ikusgai, eta horrez gainEuskal Herriko Piperraren V. Topake-ta, Ibarrako piperraren Euskal Herri-ko X. Lehiaketa Gastronomikoa, etaTolosaldeko XVII. Ezti lehiaketa ereizango dira. Eztiaren lehiaketakosari banaketa 12:30ean izango da,eta lehiaketa gastronomikoarena,13:00etan.

Bigarren gunean, San Bartolomeplazan, artisauak, tailerrak eta ar-gazkiak egongo dira, besteak beste;guztia 10:00etatik 14:00etara.Gune honetan Ibarrako MerkatariElkarteak ere bere lekua izango du,bi tailer eskainiko dituelarik, eta ber-taratzen direnei ontzi bat eta hazibat ere oparituko diete, euren etxee-tan zer hazten den ikusteko.

Hirugarren gunean, ArantzazukoAmaren plaza inguruan, bazkari he-

rrikoia egingo dute 14:30ean. Bai-na, honetaz guztiaz gain, herri guz-tian zehar nabarituko da festa giroaherriko eragileei esker. Alurr DantzaTaldeko dantzariak kalejiran ibilikodira herri guztian zehar, eta baita Lo-atzoko musikariak ere. Txilibituk,berriz, taloak egingo ditu.

Jesus Peñagarikano, Ibarrako al-kateak, eskualde osoari «gonbita»luzatu dio igandean Ibarrara joaneta azokaz eta Ibarrako piperraz go-zatzeko.

789 taldeak herriko musikarien laguntza izan du Ibarraren piperrari buruzko abestia sortu eta grabatzeko. M. UGARTEMENDIA

Ibarraldea

�4 2014ko irailaren 18a, osteguna / Tolosaldeko Ataria

Ibarratik Misio Taldeaere piperraren azokan

izango da

Ibarratik Misio taldeak hainbatekimen antolatzen ditu urteanzehar, India, Ekuador eta Hon-durasen dituen proiektuak la-guntzeko dirua lortzeko. Ekimenhorien artean dago, piperrarenazoka eta aurten ere Misio Tal-deak bi postu jarriko ditu igan-deko azokan.

Batean, lan egiten duten herrial-deetako artisautza artikuluakjarriko dituzte. Bestean, berriz,gastronomia produktuekin osa-tuta egongo da. Gainera, herrikotabernari eta dendariek eskaini-tako produktuekin osatutakosaski bat ere zozketatuko dute.

Norbaitek Misio Taldeari egun ho-rretan lagundu nahiko balio, be-raiekin harremanetan jarri dai-teke telefono hauetara deituz:676 623 990 (Xabier) eta 650416 949 (Marian).

Page 5: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Tolosaldea

�2014ko irailaren 18a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5

ESKOZIA EREDU

Beti kokatu izan dut neure buruaabertzaletasun demokratikoarenbarruan. Ez ditut inposizioak uler-tzen. Inposizioa inongo kode etikoe-tatik kanpo egoteaz gainera, ez duinoiz emaitza baikorrik eman. Era-bakiak hartzeko modurik gardene-na, modu partekatuan egitea da, he-rritar ororen iritzia kontuan izanik,herriz-herri eta auzoz-auzo, herritarororen iritziak kontutan hartzea fun-tsezkoa denaren sentipena lau hai-zetara zabalduz, partehartzea be-tiere borondatezkoa izanik. Elkarbi-zitzaz ari bagara gainera, are etaderrigorrezkoagoa da erabakia par-tekatua izatea, alde bakartasunekojarreretatik urrunduz eta subordina-zio egoerak ekidinez.

Irailaren 18an eskoziar orok au-kera izango du bere herriaren etorki-zuna nola eraiki nahi duen erabaki-tzeko. Ingurumaria honetan, irratianentzun berri dut Eskozian bizi deneuskaldun baten iritzia: «Harrigarrie-na ez da Ingalaterrako gobernuakgaldeketaren aurrean izandako ja-rrera demokratikoa, eskoziarren ar-tean piztutako grina, nazioarteansortutako interesa, ezta Isabel II.aerreginak jarrera neutroa hartu iza-na edo eskoziarrek eskoziarren pa-tua erabaki dezatela ere. Aldiz, ha-rrigarriena da, herritarren artean zernolako naturaltasunez hitz egin etaeztabaidatzen den gai honen ingu-ruan».

Eskoziako edozein bazterretaneztabaidatzen dabiltza beren buruaetorkizun hurbilean non kokatzeariburuz; etorkizuna amesten. Eta iritzi

Gutunak

bateko edo bestekoak izan, eraba-teko errespetuz dihardute.

Nazionalista eta unionisten arte-ko dikotomia oinarri, berdintasunaeta justizia oinarri, eztabaida omenda nagusi Eskoziako auzo guztietan,iritzi batekoa ala bestekoa, errespe-tua oinarri izanik. Izan ere, bata edobestea nagusitu, elkarrekin eraikibeharko dute etorkizuna, demokra-tikoki erabakitzeko aukera izangoduten honetan.

Geurean, lehenago, 2005ekootsailean, Madrilgo Kongresuan al-darrikatu zuen Juan Jose IbarretxeLehendakariak euskaldunok dugunerabakitzeko eskubidea. Antza de-nez, Eskozian darabilten naturalta-suna falta izan omen genuen guregizartean. Errespetu apurrik ezomen zuen merezi egindako propo-samenak eta euskaldunon aldarri-kapenak ez ziren aintzakotzat har-tuak izan. Orduz geroztik, aurrera-pauso batzuk ere egin ditu euskalgizarteak, Gure Esku Dago mugi-

mendua esaterako, baina, oraindik,naturaltasunarekin amesten dutnik, eta baita errespetua eskatu ere.

EAJk, aurreko mendeko 30. ha-markadatik, naziorik gabeko he-rrien Europarekin amesten du. Gureinteresek Euskadin dute beren sus-traia eta gure herri izaera aldarrika-tu izan dugu beti. Herri eraikuntza ezda xede makala, izan ere, urte guztihauetan euskal komunitateak, le-hen bezela orain are gehiago, berenortasuna aldarrikatzen du, berehizkuntza, ekonomia, kultura, herri-tarren artean harremanak izatekomodua, bere gizarte egitura, inde-pendentziaren egarria.

Edo, bi estatu boteretsuren babe-sa batzuen ustetan, edo morrontza,besteen ustetan, erabakitzeko ahal-mena. Hitz egin dezagun horretazguztiaz, elkar errespetatuz eta, zer-gatik ez, baita naturaltasunez ere.

Olatz Peon, Tolosako EAJ-PNVko

alkatetzarako hautagaia.

ITZEA URKIZU TOLOSA

Estatu independente izan edo ezerabakiko dute, gaur, lau milioi es-koziarrek. Gure Esku Dago ekime-nak Plaza Berrian pantaila erraldoiajarriko du eguna jarraitzeko, etaEuskal Herria Bilduk Anoetan, Iba-rran eta Tolosan elkarretaratzeakdeitu ditu. ATARIA Irratian, ere,11:00etatik 12:00etara, saio bere-zia egingo dute hainbat eskualdekokiderekin.

Tolosako Plaza Berrian pantailaerraldoia 18:00etatik 20:00etara

egongo da, eta herritarrei bertaragerturatzea eskatu diete Gure EskuDago ekimenetik, ondorengoa gehi-tuz: «Guk ere tren horretara igo nahidugu, Euskal Herriak bai baitu bagoibat gorderik bertan».

Elkarretaratzeei dagokienez, Au-

Tolosaldetik eskoziarrakgertutik jarraituko dituzteGure Esku Dagoekimenak pantailaerraldoia jarriko du;elkarretaratzera deitudu EH Bilduk

rrera Eskozia! leloari erantzungo diehirurek. Lehena Anoetako plazanizango da, 19:00etan. Ordu erdi ge-roago, berriz, Ibarrako plazan nahizTolosako Trianguloan bilduko dira,erabakitzeko eskubidea aldarrika-tuz.

Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen alde egindako ekimena. I. A.

A. IMAZ ASTEASU

GI-2631 errepidean, Asteasutik Zi-zurkilerako noranzkoan gertatu zenistripua atzo, 17:10 zirenean. Er-tzaintzak azaldu zuenez, 39 urteko

moto gidaria auto bat aurreratzenhasi zen, eta txatartegiko kamioi batjo zuen aurrez aurre. Asmek enpre-saren parean gertatu zen ezbeha-rra. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zi-renean ezin izan zuten ezer egin.Trafikoa industriagunetik bideratuzuen Ertzaintzak.

TOLOSALDEKO ATARIA egunkariarenerredakzioa ixterakoan, hau zen He-rrizaingo Sailak zabaldutako infor-mazio guztia.

39 urteko moto gidaribat hil da Asteasu etaZizurkilgo errepidean

Istripua Asteasutik Zizurkilgo norazkoan gertatu zen, 17:10ean. MIKEL IRAOLA

Ezbeharra atzoarratsaldean gertatu zen;auto bat aurreratzen arizela kamioia jo zuen

Munduko txapelketautzi du Olaberriak

IKAZTEGIETA. Errepideko MundukoTxirrindularitza Txapelketa jokatukoda Ponferradan (Espainia) irailaren21etik 28ra. Leire Olaberria bertanegotekoa zen, baina birus bat me-dio, atseden hartu beharrean dagoikaztegietarra. Ondorioz, ez dalehiatuko. Bere ordez, beste euskal-dun bat egongo da. Hain zuzen ere,Lurdes Oiarbide.

Euskara ikastaroak,matrikulazioa zabalik

AMEZKETA. Euskara ikasteko, hobe-tzeko edo laguntzeko maila desber-dinetako ikastaroak antolatu dituzteAmezketan. Izena emateko iraila bi-tarte egongo da aukera, eta horreta-rako 943 65 31 89/688 63 19 52zenbakira deitu behar da. Ikastaroeidagokienez, urrian hasiko direlaazaldu dute Amezketako Kultura ba-tzordetik.

Page 6: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Ibilgailuek abiadurageldotu beharko duteeta oinezkoek lekugehiago izango dute

MAIER UGARTEMENDIA LIZARTZA

Lizartzako errepide nagusian alda-keta garrantzitsuak egin dituzte az-ken hilabeteetan. Bertatik igarotze-an ikus daitezke errepidean eta es-paloietan egin dituzten aldaketak.Gipuzkoako Foru Aldundia aritu dalan hauek egiten, eta Lizartzako al-katea den Begoña Balerdiren arabe-ra, lan hauen helburua Kale Nagu-sian «trafikoa mantsotzea» da.

Izan ere, urteetan zehar proposa-men ugari jaso ditu udalak, ibilgai-luen abiadura geldotze aldera, etahainbat ideia ere martxan jarri dituz-te. Esate baterako, abiadura geldo-tzeko esaten zuten errotuluak jarriizan dituzte, baina «ez zituztenerrespetatzen».

Errepidea Gipuzkoako Foru Al-dundiarena da, eta horregatik, ara-zoari aurre egiteko aurrera eramanden proiektua aurkeztu zion udalari.

Kale Nagusiko lanak ekainaren9an hasi zituzten, eta pasa den as-tean amaitu. Errepidea bi gunetanestutu egin dute, eta bi norabidee-tan ibilgailuek stopa egin behardute. Horrez gain, hainbat semaforoere jarri dituzte. Honek guztiak

Ibilgailuen abiadura moteltzekolanak egin dituzte Kale Nagusian

«abiadura murriztea» du helburu.Balerdiren esanetan, «oinezkoeketa herritarrek» nabarituko dute be-reziki trafikoan egin den aldaketa.Oinezkoentzat espaloia ere zabalduda.

Gauzak honela, Balerdik uste du

«denon partetik jarrita» aldaketa«onerako» izan daitekeela.

«Orain errespetatu egin behar da»

Maribi Beldarrainek 41 urte dara-matza Lizartzako Joxe Mari taber-nan lanean. Bere gizonarekin ez-kondu zenean Tolosatik Lizartzarajoan zen bizitzera, eta ordutik Lizar-tzako Kale Nagusiak izan dituen al-daketak gertutik ezagutu ditu. Izanere, bere tabernaren ondo-ondotikpasatzen da errepidea.

Azken hilabeteetan egin dituztenaldaketak «ondo» daudela uste duBeldarrainek. «Zerbait egin beharra»zegoela argi zuen, eta egindako al-daketa «polita» dela uste du. Proiek-tua egiterakoan «aukerarik onena-ren alde» egingo zutela uste du. Halaere, orain garrantzitsuena abiadurageldotzeko egindako lanak «erres-petatzea» da.

Herrian errepidean egin dituztenlanen inguruko iritzi ezberdinak aur-ki daitezke. Baina, edonola ere he-rritarrek eta errepide hortatik igaro-tzen diren gidariek aldaketa nabar-mena nabarituko dute hemendikaurrera bertatik igarotzean.

Stopen eta semaforoen bidez ibilgailuak gelditzera behartzen dituzte. M. U.

MAIER UGARTEMENDIALEABURU-TXARAMA

Udalak 2014-2015 ikasturterako pi-lates eta dantza ikastaroetarakoizen emateko epea zabaldu du. Biikastaroak urrian hasiko dira. Pilate-seko ikastaroak iazko egutegi eta or-dutegia mantenduko du; asteleheneta asteazkenetan izango da,20:00etatik 21:00etara, eta hilean22 euro ordaindu beharko dira. Dan-tzako ikastaroan, berriz, talde bakoi-tza ohiko egunak mantenduko dituaurten ere, eta baita ordutegia ere.Kuota iazko berdina izango da. Biikastaroetan izena emateko epeabihar, ostiralean, amaituko da.

Udalak ikastaro honetara joangodiren ikasleen kopuru zehatza jakinbeharra dauka, izan ere, 10 ikaslebaino gutxiagok emanez gero izena,ikastaroa bertan behera geldituko li-tzatekeela jakinarazi du irakasleak.Hala ere, jende gutxiagok emanezgero izena ikastaro honetan, udalakberegain hartuko luke falta den ko-purua.

Pilates etadantzaikastaroetanizena ematekoazken egunak

goen Euskara zerbitzura joan behar-ko dute, astelehenean zabaldu zenjada horretarako aukera. 09:00eta-tik 14:00etara bitarte egongo daizena emateko aukera.

Haurtxoko honen helburua «adintarte horretako neska-mutilek etaberen gurasoek elkargune bat iza-tea» da, honela beraien esperien-tziak «trukatzeko», eta «seme-ala-bek jolasteko eta egoteko» leku batizatea nahi dute. Gainera, txoko ho-nek berezitasun bat du. Lekua uda-larena bada ere, Haurtxokoan dau-den haurren aisiaz gurasoak eurakarduratuko baitira, eta eurak izangodira antolaketaz arduratuko direnakere. Guztia beraien artean adostuta.

Esan bezala, zerbitzua urriaren1ean jarriko da martxan. Baina, zer-bitzua martxan jarri aurretik, udalakbilera egingo du Haurtxokoan inte-resa azaltzen dutenekin.

Informazio gehiago nahi duenakudalaren Euskara Zerbitzura dei de-zake (943 673 827) [email protected] helbi-dera idatzi.

Haurtxokoan izenaemateko epea zabaldudu Ibarrako UdalakHaurtxokoak 0-3 urte bitarteko haurelkargune izatea du helburu

M. UGARTEMENDIA IBARRA

Ibarrako Udalak Azkue auzoko Haur-txokoa ikasturte honetarako eremartxan jartzeko asmoa du, eta ize-na emateko epea zabaldu du jada.Haurtxokoa joan den udaberrian ja-rri zuten martxan «guraso talde ba-ten eskariz». Bertan parte hartu zu-ten gurasoen balorazioa ikusita,udalak haurtxokoa berriro irekitze-ko asmoa azaldu du urriaren 1etikaurrera.

Haurtxokoan, 0 eta 3 urte bitarte-ko neska-mutilek eman ahal izangodute izena, eta udalak azaldu due-nez «izen ematen ez duenak ezinizango du Haurtxokoan parte har-tu». Beraz, ezinbestekoa da izenaematea.

Izena emateko interesa dutenekIbarrako udaletxeko 1. solairuan da-

Ibarraldea

�6 2014ko irailaren 18a, osteguna / Tolosaldeko Ataria

bat egiteko. Gainera, ohikoa den be-zala, bazkariaren ondoren, bertara-tu direnen artean opari ezberdinakbanatuko dira zozketa bidez. Urterobezala, bazkarian dagoen pertsona-rik helduenak ere izango du bereoparia.

Bazkalostean jada giroa anima-tua egoten da, eta bertan kantuanariko diren bertsolariek ere giroagehiago animatzen lagunduko dute.

Edonola ere erretirodun guztiakbatera pasatzen duten egun bereziaizango da beste behin ere igande-koa, eta bertaratzen diren guztiekkontuak esanez egun polit bat pasa-tzeko aukera izango dute.

Izena emateko azken eguna

Egun berezi honetan parte hartunahi duten Leaburu-Txaramakoerretirodunek oraindik badute ho-rretarako aukera. Izan ere, izenaemateko epea gaur amaitzen da.Oraindik izena emateko norbait fal-ta bada, horretarako aukera du uda-letxeko telefono zenbakira deituta:943 67 59 31.

Erretirodunak izango diraigandean herrikoprotagonista nagusiakLeaburu-Txaramakoerretirodunentzategun osoko egitarauadute prest iganderako

MAIER UGARTEMENDIALEABURU-TXARAMA

Leaburu-Txaramako erretirodunekeuren eguna ospatuko dute hilaren21ean, igandean. Azken urteetandata honen bueltan antolatzen duudalak egun hau, herriko helduenekmerezi duten moduan ospatzeko.

Gauzak honela, egun osoan ze-har izango dute festarako eta ospa-kizunetarako aukera. 12:00etan ha-siko dute eguna meza izango baitu-te, San Pedro elizan. Ondoren,herriko dantzariek mimo handiare-kin prestatutako dantza saioa eskai-niko diete. Eta tokan jokatu nahiduenak, horretarako aukera ereizango du egingo duten Toka txapel-ketan. 14:00etarako gosea eginaizango dutela, eta guztiak Zazpi Bideelkartean batuko dira bazkari eder

MAIER UGARTEMENDIA IBARRA

Belabieta gimnastkia erritmikokotaldeak 2014-2015 ikastarorako or-dutegia eta egutegia prestatu du. LH1.go eta 2. mailakoak ostiraletanariko dira 17:30-19:00 bitartean. LH3 eta 4. mailakoak asteazken etaostiraletan, 17:30-19:00 bitartean.LH 5. eta 6. mailakoak astearte etaostegunetan, 17:30-19:00 bitarte-an. DBH 1. eta 2. mailakoak astear-tetan 17:30-19:00 bitartean eta os-tegunetan 17:00-18:30 bitartean.DBH 3. mailatik aurrera asteazkeneta ostiraletan 16:00-17:30 bitarte-an. Ordutegi hauek talde lana pres-tatzeko dira, baina bakarka lan egi-teko ordutegi zabalagoa du taldeak;nahiz eta hori gimnasta bakoitzare-kin lotuko duten.

Ikasturtea atzo hasi zuten; hor-taz, bertan hasteko interesa dute-nek dagokien egunetan azaldu be-harko dute. Informazio gehiago nahiizanez gero, telefono hauetara deidezake: 657 719 533 (Laura Salga-do) edo 662 125 497 (Saioa Soron-do).

Belabietagimnastikaerritmikokotaldean partehartzeko aukera

Page 7: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Tolosaldea

�2014ko irailaren 18a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 7

IGOR AGIRRE VILLABONA

Villabonako santio jaietako berri-kuntzetako bat izan zen haurrenmarrazki lehiaketa, eta atzo eguer-dian banatu zituzten sariak udale-txearen aurrean.

Oria Merkatari Elkartearen lagun-tzarekin antolatu zuen Kultura sai-lak haur eta gazteei zuzendutakomarrazki lehiaketa hau herriko fes-ten egitarauaren barruan eta eran-tzun oso ona izan zuen Berdura pla-zan egindako txapelketak. Antola-kuntzakoek, marrazki lehiaketarenedizio gehiago egiteko asmoa era-kutsi dute datozen urteetarako.

Goiz pasa marrazkiak egiten izanziren haur eta gaztetxoek bi modali-tate desberdinetako lehiaketa bate-an parte hartzeko aukerarekin eginzuten topo. Batetik, lau eta zortziurte arteko haurrak elkartu ziren eta

bestetik, bederatzi eta hamalau ur-teko gaztetxoak. Bi adin tarte horie-tan banaturik erakutsi zuten be-raien trebezia margoekin lehiaketa-ren lehen edizioan parte hartzeraanimatu zirenek.

Lau eta zortzi urte bitarteko ma-rrazki lehiaketan bigarren saria lor-tu du Andrea Estebezek. Honek 25euroko opari txartela irabazi du etalehen postuan Maider Dieguez sail-katu da. Azken honek, 40 eurokoopari txekea lortu du bere modalita-teko marrazki irabazlea marraztea-gatik.

Bederatzi eta hamalau urte bitar-teko gaztetxoen arteko kategorianere bigarren eta lehen sailkatuaksaritu ziren atzoko ekitaldian. Xu-ban Ugarte izan zen bigarren moda-litateko bigarren sailkatua. Santiojaietako marrazki lehiaketan egin-dako lanari esker, 30 euroko oparitxekea irabazi du ikasle gazteak. Na-gusienen lehiaketaren irabazleaZoe Alonso izan zen. 60 euroko opa-ri txekeaz gozatu ahal izango du bi-garren modalitateko marrazki lehia-ketaren irabazleak.

Marrazki lehiaketakbaditu saridunak

Santio jaietan lehen aldizospatu zen haurrenmarrazki lehiaketa etaatzo banatu ziren sariak

Saria jaso ez duten sarituek, Villa-bonako Kale Nagusiko Basajaun li-buru dendan eskuratu ahal izangodituzte beraien marrazkiei esker lor-tutako sariak.

Sarietan banatutako opari txekehauek herriko edozein merkataridendetan gastatzeko aukera izangodute. Udalak, bere partetik, eske-rrak eman nahi izan dizkie Villabo-nako Oria Merkatari Elkarteko kide-ei Santio jaietako lehenengo ma-rrazki lehiaketaren antolakuntzanlaguntzeagatik eta saridunei herrikodendetan gastatzeko opari txekeakemateagatik.

Marrazki lehiaketako irabazleak eta antolatzaileak, atzo, plazan. IGOR AGIRRE

Irudia Amasa-Villabona

Pirinioetan egon dira Aizkardikoak

Pasa den asteburuan Pirinioe-tan izan ziren Aizkardi MendizaleElkartekoak. Tendeñako gailu-rrera (2833m) igo ziren larunba-

tean eta hurrengo egunean,Mondarruegora(2845m) iritsi zi-ren. Irudian, mendizaleak azkenmendi tontor honetan.AIZKARDI

Behar Zanaren pilotaikastaroak hasi dira

AMASA-VILLABONA. Ikasturte berriarekin batera martxan dirajada Behar Zanak antolatutako pilo-ta ikastaroak. Astean lau egunez, Vi-llabonako eta Amasako pilotalekue-tan emango dituzte saioak BeharZana pilota elkarteko kideek. Pilo-tan jokatu edo ikasi nahi duen nes-ka-mutil orok matrikulatzeko aukeradu oraindik 600 375 352 edo 688 685 982 telefonoetara deituzgero.

Euskara ikastaroakAnoeta eta Iruran

ANOETA/IRURA. Ikasturte honetaneuskara ikasi edo hobetu nahi du-ten helduentzat izena ematekoepea zabalik dago jada irailaren30a arte Iruran eta Anoetan. Ikasta-roetan Anoetako nahiz Irurako uda-letxean matrikulatu daiteke edoudal webguneetan zintzilikatuta da-goen izena emateko orria postaelektronikoz bidali daiteke [email protected] edo [email protected] helbideetara.

Elkartasun tonbolarenazken zenbakiak

AMASA-VILLABONAN. Urte guztianzehar Amasa-Villabonan egoten daelkartasun tonbola. Hilabete bakoi-tzeko azken ostiralean sari desber-dinak banatzen dira. Uztaileko zen-baki sariduna 079a da eta bi ardokaxa berezi izan dira saria. Abuztukosaria 108 zenbakia duenak irabazidu, Garmendi Txikiko bi gazta hainzuzen ere. Iraileko saria Gurea zine-ma aretorako bi bono izango dira.

Qi-Gong ikastaroirekiak bi asteburutan

ANOETA. Irailaren 19an eta 26an Qi-Gong saio irekiak doan emango diraAnoetako Abraham Olano Kirolde-gian 18:30etik 20:30era. Ez da be-harrezkoa izena ematea, kiroldegiraazaltzearekin nahikoa izango da.Yoga ikastaroetarako izen-emateepea ere irekita dago irailaren 24aarte. Saioetan parte hartu nahi due-nak udaletxean edo liburutegianapuntatu beharko du.

4-8 URTE BITARTEKOAK

Irabazlea. Maider Dieguez. Bigarrena. Andrea Estebez.

9-14 URTE BITARTEKOAK

Irabazlea. Zoe Alonso. Bigarrena. Xuban Ugarte.

Marrazki lehiaketa

Page 8: ‘Egunkaria’ auzia «behingoz bukatzeko garaia» dela uste du ... · Mikel Sorozabal, Fernando Furun-darena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak

Agenda

GAUR

Tolosa: Egunekoa:Bronte, C. Korreo kalea, 20.Telefonoa: 943 67 60 13.Gauekoa:Santamaria, I. Nafarroa etorbidea,2. Telefonoa: 943 65 46 10.

Farmaziak

2014-09-18OSTEGUNA

Eguraldia: Bihar

Goiza Arratsaldea

28º

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta ZizurkilTolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Goiza: EguzkiaArratsaldea: EguzkiaBeroena: 29ºHotzena: 19º19º

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Posta elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.ataria.info

Publizitatea: 661 678 818. [email protected] Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Bezero arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

DEIALDIAK

GAUR

TOLOSA. Oinarrizko Bihotz-birikenSuspertze ikastaroa eta DEA eki-poen erabilerako ikastaroa izangoda, hilaren 29 eta 30ean, eta18:30etik 21:00etara. Euskarazizango da kultur etxean. Izenaemateko deitu 943 46 46 22 tele-fono zenbakira.

TOLOSA. XVI. Garagardo Festarihasiera emango zaio, 18:00etan,Zerkausian.

TOLOSA. Las canallas filma,19:15ean, Leidor zineman.

LEABURU-TXARAMA. Erretirodu-nen eguna izango da hilaren21ean eta bazkarirako izena ema-teko azken eguna da gaur. Beste-tik, herri txikien arteko futbol ligahasiko da, eta parte hartu nahi du-ten haurrek izena eman behardute. Udaletxeko 943 67 59 31 te-lefono zenbakira deitu beharko da.

ATARIAK ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

ERREDAKZIOA

Udako Argazki lehiaketan parte har-tzen duten argazkilarien artean ba-natzeko TOLOSALDEKO ATARIA-k bi sarieder ditu. Sari nagusia epaimahaiakaukeratuko du, eta Bermeon dago-en Artiketxea aterpetxean gau bate-ko egonaldia eta gosaria eskuratukoditu argazkiaren egileak. Bigarrensaria, berriz, sare sozialetatik bozkagehien jasotzen dituen argazkiaren-tzat izango da. Kasu honetan, Altzondagoen Arandia jatetxean bi pertso-nentzako afaria izango da.

Argazki lehiaketan parte hartu ezduenak oraindik hilaren 28a bitarte-an aukera du parte hartzeko. Argaz-kiak 2014ko udako oporraldikoaizan beharko du, eta paperean edoformatu digitalean aurkeztu daite-ke. Bi bide daude bidali ahal izateko:[email protected] helbide elek-tronikora, edo posta arruntez Tolo-saldeko Atariako egoitzara, San Es-teban auzoa, 20. Tolosa.

Argazkia bidaltzean, beharrezkoaizango da egilearen izen-abizenak,helbidea, telefono zenbakia, argaz-kia noiz eta non atera den, eta zerikusten den azaltzea. Argazki digita-lek, gutxienez, 20 zentimetroko za-balera eta 300eko bereizmena izanbeharko dute.

Argazki lehiaketara bidaltzen di-ren argazkiak TOLOSALDEKO ATARIA-k,artxibatuko ditu behar ditueneanerabili ahal izateko.

Isladetatik bakardadera Gau bateko egonaldiaeta bi pertsonentzakootordua izango dira biargazki sarituentzat

«Iluntzero zeruratzen zen globo aerostatiko bat lau egunez ostatua hartu genuen lekutik. Frantziako Vezacen,

abuztuan». IMANOL LANDA

«Aukera: bakardadea. Ekainaren 30an, Seignossen, Landetan aterata». JONE AMONARRIZ